Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2003
‎Zubi aurrean dagoen iturrian gora doan bidea jarraituko dugu. Harrizko etxeen artean herria zeharkatu eta erreka eskuinean dugula, mendirantz abiatuko gara. Berehala, San Martingo arroiletara zuzentzen gaituen zutoina aurkituko dugu.
‎Hiri desberdinetako ehorzketa etxeen artean alde handiak daude prezioetan, baita hiri berekoen artean ere
‎Hileta bat ordaintzeari dagokionez desberdintasunak oso handiak direla ere esan beharra dago, bai hiriburu eta probintzia bakoitzeko batez besteko tarifak kontuan hartuta (gure herrialdean hiru ehorzketa etxetik bi hiriburuetatik kanpo daude), bai alderaketa hiri edo probintzia bereko etxeen artean egiten bada.
2004
‎Hau dela eta, Gipuzkoa aldean ezkongaiek eztabaidatzen zutenean" haserre daude, Leitzako etxeak bezala" egiten omen zen iseka. Trufak aparte, udaletxeko XII. mendeko armarri itzela ikusi ondoren, Leitzako kaleetan barrena presarik gabe galtzea merezi du, arkitektura bikaineko etxeen artean paseatu eta xehetasunez ohartzeko asmoz. San Migel elizaraino igo gaitezke, bertatik Leitzako ikusmira hurbilaz gozatzeko.
‎Espainiako lau etxetatik hiruk dute dagoeneko Interneterako konexio azkarra (ADSL edo kable-modema), eta, ondorioz, Espainiako internautak Europar Batasuneko (EB) internautarik zorrotzenetako bat dira, etxebizitzen erdiek bakarrik baitituzte horrelako lineak. Auna Fundazioak “eEspaña 2004” txostenean bildutako datuen arabera, Suedia eta Danimarka dira Internetera konexio azkarrak dituzten etxeen artean Espainia gainditzen duten Europako herrialde bakarrak (%84 eta %82, hurrenez hurren). Hala ere, Espainiak atzerapen nabarmena du oraindik Sareak etxeetan duen sartze-tasan, hamar etxebizitzatik hiru bakarrik baitaude konektatuta.
2005
‎Larrea ezponda txiki bat zen, autopistaren eta etxeen artean kokatua, natur oasia hiriaren erdian. Prunus gorriak, astigarrak, urkiak... denak gazte eta mehe.
2006
‎Egia da, aldi berean, erabileraren araberakoa dela hori ere, erabilera eta gustuen araberakoa. Bueno, baina bere ezaugarrietako etxeen artean , bikaina da, edo horrela iruditzen zait niri.
2007
‎Herriko talaiatik ikuspegia ederra da: etxeen artean be, arbolak, etxeak eta landarak; harago basoak, eta atzean, basoz beteriko mendiak. Berdez beteten dabez begiak.
‎Comodoro Rivadavia herri industriala da. Haizeak gogor joten dau, politak ez diran etxeen artean . Hamalau orduko itxaronaldia, herria ikusteko.
‎Oinutsik, galtzak belaunetaraino bildurik, tabakoari kendutako koipearen antzeko izerdia zerion bizkarretik beheiti eta, argiontzia gibelean, bere itzal handia ikusten zen aldameneko etxeen artean ikaran. Bandera idor zegoela atzemanik, bildu eta sukaldera jo zuen Arseniok.
2009
‎Auzuneko loturak, auzuneko etxeen artean elkarrekin egiten diren beharretan ikusten dira, era berean. Elkarri laguntzeko era ezberdinak izaten ziren:
‎Aldea-etxe handietan, ordean oinarritutako auzolana barik, alogerean hartutako beharginak erabiltzeko ohitura sustraiturik ageri da XX. mendearen lehen erdirako. Kasu hori ematen zen ordea egiteko desorekatutako lan zamak agertzen zirenean ingurune bereko etxeen artean . Bestetik, sasoika ugariak ei ziren euren etxeetatik irten eta uzta sasoia alogerean ematen zuten andre eta gizon taldeak.
‎Txibotik Marutxeagako landara, Marutxeaga eta Iketza etxeen artean dagoenera, igaro zen festa. Eta bertan ospatu zen, Zentral Nuklearra egin zen arte, Iraileko Andre Mariren jaia.
‎Atxilotuen artean erakundeko segurtasun kideak eta gazte ugari daude. Gazte horietako batzuk ez ziren ezta erasoaren momentuan zonaldean aurkitzen.Txikitutako etxeen artean erakundeko burua den S' bu Zikoderen etxea dago. Gainera, Zikodek alde egin behar izan du eraso pertsonalen beldur.
‎Geltokia hutsik geratu zen une batez. Txakur baten zaunkak entzun ziren; poto batzuk elkar talka egiten handik gertu, pirritan joaten gero, etxeen artean . Irenek lore-sorta jaurti zuen burdinbidera.
2010
‎Litekeena da bankuak etxebizitzaren jabeei eskatzea berme gisa hipoteka eskatzen duten beste bezero batzuei eskatzen dizkien baldintzetakoren bat, hala nola bizi edo etxeko aseguru bat sinatzea. Nola funtzionatzen duen Bi higiezinak tasatuta daudenean, bankuak mailegua ematen du etxebizitza erosteko eta hipoteka-karga banatzen du bi etxeen artean . 150.000 euro ematen baditu, etxebizitza nagusiaren gainean 100.000 eta beste 50.000 euro jaso daitezke, entitateak kalkulatu eta jabeek adostutakoaren arabera.
‎Harvard, Berkeley, Stanford, Massachusetts, Kalifornia, Princeton, Columbia eta Chicago dira lehen hamar postuetako zortzi. Britainiar etxeen artean , Cambridge eta Oxford nabarmentzen dira. Lehenengoak bosgarren postuan behera egiten du, eta Oxfordek, berriz, hamargarren postuan.
‎Eperako gordailuek, berriz, gora egin dute familien finantza-zorroan (%14, 7tik %25, 9ra). Zorpetutako etxeen artean , zor ertaina 36.000 eurokoa zen, 2005ean baino %7 handiagoa. Etxeen% 50,1ek zorren bat zuen ordaintzeko(% 49,5 2005ean).
2011
‎Ermitak, ikerketan bereiztu doguzan auzo guztietan dagoz, Goierrin izan ezik. Eta ermitarik ez egokeran, Goierriko etxeen artean banatu edo hartzen dabe komunidadearen eraketa zuzentzeko ardurea; eta aitatzekoak dira berariaz Pagozarreta (Paixarreta) eta Urkixobe11.
‎Luis Villasante Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea inauguratu dute ostiral honetan Donostian. Gipuzkoako hiriburuko Ibaeta auzoan dago eraikina, egungo etxeen artean zutik iraun duen XVIII. mendeko baserri batean. Zehazki, Tolare baserria izango da aurrerantzean Euskaltzaindiaren egoitza berria.
‎Aurrera egin dut nora noan jakin gabe. Argiak atzeman ditut eta, handik puska batera, etxeen artean sartu naiz berriro. Oraindik ez naiz kaleen izenak irakurtzeko gauza; ezaguna egin zait hala ere ingurua.
‎Kokalekua: Kale Nagusian, Arotxaren etxetik Leitza aldera abiatuz kamioaren eskuinaldera dagoen hirugarren etxea; Bidealde eta Landalore etxeen artean da, alorrez eta baratzaz bereizita. Bestela esateko, Zibolatik plaza aldera abiatuz laugarren etxea, hura kontatuz.
‎Kokalekua: Santa Maria kalean, Loiarte (Untxalo) eta Labeberria (Labea) etxeen artean .
‎Kokalekua: Herriko plazan, Urrutinea eta Itzala (Gure Txoko taberna) etxeen artean dago, bi aieketatik itsatsia.
‎Kokalekua: Infanta eta Ualde etxeen artean dago, biei itsatsia.
‎Kokalekua: Kale Nagusian, Hernani aldera joz, kamioaren ondoan, ezkerretara, gelditzen den azkenaurreko etxea (itsasontzi itxurakoa); Madalena (azkenekoa) eta Hiru anaiak etxeen artean . Egia esan, gaur egun, Madalena eta Gure txalupa etxeen artean, suhiltzaileen egoitza edo eraikina gelditzen da, erreka aldera sartuxeago.
‎Kale Nagusian, Hernani aldera joz, kamioaren ondoan, ezkerretara, gelditzen den azkenaurreko etxea (itsasontzi itxurakoa); Madalena (azkenekoa) eta Hiru anaiak etxeen artean. Egia esan, gaur egun, Madalena eta Gure txalupa etxeen artean , suhiltzaileen egoitza edo eraikina gelditzen da, erreka aldera sartuxeago.
‎Kokalekua: Kale Nagusian dago kokatua, Urrutinea eta Lujanbio etxeen artean , baina errepide aldetik beste bi etxe hauek baino sartuagoa gelditzen da, aurrean atari gisako bat osatuz. Kale Nagusitik hasi eta L moduko bat eginez plazaraino iristen da, GureTxoko tabernara; plazako alde honetatik Loiarte (Untxaloren etxea) eta Otxolo etxeei itsatsia dago.
‎Kokalekua: Kale Nagusian, Lujanbio (Untxalo) etxearen atzean gelditzen da, Itzala eta Danbolintxo etxeen artean . Gaur egun Itzalattiki eta Danbolintxo etxeek bat bakarra osatzen dute, baina bi bizitzarekin
‎Kokalekua: Santa Maria kalean, herriko plazaren ondoan, azokaren parean, Loiarte (Untxalo) eta Kapero edo Kaperoaundi (Migelantonenea edo Minttone) etxeen artean .
2012
‎Fundizioen burrunba entzuten zen, gandu artean altxatzen ziren elizetako kariloi zoliekin batera. Bulebarretako zuhaitzek, hostorik gabe, sasitza moreak egiten zituzten etxeen artean , eta teilatuek, euriz distiratsu, desberdinki ispilatzen zuten, auzaldeen alturaren arabera. Aldian behin haize-kolpe batek eramaten zituen lainoak Sainte-Catherineko aldapa aldera, labar baten kontra isilean hausten ziren aireko uhinak bezala.
‎Eraikuntza konbentzionala da, tristea. Baina ondo integratuta dago beste etxeen artean . Inork ez luke klinika bat denik esango fatxadan ez balitz gurutze urdin handi bat agertuko.
‎4. Cayabajosetik, Estruch-en gudarosteak 10 neskato-mutiko ekarri zituen orga batean, bada, umezurtz zirenak eta iraultzaileen eskuak erre zituen etxeen artean noraezean zebiltzanak. Artemisako plazan gudarosteko sarjentu batek ondikozko haiek eskaintzen zituen enkantean ezen, autoritate militarrak ez baitzituen bere kargu hartu, eta auzapezak ez zituelako hartu izan nahi, harrera egiazta zezakeen agiri faltaz.
2013
‎Komeni da opariak data hori baino lehen erostea eta haurrek ikusi ezin dituzten leku seguruan gordetzea. Opariak beste senitarteko batzuen etxeen artean banatuko badira, komeni da aurrez banatzea. Alderdi hauek ezin dira ahaztu:
‎Joan den ostiralean Algortan Jose Luis Franco eta Maite Amezagaren etxeen artean egindako giza-katearen bideoa (cc-by Koska Irratia)
2014
‎Kolivanetik versta erdira baino ez zegoela, sugar handi bat lehertu zen hiriko etxeen artean , eta eliza bateko kanpandorrea lurrera erori zen hauts eta garrezko luizien erdian.
‎Bidea zer den jakiteko adibidez. Zer den ibiltari izatea, etxez etxe ibiltzea zaldi zikitatzera, kilometroak direlarik etxeen artean . Egun guziz ardietara joatea zer zen autorik ez zelarik.
‎Oraiko nagusiak Mendiburu horietarik dira. Eta familia horietan beti izan dira lotura hertsiak Soroeta, Ozporroa eta Leizarraga etxeen artean .
2015
‎Lantegi eta fabrika asko etxeen artean itorik daudela konturatu dira. Turismorako bokazioa duen herri batean, hori zeharo itsusia dela jabetu dira.
‎Gaztelu inguruan: hemen gerrako gazteluaren irudia darabil; harresiaren barruko partearen eta hiriko etxeen artean den espazioa da; han daude soldaduak eta gazteluzainak.
‎Albako etxeaz ari dela dirudi, hiri honetako moja karmeldarren eta Ovalle familiaren artean gatazka sortu baitzen bi etxeen artean zen kale tartea zela-eta (39 gut., 3).
‎Jaso nuen berorren gutuna eta Salinas kalonje jaunarekin hitz egin nuen, berorrek dioen Luis Osorio jaunaren etxeaz. ...oela eta alde guztietatik goi-mailakoak ez diren jendez inguratua; berorrek errentan hartu badu, ez dago zer esanik, besterik ezean, berorrek dioenez, igaroko ginateke hara; baina, oraindik hartu ez badu, gelditu bedi eta ez beza har, harik eta guretzat auzokide egokiagoez inguratua den besterik dagoen ikusi arte; batez ere La Pueblan Frantzisko Burgosen edo Agustin Torquemadaren edo hauen antzeko etxeen artean balego, gauza handia litzateke.
‎Jaun-Andere zaharrak/ Jaun-AndereGazteak3 Haurren noblezia edo jatorrizko tituluak? Nobleziaren bi mailak:* Etxeko prima-primu* Etxeko seme-alaba4 Etxearen noblezia (edo jabekidetza politikoa etxeen artean ) 1 Sinkronian: Boz bat etxe bakoitzarentzat herriko juntetan.2 Diakronian:
2016
‎Bertan agertzen da ere euskal jendartean ematen zen ohitura: hein bereko etxeen artean egiten zirela ezkontza loturak. Ondorioz bi maitemindu hauek usaia segitu beharko dute aita-amek hautatu norbaitekin esposatuz.
2017
‎Kurtzekin ikusi zuten, eta Josefstadt Antzokian ere bai; banekien Dr Winklerri eta Cooler koronelari eginiko bisitaldien berri, halaber, Harry bizi izan zen etxalderako lehen itzulerarena. Arrazoiren bategatik nire gizonak Cooler eta Anna Schmidten etxeen artean galdu zuen; jakinerazi zidan bidez-bide noraezean ibili zela Martins, eta gure eritziz nahita saihestu zuen bere jarraitzailea. Hotelean harrapatzen saiatu nintzen baina txiripaz ihes egin zidan.
‎Eta eguzkiak, aldentze momentua luzatu egin nahi bailuen, argitu egiten die atzekaldea, ia herrira heltzeko unerarte haien presentzia nabareraziz. Eta txikitatik gelditzen nintzen zutik atarian, edo leihoko beirari sudurretatik erantsia aitaren kotxeak herrirako bidea hartzen zuenean, lehenengo etxeen artean nahastaturik desagertzen zen arte. Eta berdin gelditu naiz orain lehengusutxo, eta barkatu antzinako ezizenaz gogoratzen bahaut, bide berari ekin dioan igandeko arratsalde sargoritsu honetan.
‎Mikel Gorostapoloko etxeen artean desagertu zen, laneko motxila sorbalda batetik zilintzan zeramala. Lurrak, bertzetik, Garagoitiko bordara buruz gidatu zuen bere submarinoa.
2018
‎Eraiki zenean, kanpotik etorritako asko han jarri ziren bizitzen, zumaiar familia gazteekin batera, eta ingurua nahikoa erdalduna zen. Hurrengo urteetan, hegoaldera, basadietan aurrera, zabaldu zen Zumaia eta hor inguruan ezarri ziren ikastegiak, kirolguneak, osasun-zentroa, merkataritza-gune handiak, zaharren egoitza...; gainera, etxeen artean , erdialdean, pasabide luze eta zabal bat utzi zuten oinezkoentzat, Puntanoetaraino iristen dena, bidean taberna eta guztikoa. Lehen pasatzeko lekua zena orain egotekoa da sarritan, hizketan aritzekoa, elkartzekoa...
‎San Zernin elizaren ondoan, Galea Dorrea eta Iruñeko Erdi Aroko ataririk monumentalena, Portalapea; gaurko Kale Nagusiko beste muturrean, San Lorentzorena. San Zernin elizaren parean dagoen etxeen artean belena bat irekitzen da; barruan, Galea dorre kubikoaren oinarria antzeman daiteke oraindik ere.
2019
‎Han, airea are hotzagoa zen. Hiriaren gainean, zeru zohardiari esker, eguzkiak dir-dir egiten zuen, itsasoaren aldean zegoen jada, erortzen ari zen, argi biguna jaurtitzen zuen, argizko fereka bat, laster mendi magaleko kristalek erantzungo zutena, lehen zuzi sutsuen antzera, gero zurbilduko ziren, mirail-zati dardarati bihurtzeraino, azkenik iraungi egingo ziren, eta arratseko arginabarra hasiko zen bere errauts geldoa etxeen artean bahetzen, teilatu hegalak ezkutatuz, teilatuak ezabatuz, beheko hiriaren zarata amatatuz joan eta Raimundo Silva bizi den goiko karriketatik barreiatzen den isiltasunaren aurrean atzera egiten duenarekin batera. Telebistak ez du soinurik, hau da, Raimundo Silvak kendu egin dio, higitzen diren argizko irudiak baino ez daude, ez bakarrik pantailan, baina altzarien, pareten edo Raimundo Silvaren begitartearen gainean, Raimundo Silvak so egiten du ikusi gabe, eta ez du pentsatzen.
‎Gainera, inolako lotsa barik ondare historiko-artistikoa aipatzen dute Etxezarretako harrizko zubiaren desagerpenaren erantzule zuzenek, Adan de Yarza jauregiaren aurrean zegoen burdinazko hesia desagerrarazi dutenek, Ricardo Olaran arkitektoak Garibairi eraikitako monumentu liraina eraitsi zutenek eta Elmako bulegoen eraikina etxeen artean itotzea onartu dutenek.
2020
‎Adostutakoaren arabera Lizarra eta Iturtxoko kaleen bidegurutze ondoan errotonda eginen da. Handik errepide berria eginen da industrialdearen eta etxeen artean . Bideberri hori Aralar eta Akaborro industrialdearen bidegurutzean bukatuko da.
‎Mimosa bat dago Mae Jean eta Rose Marieren etxeen artean gelditzen den lur zatian. Eta mimosaren adar eta adartxoak, sendoagoak eta finagoak, eguerdi aurreko haize gozo horren altzoan kulunkatzen dira.
2021
‎Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsitako datuei esker berretsi da Eskulapioren sugeak basoa maite duen arren, beste hainbat bizileku ere badituela. Herritarrek aurkitu dute, esaterako, Urumeako basopean, edota Jaizkibelgo magalean kokaturiko lorategidun etxeen artean . Ikusia izan da golf zelaiaren belar moztu berrian, erreka aldamenean, baita Bizkaiko kostaldean ere, itsasotik gertu, hondartza atzealdeko belarrean edota Bergarako mendi-pista batean.
‎Baina, Bilbotik Luzaroraino mundu bat zegoen, Bilbon, orduko hiri ilun eta zikina izanda ere, Euskal Herriko benetako hiriburua, edo gutxienez erakusleiho aparta, nire nebak bere burua guztiz erosoago, libreago, lasaiago, sentitzen zuen, Luzaron baino. Kontuan hartu behar dugu nire neba ez dela inoiz izan oso hiri zalea, bere herri txikian ezin gusturago bizi zela ezagun zituen lau etxeen artean , gure aitaren lantegian zuen betekizun apalaz-gure aitak ez zion sekula lantegia etorkizunean kudeatzeko parada eman, ikasketan nahiko baldarra izan baitzen, ala berak zioenez, ikastea inoiz aintzakotzat hartu ez zuelako-orduko lagunekin parrandaz parranda, Luzaro inguruko mendietan barna egiten eta hain gogoko zituen ibilaldietan, guztiz arrotzak zitzaizkion Bilboko kale ilun eta zikinetan bai... Nire nebak Luzaro biziki maite zuen.
‎Festa egun batean gaugiroan palmondo-ardo asko edan zuten guztiek. Kalayawar eta merkatarien etxeen artean zegoen plaza handian, mahaiak eta aulkiak jarri zituzten. Erdiko su handi batzuen inguruan musikaren erritmoan dantza egin zuten gonbidatutako bertako emakume dantzari batzuek.
‎«Baztanen bizitzeko –dio Aroztak herri-ekimenak–, lehenik eta behin, gure eskura dauden etxebizitzak behar ditugu. Baztanen ditugun etxeen artean %36 etxe hutsak edo bigarren etxebizitzak dira. Beraz, ez, ez dugu etxe gehiagoren beharrik.
‎zabala, luxuzkoa bere garairako, goxoa, abegitsua eta zuria. Haren tamainak fundamentu itxura ematen zuen, baina pintura zuria zen, maiz berritua eta garbitua, ibarreko beste etxeen artean gailentzen zuena Rhineko gaztelu bat bere herrian gailentzen den bezala. Familiek miretsi egiten zuten etxe zuria, eta aldi berean seguruago sentitzen ziren hura han egoteagatik.
‎Igandeetan maiz eramaten nuen Marcel Aubervilliers-era, Pantin-era. Ordu luzeetan ibiltzen ginen murru soilen ondotik, gasometroen, lantegien tximinien eta adreilu belztuekiko etxeen artean . Bizitza osoak alferrik galtzen ziren han.
‎Arrazoia da bere hastapenetatik izan duen izaera estrategikoa eta komertziala; batetik, Donejakue bidean dago, eta bertzetik, komertziogunerik garratzitsuena izan da Lizarraren eta Iruñearen artean. Erdi Aroan, Zirauki eta Gares herri harresituak ziren eta, egun ere, Garesko harresien aztarnak ikus daitezke etxeen artean , erdi ezkutuan.
2022
‎Bidarte hegoaldean, Getariarekin mugan, kokatua den Uhabiako hondartza txikia izango dugu abiagune. Leku horretan lehenago izan zen arrantzale portu tik ezer ez da geratzen gaur egun. Lehen urratsak hondartzan bertan egin on doren, aski gutxi ageri diren itsasertzeko xendaren seinaleei jarraituz, zurez egindako eskailerei esker egingo dugu labarraren gora, Parlamentia auzuneko etxeen artean igarotzeko. Aberatsen etxeak direla hemengo hauek nabarmen age ri da eta dolurik gabe emango diegu bizkar, Santa Madalena kaperatik bere hala itsasoaren albora berriro jaisteko; aldi honetan ere, eskaileretan behera.
‎Itsaso zabalean ontzi baten kea ikusi nuenetik nekien ezin zela beste etxe bat izan. Hiriko milaka etxeen artean beste edozein.
‎Zarauzko (Gipuzkoa) trenbide berria ez da lehen baino gehiago gerturatuko Mitxelena kaleko etxeetara. ETS Euskal Trenbide Sareak abuztuan hasi zituen tren estazio berria eraikitzeko obrak, eta, herritarrei azalpenik eman gabe, martxan jarri zituen egungo trenbidearen eta Mitxelena kaleko etxeen artean bigarren errail bat eraikitzeko lanak.
‎Hondartzari bizkar emanda eta bide seinaleei kasu eginez, ikusgaitz den xenda bat bilatuko dugu, ur-araztegia eta etxeen artean igaroz. Pierre de Chevigné kaletik gorantz egingo dugu segidan, baina, gora heldu aurretik, eskuinetik ateratzen den xenda bat —Giroueteko bidea— hartuko dugu.
‎ONGI gogoan dut noiz azaldu zidan amak zer zen antsietatea. Donibane bezpera zen, eta bi etxeen artean su ttipi bat egina genuen, auzoekin. Naiara, Mikel, Bixente eta laurok geunden, lau lagun banandu ezinak.
2023
‎Oriamendira joatea erabaki dut, Amasako baserria uzterakoan gurasoek hartu zuten pisu ingurura, hango etxeen artean ibili eta ea aita handik topatzen nuen, nostalgiak hartuta edo, bere Villabonako auzoan. Horrela deitzen dio berak, Villabonako auzoa, Amasako jatorria ohorez defendatuz.
‎Epaimahaiak, beste alde batetik, adierazi du oso zaila izan dela lehen hiru su etxeen artean bat aukeratzea. «Erabakia zaila izan da, lehia borrokatua izan da oso.
‎Harreman ona izan da beti lau etxeen artean
‎Gero eta berdeagoa zen inguratzen zituen paisaia. Halako batean, kale zuzenak eratzen zituzten etxe baxuen artean hasi ziren, zuhaitzak han eta hemen, etxeen artean tartekatuta.
‎Auzokoek segurtatzen zuten laguntza: auzo (B, G, N, L, BN)/ aizo (Z)/ barride (N); herri ugaritan sailkatze bat bada auzo etxeen artean , lehen eta bigarren auzoak bereizten dira. Normalean lehena norbere etxetik elizara bidean eskubian dagoen lehenengoa da, etxeen arteko laguntza asimetrikoa sortzen duena, herri
‎San Izpiritu auzotegi berria Aturri ibaiaren, trenbidearen eta betiko San Izpiritu auzotegiko etxeen artean dago. Eremu horretako lur azalera 200.000 m2 ingurukoa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
etxe egon 6 (0,04)
etxe egin 3 (0,02)
etxe banatu 2 (0,01)
etxe igaro 2 (0,01)
etxe ito 2 (0,01)
etxe Espainia 1 (0,01)
etxe alde 1 (0,01)
etxe bahetu 1 (0,01)
etxe bat 1 (0,01)
etxe be 1 (0,01)
etxe belena 1 (0,01)
etxe beste 1 (0,01)
etxe bigarren 1 (0,01)
etxe desagertu 1 (0,01)
etxe elkar 1 (0,01)
etxe erakunde 1 (0,01)
etxe gailendu 1 (0,01)
etxe galdu 1 (0,01)
etxe gelditu 1 (0,01)
etxe herri 1 (0,01)
etxe ibili 1 (0,01)
etxe ikara 1 (0,01)
etxe kokatu 1 (0,01)
etxe nahastatu 1 (0,01)
etxe noraezean 1 (0,01)
etxe paseatu 1 (0,01)
etxe sartu 1 (0,01)
etxe su 1 (0,01)
etxe tartekatu 1 (0,01)
etxe zutik 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia