Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 736

2000
‎Lagunen bisitetarako baimenak eskatuak ditugu denok, baina inori ez zaigu erantzunik heldu. Arreba, koinatua eta iloba bere senarrarekin etortzen zaizkio Antxoni. Iloba horren haurrak ere ekartzen dituzte.
‎Hormak ez ziren guztiz lauak, pikordunak baino, eta horman gora armairu gainera, ohe gainetara eta edozein tokitara heltzen ziren. Saguak etortzen zitzaizkidan burkora, etzanda nengoen ohera; eta burkotik bekoki gainera, eta bekokian jolasean sagua! Demonio haiek uxatzeko ere ez neukan indarrik eta ganorarik.
‎Jendea han zebilen batera eta bestera, ahal zuen moduan. Rekalde etortzen zitzaidan tarteka, ea zer moduz nengoen galdetzen. Txarto pasatu nuen nik, eta besteak ere halatsu ibiliko ziren.
‎Bisitarik ezin egin arren, astero etortzen ziren lagunak eta ahaideak. Leihoetatik ikusten genituen autobusetan joandakoak kanpoan, kartzelaren inguruan.
‎Kontsignak aldarrikatu, halako edo horrelakorentzat agurrak bota... Bisitarik ez, eskutitzik ez... hunkigarria izaten zen astebururo etortzen zen jendea leihoetatik ikustea. " Hor daude", esaten zenion zeure buruari edo alboko lagunari;" hor dauzkagu, ez gaude bakarrik, ez gauzkate ahaztuta".
‎Nik beti izan nuen amarekin harreman ona. Oso zahartuta egon arren, kartzelara ere ahal zuen guztietan etortzen zitzaidan, Castelloneraino azken urteetan, pentsa! Laurogeitaka urte zituen!
‎Zaragozatik eta Madrildik, batez ere, etortzen ziren udatiarrak Donostiara. Francorekin batera etortzen zirela ematen zuen.
‎Zaragozatik eta Madrildik, batez ere, etortzen ziren udatiarrak Donostiara. Francorekin batera etortzen zirela ematen zuen. Generalisimoa izaten zen egunetan txakurrez josita egoten zen hiria; euren etxean bezala ibiltzen ziren.
‎Orduan oso herri txikia zen Almuñecar. Goizean itsasotik etortzen ziren arrantzaleei erosten genien. Ez zegoen errestorantik.
‎Ikusi besterik ez dago bisitetako kabinetan emakume eta gizonezkoen proportzioa. Emakume gehiago etortzen da beti, eta gehiagotan ere bai, nahiz arrebak izan, nahiz amak, emazteak edo, lagun soilak edo direnak direla. Enkartelada eta manifestazioetan ere emakumeak dira hutsik gabe joaten direnak leku guztietara...
‎ETAren sorreraren berri Parisen irakurri eta jakin arren, ez nintzen aztoratu, kontuak oinarrian nolakoak ziren oharturik. Alabaina, oporretan Donostiara etortzen nintzenetan, sumatzen zen ETA hor zegoela, burrunba bazegoela azpian, bizirik edo bizi berria hartzen ari zena, egoera itsu eta lozorro modu batetik zerbait iratzartzen. Lehenagoko urteetan futbola eta pilota baldin baziren hizketagai, orain epai eta iritzizko solasak agertu ziren, zerbait berriaren ernamuin.
‎Urrutitik ezagutu gaituztenak, prentsatik edo irratitik edo telebistatik ezagutzen gaituztenak, aldez aurretik trokelatuta daukaten irudia lotu ezinik aritzen dira aurrez aurre ezagutzean ikusten duten irudiarekin. Gironako plaza hartan Antxonek txapel gorriei begiratzen zien moduan begiratzen digute kaletik etortzen diren irakasle, monitore, hezitzaile eta gainerakoek: buztanik eta adarrik ba ote daukagun frogatu nahian, antza.
‎Haiek diruz ordaindu ezin, eta arto, gari, sagarrekin itzultzen zen etxera. Eta jakinik gure etxean elikagai eskasia nabarmenik ez zela, gerraoste hartan sarritan etortzen ziren eskaleak, jateko zerbaiten galdezka. Preso ohiak izaten ziren batez ere, kartzelatik irten eta etxera bidean zihoazenak.
‎Orexaraino heldua nintzen, baina nora jo ez nekiela nengoen berriro ere, altxorraren bila jarraitzeko bidea markatuko zidan maparik gabe. Horretaz pentsatzen ari nintzela, Lauaxeta ikusi nuen niregana etortzen . Elkarri ezer esan baino lehen, ordea, auto gorri bat heldu zen plazara.
‎Odola zakileratzen zitzaidala sentiturik, ménage à trois zoragarri bat irudikatzen hasi nintzen. Lauaxeta lo utzirik, Goizeder niregana etortzen sentitu nuen gero, begiak erabat itxita nituela, esna nengoela igar ez zezan. Musu leun eta gozo bat eman zidan masailan.
‎Polizia auto baten uluak entzun ziren ondoren. Auto gorri bat ikusi genuen, ziztu bizian, guregana etortzen . Aurrera tinko begira zihoan txoferra, neska gazte bat.
‎Ardoak bizkortuta, haren masailak pixka bat koloretu ziren. " Bizikletan etortzen zen hona", esan zuen;" esaten zigun: halako eta halako herrietan, mendi lepoz lepo ibili zela...
‎Gero Simca zahar batean zebilen. Orduan ja gutxiago etortzen zen hona. Bazituen noski beste egiteko batzuk.
‎Egongo ziren. Hala ere, bazirudien zinez aitatxi bere onera ari zela etortzen . Ez zen ja ahoa, ez ziren ja begiak bakarrik:
‎" Ez da noski hura hemen orain", esan zuen amatxi zaharrak; besteak isilik, berak hasperen bat egin eta: " lehenago", jarraitu zuen," maiz etortzen zen hona; Lazarok esango zizun. Mutil ona zen, baina hain bizimodu desordenatua zeraman...
‎Aldi batez, larunbatero irteten gintuan elkarrekin. Bazuan beste bat, Lakartekoa, batzuetan hona etortzen zena, mutil sendo bat, ile gutxi zuena, nola zuen izena...?". " Pitita?", galdetu zuen sudurmakoak.
‎Euskaraz eta, hangoei ez ziean grazia handirik egingo baina". " Jendeak hari ez zioan txarrean hartzen", esan zuen sudurmakoak," bera denekin etortzen zuan ondo". " Denekin ez", esan zuen lepamotzak, zerbait sujerituz.
2001
‎Maddalen Erreka ibiltzaile ona zen, biltzaile hobea naski. Gau apaletan kuxeluz bezala etortzen zitzaidanean modazko eta bihotzeko aldizkariak oparitzen zizkidan.
‎Biek bost haur altxatu zituzten, enfin biek, Balantsun, arrakasta handia zeukalako ez zen usu etxean, lana Germaineren gomendioan egon zela erratea egokiago litzateke naski. Osaba apezak igandeetan, arratsaldeko bezperak emanik, sortetxera etortzen ziren, haurrei Biblia Sainduko istorio harrigarriak kontatzera, beren apez esku xuri potoloak txirikordan eta ezpainak makur, bekatorosen magma ahalkegarria hoztearren miserikordia deituz. Sanson eta Dalilaren pasartea mahairatzen zenean, gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz.
‎Lepoko zaina zehatz ebakiz eta larru azal artean buhatuz, ahari zaharra hiltzen dute, odol putzua itun arraberritua bailitzan, eta alegrantzian auharitzen dira guztiak elkarrekin, zeruan argizagia gora dela, bi botzetan abestuz. Ardi galduaren pare gara, baina ez zaigu artzain amultsurik bila etortzen .
‎Usu zedarrietara! Zenbaitetan, aroa eder zenean, anaia edo ahizpa txikiak gurekin etortzen ziren, eta malkarretan gora huxtuka, meno no no no oihuka genbiltzala, haien zango irudiz ahulen ibilera ikusgarri zitzaigun. Taka taka, marmarka eta pentoka erditan jadanik negarrez nahiz hasperenka:
‎Desesperatuki iratzarrian zabiltzanean, erremediorik hoberena larrua jotzea dela aholkatzen diot, ahoa zabalik ene parean dagoenari. Gizon aberatsarekin amodioa egiten duen goiz apurretan, emazte hori aiaiaka etortzen zaigu lanera, bizkarretik minez, begitartea zimurdikatua eta soinean behera dena oinaze: ziatika garaiza, flebitisa beharbada, non ez den fibroma!
‎zer gauza ttattuna hau baratze erakustoki baterako! Artzainaren burdinazko eta plastikozko tailua falta zela neurekiko gehitu nuenean, urrats metalikoak hauteman nituen, Salbatarreko bide juntatik etortzen . Tanpez inguratu nintzen.
‎Gurekin juntatzen hasi zen. Luis eta bion ondora etortzen zitzaigun, Kasinora bisita egiten genuen aldiro. Euskaraz egunetik egunera gero eta gehiago konprenitzen zuen, eta hobe bera bertan baldin bazen haren kontrakorik ez erratea, badaezpada ere.
‎Buzo urdin bat ezagutu nuen, eta haren barrenean zegoen Bordako Balentinek oihu egin zidan," Hator Marikarmen!, hunek ez din kalterik eginen". Fabrika handian ari zen lanean, eta La Voz de Guipúzcoa ekartzen zuen besapean gure etxera iluntzero, solisonbra edatera etortzen zenean, bertzeak musean aritzen ziren bitartean. Calvo Sotelo hil zutela eta espantuka ibilia zen.
‎Pedro Lizaso, Dorreluzeko seme zaharrena, haiekin batera heldu zen, haiek bezala erreketez jauntzia. Gure etxera maiz etortzen zen. Bere ama eta gure amatxi, lehengusuak.
‎Hurrengo goizean izeba Mines etorri zitzaigun etxera negarrez, Sadaba bere ohatzean harrapatu zuten falanjistek. Uztailaren hemezortzian berean ihesi joana zen mugaren bertze aldera, baina hain denbora luzean elkar ikusi gabe ezin jasan eta hasia zen gau batzuetan etortzen izebarenera, elkarri penak arintzera. Norbaitek salatu eta Kaxernara eramana zuten preso.
‎Estomakan zerbaitek korapiloa egina zidan, eta alferrik zen zintzurretik beheiti deus pasarazten saiatzea ere. Jendea gustura ikusten nuen, umore onean, eta pixkan pixkan joan nintzen nire onera etortzen eta korapiloa laxatzen.
‎Haiek ere ez zuten galtzeko beldur handirik. Aste osoa pasatzen zuten ortzegunaren esperoan, merkatura etortzen ziren herritar inoxenteen kontura sakelak pixka bat berotzeko.
‎Zeruko erregina eta izar guziak alde zituzten gau hartan. Halako kartak etortzen direnean irabaztea ez dela misterio izaten erran zidan Luisek. Halako sasoiak ez ote zituen karta onak ere harengana tiratzen erantzun nion nik.
‎Baina ama nekatu egiten zen, denekin solas egin beharra!, eta niri iruditzen zitzaidan gero eta esne gutxiago ematen zidala bere bular ederretik. Horregatik gorrotatzen nituen gure bakea izorratzera etortzen ziren haiek guziak.
‎Baina luze gabe, arazoak agertzen hasi ziren. Arazoak eta zoritxarrak ez direla banaka etortzen esan ohi da, eta egia handia da hori; are, etortzen, emeki emeki eta konturatu gabe etortzen direla esango nuke, punta txikiko izeberg txiki bat bailiran, ezer ez direla ematen dutela, gero konturatzen zaren arte, izebergaren kasuan bezala, agerian dagoena halako hamar, edo hogei, edo ehun dela azpian dagoena. Nire kasuan, izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen.
‎Baina luze gabe, arazoak agertzen hasi ziren. Arazoak eta zoritxarrak ez direla banaka etortzen esan ohi da, eta egia handia da hori; are, etortzen , emeki emeki eta konturatu gabe etortzen direla esango nuke, punta txikiko izeberg txiki bat bailiran, ezer ez direla ematen dutela, gero konturatzen zaren arte, izebergaren kasuan bezala, agerian dagoena halako hamar, edo hogei, edo ehun dela azpian dagoena. Nire kasuan, izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen.
‎Baina luze gabe, arazoak agertzen hasi ziren. Arazoak eta zoritxarrak ez direla banaka etortzen esan ohi da, eta egia handia da hori; are, etortzen, emeki emeki eta konturatu gabe etortzen direla esango nuke, punta txikiko izeberg txiki bat bailiran, ezer ez direla ematen dutela, gero konturatzen zaren arte, izebergaren kasuan bezala, agerian dagoena halako hamar, edo hogei, edo ehun dela azpian dagoena. Nire kasuan, izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen.
‎Amazonastik etortzen ziren berrien arabera, Mitxoleta burutik zeharo egina omen zegoen, soa infinituan galdu egiten zitzaion, estramonioa edo asma belarra neurriz gain hartu dutenei gertatu ohi zaien bezala; lerdea omen zerion, ez zen esfinterrak gobernatzeko gauza, eta ez omen zuen ezer edo ia ezer esaten, eta hau hain zen harrigarria hainbat eta hain ongi mintzatu zen batengan, non batzuk larritu ziren, agian mintz... Ez zirudien halakorik zegoenik, baina; gaixotu zenetik, eliteko andereño talde batek zaintzen zuen, eta Mitxoletaren buru osasunaren egoera gai kasik tabu bat zen arren, eta Mitxoletaren egoeraren inguruan nolabaiteko sekretismoa hedatu bazen ere, andereñoek esanda jakin genuen oso noizbehinka hitz batzuk esaten zituela, behintzat.
‎Eta toreatzaile bat izan zen, hain zuzen ere, Bilboko gaueko bizimoduaren gazi gozoak erakutsi zizkion lehena. Hala ere, Marciak hori kontatu zidanean xixtatu berria zegoen eta, halakoetan, esanak eta izanak ez dira beti bat etortzen . Perla errumaniarra zen eta bere hizkera eta itxurarengatik gerra hotzeko espioi baten traza hartzen nion.
‎– Ez. Hala ere, txikitan frankotan etortzen nintzen hona otoitz egitera. Agian panteoiaren handitasunak erakarrita.
‎– Ederki. Lehendabizi taxi bati deituko diogu; etortzen denean neu jaitsiko naiz aurrena, ondoren zu korrika jaitsi eta lehenbailehen taxian sartu.
‎– A autopistatik inor kontrako bidetik etortzen bazaizu, mozkortuta eta argirik gabe, eta saihesteko maniobra desesperatuan zure automobil erosi berrian ezponda batera amiltzen bazara, normala da bertsotan egiteko moduan ez egotea, ez al duzu uste?
2002
‎Ahaztu baino lehen, Eusebia izan da arrastian, ezagutzen ez nuen botika bat eskatu dit eta bihar etortzeko esan diot, nahiz eta domeka izan ostatuko atetik sartuta kasu egingo diozula. Pena eman dit, Getxotik hona espreski etortzen da zurekin fidaturik. Oso oinaze arraroak ei ditu...
‎– Izan da koadrila bat, portugesak ematen zuten, baina karuegia iruditu zaie –eskuak gerritik beherako amantalean astindu eta zutitu zuen burua– Ez dakit nola moldatuko garen, azken hilabeteotan gero eta gutxiago etortzen dira. Prezioak igo genituenetik...
‎– Bihar hiru itsasontzi datoz Santurtzira, bat ingelesa, eta horiek ez diote diruari horrenbeste begiratzen. Aspaldion ofizialak besterik ez zaizkigu etortzen .
‎Artean diskoa amaituta zegoen, eta ur txorrotadaz baldea bete eta erratzaz lurra igurzten aditu zezakeen hormaz bestaldetik. Sarritan erabiltzen zuen musikaren aitzakia gela hartatik batzuetan etortzen ziren aieneak burmuinetan barnera ez zekizkion.
2003
‎Ate guztiak ixten nahikoa lan. Eta Afrikako zuloetatik etortzen bada baten bat, egurra. Besterik ez dakite horiek.
‎Halakoxea da klaustrofobia, esan zion behin bere lagun Barandiaran psikologoak. Egoera ustekabean etortzen bazaizu, ito egingo zarela iruditzen zaizu. Eta ito egingo zara inork ateratzen ez bazaitu bertatik.
‎Barandiaranek ez zion adierazi zer egin behar izaten den halakoetan. Klaustrofobiaren sintomak egoera baino lehen etortzen direnean, zer egin behar da. Ba ote pilularik.
‎Eta zakurra izutu. Nor ez da, bada, izututa biziko balak bezala etortzen diren pilota horiekin, pentsatu du Damian Arrutik. Aukeran hobeak dira balak pilota gogor horiek baino, gainera.
‎Oraintxe eginen dut kafe apur bat. Zaudete lasai, hona ez da inor etortzen sekula, eta etxetik kanpora irteten ez bazarete, ez zaituzte inork ikusiko. Hau aparte dago mundutik.
‎Ez dauka besterik han. Bigarren irriño batek egiten dio ihes begietatik, bardako galdera etortzen zaionean gogora. Non gordetzen duzu zera hori, galdegin zion Damianek.
‎–Elena? –galde egin nion, norengatik zioen argi nuen arren– Ea gaur gauean etortzen den.
‎–Egon –esan nion– Etxea txukuntzera etortzen dena beti ibiltzen zaidak ziria sartzen, hainbeste paper zahar zertarako, eta ematekoak direnak oraintxe emateko, zer auskalo gero nora joango diren. Halaxe esaten zidak, gero horrek zer esan nahi duen esaten ausartu barik, jakina.
‎baina minutu haren lilura baino ez da etortzen
‎Non da zurekin etortzen zen neska polit hura?
‎Non da nirekin etortzen zen neska polit hura?
‎Diote umeak etortzen direnean
2004
‎" Eta autoa?" galdetu zuen Harakinek;" ikusi eginen duk errepidetik etortzen garen aldiro".
‎" Bazterrengatik!" zehaztu zuen Harakinek, Ferminen arbuio begiradapean iruditu zitzaion Marcki: Hauek ere ez dira elkarrekin ongi etortzen den familia. Carlosek herriarekiko zituen harremanez pentsatu zuen Marckek berriz ere.
‎Izan ere, elkarrekin zeramatzaten urte luzeetan liskarra eta zikinkeria baino ez baitzuten izan. Miren, beste baten hitzen xuxurlora irribarre egiten zuen Miren hura, lortu izan balu, askoz lotura estuagoa izanen lukeela pentsatu zuen, ez litzatekeela Esti orduan zegokeen bezala etxean senarraren esperoan izanen, etortzen ez zela ikusirik kalera aterako litzateke bila, Iruñera behar balitz ere.
‎Eta Pellok esan zuen: Asto hark bazekiela bakarrik ibiltzen, eta noski etxetik pixka bat aldendu eta elurretan galdu egingo zela eta bere senez ostatura etorri, haren ama, berak ezagutu baitzuen, handik baziren... igual hamabost urte, etortzen baitzen egunero bertara: Tomasek bordan obrak egin zituenean kakoetan porlana garraioan erabiltzen baitzuen, eta bertan parada egin ere bai askotan, lasto batzuk edo baba puxka batzuk janez kanpoan uzten zuen, berak txikito pare bat eta haren seme Tapaxek, artean umemoko bat, pipa batzuk jateko denbora...
‎" Bai. Ez eskolaren aurretik pasatzeko, ez eskolatik ikusteko, buelta handi bat eginda etortzen da hortik."
‎" Ba; porruarekin ondo etortzen da beti ere patata..."
‎Bere etxean paliza ederrak hartua izan behar du. Horregatik etortzen da gurera. Neska leiala ematen du.
‎" Sabaia erori eta... hor tuberiaren bat izango duk noski, orain dutxara ez baita ura etortzen ."
‎Tuberia zati bat aldatu behar dut; Fonsatik ekarriko dut. Arratsaldean etortzen banaiz..."
2005
‎Zenbat trufa. Zenbat min halaber, lagun batek istripua jasaten zuenean adibidez, edo nagusiak hogeita hamar egunez langabe zutela jakinarazten zietenean, manurik etortzen ez zelako. Gogorra zen, baina elkartasuna perfektua ez baldin bazen ere, batak bestea sustengatzen zuen.
‎Ene pausa unea da! Ez da posible, pausara heltzen naizenerako beti ene bila etortzen zara. Zer gertatzen da?
‎Gehienak antzaz Espainiara eta gero Ingalaterrara joateko paperen aiduru zeuden. Janinak aditzen zuenaren arabera, gizon eta emazte horiek Lyon eskualdetik etortzen ziren, han gaitzeko sarekada egin baitzen erresistenteen artean. Alberte izenari ihardesten zuen andere akitu batek errepikatzen zuen, etsia:
‎lehenik gizakia desintegratu behar zen, isolamendu egoera sortu, gosea, egarria eta umiliazio etengabea landuz, jendea bere girotik bereizi, buruzagi bekaitz eta kanpotik manatuek engainatu gaituzte erratera heltzeko gisan; bigarrenik gizaki hura hartzaile plantan jartzen zen, kolpe psikologikoak emanez, jendartearen aurkako krimak haiatzen zituztelako kontzientzia txarra garatuz eta konplizeenganako herio gaztiguaren mehatxua hedatuz. Bertan hasten zen endoktrinatze sail berria, Frantziak zergatik oldartuak borrokatzen zituen sakon, fermu eta zabal irakatsiz, psikologikoki berregituratu talde azkarra osatuz eta azkenik, barnetik heziak izan ondoan, batzuetan nehoiz etortzen ez zen askatasunaren parpaila begien menean inarrosten zitzaien. Georges, Lillen sortutako oihalgintzako langile bikote komunistaren semea, armadaratzean apez zelako faborezko tratamenduari uko egin ziona, kirolaz arduratzen zen Aterpean.
‎Txikitako ohituraren arabera bost Agur Maria eta Gure Aita bat osorik errezitatzen zituen, kuxetaren gainaldeko zaiolatxoa eho aurretik. Loa luze zitzaion etortzen eta, gehienetan, trena gelditzen zen toki bederetan iratzartzen zen, batzuetan jaikitzen, bostak aldera demagun Saint Pierre Des Corps eko geltoki erraldoian: orduan desordenatu antzaz gurutzatzen ziren burdin-bidez, katenerrak airean atxikitzeko zutoin gorakoiez eta kontrol postu arruntez osatutako paisaia desolatua mirets zezakeen, beltz eta karroindua.
‎Keinu horretan josten bide zen Edmearen bizitza osoko dolorea; hala zirudion behintzat, aterpean sartu eta eskaileretan gora, metroko tiketak saltzen ziren gune jendetsura hurreratzearekin. Hamabostero etortzen zenez eta, Fleury Merogiseraino bidaiaren egiteko ohituraz, karta lanjarekiko txartela erosten zuen; halatan, arazorik gabe iragan zen kontrol makinen artetik, zaku astunek ibilera mendratzen zioten arren.
‎Arimaren zokoan hargatik semearen baiezko txepelaren oihartzuna zetxikan, amodiozko seinale ahul. Frantxuari segurtatu zion epe laburrerako baizik ez zela etortzen , ezin bizia zeukala, errainak gaizki maneiatzen zuela eta laster bere apartamentua aloka zezakeela Baionan, berdin zitzaiolako azkenean hirian edo baserrian, bake apurra dastatzen zuen ber. Baldintza horiek guztiak entzunik baiezkoa eman zion Frantxuak, unean uneko aterabidea zela berretsiz goraki.
‎Senarra, amaginarrebak eta amaganaiak pozik zeuden, etxeko lehen haurra mutikoa zela jakin zutenean. Urte hartan, Ameriketan plantatua zen Peterrek berak zorion gutun bat bidali zion, Verdungo trintxeretan bizia galdu zuen Maianaren anaia zaharraren omenez Frantxua deitu zutenaren bataiora ez zela etortzen erantsiz. Alegrantziarik handienean ospatu zen etxeko jaungaiaren munduratzea, baina handik laster umetxoa eritasun horiak jo zuen eta kasu bereziaz artatzeko premia gainditu zen.
‎Yvonne ez zen besta herrikoi horietara nehoiz etortzen ; ez zituen Hatorko zuzendarien ideia berdinak. Mikel IKn sartu zitzaion eta Iparraldean naski istorio ezberdina zen.
‎Peter handik, Peter hemendik, hainbeste John, Jack eta Frankieren artean. Artzain multzoak bereber eta barnekoi funtzionatzen zuen, nahiz artzain guztiak ez ziren mende laurden bat aitzinagokoak nola, denak Euskal Herritik etortzen : txikanoak, indioak eta Europa ekialdekoak baziren.
‎Halatan, arropa bustiek, ile beltz eta kixkurretan behera lerratzen zitzaizkion ur ttorttolek, eskuan zeraman plastikozko poltsak, denek, euriak kearekin ezkonduz osaturiko usaina zeukaten. Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera. Larruari zetxikan urrin berezia zen, Nakok ausarki eta ohartu gabe barreiatzen zuena.
‎Sarritan esaten die goizero etxera etortzen diren ikasleei:
‎Eta azkenean baietz. Bazkal ondoren etortzen zen etxera, egongelako mahaiaren erdian hantxe jartzen zuen bere matxina, eta hitz egiteko esaten zien.
‎Andrea ikusten zuenero –betaurreko beltz zorroztuak, gizonari" A, Eusebió!" esateko modua– lixiba usaina etortzen zitzaion Juliari. " Les petits" eta" mignons" ere nazkarekin esaten zuela iruditzen zitzaion, txikiei lepoa bihurritzeko tentazioari eutsi ezinean edo.
‎Herrira bueltan, fistuka etortzen zen neskatxa, gurdiaren atzealdean eserita, bernak airean. Eta Martinek jan egiten zuen begiradarekin.
‎Ez hasi betikoarekin, badakizu lanpetuta gabiltzala. Ahal dugunean etortzen gara.
‎Nor izango ote da?, galdetzen du irribarrez egun hartako esaldia irakurtzean horma garbitzaileetan gazteenak, beti lanera Walk on the wild side txistukatuz, du duru duru, etortzen denak. Sorbaldak ezaxolati altxatzea da lankidearen erantzuna.
‎Gure borondateari entzungor eginez, prostituta, txulo eta droga saltzaileek periferiako auzoak gugana ekartzen dituzte ilunabarrean, alfonbra baten gainean batetik bestera arrastaka eramaten diren altzari pisutsuen eran. Merkatura asteazkenetan etortzen diren saltzaileek, beren salmahaiak irekitzean, auzo berri bat ekartzen digute, Marco Polok Khan handiari espezieak nola. Salmahaiak jasotzean berriz, erretiratu egiten dute auzo tolesgarria berriro.
‎Senpe hizketan hala entzundakoan, izokin Atlantikoa baino, Chinook izokina etortzen zitzaidan gogora. Chinook izokina da beste izokinei oldartzen zaien bakarra.
‎Egunak baziren Damian bakarrik etortzen zela Baleztenera. Leon, margotzeko guztiak hartuta, goizean goizetik desagertzen zen etxetik eta ez zen itzultzen iluntzeraino.
‎Ez du norberak agintzen. Gauzak erabakita etortzen dira. Eta erabakita zegoen Anton Apezetxeak alde egin behar zuela hemendik.
‎Egunen joan etorriarekin Argosek bere lekua hartzen asmatu du Otsoenean. Aukera duen bakoitzean katetik ihes egin eta bi gizonen albora etortzen da, horixe bailuen bere benetako lekua, gizonen artekoa, eta ez sagastian dagoen zakurrarentzako bestea. Hastapenean atean geratzen zen etzanda, salako atean, muturra lurrean jarri eta begiak gorantz.
‎Gaizki ohituta daukak. Ilez beteko ziguk etxea eta gozoa jarriko duk Mirari etortzen denean. Oh putain!
‎Apustua zeukala eginda Beko Errota jaiotetxearekin, bietatik nork luzeago eutsiko ote zion bizirik. Gogorra izango zela, esan zuen, bera hil baino lehen teilatua behera etortzen ikustea. Hala gertatzekoa bazen, nahiago zuela azpian harrapaturik.
‎Hortaz hurbildu naiz zureganat. Bakanak dira Lakoizketaren kolezionea ikusterat etortzen direnak; Bordele aldeko frantsesen bat noizean behinka. Bertzerik inor ere ez.
‎Bada hilabete ez dela etortzen lanera. Mediku artean eta behea jota dabil azken aldian.
‎Baleztenera ere ez dela agertzen. Gela hartan barrura egiten duenetan, izerdi usain sukartsu bat etortzen zaiola maindireetatik sudurrera eta, bera Otsoenera etorri zenetik, ez dituela Leonek mahaitxo gaineko bi liburuak berritu eta aldatu. Bata da artearen teoriari buruzko liburua, eta bestea, Bacon britainiarraren lanak biltzen dituen katalogo eder horietako bat.
‎Zoriona, batzuetan, gauza txikienetatik etortzen da, ezta, Damian. Kromoa, kobrea eta beruna, horixe dauka Txertetxa belarrak bere zainetan gora eta behera.
‎Ospitaletik irtendakoan, hamabost egunen buruan edo, egongo zinetela elkarrekin. Ez ibiltzeko etortzen , mesedez. Ondo zainduta egongo zinela.
‎Herrian agertu zen Marinero en Tierra ko poemak errezitatzen. Urtero etortzen da baina nekez ikusten dute.
‎– Rivas etortzen delako omen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia