Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2002
‎¡ Ara or azkenian, agur jaunak! Illunpeko bidetik, bein joan ezkero etortzen utziko ez dioten tokira, badijuakigu.
2003
‎Izan ere, Erdi Aroan, arrantza teknikak hobetzearekin batera, balearen populazioen gainbehera etorri zen. Gainera, migratzaile handi honek gure kostara etortzeari utzi zion. Aldentze horren arrazoiak ez daude oso argi, batzuek diote jasandako jazarpenaren eraginez izan zela, eta beste batzuen ustez, uren tenperatura aldaketak zerikusia izan zezakeen.
2004
‎Ez genion etortzen utzi behar!
‎Gero damutu egin nintzen baina beranduegi zen. Hasiera batean, nahiz eta haserre egon, bisitatzera etortzen zitzaidan aldian behin, baina egun batetik bestera etortzeari utzi zion. Gure harremana ez zegoen momenturik onenean, baina pixka bat harritu ninduen alabaren jokaera hark.
‎Zer dira, bada, Eneko Ortega bezalako gizonak –edo gixonak hobeto, beharbada– Euskadiren eragin gaiztoa bazter orotara zabaldu nahi duten euskal nazionalismoaren agente maltzurrak baizik, kirolaren mozorroaz baliatzen direnak baina funtsean beste helburu batzuk bultzatzen dituztenak? Eta orain, Madrilera etortzen utzi behar al diogu hazitarako zezenko honi, gure lur sakratuaren bihotzera, beste ehun edo beste mila seme alabatxo izan ditzan, nazionalismo baztertzailearen pozoia orotara zabaltzeko," de tal Josu Ternera, tal torete semental". Edo ahaztu egin al dituzue Eneko Ortegaren deklarazioak, Euskal Herriaren selekzioaren aldekoak, aberri handia txikiaren oinpeko jarriz, eta Espainia Euskal Herriaren menera?
‎Eta gauzak hain lekuz kanpo atera ziren, non bezero batzuek tabernara etortzeari utzi baitzioten. Haatik, askoz gehiago ziren auziaren gorabeherak ulertzen zituztenak, baina besteek ere noiznahi jaurtitzen zituzten beren dardo mingarriak.
2006
‎Bilboko aireportutik Irlandarako hegazkina hartu nuen, ene baitan sentitzen nuen sentimendu erauntsiari aurka eginez. Eserleku goxoan, sakon jarri nintzen eta ene pentsamendu ilunak etortzera utzi nituen. Ene 17 urtetako opor hastapena zen eta amak Irlandara igorri ninduen bere ordez, bere amaren ehorzketetara.
2007
‎Bi atzamarren artean heldu zion, estualdia noiz pasatuko. Lisak bere onera poliki poliki etortzen utzi zion, hurbildu gabe. Ez zen lehenengo aldia, eta halakoetan beti eskuarekin keinuka egiten zion geldirik egon zedin, horri guztiari garrantzia kendu nahian.
‎Kostaldeko zenbait udalek garbiketa lanetan boluntario moduan aritzeko zerrendak zabaldu bazituzten ere, surflariek ikusi zuten bertan izena emandako kideei ez zitzaiela deitzen. Bitartean fuelak ez zion kostaldera etortzeari utzi.
2008
‎Kaixo, zer moduz zaude? / Mila esker etortzen uzteagatik.
‎SIMON: Eskerrik asko hona etortzen uzteagatik. Ene, hau harrigarria da!
‎Goiza da eta Iruñeko autobus geltoki berria jendez gainezka dago. Eskailera mekanikoetan jendearen joan etorriak utzitako lorratzak eta zikintasuna dira horren lekuko. Behean, autobus konpainia batzuetan ilarak ikus litezke.
‎pastilla ez hartzea erabakitzen duten pertsonaiak gustatzen zaizkigu liburuetan, filmetan, komikietan. Bene benetan datorrenari etortzen uzten dioten pertsonaia horiek. Bestalde, hartu dudan erabakia ezagutuko balu, esango luke:
‎–Baiezkoa ematen bazidaten, haiekin hitz egin zezakenat, eta agian, hik nahi badun, nirekin etortzen utziko...
2009
‎Eta, halako batean, etortzeari utzi zion Eutimiok. Frantziara ihes egin zuen San Mateo itsasontzian, bere aitarekin eta inguruko herrietako beste hainbat gizonekin.
‎...ik zegoen, Alberto, ikastetxean hiru urte egin ondoren, Galiziara itzuli baitzen gurasoenera, hirian geltokiburu zuèn osaba, etxean hartu zuena, hil egin zitzaiolako; garaitsu hartan, halaber, ikaskide bat hil zen, tuberkulosiak jota; Domingok ongi oroitu behar zuen nola Fernando Biain izeneko ikaskidea, aurpegi ezin zurbilagoa zuena, egun batean eztulka hasi, handik hiruzpalu egunera ikastetxera etortzeari utzi, eta urtebete gabe hil zen; tuberkulosia, baina, hitz markatua zen, hainbesteraino, non jende asko eta askorentzat izurri biblikoen konnotazioa baitzuen, zabaldu ere, horregatik zabaldu zen ikastetxean Fernando Biain katarro batek jota hil ote zen, edo bronkitis batek, edo auskalo beste zerk, nahiz eta ikaskide gehienek muturra okertu, tuberkulosia eta tuberkulosia?; hauen artean, gainera, era guztietako iruzkinak egiten ziren, modu batean edo bestean hil ote zen, batzuek esaten baitzuten lotan hil zela, eta besteek itota eta desesperatuta, airerik gabe geldituta gero, zer egingo diogu, bada!, bizitzak heriotza zor?
‎NAROA. Bueno, ba? tabernara etortzeari utziko diot, orduan.
‎Gero, erabat irekiak izan direnean, hirugarrenaren bukaera pentsatzen duzu, baina aurreko biak luzeegiak egiten dira gaiarekin bueltaka aritzeko. Orduan, zergatik ez hirugarren pentsatzen genuena bigarrenean jarri eta hirugarrena etortzen utzi. Holako ideiak bai, beti ibiltzen dira.
‎...ik zegoen, Alberto, ikastetxean hiru urte egin ondoren, Galiziara itzuli baitzen gurasoenera, hirian geltokiburu zuèn osaba, etxean hartu zuena, hil egin zitzaiolako; garaitsu hartan, halaber, ikaskide bat hil zen, tuberkulosiak jota; Domingok ongi oroitu behar zuen nola Fernando Biain izeneko ikaskidea, aurpegi ezin zurbilagoa zuena, egun batean eztulka hasi, handik hiruzpalu egunera ikastetxera etortzeari utzi, eta urtebete gabe hil zen; tuberkulosia, baina, hitz markatua zen, hainbesteraino, non jende asko eta askorentzat izurri biblikoen konnotazioa baitzuen... zabaldu ere, horregatik zabaldu zen ikastetxean Fernando Biain katarro batek jota hil ote zen, edo bronkitis batek, edo auskalo beste zerk, nahiz eta ikaskide gehienek muturra okertu, tuberkulosia eta tuberkulosia...; hauen artean, gainer... Eta Domingori hura geratu zitzaion, heriotza hartan pentsatze hutsak –non zegoen Tartaloren edo Drakularen historiarik izugarrienekin ere gozatzen zuen mutila? – ileak lazten baitzizkion, itomenari buruzko gogoetarik txikienak ere halako itomen bat eragingo balio bezala... horregatik oheratzen zen gauero fantasmei dei bat eginez, jauregia behar bezala babes zezaten, harik eta gau haietako batean beste amets bat izan zuen arte, zalantzarik txikiena onartzen ez zuena, hain ziren argiak eta garbiak amets berriak eskaini zizkion irudiak, antza, berak hala kontatzen zuen behintzat.
‎Zerbait egiteko irrikatzen geundean, presatuak, irteera marran geldiarazita dauden lehia zaldiak bezala. Igandero mendira igotzen gintuan, eskalatzera, eta noizbehinka bilera debekatuak egitera nahiz ETAko" legalekin" kontaktatzera, ekintzak prestatzeko; eskalatzera soilik igotzen ginenean, arrebari gurekin etortzen uzten nioan, laostia baitzen hura paretan gora katuka. Batzuetan, gailurretik jaitsi eta gero, juerga egiten genian; arreba urrundu egiten zuan, ezer esan gabe, eta goma jauzian ibiltzen zuan, bi zuhaitzi lotuta, edo soka-saltoan, edo animaliatxoak harrapatzen, edo errekastoak miatzen, edo lore eta hostoak biltzen.
2010
‎Nire nagusiak ez zidan etortzen uzten, baina kaleratzen banau bost axola, adierazi du ilaran zegoen pertsonetako batek. Ikasleen kasuan egoera antzekoa da, txartel preziatua lortzeko klaseei uko egin diete.
‎Beste egun batean. Elorrietako komentuan lehenengo urtea egin ondoren, etxean nengoen oporretan?, Maria Bibianaren urtebetetzean, komentu bateko fraidegaiek, ordenaren erregelaren arabera, beste komentuetan igarotzen zituzten oporrak, baina niri (aita gizon eraginkorra zelako edo, komentuari bere eskupekoak luzatzen zizkiona) baimen berezia eman eta etxera etortzen uzten zidaten, modu hartan geure ama gaixoari lagunduko niolakoan, karitatezko obrarik karitatezkoenean?, Adak kanta bat eskaini zion: Alonso maisuaren zortziko ezaguna:
‎00:00:41: 13JULIASerpentine Galeria erakunde publikoa da. KensingtonGardens parkean dago, hiriaren erdi erdian.JULIA [ON] Serpentine Galeriak lana agintzen die nazioartekoarkitektoei, oraindik Ingalaterran eraikinik egin ez dutenei.JULIAErakusketa hiru hilabetez egoten da etxeen arteko belardian.Ondoren belardia bere onera etortzen utzi, ta berriro egitenda hurrengo urtean.JULIASanaa izeneko japoniar diseinatzaile enpresak oso desberdinegin zuen Pabiloia.JULIA [ON] Besteak beste, hormarik ez duelako.OUT: 10:19:59: 02 TAKE 38 Track 1IN:
‎–Bizi al haiz? / Hala ere/ Ahaztuta ote gintunan/ Nobioak ez al din etortzen uzten...?
‎Beste egun batean —Elorrietako komentuan lehenengo urtea egin ondoren, etxean nengoen oporretan—, Maria Bibianaren urtebetetzean —komentu bateko fraidegaiek, ordenaren erregelaren arabera, beste komentuetan igarotzen zituzten oporrak, baina niri (aita gizon eraginkorra zelako edo, komentuari bere eskupekoak luzatzen zizkiona) baimen berezia eman eta etxera etortzen uzten zidaten, modu hartan geure ama gaixoari lagunduko niolakoan, karitatezko obrarik karitatezkoenean—, Adak kanta bat eskaini zion: Alonso maisuaren zortziko ezaguna:
‎Luze gabe Josu buru belarri sartu zen Zeruko Argian. Klasera etortzeari utzi zion eta ez genuen tertulia gehiagorik egin. Nik ez nuen aldizkari bat sortzeko asmorik inoiz izan, ene helburua liburuak irakurtzea eta idaztea zen, eta horrez gain estudiatu egin behar, ez zegoen astirik denetarako.
2011
‎Eta Urgaingo bainuetxera etortzen zirèn bertze bezeroek ere etortzeari utzi zioten, Torreko markesak guztiak kutsatu balitu bezala.
‎Gaur, irakurtzen imajinatzen zaitudanean, inor ez da sartzen sukaldera barazki poltsa birekin, eta zuk ez diozu inori erantzuten uzteko bakean, guzti guztia ulertzen duzula, aurretik inork ez baitizu esan, ilobaren euskarazko hitzen bat ulertu ezean, berak traduzituko duela. Hiru hilabete irlan eman ostean Domintxinera itzuli da Marí; eta bera Euskal Herrira iristearekin batera iritsi da Afrikara Ausentzien Denbora; Sagarren Denborari etortzen uzten ez dion urtaro amaiezin hori. Gero gelditu naiz berarekin, Marírekin.
‎esaten genion alde hartan lokatzadia egiten zen», esan dit Mariano Harok telefonoz Palentziako bere etxetik. Mariano askotan lehiatu zen Etiopiako atletekin, eta haiek Euskal Herrira etortzeari utzi ziotenean, txapela batzuk lortu zituen; adibidez, Lasarten 1974an eta 1975ean.
‎Ez da inoiz iristen! Zenbat denbora da helmuga sudurraren parean dugula gertu/ urrun/ gertu, ze bide klase da hau!»; ¿ te gusta conducir?, ez dut egin, ez dut ezer esan, isilik geratu naiz motorra ere mututurik; hiru emakumeetarik edonork esango luke garrasika hasiko banintz, «ba­nekien ez geniola kotxean bakarrik etortzen utzi behar», gaixo banengo bezala, burutik gaixo, beraiek nabarmentzeraino, gainditzeko modu bakarra zotin haserregarri horiek balira bezala, zerura begira.
‎Behinik behin, Franciscok berak esan zidak hi hemen hagoela, eta berak berotu naik hi ikusten etortzeko. Eta bakarrik etortzen utzi zidak, bera zereginez gainezka zegoen aitzakiaz.
2012
‎AEBetako Center for Sustainable Economy (Ekonomia Jasangarrirako Zentroa) erakundearen gune honek bakoitzaren aztarna ekologikoaren berri ematen du, gizarte jasangarriagoa helburu. Gaur egun, munduan pertsona bakoitzak batez beste kontsumitzen duenarekin, baliabideak suntsitzen ari gara, gehiegi kontsumitzen dugu eta ez diogu inguruneari bere onera etortzen uzten.
‎Lehen urtetik, Ahotsenean gertatzen den guztia internet bidez zuzenean ikusentzuteari berebiziko garrantzia eman genion, Azokara hurbiltzeko aukera ez dutenek eta euskal herritik kanpo bizi diren euskaldunek Ahotseneak zabalik dirauen artean euskal sortzaileon jardunaren berri izateko aukera izango du. helburuak aipatzea merezi duelakoan, esan dezagun urteetan Azokara etortzeari utzi dioten zaleak berriro erakarri nahi ditugula eta, era berean, beste Aro bat sortu, hitzaren zentzu bietan. horretan ezinbestekoa da sortzaileon inplikazioa, gu geu baikara gure zaleei beste zerbait eskaini behar diegunak, liburuak eta diskoak sinatzeaz eta gure aurpegiak han edo hemen ikusteaz gainera. harreman zuzena zor diegu, urtean behineko kontu errenditzea, igurtzia eta, zertan ez, adi...
‎Buruko gaitzak dituzten pertsonen elkarte batean lan egiten dut. Askok zentroetara etortzeari utzi behar izan diote, diru-laguntzekin ordaintzen zutena orain ezinezkoa bihurtu zaielako. Hori dela eta, pertsona horiek, gizarteratu beharrean, isolamendua sufritzera bideratzen dituzte.
‎Oso okupatua zegoen azken egunetan, bisita mordo bat zituen, lagun guztiek agurtu nahi zuten eta berak denbora hartzen zuen bakoitza behar bezala despeditzeko. Urtebete lehenago gaixotasuna aurkitu ziotenetik gitarra jotzera etortzeari utzi zion eta nik ahal nuen guztietan egiten nion bisita. Gaixotasunaz, bizitzaz, heriotzaz, mundu honetan korrika eta presaka ibili behar zentzugabeaz, neskei buruz, diruaren faltsukeriaz, egin genituen eta oraindik egiteko genituen bidaiez, mila konturi buruz aritzen ginen.
‎Neure kezka adierazi nion hain sarri yahoo deitzen zidalako, animalia higuingarri harekiko izugarrizko gorroto eta mespretxua sentitzen bainituen; ez zezala hitz hura niretzat erabili erregutu nion, eta agindu bera eman ziezaiela etxekoei eta ni ikustera etortzen uzten zien lagunei. Erregutu nion, halaber, gorputzean sasi azala neramalako sekretua ez zezala beste inork jakin, berak izan ezik, orduko jantziek iraun bitartean behintzat; eta beraren gelazain zen moxal beilegiak ikusi zuenari buruz, jaun ohoragarri hark eman ziezaiokeela isilik gordetzeko agindua.
‎XABIN. Oso gutxitan ikusi dut. Hasieran hilabete pasatzera etortzen zen, uda partean, baina gero... etortzeari utzi zion.
‎Hainbestetan azalduta, ezagunak egiteko astirik ere izan dute. Halako batzuk, frontoira etortzeari utzi beharra edukiz gero, hil egingo lirateke. Kirola ez ezik, erlijioa ere bada berentzat pilota.
‎Begira begira geratu zitzaion Gartxot. Inasek bazekien markatuak ez izateko joaten zirela haien gurasoak botoa ematera," jendeak dendara etortzeari uzten badio gureak egin dik" pentsaturik. Egia da herri txikietan guztiaren berri izaten dela goiz edo berandu:
2013
‎«Jendeari aukerak zabaltzeko erabaki genuen zeliakoentzako janaria prestatzea. Taldean pertsona bakarra zeliakoa izanik, nahikoa da taldea etortzeari uzteko; edo, etorri, eta ogirik ez daukazu. Sartu ginen, ikusi genuen konplikatua ez zela, eta egin genuen karta berezi bat haientzat, gauza oso konplikatuak alde batera utzita».
‎–Beraz, laurak inguru etortzekoa da zaldun bake egile hau, esan zuen Bennet jaunak gutuna tolestearekin batera?. Gazte honek guztiz gizon arduratsu eta ongi hezia dirudi, neure hitza berme; eta ez dut zalantzarik egiten ezaupide baliagarria izango zaigula, batez ere Lady Catherinek guregana berriz etortzen uzteko bihotz samurra baldin badauka.
‎Segundo pare batean horrela galduta egon ondoren, ohearen beste aldera begiratzen du, JONen bila, baina JON ez dago. Pixkanaka, bere onera etortzen utziko dugu INES?
‎Tzurdiok anaiak esandakoa baieztatu zuen buruarekin. Prest zegoen edozein lanetarako eta oso pozik auzolanera etortzen utzi ziotelako azkenean.
‎Hau da, noski. Nirekin etortzen utziko dizut.
2014
‎Baina lantalde guztiak lanean jarraitzen du, ilusio berarekin. Jendeak etortzeari uzten dionean kezkatuko naiz, bitartean dakigun hoberen egiten jarraituko dugu. Tradizionala da, beraz, Tubal jatetxeko sukaldaritza?
‎–Gizona, ez dakit horrek zentzurik ote duen, ezta zure amarentzat txarra ez den ere; ezin dira kontu horiek bortxatu?, esaten zidan Arantzak. Izan ere, hori izan zen elkarrekin etortzeari uzteko beste arrazoietako bat: nik ezin nituen nahasketa horiek eraman, eta hori kasurik onenean, batzuetan amak ez baitzuen txintik ere ateratzen, aurrean inor izango ez balu bezala.
‎Agurraren keinua txertatua geratu zaio izterraren biharamunean. Ez dio axola denboraren joan etorriak utziko dituen bizi-pozen ildaskak ahanzturaren bidetik amilduko baitira.
‎Trebea da Eneko istorioa kontatzeko hitzak eta doinua hautatzen. Badaki ez dituela exajerazioa eta alferrikako grina behar, nahikoa dela hitzei etortzen uztea, parean daukaten zuloak ongi adierazten baitu hura ez dela istorio bat, egia hutsa baizik.
‎– Aitari ez diote etortzen uzten Bilboko uholdeez geroztik –esan zien Xabik.
‎Bertigo hori geratu zitzaion hala ere: zer egingo zuen beste nahasmendu batek harrapatzen bazuen, nahasmendu luzeago batek, atzera egingo ez zuena, onera etortzen utziko ez ziona. Imajinatu ere ezin zuen egin, ez zuen imajinatu nahi.
‎Niri zerbait gertatzen bazait eta honantza badatoz utzi geldirik karabina hori.
‎Evak etortzen utzi dizu?
2015
‎Gero, izebak etxera etortzeari utzi zionean, koloretako eraikuntzak egiteaz aspertu nintzen. Ia beti igualak egiten nituen, gogaitu nintzen kolore desberdinak erabiltzeaz, eta sekula ez erortzea izaten hasi zen nire kezka bakarra, horregatik izaten ziren beti oin zabalekoak eta txikiak.
‎Bisitariek, beraz, apurka apurka, zoora etortzeari utzi zioten. Antonin koitadua segituan jabetu zen egoera berriaz, eta saiatu zen gauza berriak eskaintzen:
‎Eta gelditasun honetan eta kaioen txilioak burmuinera eraman orduko, ia denaren historia ulertua izan lezake batek, hitzetatik haruntzago ere, inork erakutsi gabeko izenik ezean ere, guretzat eta guregatik lasai izan den mundu osoa ulertu ere, ur putzu batean, arroka artean, itsasoari joaten eta etortzen uzten dion putzu baten aurrean.
‎ArrAZOIA izanagatik, nik ere, pentsatzen dut hobe dela pare egitea, partida amaitu gabe uztea, honez gero, partidatik erretiratu eta igualean, batzuetan, bizitzari etortzen uztea, sartzen uztea, jarraitzea ez baita nahiko ezinbestekoa izan arren bizitzea.
2016
‎Pixka bat gehiago agoantatzeko esango diot. Ospitalekoa amaitzen duenean, etxera etortzen uzteko.
‎Mariak nire beso gainean jarri zuen berea, eta kordela lasaitu zuelarik, modu horretan txakurrari gure atzetik etortzen uzteko, ordena horretan sartu ginen Moulinesera.
‎botoia sakatuko dugu jarraitzeko, eta orrialde hau agertuko da. Lehenes­penez datorren bezala utziko dugu (7.2.45 irudia).
‎Kasu honetan, lehenespenez datorren bezala utziko dugu, eta. Next > >, botoia sakatuko dugu jarraitzeko (7.2.76 irudia).
Etortzen utzi dizut, baina Ulertuta.
‎Edo, zuengana etortzen utzi diezaiekezue.
‎Kaixo, Gerald. Eman baldea eta harrira etortzen utziko dizugu.
2017
‎Gosaltzekoak prest dituzu sukaldean. Ospitalera etorri aurretik utzi nizkizun. Eta egidazu mesede bat, Luna:
‎Erdi ero zahar hori, esan zuen Quentinek. Kontatu egingo diot Dilseyri noan tokira noala nire atzetik etortzen uzten diozula. Ea astindu eder bat ematen dizun.
‎Hori duk, esan zuen Moose zeritzanak?. Egia esateko ikaragarri eskuzabal ari gaituk hirekin portatzen, hona etortzen uzte hutsarekin. Guk herrian gure izen ona gorde behar diagu eta hi bezalako elementua hemen atzera eta aurrera ibiltzeak ez ziok horri bat ere mesederik egiten.
‎– Azkenean etortzeari utzi
‎–Txikitatik jasotzen baduzu, ez duzu sekula ahaztuko, eta antzematen da. Ume koskor asko eta askok, hazi ahala, etortzeari uzten diote, baina urte batzuetara berriro gerturatzen dira, umea besoetan dutela. Askotan gertatzen da hori.
‎Eta bat batean Josebak entenditu zuen Axik erabateko arrazoia ez bazuen ere, Oskar baztertua sentituko zela, bikotea modu ez adiskidetsuan eteteak harreman ezak hutsik utzitako tokian kokarazi zituela lagun eta adiskideak zirt ala zart aukeratzera behartuz. Baina –erabaki zuen Josebak– bera ez zen mugitu, Oskar izan zen taldera etortzeari utzi eta lekutu zena, eta, neurri batean, Juanilloren bikotea eramateko modua konprenitu ez zuena; Juanillok ez zion gezurrik esan, bueno, Txatorenez hasieran bai, baina gero biek adosturiko zera bat izan zen.
2018
‎Tarajal auzia jarri du adibide Dacougnak. Nafarroako Parlamentuak gonbidatu arren, bisa ukatuta, ez diete etortzen utzi 2014ko otsailaren 6an Ceutako mugan (Espainia) hildako migratzaileen familiei. " Estatuaren biktima dira, eta beren senitartekoei haien gorputzak identifikatzeko eta lurperatzeko aukera ere ukatzen zaie.
‎Bokarten sarda zabal batek distira egiten zuen ur azalean, ardoran. Motorrak amatatuta, arraina argitara etortzen utzi eta sareak zabaltzen zituzten. Atsedenik ez marinelentzat, berdin zion goizaldeko zer ordu markatzen zuen makinistaren kabinako erlojuak.
‎ez etortzen uzteko.
‎Gertakari nagusienak izendatzeaz gain, horiek eta haien aurretik eta ondoren etorritakoek utzi dituzten arrastoak aipatu dituzte denen artean. Ideiek irauten baitute.
‎Konfiantza handia izango dute zuekin etortzen uzteko.
‎Gainera, autoan eramango duzu. Tira Eskerrik asko Lady Birdi nire amonaren afarira etortzen uzteagatik,
2019
‎Handik begiratzen nion nik, gabardina zarpail, begi urdin eta soinu txikiak osaturiko agure hari. Arrazoirik ez dakigula, gurera etortzeari utzi zion. Handik urte pare batera, Bilboko Alde zaharrean ikusi zutela esan ziguten, kale kantoi batean soinu txikia jotzen, euripean.
‎Wir prellen sie. " Ez duzu uste izango, bada, ergelaren moduan Frantziari gure mugetan bertan berriro bere onera etortzen utziko diogunik. Ezta?" Esan zidaten.
‎Hilabeteak dira amerikarren hegazkinak esparruaren gainetik hegan egin zuenetik. Garraioek ez diote etortzeari utzi, hala ere. Laleri ez zaio iruditzen naziak lehen baino gutxiago arduratzen direnik juduak eta gainerako taldeetakoak akabatzeko makinaz.
‎Blanche bisitan etorri zitzaigun hilabete batzuetan, baina etortzeari utzi zion. Gorrotatu egingo gaitu hark ere.
2020
‎Agian zaparrada honek ez die hegoaldera etortzen utzi Yañezek. Haizea kontrakoa izan baitute denbora guztian.
‎Gure partiduak jaun hori eta Rafael Pikabea aukeratu zituen, estranjeriatik armamentua ekartzeko. Txekoslovakian edo bi trenkada erosi eta bidean zetozela utzi zituzten.
‎Herriko jende askok etxera etortzeari utzi zion, hala ere. Aspaldi zen ez nuela Pedro handik ikusten, saldaren truke sos batzuk eskatzeagatik aitarekin haserretu zen negu beteko egun hartatik.
‎erreumak, giharretako min gaiztoren bat, marrantak, buruko minak, azaletako orbanak. Batzuetan, etortzeari uzten diote eta ez ditu berriro inoiz ikusten.
‎Lurra prestatzen hasita egongo ziren ordurako Iruinbarrenan. Imajinatu egiten zuen horretan ariko zirela etxekoak, hura izaten baitzen urteroko legea, baina ez zeukan senideen berririk amak sagar saltzera etortzeari utzi zionetik. Aste eta erdi izango zen ordutik, baina airean pasa zitzaion, eskolako kontuek lanpetuta eduki zutenez.
‎Connellek ulertu zuen ez zela beharrezkoa min ematea: beraren gogoz menera etortzen uzten zion, indarkeriarik gabe. Bazirudien hori guztia Marianneren nortasunaren mailarik sakonenean gertatzen zela.
‎Eta ongi da. Eta bisitan etortzen uzten diot. Gogoko dudalako bisitan etortzea.
‎105). Aldi berean, arretaren etikak zerbait etortzen uztea eskatzen digu. Bene benetan izan nahi dugunarekin lotura sakona egiten dugunean, bene benetan zer axola zaiguna, guretzat balioa edo baliagarria zer den identifikatzen saiatzen garenean, balio horiek gauzatzen dituen etorkizuna gauzatzen hasten gara.
‎Guardia zibil baten semea zen. Izan zen horregatik dendara etortzeari utzi zion jendea. Santik aukera zezakeen polizia izatea, ez zuen nahi ordea, ez du aditu ere egin nahi ezer Guardia Zibilaz, irakasle egin zen, euskara ikasi zuen.
‎Hona etortzen utzi nizun, zugan konfiantza nuelako.
‎Milesker gauerdian etortzen uzteagatik.
2021
‎Espazio natural horretan, basurdeak, orkatzak, azeriak, azkonarrak eta txori motak trumilka aurki ditzakegu. Ehiztariak etxeetatik sobera hurbil zirenez gero, horra etortzeari utzi zioten. Beraz, lehen antolatzen zituzten ehizaldiak urrundu dira guregandik.
‎Ume garaiaz geroztik ez nuen herri fantasma hura zapaldu, eta ez nekien oso argi hara nola heldu ere. Aldiz, banekien aitaitak nire unitate osoak baino sen handiagoa zuela eta, hortaz, kopilotu etortzen utzi, eta bere hatz luzeak seinalatzen zidan norabidean abiatu nintzen.
‎–Poliziak niregana etortzeari utzi dio, bederen. Toxiko ezezagun bat ustekabean hartu ote zuen jakiterik ez dagoela ondorioztatu zuten, baina Javier ez da konformatu.
‎Eraikuntza sektorearen gainbehera eta aitarena aldi berean gertatu dira, hainbeste ezen eta haur garaian fosilduta gelditu zaidan garun zatiak ahalegina egin behar baitu estatuko eraikuntzaren krisia aitak eraginda izan ez dela gogoratzeko. Lehendabizi, aitona amonek urruneko lekuetatik brontzeatuta etortzeari utzi diote; gero, laranja, ardo eta xanpain kaxek, giltzatako eta boligrafoek.
‎Eta gaur gauean etortzen utzi dizut esateko ez izorratzeko nire anaiaren bizitza.
2022
‎Turistak ere baditugu, turista asko. Are gutxiago COVID delakotik etortzen uzten ez dietenean, baina diru iturri oso garrantzitsua bihurtu dira ekonomiarentzat. Lehen industria eta tresna bazen ere, orain zerbitzuen sektoreak jarduera ekonomikoa hartu du.
‎Ez da errespetatu dutela, baizik eta Garizumaren bukaerak bat egin duela legea indarrean sartzearekin. Garizuma garaian etortzen dira egunero, eta, gero, tarte batez etortzeari uzten diote normalean. Ez dakit jarraituko duten, dirudienez erpin asko baititu lege horrek.
‎Zenbaki ikusgarriak bilduta doa. Baina horiek baino baliotsuagoa da utziko duen arrastoa, eta bere taldekideen nahiz atzetik datozenen artean utzitako balioak: konpromisoa, lana, nekaezina izatea...
‎Denborarekin, ohartu naizena da hartu eman biziko une horiek erabat lotuta daudela ekonomiaren oparoaldiarekin. 2008ko krisialdiaren ostean, Japoniako musikariek, esaterako, Europara etortzeari utzi zioten, eta apaltzen hasi zen hartu eman hura. Jaialdiak ere beherantz hasi ziren.
‎–Baina izeba Milagrosek dio Francok traizioa egin zigula. Ez ditu foruak errespetatu eta ez dio erregeari etortzen utzi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia