Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2000
‎Goizetan jaun Marcelek emaiten zigun eskola, eta arratsaldeetan osaba Joanikotek. Osabak anitzetan galdetzen zidan jaun Marcelek goizetan jorratu gaiei buruz, nola galdetu baitzidan egun hartan, noiz eta jaun Marcelek silogismoei buruzko jakingarriak —figurak eta moduak, premisak, ondoreak eta korolarioak, baita hainbat silogismo molde ere, etsenplu eta guzti— irakatsi baitzizkidan; eta berdin galdetu zidan handik bizpahiru egunetarat ere, noiz eta jaun Marcelek termino mnemotekniko haien berri eman baitzigun, silogismoen arautzeko eta klasifikatzeko: Barbara, Celarent, Darii, Ferio, Cesare, Camestres...
‎Eta, osabaren hitzak premonitorioak balira bezala, gertatu beharrekoa gertatu zen berant gabe, handik hiruzpalau egunetarat : tigrearen ihesa.
‎Zeren, uste genuenean ezen geure betiko Mattin hura geurekin genuela, guztiz osaturik eta zaldi gainean bere balentriak berriro egiteko prest, aldiz, handik bertze lauzpabortz egunetarat , bazkal aitzin mahaiaren inguruan zutik egiten ohi genuen otoitza egiterat gindoazenean, dar dar hura sartu baitzitzaion gorputzean tupustean, eta dardara bortitzak lurrerat jaurtiki zuen.
‎Eta jesuiten kolejiorat joan, bertzerik ez nuen nahi jada, baina, handik bizpahiru egunetarat , ilunaldi haietarik batean, Mattinek erran zidan: " Ez nazak nehoiz ere utz, Joanes..." Eta nik erran nion:
‎Eta urliaren eta sandiaren erraizunak eta erran merranak zeuden, hau gertatu ote zen, hura gertatu ote zen, harik eta handik hiruzpalau egunetarat fidatzeko moduko ihardespena izan nuen arte, noiz eta jauregiko morroi batek kontatu baitzidan, osabaren morroi batek berari kontatua:
‎Aitona Nikolasek, lehenean, mesfidantzaz behatu zion; gero, berriz, irri etsi bat egin zion... bere erranahi ezkutua izan zezakeena, zeren eta oroitzen baitut ezen handik hiruzpalau egunetarat hartu zuela bere deliberamendua:
‎HANDIKI haiek goiz batean jin, eta bertze goiz batean joan ziren, handik hiru egunetarat .
‎Eta neure Elbira ponpoxaren bertze irri baten zain nengoen jadaneko, eguzki eta arrosa deklinaezin haiek ene baitan lora zitezen berriro... Ordea, handik bi egunetarat , anaia eta biok elkarrekin geundela, gure aitzinetik iragan zen Elbira, eta kasik ez zigun konturik ez kasurik egin.
‎Eta biharamunean ama eta aita jesuita harrapatu nituen, baina ohartu nintzenean ezen ez zirela osaba Joanikotez ari, alde egin nuen; eta, handik lauzpabortz egunetarat , aita eta ama harrapatu nituen.
‎Eta, artean zalantzaren bat geratzen bazitzaidan, handik bizpahiru egunetarat , amak bere bertze hitz haiek luzatu zizkidan, ene deliberamendua are fermuago eta barrenagoko egin zutenak:
‎—Bai, hori ere ez dago gaizki pentsatua. Izan ere, Santo Tomásetik hiruzpalau egunetarat , iparrerako eta setentrionerako bidean beti ere, inguru haietako etxaldeak dauden tokian doi, badugu bertze misione bat, eta han ere aurki dezakezue nahi duzuena. Misione hartan ere bi kaputxino daude, eta haietarik bat ene lagun mamia da:
‎—Ongi da. Gu bihar aterako gara, eta hemendik hiruzpalau egunetarat itzuliko gara zuen bila, harako joan etorria hiru egunekoa denez gero... zeren urtebetean eri izan dena ez baita hiru egunetan hilko. Ea, bada, orduko ene nagusia akort dagoen eta guztia gerturik dagoen...
‎Eta, presondegitik urrun geundenean, zakutik atera ninduten, eta handik borzpasei egunetarat , don Venancio Roblesen etxalekuetarik hurbil geundenean, berriro sartu. Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza, baina ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren bat emanen ote zidaten...
‎—Badakizu nola dauden gauzak, eta badakizu ezen isilpean bizitzea dagokizula urte batzuetan, kanporat joan nahi ez baduzu bederen, Kubarat, Perurat edo Espainiarat... Baina, zaude lasai, zeren bada hemendik bi egunetarat toki bat, mendi aldean dagoena, non bizi baitira indiar guti batzuk, guztiz fidatzekoak direnak, eta norat ez baita arimarik ere joaiten. Eta han ongi bizi zaitezke... are hobeki, baldin liburu batzuk igortzen badizkizut noizik behin, nola baita ene asmoa...
‎Zeren halaxe ere mintzatu baitzen Bernat Etxepare bere gartzelaldiaz: ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira, eta zeren halakoa baitzen Ocomotoko presondegia, oihanaren erdian Cumanátik lauzpabortz bat egunetarat zegoena, nondik ezin bainuen deus onik iguriki...!
‎Eta, halaxe zain geundela, handik hiru lau egunetarat etorri ziren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen erranetarat zeuden hiru gizon, eta haien artean ez zegoen jaun Julián Arévalo, Avilako zalduna.
‎" Jaun Martin, ni noblea naiz eta ez ditut nobleen gonbitak baizik onartzen; ordea, nik hitza eman dizut markes eginen zaitudala, eta, nola bainaiz hitzeko gizona, halatan egiten zaitu ene hitzak oraindanik markes, enetzat bai bederen". Eta galdetu diot ondoren ea noiz etor daitekeen gurerat, eta hark ihardetsi dit ezen ezin izanen zuela abuztuaren lehen egunetarat arte, Hondarribian geratu behar zuelako, Manti lla na ko kondearekin baterat, Espainiako armadaren hornizoinekin loturikako bertze hainbat konturen aitzinatzeko. Eta erran diot ezen abuztuaren 11n ospatzen ditugula Urbiainen santaklarak, eta orduan etor zitekeela egun batzuetarako dukesarekin, baita Mantillanako kondearekin eta kondesarekin ere, haiek hala nahi balute... eta dukeak baietz, santaklaretarako etorriko zirela guztiak, hiru egunetarako, zeren ez baitzuen zalantzarik ezen Mantillanako kondeak ere onartuko zuela gonbita, oso ere festazalea zenez gero —eta, bi eskuak goiti jasotzen zituela, gaineratu zuen—:
‎Eta segidan kontatu zigun bertze nonbait aditzerat eman dizudana: alegia, handik bizpahiru egunetarat , jende printzipal haren hobeki hartzeko, zirimonia maisu bat helduko zitzaigula, Bordeleko jaun bat, Louis Delapierre zeritzana eta kortesi arauei buruzko gaietan jakintsu baino jakintsuago zena, hain inportant zen alor hartan nehork ere huts egin ez zezan.
‎JOAN ziren, bada, handiki haiek jauregitik, eta handik bizpahiru egunetarat itzuli zen aitona Nikolas apezaren etxetik. Eta, ehundabatgarrenaren kontua jakin zuenean, haserretu egin zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia