2001
|
|
Hiru
|
egunen buruan
, baina, hil egin zen, erreketak ekarri zion infekzioarengatik. Kasua bukatutzat eman zuten poliziek.
|
2002
|
|
Hamabi
|
egunen buruan
umeak begiak zabaltzen hasten dira. Gutti ikusten omen dute artean.
|
2006
|
|
Ez, bederen, lepo gaineko uztarria kentzera saiatu gabe. Ongituko zen, zenbait
|
egunen buruan
.
|
2007
|
|
Salto, brinko eta biribilketa egingo nuela uste dut, sabaia hain baxua eta hain gogorra izan ez balitz. Nagusiak, bost
|
egunen buruan
bisitan etorririk, kontuak egin eta miraritzat jo zuen gertatutakoa. Zoriondu egin ninduen.
|
|
Bere deiaren zain gelditu nintzen, beraz, berriro ere. Eta ailegatu zitzaidana, lau
|
egunen buruan
, sakelako telefonoaren lehenengo fakturarekin batera hain zuzen, ezkontzarako gonbidapen-txartela izan zen. Krema kolorekoa zen eta horrela zioen:
|
2008
|
|
Erretiratu zituzten bazter batera mahaiak eta aulkiak; utzi zuten salaren zerrenda bat, alderik alderainokoa eta lauzpabost metrokoa, libre; jarri zen salaren mutur batean Beñardo zutik, zutik-edo; eman zioten irteera, erori zen bide erdian? eta hara, bada, nola gelditu zen Beñardo xentimorik gabe hamar
|
egunen buruan
, eta hara nola bota zuen orduan tabernariak Beñardo tabernatik!
|
|
Erretiratu zituzten bazter batera mahaiak eta aulkiak; utzi zuten salaren zerrenda bat, alderik alderainokoa eta lauzpabost metrokoa, libre; jarri zen salaren mutur batean Beñardo zutik, zutik-edo; eman zioten irteera, erori zen bide erdian... eta hara, bada, nola gelditu zen Beñardo xentimorik gabe hamar
|
egunen buruan
, eta hara nola bota zuen orduan tabernariak Beñardo tabernatik!
|
2009
|
|
Hiru
|
egunen buruan
, ordea, pistola duela ohartu da ama, eta semea kanpoan lanean ari dela, haren gelan sartu, pistola hartu eta ongi ezkutatu du.
|
|
hezur eta mami ibili baitziren biak ala biak, halako eran, non Domingok eta Chaplinek ongi baino hobeto baitzekiten hirian gertatua: nola gailendu ziren hasieran errepublikanoak, baita nola, bizpahiru
|
egunen buruan
, gauzak aldatu ziren ere, seiehun milizianoz osatutako zutabe batek hegoalderantz egin behar izan zuelako, ehun bat kilometrora zegoèn beste hiri hartarantz, non matxinatuak gotortu baitziren, eta gobernadore militarra, monarkikoa zena eta zalantza batean egon zena, abagune hartaz baliatu zelako, bere kolpea jotzeko, erregimentuko tropei hiria hartzeko agindua emanez; nola matxinatuak hirian sartu eta hainbat eraikinetan gotortu ziren, kasinoan eta gobernu militarrean, hiriko hotelik luxuzkoenean eta aseguru etxerik garrantzitsuenean?, harik eta errepublikanoek, mendebaldetik etorritako beste miliziano-zutabe baten laguntzaz, gauzak beren lekuan jarri zituzten arte, matxinatuak berriro kuarteletako eremurantz atzeraraziz; esan nahi baita, behin egoera hartan sartuta, hantxe zeudela Domingo eta Chaplin, lehen lerroan, ibaiaz haraindian zituztèn kuartelei begira, Domingok, Chaplinengandik bost bat metrora zegoenak, ura eskatu zionean; eta Chaplin Domingoganantz abiatu eta orduantxe hartu zuen tiroa bizkarrean, lurrera bota zuena, Domingoren parean utziz, ahuspez.
|
|
esan nahi baita lau langile infiltratuek, handik aurrera, batzarra berotzeko agindua jaso zutela, baita, eszenaren klimaxean, hura lehertzekoa ere, goizeko 9etan doi; halaxe izan zen, 9ak baino minutu gutxi batzuk lehenago Luis Moraza eta Eladio Orbegozo sekulako eztabaidan sartu baitziren?. Zuek anarkoek ehun metroko lasterketak bezala planteatzen dituzue langileen aldeko borrokak: ez al zuen Fanellik lehengoan esan hiru
|
egunen buruan
Zestoako bainuetxean egongo ginela, uraren gaineko bitsean bainua hartzen. Aldiz, maratoilariaren pazientzia beharko zenukete, zuen ezinegonarekin guztia pikutara bidaltzen duzue-eta!?, arrazoitzen zuen Eladio Orbegozok; eta Luis Morazak:
|
|
–Bi
|
egunen buruan
-edo. Hiru, gehienez.
|
|
esan nahi baita lau langile infiltratuek, handik aurrera, batzarra berotzeko agindua jaso zutela, baita, eszenaren klimaxean, hura lehertzekoa ere, goizeko 9etan doi; halaxe izan zen, 9ak baino minutu gutxi batzuk lehenago Luis Moraza eta Eladio Orbegozo sekulako eztabaidan sartu baitziren –" Zuek anarkoek ehun metroko lasterketak bezala planteatzen dituzue langileen aldeko borrokak: ez al zuen Fanellik lehengoan esan hiru
|
egunen buruan
Zestoako bainuetxean egongo ginela, uraren gaineko bitsean bainua hartzen. Aldiz, maratoilariaren pazientzia beharko zenukete, zuen ezinegonarekin guztia pikutara bidaltzen duzue-eta!", arrazoitzen zuen Eladio Orbegozok; eta Luis Morazak:
|
|
Domingok bazekien, bai, uztailaren 25eko goiz berandu hartan, Chaplin txantxetan ari zitzaiola, bala batek urontzia zulatu eta barruan sartuta gelditzeak patuaren kolpe zorionekoa behar baitzuen; Domingok eta Chaplinek, haatik, zazpi egun zeramatzaten elkarrekin, gerra piztu eta mobilizatu zirenetik –uztailaren 18an– hezur eta mami ibili baitziren biak ala biak, halako eran, non Domingok eta Chaplinek ongi baino hobeto baitzekiten hirian gertatua: nola gailendu ziren hasieran errepublikanoak, baita nola, bizpahiru
|
egunen buruan
, gauzak aldatu ziren ere, seiehun milizianoz osatutako zutabe batek hegoalderantz egin behar izan zuelako, ehun bat kilometrora zegoèn beste hiri hartarantz, non matxinatuak gotortu baitziren... eta gobernadore militarra, monarkikoa zena eta zalantza batean egon zena, abagune hartaz baliatu zelako, bere kolpea jotzeko, erregimentuko tropei hiria hartzeko agindua emanez; nola matxinatuak hirian s...
|
2010
|
|
Nik buruz eta bihotzez hartu nuen erabakia, hori onartu beharra dago, baina horren atzean, beharbada, abentura-nahi bat egon zitekeen. Mutikoa nintzela, auzoko ausartenek etxetik ihes egin bazuten ni bertan utzita, orain, gure herria abiaturik zegoen abentura are handiago hartan, lehenengo ilaran egongo nintzen ni, Estatuaren eta burgesiaren kontrako abangoardian, eta ez bi
|
egunen buruan
guardia zibilek eskutik helduta etxera bueltan ekartzeko.
|
2011
|
|
Igraineren semea nintzela, Igraine Uther Pendragoi erregearekin oheratu zela kontatu zian, baina lizuntasunik gabe larrua jo zuela, senarrarekin ari zelako ustean, senarra hiru ordu lehenago hilik zegoen arren. Deklaratu zian, halaber, Igraine eta Uther Pendragoi hiru
|
egunen buruan
ezkondu zirela elkarrekin.
|
|
Ordezko edo bigarrenarekin orduan, asunto larria zela. Ez zegoela inor bulego defendatzaile hartan, deitzeko hamar-hamabost
|
egunen buruan
. Baina, aizu?
|
2012
|
|
Bizpahiru
|
egunen buruan
ederrago
|
|
Perfektua zen. Bi
|
egunen buruan
Dasilvaren postontzian utziko zuen.
|
|
Baina arrazoibide logikoaren kontra doa Le Moniteur en saio hori, L. Etoile ren argudioa osorik ezeztatzeko helburuaz, kasu partikularrak aipatzen dituenean. Bost kasuren ordez, gorpuak bi edo hiru
|
egunen buruan
ur azalean aurkitu diren berrogeita hamar kasu aipatu izan balira ere, hala ere, berrogeita hamar kasu horiek, berez, L. Etoile ren arauaren salbuespen gisa baino ezingo lirateke har, araua bera gezurtatzen den unea arte. Araua onartzen bada (eta araua ez du ukatzen Le Moniteur ek, salbuespenak bakarrik azpimarratzen ditu), L. Etoile ren argudioak bere indar guztia gordetzen du; zeren argudio horren xedea ez baita gorpu batek hiru egun baino lehenago azaleratzeko duen probabilitatea eztabaidatzea; eta probabilitate hori L. Etoile ren ikuspuntuaren alde dago, Le Moniteur ek hain modu inozoan aipatu dituen kasuak kontrako arau bat osatzeko adinako kopurura iristen ez diren artean.
|
|
Oso bidaldi ona egin genuen Brasilera, eta hogei bat
|
egunen buruan
iritsi ginen Bahia de Todos los Santos edo Santu Guztien itsasartera. Berriro ere ihes egin nuen bizitzaren egoera tamalgarrienetik, eta erabaki beharra neukan handik aurrera zer egingo nuen.
|
|
Irlara eraman ninduten bi zaldunak beren arazo pribatuengatik beharturik zeuden hiru
|
egunen buruan
itzultzera, berrikiago hildakoren batzuk ikusten eman nituenak, geure herrialdean eta Europako beste batzuetan azken berrehun edo hirurehun urteetako pertsonalitaterik handienak izandakoak, alegia; eta antzinako familia ospetsuen miresle handia izanik beti, dozena bat edo bi errege zortzi edo bederatzi belaunaldiz izandako arbasoekin deitzeko erregutu nion Gobernariari. Baina nire etsipena mingarria eta ustekabekoa izan zen.
|
|
Zenbait xehetasunen berri eman nion labur, eta neure istorioa ahal bezain sinesgarri eta egoki eratua aurkeztu nion; baina zein herrialdetakoa nintzen ezkutatu egin behar nuela pentsatu nuen, eta holandarra nintzela esan nion; izan ere, Japoniara joateko asmoa bainuen, eta banekien holandarrak zirela erresuma hartara sartzeko baimena zuten europar bakarrak 91. Honela, bada, esan nion aduanariari, ontzia Balnibarbiko kostaldean hondoratu eta harkaitz baten gainean geratu nintzelarik, Laputa edo Irla Hegalarira eraman nindutela (haren berri sarritan izana zuen) eta orain Japoniara iritsi nahian nenbilela, han aurkituko nuelakoan neure sorterrira itzultzeko aukera egokirik. Gortetik aginduak jaso artean atxilotuta geratu behar nuela esan zidan aduanariak, baina berehalaxe idatziko zuela eta hamabosten bat
|
egunen buruan
erantzuna hartzea espero zuela. Egontoki eroso batera eraman ninduten, atean zaintzailea ezarriz; halere, banuen lorategi handi batean ibiltzeko askatasuna, nahikoa gizatasunez erabiltzen ninduten, eta nire mantenua denboraldi hartan Erregearen kontura izan zen.
|
|
Hamar
|
egunen buruan
Don Pedrok, neure etxeko gauza batzuk kontatuak nizkionez, ohore eta kontzientzi arazotzat proposatu zidan neure sorterrira itzuli eta emazte eta umeekin bizi behar nuela neure etxean. Portuan, itsasoratzeko prest, ontzi ingeles bat zegoela esan zidan, eta hark berak hornituko ninduela beharrezko gauza guztiez.
|
|
Rodolphek beste bi aste luzatu nahi izan zuen, zenbait xedapen burutzearren; gero, zortzi
|
egunen buruan
, beste hamabost eskatu zituen; gero gaixo zegoela esan zuen; ondoren bidaia bat egin zuen; abuztua joan zen, eta, luzamendu hauen guztien ostean, erabaki zuten, atzeraezineko menduz irailaren 4rako izango zela, astelehena. Azkenik larunbata, bezpera-aurrekoa, heldu zen.
|
|
Gainontzean, dena ongi joan zen; sendakuntza arautu bezala gauzatu zen, eta, berrogeita sei
|
egunen buruan
, Rouault zaharra bere oilategian bakarrik ibiltzen saiatzen zela ikusi zutenean, Bovary jauna trebetasun handiko gizontzat ematen hasi ziren. Rouault zaharrak esaten zuen, ez Yvetot-ko lehen medikuek ezta Rouengoek ere ez zuketela hobeto sendatuko.
|
|
Charlesen ama noizean behin etortzen zen bisitan, baina, zenbait
|
egunen buruan
, bazirudien errainak ama xaxatzen ziola semeari; eta orduan, bi labana bezala, hura txikitzeari ekiten zioten beren gogarte eta ohartarazpenen bidez. Oker egiten zuen hainbeste jatea! Zergatik hurrupa bat eskaini azaltzen zen edonori?
|
|
Ni, bikario saboiarraren Fede-aitorpenaren eta 89.eko printzipio hilezkorren alde nago! Eta ez dut noski ametitzen gure Jainkoaren gizontxorik makila eskuan bere baratzean paseatzen dabilenik, bere lagunak balea-sabeletan ostatatzen dituenik, garrasi bat boteaz hil eta hiru
|
egunen buruan
berpizten denik: gauza zentzugabeak beren baitan, eta, bestalde, fisikako lege guztien kontrakarrekoak zeharo; eta honek, bide batez, frogatzen dizu, apaizak betiere ezjakinkeria nabarmen batean murgildurik egon direla, eta herriak ere beraiekin batera hortxe hondoratzen saiatzen direla.
|
2013
|
|
Hamabost
|
egunen buruan
errepikatu zen gertakaria. Ordukoan, New Swing Quarteten kantuak eta piano doinuak hartu zion gaina joan-etorrian zebiltzan trenen zalapartari.
|
|
Koskabiloak ere tristatu egin zaizkio, nonbait. Eta ekin die atzera fereka eta laztan eta hitz goxoei, artatsu eta xeraz, munduko kariño guztiarekin, lau
|
egunen buruan
beren onera itzuli zaizkion arte.
|
|
–Hiru
|
egunen buruan
Eguberri bezpera duk. Gauza ederra lukek egun horretako eta biharamuneko elizkizunetara gurekin etortzea.
|
|
–Joanes! Errege Felipe Iruñera heldu duk bortz
|
egunen buruan
.
|
|
Erregek, orduan, La Force-ri errekeritu zion bere ondora etortzeko. Itxuraz, nire aspaldiko ezaguna Champaigne aldera abiatzekoa zen bi
|
egunen buruan
, armadarekin bat egitera. Hain luze ari izan ziren, esperantza galdu bainuen berriz ere txanda egokituko ote zitzaidan.
|
|
Hamar
|
egunen buruan
, aske
|
|
«Iturri erabat segurua» Pedro Gomez Nieto zen, eta Gomez Nietoren eta Enrique Rodriguez Galindo koronelaren arteko hainbat elkarrizketa jasotzen dituen eskuizkribu baten bidez berretsi zuen Perotek CESIDeko agiri horren fidagarritasuna. Bulego ohar hori idatzi eta hogei
|
egunen buruan
, Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zituzten eta Jose Mari Larretxea Goñi bahitzen saiatu ziren Lapurdin.
|
|
aurrena, 1996ko ekainetik 1997ko urtarrilera; bigarrenez, 2000ko maiatzetik 2001eko uztailera, eta hirugarrenez, 2001eko urriaren 10ean. Kartzelan sartu zen egun berean lortu zuen hirugarren gradua, eta zazpi
|
egunen buruan
, osasun arazoak tarteko, baldintzapeko askatasuna eskuratu zuen? 76 urteko espetxe zigorra bate beharrean, bi urtekoa baino ez zuen bete?. Galindo 2000tik 2004ra egon zen kartzelan, kartzela militarrean denbora gehien.
|
|
Atzera egin zuen, eta fiskalak prentsara jo zuen, ikerketa hartan gertatutakoaren berri emateko. Beraz, hamabost
|
egunen buruan
auzia argituta egon zitekeen, eta, hala ere, itxaron behar izan genuen, funtzionario batek epaitegira telefonoz deitu arte esateko guk bilatzen genuen Rafael Lopez Ocaña izeneko hori atxilotuta zeukatela, bezperan emaztea jipoitu zuelako. Horrela hasi ginen hari hartatik tiraka.
|
|
Elgorriaga hiru alditan izan zen kartzelan: aurrena, 1996ko ekainetik 1997ko urtarrilera; bigarrenez, 2000ko maiatzetik 2001eko uztailera, eta hirugarren aldian, 2001eko urriaren 10ean, kartzelan sartu zen egun berean lortu zuen hirugarren gradua, eta zazpi
|
egunen buruan
baldintzapeko askatasuna eskuratu zuen.
|
|
Bisitariak ez ziren hamar egun baino gehiago geratuko. Wickham jaunak Londresetik irten baino lehen jasoa zuen bere izendapena, eta hamabost
|
egunen buruan
lotuko zitzaion erregimentuari.
|
|
Bisitatik egun batzuetara, Bingley jauna berriz etorri zen, eta bakarrik. Bere laguna Londresera joana zen goiz horretan, baina hamar
|
egunen buruan
itzuliko zen etxera. Bingley jauna ordubetez-edo egon zen haiekin jesarrita eta zeharo gogo alaian.
|
|
Besteri halako zorigaitza ekartzeko gai izateaz gainera, Darcy jauna horretaz hain lotsagarriro harrotzeak biziago sentiarazten zizkion ahizparen sufrimenduak. Bi
|
egunen buruan
Darcy jaunak Rosingseko aldia amaituko zuela pentsatzea nolabaiteko kontsolabidea zen, eta hamabost egun barik bera zelan egongo zen pentsatzea, hau da, ostera ere Janerekin eta maitasunak egin ahal duen guztiaz ahizpari bihotza altxatzen laguntzeko moduan, are eta kontsolabide handiagoa.
|
|
«Atzo utzi gintuenean, gure nebak uste zuen Londresera joanarazi zuen zeregina bizpahiru
|
egunen buruan
amaituta egongo zela, baina guk halakorik gertatzea ezinezkoa dela badakigunez, eta, bestalde, Charles hirira iristen denean berriz ateratzeko presarik izango ez duena ziur gaudenez, gure nebari bertara jarraitzea erabaki dugu, horrela bere asti orduak hotel deseroso batean ematera behartuta egon ez dadin. Gure ezagun asko Londresen dira jadanik negurako; nahiago nuke zeu ere, ene lagun maite-maitea, jendetza horrekin bat egiteko asmotan zaudela entzungo banu, baina horretaz etsita nago.
|
|
Collins jaunak agindutako esker-gutuna asteartean ailegatu zen, aitari zuzendua eta urtebeteko egonaldi batek eragingo zukeen esker onaren farata guztiaz idatzia. ...saitu ondoren, aditzera ematen zien, gainezkaldi-berba ugariz, haien auzoko Lucas andereño maitagarriaren oniritzia bereganatu izanaren zoriona; ondoren zera azaltzen zuen, andereño horren konpainiaz atsegin hartzeko asmo hutsagatik etorri zela bat hain erraz Bennetarrek adierazitako desio adeitsuarekin, bera Longbournen berriro ikusteko desioarekin alegia, eta, bere usteak betez gero, hamabost
|
egunen buruan
, astelehenarekin, itzuliko zela bertara; Lady Catherineri zegokionez, zioen lehengusuak, hain bihotzetik ederresten zuen ezkontza, ahalik eta lasterren egin zedin gogo baitzuen, eta Collins jaunaren esperantza zen hori bazterrezinezko arrazoia izango zela bere Charlotte maitagarriak hurbileko data batean jar zezan bera gizonik zoriontsuena egingo zuen eguna.
|
|
Orduan pozik aldendu zitzaien eta, errari zihoalarik, bizpahiru
|
egunen buruan
berriz etxean izango zelako itxaropenak alaitasunez bete zuen. Ordurako Jane askoz hobeto zegoen, eta iluntzean gelatik pare bat orduz irteteko asmotan zen.
|
2014
|
|
Lau edo bost
|
egunen buruan
, preso batzuk konturatzen hasita zeuden aldaketaz, eta, zurrumurrua gero eta gehiagoren ahotan zebilenez, zaindariak ohartu aurretik, bere krimena berak konfesatzea erabaki zuen Joxeanek.
|
|
Gure artean hitz eginda eta orain artekoa baloratuta, bi edo hiru
|
egunen buruan
kalera helduko garela uste dugu. Denok hala erabakita, beraz, kanpokoei bidaltzeko prestatzen dudan notatxoan, ihesaldia urtarrilaren 4an, arratsaldeko 7etan izango dela iragarri, eta haien esku uzten dut Erakundeari abisatzea kanpoko komandoa prestatzeko.
|
|
–Bost
|
egunen buruan
, Zoltan ez zela hil egiaztatu zuten militarrek. Nonbait, identifikazio akats larria egon zen:
|
|
–Hiru
|
egunen buruan
.
|
|
Martxoko egun hartan Anderrenetik alde egin zuenean, Leirek ez zuen itzultzerik espero. Baina hamar
|
egunen buruan
han zegoen berriro. Aitzakia, ikerketaren inguruko xehetasun berri baina garrantzirik gabeko batzuk, Alberrok telefonoz emandakoak.
|
2015
|
|
–Mahatsondoaren hiru adarrek hiru egun adierazten dute. Hiru
|
egunen buruan
, faraoiak zu goraltxatu, eta atzera eskaini ahal izango diozu edatekoa. Orduan, arren, izan nazazu gogoan eta eskatu nire alde, guztiz errugabea bainaiz.
|
|
Egun baten ordez, ordu gutxi batzuk nahikoa izaten dira larbak jaiotzeko eta egun gutxi batzuk barru larbak euli heldu bilakatzeko. Beraz, eguraldia horretarako egokia denean, hamar
|
egunen buruan
euli heldu belaunaldi berria lasai asko ibil daiteke han eta hemen hegan eta hango eta hemengo gozoki eta janariak haztatzen.
|
|
Ez omen zen ausartu harraskan begiratzen ere. Bi
|
egunen buruan
, egunkari orrialde pare bat gainera bota, gorpuzkina bertan bildu, libelula bat bezain hauskor omen zirudien, eta zaborretara bota zuen.
|
|
Dena apur bat gehiago korapilatze aldera, zenbait
|
egunen buruan
, komunikabide guztiek zabaldu zuten Pizkor komandokoek onartu egin zutela epailearen aurrean Madrilgo Burtsa lehertu izanaren ardura. Eurek jarri zituztela leherkariak Burtsaren zuztarretan.
|
|
Omarrek dio iristen direnak baino askoz gehiago direla ahalegintzen direnak, eta, askoz gehiago? bide erdian gelditzen direnak, itsasoa lehen aldiz ikusi eta
|
egunen buruan
zorabioagatik iparra galdu dutenak, edo itsasoaren erdian edateko urik gabe deshidratatu direnak. Eguneroko albiste dira Senegalgo egunkarietan Atlantikoan hondoratu diren kaiukoei buruzko berriak,, baina hala ere, jendeak Espainiara joan nahi du?.
|
|
Itxita gelditzez gerotan, hipermegatroski bat bezalakorik ez dago. Baina, ai jauna!, ateak irekitzen ez, eta jendea, hamabost
|
egunen buruan
, etsitzen hasita dago. Paroxismoa.
|
|
Biek ala biek aspaldidanik ziharduten euskal prentsa moderno eta sendoaren premia aldarrikatzen, eta hauek ere itxuraz aldatzekotan ziren. Ez dakigu Goiz-Argi eraberritu izanak katalizatzaile-efektua eragin ote zuen, baina kontua da hura itxuraldatuta kaleratu eta hamabost
|
egunen buruan
(664 zenbakian, 1975-XI-30ean). Biziberritu, izenburua zuen editorial esanguratsu hau kaleratu zuela Zeruko Argiak:
|
|
162 Gauza bera gogorarazi zuen Arbelbidek hogei
|
egunen buruan
(2002-I-22) egunkari berean: –(...) Les choses ont commencé à changer il y a une trentaine d, années:
|
|
Bat-batean, eskatu du luma, tintontzia eta papera, eta, aski makal baitago ordurako?, atseden hartzeko gomendio egin dion emazteari jaramonik egin gabe, idazten hasi da, buru-belarri murgildu da lanean. Alabaina, zenbait
|
egunen buruan
, goiz batez, behea jo du gaixoaren gorputzak, konortea galdu du musikagileak, eta ezinezko izan zaio jarraitzea.
|
|
Zazpi
|
egunen buruan
, herpesa kontrolatua zegoela esan zien doktoreak. Agerraldi berririk ezean, behintzat.
|
2016
|
|
Ehun eta berrogoita hamar
|
egunen buruan
, oraino, senideak, abere sanoak eta Noe untzi barnean zeuden, uholdea bukatu zenetik hilabete t, erdi pasatu arren. Urak ez zirela lekutu lehenik, lurra oraindik hezea zegoela gero, beste arrazoi ezezagunarengatik azkenik, hantxe omen zeuden; eta senideak aspertzen hasi omen ziren, piztiei ase ondoko gosea berriro azaltzen zitzaielako, eta Noek, hortxe, aginduak betetzen, bele begirale bat leihotik bota zuen lehenik, uso bakezale bat inguruak miatzerat igorri zuen gero, denak kartzela hartatik behingoan atera nahiz.
|
|
Sartu berri zen ikertzaile gazte hura bulegora deitu zuen, eta, bere ikerketan ibilki ziren pertsona denen txostena galdetu zion. Bi
|
egunen buruan
, inplikatua zen pertsona ororen informea mahaiaren gainean zuen. Egiazki, informe bakarrarekin zuen interesa.
|
|
-Arraro samarra esaten didazu? Zer dela uste duzu, andereño, lau
|
egunen buruan
ikustea alaba Budapestera joan dela aurrez niri ezertxo ere esan gabe, eta senarra sekaderoan sartu dela bere borondatez.
|
|
Lau
|
egunen buruan
, isiltasun hutsa egin zen eguzkia mendi artean gorde eta ilundu zuenean. Ume magiko horretan, Patxikankailuk belarriak zorroztu, eta haizeak helarazten zuen lehengusu-lehengusinen doinuen agonia entzun zuen urrutitik, tan, tan, tan, tan, rapataplan:
|
|
Holakoetan, ezin nintzen geratu nire izena ahoskatu gabe, noski, ez eta esan gabe ere Micòl «andereñoarekin» hitz egin nahi nuela. Zenbait
|
egunen buruan
, berriz (hasieran areago kezkatzen nintzen, baina gero apurka-apurka ohitu egin nintzen), nik «Kaixo!» esatea nahikoa zen besteak berehala bilatzen nuenari pasatzeko. Albertok berak berdin jokatzen zuen, aparailua berak hartzen zuenean.
|
|
Alberto benetan gaizki bazegoen, pentsatzekoa zen ez zitzaiola bururatuko Imolatik ekarraraztea tenis kantxarako bi kamioikada lur gorri haiek! Eta, gaia atera zenez gero, ba al nekien zenbait
|
egunen buruan
hasiko zituztela out famatuak zabaltzeko lanak?
|
|
Hobeto zen Berta, antsietate-krisia pasea zitzaion jada. Bizpahiru
|
egunen buruan
, alta emango zioten, eta Mexikora joateko moduan izango zen. Lasai joan zitekeen, Garizmendiko hondarretan ez baitzen ezer agertu:
|
|
Alabaina, hasi gara zenbait gauza adosten. Bizpahiru
|
egunen buruan
izango dugu plan zehatz bat aurrera egiteko.
|
2017
|
|
Beheko buztanetik, emari oneko errekastoan odolusten zen, beheragoko erroitzerako bidean. Tenperaturak bere horretan iraunez gero, hiru-lau
|
egunen buruan
deus ez zen geldituko neguak utzitako oroigarri berantiarretik. Bitartean, etena ezarria zion xendrari, ibiltarien joan-etorria mozteraino gabe.
|
|
–Bai, hiru
|
egunen buruan
, amari. Eta konprenitu zian ez nuela gehiago etxe hartara joan behar.
|
2019
|
|
Ohikoa da, esaterako, neskak, ihesaldiak? egitea itsu-itsuan, noraezean ibiltzea gurasoen etxetik urrun, eta bere kabuz itzultzea bizpahiru
|
egunen buruan
. Ez du zinez alde egiten, ez du egiaz hausten familiarekin; ihesaldien itxura eman baino ez du egiten, eta, askotan, neska gaztea zur eta lur geratzen da proposatzen badiote bere ingurutik aldentzea behingoz:
|
|
–Emakume haurdunak berrogeita bost egun baino lehen galarazten badu bere fruitua, urtebeteko penitentzia egin beharko du. Hirurogei
|
egunen buruan
egiten badu, hiru urtekoa. Azkenik, haurra arimaduna delarik egiten badu, hiltzaile gisa tratatua izango da?.
|
2020
|
|
Gaineratu Aizpearen tristura. Alargun geratuko da+ komunikabideek bi
|
egunen buruan
nire perfil psikopata eraikiko dute= ardura guztia Aizpearen gain. Hori bakarrik ez.
|
|
Hurrengo ihesaldian ez zutela harrapatuko zin egin zion bere buruari, eta plan zehatz bat prestatu zuen Felipe Zelai preso kidearekin batean. Honek muga ondo ezagutzen zuen, Abaurregainekoa izaki, eta horri esker lortu zuten 1944ko irailaren 6an Ezkabatik ihes egin eta bi
|
egunen buruan
Iparraldera igarotzea. Baina bi lagun hauek ez zuten askatasunaz gozatzeko aukera handirik izan, ez zuten bizi izandako infernutik urruntzeko ahaleginik ere egin, dagoeneko mugatik barrura sartzeko prestatzen ari ziren makiekin egin baitzuten topo eta haiekin borroka egiteko eman baitzuten izena.
|
2021
|
|
Lehenengo saiakera batean ezin izan gintuzten kaleratu, jendea etxeen barruan itxi zelako. Baina bi-hiru
|
egunen buruan
ez zen polizia etorri, armada baizik. Etxoletatik atera, ondasunak kamioi batera igo eta Otxarkoagara eraman gintuzten.
|
|
Erantzunak ase egin zuen. " Gogoko dut prospektua", idatzi zion, lau
|
egunen buruan
, lekua gomendatu zion Serapin Albizuri Bermeoko presbiteroari.
|
|
1902ko maiatzak 25 egun zituen. Bost
|
egunen buruan
, 30ean alegia, kartzelan sartuta zeukaten. Bilboko telegrafo zerbitzuak mezu hura igorri ez arren.
|
|
–Ez dakit nola ausartu nintzen. Aita hil eta astebetera itzuli nintzen, eta bi
|
egunen buruan
etxean nintzen berriro. Ikasturtea galdu nuen.
|
|
Lagun bati bisita. Etxean naiz bi
|
egunen buruan
". Idatzi egin zien oharra, goizean goiz atera behar izan baitzuen etxetik.
|
|
Hamahiru urte zituela, Hildak ateratzea lortu eta ihes egin zuen. Helenek detektibe pribatuak kontratatu zituen bila zezaten, baina lau
|
egunen buruan
polizia batek aurkitu zuen Hilda, Los Angeleseko higiezin-agentzia baten bulego abandonatuan lo. Helen komisariara joan zen alaba erreskatatzera.
|
|
Azken gauak. Zortzi
|
egunen buruan
, ordu hartan, nire inguruko jendeak hizkuntza ezezagun bat hitz egingo zuen.
|
2022
|
|
ahalik jende gehien hil asmo zuen eraso suizida bat izan da", salatu zuen Redur Xelil YPGko bozeramaileak. Lau
|
egunen buruan
, ia erasotzaile guztiak hil zituzten; bat atxilotu egin zuten, eta gutxi batzuek Turkiako muga igarotzea lortu zuten. Jihadistek 223 zibil eta 35 borrokalari hil zituzten.
|
|
Handik ordu gutxira umeen aitaren itsasontzia jitoan agertu zen, aitaren odol arrastoekin. 45
|
egunen buruan
alaba zaharrenaren gorpua aitaren kirol poltsa baten barruan topatu zuten itsasoan. Ume txikienaren eta aitaren arrastorik ez dago oraingoz.
|
|
NTVk atzoko bazkalondoan emititu zuen Dialari egin elkarrizketa. Hiru
|
egunen buruan
errepikatzekoa da, beste ordu batean.
|
2023
|
|
Oroitzapen zaharrak piztu zitzaizkien. Handik hiru
|
egunen buruan
hartu zuen hegazkina Anddek, Aiacciura.
|
|
Erregimentu hartako mila soldaduren laguntzarekin, Aljerko gobernu nagusiaren egoitzan, aireportuan, udaletxean eta irratiaren egoitzan sartu ziren, 1961eko apirilaren 21ean. Aljeriaren gaineko kontrola hartzeko ahalegin militar hark huts egin zuen, eta bost
|
egunen buruan
aitzindariak eta hainbat soldadu preso sartu zituzten. 114 soldadu auzipetu zituzten.
|
|
Elastikoari tiraka ari zaion unea. Biharamunean, edo bi
|
egunen buruan
, Garikoitz sekula baino maitekorrago eta amultsuago agertzen zaio, besoetan hartuz, musuz janez, hitz goxoz estaliz... Orduan elastikoa laxatzen da.
|
|
Baina azken iragarpen bat egin nahi nuke. Hiru
|
egunen buruan
ez da gehiago okupaziorik izanen jauregi honetan. Beren borondatez ez badituzte lekuak husten eguerdi baino lehen, jauregia hustuko dugu!
|