Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 409

2012
‎Eta gero gaztelaniaz. Alegia, euskarari lehentasuna emanez, nahiz eta entzuleen artean Euskal Herritik kanpoko jendea egon . Txalo!
‎—Adiskide onak izan gaitezkeela uste dut—jarraitu zuen ahotsak—, baina... baina hortik aurrera... ez dut uste gure artean ezer gehiago egon daitekeenik.
‎Are gehiago, “aurreko urteekin konparatuta, ekimenak jaso duen diru-laguntza murritzagoa izan da. Halarik ere, taldeen jarrera ezin hobea izan da eta gure egoera azaldu genienean, eurek ere ahalegin hori egiteko prest egon dira”, azaldu du Iñigok. “Bestetik, aurten Bartzelonako edo Madrilgo talde gutxi batzuk kenduta, gehienak Euskal Herrikoak dira”, gaineratu du.
‎Proiektuen ingurumen txostenaren arabera, prozesuan zehar injektatutako nahastearen portzentaje oso handia lur azpian geratuko da bertako dinamika ezezagunen menpe. Gainera, prozesu osoan zehar gainazalean zein zundaketetan isuriak ere egon daitezke, lurzoruaren eta akuiferoen kutsadura larriagotuz. Erauzitako gasak ere arazo berdinak sor ditzake, eta airearen kutsadura ere eragingo du.
‎Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak, herri bazkaria, maketa lehiaketa eta kontzertu eskaintza zabala (EH Sukarra, Gose, Betagarri...) dira unibertsitate euskaldun eta herritar bat eskatzen duen ekimenaren osagaiak. Hau guztiaz mintzatzeko Ane Labaka eta Ioritz Iparragirre Arabatakadako bozeramaileekin egon da Hirinet.
2013
‎Gasteizen, euskararen erabilera NORMALIZATU baten alde lanean ari garen talde eta elkarteok beste behin, gure kezka eta larritasuna adierazi nahi dugu. Alde batetik Euskara Kontseilua berreskuratzeko ahaleginik egon ez delako eta bestetik, 2013a amaitzear dagoela, aho batez eta gehiengoaren adostasuna lortu duen Euskara Biziberritze Plan Nagusia (EBPN) oraindik ez delako onartu, are gehiago, Udal Gobernuak blokeatu egin duelako.
‎Euskara Gasteiztar guztion ondare pertsonal eta kolektiboa da, guztion onura eta arazoa delarik. Sigla politikoetatik haratago doan zerbait, zeharo babestuta egon behar dena. Ezinegon hori agertu diegu oposizioko talde politiko guztiei eta udal gobernu taldeari ere agertzeko asmoa genuen baina arlo horren ardura duen zinegotziak ez du erantzunik eman gure bilera eskaeraren aurrean eta ondorioz alkatearekin egin dugu bilera eskaera, azken honen erantzunik ere ez dugu jaso.
‎4 EBPNaren inguruko moldaketa posibleak Udal Talde eta Euskara Kontseiluaren artean onartuta egon dira.
‎Hilabete eta lan askoren ondoren, bi aste barru izango den jaialdia antolatzea lortu dute. Leire García Baztarrica, Iñigo Uribarri eta Joel Bruña antolatzaileekin egon gara hizketan.
‎talde batek larunbatean ezin duela jo, sar ezazu ostiralean… Eta datak betetzea, hori ere zaila izan da: kartela egun honetarako egon behar dela prest eta ez zarela heltzen, ez duzula telefono zenbaki bat lortzen… Hala ere, arazo larririk ez dugula izan esan behar da. Kanpoko taldeak ez ekartzeak, egia esanda, dena errazten du:
‎Oraintxe bertan beste toki baten egon nahiko nuke, animali migratzailea nahiko nuke izan, edo haratago, nomada izaerakoa. Udaberrian bidaian hasia izan banintz, non egongo ote nintzake orain udan?
‎auzoetako jaiak eta Jazzaharrean. Kalean egon , musika entzun, dantzatu, ekimen autogestionatuak neurri desberdinetan… Zuek guztientzako ezagunak, ezer berririk ez. Eta bueno, ez dira nahikoak hiri honetan errorik botatzeko, baina hemen gaudenez gero… Elkar ikusiko al dugu baten edo bestean?
‎Araban euskaldunak egon badaude, baina ez dira oso euskaltzale eta berdin zaie zerbitzua zein hizkuntzatan ematen zaien.
‎Aldea handia da, oso. Irakasle moduan %100era egon behar duzu, gelako giroa nahasia denean edo larregi lasaia dagoenean. Batik bat ikasle nagusienekin zaila da haien gora-beherekin gertutasuna ez izatea, ikasle ohi horren zati bat izaten jarraitzen dut.
‎Gernika animazioko film laburraren abiapuntua, José Luis Zumetaren izen bereko margolana 3D an berregiteko ideia izan zen. Tamaina handiko lan hori Zumetak eta Carmelo Ortíz de Elgueak elkarrekin egin zuten Argia barrura erakusketan —Artiumek antolatua— egon zen ikusgai. Hasierako proposamena aldatuz joan zen, eta margolanetik ateratako elementuei bizia eman eta soinu banda bat gehitzeko ideia sortu zen (musika, margolariaren adiskide zen Mikel Laboaren Gernika izan behar zuen, noski, bere bertsio sinfonikoan).
‎Bestetik, oso zaila delako. Lehenengo igoeratik egon da eztabaida, izan ere, printzipioz 1959.urtean Maestri igo zen lehendabizi, baina hor ere zalantzak daude, ez dago batere argi. Gauza ilun askok inguratu dute mendi hau; jende askok esan du mendia igo duela eta gero konprobatu da gezurra izan zela… Izan ere, eskalatzaileek askok jarraitu duten mendia izan da eta prestigio handia ematen du igotzeak.
‎Beste aldetik, gure desadostasuna agertu nahi dugu Bilbon, euskara hutseko irratientzat gordetako erreserba banaketagatik. Eusko Jaurlaritzak SERek bultzatutako “Dial Bilbao” irrati formula hobetsi zuen, Bilbo Hiria irratiak aurkeztutako euskarazko proiektu ezagun eta errotua baztertuz. Zein interes egon daiteke hautaketa honen atzean?
‎Egoera larria da oso. Espero dugu Jaurlaritzak hartuko duen erabakian, interes partikularren gainetik egotea euskara. Baina, lehiaketa bertan behera uzteko erabakia mantentzen badu, azken 26 urtean diala euskalduntzeko egon den aukera bakarra galduko da: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako %90ean euskara hutsez garatuko diren proiektuak ordezkatuak izateko aukera. Frekuentzia legal batean, berdintasunean lehiatuko diren proiektuak.
‎Baina ez da kale bakarra, aurrekoan ere gertatzen da eta hauxe bai, nahiko handia da. Birziklatzeko edukiontziak egon badaude, baina edukiontzi arruntak ez ditut inondik inora ikusten. Zabor poltsak zuhaitzetan pilatzen dira, antzina bezala...
2014
‎Gaileta hauen gauzarik hoberena egiteko oso errazak direla da. Bakarrik lau osagai dituzte (baina banillarik ez baduzu, ez kezkatu, zapore ona daukate hori gabe ere), labean 15 minutu besterik ez dira egon behar eta, nahiz eta oso sinpleak izan, oso goxoak daude kafearekin hartzeko bazkal ostean (edo askaltzeko; edo gosaltzeko; edo gose zaudenean dozena erdi jateko).
‎Gurina epel egon behar du, hozkailutik ordu bat lehenago atera ondo erabili ahal izateko. Sardexka batekin masa bat egin, eta masa horri azukrea gehitu.
‎Labea aurretik berotu 180 gradutan eta gailetak erretiluan kokatu (laberako papera baduzu, erabili; bestela, erretiluan irin pixka bat bota); pixka bat haundituko dira, beraz utzi zentimetro pare bateko lekua gailleten artean. 15 minutuz egon behar dira labean, edo kolorea hartu arte. Gero hozten utzi eta jan!
‎Orain, bere seigarren diskoa “Hegalak astinduz” ateratzear dago; 2014ko udan grabatzen egon dira Higain estudioan. Disko honen soinu teknikaria Haritz Harreguy izan da, hainbatetan Victor Sanchez, Joseba Aparicio eta Urtzi Izaren laguntzaz.
‎Radio Vitoriako programazioaren gehiengoa erdarazkoa da. Euskarak Gure musika, Eusko Ikaskuntza, GEU elkarteak ekoizten duen HirinetFM, Errota edo Bebarruan saioetan bereganatzen du protagonismoa gaur egun. 80 urte hauetan zehar euskara oinarri izan duten programen artean, 1964an jaio eta 28 urtez antenan egon zen Euskal Jaia saioa dago. Bertan, Jose Maria Sedanok Euskal Herriko musika talde eta kantariei egiten zien leku.
‎Pelikularen izena eta bertan agertzen diren etxearen plano batzuk (ate nagusia, leiho bateko bi zutabe eta itsas-bazter zati bat) izan ezik, ez zegoen eraikina non egon zitekeen adieraziko zuen beste arrastorik, ez dokumentuetan eta ezta jendearen oroimenean ere. Oskar Alegriak bidaia bati ekingo dio kokapenaren bila, eta beste laguntzarik ezean, zoriaren eta haizearen laguntza “surrealista” bilatuko du.
‎GEUko bazkideak ez ezik, Gasteizen euskararen alde harri koskorra jarri nahi duten euskaltzale guztiak gonbidatuta zeuden eta deialdiak lortu zuen harreragatik, Gasteizen euskararen alde lan egiteko prest dagoen jendea egon badagoela agerian geratu zen. Izan ere, ostiraleko bileran 50 lagun inguru bertaratu ziren eta beste hainbestek proiektu berrien inguruko informazioa jasotzeko interesa agertu zuten.
‎GEU elkartetik asteazkenero Hirinet FM euskarazko irratsaioa egiten dugu Radio Vitorian euskara txertatzen joateko. Saio hau egiteko, lantalde aktiboa osatu nahi dugu eta irratsaioan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen bila gabiltza, besteak beste, esatari gisa aritzeko, kolaborazioak grabatzeko, produkzio lanak errazteko edota Gasteizko euskarazko irratsaio honi bizia emango dion beste edozein lanerako. Hauek izango dira dinamikaren eginkizunak:
2015
‎mugikortasuna, eskolak edo gizarte etxeak, esaterako. Azken asteetan tranbiaren gaia pil pilean egon da, udal hauteskundeetan tranbia Salburura eta Zabalganara eramango zutela iragarri ondoren, orain, Salburuan behintzat, tranbia baino autobus azkarrak proposatu baititu udalak.
‎Salburuan oso kezkatuta daude gizarte etxe berriarekin. Udal ekipamendua guztiz prest egon baino lehen ateak zabaldu zituela salatu zuten beren garaian auzokideek, baina “Javier Marotok berak presioa egin zuen eraikina berak nahi zuen egunean zabaltzeko, hau da, hauteskundeak baino egun batzuk lehenago. Ez zitzaion inporta nola irekitzen zen, bakarrik bere interesak inportatzen zitzaizkion eta orain ikusten dugu emaitza”.
‎" Gasteizen talde asko daude lan egiten dutenak eta txosna batzordean lekua edukiko luketenak; beharbada, horiek falta dira oraindik", gogoratu du batzordeko kide Azaitz Unanuek. Falta direnak baino, noizbait egon eta utzi dutenak ditu gogoan batzordeko kide Gorka Arbuluk: " Eusten jakitea ere ez da erraza, jende ugari behar da lanerako eta hainbat taldek bertan behera utzi dute".
‎San Migelen hesi bat jarri zuten, jende mordoa zegoen eta asko kostatu zitzaidan balkoiraino iristea. Alkatea, txupineroa, txupineroa aukeratu duen alderdia eta ni besterik ez gara egon behar bertan. Egun horretan, Zeledon izan behar da izarra eta protagonista, ez beste inor.
‎Edonola ere, abuztuaren 5etik aurrera, blusa arrunta izaten saiatzen naiz: bi seme ditut, Urko eta Unax, eta bai beraiekin bai nire emazte Yolandarekin egon nahi izaten dut. Zatitu behar naiz.
‎IoT agertokiak erabiltzaile arruntei zuzenduta egon daitezke; besteak beste, IoT ei esker sortutako produktuak Pebble izeneko erloju bizkorra eta Hue adimendun bonbilla dira.
‎Estali gabe bada ere, Zaldiaran plazak jolasgune berria estreinatu berri du. Orain dela hamarkada bat, lur azpiko aparkalekua egin zuten, baina ordutik hutsik egon da espazio hori. Hemendik aurrera, zabu berriekin jolastu ahal izango dira Koroatze auzoko umeak.
‎Esto es una zorra”. Ahozko erasoa ez ezik, kolpeak eta ukitzeak egon zirela adierazi du Gasteizko plataforma feministak.
‎Bere heriotzaren inguruan legenda bat sortu zen, esaten zuena bere heriotzaren presagioak egon zirela. Nik horren zergatia ulertu nahi nuen, eta harrituko zinateke jakingo bazenu zenbat urte pasa ditudan horren atzetik.
‎Agian Amsterdam izango da, baina oraindik ez da ziurra. Horrez gain, beste gauza askorekin nabil, adibidez ilustrazioekin, nire moda lanarekin beti oso lotuta egon direlako. Ilustrazioa nire mundua da, nire adierazteko modua, eta edozein euskarritan erabiltzen dut, berdin ehunetan edo paperean.
‎Leku guztietan. Urte hauetan guztietan ez dut sentitu momentu erraz bakar bat ere egon denik edo gauzak lehen saiakeran lortu ahal izan ditudanik. Ahalegin handia egin behar da, ehunak erosteko, enpresek zu serio hartzeko...
‎Gero eta gehiago. Nire egunerokotasunagatik, bakero batzuk, jertse eroso bat eta zapatilak dira egokiena, tailerrean egon behar naizelako, edo leku batetik bestera eta ehunak probatzen. Baina adibidez kamiseta bat janzten dudanean, gustatzen zait nire ilustrazio bat izatea, ulertzen dudalako marrazki horrek zer esanahi duen.
‎Askoz gehiago egon daiteke, eta beharrezkoa da, elikadura birpentsatu behar dugulako. Adibidez, uraren kontsumo arduratsua bultzatzeko, Gasteizko Udalak estrategia bat izan zuen.
‎Desiragarria da ugaritzen joatea. Detroiten, adibidez, desindustrializazio bortitza egon zen, eta izugarri ari dira hedatzen hiri baratzeak, alternatibaren osagai inportantea direlako. Gizarte honetarako prestatu behar dugun alternatiba horretan, hiri baratzak oso inportanteak izango dira.
‎Profesionala izateak elikadura ona izatea, asko deskantsatzea eta zenbait gauza guztiz debekatuta izatea dakartza. Tamalez, denbora falta dela eta, ezin naiz askotan zinemara edo hondartzara joan edo lagunekin egon .
2016
‎Argantzon ikastolako arduradunak behin baino gehiagotan saiatu dira Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin biltzen, egoera zein den azaltzeko, baina pasa den urtetik ez dute hartu emanik izatea lortu. " Kurtso amaieran, maiatzean, bilduta egon ginen baina ordutik ezin izan dugu hitz egin, deitzen dugunean ez daude inoiz. Gutun bat bidali dugu, baina ikusten da ez dagoela borondaterik".
‎Zehazki, sexu abusuen kasuan, salaketa gehienak ez dira epaitegietara iristen, eta ailegatzen diren horiek, trabaz betetako bide bati egin diete aurre: haurrak sexu abusua egon dela demostratu du sistema judizialaren aurrean (edozein adinekoa dela), testigua gehienetan ama izan ohi da eta amen hitza zalantzan jartzen da sistema judizialaren egitura patriarkala dela-eta. Batetik, amak sexu abusuak jasan dituzten bere seme alabak manipulatu dituela argudiatuta, eta epaitegian gezurra esan duela iritzita, seme alaben zaintza kentzerainoko prozesuak daudelako, gaur gaurkoz.
‎Familiak bataren edo bestearen etxean elkartuko dira; elkarrekin egon , elkar ezagutu eta elkarri buruz izan ditzaketen aurreiritziak eta estereotipoak desegitea da helburua, antolatzaileen esanetan. CEAR Euskadiko Virginia Cidek azaldu duenez, formatu ezberdina erabiliko dute Mendialdean, herritarrek hala eskatuta.
‎Nolakoa izan da bilakaera. Gorabeherak izan ditu, baina indartsu egon da. Beti egon da jende piloa; hasieran, mutil askorekin, eta urteak aurrera pasa ahala, horien kopurua jaisten joan zen.
‎Nolakoa izan da bilakaera. Gorabeherak izan ditu, baina indartsu egon da. Beti egon da jende piloa; hasieran, mutil askorekin, eta urteak aurrera pasa ahala, horien kopurua jaisten joan zen. Aramaion beti izan da dantzarena nesken gauza, eta orain hasi dira berriro ere mutilak animatzen.
‎Bertan egin ziren ekitaldi nagusienak. Zuraideko Alaiki dantza taldekoak egon ziren. Aramaio eta Zuraide anaituta daude, eta gonbidatu genituen
‎Bixente Mondragon eta Joakin, Patxi eta Juan Joxe Aiastui txistulariak. Orain arte, urtero egon dira ospakizun guztietan; edozer gauza zegoenean eurak zeuden. Aurtengo jaietan, sorpresaz harrapatu gintuen, ostiralean kalejiran atera behar ginenean, erretiratuta zeudela esan zigutenean.
‎Baina, nola neurtu liteke zoriontasuna? Izan ere, neurgailu adina erantzun egon litezke. Norberaren abiapuntu emozionalak ere asko markatzen du erantzuna.
‎Jendea, dena dela, kontu handiz ibiltzen da; kontuan hartu behar da eskuz egiten dela lan. Ez da prestakuntzarik behar; gogotsu datoz eta badakite kontu handiz egin behar dutela lan, eta adi ere egon behar direla. Guk lan non egin behar duten esaten diegu, eta aurreko egunetan lan eremua prestatzen dugu.
‎Zenbat lagun egon dira indusketetan. Seigarren kanpainan 16 lagun ibili gara lanean. Horietako hiru egun guztietan, batzuk bospasei egun, eta beste batzuk egun batean edo bitan ibili dira.
‎Horrez gain, hildako guztiak, heriotza zigorra aplikatu zieten guztiak eta beste errepresio mota batzuk pairatu zituzten milaka arabarrak", gogoratu du Kike Fernandez de Pinedok, Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramaileak. Harekin batera, Legebiltzarreko, Batzarretako, Gasteizko eta Maeztuko Udaletako EH Bilduko ordezkariak ere egon dira.
‎Beste behin ere, kea saltzea eta pareta berarekin talka egitea da. Errioxako Nekazaritza Kontseilariak gogoratu zion handik ordu batzuetara ez dela inola ere onartuko Ramiro Gonzalezek eskatutakoa, aukera bakarra dela edo barruan egon , Rioja sor markarekin, edo kanpoan. Esanguratsua da oraingo DOC taldearen osaketan parte hartzen duten hiru komunitatetatik batek bozeramaile papera hartzea eta beste biak, Nafarroa eta EAE hain zuzen ere, bazterrean uztea.
‎Era berean, Probintzia plazako foru eraikinen fatxadan jarrita egon diren' ETA ez' jartzen duen kartela kenduko duela iragarri du Foru Gobernuak. Halaber, Arabako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako euskal erakundeekin lankidetzan ari dela adierazi du, hiru mailetako erakundeen artean jarduketak egin daitezkeen ala ez aztertzeko beharrezkoak diren oinarri komunak garatzeko.
‎Orain arte egon diren guztiak edukiontzi gris bilakatuko dira. Era berean, 12 zakarrontzi hori eta 12 urdin berri jarriko dituzte.
‎Horrez gain, Alde Zaharreko zenbait puntutan “ogi ontziaren antzeko ahoa” duten edukiontziak jarri dira, aho hauek orain arte egon direnak baina handiagoak dira, beraz, errazagoa izango da zaborra botatzea. Zehazki, Andre Maria Zuriaren plazaren eta Mateo Moraza kalearen artean, San Frantzisko kalearen eta Aiztogile kalearen artean eta Bakardade kantoiaren eta Hedegile kalearen artean.
‎Horixe gertatu zitzaidan niri: goren gorenean egon nintzen, Atlantako podioan, ordu arte besterik egiten ez nuela, eta eguzkia ezkutatu orduko eta ilargia azaldu baino lehen, etxean nengoen, Gasteizen, goian zerua eta behean lurra. Neke da hori barneratzen.
‎Kuartelean egon zineten pertsonen artean kontaktua izaten jarraitzen duzue?
‎Horrela egon ginen, urte urte, eta jada 24 urte daramatzagu Amurrion bizitzen.
‎" Duela hilabete batzuk Amurriora familia siriar batzuk ekartzeko ideia egon zen (hitz hutsak baino ez, azkenean ez delako eta ez delako ezer egingo). Zintzoki pentsatzen dut jende gaixo horrek nik bizitakoak bizi behar baditu hobeagoa izango dela ez etortzea"
‎Urtebete egon ginen bertan. Besteak lehenago joan ziren eta hilabete batzuk igaro nituen bakarrik.
‎“' Bonbardaketa bat egon da Gorazden', zioen albistegiak,' bederatzi urteko neskato bat dago zaurituta, Emina du izena...'. Nik berehala jakin izan nuen nire iloba zela"
‎2015eko apirilerako laurok geunden, egon ginen urte luze bat kantuak lantzen eta azaroan egin genuen lehenbiziko kontzertua, Gasteizko Gaztetxean. Azaroa eta abendua bitartean sei kontzertu eman genituen Deban, Bergaran..., eta' Gaztetalent' sariketa irabazi genuen.
‎Azaroa eta abendua bitartean sei kontzertu eman genituen Deban, Bergaran..., eta' Gaztetalent' sariketa irabazi genuen. 2016rekin jada erabaki genuen diskoan murgiltzeko momentua zela, eta urtarriletik orain arte egon gara lan horretan.
‎Estudio on batean grabatzea nahi genuen, grabatzen gozatzeko, eta aukera sortu zen Jon Ordorikarekin Katarain eta Mamia estudioan egiteko, Azkaraten. Estudio horiek dira Euskal Herrian erreferenteetako bat eta bertan egon ginen lauzpabost egun grabatzen.
‎Alde horretatik, lana egin dela uste dut, eta beti ahal izan dugun mailan; noski, ni nagoen egoera ez da onena ikerketa zientifiko proiektu batean sartzeko. Halere, esan behar da bide honetan zehar gauza txar asko egon direla, baina beste on batzuk ere bai, herritar batzuek kolaboratu dute, borondatez, euren zientzia arloetatik, txosten berriak prestatu eta ikerketa berriak eginez, piezak benetakoak direla erakusten dutenak.
‎Taldearen ustez, parke zentralarekin batera beste bost eskualdeetako unitate egon lirateke, gehienez Arabako edozein lekutan 20 minututan edozein gertakari erantzun ahal izateko. “Guztira, 168 suhiltzaile dira zerbitzua bermatzeko.
‎Edo pentsatzen baduzu errumaniarrak alferrak eta lapurrak direla, errumaniar hizkuntza ere horrekin lotuko duzu. Beste beldur bat da gaztelania edo euskara arriskuan egon daitezkeela pentsatzea. Hain zuzen, zenbaitek uste dute etorkinek beste oztopo bat jartzen diotela euskararen normalizazioari, eta ez da hala.
‎Euskal Herriko elebakartasuna ez zen bat batean sortu: horren atzean plangintza bat egon zen. Berdin euskararen normalizazioarekin –ikastolak sortu genituen, adibidez– Edozein hizkuntza plangintza garatzeko, baliabideak behar dira; eleaniztasunaren aldeko plangintza batek kostuak izango lituzke, baina elebakartasuna ezartzeko ere kostuak egon ziren, eta oso handiak.
‎horren atzean plangintza bat egon zen. Berdin euskararen normalizazioarekin –ikastolak sortu genituen, adibidez– Edozein hizkuntza plangintza garatzeko, baliabideak behar dira; eleaniztasunaren aldeko plangintza batek kostuak izango lituzke, baina elebakartasuna ezartzeko ere kostuak egon ziren, eta oso handiak. Nolako plangintza behar dugu, aniztasun hori kudeatzeko?
‎Bisita horiek, Artium osorik izenekoak, egunero egingo dira, 12:30ean eta 18:30ean. Familiarekin datozenak ahalik eta erosoen egon daitezen ahalegin berezia egin du Artiumek, eta, horretarako, gune bat antolatu da Plaza aretoan, hainbeste jardueraren ondoren atseden har dezaten. Familientzako txoko horretan, haurrek lantegi ireki batean parte hartu ahal izango dute egun osoan, eta, bertan, sormena askatzeko behar dituzten material guztiak izango dituzte eskura.
‎Eguerdiko manifestazioa eta gero, sortu ziren istiluetan “izandako errepresioa eta kriminalizazioa” salatu du ikasleen erakundeak. Guztira, 12 ikasle atxilo eraman zituen poliziak, Gasteizen zortzi, eta hainbat zauritu eta dozenaka identifikatu egon zirela salatu du. “Gasteizen argi geratu da ikasleriak hezkuntza eredu askatzailea eraikitzeko daukan nahia”.
‎Martxoaren 5ean Sastiñan egindako aurkezpenean bakarrik 81 lagunen babesa jaso genuen. Hiru ordu laurden edo baino ez ginen egon sinadurak batzen.
‎Landa garapenaren eremuan bailaran egon diren saiakuntza berriak partekatzeko jardunaldiak antolatu ditu Gaubeako Udalak. Larunbatean bilduko dira Uribarri Gaubean tokiko eta kanpoko ekintzaileak.
‎Jende asko bestelako herrietan ere mozorrotzen da; esaterako, gure artean badaude Gasteizen mozorrotzen direnak eta karrozetan egoten direnak. Aldi berean bi tokitan ezin garenez egon , Trebiñun hurrengo asteburuan egitea erabaki zen bere garaian", azaldu du Trebiñuko El Cerro elkarteko kide Marisol Lopezek.
‎Herrian 1968 urtean dantzatu zen azkenekoz horren zati bat. Ordutik hona hainbat saiakera egon badira ere, esandako dantza ez zen berreskuratu joan den urteko San Roke Egunera arte. Dioni Baldak egindako ikerketa lan sakonari esker osorik berreskuratu egin dute, eta hainbat entsegu egin ostean, herriko 22 dantzari irten ziren iaz kalera.
‎Estankona bezala ateratzen duzun hirugarren diskoa da. Aldaketarik egon da bakarlaria izatea erabaki zenuenetik?
‎Sormena konpromiso serio bat zen garai hartan, lubaki lan bat bezala. Bakarlari ibilbidea aurrera joan den heinean egon dira, eta zorionez badaude, artistikoki osasuntsu sentizen naizen uneak. Igarri dut urte hauetan abestiek nigan izan duten efektu sendatzailea, bizgarria...
‎2001 urtean Ibarretxe Planarekin' kanpamendu basea' jarri zutela adierazi du Ibarrretxek Anakoz Amenabar kazetaria eta Txema Ramirez de la Piscina kazetaria eta irakaslearekin izandako Solasalean saioan. Orduan mahaigainean jarri zuten erabakitzeko eskubidea autodeterminazio eskubidea lotuta zegoelako independentziarekin eta indarkeriarekin, eta nazioarte mailan kolonialismoarekin.' Beste kontzeptu hori atera genuen, erabakitzeko eskubidearena, ekiditeko lotura horiek eta argi uzteko erabakitzeko eskubidea ez dela independentziarekin lotuta egon behar'. EAEko lehendakari ohiaren esanetan erabakitzeko eskubidea' ez da defenditzeko nazioa baizik eta demokrazia defendatzeko'.
‎Eguneroko jardueretan guztiok batzeko uneak eta jolas librea garatzeko uneak tartekatzen dituzte. Hamaiketakoa, ekintza proposatua eta ipuina bezalako ekintzak antolatzen dituzte eta, tartean, umeak aske dira nahi dutena egiteko, “haurrek erabakitzen dute nola kudeatu denbora hori, norekin egon ; horrela, mundua ulertzeko duten modua eta haien nortasuna garatzen dute”.
2017
‎Sortzaileak espazioetan biltzen dira. Galeriak itxi eta ireki, eta gogotsuenen artean Espazioa, Zas eta Artgia egon dira. Artium gero eta txukunago betetzen ari da kultura gune papera, baina museo moduan Iñurrietaren erakusketa ere azpimarra daiteke, Arte Ederretako Diaz de Olanori buruzkoarekin batera.
‎Herritarren iritziaren kontra egiteagatik, halaber, erabakia" iraingarria" dela esan du Oscar Fernandezek (Irabazi). " Urtebete egon gara zezenketarik gabe Gasteizko jaietan, eta ez da ezer gertatu; are gehiago, herritar ugari harro zegoen hirian zezenketarik egon ez delako".
‎Herritarren iritziaren kontra egiteagatik, halaber, erabakia" iraingarria" dela esan du Oscar Fernandezek (Irabazi). " Urtebete egon gara zezenketarik gabe Gasteizko jaietan, eta ez da ezer gertatu; are gehiago, herritar ugari harro zegoen hirian zezenketarik egon ez delako".
‎Erabakiak hartzen diren eremu guztietan egon behar gara emakumeak, gure bizitzan eragin handia izango dutelako erabaki horiek. Emakumeok altxatu behar dugu ahotsa, eta galdutako denbora berreskuratu.
‎Erresistentzia asko egon dira?
‎Ez da erresistentzia aktiborik egon , baina ez da erraztu. Bukatzen ez den soka da:
‎Mugitzen ari dira iaz sortutako loturak, Arabako Errioxatik Gorbeialdeara, Aiaraldetik Lautadara, Añatik Trebiñura, Mendialdeatik Gasteizera… Arabako gazte euskaltzaleak sukaldetik irten dira beste behin, inoiz barruan egon badira, Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa badator eta!
‎Horregatik, zaila dirudi pentsatzea lan mundu horretan profesionalak trebatzeko unibertsitate mailako ikasketarik egon ez izana. Eta hala izan da, orain arte.
‎Beste ardatz bat dugu, balore hauetako bakoitzaren inguruan lan egiten duten medioekin; izan daiteke medio sektorialak, edo orokorragoak, euskara hutsean edo ez, baina balore hauetan lan egiten dutenak, eta horiekin ere saiatzen gara elkarlana bultzatzen. Guk aukeratu dugu non egon , eta badakigu beste medioek aukeratzen dutela non dauden, batzuek komunikatzen dute argiago eta beste batzuek ez, eta guk errespetatzen ditugu bakoitzaren aukerak.
‎Juan Carlos Ramirez Escudero alkateak azaldu duenez, badira hainbat gaubear Gasteizen erroldatu direla," baina berdin berdin egon litezke hemen erroldatuta; ez dute ezer galduko eta herriari sekulako mesedea egingo diote". Herritar horiengana bereziki jo du nahi du Udalak.
‎Dena den, trebiñarrek botikak hartzeko dituzten arazoen soluzioa hurbil egon daiteke; erkidego bakoitzak ematen dituen errezeta elektronikoak gainerako erkidegoetan erabilgarriak izateko prozesua abian baita. Gaztela Leon dagoeneko sartu da sarean; Euskal Autonomia Erkidegoa prozesu horretan sartzen den bitartean, oraingoz behintzat, Argantzunem eta Trebiñun errezetak hartu ahal dituzte soilik Aragoi, Kanariar Uharteak, Gaztela Mantxa, Valentzia, Extremadura, Galizia, Errioxa eta Nafarroako bizilagunek.
‎Uztailaren 12an, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba deialdia erregistratu zuten, eta negoziatzeko prest agertu ziren orduan. Bi asteren ostean, ez da akordiorik egon eta igandean hasiko da greba.
‎Partzuergoaren ratioei buruzko betekizun orokorrak jasotzen duenez, herrian haur eskola mantendu ahal izateko, irailean, gutxienez hiru ume matrikulatuta egon behar dira. Basterrak azaldu duenez, hurrengo ikasturtera begira dagoeneko hiru matrikula lortu dituzte, Maeztun eta Kanpezun hurrenez hurren, eta modu horretan bermatuko dute haur eskolek aurrera egitea.
‎Murrizketak medio, urte luzez egon dira modu prekarioan lanean ikertzaileak, baina hiru urteko finantzaketa lortu zuten iaz, eta Trebiñuko silex harrobiak induskatzeko lanari eutsi zion Andoni Tarriño Gizakiaren Eboluzioaren Ikerketa Zentroko (Cenieh) geologoak.
‎Orduan ohartu ziren, Errekaleorrekoa ez zela kasu isolatu bat: beste hiru kasu egon ziren. Ostean, emakume talde bat erasotzailearen etxe parera joan zen, kazerolada bat burutuz," eraso berriak ekiditeko asmoz".
‎Gaur udal politikari buruzko osoko bilkura hartu du udaletxeak, eta bertan Gorka Urtaran alkateak hiriaren etorkizunari lotutako hogei proposamen inguru egin ditu. Mugikotasuna izan da jorratu duen gaietako bat, abiadura handiko trena iristean eta trenbidea lurperatzean, hiriak jasando duen aldaketarako prest egon behar duela azaldu du. " Prest egon behar dugu bai trenbidearen lurperatzerako eta abiadura handiko trenaren etorrerarako.
‎Mugikotasuna izan da jorratu duen gaietako bat, abiadura handiko trena iristean eta trenbidea lurperatzean, hiriak jasando duen aldaketarako prest egon behar duela azaldu du. " Prest egon behar dugu bai trenbidearen lurperatzerako eta abiadura handiko trenaren etorrerarako. Azken honek berekin ekarriko du iraultza logistikoa eta merkantzien joan etorriak edozein lekutatik. Gasteiz konektatutako hiria izango da", azaldu du alkateak.
‎Aurkezpenak jatorrizko hizkuntzetan egin zituzten, eta euskarara ere itzuli zituzten. Euskara edo jatorrizko hizkuntza ez zekitenentzat, aldiz, laguntzaileak egon ziren inguruetan.
‎LAB sindikatuak oharra plazaratu du salatzeko bi hildako egon direla gaur Euskal Herrian lan istripuen ondorioz; Urretxun eta Murgan. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharko (ekainak 1).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia