Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 243

2000
‎Subjektu batek bertan joka ditzakeen antzeko rolen errepikapenen bidez, terapia taldeek egoera hauek argi ikustea ahalbidetzen dute. Adibidez, ikus daiteke (eta hau neurri handiagoan edo txikiagoan unibertsala dela esan genezake), esperientzia eta eraso latzen biktima moduan kexatu eta ager daitekeela pertsonabat, agerian eta bere ustez, horretarako arrazoi justifikagarririk egon ez arren. Halaere, ezin da konturatu besteekiko duen jarrerak, berarekiko portaera hotzak edoerasokorrak erakartzen dituela; beraz, azkenean egoera errepikatu egiten da, etaberriro ere ingurunearen, bidegabeko erasoaren?
‎Leada laburra eta argia izan behar da, bertan albistearen datu garrantzitsu guztiak egon ez arren. Egia esan, prentsako informazio titularren antz handia dauka:
‎Bidea ezkerretara utzi eta basoan barneratuta, erreka zuloaren ondotik (maldan behera joateko bide seinalaturik gabe) jarraitu behar da. Bide garbirik egon ez arren, ohianpea oso argia denez, bidezidorretatik Lanestosa eta La Calera del Prado arteko errepidera inolako arazorik gabe atera daiteke.
2001
‎Marcos Lisboan zegoen Romarekin, horregatik ari ziren Maria eta Lucas telebista ikusten arratsaldeko bostetan, bestela paseoan ibiliko ziren hirurak, uda zelako, eta oporrak," baina badakizu, gazteak", eta" ondo egiten dute", eta" ondo egiten ez badute ere, honezkero eginda izango dute egin beharrekoa, han, Lisboako hotel batean, ezkonduta egon ez arren". Edo are diabolikoagoak diren kanpin batean.
2002
‎Teknologia komunikatibo berriei esker, esate baterako, Ameriketako euskaldunek euskarazko produktu kulturala kontsumi dezakete, Euskal Herriko mugetatik at, eta balizko Euskal Herri batean senti daitezke. Muga kartografikorik egon ez arren, muga kulturalaren moduko bat ezar daiteke, kontzientzia kolektiboan baino ez bada ere.
‎Elikagai transgenikoei buruzko zalantzetako bat da eragindako alterazio genetikoak kontsumitzaileen artean erreakzio alergikoak eragiteko arrisku handiagoa dakarren jakitea. Ezezaguna, oraindik konponduta egon ez arren, funtsezkoa da, bai merkataritza inplikazioengatik, bai etiketari eta produktuaren segurtasun orokorrari dagokienez dituen legezko ondorioengatik ere.
2003
‎Lehena, eta bortitzena, Txillardegirena izan zen. UEUren Talde Laguntzailearen bileran egon ez arren, hurrengo asteko Argia n. UPV, UEUren aurka, izeneko artikulua kaleratu zuen102 Bertan esaten zenez, UPVren eta UEUren arteko dikotomia beste maila batzuetan ere gertatzen ari zen borroka latzaren atala zen.
‎Etxebarria eta abar49 Irakasle askok ez zuen unibertsitatearekin harreman zuzenik. Guztira 31 hitzaldi eman ziren; beraz, ez zen programa osoa bete, eta, egitarauan egon ez arren, Madalen Jauregiberrik beste bi hitzaldi eskaini zituen.
‎Ekipo termikoen azken belaunaldia butanoaren, gas naturalaren edo gasolioaren alternatiba garbia da, eta eguzki plakak bero ponpekin konbinatzean oinarritzen da. Sistemak errendimendu handia lortzen du gutxieneko energia kontsumoarekin, eta eguneko 24 orduetan funtzionatzen du, eguzkirik egon ez arren. Eguzki plakak jarrita, energia asko aurrezten da eta, ondorioz, ingurumen inpaktua murrizten da.
‎Zuzenbide idatziaren oinarria idatzitako eta argitaratutako legeek osatzen dute. Ohitura deritze, aldiz, hasieran idatzita egon ez arren, azkenean ezarri diren legeei, dela herriak hori adostu duelako, dela legeok betetzeko isilbidezko hitzarmena dagoelako, dela erabilera susmagaitzak baimendu dituelako horiek.
2004
‎Behin defendatzailea izendatuta, horrek, bere kargua betetzen hasi aurretik, modu judizialean eta Fiskaltzaren esku hartzearekin, desagertuak dituen ondasun higigarrien inbentarioa egin eta ondasun higiezinak deskribatu ditu. Hala ere, epaitegiak baimen berezia eman diezaioke edozein jardun zehatz egiteko, horren atzerapenak kalteak sortuz gero, inbentarioa amaituta egon ez arren.
‎6) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interes kolektiboak defendatzeko prozesua hasi nahi duenak egindako eskaeraren bidez, ukitutakoen taldeko kideak zehazteko, baldin eta, horiek zehaztuta egon ez arren, erraz zehatz badaitezke. Ondore horretarako, auzitegiak neurri egokiak hartuko ditu, taldekideei buruzko ikerketak egiteko, kasuan kasuko inguruabarrak eta eskatzaileak ekarritako datuak kontuan izanik; halaber, demandatuari agindeia egingo zaio, zehaztapen horretan lagun dezan.
‎Garai hartako sarraskietatik dator, adibidez, navarro ni de barro esaera. Nafarroan fronterik egon ez arren, heriotzak egon ziren. Faxisten errepresioa oso bortitza izan zen; fusilamenduak, atxiloketak, ihesak... ohikoak izan ziren garai hartan.
2005
‎Gaueroko horiek gogoeta moduko ipuin labur laburrak dira, mikrorrelatoen antzerakoak. Testu batetik bestera loturarik egon ez arren, denek dute tonu ezkorra, gai ilunak jorratzen dituzte eta. Unzuetak istorio hauetan ukitzen dituen gaien zerrenda eginez gero, etsidurari lotutako hainbat agertuko litzaiguke:
‎Beraz, testuen artean haririk egon ez arren, itsasoa etengabe agertzea da ipuinoi batasuna ezartzen diena.
‎Bata, protagonista nagusia den gizakia, eta bestea, denboraren haria. Hurrenkera jakin bat egon ez arren, denboraren haria gertaera bik zedarritzen dute, bidaia edo ibilbidearen ideia dakartena. Horrela, bildumaren hasieran dugun" Pizti egilea" narrazioak gizakiaren jatorri eta hastapena ezartzen du.
‎Ongitzeko moduko akatsen ziozko etete idatzoharrak inskripzio liburuan egingo dira, horiek gauzatzeko prozedura edozein izanda ere, eta finkak nahiz eskubideak inskribatuta egon ez arren.
‎Erregelamendu honen 183 artikuluak aipatu bazterreko oharraren osteko idazkun guztiak titulu horien bidez ezereztuko dira, idazkunen gaineko interesa dutenei entzun zaien argi egon ez arren.
‎toriaren lurraldea garbi egon ez arren. Euskal historiaren parte dira ere bai gure lurraldetik at beren bizimodua ateratzen saiatu zirenak eta direnak, mun­ duko edozein txokotan.
‎Kasu batzuetan ale berria gameto eme ernaldubako batetik abiatzen da. Partenogenesi haploideo esaten zaio berorri; sexualtzat joko dugu, zeren, ernalketarik egon ez arren, arrautza meiosia jasan duen zelula sexual bat izaten baita, hau da, informazio genetikoaren aldaketa dago gurasoetatik ondorengoetara. Nolanahi, partenogenesi haploideoa izendatzeko, partenogenesi miktiko eta partenogenesi gamofasiko terminoak ere erabiltzen dira.
‎Eraikineko pantaila handiak eskaintzen dien bideo-klipa ikusten geratzeko asmorik ez dute, ordea, presaka dabiltzan japoniar guztiek bezala. Naroak astiroago ibili nahi luke, beti ametsetan ikusi duen hiriak eskaintzen dionaz gozatu, Tokioko bihotzetariko bat den alde honetatik ibiltzeko astirik ez baitu izan orain arte, aterpetxetik urrun egon ez arren. Komikietan sartuta sentiarazi du minigonak izterraren goialdea ozta ozta estaltzen dien marinel uniformedun nerabeak nonahi ikusteak, eskolara joateko ardura handirik gabe, antza (ez bada hango eskoletako ordutegia izugarri malgua dela).
‎Zuhaitzen atzean geratu da hesia, bistatik galduta. Aurrean biderik egon ez arren, badirudi Ametsek badakiela norantz egin korrika. Belarriak erne ditu, iristen diren ahotsetatik zer gertatzen ari den atera nahian.
‎Ea Labartzatik urrun egon ez arren, ez nintzen bertan inoiz izan.
2006
‎Maitasunik egon ez arren, jelosiek irauten dabe
‎Bestalde, lasaitasunerako deia egin du, Batasuneko inguruari" erantzunkizunez" jokatzeko eskatuz," sortu diren esperantzak zapuztu ez eta herritarren nahia errespeta dezaten, gehienek grebaren alde egon ez arren". Halaber," esperantza mezua" helarazi nahi izan dio jendarteari Eusko Jaurlaritzak eta" elkarlanean aritzeko" deitu ditu alderdi politikoak.
2007
‎Olatuak handi handi egin dira, eta txalupatik begiratuta are eta handiagoak dirudie. Zerumuga ikusten ez dodanean, ikaratu egiten naz, ur azpian gagozala esan lei, urpean egon ez arren. Momentuz zerua dogu goian, haizea inguruan.
‎Edozein kasutan ere, Espainian egon ez arren, atzerritarrak bidezko errekurtsoak jarri ahal izango ditu, hala administrazio bidean nola jurisdikzio bidean, kasuan kasuko diplomaziako edo kontsuletxeetako ordezkaritzen bidez. Azken horiek errekurtsoak bidaliko dizkiote erakunde eskudunari.
‎publikoak, pribatuak eta Eliza Katolikoaren Unibertsitateak. Espainiaren eta Egoitza Santuaren arteko akordioak direla bide aitortuak?), eta gehieneko babesa eman nahi izan dio, lehenengo tituluan ezarri baitu, II. kapituluko lehenengo ataleko oinarrizko eskubide eta askatasunen artean. Konstituzio Auzitegiaren esanetan, horren oinarria askatasun akademikoa da, Konstituzioan kontzeptu orokor moduan formulatuta egon ez arren, bi alderdi zehatzei dagokienez agertzen baita: katedra askatasuna askatasun indibidual moduan, eta unibertsitateen autonomia alderdi instituzional moduan (otsailaren 27ko 26/ 1987 KAE; otsailaren 23ko 58/ 1989 KAE).
‎Kanpoko muga batzuk antolamendu juridikoan esanbidez jaso dira, izaera orokorrarekin (gainerakoen eskubideen egikaritza oinarrizko eskubide baten egikaritzaren muga moduan, EKren 10.1 artikuluan ezarritakoaren arabera), edo, bestela, izaera zehatzarekin (esaterako, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea adierazpen, ekoizpen eta sormen literario, artistiko, zientifiko eta teknikorako askatasunei dagokienez, edo informaziorako eskubidea, EKren 20.4 artikuluan ezarritakoaren arabera). Esanbidezko muga horiez gain, beste batzuk ere badira, eta esanbidez jasota egon ez arren, eskubideen egikaritzaren logikak eta antolamendu juridikoak ezartzen ditu, betiere, Konstituzioak babestutako ondasunak oinarri dituztenean (ez da nahiko printzipio orokor zehaztugabeak soilik oinarri hartuta egitea). Konstituzio Auzitegiak argi utzi duen moduan, argi dago gizarte xede batzuk eskubide batzuen gainetik daudela pentsa daitekeela, gizarte xede horiek berez Konstituzioan babestutako balioak direlako, baina betiere, lehentasun edo nagusitasun hori Konstituziotik bertatik ondorioztatzen denean (otsailaren 17ko 22/ 1984 KAE).
‎Ez ginen prozesu horrekin hasi krisialdian geundelako edo krisialdia pasatu berrigenuelako. Krisialdian egon ez arren, edonori esango diot nik komunikazioabeharrezkoa dela, oinarrizkoa dela komunikazioa izatea eta jende guztiak. Askotan, enpresarien eta langileen artean egoten diren mesfidantzak, komunikaziorik eta informaziorik ez dagoelako sortzen dira.
‎Gure helburua, une honetan, gaur egun EITBn komunikazio hori nola gauzatzen den jakitea da.Beti dago komunikazioa, komunikazioaren inguruan ezer egiten ez bada ere, komunikazioaz inor arduratzen ez bada ere. Agian, ohar taula bat dago, inorkkoordinatzen ez duen arren; edo jendea noizbehinka bere arduradunarekin biltzenda eta zer edo zer komunikatzen da, sistematizatuta egon ez arren.
‎Hiru ekintza mota horiek antsietatea edo beldurra eragiten diote atxilotuari, eta, aldi berean, kontrolik gabe uzten dute, ezintasun handiko egoera bat eragiteko. Kalte fisikorik egon ez arren, efektua bera da. Hain zuzen, egiaztatu ahal izan denez, poliziak atxilotutakoen %20k neurriz kanpoko antsietate erreakzioa du ziurgabetasunagatik eta kontrolik ezagatik, eta, kasu batzuetan, estres postraumatikoa eragiten du.
2008
‎umeek egunean 300 aldiz egiten dute barre, helduek hamabost besterik ez. " Datu hori guztiz asmatua da, mitoa da", dio Eduardo Jauregui psikologoak," eta badira gehiago; hedabideetan ondo ematen dute eta, frogatuta egon ez arren, medio batetik bestera igarotzen dira".
‎" Mendillorriren kasuan esaterako, hasieran fidantzak ez ordaintzeagatik esperientzia gogorrak izan zituen poliziarekin, eta haurrek oso une txarrak igaro zituzten. Hortaz, hurrengo urteetan fidantzak ordaintzea erabaki zuten, ados egon ez arren", diosku Castelek. Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren presentzia etengabea izan da azken urteetako ospakizunetan.
‎Arean bere, Auzitegi Gorenak (1988ko irailaren 19ko eta 1989ko abenduaren 25eko epaietan) eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak (1994) behin baino gehiagotan aipatu dituzte foru tributuen eta lege erreserbaren arteko harremanak, eta hauxe ondorioztatu dute: 1) ahalmen legegilerik gabeko foru erakundeek tributuak sor ditzakete; 2) esangura materialean, lege erreserbaren printzipioa aplikatu behar da esangura hertsiko ahalmen legegilerik egon ez arren, arau juridikoak, eta, beraz, tributuak, sor ditzaketen biltzar legegileak daudenean.
‎Bero usainik egon ez arren, mukizapiarekin lehortu zuen medikuak kopetako eta lepo ertzeko izerdi likina. Gaban jaxpeatuaren ezker poltsikotik koadernotxoa eta boligrafoa atera eta nota batzuk hartzeari ekin zion don Auxtin epaileak, gorpua altxatzeko baimena eman aurretik.
‎Izan zezakeen arrakastaz lar konbentziturik egon ez arren, Anjos Intendente osoan saiatu zen, alferrik saiatu ere. Azkenik, adorea erabat galduta, Aingeruen Kalearen goiko puntarantz abiatu zen.
‎GERMAN. (serio) Hara, ni egon ez arren, Mimi dago, bera da nire ordezkaria. Eta ordena dauka, bezeroek jatetxean txakolin hori aukeran eduki behar dutela.
‎Hala eta guztiz ere, Interneteko zenbait zerbitzari ez dira zuzenean kontrolatzen abiatze script horietatik, xinetd zerbitzariaren bidez57 baizik (edo inetd bidez banaketa batzuetan). Horren helburu nagusia zerbitzari gutxiago aktibo egotea da, Interneteko zerbitzu asko egon daitekeenez gero, bestela prozesu asko egongo bailirateke aktibatuta eskaerak egon ez arren. Hori saihesteko Interneteko zerbitzarien xinetd izeneko superzerbitzari bat eraiki da Unix sistemetan, eta bere eginkizun nagusia hauxe da:
‎Arriskuan oinarrituta egin da egun dugun bilduma, lanak erosten ziren sortzaile hori inongo museoetan egon ez arren. Horregatik freskotasun kutsu bat du.
‎Lerro hauek idazteko unean parte hartzeari buruzko datu ofizialik egon ez arren, handia izango dela uste dute adituek. Izan ere, goizean goizeko lehen orduetatik ilarak ikus zitezkeen bozkalekuen kanpoaldean.
2009
‎Etxearen inguruan eraikin batzuk izaten dira, jarduera ekonomiko tradizionala aurrera eroateko lagungarriak. Oilotokia zen horietako bat, etxe guztietan egon ez arren. Etxe ondoko ardi txabola ohikoa izan da ardiak eduki dituzten etxeetan.
‎Beharrezkoa izanez gero, igortzaileak edota endosatzaile nahiz abal emaile batek letran pertsona bat aipa dezake, horrek letra onar edo ordain dezan. Halaber, pertsona batek, letran esanbidez aipatuta egon ez arren, atzerabidezko edozein betebeharpekoren kontura esku har dezake, letra onartu edo ordainduz.
‎Gaur akusatua egon ez arren, buruzagi serbiar bosniar ohiaren epaiketak aurrera jarraitu du Yugoslavia Zaharreko Nazioarteko Auzitegi Penalean. Fiskaltzaren alegazioen ostean erabaki du auziaren nondik norakoa epaileak.
‎Baina Botin doktrina delakoa prozedura laburtuetarako baino ez omen da baliagarri eta, beraz, Egunkaria auzian ez du eraginik prozedura arrunta delako. Aitzitik, Atutxa auzia ere prozedura laburtua izan zen, baina azkenean epaiketa egin zen, akusazio partikularrik eta akusazio publikorik (Fiskaltza) egon ez arren.
‎Gorpua oraindik gure eskuetan egon ez arren, familia batzarra egin genuen telebistarik gabeko egongelan. Izebak eta amak zerbezak eta pastak jarri zituzten mahai gainean, eta gero zutik gelditu ziren butaka eta sofa artean.
‎Galzorian egon ez arren, jazarpen handia jasaten dute hienek, tranpa bidez ehizatu eta pozoitu egiten dituzte, gizakien lurrak gero eta sarriago nahasten baitira hienen lurrekin.
‎KAR. Baina heuk anaiarekin fidatzeko eskatu hidan. Eta hala egin diat, erabat ados egon ez arren.
‎Hortik aurrera, ezgaitasuna duten pertsonek beren erabakiak hartu ahal izango dituzte, beren bizi baldintzak eta kalitatea zuzendu eta kontrolatu, eta “balio bereko, duintasun eta eskubide bereko pertsona gisa” sinetsi. Beste pertsona batzuen iritziak errespetatu behar dira, horiekin ados egon ez arren. Aldeak ez du izan behar bazterketaren sinonimo.
‎Etxea guztiz suntsituta duten familiek 4.000 euro jasoko dituzte. Erabat suntsituta egon ez arren, han bizitzea ezinezkoa duten familiei 2.000 euro emango dizkie. Familiako kideren bat galdu dutenei mila euro, eta zaurituren bat izan dutenei 500 Diru hori erasoen aurretik, hainbat bidetatik eskuratutakoa dela diote Hamasen inguruko iturriek.
‎Zelaian futbol talderik egon ez arren, San Mames leporaino bete dute Athleticeko milaka zalek, jokalariek Valentziatik entzuteko moduko aldarriekin, pantailei begira.
‎Eguraldia lagun, abere azoka eta gazta txapelketarik egon ez arren, jende ugari batu zen atzo, goizetik, Agurainera. Herriko sarreran berehala egin ziren auto ilarak, eta laster bete ziren erdiguneko kale kantoiak.
‎Propaganda eta manipulazio politikoaren ondorioz, Bosnian eta Herzegovinan denek uste dute haien etnia edozein dela ere beraiek direla biktimak, batzuetan horretarako argudiorik egon ez arren. Gerra garaian Srebrenican gertatutakoa ukatu egiten dute Bosniako serbiar askok.
‎Hain zuzen, neoliberalismoaren asmoak eta helburuak; hau da, ahozko komunitate solidarioak desegitea eta ezabatzea. Habermasek, ikuspegi horretatik, Derrida, besteak beste, filosofo atzerakoien artean kokatzen zuenean arrazoia zuen, emandako arrazoiekin ni ados egon ez arren. Zer ikusten zuen Habermasek?
2010
‎Akordiorik egon ez arren, jarrerak hurreratu dituzte bi alderdiek. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak argi utzi du erantzukizunagatik ez dutela osoko zuzenketarik babestuko.
‎Euskarak komunikabideetan duen presentziarekin jarraituz, Joseba Barandiaranek" Ekonomia k z ere idazten da" izenburuko artikuluan ekonomia arloan euskaraz zabaltzen den informaziora hurbiltzen gaitu. Ekonosoziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain 17 miaz bereziki arduratzen diren euskarazko komunikabide espezializaturik egon ez arren, prentsa idatzian eta irratian, beste gai batzuk jorratzen diren bezala, ekonomiaz ere jarduten da. Duela 15 urtetik geroztik kazetari eta ekonomialari elebidunak ateratzen ari dira unibertsitatetik, eta hizkuntza ezberdineko informazio iturriak erabiltzen dituzte; beraz, eleaniztasuna ezinbesteko ezaugarri bihurtu da lan eremu honetan.
‎Euskal Herriko Unibertsitatean garatu da gehien euskaraz irakatsi ikasteko bidea, bertako hizkuntza ofizialak euskara eta espainiera direla onartuz, eta horregatik aztertzen da gehien liburuan. Nahiz eta oraindik euskarazko lerroa erabat osatuta egon ez arren, eta titulazio guztiek abiadura berdina jarraitu ez, geroz eta egoera orekatuagoan dago; bertako euskalduntze prozesua zabaltzen ari da baita irakasleen artean, administrazioan, eta abar. Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk —neurri txikiagoan— sartzen hasi dira irakaskuntza ikaskuntzan 2005 ikasturtetik aurrera; horren adierazle da" Euskararen Errektoreordetza" izatetik" Euskararen eta Eleaniztasunaren Errektoreordetza" izatera pasatzea.
‎Baina Botin doktrina delakoa prozedura laburtuetarako baino ez omen da baliagarri eta, beraz, Egunkaria auzian ez du eraginik prozedura arrunta delako. Aitzitik, Atutxa auzia ere prozedura laburtua izan zen, baina azkenean epaiketa egin zen, akusazio partikularrik eta akusazio publikorik (Fiskaltza) egon ez arren.
‎Haize epel horrek tenperatura igoaraziko du eta kostaldean beroenak 30 ºC ren bueltan geratuko dira. Zerua erabat garbi egon ez arren, erdi mailako hodeiak eta goi hodeiak egongo baitira, ostarte zabalak ikusiko ditugu eta giroa argia eta eguzkitsua izango da.
‎Azken batean, esataria mantentzeko dira, gaur, emen esanez, eracusaldi> esango balu bezala. Modu honetan baieztatzen da agentea diskurtsoan adierazia egon ez arren, erraz identifika daitekeela testuinguruaren laguntzarekin. Azterketa enuntziatibo baten arabera, adizlagun hauei balio metonimikoa zor zaiela esango da.
‎Urteak pasatu ditut zure ondoan. Proiektu guti guztietan lagundu dizut, ados egon ez arren. Ezta asko eskatzea babes apur bat, ez?
‎Atturri ibaian ere ibai lurraldeko esperientziak aurrera eraman dira, Iparraldeko eremuan egon ez arren, arro berdinean egonda interes handiko ekimen bat da, haren interes nagusietako bat bertako biztanleriaren ekimenetik sortuta egotearenada. Izatez bertakoak konturatu ziren ibaiak, nahiz eta zenbait babes behin etaberriro jarri, bere dinamikarekin etengabe botatzen zituela, eta horrek ez zuelainolako babesik suposatzen, uholdeak saihesteko bide egokia ez zirelako eta, aregehiago, diru galera handiak suposatzen zituelako.
‎Tratamendu gida guztiak bat datoz esatean dieta osasuntsua, pisu egokiari eusteko modukoa, eta ariketa fisikoa maiz egitea funtsezko oinarriak direla biztanleria osoaren osasuna mantentzeko, batez ere pertsona diabetikoena, jarraibide horiek beren gaixotasunaren tratamenduan parte hartzen dutenentzat. Espezialistek behin eta berriz esaten dute azterketa oftalmologikoak egin behar zaizkiela aldian behin (sintomarik egon ez arren), eta ikusmen higienerako ohitura onak dituztela. Hona hemen begietako osasuna egoera onean mantentzeko gomendio batzuk:
‎Alderdiko ordezkari bakarra izatean laguntza botatzen da faltan. Ez pentsa. Gobernu barruan egon ez arren, beti ere erantzukizuna izan dugu udaletxean: enplegua dela, gazteria, gizarte zerbitzuak direla...
‎Sopelako botaketaren emaitza honek mina egin zidan: PNV, PP eta PSOE alderdiek proposamenari baietza emateak ez ninduen harritu, eta ados egon ez arren, ulergarria izan daiteke jarrera hori (PNVrekin zer den ulergarria eta zer ez, oso argi ez badut ere…). Mina EAk Sopelan duen zinegotziaren baietzak egin zidan.
‎Hogeita bat urte ditu Gorostolak eta hogeita hiru, berriz, jokalari helduenak. Egunerokoan ohituta egon ez arren, sukaldera hurbiltzen aritu dira azken hilabeteetan, Filipinetan eurek sukaldatu dutelako: " Etxean aritu gara entseatzen eta, beraz, ez gara gaizki ibiliko" esanez lasaitu dituzte etxekoak.
‎legerik gabeko paganoek legeari dagokiona egiten dutenean berez, eurek bihurtzen dira lege euren buruentzat, benetako legerik ez badute ere. Bigarrenez, gorengo botererik egon ez arren, gurasoak ohoratzeko araua, gezurrik ez esatekoa edota antzekoak, beti bete behar dira. Horrenbestez, legeari dagokionez, ez da beharrezkoa ezaugarri hori, espezie batentzat beharrezkoa ez dena, generoarentzat ere ezin daitekeelako beharrezkoa izan.
‎Guztiz aipagarria da alde horretatik, Pedro Hormaetxe zegoela Laurak bat elkartetik bereizi zirenen artean, hain zuzen Jose Aretxabaletaren iloba zena eta uriostearra osaba bezala, eta izan ere elkarte berriaren ohorezko presidentea izango zena. Bada, dokumentatuta dago Pedro Hormaetxe hori logia masoniko baten kidea zela, eta, guztiz dokumentaturik egon ez arren, Aretxabaleta bera ere framazona izan zen itxura osoz. Alegia, zantzuen arabera badirudi masoneriak eraginen bat eduki izan zuela bai eszisioan eta bai ostean Centro Vascongadoaren eraketan.
‎Egia esan parkinean euskara asko entzuten zen, auto gehiegirik egon ez arren.
‎Umiltasuna ardatz hartu du taldeak, eta azken bi sasoietan ez bezala, honetan bigarren mailatik dena jatera igo den aberats berririk egon ez arren Toulon eta Racing, bere burua arriskuan ikusten du euskal taldeak: Arroxela eta, batez ere, Agen, oso kontuan hartzekoak izanen dira.
2011
‎Lehenak bizkarrean du min, eta orkatilan bigarrenak. Hala ere, sasoi betean egon ez arren, litekeena da San Josek jokatzea erabakitzea. Nafarrak jokatu ezin badu, Aitor Ocio izango litzateke gaur gaurkoz ordezkaezina dirudien Borja Ekizaren bikotea.
‎PJD Justizia eta Garapena alderdi islamista moderatuaren egoitzan ostiral gauaz geroztik egon da garaipen giroa. Zenbaketa guztiz bukatuta egon ez arren, Taieb Txarkaui Barne ministroak atzo baieztatu zuen: islamista moderatuak izan dira Marokoko Parlamenturako hauteskundeetako irabazleak.
‎Itsasoan itota hildakoak asko eta asko izan dira Busturian. Halakoetan eleizkizuna herrian bertan hil balitz lez egiten jaken, gehienetan gorpua berreskuratzeko erarik egon ez arren.
‎Diruzko legatuak espezie horretan ordaindu dira, jarauntsian halakorik egon ez arren.
‎Mostoa edaten ari zen Andonirekin batera Bilboko zazpi kaleetako pub irlandar batean. Arratsaldeko zortziak inguru ziren eta taberna bete bete egon ez arren, jende asko zegoen. Zutik zegoen bikotea eta eskuetan zituzten euren edalontziak.
‎Euskara batu batuan egon ez arren, Euskal Herri osorako testu bakarra egin beharra zegoenez, nahiko batuan argitaratua izan zen. Izan zituen, bai, euskara batuaren jarraitzaile sutsu batzuen kritikak, baina, nire ustez apaizak eta erlijiosoak euskara baturantz ekartzeko bidea izan da liburu eder hori.
‎Lineen hasiera eta amaieretan ere amarratze multzoak erabiltzen dira. Halaber, hiru edo lau esekidura euska­rriko jartzea gomendatzen da, linearen norabide aldaketarik egon ez arren.
‎Horri gehitzen badiogu, irakasle eskoletan Euskal Filologia bazela, bai Bilbon eta, bai, Donostian ere, Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean Luis Mari Bandresek eta Antxon Santamariak karrerako irakasgai batzuk euskaraz ematen zituztela eta Leioako Zientzia Fakultatean zein Medikuntza Fakultatean bertako irakasleek klasean emandako gaiak mintegi bidez euskaraz lantzen zituztela ikasleekin, ondorioa ezin nabarmenagoa da: artean hizkuntza plangintzarik egon ez arren, EAEko unibertsitate publikoan, Franco hil ostetik, eta oso urte gutxitan komunitate unibertsitarioaren sektore zabal bat, gehienbat ikasleak eta irakasle euskaltzale batzuk, euskara unibertsitatean sartzeko sakaka ari ziren (maiz ikastetxeetako zuzendaritza taldeen gogoz kontra edota erabateko ezaxolarekin). Sarrera hori bideratzen ari ziren unibertsitateko kultur taldeak (EKT, EKM, EIT eta abar) euskalduntze alfabetatze mugimenduarekin batera.
‎89). 2000 urtean euskal unibertsitaterik egon ez arren, eta seguru aski Urrestarazuk imajinatzen ez zuen bidetik, euskara unibertsitatean zen. Dena den, euskarazko eta euskararen irakaskuntza unibertsitatean txertatzeko lehen saioak hamarkada batzuk arinago eman zirelako, 70eko hamarkadan alegia, heldu zen euskara unibertsitatera.
‎Liskarra saihestezina bada, argumentuak ahalik eta modu bare eta argienean azaldu behar dira. Beste kideak entzuten zaion bakoitzean sentitu behar du, eta arrazoiak, ados egon ez arren, ulertu egiten direla. “Modu onean hitz egiten bada, errazagoa izango da emaitza ona izatea.
‎Udazken negu honetan orain arte gripe kasu askorik egon ez arren, hasi dira sintomak dituen jende kopurua gehitzen eta momentu hauetan aurreko urtean baino gripe kasu gehiago daude.
2012
‎Gure ustez, hutsuneak hutsune, ikasturtea urrian hasi bazen ere, ez dugu ebazpenaren nondik norakoa martxoaren hasiera arte jakin?, ebazpen berria aurrerapausoa da; euskara ikasteko hautua egin duen ikaslearen onerako da, azterketaren prozesua errazten duen heinean. Bestalde, azterketen antolaketarekin lotuta egon ez arren, Eusko Jaurlaritzaren 2012 urteko aurrekontuetan maila gainditzen duten ikasleen artean bekak banatzeko diru-laguntzetarako partida kendu dutela salatu nahi dugu, beste behin. Erabaki honek zuzen zuzenean eragingo du ikasleen poltsikoetan.
‎Itziar Villafañez Bilboko Konpartsetako Bozeramailea ere hurreratu zen: «Txikiteroen elkartean egon ez arren, harremana dugu eurekin, eta, Bilbon erroturiko ohitura bat izanik, Konpartsek ere parte hartu nahi dugu». Sustraituta dagoen tradizioa bada ere, horrek ez du esan nahi aldaketarik ez duenik izan.
‎Cotarden edo gorpu ibiltariaren sindromea deitzen zaio irudipen horri, eta, ikertzaileek azaldu dutenez, kortex parietalarekin eta prefrontalarekin erlazionatuta dago. Zenbait trauma kasutan eta esklerosi anizkoitzaren eta tifusaren krisietan ere pazienteek izan dute sindrome hori, hiltzeko zorian egon ez arren. Oraindik ez dago erabat garbi zergatik gertatzen den, baina ikertzaileek iradoki dute pazientea sentitzen ari denari azalpen bat emateko saiakera izan daitekeela, besterik gabe.
‎Nahi nuena egin nuen azkenik, eta ez nintzen inoiz damutu. Nire neba Anderrek, aldiz, Ekonomia ikasi zuen, batere konbentziturik egon ez arren. Klaudiak lagundu zion berari ere, hura karrera bera ikasitakoa baitzen, eta Anderrek arratsalde asko eman zituen ondoko etxean praktikak eta proiektuak burutzen, edo.
‎Leku eta une jakin batean, agerian egon ez arren, solaskideek ezagutzen dituzten gauza objektibo nahiz potentzialek osatzen dute testuinguru hori. Saia gaitezen corpuseko adibide batez azaltzen:
‎C TIPOA: E1 oinarrizko enuntziatuaren eta E2 enuntziatu parentetikoaren artean harreman sintaktikorik egon ez arren, perpaus mailako marka sintaktikorik ager daiteke.
‎1 da, bada, goian aipatu dugun E1 eta E2 enuntziatuen arteko haustura mailaren eta puntuazio marken arteko harremana kontuan izanik tipo honetako enuntziatu parentetikorik gehienak koma parearen artean adieraziko dituela. Tipo honi baitagozkio E1 eta E2 enuntziatuen artean harreman sintaktikorik egon ez arren, marka sintaktiko formala daramate enuntziatu parentetikoak, eta horrek, formalki behintzat, lotura handiagoa erakusten du.
‎Mota hau beste bietatik bereiztera garamatzana honako hau da: E1 oinarrizko enuntziatuaren eta E2 enuntziatu parentetikoaren artean harreman sintaktikorik egon ez arren, perpaus mailako marka sintaktikorik ager daiteke.
‎Azkenik, Bakion ez ei zan goseterik ezagutu, behar beharrezkoak ziran jaki batzuk eskura egon ez arren eta argi-indarrik egon ez arren.
‎Ez! Inguruan dagoen helduak helarazi behar dio haurrari, bere aldamenean egon ez arren, bere buruan dagoela. Helduak beti erakusten dio, urrun baina hurbil?
‎2.Gatazkan dagoen alderdietako bat Protokolo honen bidez behartuta egon ez arren, Protokolo honetako alderdiak behartuta egoten jarraituko dute beraien elkarrekiko harremanetan.Alderdi horrekin dituzten harremanetan ere Protokolo honek behartuko ditu alderdi horrek Protokoloaren xedapenak onartu eta aplikatzen baditu.
‎103 Oinarrizko sendagaiak ekitatearen arabera eskuragarriago izan daitezen, sistema batzuk ezarri eta abian jartzeko bideragarritasuna aztertzea, gobernuz kanpoko erakundeen eta beste interesdunen lankidetzarekin, zertarako eta, sistema horien bitartez sendagaien prezioak mundu osoan ikusi eta ezagutarazteko, horretarako betebeharrik egon ez arren;
‎Hasiera batean behintzat eskumenen arteko gatazkarik ez dagoela eman arreneta salbuespenezko arrazoirik aipatzeko beharrik egon ez arren, badira estatuesparruan erabakitako zenbait politika sektorial, era askotako lege xedapenekhala aginduta eta zenbait kasutan epaileen interpretazioari jarraiki, lurraldeantolamendurako tresna formalei gailenduko zaizkienak. Hona hemen zenbaitadibide:
‎Hala, araudi berriaren arabera, ez da informaziorik eman honako kasu hauetan: Atzerriko finantza erakundeetan kontuetarako, kontu korronte, aurrezki kontu, eperako ezarpen, kreditu kontu eta diru gordailu edo gordailuetan, hartzen duten modalitatea edo izena edozein izanda ere, eta ordainketarik egon ez arren. Abenduaren 31n titular baten izenean dauden kontu bateko edo batzuetako saldoak 50.000 eurotik gorakoak ez direnean.
2013
‎Horrek eskatzen du, hedabideak ahalik eta eraginkorrenak izatea, eta sinergiak eta elkarguneak sortzeko ahaleginak egitea. Jaurlaritzako aurrekontuan aurreikusita geneukan Tokikomekin bi urterako hitzarmena egitea, eta aurrekontua onartu ez denez, luzatutako aurrekontuan horretarako diru partidarik egon ez arren, aurkituko ditugu bideak aurreikusi genuen dirulaguntza izan dezan.
‎Herrian bertan egon ez arren, hainbat zerbitzu etxerik etxe ebilzanek emiten ebezan. Telak erosteko, adibidez, telerua ibilten zan; traperuek jeneroak erosten ibilten ziran:
‎«Madrilekin ez dago ezer egiterik; hemendik egin behar dugu gure bidea». Deitzaileen artean egon ez arren, manifestazioarekin bat egin zuten CCOO eta UGT sindikatuek ere, ordezkaritza esanguratsua baitute hezkuntzaren sektorean. «Honek izan behar du gure erantzuna:
‎Horrez gain, Kike Solak, Balentziagak, Ekizak eta Etxeitak San Mameseko harmailetako eserleku erosoetatik ikusi zuten partida. Jokalari horien guztien maila eta gaitasuna parean jartzerik egon ez arren, guztiek dute aukera talde zuri gorrian hasieratik jokatzeko. 1. Etxeita, leku barik Aukera handia izateak ez du esan gura entrenatzaileak lehentasunik ez duenik.
‎Istante horretako haurraren ilusioa ikustea zoragarria da». Plaza beterik egon ez arren, haurrek jolas gogoz bete zuten atzo Bilboko Zazpikaleetako bazter hura. Jolas gogo hori, ordea, gurasoen poz bilakatzen zen, «urteko sasoi honetarako aproposa», Gomezen arabera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia