Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 147

2000
‎Herri bakoitzaren ondasun higiezinak, usu, euren biztanleek eduki ohi dituzte. Orain arte, Estatu gehienek izan dituzte lege batzuk, horien xedea atzerritarrek bertako lurrak eskuratzetik aldentzea zela, jabearen izateak ematen baitie horiei zinezko balioa; aberastasun mota hori, beren beregi dagokio Estatu bakoitzari.
‎Senideak erraz har daitezke amodio edo gorrotoaren susmagarritzat, alderdi bata nahiz bestearen aurka: joko horretan zein interes eduki eta horiek eragin bizia dute euren interesen gainean. Gutxitan gordetzen dituzte horiek, taldetxoek arinki askatzen dituzten negozioetan, halako ganora edo arreta, hain zuzen ere, moralak agintzen dituenak ohitura arloetan.
‎Ezkontzaren betierekotasunerako gogoak, izadiarena berarena dela ere, ezinbestean dakar grinak geldiarazteko muga; modu horretan, legeek dute, eduki ere, halako indar eta boterea, kontraturik santuena nahikeriaren edo iraungabekeriaren joko hutsa izan ez dadin; areago oraindik, inon dagoen eskuerarik indartsuena ere berea dute legeek, kontratu hori grina zital baten harat honat lotsagarrien objektua izan ez dadin.
‎Beharrezkoa da horretarako jurisprudentzia bat izatea. Objektu askoren zabal horietan, batik bat gai zibilek osatzen dituztenetan, epaitzea da, kasurik gehienetan, testu zehatz baten aplikazioa baino gehiago, testu batzuen konbinaketa, testu horiek, ebatzia bera eduki beharrean, ebatzira bertara eramaten gaituztela. Halakoetan ezin zokondora jaurti jurisprudentzia, legeekin batera behinik behin.
‎sofismak, kontraesanak, lizunkeria politikoak agerian uztea, bestela esanda. Ikusmolde zientifikoak logika eta kontsistentziaren zentzua darama bere baitan; nazien ideologiak, aldiz, horixe nahi du hain zuzen ere bere baitatik at eduki . Badakigu, gainera, naziek beren jite antilogikoa diskurtso ugaritan zabaldu zutela.
‎Fisikalistentzat, aldiz, enuntziatu baten egiaztagarritasunak subjektuartekoa behar zuen izan, gertakari bat beha zezaketen guztiei irekia; hain zuzen ere, zientziaren eginkizuna, subjektuartean edo modu objektiboan azter daitekeen ezagutza ematean baitatza. Argi eta garbi eduki behar da zientziari ez zaiola axola pribatu hutsa dena, zientzialari batek bere kabuz bakarrik eta berarentzat sinets edo senti dezakeena. Hori ez da aipagarria zientziarentzat, ezta Zirkuluak defendatzen zuen filosofia motarentzat ere, honek zientifikoa izan behar baitzuen.
‎Abstrakziora abiatu behar dugu Ockhamen labana apurtzeko beldurrik gabe, digresio metafisiko eta etereoetan sartzeko beldurrik izan barik. Beti egongo dira kontzeptuak beren bitartez abstrakziorantz eta ezagutzarantz hurbilduz joateko, nahiz eta horretarako ezagutzaren eta ‘ezagutza zuzenaren’ arteko bereizketaren beharra, irudien (Vorstellungen) eta kontzeptuen (Begriffe) arteko desberdintasunaren beharra eduki . Zientzi entitate behagaitzak —atomoak, elektroiak, eremu elektromagnetikoak, etab.— intuigarri eta hautemangarri ez izateak ez du esan nahi kontzeptualizagarri eta ezagugarri ez direnik.
‎Dena den, auzi hauei buruzko Schlicken azterketa 1918 aurretik hasi zen. Jada" Die philosophische Bedeutung des Relativitatsprinzips" [Erlatibitate printzipioaren esanahi filosofikoa] (1915) 113 idazkian, erlatibitatearen teoriak garaiko bi sistema filosofiko nagusien gain —Cassirer, Natorp eta Marburgoko eskolaren neokantianismoan, batetik, eta Machen positibismoan (enpiriokritizismoan), bestetik— zer nolako inpaktua eduki zuen aztertzeari ekin zion. Beraz, Schlickek oraindik ez zuen positibismoarekin guztiz bat egin.
‎Analitikoak ez ziren enuntziatuak, logika eta matematikarenak ez zirenak, Zirkulukoen arabera esperientziarekin lotu behar ziren, esanahia eduki nahi bazuten behintzat. Enuntziatua gertakari baten aurrean kokatu beharra zegoen, eta azken hau enuntziatuan deskribaturik agertzen zen bezalakoa zenentz aurkitu.
‎Ikusi dugunez, esanahia eduki zezaten, proposizioek analitikoak —tautologiak— edo esperientziaren bitartez egiaztatuak izan behar zuten. Beraz, egiaztatuak izateko aukera horrek definitzen zuen proposizio enpirikoen esanahia.
‎Alabaina, badaude iraganari buruzko enuntziatuak, esanahia eduki eta egiazkoak edo faltsuak izan litezkeen arren, inolako arrastorik utzi ez dutenak. " 2000ko maiatzaren 3an Bengoetxeak botila bat ur edan zuen" horietako bat da.
‎Tamalez, filosofia eta zientziaren diskurtsoan Carnapen irekitze honek ez zuen ez eraginik ez arrakasta handirik lortu, esparru hauetan —filosofia zientifikoa bailitzan ulertuz, jakina— garrantzizkoa esanahi teorikoa bakarrik baitzen. Beste osagaiok, emotibo, estetiko edo bestelako edozeinek, albo eragin psikologikoak eduki ahal izan arren, ez zeukaten zeresanik zientzia edo filosofiaren enuntziatu bat indartzeko garaian. Garrantzizkoa, zientzi diziplinatan, objektibotasuna edo egibalioa ziren —enuntziatu bat egiazkoa edo faltsua izatea— Berriro ere egiaztagarritasunaren forma bat barneratu zitzaien isilean enpirista logikoei.
‎Humeren ideien teoriarekiko erlazioa, adibidez, ez da zirkulukideen idazlanetan inon agertzen; bere lema —eta teoria— enpirista soilik izan zen garrantzizkoa, bere maxima esperientzialista, alegia: ustea, justifikatu behar bada, esperientziako datuekin justifikatuko dela esaten zuena4 Vienako Zirkuluaren Manifestuan —Hans Hahn, Rudolf Carnap eta Otto Neurathek 1929an argitaratua— aurrekari filosofiko ‘ofizialak’ agertzen ziren, egileek buruan eduki eta errespetatzen zituztenak —horiek bakarrak ote ziren, beste gauza bat da— Izendatuak Mach, Boltzmann, Helmholtz, Poincare, Riemann eta Duhem ziren zientzialarien eta epistemologoen artean; enpirista aipatuena, Mach; eta positibisten izenak Stuart Mill eta Comte ziren. Matematikarien aldetik, Frege, Peano, Leibniz eta Hilbert agertu zituzten.
‎2) Inmanentzia printzipioa: adimenean eduki daitekeen gauza bakarra irudia edo hautematea da. Kontzientziaren edukiak hautemateak dira, hau da, inpresioak edo ideiak.
‎Zailtasunak etorkizunaren inguruan datoz, aurresatearekin. Ezin dugu etorkizuneko gertakarien inpresiorik eduki , baina badirudi horietako gertakari batzuk nabariak direla, adibidez, eskua sutan sartzen badugu erreko garela. Zerk laguntzen gaitu horrelako inferentziak egiten?
‎Logizismoaren tesi berri hau defendatzeko tresneria berri baten beharra zeukan, eta hau logika sinbolikoa izango zen. Hau guztia aurrera eramateko idatzi zuen aipatutako Kontzeptugrafia; bertan hizkuntza artifizial bat asmatu zuen, eduki kontzeptuala eta inferentzia erlazioak bakarrik kontuan hartuz. Beste guztia, hizkuntza arrunta eta dedukziorako bere akatsak eta hutsuneak, at utzi zuen.
‎Zirkuluko triunbiratuak, Schlick, Neurath eta Carnapek osatuak, barne eztabaida teoriko eta politiko ugari eduki zituen hasieratik, egun taldearen bipolarizazioari buruz mintzatzea ahalbidetzen gaituena. Alde batean, eskuinean, Schlick zegoen —Waismann eta von Juhosekin batera—, Zirkuluko filosofo nagusia.
‎Alabaina, Vienako Zirkuluko hasierako ideia asko tradizio neokantiarrean —Natorp, Cassirer16— murgildurik zeudela uler ditzakegu. Neokantiarren ardura nagusi bat forma/ eduki bereizketa izan zen —Zirkuluaz geroztik teoria/ behaketa bereizketa lez ezagunagoa— Planteamendu hau, hain zuzen ere, Vienako Zirkulua osatu baino pixka bat lehenago sortu zen, Historiaurreko Vienako Zirkulua deiturikoan —ikus 2 atala— Neokantiarren eraginak nabari ditzagun, hurrengo testu hauek izan behar ditugu kontuan: Schlicken Raum und Zeit in der gegenwartigen [Espazioa eta denbora fisika garaikidean] (1917) eta Allgemeine Erkenntnislehre [Ezagutzaren teoria orokorra] (1918), Reichenbachen Relativitatstheorie und Erkenntnis Apriori [Erlatibitatearen teoria eta apriorizko ezagutza] (1920) eta, nahiz eta Vienako korrontean guztiz sartuta egon, Carnapen aipaturiko Aufbau a (1928) 17 Denetan honako tesi hau sostengatzen zen, hau da, ezagutza naturala —ezagutza formaletik bereizten dena— bi elementuk osatzen dutela:
‎" Ongi, kasu honetan jatorria desberdina izan daiteke, baina orokorrean aurrehistorikoa izan behar du". Honen ebidentziatzat hartutako edozein gauzak suposizioaren sakontasuna eduki behar du. Eta berriro, ebidentzia hau psikologikoa, ez hipotetikoa da.
‎Eta, edozein interpretazio alde batera utzirik, antzezpen honek kezkatu ahal izango gintuzke zentzurik ezarengatik. (Honek erakusten du zer oinarri mota eduki dezakeen halako kezkak.) Orain suposatu, kasu, interpretazio bakun bat ematen dela: norbait sutara botatzeko mehatxuaren aukeraren plazerra lortzeko egin dute zozketa, eta hori ez da atsegina, orduan Beltaneko jaiak dibertimentu baten antza edukiko luke, hots, halako dibertimentuetan taldeko kide batek, —dauden bezala— beharren bat asetzen duten ankerkeria batzuk jasan behar ditu.
2001
‎lehenengoaren kasuan jainkoak beti banandu gabe bizi izan direlako eta bigarrenarenean betiereko bakea agintzen duelako. Bestetik, diskurtso mota bereko bi gizartek balio ezberdinak eduki ditzakete: justifikazio modu mitikoan, esate baterako, aztekek jainkoak elikatu eta kosmosaren ordena mantentzeko giza biktimen odola erabiltzen zuten, eta delawareek, aldiz, arbasoengan aurkitzen zuten batasunean sinesten zuten; legitimazio egitura razionaletan, bestalde, kultura iparramerikarraren indibidualismoa eta kultura europarraren tradizionalismoa bereiz ditzakegu.
‎Eta hau biziki garrantzitsua da Platonek finkatutako bereizketa iraultzailearen arabera: diskurtso batean —eta testu poetikoa diskurtso bat da— bereizi egin behar dira, alde batetik, adierazlea —soinuak eta ahozko egitura— eta, bestetik, esanahia —esandakoaren eduki intentzional eta erreferentziala— Adierazlea bigarren mailako zerbait da, iragankorra. Esanahia, aldiz, funtsezkoa eta iraunkorra litzateke.
‎Kategoriak, beraz, denborarekin lotu behar dira nolabait haiek aplikatu ahal izateko. Eskemak denboraren apriorizko determinazioak dira, denboraren ilara, eduki , ordena eta multzoaren arabera.
‎Eta elkarrekiko irakasle eta ikasle garela. Bestalde, nik zera eduki behar dut gogoan —aurrerago azalduko dugu hau— bestearen egia bere gogoko denez, baita ere nire gogoko dela eta izan behar duela. Eta nirea berarentzat, berdin.
‎Ezaguleok zeragatik eduki izaten ditugu objektu berberaren ezagutza desberdinak: zu eta ni desberdinak garelako, muga desberdinak dauzkagulako eta era desberdinean jasotzen ditugulako informazioak.
‎Ni naiz nagusi, jaun, epaile, erantzule nire adimen eta nahimen eta oroimenarena. Zerbaitez gogoetan ari, zerbaiten gogoa izan, zerbait gogoan eduki : hirurak dagozkit niri.
‎Zatirik garrantzitsuena falta zaio: ‘Zientzia zientzia da eta Zientzialaria da bere profeta’ Jainko zientzia utziz eta zientzialaria bere profetari begiratuz, zientzialariak egiari dion maitasuna gogoan eduki behar den lehenbiziko datu nabarmena da; eta ikerketa zientifiko zuzen eta okerren arteko zientzialariaren ezagumena; eta hau ala bestea aztertu, bide edo tresna hau ala bestea aukeratu edo erabili askatasuna.
‎Gogoan eduki behar dugu edozein datu fisiko, objektibo, onartua izan dadin zientzian bertan, zientziazko fede miragarriak babestua izan behar duela. Hau da, ez dakigula, hurrik emanik ere ez, nolatan sortzen den gugan geure aurrean dugun zerbaiten irudia —ispilu batean azaltzen den neure aurpegiaren irudiaren irudia, adibidez— Hori zientziaz jakiteko, jakituria bete betea eduki genuke horrenbeste mezu eta mezulariren bitartez hor dagoenaren gain gugan sortzen den irudiaren berri:
‎Gogoan eduki behar dugu edozein datu fisiko, objektibo, onartua izan dadin zientzian bertan, zientziazko fede miragarriak babestua izan behar duela. Hau da, ez dakigula, hurrik emanik ere ez, nolatan sortzen den gugan geure aurrean dugun zerbaiten irudia —ispilu batean azaltzen den neure aurpegiaren irudiaren irudia, adibidez— Hori zientziaz jakiteko, jakituria bete betea eduki genuke horrenbeste mezu eta mezulariren bitartez hor dagoenaren gain gugan sortzen den irudiaren berri: lehenbizi fisikazko jakituria (korpuskulu edo antzeko, uhin, indar mota, arazo kuantiko); gero biologiazkoa (era guztietako milioika zelula miragarrien katearena); gero psikologiazkoa, eta abar.
‎Gogoan eduki beharra dago aztergai, zer zen, non, zelan zegoen —ni zigotoan, eta gero beti nigan— ni naizen honen eraketa harrigarri hori burutzeko gauza izan zen gidari orokorra. Ez bakarrik zigotoko kromosomak eta abar lanean ipintzeko gai, zigoto osoa baizik; hau da, hasieratik eta bizi naizen artean nire gidari holistikoa dena baizik, giza ataletan, zelula, kromosoma, DNA, gene eta abarretan gertatzen diren guztien hasierako, funtsezko gidaria, arau idazle nagusia.
‎1) hasieratik lehenbizi lehertu zen subolan zegoen programa, eduki , kode edo etorriko zen guztiaren planaren eta bere osagaien eragin etenik gabekoari esker, suziri berriak behin eta berriz sorraraziz eta elkarren artean eratutako ingurumarira egokituz, azkenean gizaki irudizko suziri bat burutzera heldu direla. Beti ere lehenbiziko suzirian zegoen bilakaera osoaren programari esker.
‎Zientzia, filosofia, jakituria guztiak, gizakiaren izaeran biltzen dira. Beraz, gizakia aipatuz ona, ederra, egia aipatzen dugula eduki behar dugu gogoan, kosmos osoko ezer uzteke. Maitakizunak gizakiak gizaki denez ekintza sail eta modu guztietan burutu ditzakeen egiteak dira.
‎Zelan ari behar den maitari izanez, zer modutako maitakizunetan jardun behar duen maitari izanari eusteko, maitaleago, maitariago, maitagogoago bihurtzeko. Nahiz maitariari berari begira jarri, nahiz maitakizunei begira jarri, galdera hau beti gogoan eduki behar du etikak: maitaria maitariago bihurtzen ari da?
2002
‎Esandako guztiak garamatza pentsatzera hilabete edo urte batzuen buruan, presoak prest egongo direla gizartera itzultzeko; halatan, bada, ez ote da gizalegezkoa gure zaintzapean eduki ditugunei behar bezala gizartera daitezen eta bizimodu berri bati ekin ahal diezaioten bitartekoak helaraztea. Ez ote litzateke maltzurra gure aldetik presoak batere hornidurarik gabe mundu zabalaren hatzaparretara botatzea?
‎Ikuskaritza dorretik leotz bakoitzera, latorrizko hodi batzuk ipiniko dira, ikuskatzaileak, ahotsa batere urratu gabe, hara eta hona joaten ibili beharrik gabe, presoei zernahi gauza esan, horien lanak zuzendu eta, batez ere, denak zaintzapean daudela ohartarazi ahal diezaien. Dorreak leotzetatik bananduko duen hutsune edo putzu zirkular gisako bat eduki du, presoei ikuskatzaileen aurkako edozein saiakera burutzeko modua galaraziko diena.
‎Asmakizun honen arkitektura ereduak eragin irregularra eduki badu ere, azaltzen dituen printzipioek garapen handia izan dute gerora eraiki diren kartzeletan, baita kontrolerako bitarteko diren beste hainbat erakundetan ere.
2003
‎Hemen ere hango arrazonamendu beragatik izaera hilkorrak ahal den heinean betiko eta hilezkor izatea bilatzen du. d Eta horrela izan daiteke bakarrik, ume sorketaren bidez, beti uzten duelako beste berri bat zaharraren ordez, baita ere izakietako bakoitza bizi dela eta bera dela esaten den denboran, mutikotatik agure bihurtu arte bera dela esaten den bezala. Baina izaki hori, nahiz eta inoiz ez eduki gauza berak beregan, hala ere bera dela esaten da, beti berri bihurtuz ala zenbait gauza galduz badoa ere, ile, haragi, hezur, odol eta gorputz osoan. e
‎...tsu izan nahiko balu —esan omen zuen Sokratesek—, eta azkar izanik, azkar, eta osasuntsu izanik, osasuntsu —agian batek ezaugarri horietaz eta horrelako guztiez pentsa lezake, horrelakoak diren gizakiek eta ezaugarri horiek dauzkatenek dauzkaten ezaugarri berberak desic ratu egiten dituztela ere; tronpa ez gaitezen, horregatik diot—, horiek, Agaton, hausnartzen baduzu, derrigor eduki behar dute oraintxe bertan dauzkaten gauza horiek guztiak, nahi eta nahi ez, eta nork desiratuko luke hori bada. Baina batek esango balu:
‎" Ni osasuntsu nago eta osasuntsu egon nahi dut, eta aberats naiz eta aberats izan nahi dut, eta dauzkadan gauza horiexek berak nahi ditut", esango genioke: " Zuk, gizona, aberastasuna eta osasuna eta indarra edukita, gerorako ere horiexek nahi dituzu eduki , oraingoan behintzat badauzkazu-eta, nahi eta nahi ez. Azter ezazu bada, hori diozunean ‘Badauzkadanak nahi ditut’, honako hau baizik ez ote duzun esaten:
‎Azter ezazu bada, hori diozunean ‘Badauzkadanak nahi ditut’, honako hau baizik ez ote duzun esaten: ‘Badauzkadanak gerorako ere eduki nahi ditut’". Besterik adostuko al luke?
‎hiriaren benetako agintea magistratuen esku zegoen eta hauek familia aberatsenen artean aukeratzen ziren, magistraturak betetzeko dirua eta astia beharrezkoak zirelako eta baita ere prestakuntza egokia. Magistratuek hogeita hamar urte baino gehiago eduki behar zuten, eta betetzen zuten karguaren arabera zozketatu ala hautatzen ziren. Zozketaren bidez aukeratutako magistratuak bi aldiz bete zezakeen bakarrik kargu hori; baina hautatzen ziren magistratuek, berriz, ez zeukaten muga hori.
‎11, 12 Esandakoaren kontra, menturaz pentsa daiteke espiritu botereek denbora gaien inguruko erregelak ezarri dituztela, esaterako, Zuzenbide kanonikoan agertzen diren kontratuei buruzkoak, edota testamentu, preskripzio, delitu, epaitzeko modu, Zuzenbidearen erregela eta antzekoen ingurukoak; gisa bertsuan, pentsa daiteke izan badirela denbora botereak espiritu arloko gaietan ezarritako legeak ere, berbarako, erromatar zuzenbidean, lehenengo kristau enperadoreen konstituzio batzuk, edota gure erregeek fedearen eta eliza jakintzagaiaren inguruan emandako beste ordenantza batzuk. Dena dela, Zuzenbide kanonikoan denbora gaiei buruz dagoen guztia ez da nahikoa, elizako botereek horren gaineko xedapenak eman dituztela frogatzeko; alderantziz, Zuzenbide horren hastapenetan, jainkoeta giza legeak bereizten dira, eta bertan esaten da giza legeak direla printzeek ezarritakoak, eta horien bidez, gizakiak eduki dezakeenaren gaineko eskubide arazoak konpontzen direla; horretara, elizaren ondasunak ere lege horien agintearen ondorioz iraunarazi dira, Jainkoak printzeei bakarrik eman baitie denbora gaietan gobernatzeko zeregina. Hortaz, Zuzenbide kanonikoan ezin daitekeenez ezer egon erregela horren aurka, denbora gaiei buruzko lege kanonikoak printzipio horrekin bateratu behar dira; hori errazena da, haien aplikazioa gaingiroki aztertu ondoren.
‎Gure bihotzari dagokionez, guztiok dakigu mundu osoak ere ez lukeela beteko. Modu berean, egundo ere ez dira poz horretara heldu munduan bertan barruratu eta berori gehien eduki izan dutenak. Begien bistakoa da hori, inork ez ditu horretaz jabetzeko argumentuak behar.
‎Horregatik, gizakiak ondasun sentikorretan bilatu izan du zoriona; baina ondasunotan bi akats aurkitu ditu, bi perfekzio haien kontrakoak direnak: lehenengoaren ondorioz, guztiek ezin dituzte halako ondasunak eduki ; eta, bigarrenaren eretzean, ondasunok ezin dute inoren zoriona eragin. Hortaz, ondasun horiek maite eta gura izatearen ondorioz, liskarrak sortzen dira ondasunotan euren zoriontasuna bilatu nahi dutenen artean.
‎‘Aldaketa razionala’ azaltzerakoan ere ez du arrakastarik eduki Lakatosek. Bere ustez, hori azaltzeko ‘psikologia arruntera’ jo du Kuhnek.
‎Sarritan, uste irmo horiek besteek egindako lanari erantzutean argiago agertzen dira. Keplerren ikerkuntza Galileok onartzetik Mendel ena Nageli k onartzera, Gay Lussac-en emaitzak Dalton-ek baztertzetik Maxwell-enak Kelvin-ek baztertzera, ustekabeko berrikuntza faktiko eta teorikoek berebiziko erresistentzia eduki dute eta, askotan, zientzialari komunitate profesionaleko kide sortzaileen arteko askok baztertu izan dituzte. Historialariak, bederen, ez du premia handirik Planck-ek honakoa gogoraraz diezaion:
‎Zioa: Feyerabend, Kuhn eta Popperrek zalantzan jartzen zutela zientziak ezagutza objektiboaren antzekoa izan zitekeen zerbait eduki zezakeela. Interpretazioa zuzena izan edo ez, hori beste kontua da.
2004
‎Bestalde, kontuan eduki behar da bere garaian zientzia aldaketa handia jasaten ari zela, mundu berri batera, mundu ikuskera berri batera, zeraman iraultza bat ematen ari zela eta oinarri falta nabarmena zegoela filosofia zaharrak ez zuelako balio zientzia berriaren aurrerakuntzen arrazoia emateko eta bere ondorioak ateratzeko. Honela, bada, zalantza egia bilatzeko tresna eraginkorra bihurtzeko eta zuzen bereizi ahal izateko zientziaren esparruan sar zitekeenaren eta ezin sar zitekeenaren artean, Descartesek metodo zientifikoaren mugak ezarriko dizkio zalantzari.
‎Etikari dagokionez, areago errealizazioaren etikaren ikuspegitik, geroz eta argiago dakusagu aipatu antagonismoak gainditu behar direla eta gaindi ahal daitezkeela, teorikoki bederen. Izan ere, azentuak eta ñabardurak gorabehera, etikak batera behar ditu materialtasun( eduki ) minimo bat eta oinarrizko egitura formal bat; halaber, pertsonaren errealizazioaz adina arduratu behar da pertsonen arteko elkarbizitzaz eta komunitatearen errealizazioaz, gizabanako/ gizarte dialektikak berak hala eskatzen baitu, jokabide egolatrikoak eta totalitarioak saihestuko baditugu. Era berean, zinezko etika batek elementu subjektiboak eta objektiboak hartu behar ditu kontuan, batzuen eta besteen pisu eta eragin erreala aintzat hartuz, bai egoera bakoitzean nola orokorrean kontsideraturik.
2005
‎Oraintsu zehaztu dugun zuzenbide kontzeptu horretatik aldentzen da beste bat, beste hori, lehengoaren jatorri berdinekoa izan arren, gizabanakoei baitagokie. Eskubide hori pertsonaren ezaugarri morala da, horren bidez zerbait egin edo eduki dezakeela legearen arabera. Eskubide hori pertsonei dagokie, batzuetan gauzetan azal badaiteke ere, adibidez, funtsen arteko zortasunetan.
‎Oraintsu zehaztu dugun zuzenbide kontzeptu horretatik aldentzen da beste bat, beste hori, lehengoaren jatorri berdinekoa izan arren, gizabanakoei baitagokie. Eskubide hori pertsonaren ezaugarri morala da, horren bidez zerbait egin edo eduki dezakeela legearen arabera. Eskubide hori pertsonei dagokie, batzuetan gauzetan azal badaiteke ere, adibidez, funtsen arteko zortasunetan.
‎Ideien asoziazio horretan, egiaz, baldin eta zoriak, arbitrariotasun itsuak edota hiztun bakoitzaren singularitate propioak eragin itzela eduki izan balu, orduan, alferrikakoa izango litzateke benetan era horretako eginkizun baten ahalegina. Hizkuntza giza espezie osoaren beharra eta emaitza zelako, hain zuzen honengatik, beraren oinarrian nolabaiteko orokortasunak eta argitasunak egon behar du.
‎Hizkuntzen aniztasunari esker, berehala eta guretzat, handitu egiten da munduaren aberastasuna eta bertan ezagutzen dugunaren aniztasuna; era berdinean, zabaldu egiten zaigu giza existentziaren hedadura eta, gure aurrean, pentsatzeko eta sentitzeko modu berriak aurkitzen ditugu karaktere jakin eta errealetan. Hain zuzen hizkuntzak beti nazio osoen ondasun direlako, ez dugu inolako beldurrik eduki behar haiengan aurki ditzakegun fantasiaren biribilketen eta asmamen zorrotzen aurrean, zeinengatik askotan batzuk errudun sentitzen diren. Beraiek eskaintzen digutena giza-natura osoa, garbia eta hutsa da.
‎Hauei erantzun bat ematea ezinbestekoa da, zinez, beste hainbat kuestio ere argitzeko: Italiako zati bateko eta Frantziako jatorrizko biztanlegoari buruzko kuestioa, oraindik ilun diharduen eta inoiz erabat azaldu ez den herrien leinu zeltari eta hauen kokalekuari, migrazioei eta arrastoei buruzko kuestioa, euskarak gaelerarekin [Irish language] eta cymruerarekin [Welsh language] eduki dezakeen ahaidetasunari buruzko kuestioa eta, hauetaz aparte, eztabaidagarriak diren beste puntu askori buruzko kuestioak. Galdera eta kuestio hauek denak, atal batean gutxienez, euskal hizkuntzaren ikerketa zehatzaren laguntzarekin bakarrik azaldu ahal izango dira.
‎Era honetan azaltzen du Humboldtek hau: " Horrelako zerbait hizkuntzarekin eta hizkuntzaren bitartez bakarrik da posible", ze," nahiz eta hizkuntza, ezagutu nahi dugunarekiko, subjektiboa den zerbait bezala agertzen den", egia da ere" hizkuntza bera gizakiarekiko objektiboa den zerbait bezala azaltzen dela" 122 Garbi eduki behar dugu, hala ere, ez dagoela hizkuntza bakar bat baizik eta hizkuntza asko, eta, aurrekoa oinarri bezala hartuz, onartu egin dugu ere aniztasun linguistikoa benetako aberastasun bat dela gizakiarentzat. Bat bera ere ez dago sobera:
‎Modu berdinean, bestetik, beharrezkoa iruditzen zaio ere hizkuntza" bitarteko huts" bezala kontsideratzeko joera duten interpretazio guztiak gainditzea, alegia, hizkuntza" berau hitz egiten duen nazioak edo honen idazleek elkar ulertzeko bakarrik erabiltzen duten artekari soil bezala" ulertzen dutenak163 Azken batean, hizkuntzak, gizakiarenganako bere barne loturagatik edo, berezkoa du esanahi antropologikoa eta, bere" izaera nazionala" azaltzerakoan ikusi bezala, komunitate linguistiko ezberdinen hizkuntza historikoetan bakarrik du existentziarik. Honengatik, gogoz eta askotan azpimarratzen du berak" hizkuntza ezberdinak", egiaz," ez direla gauza baten hainbat deitura, baizik eta gauza beraren ikuskera ezberdinak" 164 Hizkuntza batetik besterako aldea ez da bakarrik nominala edo formala, baizik eta baita eduki mailakoa edo kualitatiboa ere: hizkuntza bakoitza, historia eta kultura jakin bat duen giza-talde batekin eta batean erreala den unetik, eta hau honela da beti, ezinezkoa da pentsatzea hizkuntza ezberdinen artean erabateko esanahikidetasuna egon daitekeenik ere.
‎gizabanakoen humanizazioa, formazioa edo heziketa(" Bildung"), aipatutako gizakiaren berezko linguistizitatea dela eta, ezinbestean planteatu behar da hizkuntzaren estudioaren eta hizkuntzen ikerketen ildotik. Zentzu honetan hitz egiten du berak" hizkuntzaren izaera formatiboaz", ze, egiaz, honi esker bakarrik eduki ahal dezake gizakiak bere garapen pertsonalerako behar dituen situazioen eta esperientzien aniztasuna. Horrela, bada, gizabanakoak hizkuntza ezberdin gehiago ezagutzen dituen heinean, zabaldu eta aberastu egiten du bere mundu ikuskera propioa, eta, honengatik, hezkuntz proiektu orok ezinbestean kontsideratu behar du haien ikas irakaskuntza.
‎Gurearekin jarraitu aurretik, hala ere, interesgarria izan daiteke Humboldten ikerketa linguistiko antropologikoek, orokorrean, hizkuntz zientzien eta hizkuntz filosofiaren baitan eduki duten oihartzuna begiztatzea179 Kontuan hartu behar da, hasteko, hark bat egiten duela J. G.
‎Humboldten obrak, idazlan honetan ikusi bezala, aukera ederra eskaintzen digu gaur ere hezkuntzaren problematikaz, hizkuntzaren fenomenoaz eta bi hauen arteko loturaz pentsatzeko, eta, honengatik, beldurrik gabe esan dezakegu autore aktuala dela. Ez dugu ahaztu behar, beti ere, ideien balioa orokorrean ez dagoela hainbeste formulatu dituen autoritatearen edo formulatuak izan direneko dataren menpe, baizik eta batez ere ideia horien beraien edukiaren edota horiek guretzat eduki dezaketen esanahiaren menpe. Zentzu honetan, adibidez, eta euskal perspektibatik begiratuta, garrantzitsua da oso berak hizkuntz aniztasunaz egiten duen irakurketa antropologikoa eta, honekin, baita hizkuntzen ikas irakaskuntzari aitortzen dion zeregin hezitzailea.
‎Gai honi buruzko idazlan zehatzenak ere orrialde kopuru handi bat eduki behar ez duenez, honengatik hain zuzen, berau gehienez urte eta erdi baten buruan publikoari eskaini ahal izatea espero dut.
‎Hemendik aurrera geroz eta gehiago izango dira gizabanakoaren zirkunstantzia espazio tenporalak kontuan hartuko dituzten autoreak: zirkunstantzia horiek ez dira jada kasualitatezko edo bigarren mailako aspektu bezala kontsideratuko; aldiz, pertsonaren izaera eta formazioa eduki mailan ere baldintzatzen duten ezinbesteko elementu bezala antzemango dira. Pentsaera korronte honekin bat eginez Humboldtek ere beharrezkotzat du" garai bakoitzeko eta nazio bakoitzeko berezitasunak ikertzea, hauetan barna ahalik eta gehien sartzea eta hemendik lortutako ezagutza gure balorazio guztien erdigune egitea" 9 Giza-izakiak, gainera, bere dimentsio guztietan behar du izan behatua, bai fisikoetan eta moraletan bai arrazoizkoetan eta afektiboetan, ze guztiak dira esanguratsuak berarentzat.
‎Humboldten" hizkuntz teoriaren" eraketa prozesua bere osotasunean ezagutzea interesgarria izan daitekeelakoan, jarraian eta bukatzeko, hark 1800etik aurrera burutuko duen ibilbide linguistikoa azalduko dugu labur. Bertan bi fase bereiziko ditugu, bai, baina beti ere garrantzitsua da ez ahaztea, horien artean ez dagoela inolako etenik eduki mailan, baizik eta bakarrik batean zein bestean aztergai honi eskainitako arduraldiaren araberako ezberdintasun bat: lehenengoan bestelako zeregin diplomatiko eta politiko askotan murgilduta dagoen bitartean, bigarrenean esklusiboki dedikatzen da hizkuntz estudiora.
2006
‎Politikoki ere indartsua izan zen: Egipton ezagutzen zen; hiribildu mizenikoen artean zabalena izan zen, esaterako, bere esku eduki zuen Eubea uhartea; Aulisen, Beoziaren kai naturalean, biltzen da akeoen itsas flota Troiara abiatu baino lehen; Itsasontzien katalogo homerikoa ere Beoziarekin hasten da78.
‎eraztunak eta bestelako bitxiak, kopak, tripodeak, pertzak, orfebreria, fintasunez landutako armak, metalezko lingoteak, tapizak eta oihal brodatuak; urrea, lapislazulia eta beira urdina nonahi130 Etxeetako altzarietan ere nabarmentzen zen luxuzaletasun hori: marmolezko mahaiak —garai batean metal finezko inkrustazioak eduki zitzaketenak, eta bolizko hankak—, modu aberatsean landutako tronu aulkiak, zilarrez, beira urdinez eta boliz apainduak131..
‎Luxu horrekin lotura handia du, bestalde, gizarte mizenikoan indartu zen erregeen arteko opari, atzera opari eta trukearen ohitura. Herri bereizigabeetan —balio materialik eduki ez arren— balio sinboliko handia zeukaten iduneko, eskumuturreko edo maskorrak bildumatzen zituzten bezala132, lehen helendarrek luxuzko objektuak erabiltzen zituzten, trukerako eta harreman sareak indartzeko ez ezik, jarrera ohoretsu bat saritzeko edo bisitaria omentzeko.
‎Sarreran aztertu dugun —metodologikoki beti gogoan eduki behar den— ahozkotasunaren mekanismoak gorde ditu, hein handian, arketipo zaharrenak —grekoz ari gara, arch tupoj esaten dugunean: alegia, eredu arkaikoak, lehen moldeak, hasierako irudiak; eta, baita ere, eredu gorenak, eta adibide duinak; eta, baita ere, indarrez, boterez inguratuta dauden eredu eta irudiak—:
‎• Telemako: erregearen semeak errege izateko eduki behar dituen dohaiak.
‎7 Esan beharra dago filosofo batzuen ikuspegian usteak eta desioak, biek, eduki errepresentatzailea dutela; batetik bestera aldatzen den gauza bakarra da gogo egoera horiek munduarekin duten erlazioaren norantza. Ez dut eztabaidatuko ikuspegi hori, baina, dena dela, ‘eduki errepresentatzaile’ adierazpena zentzu estuago batean erabiliko dut une honetantxe eta behin behinean; alegia, norantza hori funtsezkoa izango da gogo egoera batek eduki errepresentatzailea duela esan ahal izateko.
‎Ez dut eztabaidatuko ikuspegi hori, baina, dena dela, ‘eduki errepresentatzaile’ adierazpena zentzu estuago batean erabiliko dut une honetantxe eta behin behinean; alegia, norantza hori funtsezkoa izango da gogo egoera batek eduki errepresentatzailea duela esan ahal izateko. Geroago, argudiatu ondoren, aipatu filosofoekin bat egingo dugu, desioei eduki errepresentatzailea edo intentzionala egotziz.
‎[12] Horregatik dira horren desberdinak gertakari ari eta zuzentasun ari dagozkion akatsak; eta hori da arrazoia bata, bestea ez bezala, eskuarki bidegabekeriatzat hartzeko. Edipo, Laio hil zuenean, ez zen erlazioaz jabetu, eta zirkunstantzien poderioz egindako ekintzari buruzko uste okerra eduki zuen berak erru gabe eta nahi gabe.12 Aitzitik, Neronek, Agripina hil zuenean, bien arteko erlazio guztiak eta gertakari horren zirkunstantzia guztiak ezagutzen zituen aldez aurretik.13 Baina mendekuzko desira, edo izua, edo interesa haren bihotz ankerrean gailendu zitzaizkien eginbehar eta giza-onberatasun sentimenduei. Eta guk Neronen aurkako gaitzespena adierazten dugunean —Neron bera gaitzespen horrekiko soraioa izan zen luze gabe—, ez da hark ezagutzen ez duen erlazioren bat guk ikusten dugulako, baizik eta, gure jaiduraren zintzotasunetik abiatuz, sentimenduak sumatzen ditugulako; hura, ordea, sorgorra da sentimendu horien aurrean, bai lausenguen eraginez bai bidegabekeria ikaragarrienetan tinko tematu zelako.
‎[17] IV. Objektu bizigabeek elkarren artean eduki ditzakete agente moralengan behatzen ditugun erlazio berak, nahiz eta lehenengo haiek ezin diren sekula izan maitasunaren edo gorrotoaren objektuak, eta, ondorioz, ezin zaien haiei egotzi ez meriturik ez zuzengabekeriarik. Zuhaitz gazte batek bere sortzailea suntsi dezake horren gainean hazten denean, eta, hortaz, Agripina hil zuen Neronen parean dago erlazio guztiei dagokienez.
‎[15] ‘Nik ardoari buruzko judiziorik eduki nahi izatea zentzuzkoa da erabat’, esaten ari zaio Santxo sudur handiko ezkutariari. ‘Gure familian hori herentziazko ezaugarria da.
‎Zaporeen gaineko gustu oso fina oztopo bat izan daiteke hainbatetan, norberarentzat nahiz adiskideentzat. Aitzitik, talentuaren edo edertasunaren gaineko gustu fina beti da tasun desiragarri bat; izan ere, gizakiak eduki ditzakeen gozamenen artean, inongo kalterik egiten ez dutenen eta onenak direnen iturria da. Hori dela-eta, gizaki guztien iritziak bat datoz.
‎Hori da giza gustuak duen ahalmena. Beraz, ‘a karratua da’ eta ‘a ederra da’ baieztatzen ditugunean, nahiz eta gramatikalki esaldi horiek antzeko egitura eduki , arras desberdinak diren konpromisoak hartzen ari gara: konpromiso desberdinak bai ontologia mailan bai ezagutza mailan, besteak beste.
‎Geometriak esaten dit bi punturen arteko biderik laburrena dela bi puntu horiek lotzen dituen zuzenkiarena. Ezagutza abstraktu horretan oinarrituz (eta adibide horrek eduki ditzakeen bestelako arazoak bazterrean utziz), erabakiko dut zein bidetatik joango naizen. Humeren interpretazioan geometriak lagundu dit nire helburua asetzen, baina geometriak bakarrik ez nau motibatu, ez nau bultzatu hori egitera.
‎Humeren tesia da, ez aprioriko ez aposterioriko usteek ez dutela ekintzara bultzatzeko gaitasunik. Donostiara ahalik eta azkarren joateko nahia eduki ezean, arrazoimenak bakarrik ez nau bultzatuko errepide batetik edo bestetik joatera.
‎Uste eta desio horiek eduki bera dute. Nik Jon etortzea nahi baldin badut, onartzen ari naiz nire nahiak eduki (intentzional edo errepresentatzaile) bat duela. Nire ustez, zenbaitetan Hume ez da oso zorrotza gogo egoeren mundua deskribatzen duenean.
‎Gogo egoera mota bat da minez egotea eta beste bat Jon etortzea nahi izatea. Agian lehenengoari uka diezaiokegu eduki errepresentatzaile intentzional bat, baina bigarrenari eduki errepresentatzailea ukatzeak okerra dirudi.
‎Gogo egoera mota bat da minez egotea eta beste bat Jon etortzea nahi izatea. Agian lehenengoari uka diezaiokegu eduki errepresentatzaile intentzional bat, baina bigarrenari eduki errepresentatzailea ukatzeak okerra dirudi.
‎Objektu bizigabeek elkarren artean eduki ditzakete agente moralengan behatzen ditugun erlazio berak, nahiz eta lehenengo haiek ezin diren sekula izan maitasunaren edo gorrotoaren objektuak, eta, ondorioz, ezin zaien haiei egotzi ez meriturik ez zuzengabekeriarik. Zuhaitz gazte batek bere sortzailea suntsi dezake horren gainean hazten denean, eta, hortaz, Agripina hil zuen Neronen parean dago erlazio guztiei dagokienez.
‎Batetik, usteak daude (edo horien antzeko gogo egoerak, hala nola, susmoak, zalantzak...) eta, bestetik, desioak (edo horien antzeko gogo egoerak, hala nola, helburuak, asmoak, itxaropenak...). Lehenengoek badute eduki errepresentatzaile bat, hau da, mundua nolakoa den jasotzen dugu (edo jaso nahi dugu) horietan. Gure usteek mundua nola ‘ikusten’ dugun jasotzen dute.
‎Munduan orain ‘katu’ adiera bakar eta bera duten morfema guztiak alderatuz gero, nabaria izango da askoz ere alde handiagoa dagoela beren artean, katu baten eta zakur baten artean dagoena baino adibidez. Gainera, ezer gutxi dute komun soinuzko morfema batek eta morfema grafiko batek, edo mimikoak, adiera bakar eta bera eduki dezaketen arren. Nolanahi ere, zakur baten eta katu baten arteko aldea aski da katuaren esentzia ezin gauza dadin katuarengan baino, eta ez zakurrarengan.
2007
‎• Filolao pitagorikoa: maiz egotzi zaion errepikatzaile eitea bazterturik, baliorik eduki zuen filosofoa izan zen29; esaterako, astronomian sistema iraultzailea sortu zuen: lurra zentrotik desplazatu eta mugimenduan jarri zuen, nahiz eta astronomikoki haren sistema ezegokia izan, aro zahar hartako beste sistema guztiak bezalaxe, hain zuzen30 Gauzen oinarri matematikoa aurkitzen ere saiatu zen, ongi asmatu ez arren:
‎pitagorismoa255, Eleusis, dionisismoa256, Eskilo edo Pindarorengan ikusten den nolabaiteko berrikuntza teologikoa257.. Eztabaida filosofikoetan ere bere lekua eduki zuen orfismoak: helendarrek adostasun handiak atzematen zituzten mezu orfikoaren eta filosofiaren artean258 Eragin nabarmenak daude bi aldeetatik:
‎Euskal Herriak ez du hezkuntza sistema propiorik, nahiz eta saioak izan diren euskal hezkuntza eraiki nahi izate horretan[...] eta ondorioz, euskal haurrek eskolaren bitartez jaso dituzten kultur eduki eta identifikazioa, Frantziako eta Espainiako estatuei dagokiena da.216
‎Euskararen eta euskaldunen egoera soziolinguistikoa, beraz, ez da normala —ez bederen inguruko hizkuntzen eta hizkuntz komunitateena bezalakoa—, eta, zentzu honetan, interesgarria dirudi horrek hezkuntzan eduki dezakeen eragina oraindik ere zehatzago aztertzea. Gure hezkuntzak, hasteko, oso kontuan hartu behar du euskal lurraldean ematen den sozializazio edota enkulturazio prozesua —erreferentziazko hizkuntz (ar) en arabera— anitza dela:
‎gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute" 262 Horrela, bada, eta bukatzeko, zera azpimarra dezakegu: " euskal hezkuntzak" euskararekiko duen —edota eduki behar duen— erantzukizuna, egiaz, euskaldunekiko eta horien giza garapenarekiko erantzukizuna da, eta, finean, horregatik hitz egin dezakegu haren sakoneko" dimentsio etikoaz".
‎Horren aurrean, egiaz, gizakiak elkarrizketaren posibilitatearen aurrean pairatutako porrotak suposatzen duenaren inguruko galdera egin behar dugu. Aldi berean, gizabanako bakoitzak —eta ez hainbeste hezitzaile bezala, baizik eta batez ere gure munduaren ordezkari bezala— hemen eduki duen erantzukizuna aztertu luke ere.
‎bere iritzia —baita eztabaidatik kanpo dagoen iritzia— inposatu, ahalegin horretan besteari entzutea exijitzen diolarik, baina bera horretarako prest ez dagoelarik. Posizio horiek eduki dituzte bere garaian nazionalsozialistek, hain zuzen eztabaida boterera iristeko bitarteko bezala erabiliz, baina berori berehala —boterea lortu eta gero— bertan behera utziz.
‎43 Ikus," historizismoan" Herderrek eduki duen garrantziaz, F. Meinecke, 1983: 305 Herderren aipatutako jatorrizko obra 1774koa da.
‎Aurrerapauso bat emanez, jarraian, hizkuntz aniztasunak hezkuntzarako duen esanahia zehatzago aztertzen saiatuko gara, hain zuzen, aniztasun horrek sozializazioa eta enkulturazioa bezalako prozesuetan eduki dezakeen eragina bistaratuz. Esan dezagun, hasteko, s ozializazioa —gizabanakoak gizarte jakin batean integratzeko burutu beharreko ibilbidea— ezin daitekeela gauzatu hizkuntza rik gabe.
‎Bere pentsamendu guztiaren oinarrian, beti ere, gizakiaren inguruko kezka orokorra dago edo, zehatzago, gizakiaren beraren izaera esentzialari eta garapen historikoari buruzko galdera, zeinak nahitaez eskatzen dion antropologia filosofikoa eta pedagogikoa uztartzea. Horren haritik, Schuz interpreteak, adibidez," antropologia hermeneutiko" bezala ezaugarritzen du Bollnowen pentsamendu filosofiko pedagogikoa272, bide batez bertan Diltheyk, fenomenologiak eta existentzialismoak eduki duten eragina azpimarratuz. Gizakiaren izaera berez da irekia —aldakortasuna a priori bat da berarengan—, eta, horregatik, antropologia filosofikoak nahitaez garamatza antropologia pedagogikora, non ezinbestekoa den gizakiaren beraren hezia izateko gaitasunaz eta beharraz hausnartzea.
‎Berori, bada, aurreraka doan osaketa konstruktiboa da, zeina banako horrek besteari azaltzen, oinarritzen eta demostratzen dion (pentsatze monologikoa ere entzule bati zuzentzen zaio). Baina garbi eduki behar dugu (H. Lippsek azaldu digun bezala280) ez direla horrelakoak pentsatze produktiboaren formak, baizik eta egoera oso jakin batzuei erreferitutakoak:
‎Ezinezkoa da guztia formazioaren ideal bakar batera murriztea. [...] Denok komunean eduki dezakegun gauza bakarra, egiaz, pentsatzeko eraren oinarrizko arau moduko zerbait da,[...] eduki kulturalek bizitza bezain anitzak behar dute izan.68
2008
‎Laburbilduz, III liburuaren aporietan hiru eduki maila bereizten dira: lehenengo maila batean, eduki joniar enpirista dugu; bigarren maila batean, aurrekoa baino garrantzitsuagoa dena, eduki platoniko idealista dugu; eta hirugarren maila batean, eduki aristotelikoa. Hirugarren maila horretatik, hain zuzen, saiatuko da Aristoteles doktrina joniar enpiristak eta doktrina platoniko idealistak sorturiko aporia filosofikoak gainditzen.
‎dialektikaren helburua zientifikoki aztertu ezin daitezkeen zenbait gairi buruzko arrazoibideak eraikitzeko esakune ez frogagarriak aukeratzea eta justifikatzea da. Erretorikaren helburua, bere aldetik, eduki ez zientifikoak ahalik eta erakargarrien aurkezteko teknikak garatzea da. Dialektika eta erretorika aristotelikoen inguruan esandako guztian, bi ezaugarri azpimarratu behar dira:
‎Enpirismoa predikatuetan, hau da, esperientzian ahitzen da, subjektua kontuan eduki gabe; formalismoa, aldiz, alderantzizko bidea egiten saiatzen da: subjektua begiratzen du predikatua kontuan hartu gabe, ohartu gabe subjektua ez dagoela bilatzen ari den lekuan, baizik eta bilatzen ari ez den lekuan hain zuzen, predikatuan, esperientzian.
‎argitasuna eta soluzioak baino gehiago sakontasuna eta originaltasuna bilatzen zen. Batak bestearen ezkutuan edo isilean egiten zuten lana, besteena kontuan eduki gabe.
‎Hura nia hutsera doan islapena da, bere jakitearen harropuzkeria. — Harropuzkeria horrek, ordea, ez du eduki hori hutsala dela soilik adierazten, baizik eta ulermen horren hutsalkeria ere bai; izan ere, bere baitan positibo dena ikusten ez duen negatibo dena da.
‎Baina Kantekin bakarrik ere ez. Holderlinen adiskideen arteak Hegelengan eragin handia eduki zuen, bere pentsamenduak zabaltasuna eta gaurkotasuna lortu baitzuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia