Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 295

2000
‎Egoitza zibilean gizabanakoak du bere negozioen eta aberastasunen lekua, ohiko etxebizitzarena. Absentzia hutsak ez du egoitza hausten.
‎Zenbait alorretan justiziak egoki erakusten du bere gogoa. Bazkide batek, adibidez, sozietate baten mozkinak banatu nahi ditu, arriskuak zatitzeke; gogoa eskandalugarria da, eta ez da halako itun batetik kanpo bilatu behar zuzengabekeria, itun horretan bertan gauzatzen baita hori.
‎Ezin legegilearena izan, legegilea baita justizia edo ekitate orokor horren ministraria. Justizia eta ekitate orokor horrek, bestalde ere, inguruabar zehatzik aintzat hartu gabe, gauza eta pertsonen arteko unibertsalitatea hartzen du bere barruan. Norbanakoen artean sorturiko legeak, alderdikeriaren susmagarri izateaz kanpo, beti atzera eragingarriak eta ez zilegiak izango lirateke batzuentzat, baldin eta horien arteko gatazkak lege horien parte hartzearen aurrekoak badira.
‎115. " Enpirismoaren bi dogma" (1951) artikuluan Quinek seinalatu bezala," [m] urnztagamtasun (reductivism) erradikalak, enuntziatuak unitateak bailiran ulertuta, sentimen datuen hizkuntza bat zehazteko eta geratzen den beste diskurtso esanahiduna, enuntziatuz enuntziatu, hizkuntza hartara itzultzeko eginkizuna hartzen du bere lepoan. Enpresa honetan sartu zen Carnap bere Der logische Aufbau der Welt ean" (QUINE, W.:
‎magia eta zientziaren arteko desberdintasuna adieraz dezakegu esanez zientzian aurrerapena dagoela, baina ez magian. Magiak ez du bere baitan aurreratzeko joerarik.
‎Bera hunkitzen duena berak egin ez duena izango da! Akaso azaldutako (berak edo beste batek azaldutako) hipotesiak hunkitzen du bera, ala hipotesira eramaten duen materialak. Baina, halaber, ez ote nuke hurrengoa galdetu ahal izango:
2001
‎Bere xedea ez da ezagutzaren osotasun zabalean bere lekutxoa lortzera mugatzen, gizartearen erreferentzi puntu izatera iritsi nahi baitu. Platonek olerkariaren asmo honen aurka egingo du bere ahuldade teorikoak agerian jarriz eta bere diskurtso formaren izaera adieraziz.
‎Bigarrenik, indarrean dagoen sistema politikoa demokrazia da. Demokrazia honek" hiritar bat bozka bat" irizpidean eta, batzuetan, kargu publikoen zozketan du bere oinarria. Platonentzat demokrazia honetan politikak bere espezializazioa galtzen du:
‎Honek kausalitatearen adigai erabat berria suposatzen du, organismoa norberaren kausa eta aldi berean efektua baita: sorkuntzan zuhaitz batek bere buruarengan ekiten du espeziea zabalduz; hazkuntzan norberarengan ekiten du bere burua garatuz, eta barne bizitzan norberarengan ekiten du zati bakoitza besteen mesederako existitzeak osotasuna mantentzen duelako. Horregatik, organismo bat ezin da mekanismo hutsera murriztu; bizidunak ez dira makinak, bizidun bakoitzaren banakotasuna ezin da adigai determinatuen bidez agortu; horregatik, ez dago Newton bat Biologian Fisikan badagoen antzera.
‎Arazo honen gakoa, beraz, Kanten idealismoan dago, eta horregatik orain landu nahi dut kontu hau, nahiz eta Kritika n Analitikaren amaiera aldera agertu. " Idealismoaren errefusapenean" Kantek argitu nahi du bere filosofian subjektuak ezartzen dituen baldintzak erabateko garrantzia izan arren idealismo horrek ez duela harremanik subjektibismoarekin (agerpenetara zuzentzen baita, eta ez berbaitango gauzetara), baizik eta ezagutzaren objektibitatea eratzeko estrategia dela. Horretarako bere idealismo transzendentala idealismo problematikotik eta dogmatikotik bereizten ditu.
‎Giza arrazoimenak patu berezi hau du bere ezagutzen sail batean: baztertu ezin dituen galdekizunek zirikatzen dutela; izan ere, arrazoimenaren izaerak berak ezarri dizkio galdekizunok, baina berak ezin ditu erantzun, giza arrazoimenaren ahalmen oro gainditzen baitute.2
‎" Nik, beraz, jakintza ezeztatu behar izan nuen, honela sinesmenarentzat leku egin ahal izateko" (B XXX (E48)). Horrela Kantek ez du sinesgaiztasunaren alde egin nahi; aitzitik, praktikaren benetako garrantzia azpimarratu nahi du bere oinarri okerrak baztertuz. Horrela borrokatuko dira fatalismoa, fanatismoa eta sineskeria, eta arrazoimenaren interes nagusia defendatuko da4.
‎Hemen abstrakzio prozesuaren kritika bat daukagu. Gauza bizidunak behatuz biziduna bizidun egiten duen ezaugarriaren adigaia lor dezakegu; Kantek abstrakzioaren ideia hau onartzen du berari dagokion eremuan. Hala ere, kolore gorria duten gauzak behatuz gorriaren adigaia lortzen badugu ere, ezin da berdina egin espazioaren kasuan.
‎Arrazoimenak bere erabilera hutsean ez du ezer positiborik lortzen eta, gainera, zentsura, diziplina behar du bere ilusioei muga bat ezartzeko. Baina, bestalde, diziplina hori berak bere buruari ezartzeak, goian beste botererik izan gabe, konfiantza ematen dio.
‎Baina adigai soilekin berehalako sintetikotasun hori ezin da inolaz ere lortu, adigaitik irten behar delako beste osagai baten bila. ...lik dira posible eraikuntzaren bidez." Gertatzen den guztiak kausa bat du" esaten badugu alde batetik eta" hiru puntu plano batean daude" bestetik, bigarren esakuneak espazioan egiten den eraikuntzaren baldintzak aurkezten ditu eta espazioaren begiespena baino ez du behar; lehenengoak, ordea, adigai soiletatik irten eta denboraren segida behar du, hau da, dedukzio edo froga bat du bere baliotasuna argitzeko.
‎Arrazoimenak kritikaren mende egon behar du bere ekimen orotan, askatasun horretan oinarritzen da bere izatea bera.
‎Kanten ezagutzaren teoria, beraz, ekimenaren filosofia oso baten atal bezala ulertu behar da. Kantek subjektu moderno dinamikoaren ekimen gaitasuna jartzen du bere Filosofiaren oinarrian. Honek subjektu ekile batek baliotasun objektiboa eta, beraz, orokorra lortu ahal izateko baldintzak baino ez ditu aztertzen.
‎Subjektua ez da lehendik nolabait dagoen espazio denbora batean kokatzen, baizik eta berak ezartzen ditu bere higikortasunaren eta objektuekiko hartu emanaren baldintza subjektibo gisa. Subjektua errealitatera irekitzen da horrela, esperientziaren mesedetan ezartzen du bere burua espazioan eta denboran. Hauxe da Matematikako koordenatu cartesiarrez hitz egin ahal izateko baldintza.
‎Erreala denak ez du bere baitan soilik ahalgarria denak baino gehiago: 1000 euro errealen eta ahalgarrien edukia bera da, esanahia bera da, baina bata existitzen da eta bestea ez.
‎Gorago esan dugu ‘izaki ari laria’ dela, ‘maita ari a’ Legepekoa ez dabil —edo ez du ibili behar—, adibidez, egiaren edo ederraren bila. Ez du bere gogoeta hutsetan agindu moralik, ez dagoelako gogoeten araurik. Ederra den gauzaren bat azaltzen bazaio, eder hutsaren edo kutsatuaren epaia sortuko zaio, edo sublimearena, besterik ez.
‎Matematika da ezagutza horren bere adibide hobetsia," giza arrazoimenaren harro gaia" 74 deitzen duena. Baina bere ‘triangelu’ kontzeptuaren (ideia unibertsalaren) ulerkerak ez du bere ezagutza ahalmenaren horrelako ziurtasun apartekorik ematen, aurrerago aipatuko dugunez.
‎" gehiago naiz zordun nirekiko, beste gizakienganako baino" 94 Eta bai Tomas Akinotar Santuak ere: " Horregatik, karitatea dela-eta, gizakiak maiteago izan behar du bere burua, hurkoa baino." 95.
‎Jakingogo, jakinmaitale da gizakia, inongo zalantzarik gabe. Baina halakoetan ere, gogoak ez du bere onespen betea ematen, gehienetan; adimenaren baietzak aldakorrak edo behar besteko oinarririk gabeak ote diren susmoarekin, aurrerago ikusiko dugunez datu zientifikoen eta teoria metazientifikoen arteko arazoa ukitzean.
‎Beraz, zientzialaritzat ematen du bere burua, baina gizakiaren askatasuna aitortzen du, bere egiten dituen zientziaren printzipio funtsezko hauen kontra jarriz: kausalitate fisikoa besterik ez dagoela, helbururik ez dagoela natura osoan.
‎Gizakiak, gizaki soilak, ez du bera ez den helbururik —maitagogo izatea, garatzea besterik—; ez historikorik, ez gizarte aldekorik. Horrek ez du ukatzen ‘lege’ izenez kanpotik datozkion adibideek, erakustaldiek, ez dutela giza gogoa argitzeko ahalmenik.
2002
‎Dumontek testua laburtzeko darabilen beste modu bat idazlanaren egitura sinpletzean datza. Benthamek sarritan" galdera erantzun" egitura erabiltzen du bere argumentuak azaltzeko, eta horixe egiten du II. hitz atzean, V. atalean, lanari buruzko bost galderaren zerrenda batekin hasten duena. Jarraian, Benthamek bere galderei erantzuten die, hurrenez hurren.
‎Dagoeneko, helburua ez da delitu egilea zigortzea, delitua ekiditea baino. Bortizkerian oinarritu den botere monarkikoak delitu egile gutxi atxiki eta, prebentzio funtzio gisa, hauei zigor esanguratsuak ematean oinarritzen du bere eraginkortasuna. Honek panoptikoak baino koste politiko eta ekonomiko handiagoa ekarriko du, zeinak kontrolaren eta zaintzaren bitartez delitu egilearengan deliturik ezin egin ahal izatea eta kasurik onenean nahi ez izatea eragingo duen.
‎Aurrera egin baino lehen, autoreak sarri egin izan zaion objekzio bati erantzun beharrean aurkitzen du bere burua: presoak denen begien bistan egonik lotsaizuna galduko balute, nola erdietsi beren erreforma morala?
2003
‎Bertan, Aristofanesek Sokrates, Platonen maisua, sofista bezala aurkezten du, guztiz bidegabe eta absurdoak diren arrazoiketak defendatuz eta frogatuz. Bidegabekeriak defendatzeko ahalmen hori kaltegarritzat jotzen du Aristofanesek, eta antzezlanaren bukaeran protagonistak Sokratesen etxea erretzen du bera barne (herriak filosofiaren botereari zion beldurra erakutsiz eta Sokratesen exekuzioaren arrazoiak nabarmen utziz).
‎lege natural eta aldaezina da etxearen gaineko jabaria ugazabari dagokiola, ugazaba horrek jabaria bere borondatez kentzen ez duen bitartean edo jabari hori bide zuzenak eta legezkoak erabilita kentzen ez zaion bitartean. Halaber, lege natural eta aldaezina da, edukitzaileek ezin dezaketela betiko bereganatu norbaitek euren edukitzari kalte egiteko arriskua, eta denbora luzez etxearen edukitzaile izan dena, azkenean etxe horren ugazaba bihur daitekeela; egin eginean ere, gizakiak berezko joera du berea dena inoren esku ez uzteko, eta edukitzailea ezin daiteke usurpatzailetzat hartu, horren inguruko frogarik ez bada.
‎Horrez gain, gizakiak muga batzuen barruan jokatu behar du, bere egoerak muga horiek eratortzen dituelako. Gizakiak ezin du bere buruaz abusatu, ezta berari dagozkion gauzez ere. Izan ere, gizakiak gizarteko kide dira, gorputzeko zati diren bezala.
‎Horien artean, gutxiago dira oraindik zati batez nork bere burua maitatze horretan oinarritzen ez direnak. Gainera, beste batzuetan, lagunetako batek xede du bere burua maitatzea, baina besteak jokatzeko ez du araurik lehen legeen espiritua baino. Hortaz, gaur egungo gizartearen egoeran, mota horiek guztiak nahasi egiten dira, adiskidetasuna zein subjektuk izan eta horrek ematen dituen xedapenen arabera.
‎Premiazkoa da, beraz, giza legeen lehendabiziko oinarriak kausitzeko, euren xedea jakitea; eta, xede horretarako, asmoak moldatuko du bertara eraman behar duten bide eta baliabideen lehen erregela; horren ondorioz, hori izango da beste guztien lege eta euskarri.
‎Gizakiaren egitura horrek, Jainkoa ezagutzeko eta maitatzeko, hain zuzen ere, Sortzailearen itxurazkoa egiten du; hori denez on goren bakarra, berezkoa du bere burua ezagutzea eta maitatzea, eta horren antza du berori ezagutzeko eta maitatzeko gai duen izaera duena; eta haren dohatasunaren kide da ezagupide eta maite horren bikaintasuna iritsi dezakeena.
‎1, 2 Gizakia sortua bada ere on gorena ezagutu eta maitatzeko, Jainkoak ez du jarri berehalakoan xede horren edukitzan, ezpada, artean, bizitza honetan, berarengana heltzeko bidean legez. Eta gizakiak ezin du bere gogoa xede batean jarri, ulermen eta borondatearen eraginez baino. Horrexegatik, Jainkoak on gorenaren ezagupide argia eta maitasun aldaezina, hain zuzen ere, giza espiritu eta bihotzaren zoriona ekarriko duena, legearen men jarri du.
‎Harreman horietatik onurak eta probetxua atera ahal izateko, haien ohore eta interesak agintzen dute onustea, fideltasuna eta zintzotasuna izatea. Hortaz, nork bere burua maite duenak orotara egokitu behar du bere burua, orotatik probetxua atera ahal izateko. Gizaki horrek jakin badaki bere helburuak lortzeko baliabiderik eragingarrienak erabili behar dituela, eta, horregatik, eginbehar guztiak ere bereganatzen ditu, bertute mota guztiak iritsi ahal izateko.
‎Horra bertaratzen ditu Domatek, zoli eta egoki, une hartako zuzenbide kezka eta arrangurak. Hor ere, sekulako zubigintza egiten du berak, erromatar zuzenbidearen ekarria zehazteko eta molde berrietan jartzeko, arrazoiak eta ekitateak bultzatua. Zin zinez, Domaten ikuskera juridikorik funtsezkoena dago tratatu horretan laburtua eta barruratua.
‎Arrangura nagusi zaio, ea lege zibilei buruzko liburu batean beharrezko ote den legeen izaera orokorrean hartu eta liburu batean jartzea. Baiezko erantzuna ematen du berak, lege zibilen aurretik beharrena baita lege guztiei dagokiena egoki zertzea:
‎Baina ez da hori Kuhnek nahi duen dogmatismo mota. Aldi luzean dogma nagusi batek inposatutako kontrolean sinesten du berak; eta ez du uste zientziaren metodoa kritika eta aieru ausarten metodoa denik eskuarki.
‎Erantzuna —berrikuntzari zaion aipatutako erresistentziarena bezain nabarmena eta hain sarritan ahaztua— hauxe da: zientzialariak, paradigma bat emanda, naturarekin gero eta egokitzapen estuagora eramateko borrokatzen du bere kemen eta abilezia guztiarekin. Ahaleginik gehienak, batik bat paradigmaren garapenaren hastapenetan, hura eratzera bideratzen dira, jatorrizko formulazioa ezinbestean zehaztugabea zen eremuei zehaztasun handiagoa eskainiz.
2004
‎alde batetik, gizabanakoaren oinarrizko egitura razional unibertsalak aurkitzera eta, bestetik, naturaren ezagutzaren bidean aurrera egitera. Helburuok betetzeko, hain zuzen, ikusiko du berak erabatekoaren, osotasunaren, ideiara jo beharra, ideia hori pentsamenduaren eta ezagutzaren aurrebaldintza bezala eta baita existentziaren aurrebaldintza bezala ere bururatzeko beharra. Azken batean, erabatekoaren ideia hau, Jainkoaren ideia, bihurtuko baita ideien erreferentzia bermatzeko modua eta kanpoko mundura heltzeko bidea ere.
‎hotza zer den ulertzeko bere aurkakoaren, beroaren, ideia behar dugu, hotzetik beroa sortzen baita eta berotik hotza etortzen; modu berean argitasunaren ideia ulertzeko iluntasunarena behar dugu eta horrela gertatuko da adigai gehienekin. Honen arabera, Jainkoaren, perfekzioaren, aurkakoa ezereza baldin bada, bi adigaiek lotuta joan lukete eta bata beharrezkoa litzateke bestea ulertzeko; edozein modutan hemen ez da horrelakorik gertatzen, Jainkoak ez du bere existentzia bere ukazioarekin lotuta, ez dago perfekzioa ezerezarekin lotuta. Jainkoaren kontzeptuak berezko eta erabateko esanahia izango luke eta ez esanahi erlatiboa, hotz eta beroarekin gertatzen den legetxe.
‎Descartesek frogatutzat joko du Jainkoa existentzia berezkoa zaion izakia dela, Jainkoak existitu beharra daukala, Jainkoaz dugun ideiak horrela eskatzen duelako, eta hori izango dela gizakiaren eta Jainkoaren artean ezberdintasuna markatzen duen bereizgarria. Niri dagokidanez Jainkoak ematen dit izatea ezerezaren gainean, baina ez dit ematen izatearen osotasuna, Jainkoak ez du beste Jainko bat sortzen, ez du bere burua bikoizten, ez naiz ni Jainkoa izango, ezta Jainko txikia ere, baizik eta ezerezaren eta izatearen artean dagoen zerbait. Gizakiak, beraz, ez du berezko existentziarik izango.
‎Ez dago zalantzarik gizakia berez hartuta menpekoa dela, gure existentzia guztiz aleatorioa dela, eta giza espeziea desagertu ere egingo dela gainera, munduak edo dena delakoak iraungo duen artean; baina egiaztapen horretan oinarrituta Descartesek guri desegoki xamarra irudituko litzaigukeen hastapen bat jarriko du bere pentsamenduaren oinarrian. Darwinen ondoko garaiotan bizi garenontzat eta eboluzioaren teoria oinarri modura hartuta, mundua aurrerantz doa eta ondokoa aurrekoa baino hobetzat, garatuagotzat, ingurumenari moldatuagotzat jotzen dugu.
‎Zergatik ez ninduen hobezina egin? Zergatik ez ninduen egin osotasunaren ezagutza lortzeko gauza?, galdetuko dio filosofo kristauak bere buruari behin eta berriz, eta erantzun etsipengarri baten aurrean aurkituko du bere burua. Jainkoaren bideak eta azken egiak ezin asmatuzko ezkutaleku batean ostenduta geratuko dira guretzat, ez zaio beste irtenbiderik geratzen Descartesi une honetan.
‎Dena eraisteak, gure pentsamenduan biltzen den guzti guztiaz zalantza egiteak, sakonera handiko apustua dakar; eta horren bidez egia bilatzeko erronkari aurre egin nahi dio sendo, suposatzen duelako berak dakienean, berak ikasi duenean, ez dagoela egia fidagarririk eta segururik, eta, bestalde, seguru dagoelako egia izan badela, baina ez ordura arte berak ikasi duen ezertan. Egia aurkitu behar badu oinarri berri batean sustraitu du bere ezagutza, ez fedean eta ez beste inolako agintetan.
‎Metodoari buruzko diskurtsoan, jada, eman du kritika horretarako urrats bat eta agerian jarri du bere garaiko matematikak ez duela eskaintzen aurrez eta teorian iragartzen zuen guztia:
‎Urrats hau emateko Jainkoaren ideia, erabatekoarena, du bera egiaren berme bihurtzeko. Egiari buruz jardun duenean ideien argitasuna eta bereizitasuna hartu ditu hastapen bezala, baina ideiok beste ideia argi eta bereizi batzuekin lotzeko eta egiazko beste ezagupen batzuetara heltzeko beharrezkoa izango da Jainkoa, bera izango baita, esan bezala, ideien arteko uztarketa hori emateko kokagunea eta, baita, azken batean, euren objektibotasuna bermatzekoa ere.
‎Agintearekiko matxinadan beste hutsegite bat igar dezakegu hor. Izan ere, ezagutzaren arloan aldarrikatzen den askatasunak ez du bere isla izango moral kontuei dagokienean, eta horrek mugatasun handia ezarriko dio bere lanari. Seguruenik arrazoi arrotzek jokatuko dute arlo hori bere hausnarketatik kanpo uztean, eta ez da txikiena izango beldurrarena.
‎Behin berak berreraiki nahi duen bidea hartuta, alde batera uzten du, ahaztu egiten du dena, eta konstatazio horietatik erator daitezkeen ondorioak erabat gutxiesten ditu. Aldarrikatu ere egingo du bere bizieraren nagusitasun morala, hori defendatzeko argumenturik eman gabe.
‎Platonek razionaltasuna ideien mundu horretara murrizten zuen, mundu sentigarria, materiala, bere ukazio modura ulertuz, eta Descartes mundu material hori ere bertan txertatzen ahaleginduko da. Horrek eramango du bere Meditazioetan metafisika berri batetik abiatuz fisikaren arazoei sakoneko erantzuna ematera.
‎Alde batetik, frogapen horien helburua zelako Jainkoaren beraren existentzia frogatzea, ez hura gainerako izakien iturri bezala bururatzea; eta, bestalde, Descartesek bere buruaren eta, hobe esanda, errealitate materialaren izaera akastunean oinarritu dituelako orain arte eman dituen frogapenak. Hau da, izaki akastun batetik heltzen ginen Jainkoaren existitu beharrera, baina honek arrazoimenaren prozedura izaki akastunaren menpeko egiten du bere ezagutza," nire pentsamenduaren menpeko".
‎Horren arabera, mundua matematikaren hizkuntzan idatzitako liburu baten gisara interpretatu da, hizkuntza hori izango da naturaren harmonia osoaren oinarria. Baina bere aurrekoa Pitagorasengan duen egitasmo horrek oztopo larria aurkituko du bere ibilbidean berandu baino lehenago, ez delako hain erraza izango matematikaren mundu idealetik errealitate korporalaren existentziara jaistea eta matematikaren mugak, alde honetatik, handiak suertatuko direlako.
‎Gorputzak ezin du bere existentzia baieztatu, existituko da, beharbada, harri bat edo animalia bat existi daitekeen legetxe, baina ezin da Descartesen izateaz edo ez izateaz baieztapenik egin gorputzetik abiaturik, eta gorputza bera ere, harrien edo animalien modura, ez da autonomoa izango bere buruaren izateaz zerbait esateko. Harri batek ezin du bere izateaz baieztapenik egin, hori denok onartuko genuke aitzakia askorik gabe; era berean, Descartesek esango luke animalia batek ere lukeela horrelako baieztapenik egin eta, beraz, bere gorputzak ere du bere izateaz baieztapenik egin. Kontua, orduan, honakoa izango da:
‎Gorputzak ezin du bere existentzia baieztatu, existituko da, beharbada, harri bat edo animalia bat existi daitekeen legetxe, baina ezin da Descartesen izateaz edo ez izateaz baieztapenik egin gorputzetik abiaturik, eta gorputza bera ere, harrien edo animalien modura, ez da autonomoa izango bere buruaren izateaz zerbait esateko. Harri batek ezin du bere izateaz baieztapenik egin, hori denok onartuko genuke aitzakia askorik gabe; era berean, Descartesek esango luke animalia batek ere lukeela horrelako baieztapenik egin eta, beraz, bere gorputzak ere du bere izateaz baieztapenik egin. Kontua, orduan, honakoa izango da:
‎Atomo materialen aurrean, honek, Descartesen gisara lehentasuna arrazoimenari emanez, monadak deitutako oinarrizko elementuak hartuko ditu abiapuntutzat, kontaezinak, razionalak eta ez materialak izango direnak. Lehen elementu horiek espiritualak eta ugariak izango dira eta ez da egongo lehena izango den monadarik ez logikoki ez ontologikoki —Jainkoa izan ezik, jakina— Monada bakoitzak bilduko du bere baitan errealitatearen osotasuna, unibertsoaren osotasuna, eta sortzailearen betetasuna jasoko du, inongo akatsik gabe; eta horrela egia guztiek, ideia guztiek, izango dute lekua adimen horretan. Monadarengan islatzen diren ideia horiek guztiak kontzientzia maila ezberdinean agertuko zaizkio adimenari, baina horrek ez du esan nahi gure buruan era argi eta bereizian gaurkotuak ez dauden ideiak arrazoizkoak ez direnik.
‎Horregatik ez du fededunarentzat frogatu Jainkoaren existentzia. Fededunak ez du frogapen honen beharrik, ez du arrazoimenaren beharrik bere federako eta, gainera, Descartesek ez du bere arrazoiketa fede kontuekin nahastu gura, bere fedea oso handia delako, beharbada, edo uste duelako fedea eta arrazoimena bide ezberdinak direla Jainkoarengana heltzeko, eta, seguruena, halaber, ez duelako saltsatan sartu gura. Bere jarduna, esandako moduan, ez zaie zuzenduko fedea bete betean eta ezbairik gabe onartzen dutenei, baizik eta hitz egingo du arrazoimenaren esparruan mugitzen direnentzat, zientzialari eta filosofoentzat, alegia; eta bere helburua izango da, hain zuzen, fedearen bidea alde batera utzi eta Jainkoa eta zientzia oinarri beretan sustraitzea, arrazoimenarenean, alegia.
‎Descartesek, bestalde, ikusiko du bere zalantzaren bidea agortuta dagoela, talka egin duela tope batekin, eta, itxuran behintzat, ezin duela esan argitasun handirik atera duenik orain arte. Garbi geratu den gauza bakarra da arrazoi sendoak badaudela eusteko gorputza, irudia, hedadura, lekua... kimerak direla, ezin dela esan razionalki horrelako ezer existitzen denik.
‎Azken batean, bide horrek eraman du ez bakarrik bera ez den guztiaren existentziaz zalantza egitera, baizik eta baita berarentzat hurbilena eta, hasteko, seguruena izan daitekeenaz zalantza egitera ere, bere gorputzaz alegia. Gorputzak ezin du bere existentzia baieztatu, existituko da, beharbada, harri bat edo animalia bat existi daitekeen legetxe, baina ezin da Descartesen izateaz edo ez izateaz baieztapenik egin gorputzetik abiaturik, eta gorputza bera ere, harrien edo animalien modura, ez da autonomoa izango bere buruaren izateaz zerbait esateko. Harri batek ezin du bere izateaz baieztapenik egin, hori denok onartuko genuke aitzakia askorik gabe; era berean, Descartesek esango luke animalia batek ere lukeela horrelako baieztapenik egin eta, beraz, bere gorputzak ere du bere izateaz baieztapenik egin.
‎Ni transzendentalaren azpimarratzeari solipsismo deitu ohi zaio filosofiaren historian. Wittgensteinek ez du bere solipsismoa ukatuko:
‎Ez zaio aski estimuluak estimulu huts bezala hartu (sentitu) eta haiei erantzutea (mekanikoki alegia); gauzei eta bere buruari aurre egin behar baitie errealitate bezala hartuz. Eta errealitatea errealitate gisa hartzerakoan, bertan inplikatzen du bere burua gizakiak. Ez da, beraz, errealitatean gertatzen ari denaz" enteratzea" bakarrik, berorretan inplikatzea baizik, hartaz behar bezala jabetuz (Ik.
‎Orientatu beharra dago ezinbestean. Zentratu egin behar du bere baitan, errealitatean zentratu ahal izateko. Zentratzeko eta orientatzeko beharra hil edo bizikoa da, bere izatearen muina jokoan baitago:
‎Moraltasunaren sorburua bera, neurtzearen eta pisatzearen asmakizunak gizakiaren baitan sorturiko" barne zirrara miragarrian" egon zitekeela uste zuen Nietzschek. Gure filosofoarentzat gizakiak balio jakin batzuen arabera gidatzen du bere bizitza, baina balio horiek ez ditu askatasunez bereganatu, tradizioak, gizarteak, kode moralak, errutinak, erosokeriak edota ahuleziak eragindakoak baitira azken batean. Gizakia ez da, beraz, bere balioen jabe.
‎Ez da aski gizakiaren konformismoa eta gogo alferkeria (alferkeria intelektual eta existentziala) salatzea eta agerian jartzea, balio ororen giza jatorria ikusi eta aitortu behar da, irudikeriei aurre eginez. " Egungo munduan baliorik duen orok ez du bere baitan edo naturaren arabera horrelakorik —natura beti baliogabea da (wertlos) —, baizik eta egun batean balio bat jaso du, dohain baten gisa, eta geu gara opari hori ematen eta egiten dugunok! Guk geuk bakarrik sortu dugu gizakiari dagokion mundua" (Jakintza alegera, § 301).
‎Rafael Ferberrek era bertsuan amaitzen du bere azalpen interesgarria. Agindu kategorikoa(" orokortzearen erregela")" arrazoimen praktikoaren exigentzia axiomatiko gisa" postulatzen du argumentazio luze bezain metodiko baten ondoren, korronte etiko ezberdinak (kognitibismoa, emotibismoa, utilitarismoa...) aztertu eta gero.
‎Agian gizakien moralitateak honetan dauka bere sorburua: lehen gizakiek neurria eta neurtzeko artea, balantza eta pisatzeko artea asmatu zituztenean bizi izan zuten barne zirrara miragarrian, alegia(" gizaki" [Mensch] hitzak ‘neurtzen duena’ esan nahi du; bere asmakizunik handienaren arabera izendatu nahi izan du bere burua) (II. lib., Bidaiaria eta bere itzala, § 21).
2005
‎Horietan ere oinarrizkoena da lege zibilaren moldeak erakusten dituena: Errepublika eta herritarrak ezin du bere eskubidea babestu, beste Errepublika baten edo beste Errepublika bateko herritar baten aurka, epaiketan baino.
‎Maizago begiratzen zaio lehendabizikoari eta horrexegatik, hain zuzen ere, bigarrena eskuratzea agindu behar zaigu prestutasun gehiagorekin, izaerak berak gure burua zaintzera bultzatuko bagintu bezalaxe. Bestenaz ere, jakintsuak ez du bere burua beheratzen, ezta bere ontasun propioa uzten ere; egiatan, inork ez du hori egiten zuzentasun handiagoarekin. Hari beretik ere, beregandik jaurtiko du kalte oro, horretarako eskubidea izan eta legezko zaion arren.
‎Zordun da bera Descartesekin eta zordun zaizkio horretan harrezkerokoak ere. Hala azaltzen du berak honen muina:
‎Horretan doa Jainkoarengandik errepublikara, harik eta errepubliken arteko zuzenbidea osatu arte. Horien bidez ere, jendeen arteko zuzenbidea moldatzen da eta hitz laburretan esanda, hortxe jartzen du berak gerraren ondorengoa, hots, presa eskubidearen muina eta jatorria:
‎Pertsonaren formazioa eta hezkuntza halabeharrez da pertsonala, hau da, kanpoko laguntza beharrezkoa bada ere bakoitzak bere barruko indarrei jarraituz jorratu behar du bere izaera. Ez da ahaztu behar, hala ere, garapen honek akaberarik ez duen bide bat osatzen duela eta, honengatik, bere helburua batez ere etengabeko aktibitatean egotea dela, eta ez hainbeste emaitza jakin batzuetara iristea.
‎Humboldtek, egiaz, gizakiaren indibidualitatea hartzen du bere ikerketa antropologiko eta proposamen pedagogiko guztien erreferentzia nagusi bezala eta, honengatik, beharrezkoa ikusten du lehenik gizakia aztertzea, baina singularra eta errepikaezina egiten duen horretan. Honela, bada, bere kuriositate intelektuala ez doa hainbeste giza-bitxikerien edo giza-berritasunen atzetik, baizik eta gizabanakoaren natura original eta izaera transferiezin horren atzetik.
‎Gutako bakoitzak hitz egiten duenean, egiaz, gaizki ulertua izateko posibilitatearekin kontatu behar du, eta jakintsuagoak berriz baita gai finetan gaizki ulertua izateko probabilitatearekin ere. Banakoak, beti ere, bestearen ulermenera zuzentzen du bere hizketa eta, berau aldi berean iriztearen eta ulertzearen menpeko izanik, hizkuntza berez bi hizlarien emaitza kolektiboa da bakarrik eta beti. Era honetan eta bere kabuz desagertzen da, beraz, gizabanakoaren indibidualitatearen arrasto zorrotzegia.
‎" Hizkuntza, bere berezko esentzian kontsideratuta, beti eta une oro da zerbait iragankorra. [...] Hizkuntza bera ez da obra bat (ergon) baizik eta aktibitate bat (energeia)" 83 Honek bakarrik ere agerian uzten du bere pentsamenduaren gaurkotasuna. Azalduko dugun kontzepzio linguistiko berri honen hurrengo ideiak, bigarrenak," pentsamendu eta hizkuntzaren" arteko sakoneko erlazioa azpimarratzen du:
‎Hemen ere oinarrizko desira edota obligazio batez hitz egin dezakegu, ze pertsonak pertsona izateko bere burua etengabe landu behar du eta, honekin batera, behin eta berriz adiskidetu behar du berau inguratzen duen munduarekin. Azken finean, giza-formazioak ez du bere bidea maila kontzeptualean bukatzen eta, honengatik," aldi berean garaiagoa eta intimoagoa den zerbaiten" beharra du ere, alegia," joera espiritual eta moral guztien ezagutzatik eta sentimendutik sortzen den eta sentsibilitatearen eta karakterearen gainean harmonikoki isurtzen den" zerbaiten beharra117 Guretzat hemen esanguratsuena, gorago aipatutakoaren antzera, hizkuntz...
‎Honi buruzko ideia esanguratsuenak bilduko ditugu jarraian eta, hasteko, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea formazio prozesu horretan handitze eta hobetze horiek elkarren osagarri direla, alegia, batek ezin duela bestea ordezkatu eta honek ere ezin duela haren lana egin. Gure aldetik, ordea, hizkuntzak hemen duen zeregina nabarmendu nahi dugu, ze, azken batean, tresna edo bitarteko hori gabe inork ezin du bere ezagupen esparrua zabaldu ezta bere burua ondu ere.
‎Baldin eta onartzen badugu hizkuntzak orokorrean edo, hobe, hizkuntza partikular bakoitzak gizakiaren eta munduaren arteko bitartekari lana egiten duela, orduan onartu egin dugu ere hizkuntz gertakariek egoera ezberdinen aurrean jartzen dutela pertsona behin eta berriz. " Hizkuntza, nazioaren eta iraganaren ekintza den heinean, gizakiari arrotza zaion zerbait da" eta, zentzu honetan," gizaki hau hizkuntza horri lotuta" agertzen zaigu; aldi berean, ordea," gizaki honek berak aberastua, indartua eta suspertua ikusten du bere burua, hain zuzen, hizkuntza hartan bere aurreko belaunaldiek jarritako guztiagatik" 139 Produkzio linguistiko guztiak kontestu espazio tenporal jakin batean emandako gertakari historikoak dira eta, beraiei esker eta aldi berean, gizabanakoek —bakoitzak bere erara— iraganeko hainbat bizipen jasotzen eta gaurkotzen dituzte. Honi esker pertsona bakoitzak bere aktibitatea martxan jartzen du, benetan sortzaile izateko aukera irabazten du eta, honen guztiaren haritik, bere giza-formazio prozesuan aurrera egiten du.
‎Modu berdinean, bestetik, beharrezkoa iruditzen zaio ere hizkuntza" bitarteko huts" bezala kontsideratzeko joera duten interpretazio guztiak gainditzea, alegia, hizkuntza" berau hitz egiten duen nazioak edo honen idazleek elkar ulertzeko bakarrik erabiltzen duten artekari soil bezala" ulertzen dutenak163 Azken batean, hizkuntzak, gizakiarenganako bere barne loturagatik edo, berezkoa du esanahi antropologikoa eta, bere" izaera nazionala" azaltzerakoan ikusi bezala, komunitate linguistiko ezberdinen hizkuntza historikoetan bakarrik du existentziarik. Honengatik, gogoz eta askotan azpimarratzen du berak" hizkuntza ezberdinak", egiaz," ez direla gauza baten hainbat deitura, baizik eta gauza beraren ikuskera ezberdinak" 164 Hizkuntza batetik besterako aldea ez da bakarrik nominala edo formala, baizik eta baita eduki mailakoa edo kualitatiboa ere: hizkuntza bakoitza, historia eta kultura jakin bat duen giza-talde batekin eta batean erreala den unetik, eta hau honela da beti, ezinezkoa da pentsatzea hizkuntza ezberdinen artean erabateko esanahikidetasuna egon daitekeenik ere.
‎Honi buruz esan behar da, lehenik, bere bizitza eta obra elkarreraginean ulertu eta aztertu behar direla: estudioa bere nortasuna garatzeko tresna bezala ikusten du berak eta, honengatik, aldi berean jorratzen ditu une oro interesgarriak gertatzen zaizkion hainbat gai. Aipatzekoa da ere, bigarrenik, bera ez dela irakasle edo pentsalari" profesionala" izan:
‎gizabanakoen humanizazioa, formazioa edo heziketa(" Bildung"), aipatutako gizakiaren berezko linguistizitatea dela eta, ezinbestean planteatu behar da hizkuntzaren estudioaren eta hizkuntzen ikerketen ildotik. Zentzu honetan hitz egiten du berak" hizkuntzaren izaera formatiboaz", ze, egiaz, honi esker bakarrik eduki ahal dezake gizakiak bere garapen pertsonalerako behar dituen situazioen eta esperientzien aniztasuna. Horrela, bada, gizabanakoak hizkuntza ezberdin gehiago ezagutzen dituen heinean, zabaldu eta aberastu egiten du bere mundu ikuskera propioa, eta, honengatik, hezkuntz proiektu orok ezinbestean kontsideratu behar du haien ikas irakaskuntza.
‎Zentzu honetan hitz egiten du berak" hizkuntzaren izaera formatiboaz", ze, egiaz, honi esker bakarrik eduki ahal dezake gizakiak bere garapen pertsonalerako behar dituen situazioen eta esperientzien aniztasuna. Horrela, bada, gizabanakoak hizkuntza ezberdin gehiago ezagutzen dituen heinean, zabaldu eta aberastu egiten du bere mundu ikuskera propioa, eta, honengatik, hezkuntz proiektu orok ezinbestean kontsideratu behar du haien ikas irakaskuntza. Erreflexio hauek, beti ere, pedagogia linguistikoaren eta hizkuntzen ikas irakaskuntzaren oinarrizko esanahia eta azken zentzua argitzen digute.
‎egitasmo osoaren iragarpen bat, etimologiari buruzko ohar orokor bat, hizkuntza baten barruan egin beharreko ikerketa etimologikoaren kontsiderazio bat, hizkuntz jatorriari buruzko gogoeta filosofiko bat eta hizkuntza guztien entziklopedia linguistikoaren plan bat. Idatziaren zatikako izaera honek, hain zuzen, zaildu egiten du bere barne loturaren ikuskera baita beronen euskal gaiarekiko konexioa antzematea ere, eta, jakina, hau guztia aintzakotzat hartu beharrekoa da bai berau itzultzerakoan bai berau irakurtzerakoan. Kontuak kontu," Euskaldunei buruzko monografiaren testu zatiak"() ezinbestean kontsideratu eta aztertu behar dira, baldin eta haren euskal ikerketak egoki hauteman nahi baditugu eta, C. Menzek dioen bezala, baita bere hizkuntz teoria orokorraren garapena zuzen ulertu nahi badugu ere200.
‎Gizabanako eta giza-talde bakoitza perspektiba indibidualizatzaile batetik, eta ahal bezainbeste aldetatik, ikertu behar da. " Kontua, hain zuzen, gauza bakoitza bere lurrean, objektu bakoitza aldi berean sostengatzen eta mugatzen duten besteekiko erlazioan, behatzea da" 21 Hemendik abiatuz bakarrik izango da posible pertsonari bere garapen prozesuan laguntzea, ze inork ezin du bere humanizazio prozesuan aurrera egin bere historia ahaztuz eta bere zirkunstantzia espazio tenporalei bizkarra emanez. Egia da, ordea, era honetan planteatutako ikerketa antropologikoak beti aurkituko duela giza-indibidualitateak dakarren muga.
‎Egia da, ordea, era honetan planteatutako ikerketa antropologikoak beti aurkituko duela giza-indibidualitateak dakarren muga. Gizabanakoak, beti ere historikoa delako, denboran zehar bakarrik erakusten du bere burua, aldiro partzialki bakarrik ikus daiteke eta, gainera, unetik unera era ezberdinetan agertzen da. Giza-indibidualitatearen berezko eta barruko dinamizitateak, honela, ez digu uzten berau kontzeptualki finkatzen, eta hau onartu beharra dago.
‎Pedagogo bezala diseinatzen du Humboldtek bere antropologia, hau da, garbi du bere helburua gizakia teorikoki ezagutzea baino pertsonari bere garapenean laguntzea dela, eta, honengatik," giza-indibidualitate errealean" edo" giza-karakterean" zentratzen da. Honi esker hitz egin dezakegu, egiaz, gizakiaren singularitate historikoaz, ze, finean, inor ez da baldintza espazio tenporal partikular batzuetatik at bizi, alegia, berorren naturan eta garapenean esentzialki ere —eta ez akzidentalki bakarrik— eragina duten zirkunstantzietatik kanpo.
‎Gizakiengan antzematen dugun aniztasuna, ‘guretzat’, jatorriz eta naturaz horrela agertzen zaigun zerbait da. Haurra amaren sabela utzi aurretik ere situazio jakin batean aurkitzen da, ze ama honek eta sortzen duen gorputzaren eraketak haren karakterean eragina izango du bere bizitza guztian zehar, nahiz eta kausa zerrenda hau guztia gure esperientzia esparrutik aparte egon. Horrela, bada, ‘guk’ aniztasun hau jatorrizko eta esentzial bezala ikusten dugu, nahiz eta honek egiaz kanpotik eragiten duen.31
‎" Hemen" eta" orain" jakin batean bakarrik errealak diren giza-subjektuek osatzen dute aztergaia eta, kontestu honetan, konparazioa gizakia bere aniztasunean gehiago ezagutu eta hobeto ulertu nahi duen antropologiaren ezinbesteko ikerketa tresna batean bilakatzen da. Honen guztiaren fruitua den" antropologia konparatuak", azken batean, ez du bere zeregina giza-gertakari ezberdinei buruzko informazioa biltzearekin bukatzen, alderantziz, beronek giza-formazioa bultzatzeko asmoa du sakon sakonean.
‎Gizaki bat osatzen duten ezaugarri guztiak dira garrantzitsuak, jakina, baina honek ez du esan nahi hauen artean sailkapen bat egiterik ez dagoenik edota egin behar ez denik. Alderantziz, pertsona bakoitzak bere humanizazio prozesuan bere bideari jarraitu behar baldin badio, honela ikusi dugu jada, jakin egin behar du bere baitan nor den eta berez zer den. Metodo konparatiboa, honela, beharrezko tresna bezala ageri da, bai funtsezko ezaugarri horiek identifikatzeko bai bakoitzari garapenerako erreferenteak eskaintzeko.
‎" Erreala dena posible denarekin behar da izan konparatua, honela antzeman ahal izateko nola hurbildu gaitezkeen beharrezkoa denera" 45 Konparazioaren metodoa, bigarrenik, ezinbestekoa da hainbat gizabanakoren artean diferentziak eta antzekotasunak aurkitzeko eta, hemen oinarrituz, gizabanako horiek izaera ezberdinen arabera taldekatzeko. Humboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin badu ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar du bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa.
‎" Erreala dena posible denarekin behar da izan konparatua, honela antzeman ahal izateko nola hurbildu gaitezkeen beharrezkoa denera" 45 Konparazioaren metodoa, bigarrenik, ezinbestekoa da hainbat gizabanakoren artean diferentziak eta antzekotasunak aurkitzeko eta, hemen oinarrituz, gizabanako horiek izaera ezberdinen arabera taldekatzeko. ...umboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin badu ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar du bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa.
‎Hizkuntza asko ikasi dituenak, eta bere burua zeregin horretan behatu duenak, gogoratuko du nola ia horietako bakoitzean, bat batean, azalpen argi bat eskaintzen zioten hainbat oharrekin topo egiten zuen, lehenago aurkituz gero esfortzu asko aurreztu ahal izango ziotenak. Horrela, bada, hizkuntza bat bere kabuz eta irakaslerik gabe ikasteko adorea duenak, beti, hizkuntza horren gramatika osoa zehazki irakurriz eta beronen lexikoa gutxienez sarritan miatuz hasi du bere jarduera. Ikasle honek ahal bezain beste forma aurkeztuko dizkio bere irudimen gaitasunari, hain zuzen, hizkuntzatik bertan hartzen dituen formak; orduan, eta bere berezko hizkuntz formazio ahalmenaren besotan erortzen uzten delarik, berak bertan aterako du hizkuntzaren formaren tipo orokor bat forma partikular haietatik.
‎Gainera ezaguna da, egiaz, honako esperientzia hau: baldin eta lehendik hizkuntza gehiago sakon ikasi dituen norbait beste hizkuntza berri bat ikasten hasten bada, orduan berak errazago ikasiko du hau eta, gainera, honen singulartasunak antzematerakoan ere bide erdia egina izango du jada, ze beronen jabekuntzaren aurretik trebatua du bere taktu linguistikoa.
‎" Das achtzehnte Jahrhundert"(?) eta" Plan einer vergleichenden Anthropologie" (1797?) 3 Egilea sinetsita dago antropologia orohartzaile baten beharraz eta, bi testu hauetan azaltzen den moduan, ezinbestekoa iruditzen zaio gizakia batasun eta osotasun bezala ulertzen ahalegintzea eta berau alde guztietatik eta alde guztietan ikertzen saiatzea. Giza-izakia bete betean, eta berari dagokion aspektu bat bera ere alboratu gabe, aztertu nahi du bere antropologiak eta, honengatik, berau bi zereginen aurrean aurkitzen da: batetik, beharrezkoa izango du, egun" antropologia sozialak" edota" antropologia kulturalak" egiten dutenaren antzera, gizakia bere izate errealean edo orain den horretan ezagutzea eta, azken finean, giza-fenomenoak ahalik eta gehien biltzea eta ondoen deskribatzea.
‎Geroz eta garbiago ikusten du Humboldtek gizakia hizkuntzari esker bakarrik dela gizaki (gizakia ez dago jada erabat osatuta hizkuntzaren aurretik) eta, aldi berean, hizkuntza gizakiak hitz egiten duelako bakarrik dela hizkuntza (hizkuntza ez da gizakiarengandik aparte existitzen den zerbait). Horrela, bada, era honetan gizakiaren dimentsio linguistikoaz eta hizkuntzaren dimentsio antropologikoaz jabetzen delarik, ahalegin serioa egiten du bere jatorrizko" giza-teoria" orokorra, hemendik aurrera," hizkuntz teoria" sakon eta zabal baten bidez eta bitartez garatzeko. Gizakia etengabeko formazio prozesu batean dago eta, bertan, hizkuntza indar eragile garrantzitsuena da, alegia, hizkuntzari esker bakarrik ahal dezake gizakiak bere burua osatuz eta aberastuz joan, eta baita berau inguratzen duen mundua ezagutuz eta bereganatuz ere.
‎esan beharrekoa da, hasteko, euskal lurra zapaldu aurretik burutua zuela jada bere" antropologia konparatuaren" proiektua eta, egiaz, hau gauzatu nahian egiten dituela —beste batzuen artean— aipatutako bi bidaiak. Hala ere, euskal esperientzia honek berebiziko garrantzia du Humboldten garapen intelektualean, ze, berak espresuki eta askotan aipatzen duen moduan, hemendik aurrera hizkuntzaren eta hizkuntzen ingurura ekarriko du bere antropologia. Euskara bezalako garapen literario urriko hizkuntza batekin topo egiteak, hain justu ere, hizkuntzaren berezko izaera antropologikoa antzematera eta onartzera eramaten du eta, jada esan bezala, baita gizakiaren humanizazioa, formazioa eta hezkuntza bertan oinarritu eta bertatik bideratu nahi izatera.
‎Espainiarako bigarren bidaiarekin (1801), euskal hizkuntza ikertzera bakarrik zuzenduta zegoena, hizkuntzaren arazoak era oso eta behin betiko batean hartzen du bere lekua Humboldtengan. Karaktere nazionalarekiko erreflexioak, orain, hizkuntzaren arazoarekin gurutzatzen dira.61
‎" Ueber den Nationalcharakter der Sprachen" (1822): testu honek Humboldten hizkuntz teoriaren gai nagusietako bat du hizpide, hizkuntzen eta nazioen arteko harremana, eta tarteko maila garrantzitsu bat osatzen du bere teoria osoaren garapen prozesuan69.
‎Orokorrean zera esan dezakegu: Humboldtek, linguistikoa denaren eta gizatiarra denaren arteko sakoneko loturaz kontzientzia hartzen duen unetik, ezinbestekoa ikusten du bere ikerketa antropologikoa eraberritzea eta, zehazki, berau hizkuntzaren estudio zabal bat bezala bideratzea. Hasieran, eta bere ibilbide intelektual honen hastapenak ezagutu nahian, hizkuntzaren arazoaz nolabaiteko interesa erakusten duten bere lehenengo testuen errepasoa egin dugu.
‎Hain zuzen hemendik abiatu behar dugu hizkuntzaren pedagogiaren eta hizkuntzen ikas irakas prozesu ororen atzean dagoena azaltzeko, hain zuzen, hizkuntz jabetzea beti eta salbuespenik gabe jarduera jakin baten fruitua delako funtsezko ideiatik. Gizabanako bakoitzak bere baitan aktibatu behar du bere berezko hizkuntz gaitasuna, eta, ikasten ari den hizkuntzaren muinarekin bat eginez, honen osagai fonetiko, lexikal eta gramatikalak suspertu eta eraberritu behar ditu. " Hizkuntza bat ezin da inolaz ere ikertu landare idortu bat bezala.
2006
‎Patroklo heroi hil berriaren gorpua —Akiles oldarkorraren alter egoa izan denaren gorpua— borroka zelaian datza eta ataka estuan dago Menelao: batetik, gorpua defentsarik gabe uzten badu, bere erruz, heroiaren gorpuak bere herritarren gorazarrekin lur hartzerik ez badu, danaoen gaitzespena jasoko du (nemeshsetai); baina, bestetik, dagoen bezala, bakarka, Hektorri eta troiarrei aurre egiten badie, arrisku bizian jarriko du bere burua. Badirudi, une batez, Menelaori —geroago Arkilokori bezala— barne eztabaida sortu zaiola bihotza ez den leku harrigarri batetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 207 (1,36)
ukan 88 (0,58)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan bera buru 15 (0,10)
ukan bera helburu 3 (0,02)
ukan bera banakotasun 2 (0,01)
ukan bera existentzia 2 (0,01)
ukan bera izaera 2 (0,01)
ukan bera jarduera 2 (0,01)
ukan bera oinarri 2 (0,01)
ukan bera abiapuntu 1 (0,01)
ukan bera aita 1 (0,01)
ukan bera ama 1 (0,01)
ukan bera antropologia 1 (0,01)
ukan bera arrazoiketa 1 (0,01)
ukan bera askatasun 1 (0,01)
ukan bera asko 1 (0,01)
ukan bera aurreratu 1 (0,01)
ukan bera azpizola 1 (0,01)
ukan bera baina 1 (0,01)
ukan bera banako 1 (0,01)
ukan bera barn 1 (0,01)
ukan bera berezko 1 (0,01)
ukan bera bide 1 (0,01)
ukan bera den 1 (0,01)
ukan bera dimentsio 1 (0,01)
ukan bera egia 1 (0,01)
ukan bera egungo 1 (0,01)
ukan bera ekimen 1 (0,01)
ukan bera ekin 1 (0,01)
ukan bera eskertza 1 (0,01)
ukan bera eskubide 1 (0,01)
ukan bera ez 1 (0,01)
ukan bera ezagupen 1 (0,01)
ukan bera ezagutu 1 (0,01)
ukan bera ezagutza 1 (0,01)
ukan bera filosofia 1 (0,01)
ukan bera funts 1 (0,01)
ukan bera gatazka 1 (0,01)
ukan bera gogo 1 (0,01)
ukan bera hizketa 1 (0,01)
ukan bera hizkuntza 1 (0,01)
ukan bera humanizazio 1 (0,01)
ukan bera ilusio 1 (0,01)
ukan bera isla 1 (0,01)
ukan bera jatorri 1 (0,01)
ukan bera kabu 1 (0,01)
ukan bera metodo 1 (0,01)
ukan bera nagusitasun 1 (0,01)
ukan bera nahi 1 (0,01)
ukan bera negozio 1 (0,01)
ukan bera nongotasun 1 (0,01)
ukan bera nor 1 (0,01)
ukan bera norbanakotasun 1 (0,01)
ukan bera oren 1 (0,01)
ukan bera posible 1 (0,01)
ukan bera soilik 1 (0,01)
ukan bera testuinguru 1 (0,01)
ukan bera ume 1 (0,01)
ukan bera zeregin 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia