Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2015
‎Zuk jaso duzunak, une bateko atsegin bat lortzearren era doilorrean galdu zela konturatu denak eta beti Zu pozteko erabakia hartua duenak, zure laguntzaz (ez baitiezu huts egiten, ene arimaren on horrek, maite zaituztenei, ezta erantzun gabe uzten ere deitzen dizutenei), gero bizi izateko, zer erremedio izango luke, Jauna, hain on handia galdu izanaren oroipenaz, hau da, bataioaz gero geratu zen errugabetasuna galdu izanaren oroipenaz, hilez joatea baino besterik? Izan dezakeen bizitzarik hoberena, sentimendu honekin beti hilez joatea du. Hala ere, bihotz bihotzez maite zaituen arimak, nola sufritu ahal izango du?
‎Itzarrik egon, laster batean igarotzen baita guztia, zure desirak ziurra dena zalantzako, eta aldi laburra aldi luze bihurtzen badu ere. Kontuan izan, zenbat eta kementsuago borrokatzen zaren, gehiago agertuko duzula zeure Jainkoari diozun maitasuna eta gehiago gozatuko duzula zeure Maitearekin amairik izan ez dezakeen poz eta atseginez.
‎Zertarako nahi dut, Jauna, Zuk eman nahi didazuna baino gehiago? Zertarako nahi dut nekatu neure desirak agintzen didana eskatzen, nire adimenak bidera dezakeen eta nire desirak desira dezakeen guztia, haien helburuekin, Zuretzat ezaguna baita, eta nik ez baitakit haietatik onura ateratzen. Beharbada, nire arimak irabazia lortuko duela uste duen honetan, egongo da nire galera.
‎Zertarako nahi dut, Jauna, Zuk eman nahi didazuna baino gehiago? Zertarako nahi dut nekatu neure desirak agintzen didana eskatzen, nire adimenak bidera dezakeen eta nire desirak desira dezakeen guztia, haien helburuekin, Zuretzat ezaguna baita, eta nik ez baitakit haietatik onura ateratzen. Beharbada, nire arimak irabazia lortuko duela uste duen honetan, egongo da nire galera.
‎10 Hemen egoitza honetan dagoen aldea esandakoa da: ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez, ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez?
‎Egia hau da: su ematen diotenean arkabuz batetik pilota irteten den bezain azkar, jaikitzen dela barrualdean hegaldi bat (ez baitakit beste zer izen eman diezaiokedan), zaratarik egiten ez badu ere, hain mugimendu argia egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean, eta ez du ikusten ontzat izan ohi zituen gauzetatik interesgarri zaionik. Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
‎1 Irudituko zaizue, ahizpak, Jauna hain berariaz komunikatzen zaien arima hauek (batez ere mesede hauetara iritsi ez direnek pentsa dezakete esango dudan hau, hauetaz gozatu badute eta Jainkoarenak badira, nik esango dudanaz konturatuko baitira) ziur egongo direla betiko gozatuko dutela Jainkoaz, eta ez dutela beren bekatuen beldur izan beharrik ezta haiengatik negar egin beharrik ere; eta engainu handia izango da oso, zenbat eta gehiago hartu gure Jainkoagandik, handiagoa izaten baita bekatuen samina. Eta nik uste dut, ezerk saminik ezin sor dezakeen lekuan egon gaitezen arte, ez dela kenduko samin hau.
‎5 Baita gertatzen da, halaxe bat batean eta ezin esan daitekeen eran, Jainkoak berarengan egia bat agertzea, dirudienez, kreaturetan dauden guztiak ilundurik uzten dituena, oso argi ulertaraziz gezurrik esan ezin dezakeen egia Bera dela soilik; eta ongi ematen da aditzera Davidek salmo batean dioena, hau da, gizaki oro gezurtia dela, sekula horrela ulertu ez dena askotan entzun arren. Jainkoa hutsik egin ezin duen egia da.
‎Lurreko inolako kreaturak ez lioke lagun egingo, eta ez dut uste zerukoek ere egingo lioketenik, maite duenak izan ezik; alderantziz, oinaze ematen diote denak. Bere burua airean zintzilik ikusten duen pertsona bat bezala da, lurreko ezertan finkatu gabe, eta zerura ere igo ezin dela; egarri honek ito beharrean dago, eta ezin da uretara iritsi; eta ez da sufri dezakeen egarria; halako egarria luke ase ezta nahi ere, gure Jaunak Samaritarrari esan zionaz baino beste inolako urez, eta hori ez diote ematen.
‎arima, ikusi duzuenez, hiltzearren hiltzen egonik, hain estura handian jada gorputzetik irteteko ia ezer ez duela behar dirudienean, beldurrak hartzen du benetan eta oinazea arindu egin nahi luke, guztiz ez hiltzearren. Argi ageri da, beldur hau berezko ahultasunetik datorrena dela; bestalde, ez da kentzen arimaren desira eta ez dago oinaze hau ken dezakeen erremediorik ere, Jaunak berak kentzen duen arte; hau, gehienetan, liluramendu handi baten bidez, edota ikuskariren baten bidez izaten da, eta benetako Kontsolatzaileak poztu eta sendotu egiten du, Jaunaren nahia den denbora guztian bizitzen jarraitzea nahi izan dezan.
‎Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
‎Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez? badirudi ezertarako ez duela ezer izan nahi, bere aldetik Jainkoaren aintza eta ospea gehi dezakeen zerbait izan daitekeela ulertzen duenerako izan ezik, horretarako gogo onez jarriko bailuke bere bizia.
‎nola ikusi zuen edota nola ulertu zuen, ikusten eta ulertzen ez badu? Nik ez dut esaten une hartan ikusi zuenik, gero argi ikusten duela baizik; eta ez ikuskaria delako, ariman geratzen den ziurtasuna delako baizik, Jainkoak soilik ezar dezakeen ziurtasuna. Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoa gauza guztietan presentziaz, ahalmenez eta izaeraz dagoela ez zekiena, Jainkoak egin zion mesede hauetako batetik bete betean sinestera etorri zen arte, eta hala, aipatuak ditudan erdi letradun bati galdetu zion nola zegoen Jainkoa gugan (honek, Jainkoak aditzera eman aurretik pertsona hark zekien bezain gutxi, zekien) eta graziaren bidez zegoela soilik erantzun bazion ere, hark egia ongi finkatua zuen eta ez zion sinetsi; beste batzuei galdetu zien eta egia esan zioten; horrela, poz pozik geratu zen.
‎Honezkero ezereztzat jotzen ditu harra zenean egindakoak, hau da, poliki poliki kuskua ehotzea; hegoak hazi zaizkio, nola kontentatuko da, hegan egin ahal izanda, taka taka ibiltzeaz? Jainkoagatik egin dezakeen guztia, hain desira handiak izanik, gutxitzat du. Ez ditu gauza handitzat santuek igaro zutenak, dagoeneko esperientziaz baitaki nola laguntzen duen Jaunak eta nola aldatzen duen arima, lehengo antzik ere ez baitu.
‎– Jainkoaren laguntzaz arimak lor dezakeen beste era bateko bat egiteaz hitz egiten du, eta horretarako zein garrantzitsua den lagun hurkoaganako maitasuna. –
‎Oi ene Kreatzailea, nork leukakeen, hainbeste gauza txarren artean, baliotsua den gauzaren bat kontatzeko, Zugandik harturiko mesede handiak kontatzen ditudanez gero! Horrela da, ene Jauna, ez baitakit nola jasan dezakeen nire bihotzak, ezta hau irakur dezanak nola utz diezaiokeen ni gorrotatzeari ere, hain mesede handiak hain gaizki erantzunda ikustean, eta ez dudala lotsarik zerbitzu hauek, azkenik, neureak balira bezala kontatzean. –Bai, badut lotsarik, ene Jauna; baina neure aldetik kontatzeko besterik ez izateak eraman nau hain hasiera apalak kontatzera, gauza handiak egin dituenak itxaropena izan dezan, bada, Jaunak hauek aintzat hartu baditu, haiek errazago onartuko ditu.
‎Hau esango dut soilik: zeruan begiak gozatzeko gorputz aintzatsua baino besterik ez balego ere, aintza handi handia dela, batez ere Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasuna ikustea, baita Haren Maiestatea hemen gure miseriak jasan dezakeen neurrian agertzen denean ere; zer izango ote da ondasun horretaz bete betean gozatzen denean?
‎Ezin da handietsi ezta adierazi ere Jainkoak arima zauritzeko darabilen era, eta ematen dion min bizi bizia, bera zertan den ere ez jakitera daramana; baina min hau hain da gozoa, non ez baita bizitzan poz handiagoa eman dezakeen atseginik. Beti egon nahiko luke arimak, esan dudanez?
‎nolabaiteko erremedioa bilatzen du penitentzia batzuk eginez, eta ez da gehiago sentitzen ezta ez du min handiagorik ematen odola isurtzeak, gorputza hilik egonda baino. Jainkoaren maitasunagatik mina sentitzen den zerbait egiteko modu eta erak bilatzen ditu; baina lehenbiziko mina hain da bizia, non ez baitakit nik gorputzeko zein oinazek ken dezakeen . Erremedioa han ez dagoenez gero, sendagai hauek oso behe mailakoak dira hain goi mailako gaitzarentzat; pixka bat arintzen da eta eztitzen honekin, bere gaitzarentzat erremedioa eman diezaiola Jainkoari eskatuz, eta ez du ikusten inolako erremediorik heriotza izan ezik, honen bidez bere Onaz oso osoan gozatzeko ustea baitu.
‎Egonleku haren jaun jaun agertzen delarik, guztiz ezerezturik dirudi arimak eta bere burua Kristogan urtuz doala ikusten du. Oi ene Jesus!, nork adieraz dezakeen nolako handitasunaz agertzen zaren! Eta mundu osoaren eta zeruen eta Zerorrek krea ditzakezun beste milaka eta amairik gabeko mundu eta zeruen jaun izanda ere, arimak ikusten du, nolako handitasunez agertzen zaren konturaturik, hori ez dela ezer Zu haren jaun izateko.
‎9 Hemen argi ikusten da, ene Jesus, deabru guztien ahalmen txikia zurearekin konparatuz, eta nola Zu pozik zauzkanak zapal zapal egin dezakeen infernu osoa. Hark ikusten du hemen deabruek beldur izateko zuten arrazoia Zu linbora jaitsi zinenean, eta beheragoko beste milaka infernuren desira zuketela hain gorentasun handiaren aurretik ihes egiteko, eta ikusten dut aditzera eman nahi diozula arimari zein handi den, eta Gizatasun txit santu honek Jainkotasunarekin batera duen ahalmena.
‎arima bati otoitzean Jainkoak mesede handiak egingo balizkio ere, ez dadila bere buruaz fida, eror daitekeelako, ezta ez dadila arriskutan jar inola ere. Kontu handiz ibili, oso garrantzitsua da-eta; hemen deabruak gero sar dezakeen engainua, mesedea ziur Jainkoagandikoa izan arren, maltzurra halakoa mesedeaz beraz baliatzea da ahal duen adina, eta bertuteetan aurrera ez dauden, mortifikatu eta askatu gabe dauden pertsonei sartzen die engainua; izan ere, hemen ez dira geratzen erorbide eta arriskuetan jartzeko bezain sendoturik, geroago esango dudanez, desira eta erabaki handiak badituzte ere... Doktrina bikaina da hau, eta ez nirea, Jainkoak irakatsia baizik; eta honela nahiko nuke, pertsona ezjakinek, ni bezalakoek, jakitun egon daitezela.
‎15 Ez dakit esaten dudana ongi esaten dudan edota esaten dakidan, baina, nire ustez, horrela gertatzen da. Ikus beza berorrek zer atseden izan dezakeen bizitza honetan; izan ere, egoera hura, otoitz eta bakardadekoa zena, han Jaunak kontsolatzen ninduelako, jadanik gehienetan oinaze hau da, eta hain gozoa da eta hain baliotsua dela ikusten du arimak, non lehen izan ohi zituen gozotasun guztiak baino gehiago estimatzen baitu.
‎6 Ariman gelditzen diren grazia eta ondorioak ere esan nahi nituzke, eta berez zer egin dezakeen , edota hain goi gradura iristeko berak parterik ote duen.
‎1 Paroxismoko lau egun hauen ondoren, Jaunak soilik jakin dezakeen ezin sufrituzko oinazeak sentitzen nituela geratu nintzen: mihia hozka eta hozka txikiturik; eztarria ura ere ezin harturik, ezer irentsi gabe egoteagatik eta ito larria eragiten zidan ahultasun handiagatik; guztiz lokaturik nengoela neritzon; buruan nahasmen handi handia nuen; guztiz uzkur, haril bat egina, honetan geratu baitzen egun haietako oinazea:
‎Oroitzen naiz, nire iritzian eta egi egiaz, neure aitaren etxetik irten nintzenean baino sentimendu biziagorik ez dela izango hiltzen naizenean. Izan ere, hezur bakoitza bere aldetik bereizten zitzaidala zirudien, eta aitaren eta ahaideen maitasuna ken dezakeen Jainkoaren maitasunik ez zenez gero, guztia zen neure buruari hain indar handia eginez, non Jaunak lagundu ez balit, nire gogoetak ez baitziren nahikoizango aurrera egiteko. Hemen adorea eman zidan neure buruaren aurka, eta horrela gauzatu nuen asmoa.
‎Jaunak estimu handitan du mendekotasun hau (eta arrazoiz, eman digun askatasunaren jaun eta jabe Bera egitea delako); beraz, honetan jardunez, behin nork bere burua deseginez, behin milaka borroka artean, gure auzian epaitzen dena zorakeriatzat joz, agintzen digutenera makurtzen gara, nekezko jarduera honetan; hala ere, nekez nahiz nekerik gabe, azken batean egin egiten dugu, eta Jaunak bere aldetik hain laguntza handia ematen digu, non, Beragatik geure borondatea eta adimena mendean jartzen ditugulako, geure borondatearen jaun egiten baikaitu. Orduan, geure buruaren jabe izanik, oso osoan Jainkoaren gauzetan jardun dezakegu, borondatea garbi garbi Berari eskainiz bere borondatearekin bat egin dezan, aldareko opari hau kiskaliko duen bere maitasun sua zerutik etor dadila eta Bera nahigabetu dezakeen guztia ken dezala eskatuz; Bada, gure aldetik honezkero ez da geratzen ezer, asko kostata bada ere, aldarean eskaini diogulako; beraz, geure partetik, ez dagokigu lurrean besterik.
‎Izan ere, nagusiengan dohain eta bertute desberdinak daudenez gero, beren mojak bide hartatik eraman nahi izaten dituzte: oso hilduratua denari, gauza erraza iruditzen zaio borondatea hezteko agin dezakeen edozer, berarentzat izango litzatekeen bezala, baita gerta daiteke, beharbada, gauza hura berari oso gogor egitea ere. Hori ongi begiratu behar dugu, geuri gogor egingo litzaigukeena ez dugu agindu behar.
‎Eta fraide oinuts honetaz eta aita Gracián maisua gorroto duten beste batzuez (bera baitzen zentzagarria eman behar ziena), baliatu nahi izan dute, oihaldun? fraideek zentzugabeko gauzak haiei sinarazteko; izan ere, deabruak egin dezakeen kaltearen beldur ez banintz, gure abituarentzat izugarri itsusia litzatekeelako, barre eragingo lidake moja oinutsek egiten dutela dioenak.
‎2 Izan, izan bihotz, ene alabak; gogora bezate Jainkoak ez diola inori ematen eraman dezakeen baino neke handiagorik eta Haren Maiestatea sufritzen dutenen ondoan dagoela. Hau egia da, eta ez da beldurrik izan behar; bai, ordea, haren errukian konfiantza:
‎Sinets diezadake bihotzez sentitzen dudala gutun honetan berorri albiste txarrak idatzi beharra. Hala ere, beste bide batetik jakingo dituela eta hain nahigabe handiak izan dezakeen pozbiderik diotela eman gogoan izanik, neugandik jakin ditzala nahi dut; eta bizitza honetako miseriak ongi kontuan hartzen baditugu, poztu egin genuke Jainkoarekin daudenek duten pozaz.
‎Begira beza, zer erremedio izango den, eta saia bedi berorren agurgarritasuna mojaren bat hartzen nire nebaren kaperarako diru hori ordaintzeko, dagoeneko egiten hasi beharra baita. Nik ez dut hemendik inolako baliabiderik, eta sentitzen dut benetan; baina konponbidea jar dezakeen Jainkoaren eskuetan guztia uztea baino besterik ezin dut.
‎Isabel Osorio anderearen gauza horrengatik zetorrela aditzera eman zuen. Nik atzeratu egiten dut, berak daukanarekin, hango fundazioan lagundu ote dezakeen ikusi arte, Luisa andereak esan zidalako artzapezpikuak ez zuela emango baimenik fundazioak errenta izanda baizik, eta ez dakit nola egingo den honek daukan guztia ematen badu ere, horren ziurtasun horrekin eman zigulako, moja sartu aurretik ezin baitu eman. Hemen hitz egingo dugu horretaz.
‎5 Oso gogor egiten zait berorrek mezatarako aukerarik ez izatea jaiegunetan baizik; pentsa eta pentsa ari naiz zer aukera izan dezakeen , eta ez dut aurkitzen. Pedro Ahumadak esaten dit, etxea Ávilakoa baino askoz ere hobeki dagoela, batez ere lo egiteko gelak, eta benetan poztu naiz.
‎4 Poztuko naiz Erromako gutun hori ikusteaz; bada, agiri ofizial hori berehala ez badator ere, dirudienez, ziurra da. Ez dakit zer aldaketa ekar dezakeen ezta zergatik ere. Egoki da, berorren aitatasuna, aita bikario frai Anjelen zain egotea, beste aukerarik ez balego, eginkizun hori emanik, betetzen hasteko ordua ez duela ikusi pentsatzeko motiborik ez ematearren, guztia begiratuko baita.
‎Azken batean, berorren agurgarritasunak ikusiko du hoberena zer den. Ez dakit nola dioen nire ahizparekin etorriko dela, ezta horretarako zer asti izan dezakeen ere.
‎Oi, ene alaba!, halako munduan bizi gara, non, nire urteak izan arren ere, ez baitu guztiz ulertuko. Ez dakit nik zertarako idazten dudan hau, gutuna eraman dezakeen pertsona ziurrik ez badut; eraman sari handia jarriko dut.
‎Eta, egia esan, asko poztu nintzen harenaz eta baita berorren agurgarritasunarenaz ere, eta azken honen bidez asko asko, santa hura atsedenean dagoela jakiteaz, eta halako heriotza ikusteaz. Ni harritu egiten naiz nola atsekabe har dezakeen inork haren on handiagatik, inbidia hartu beharrean. Erruki dut, ene alaba, berorrek izan bide zuen eta duen lan handiagatik hainbeste arazo eta buruhausterekin, badakit zenbat eragiten duten eta; hala ere, ez dut uste berorrek dioen gelditasunean egonik, osasun hobea izango lukeenik txarragoa baizik; eta hau oso ziurtzat dut, berorren izaera ezagutzen dudalako, eta horrela ontzat ematen dut berorrek lanak izatea, hala edo hola santa izan behar baitu, eta bakardadea nahi izatea hobe du bakardadea izatea baino.
‎Aitor entzuleekin izandako nahigabeak. Nagusi txar batek ekar dezakeen kaltea. Arenasko fundazioari buruz.
‎5 Ikaragarria da nagusi batek etxe hauetan eragin dezakeen hondamena; izan ere, eskandalizatzen dituzten gauzak ikusi arren (horrelakorik asko gertatu baita), ez dutela gaizki pentsatu behar, uste dute, eta obedientziaren aurka doazela. Nik diotsot, ene aita, kontu handiaz jardun behar duela haien bisitariak, gutxi denetik deabruak asko egin ez dezan.
‎12 Salamancako horri dagokionez, aita frai Joan Jesusena launakako sukarraz hain gaizki egonik, ez dakit zer egin dezakeen , ezta berorren agurgarritasunak ere ez du azaltzen zer probetxu egin dezaketen. Hango ikastetxeari dagokionez, has gaitezen kasuak eskatzen duenaz, hau da, nuntzio jaunak baimena eman dezala eta, lehenago eman izan balu, egina zegokeen; izan ere, hasieran okerra eginez gero guztia joango da oker.
‎Gotzainak eskatzen duena, nire iritziz, hau da: Joan Díaz jauna dagoen bezala dagoela hor jakin duenez gero, han izatea horixe bera egin dezakeen bat; eta ez dakit nik gure profesioan bikario gisa egotea onar daitekeen; ez dut uste komeni denik ezta horretan bi hilabete egiterik ere; hala gertatuz gero, gotzaina haserrearazteko baizik ez litzateke izango. Ez dakit nola eramango luketen gobernu hori aita horiek (beharbada, zorroztasun handiaz eraman nahiko dute, eta jende horrentzat ez da komeni), eta gainera ez dakit gotzainak gustuko izango dituen fraideak.
‎– Jainkoaren laguntzaz arimak lor dezakeen beste era bateko bat egiteaz hitz egiten du, eta horretarako zein garrantzitsua den lagun hurkoaganako maitasuna. –
‎Itzar gaitezen honezkero lo honetatik, Jaunaren maitasunagatik, eta kontura gaitezen Bera maitatzearen saria ere ez digula gordetzen beste bizitzarako; bizitza honetan hasten da sari ematea. Oi ene Jesus, nork aditzera eman dezakeen zer irabazi dagoen gure Jaun honen besoetan geure burua uztean eta Haren Maiestatearekin itun bat egitean, hau da, begiradezadala nik neure Maitea eta nire Maiteak ni; eta Hark begira ditzala nire gauzak, eta nik berarenak! Ez dezagun maita, esan ohi denez, elkarri begiak ateratzeraino.
‎Zer itxaro daiteke haren zerbitzuetatik? Zure laguntzaz zer edo zer egingo duenez gero, begira zer egin dezakeen hartxo batek; zertarako behar du Jainko ahaltsu batek. Oi maitasuna!, bai alde askotan nahi nukeela errepikatu hitz hau, bera bakarrik ausartu baitaiteke Emaztearekin batera esaten:
‎13 Erregeak amodioa ezarri zuen nigan, oso ongi eratua; horrela, munduari zion amodioa kendu egiten zaio; eta bere buruari ziona, desamodio bihurtzen zaio; eta bere ahaideei zienak iraun egiten du, baina Jainkoagan maite ditu soilik; eta lagun hurkoari eta etsaiei diena da sinetsi probatu ezik; oso handia da; Jainkoari diona, neurrigabea; zenbaitetan beraren behe mailako izaerak sufri dezakeen baino gehiago estutzen du. Eta bere burua iraungitzen eta hil zorian sumatzean, dio:
‎Inor ez da tentatua sufri dezakeen baino gehiago.
‎4 Nire iritziz, San Paulo elizari izan dezakeen indarrik asko kentzen zaio; errenta onaz izango luke indar hori, eta kapilautza bat, ordea, gorabehera gutxikoa da, era batera nahiz bestera, han meza asko emango direlako.
‎8 Bisita egiten duenak oso gogoan izan behar du Jainkoa eta etxe hauei egiten dien mesedea, bere erruz Jainkoaren mesedea gutxitu ez dadin, eta bota beragandik halako errukiak, gehienetan deabruak kalte handirako jarriak direnak, horixe baita bere mendekoekin izan dezakeen ankerkeriarik handiena.
‎beren faltak eta ahizpenak sinpleki agertzeko, eta buru denak egiten dizkien galderei erantzuteko. Eta salatua denak ez beza inor salatu, hartaz izan dezakeen susmoan bakarrik oinarriturik. Inork halakorik egingo balu, bere gain izango du salatu duen erruaren pena.
‎6 Norbait nabarmenki jaikiko balitz ama priorearen aurka nahiz bere nagusien aurka edota haien aurka zilegi ez dena nahiz ona ez dena asmatu nahiz egingo balu, egin beza penitentzia goian esan den bezala berrogei egunez; eta ken bekizkio ahotsa eta lekua kapituluan eta baita izan dezakeen edozein ofizio ere.
‎Izan ere, egiaz, apaltasun handikoa da norbere burua errurik gabe kondenatua ikusi eta isilik egotea, eta erru guztiak kendu zizkigun Jaunaren antz antzera jokatzea da. Eta, honela, kontu handiz ibiltzeko eskatzen dizuet, horrek irabazi handiak dakartzalako berarekin batera; guk geure burua zuritzen saiatzeak, ordea, bat ere ez, egia ez esateak haserre edo eskandalua ekar dezakeen kasuren batzuetan izan ezik. Hau nik baino zuhurtzia handiagoa izan dezanak ulertuko du.
‎Eta uste dut, bizirik iraun bazenu, guri diguzun maitasunak berak sendatuko zituzkeela zure zauriak, beste inolako sendagairen premiarik gabe. Oi ene Jainkoa, nork jar dezakeen sendagai hori pena eta nekea ematen didaten gauza guztietan! Bai gogo biziz desiratuko nukeela, hain ukendu onarekin osasuna lortzeko ziurtasuna banu!
‎Eta bai gauza handia dela, ene alabak, maisu jakintsu bat, zuhurra, arriskuak aurrez agertzen dituena. Horixe da arima espiritual batek hemen nahi izan dezakeen guztia, ziurtasun handia ematen baitu. nuke hitzez adierazi zein garrantzitsua den hau.
‎Honela dio: Konparazio honen bidez uler daiteke nola maita dezakeen batek, zer maitatzen duen ulertu gabe, hori ulertzen zaila baita. –
‎Eta, beraz, behin hortik irtenez gero, hau da, Pater Nosterraren otoitz honetatik?, ez dakit aurrerago joaten. . Badirudi Jaunak nahi izan duela, ene ahizpak, guk uler dezagula hemen bildurik dagoen pozbidea eta liburuak kentzen dizkigutenean ere, ezin kendu izango digute liburu hau, hutsik egin ez dezakeen eta Egia bera denaren ahoz esana dena. Eta, esan dudanez, egunero hainbeste aldiz Pater Nosterra errezatzen dugunez gero, goza dezagun hartaz eta saia gaitezen ikasten hain Maisu bikainagandik, otoitzean erakusten duen apaltasuna eta esanak dauden gainerako gauza guztiak.
‎Egia da bizitza ona dela. Senar bat hain jeloskorra izanik, bere emazteak beste inorekin traturik ez izatea nahi balu, ederra litzateke ez kontuan hartzea nola emango dion gustu hau eta zein arrazoizkoa den hura jasatea eta beste inorekin traturik nahi ez izatea, harengan desira dezakeen guztia baitu!
‎Badaki maite duenaz gozatzen duela eta ez daki nola gozatzen duen hartaz. Ongi daki ez dela adimenak desira dezakeen gozotasuna. Borondateak pozez hartzen du, baina ez daki nola.
‎Ahalmenak bare bare daude eta ez lukete zirkinik egiterik ere nahi; maitatzeko guztia zaiela oztopo dirudi, [ahalmenak] guztiz galduak egon ez arren; izan ere, badaki noren ondoan dauden, biak aske daudela. Borondatea da hemen gatibu dagoena, eta horrela egonik izan dezakeen pena bakarra berriro askatasuna izatera itzuli behar duela ikustea da. Adimenak ez luke ulertu nahi gauza bat baino gehiago, ezta oroimenak ere gauza bat baino gehiago gogora ekartzerik.
‎Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jaunak egoera honetan sarri jartzen zuena, eta ez zen argitzen, eta kontenplatibo handi bati horretaz galdetuz, erantzun zion baietz, izan daitekeena dela, berari ere gertatzen zitzaiola. Beraz, uste dut, arima gelditasunezko otoitz honetan hain pozik egonik, borondatearen ahalmena bera ase dezakeen bakarrarekin bat eginik egongo dela ia segidan.
‎Baina nagusiek, gu ahul ikusirik, ez gaituzte beti hain gogor hartzen; eta beste batzuetan ahulak nahiz sendoak bide beretik eramaten dituzte. Hemen ez da hala gertatzen, bakoitzak zer eraman dezakeen Jaunak badakielako, eta sendo ikusten duenagan bere borondatea bete gabe ez du uzten.
‎16 Honetaz hitz egiten hasi naizenez gero, hauxe baita, esan dudanez? deabruak egin dezakeen gaitz handia eta berandu kontuan hartzen dena, honela, nondik jakin gabe, perfekzioa galduz joan daiteke. Izan ere, aitor entzuleak munduko huskeriari leku eman nahi badio bera halakoa delako, besteei ere hori ez dela ezer sartzen die buruan.
‎Hemendik etorriko da bekatu oso larriak aitortu gabe uzteko tentaldia, barruko bakea galtzeko beldurrez. Oi, ene Jainkoa, zein kalte handia egin dezakeen hemen deabruak eta zein garesti ordaindu behar dituzten estura eta ohorea! Aitor entzule bat baino gehiagorekin tratatzen ez dutelako, erlijiotasun handia eta monasterioaren izen ona lortzen dituztela uste dute, eta hemendik antolatzen du deabruak arimak harrapatzeko bidea, beste inondik ezin duelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ezan guzti 6 (0,04)
ezan baino 3 (0,02)
ezan bat 2 (0,01)
ezan beste 2 (0,01)
ezan bizitza 2 (0,01)
ezan jainko 2 (0,01)
ezan kalte 2 (0,01)
ezan ankerkeria 1 (0,01)
ezan ardura 1 (0,01)
ezan atsegin 1 (0,01)
ezan bakar 1 (0,01)
ezan beldur 1 (0,01)
ezan edozein 1 (0,01)
ezan edozer 1 (0,01)
ezan egarri 1 (0,01)
ezan egia 1 (0,01)
ezan engainu 1 (0,01)
ezan ere 1 (0,01)
ezan erremedio 1 (0,01)
ezan ezin 1 (0,01)
ezan ezta 1 (0,01)
ezan gaitz 1 (0,01)
ezan gozotasun 1 (0,01)
ezan hartxo 1 (0,01)
ezan hemen 1 (0,01)
ezan hondamen 1 (0,01)
ezan ikusi 1 (0,01)
ezan indar 1 (0,01)
ezan infernu 1 (0,01)
ezan inor 1 (0,01)
ezan jaun 1 (0,01)
ezan kasu 1 (0,01)
ezan leku 1 (0,01)
ezan neurri 1 (0,01)
ezan ni 1 (0,01)
ezan nolako 1 (0,01)
ezan pena 1 (0,01)
ezan pertsona 1 (0,01)
ezan poz 1 (0,01)
ezan pozbide 1 (0,01)
ezan sendagai 1 (0,01)
ezan susmo 1 (0,01)
ezan zer 1 (0,01)
ezan zerbait 1 (0,01)
ezan ziurtasun 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia