Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2000
‎Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura? Bere azken aitorrean agertu zizkidan ezbaiak eta barren-borrokak ote zituen mementu hartan gogoan eta bere amorio ezinezko hartaz ari ote zitzaigun, zeinak, ezinezkoa zen neurrian, zulo beltz batean barrena bulka baitzezakeen, non nekez lora baitzitekeen esperantza. Edo, ez al da bizitza, anitzetan, zulo bat, edo anitz zulotako bidea, eta ez al du zulo bakoitzak errealitate beldurgarri baterat jotzen, gure ametsak nekez bete ditzakegunez gero?
‎Xanek baldarki jarraitu zion, hirurak ganbaran zirela Iharrak eskailera gora jaso eta tranpilla itxi zuen. Korridore batean barrena abiatu ziren. Iharra aurrean, linterna bat zuela, gero Xan, gero neska.
2002
‎Hil da Artzetarren anaia gazteena. Berari lurra eman behar zioten larunbat arratsalde berberean, bagenbiltzan lagun batzuk Arabako herrixka batean barrena eta bospasei gaztetxo ikusi genituen estalpe batean bilduta. Adineko beste pertsona gutxi batzuk ere bazeuden inguruan.
‎Basoak ezker-eskuinetan, mingain zuri batean barrena goitik behera eski gainetan labaintzea ez da dagoeneko elite edo pribilegiatuen ariketa.
‎7 Ekonomia neoliberal zorrotz batean barrena , gutxi batzuen aseen gose bizi da jende gehiena, Munduko Banku nagusienek zurrupatzen dute dena, ezinaren hasperena, galtzear itxaropena, (bis) desorekaren eragilea hori da zehazki dena, ustez gorputza indartsu duen bihotz gabeko sistema. (bis)
2004
‎jatorriz munduko herriak elebakarrak edo dira, hizkuntzen arteko ukipena giza historia bera bazain zaharra izanda ere, baina jatorrizko elebakartasun sozial hori errotik iraulia izan da Estatu modernoaren eskutik. Estatu molde horren demokrazia-zentzurik ezak herri horien bertako hizkuntza eta kultura erauzpen bidean ipiniko ditu, hasierako elebakartasun orokortutik elebitasunaren ordezkapen-aro batean barrena , hizkuntza arrotzaren elebakartasuna erabat gailendu arte.
‎–Jakina, gazte, jakina! –erran zidan ia oihu batean, korridore estu batean barrena ia arrastaka ninderamala.
‎Bide luzea oinez egin nuen eta bezperakoa ez bezalako ibilbide batetik, hiria hobeki ezagutzeko: gauzak okertuz gero, ez nuen ihes egin nahi karrika labirinto guztiz ezezagun batean barrena . Apurka-apurka aurreko gauean mapan ikasitako monumentu, plaza eta etorbideei antzematen joan nintzen.
‎–Hobe dugu etxe barrura sartzea –erran zidan bat-batean emakumeak eta, ibilera arinez, tapiz astun haietako batek erdi ezkutatzen zuen korridore batean barrena abiatu zen. Xagu izutiaren itxura dik –pentsatu nuen–, bere zuloan ezkutatzen den xagu gris bat.
‎Funtzionarioak errejazko ate bat igaroarazi, sala huts batean barrena , pasillo batean itxoiteko esan, giltzarekin ate bat ireki zuen. Handik tiro batzuk, ugh!
2005
‎(i) Hilezkortasuna edo mito jainkotiarrak. Bidaia batean barrena aurkituko dugu geure burua, baina buru hori teknifikatuta dugula. Ez da Ilargi edo Marterainoko bidaia, ezta urrutiko izarretara ere, denboran zehar egingo dugun bidaia baizik.
‎Begiak itxi ditu, eta pentsamendua bere giltzurrunen parera jaitsarazi. Gizon txiki bat da bera, mahoizko trajebuzoz jantzita bere zainetan barrena, pasillo batean barrena patinekin irristatzen, bere gelaren zenbakia ahaztu duen arrotz bat bere gorputzean barrena. Bere giltzurrunetik gertu, trafikoko polizia bat dago:
2006
‎Martinak eskuinera egin zuen Texaco gasolindegian. Kalearte batean barrena gidatu zuen 4x4a, albo bietara utziz espaloi zikinak eta pintura jandako etxeak.
‎Azterketa historiografikoa zailtasunez beteta egongo ez balitz, Peter James irakasleak aregotu egin du zalantza: historiaren epeetan Aro Lausorik ez zela egon eta zibilizazio mizenikotik Arkaismorako garapena etenik gabe gertatu zela baieztatu du66 Azterketa gogoangarri batean barrena , Jamesek ohiko datak zuzentzen ditu, zuzendu ere, zibilizazio mizenikoaren amaiera bi mende t’erdiz atzeratzen baitu: haren ustez, 1200 urtean baino, 950 urtearen inguruan kokatu beharko litzateke Brontze Aroaren amaiera67.
‎Oinez, fabrika eta zabor paisaje batean barrena , ordu erdiko bidean, Koskak esaten duen bezala puta industria pixka bat ezagutu dugu.
2007
‎Lurpeko pasillo batean barrena sartu, eta hiri berri batean azaldu gara: Londres.
‎Mendien erraietatik irteten diren errekastoak jarraituz, baso bide eder batean barrena , helduko gara Sorogaingo bailaratxora eta GR -11k aterpearen ateraino bertaraino eramango gaitu (850m), Orreagara jarraitu aurretik atseden hartzeko aukera izango dugularik. Lasaialdiaren ostean bideak gorako joera hartzen du berriz ere, Arbilletako muinorantz.
‎Ospitalera iritsi eta larrialdien aldetik sartu ziren. Ohatila pasabide luze batean barrena eraman zuten bultzaka, ate baten atzean galdu zen arte. Bera bulego batean utzi zuten, norbaiten zain.
2008
‎Gero, areto nagusitik atera. Nazario, nora ezean zegoela zirudiena, neskamearen atzetik abiatu zen, automata bat balitz bezala?, pasabide batean barrena sartu, eta beste gela batera zeramàn ate batera iritsi ziren, bera. Regina, beti aurretik eta Nazario atzetik; jarraian, ireki zuen Reginak atea, pasarazi zuen Nazario gelara, lanpara kandeladun batek argitzen zuen hura?, itxi zuen atea?
‎Zerbitzariak korridore tapizatu batean barrena gidatu, eta bukaeran zegoen liburutegi handi batera pasarazi gintuen. Apalez betea zegoen goitik behera, gainetan bustoak, eta hantxe zeuden Squirea eta Livesey doktorea, su ederraren alde banatan eserita.
‎Gero, areto nagusitik atera –Nazario, nora ezean zegoela zirudiena, neskamearen atzetik abiatu zen, automata bat balitz bezala–, pasabide batean barrena sartu, eta beste gela batera zeramàn ate batera iritsi ziren, bera –Regina– beti aurretik eta Nazario atzetik; jarraian, ireki zuen Reginak atea, pasarazi zuen Nazario gelara –lanpara kandeladun batek argitzen zuen hura–, itxi zuen atea... eta, Nazarioren aurrez aurre paratu eta arnasa betean harten zuela, esan zion:
‎Eta pentsatu dut kale batean barrena doala, pertsona itsu batek adokinak ikusten dituela banaka-banaka, eta paretaren koskak, eta orain bi aste kendu zuten kartelaren zelo-marka, eta berarekin gurutzatzen diren pauso guztiak, eta lehenengo pisuko amonak prestatu duen haragi gisatua, patatekin eta tipula askorekin...
2009
‎Ekimen berri honen asmoa eskolekin lankidetza estuan jardutea eta mundu osoko txotxongiloen bilgunea eta topagune izateaz gain, nazioarteko ikuspegia izatea da. Irudimenari irekiko zaion unibertsoa izango da, objektu animatuz, olerkiz, fikziozko istorioz, jolasez, umorez eta antzerkiz beteriko mundu batean barrena , baita arte eta artisautza mundua ere.
‎Goikoetxearen autoa mugaz bestaldera pasatu zen. Donibane Garazitik igarota, Iratiko iparraldeko pista batean barrena sartu zen. Albaren arabera, egun hartan Goikoetxeak bilera bat zuen Donostian.
‎Duela gutxi egin nion bisitan, konturatu nintzen amak bere argazki bat besterik ez daukala beste guztien artean. Arrebak eta biok emandakoa da orain urte gutxi, hemezortzi urte zitueneko erretratu zahar bat, odol koloreko behor bat belardi batean barrena daramala bridatik helduta. Sumatzen duzu bere argazkia besteekin batera ipini zuela, ez nolabaiteko harrotasunagatik, bere umeei amore-emateagatik baizik.
‎Yoga ere halakoxea da, poema erritmiko geldia: gorputz-jarrerak soina ixten du, eta arnasgora eta arnasbehera besterik ez da geratzen, norbera aire-turrusta bihurtzen da, airebide, gorputz-jarrerak hara eta hona aldatu arau, ibaia paisaia aldakor batean barrena joan ohi den bezala. Amatasuna eta herio, elkarri laztanka.
‎Isilik jarraitu zuen Anandak. Hodeizko itsaso batek hegazkina belaontzi bihurtu zuen, itsaso ezezagun batean barrena ; une batetik bestera ager zitezkeen espezie ezezagunak, beren herrialdera sartzeko gonbitea eginez, non baitziren nagusi atsegintasuna eta eztitasuna.
‎Lixarren laguntzarekin ahuntzak egunero bezala larrera eraman zituzten batean, ez ziren baserrira itzuli; gau osoan galduta ibili ziren, eta, hurrengo egunean, herri guztia mendietan eta amildegietan haien bila zebilela, hor agertu dira lasai ederrean, inork ulertzen ez dien istorio bat kontatuz. Esan zuten leize batean sartu zirela eta hango zulo batean barrena herrialde harrigarri batera iritsi zirela, eta herrialde hura, Iñigok zioenez, arrebatxoaren begi-ninietan ikus zitekeela, baina neskatilari inork ez zion ezer berezirik ikusten; mutikoak, ordea," elurrak Mirentxuren begi-ninietan marrazturiko herrialdea" zela zioen; Lixar zakurrak, keinuz eta zaunkaz, baietz-baietz zioela zirudien.
2010
‎Bat aspaldi bizi da hemen, eta bestea etorri berria da. Bizikletaz doaz biak herriko estarta batean barrena , eta hala esan dio batek(" zaharrak") besteari: " ahora tenemos que subir esa aldapa".
‎Tarteka, hala ere, berarengana jauzi egin zezala eskatzen zion, eta txakurrak jauzi egin eta Heinrichek lepa-buruetatik heldu, eta zirrika eta musuka aritzen zitzaion, orain belarrian, orain kopetan eta orain mutturrean. Heinrichek, gainera, hainbat trebetasun irakatsi zizkion, eta Bergek halaxe ikasi zuen eskua ematen, gidailen gainean zutik jartzen eta ibiltzen, uztai handi batean barrena salto egiten. Malabarista hutsa genuen Berg!
‎Tarteka, hala ere, berarengana jauzi egin zezala eskatzen zion, eta txakurrak jauzi egin eta Heinrichek lepa-buruetatik heldu, eta zirrika eta musuka aritzen zitzaion, orain belarrian, orain kopetan eta orain mutturrean. Heinrichek, gainera, hainbat trebetasun irakatsi zizkion, eta Bergek halaxe ikasi zuen eskua ematen, gidailen gainean zutik jartzen eta ibiltzen, uztai handi batean barrena salto egiten... Malabarista hutsa genuen Berg!
‎Eta Kavafisen harekin oroitu haiz, Ithakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean, egizu otoitz bidea luze izan dadin. Bidaia, bai, baina helmugarik ez duen bide batean barrena egindako bidaia dela bizitza, pasatu zain burutik; eta bidea egiteak bizi dituela, nonbait, Asier bezalakoak, bidaia luzatzeko beren modu hori dela heuri horren konprenigaitza egiten zainana.
‎Behin berriro demokrazia iritsita, 1983ko abenduan, Argentinara itzuli zen Madariaga, eta orduan jo zuen Maiatzeko Plazako Amonen Elkartera; harrezkero labirinto batean barrena ibili izan da, harik eta aurtengo otsailean haur galdu hura aurkitu duen arte: Francisco Madariaga Quintela, semea.
2011
‎independentziaren bideragarritasuna azaldu, independentziaren eskubidea justifikatu eta independentzia prozesu baten ibilbidea marraztu. Pixkanaka, presarik gabe, baina elementu horiek gorpuztuz».Ordubetez oroitzapenak eta gogoetak harilkatu ondoren, elkar agurtu, eta etxerako bidea hartu dute, zubi batean barrena .
‎Beti ez dira, ordea, gauzak horrela izaten. zenbaitetan bi kodeetariko bat, L normalean, aski kode fluidoa izaten da: L hori ez da bat, continuum batean barrena hedatzen den L-sorta malgu zabala baizik. Nola tratatu behar da diglosiaren kontua, kodeetako bat, normalean L, hain fluidoa eta hain labila denean?
‎Zenbaitetan bi kodeetariko bat, L normalean, aski kode fluidoa izaten da: L hori ez da bat, continuum batean barrena hedatzen den Lsorta malgu zabala baizik.
‎Soldaduekiko tiroketaren ostean, espainiarrek tropa gehiago bidaliko zuten. Arin ibili beharko zuen, ezagutzen ez zuen lurralde batean barrena . Urreak traba besterik ez zion eginen.
‎Bulebarretik saihestu dira, orain kale ilun batean barrena doaz. Françoise amarengana hurbildu da, eskutik heldu dio.
‎Gero geltokitik irten ginen, gogoan dut, eta etxe lokartuz inguraturiko plaza txiki ilun-ilun bat zeharkatu genuen. Automobil batean hainbat kilometro egin genituen eremu mortu batean barrena . Elurrez estalitako zelaiek zeru beltzera proiektatzen zuten beren argitasun lausoa.
‎Buiagoitin behera bidexka batean barrena Buia aldera gindoazela, gazte batzuk pasatu ziren quadetan, zarata batean, abiada bizian. Beste kultura bat da, bistan denez; ez da behintzat presarik ezaren, begiratzearen, lasai ibiltzearen kultura.
2012
‎Aratzetik abiatu eta Elurzuloak gailurretik igaroko gara-Aratzetik gertu dagoen gailurra-, San Adrian aldera doan bidearekin bat egin arte. Han, ordea, San Adrianera doan bidea utzi eta hegoalderantz joko dugu, baso eder batean barrena -berriro ere!-, harik eta, sorpresa atsegin bat bailitzan, Azkosaroiko soilunearekin topo egin arte, Aratzen hegoaldeko paretaren oinean. Asko dira Euskal Herrian txoko ederrak; batzuk, ederrak baino gehiago dira:
‎Lehen garaietan ez zen ez aspertu komentuan; aitzitik, atsegin izan zuen mojatxoen elkartean, zeinek, bera laketzearren, kaperara eramaten baitzuten, jangelatik korridore luze batean barrena sartuaz. Errekreoetan oso jolas gutxi egiten zuen, katixima ongi ulertzen zuen, eta bera zen beti bikario jaunari erantzuten ziona, galdera zailetan.
‎Ez Ambroise Parèk, Celsoz gero lehen aldiz, hamabost mendeko tartearen ondoren, arteria baten berehalako lotura aplikatzean; ez Dupuytrenek entzefalo-geruza lodi batean barrena zornagune bat irekitzerakoan; ezta Gensoulek ere, goiko masailaren lehen erauzpena egin zuenean, ez zuten noski bihotza hain taupadatsu, eskua hain dardaratsu, adimena hain atezuan nola monsieur Bovaryk Hippolyterengana hurbildu zenean, bere tenotomoa behatzen artean. Eta, ospitaleetan bezala, alboan ageri ziren, mahai baten gainean, lits pila bat, hari ezkodunak, benda asko, benda piramide bat, botikariarenean zegoen benda guztia.
‎Damak zeta urdinezko gorbatatxo bat zeraman, zeinak eusten baitzion batistazko lepo-tutuari hesola bat bezain zuzen; eta emakumeak egiten zituen buru-mugimenduen arabera, bere aurpegiaren behealdea ehun artean murgiltzen zen edo handik irteten zen emekiro. Horrela, elkarrengandik hurbil-hurbil, Charles eta botikaria solasean ari ziren bitartean, beste biak elkarrizketa uher horietako batean barrena sartu ziren, non esaldien menturak elkarrenganako sinpatiaren erdimuin finkora eramaten baitu betiere. Pariseko ikuskariak, zenbait nobelaren izenburuak, dantza berriak, eta ezagutzen ez zuten mundua, dama bizi izana zen Tostesko herria, orain biak zeuden Yonville, dena arakatu zuten, orori buruz hitz egin zuten afariaren bukaera arte.
‎Larrainak gero eta estuagoak dira, etxebizitzak bata bestearengandik hurbilago, lapar-hesiak desagertzen doaz; garo xorta bat dilindan dabil leiho baten pean erratz-kirten baten puntan; errementari baten sutegia dago eta segidan gurdigin bat kanpoan kamioa ere hartuz bi edo hiru gurdi berri dituela. Gero, hesitura batean barrena , etxe zuri bat ageri da, behatza ezpainetan pausaturik duen Kupido batek apaindutako belartzagune biribil batez bestaldetik; mailadiaren alde bakoitzean burdinazko bi ontzi daude; atean zigiluek distira egiten dute; notarioaren etxea da, eta herri-inguruetako ederrena.
‎KEVIN, ITXASO, MANEX eta IBON mendi-bide batean barrena doaz. KEVIN doa aurretik, eta ITXASO atzetik, mendirako jantzita, oinetakoak ez ditu oso egokiak (bamba antzekoak)?
‎Artadi batean barrena sartu zen eta inguruko berdeak erakarri zuen bere arreta; gelditu egin zen hartaz gozatzeko, eta, bide batez, baita atseden pixka bat hartzeko ere; egia esan, batez ere horretarako gelditu zen, atseden hartzeko. Inguruko isiltasuna ere aringarritzat hartu zuen; tiroak, han inguruan behintzat, amaitu ziren, itxuraz, eta horrek lasaitua eman zion.
‎Hangoa amaitutakoan, zutitu, alde banatatik oratu galdararen heldulekuari, eta hurrengo loturaguneranzko bidea hartu zuten. Errezel fin bat zeharkatuta, geruza lausotu batean barrena zihoazen, iluntzean jotako ekaitzeko euri-ura, geltoki barruraino sartu zena, lurruntzen ari baitzen sargoritan. Haien pausoera ikusita, pentsa zitekeen langileek berek behar zutela koipe apurren bat artikulazioetan.
‎Ihes zihoazen baso batean barrena , baina ez zekiten nora jo. Oso zihoazen itsu eta helmugarik gabe.
2013
‎Herrixkan sartu ahala, ordea, apenas erresistentziarik gabe?, mujahidinetarik batek etxe batean barrena egin, tiroka hasi eta emakume bat bortxatzeari ekin zion. Hamzak ez zuen errukirik izan, bertan sartu, eta burua lehertu baitzion.
‎Egun hartan, baina, edo sugandilak harrapatzen gogaitu eta pizgarri bat behar zuelako, edo, bertzerik gabe, anaia zirikatu nahi zuelako? hesira iristean, herdoildua egoteaz gain, bizpahiru sarbide zituen hesiak, apostulariek egindakoak?, Yazîdek, bat-batean, Hamzari erreakzionatzeko denborarik eman gabe, sarbide haietarik batean barrena egin zuen, baita lasterka hasi ere, batera eta bertzera?
‎–Eragingailu pneumatikoak erraz kudea daitezke kontrol-zirkuitu elektriko baten bidez, kontaktore eta erreleak edo automata programagarri bat erabiliz. Horretarako, elektrobalbula izenekoak erabiltzen dira; bobina elektriko (solenoide) batez osatuta daude, eta, bobina eszitatzean edo ez eszitatzean, aireari zirkuitu pneumatiko batean barrena pasatzen uzten zaio edo pasatzea galarazten zaio.
‎gogoan izanEroale batean barrena intentsitate batek zirkulatzen duenean, beroa sortzen da (Joule efektua). Hau balio du: Q= R · I2 · t (jouletan)
‎Ibilbidearen osagarri, lurrun-gela, atseden hartzeko gela eta harri beroaren gela daude, non gure zerbitzu tradizionalenaz goza baitaiteke; Al Ándalus errituaz, hain zuzen. Bezeroak sentitzen du denboran atzera eramaten dutela, Al Andalus mitikoko exotismoz eta sentsualitatez beteriko bidaia batean barrena .
‎Herrixkan sartu ahala, ordea –apenas erresistentziarik gabe–, mujahidinetarik batek etxe batean barrena egin, tiroka hasi eta emakume bat bortxatzeari ekin zion. Hamzak ez zuen errukirik izan, bertan sartu, eta burua lehertu baitzion.
‎Hala eta guztiz ere, Raissak errana zien mutilei mila bider, ez zitezela eremu debekatuan sartu, allaharren... baita bikiek agindua ezin zintzoago bete ere. Egun hartan, baina, edo sugandilak harrapatzen gogaitu eta pizgarri bat behar zuelako, edo, bertzerik gabe, anaia zirikatu nahi zuelako... hesira iristean –herdoildua egoteaz gain, bizpahiru sarbide zituen hesiak, apostulariek egindakoak–, Yazîdek, bat-batean, Hamzari erreakzionatzeko denborarik eman gabe, sarbide haietarik batean barrena egin zuen, baita lasterka hasi ere, batera eta bertzera...
‎Esperientzia bizi izan duen guztiak dakien bezala, gauza gutxi dira umearentzat aztoragarriago gau-errondan ibiltzea baino, eta etxeak ezezagunenak baldin badira, eta bide batez beren gutizia-goxokiakase ahal badute, orduan eta gehiago. Holaxe ibili ginen gu ere, aztoratuta, Reno iparraldeko auzune batean barrena , CBSko Mary Lore gidari genuela; batzuk aurretik eta besteak atzetik, gero eta berotuago umeak, gero eta hotzituago gurasoak. Zeren hotza egin baitzuen Renon Halloween gauean.
2014
‎–Nahi nikek txalupa bat eduki, iradoki zuen ameslari?. Nahi nikek aintzira zilar batean barrena nabigatu, Tamesis-en, esaterako. Xanpaina eta kabiar-mokaduak hartu.
‎Mutil traketsenak ditun dantzan trebatzeko egokienak. Haien urratsei jarrai badiezaieken eta gainera xarmagarri geratu, edozer egiteko gai izanen haiz, baita etxe-orratz baten adinako hesi batean barrena tanke bati jarraitzeko ere.
‎1969-12-11: Hamar etakide eta bost preso komun Basauriko espetxetik eskapatzen dira, hilabeteetan eraikitako lurpeko zulo batean barrena .
‎Fusil tiroen oso zalea ez naiz, ezta lantza kolpeena ere. Biziki maite dut bakea, eta ez naiz ni arriskatuko borrokan ari diren lurralde batean barrena igaro nahian.
‎Iretargiak zilar-mintz fin batez ihinztatu zuen ororen gaina: belar oparoaren gaina, basatzaren gaina, tenplu bateko murrua baino gorago altxatzen zen landaretza bihurrizko murruaren gaina, ibai handiaren gaina, zeina dir-dir ikusten bainuen ebakidura ilun batean barrena , dir-dir, zabal-zabal jariatuz, murmuriorik gabe. Hori dena, ikusgarri, erne, mutu zegoen, gizonak bere buruaz murduskatzen zuen bitartean.
‎Kabinan, iragazi egiten da, eta bultza egiten zaio plenum izeneko iragazki batzuen bidez; haietan atxikita gelditzen dira haize-zatikiak, haien goial­dean gehienetan. Kabinaren barnealdean, haizeak goialdetik kanpoalderantz zirkulatu ohi du sareta batean barrena eta paint stop izeneko iragazki batzuetan barrena; iragazki horietan atxikita gelditzen dira langartutako produktuen hondar esekiak.Kabinaren tamainaren arabera, bi haizagailu munta daitezke. Kasu horretan, bat airea xurga­tzeaz arduratzen da, eta bestea bultzatzeaz.Pintura-kabinetan, aire-fluxuaren norabidea honelakoa izan daiteke: Bertikala.
‎Etxeko hargune elektrikoak lur azpiko kable batean barrena pasatu beharko luke eta ez aireko hariteriaren bidez. Zirkuitu elektrikoen banaketa-linea guztiak lotarako eta egoteko espazioetatik ahalik eta urrunen igaroko dira. Horiek energia-kontzentrazio altuko puntuak izanda, eremu magnetiko eta elektrikoen kutsadura-iturri nagusietakoak dira.
‎generadorea edo sorgailua (pilak, zentral elektrikoak&). Karga elektrikoak etengabe lekualda daitezen, zirkuitu itxi batean barrena higitu behar dute.
‎, deitzen zaio, eta, lekualdatzea etengabe gerta dadin, zirkuitu batean barrena
2015
‎Hareazko muino urrunei begira, Ramsayrekin gogoratu zen William Bankes: Westmorlandeko errepide batekin gogoratu zen, Ramsay nola zihoan errepide batean barrena bere kabuz, berezkoa zirudien bakardade hartan bildua. Baina bat-batean eten zen hura, oroitu zen William Bankes, eta benetako gertakari batekin eduki behar zuen kontu hark zerikusia?
‎Carmichael jaunak azken finean aditu egiten zituela berak esan ezin zituen gauzak. Tankera eman ezineko agurea zen, bizarrean orban hori harekin, olerki eta asmakizun haiekin, desio guztiak asetzen zizkion mundu batean barrena lasai asko nabigatzen, belardian etzanda zegoen lekutik eskua jaistea nahikoa zuelarik zer nahi, hura harrapatzeko. Lilyk koadrora begiratu zuen.
‎Baina zure urrezko lerroa, lepo lerden, beste nonbait galtzen zen, eskailera batean behera, kale ilun batean barrena , iritsi ezina zitzaidan ispiluan, baretzen ez zen aintzira baten islan.
‎Bikarbonatoa hartzen zuen zilarrezko goilaratto batean, eta mustatx horail luzeak zeuzkan. Alfonso XII. arenak lasterkatzen ari zela, Lakarren atzeman ondoren, eta handik Muniain eta Allora buruz zuzen, eta bera, lantzaia baitzen, ofizial kristinoa zeraman preso, eta halako batean bihurtu omen zitzaion, eta errebolberra desarratu, eta gero lantzari heldu zion, eta osabak ez zuela ezker-eskuaz sablea ateratzen ahal, eta malkar batean barrena inbuluzka joan omen ziren beheitik, gauez. Orotzapen tragiko eta urrunak herri heroiko honetaz, politikoki manukorregiaz.
2016
‎Amak, emazteak, amonak, izebak, arrebak eta abar atalondoan banandu ziren gizonongandik. Txoko batera jotzen zuen horma-ate batean barrena desagertu ziren errenkadan, eta handik, eskailera biribil batez baliatuz, gorago igo ziren, andretokira, eta denbora gutxiren buruan berriz ikusiko genituen sabaipeko haien kaiola goienetik, sare-zuloetatik begira. Bada, gizonezkoak bakarrik egon arren, hots, ni neu, nire anaia Ernesto, gure aita, Ermanno irakasle jauna, Alberto, bai eta, noiz edo behin, Olga andrearen bi neba ezkongabeak ere, ingeniaria eta Herrera doktorea, Veneziatik propio etorriak?, hala ere nahiko talde ugaria osatzen genuen.
‎Lotsaren mugak gainditu behar zituzten etxekoandreek, amek eta alabek arruntek; ez zieten jaramonik egin behar beren gizonen bekozko ilunei, trufaldiei eta aginduei(...), lehen eskakizunari heldu behar zioten, eta kale ezezagun batean barrena abiatu, ateak jo, eta onarpen handirik ez zuen kausa baten aldeko sinadurak eskatu. Bakarrik aritzeaz gainera, alegia, nebaren edo senarraren laguntzarik gabe, etsaitasun-jarrerekin topo egiten zuten eskakizun-egileek, eta, batzuetan, baita irainekin ere, emakumeei ez zegozkien gauzak egiten ei zituztelako.
‎Lehenago ikasi den moduan, seinale elektrikoak degradatu egiten dira Ohm-en legearen ondorioz. Hau da, seinale bat hari eroale batean barrena transmititzen denean, hariak, bere erresistentziaren ondorioz, seinalea indargabetzera jotzen du; linearen luzera handitu ahala, handitu egiten da indargabetze hori ere, eta gerta liteke estazio hartzailea ezin irakurtzea kanaleko ezer ere, iristen zaion seinalea oso txikia delako.
‎Nire erloju garestiaren arabera, bi minutu besterik ez dira falta bostak izateko. Banoa, moketa dotore batean barrena , nire salbatzailearenganantz. –Zuzendaria?
‎Eguzkiak lurpetik egiten du gauez eguneko bidaiaren alderantzizkoa. Beraz eguzkia zera zen aspaldiko euskaldunentzat, amon bat, egunez ortzi-gangan sortaldetik sartalderako bidaia egiten duena, gero zuloren batean barrena bere ama den Lurraren baitan sartzen dena eta Lurpeko bideetan barrena gauero alderantzizko bidea egiten duena, sartaldetik sortaldera, beste zuloren baten bidez berriro irten eta ortzi-gangara igoz, hurrengo eguna zabaldu aurretik.
‎Gure ibilbideak eramango gaitu nebulosa ezegonkor batean barrena , gure kanpo komunikazioa desaktibatuko duena.
2017
‎Lurrak inbaditzen dituen itsasoaren aurkako gotorlekua da. Ipar Itsasotik bost bat kilometrora dagoen gatzaga batean barrena doa; han biratu, eta iparralderantz jarraitzen du. Gune hartan, lubeta zuloz beteta dago, apurtuta eta birrinduta.
‎-Etorri nigaz, jauna-esan zidan, eta korridore batean barrena eraman ninduen, atzeko eskaileretan gora eta, azkenean, logela atsegin batera. Ibaia ikusten zen handik.
‎Ate batean barrena ihes egiten niola amets egiten nuen eta bapatean atzetik heltzen zidan.
‎zapatak jantzita ohean luze etzan zenean konturatu zen horretaz. Minutugarrenean Vienna atzean utzita urrun zegoen eta oinez zebilen baso itsu batean barrena , elurra txorkatileraino iristen zitzaiolarik. Gauhontz batek ulu egin zuen eta bapatean bakarrik eta izuturik sentitu zen.
‎Errepide zuzen batean barrena abiatu ginen, Irantzu gidari. Burua etzan nuen haren bizkar freskoan.
2018
‎Matazaren hari guztiak ehuntzen direla ematen du, pieza guztiek bat egiten dutela dirudi, eta arizaleen gogoan ordena, kontsonantzia edo negentropia halako sentiera atsegin bat zabaltzen da. Bestaldetik, arizaleek lorpensuma dute, eta zerbait berria ikastearen, erronka bat gainditzearen edo bide interesgarri batean barrena aurrera egin izanaren poza eta harrotasuna sentitzen dute. Auto-estimua sendotzen da13.
‎Orduan zuhaitz artean ageri zen zintzur baten malda goroldiotsuan zehar gidatu ninduen Zaluk. Gero sastrakadi itsu batean barrena sartu ginen; handik igarotzean niri urratuz bete zitzaidan azala. Hari ile bat ere ez zitzaion kateatu.
‎Eta horrela, ibilera ero horiekin jiraka eta balantzaka, kantu eta dantza egiten genuen, mundu primitiboaren ilunabar itzaltsuetan, ahazten saiatuz, unanimitate bila eta gozamenezko frenesi batean barrena murgilduz. Eta horrela baretu zitzaigun Begi Goriren kontrako amorrua, arteak leundurik, eta gure biltzarretako koru basatiak kantatuz jarraitu genuen, harik eta gauak bere izuak ekarri eta haitzetako zuloetara igo ginen arte, elkarri ahots apalez hots eginez, izarrak piztu eta iluntasuna zabaltzen zen bitartean.
‎Atzealdeko korridorea, Darlington Hallen zerbitzarien alderdiaren bizkarrezurra, leku aski goibela zen, egun-argirik ez baitzen sartzen beraren luzera handian. Egun zohardietan ere, hain ilun egoten zen korridorea, non tunel batean barrena ibiltzea bezala izaten baitzen. Aldi jakin hartan, Kenton andereñoaren pauso-hotsak nigana hurbiltzen sumatu ez banitu, soslaiaren bidez bakarrik identifikatu ahalko nukeen.
‎Jakizue, bada, azken orduak ikaragarri korapilatsuak suertatu zaizkidala. Sinetsita nengoen nahikoa kalamitate pasatua nintzela arrats bakar batean, Ford-a muino bakarti batean utzi eta herri honetara oinez etorri beharrarekin, ia ilunpetan, ezohiko bide batean barrena . Eta ziur nago nire anfitrioi adeitsuek, Taylor senar-emazteek, sekula ez ninduketela nahita jarriko gero ezinbestean fortunatu zaidan ataka zailean.
‎Ordukoan, errepide luze zuzen batean barrena nindoan, albo banatara larre zabalak neuzkala. Izan ere, paisaia oso irekia eta zelaia zenez ordurako, aski urrutiraino ikus nezakeen noranzko guztietan, baita Salisburyko katedralaren orratza ere aurrealdeko zeruertzaren gainean kirika.
‎Argibide zehatzak eman dizkit, aski garbiak nire ustez, baina honengatik edo harengatik ezin izan dut errepide ondoko ostatu hori aurkitu. Zernahi ere den, handik hamabost bat minutura, eremu mortu hits zabal batean barrena zihoan errepide luze bihurgunetsu batean gertatu naiz. Bi aldeetara, zingira-itxurako landak ageri ziren, eta behe-lainoak ixten zidan bidea.
‎Ikusiak zituen haren filmak, eta haien artean bat, New Yorkera etorkizun hobe  baten bila zetorren etorkinarena zen, bazuen beste bat  umezurtz-etxe batera daramaten ume bati laguntzen dionekoa ere. Etorkin narrasti eta umezurtza zuen bere aurrean orain.  Lurretik altxatzen lagundu eta bere etxerantz eraman du, pausoz pauso, tropa ontzitik jaitsi berriek oraindik okupatu ez duten karrika estu batean barrena .
‎Korridore batera ailegatu ziren, baina, lehor egon beharrean ordura artekoak bezala, putzuz beteta zegoen hura. Sartu ziren, bada, ur hotzetan, korridore estu batean barrena beti aurrera. Ura orkatilaraino heldu zitzaien aurrena, belauneraino gero, eta gerriraino laster.
‎Euli eta eltxo ugariek eta arrain-kirats sarkorrak adierazi zidaten gertu nuela azoka. Kale bihurri batean barrena , zabaltzera egiten zuen gunean, emakume bat irten zitzaidan atari batetik, erronkan hitz erre:
‎Ilunabarra da Legutioko ubideko xenda batean barrena basoan sartu direnean, motxila ttipi batean ogitartekoa, urez betetako kantinplora aldean eta frontala kopetan. Labana bat eta sasia apartatzeko hurritz makila on bat, ez dute besterik behar.
2019
‎616-Agenda gainezkatzen den heinean premiazkoa ez dena izateari uzten doa nolabait, irrealitate guneren batean barrena atzeratuz.
‎Van Eycken estiloan paseatzen nintzen, Rubensen alegoria baten edo Memlingen Ama Birjina baten estiloan. Oraindik ere ikusten dut nire irudia, Bruselako kale batean barrena neguko egun batez, belusezko soineko ametista-kolorea soinean, kasullaren batetik harturiko xingola zahar zilarrezko batzuek edertua. Arrastaka dindirri luze bat neramanez, ederki erraztatzen nituen espaloi guztiak, zarpaila iruditzen baitzitzaidan hari kontu egitea.
‎Nola aurkituko dugu emakumearen baitan ausardiarik, kemenik, eskuzabaltasunik, goratasunik? Ezaugarri horiek agertuko badira, ezinbestekoa da libertate batek etorkizun ireki batean barrena jotzea aurrera, egina dagoen guztiaren gainetik zutitzea. Emakumea sukaldean edo apaingelan giltzapetu, eta harritu egiten dira haren zeruertza mugatua egoteaz; hegoak ebakitzen dizkiote, eta hegan ez jakitea deitoratzen.
‎Psikek ezaugarri femeninoak ditu Edgar Poeren Ulalumen: . Hemen, behin batean, altzifre-etorbide titaniko batean barrena , alderrai nenbilen nire arimarekin, altzifre-etorbide bat nire arima Psikerekin[...]. Psike baketu eta musukatu nuen[...] eta esan:
‎“Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena . Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela”.
‎Cilka kontra egiten saiatu da, korridore luze batean barrena baitaramate, eraikineko alderdi ezezagunen batera. Neska ez da ezer bi ofizialen aldean; gizonak gelditu egin dira ate itxi baten parean, ireki eta barrura bultza dute Cilka.
‎Handik hainbat kilometrora, autobia utzi eta errepide normal bat hartu zuten, eta, geroago, kamio estuago bat. Arratseko argi eskasa ia erabat ahuldua zen basoan barneratu zirenerako, pista mehar batean barrena .
‎Behin batez, oihan batean barrena zebilela, auhenak eta garrasiak entzun zituen. Luze gabe, mutil bat larrugorritan agertu zitzaion sasi artean lasterka, eta bi zakur amorratu orpoz orpo, gazteari ausikika; berehalakoan, emakume gazte bat heldu zen, zaldi gainean trostan, sumindura aurpegian eta ezpata eskuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
bat joan 9 (0,06)
bat sartu 8 (0,05)
bat abiatu 6 (0,04)
bat eraman 6 (0,04)
bat ibili 5 (0,03)
bat egin 4 (0,03)
bat gidatu 3 (0,02)
bat bat egin 2 (0,01)
bat bera 2 (0,01)
bat hedatu 2 (0,01)
bat igaro 2 (0,01)
bat pasatu 2 (0,01)
bat salto egin 2 (0,01)
bat atzeratu 1 (0,01)
bat aurkitu 1 (0,01)
bat aurrera egin 1 (0,01)
bat baso 1 (0,01)
bat beti 1 (0,01)
bat buia 1 (0,01)
bat bulkatu 1 (0,01)
bat desagertu 1 (0,01)
bat garatu 1 (0,01)
bat goi 1 (0,01)
bat hara eta hona 1 (0,01)
bat herrialde 1 (0,01)
bat higitu 1 (0,01)
bat ia 1 (0,01)
bat ihes egin 1 (0,01)
bat intentsitate 1 (0,01)
bat jo 1 (0,01)
bat lasai 1 (0,01)
bat murgildu 1 (0,01)
bat nabigatu 1 (0,01)
bat negu 1 (0,01)
bat patin 1 (0,01)
bat tanke 1 (0,01)
bat transmititu 1 (0,01)
bat unibertsitate 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia