Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.211

2000
‎Eta abeslariek Ego sum luze hura amaitu zutenean, ireki nituen begiak. Amonaren heriotza baino lehen hainbestetan izana nintzen elizan, eta ez nuen aingeru tripoil hura behin ere ikusi. Aingeruaren pitilin zuri hura ikusi eta bekatu beldur infernu nahasi beltz batean ito zen nire burua, eta negarrari ekin nion.
‎Jainkoa lagun! Zenbat nahigabe eta zenbat loari kendutako ordu, ezer lortu baino lehen!
‎Baina zurekin zuzenean berba egiteko aukerarik ere ez didazu ematen eta nik ahal dudantxoa baino ezin dut egin. Tira ba, ezer baino lehen, jakizu Bostonera, heldu, heldu garela, baina egundoko frufrua sortu zaigula hotelaren kokapena dela eta ez dela. Rakel, ostera, ez da larregi inplikatu; badakizu, laissez faire, laissez passer.
‎Ez dakit nola hasi. Beharbada neure burua zuritzen has ninteke eta, esan, ezer baino lehen, Teresa bezala bakarrik bizi diren pertsonek, niretzat badutela misterio plus bat, erakargarriago egiten dituena. Eta beharbada Karmelorekin atzo hori gertatu zitzaidan.
‎Gero, kanpinera baino lehen, Powell aintzira mirakulosoan harrigarria zirudien basamortu erdian halako urtegi bat egotea bustialdi bat hartu dugu eta, gure bidaian bigarrengoz, bainujantzian ikusi ahal izan dugu elkar. Nik Rubeni oraingoan desberdin begiratu diot, eta begiratu ez ezik, beraren inguruan lamia baten antzera jostatzen ere ibili naiz (beharbada nabarmenegi, banekielako norbait begirik kendu gabe nuela, berandu bada ere).
‎Abiatu baino lehen, errekan aurrera zerbait ikusgarri topatuko ote genuen galdegin diotenean, Danek The Great White Trone delako haitza aipatu du baina, denbora aurrera eta gure ibilera gehienbat mantsoarekin, ezin izan gara urrunera heldu. Estherrek, Adelak eta Luisek, ordea, hura ikusi ezean zertarako joanak ote ginen argudiatu, eta, ordua gorabehera, aurrera egin dute eta, haiekin batera, baita Olgak ere.
‎Atzo ustekabeko adierazpen batzuk entzun genituen areto honetan bertan hasi da herri tribunala bildua zegoen aldera inguratuz eta besoaz zerua seinalatuz, eta hilkutxa hotz baten antzera utzi gintuzten gure akusatuaren frikunkeria gehiago ezagutu ahal izan genuen, baina iraganeko kontu horien beharrik ere ez dut nire alegatoa egiteko, zeren presidentearen oraina baita une erabakior honetan epaitzea dagokiguna. Hori argitu ondoren, eta, ezer baino lehen, oroitarazi nahi dizuet gaurko honetan EEBBetako presidentea epaitzeko bildu garela, EE BB e ta-ko pre si den te-a, alegia. Kale garbitzaile bat, taxi gidari bat edo irakasle bat ezkontzaz kanpoko harremanetan ibili izan balira, arazoa bikotearen baitan konpondu behar lukete:
‎Baina bestela ere ez da erraza oporretako giro beroak sortutakoak zuri konta  tzea... Edozein modutan, ezer baino lehen zu lasaitzen hasi gura nuke. Atzo gauean Rakel ez zen hoteletik irten, eta taldekideok berandu arte ibili ginen.
‎Gaur Teresari kasu egin diot(" Kezkak eta ardurak paseatzera atera behar ditun, bestela egonean dagoen ura bezala usteltzen baitira"). Eta goizaldean itzuli diren gelakideak esnatu baino lehen hanka egin, eta abenida amaigabeetan barrena ibiltzeari ekin diot, lasai, tarteka atseden hartzeko eta jendeari begiratzeko eserialdi ederrak egiten nituela. Grand Avenueko denda famatuetan ez ezik, ustekabean eta aspaldiko partez, eliza batean ere sartu naiz, San Patrick katedralean hain zuzen.
2001
‎(Pentsakor): Zerbait egin beharra dago berandu baino lehen... Hitza ez zitzaion gizakiari eman; lapurtu egin zuen...
‎Orain badakizu: josten hasi baino lehen, titarea ipini. Arin bat aukeratu, zilarrezkoa edo plastikozkoa, bardin deutsa; erdiko atzamarrean estutu barik ondo sartzen dana.
‎... Gaur hilekoa jaitsi zait! Etxetik irten baino lehen, ispilu aurrean begira egon naiz, luzaroan, ea atzetik ezer igartzen zaidan.
‎Oraingo pintatzaile askoren kontua da hori: bere lanbidearen abezea ikasi baino lehen, aspergarri xamarra izaten baita egiteko hori, bide berriak zabaltzen hasi beharra.
‎Izen hori eskaini zidaten hemen, Donostian, hitzaldi mintzalditxo bat egiteko1, eta tituluaren arabera horrela deritzan zerbaitekin agertzen natzaizue. Nolanahi ere, eta aurrera baino lehen, nolabait ere nahi dut ez orduko, baizik oraingo gertaera esan, hurrengoan, beste bat eskarmenta dezan, behar bada.
‎Bestela esan, norbaitek hartu eta irakurtzen ez dituen bitartean. Beharrezko edo dirudi, bada, bestetara baino lehen, honako arlo honi ekitea: ea zer den euskal literatura, nork den egina eta norentzat.
‎Oker ez banago, azken asteleheneko Hoja del Lunesen Juan San Martinek bazekarren artikulu bat, bigarren zatia Iztuetaren oroigarri, eta han zioen bezala folklorea mila zortziehun eta berrogei inguruan sortu zen hitza da. Noski, hitza baino lehen folkloristak izan ziren eta honek dioenez, Iztueta ere alde batetik behintzat  halakoa zen. Baina Iztueta eta Iztuetaren antzekoak hemeretzigarren mendean hasten dira eta Euskal Herrian bilketa erdi osoa (oso osorik ez baita behin ere izaten), egiazko eta benetako bilketa mende honetan bertan egin da, batez ere Azkueren eta Barandiaranen bidez.
‎Hemen naukazue nondik hasiko, etxera baino lehen herrira zerbait bidali behar dudala eta1 Behingoz behintzat, gai" sakonak" eta geure artean darabiltzagun mokoka gogaikarriak baztertu nahi nituzke2 Eta, besteri ekitekotan, urteek ematen didaten eskubideaz baliatuko naiz, zenbait oroitzapen hona ekartzeko.
‎1 1973an Mitxelena Salamancan ari zen lanean, eta handik, etxera baino lehen, Oarso Errenteriako aldizkarira bidaltzen du artikulua.
‎Mogel, J.J. hau ere, hartuko dut abiatzekoan, bera bakarrik baita (iritzira) XVIII. mendean jaioa, eta hogeiren bat urte bizia. Bi argitaraldi izan zituen Eskoliak bera hil baino lehen eta bigarrena, 1845ekoa, izan da hemen oinarri3 Ez naiz gauza izan zenbat gehiago agertu ziren gero jakiteko eta badirudi bestek ere horrelako duda mudak izan dituela. Osabaren eta Markina aldekoen joera eta kutsua erakusten du, baita garai hartan inoiz baino gehiago agertzen den jendea hazi eta hezi nahia.
‎Arrese Beitia, berriz, idazle dugu beti, bere poemak paperean uzten zituena. Jakina da nolako izena jaso zuen luzaroan aritu baino lehen. Campion batek, eta ez zen juez kaskarra maitasunak itsutzen ez zuenean behintzat, gorengo izarretaraino goretsi zuen.
‎Ba ote dugu, hau da jakin nahi nukeena, gure arteko Irakaskuntzako Langileak bil ditzakeenik? Gabe bagaude, badugu ordu horrelako zerbait sor  tzeko, bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Izan ere, arras aurpegi berezia dute gurean bai irakaskuntzaren eta bai irakasleen istiluek.
‎Ni urgazle izan baino lehen Euskaltzaindian zegoen Seminario de Rojas (ni hor nengoelarik ez zen inoiz, behin baizik, inori ziririk sartzen saiatu) frankista zen, noski, baina karlista. Don Nazario [Oleaga] karlista zen beharbada, baina frankista?
‎Aurrera baino lehen, aldizkari hau ez zen 1954an sortu, arestian irakurri dugunez, aho beteko deiadarrez horrela oihukatzen badute ere. Sortu, 1948an sortu zen; Euzko Gogoa baino lehenago, beraz.
‎Irigarairen hitzaldia Axularrez, don Nemesioren poemak (beherago berriz agertuko), Lizardiren Ezkondu ezin ziteken mutilla, eta abar. Egan euskalduntze bidean genuen, beraz, gu" Asmo berri" atalau  rrean zuen zenbakiarekin (1954, 2) plazara baino lehen. Eta bigarren Egan honetaz mintzatu dut orain, harako" kolaboratzaile produktuaren fama" bazuenaz.
‎Nekez sala dezake kulpa salatzen duenaren krakaz orakaturik heldu denak, kaskarretik hasi eta orpoetaraino. Harako omnia munda mundis hartaz baliatzeko, xahutasuna aldez aurretik frogatu behar, besterenak lardaskatzen hasi baino lehen.
‎Artean sortu berria zen Real Academia ren hiztegitik hartu zituen hitzak banan banan eta banan banan alboratu zizkien euskarazko ordainak, latinezkoak gelditzen zirela hirugarren. Ez zen antzekorik gurean egin, dakigularik, 1745 baino lehen. Patri Urkizu prestatzen ari den Urteren hiztegia, lehen abiada baizik ez izateaz gainera, ez zuen inork ezagutzen.
‎Pizten hasia delarik ere, non dugu Larramendiren izena eta omena? Non zegoen, batez ere, Telletxea eta lanean abiatu baino lehen, aspaldi ez duela?
‎A. 1936 baino lehen, dena genekiela uste genuen, gero eta hobeto genbiltzala, zaharrek (c eta ch) ez zuten sekula atarramentu onik atera. Ez ote zuen ezagun batek esan, Iztuetaren Condaira (bata nahiz bestea) erakustaldi batean ikusi zuenean:
‎Hobeki esan, are makurtuago eta isuriago irten nintzen joera zaharrera. Zinetan eta benetan ari naizenez gero, esan beharra dut topo egin nuela, kalera baino lehen, Alcalan, Ricardo Muñoz Suay rekin, ordurako zinema kontuetan sartzekotan eta are sartuxea zebilena, eta gero, hurrengo urteetan zenbait aldiz bederen lepo hezurreraino sartuko zena. Harekin, beraz, eta zenbait ingurukorekin, gauzen berri jakiten hasi nintzen apurka eta pittinka bederen eta horrela lortu nuen Errenterian ezin lor nezakeen ikus ahal zabalagoa, zabalegia ez bada ere.
‎Senarra, Iñaki (honela du izena, ez dut nik bataiatu), pilotari izan nahi zuena eta arrantzan gelditua. Emaztea, Begoña, hemezortzi urteak igaro baino lehen aspertua eta Iñakirekin, besterik ezean, ezkondua. Senarraren antagonista, Josetxu, atorra dotoredun pilota txapelduna,  Elantxoben utzi zuen andregaiaz berandu xamar oroitu dena.
‎Gauza batean zuzen dago, inolaz ere. Zuzentzan ere, lan banaketa sortu dugu beste gaietan bezala, edo besteetan baino lehen beharbada. Gaizkile ustekoa batek atzi, besteak gorde giltzapean, besteak kondena, besteak urka... eta besteak, guk alegia, egunkarietan irakur.
‎Film honek, guregana baino lehen, bazekarren aurretik zarata eta zalaparta. Eta hala ere, nire ustez, ez da izanez izenez baino urriago.
‎Euskaldun euskaltzaleak. Akaba ditzagun, beraz, lehen baino lehen euskalariak eta bake ederrean biziko gara aurrerantzean euskaldun euskaltzaleok.
‎Arestian nahi gabe ukitu zaitut". " Baina, lehen, ni hona etorri baino lehen?". " Ez noski".
‎Bukatu baino lehen, oraintsuko elkarrizketa kontatu nahi nuke, esan zenaz gainera kolkoan gorde nituenak ere azaltzen ditudalarik. Egin nuen, bada, hitzalditxo bat" La unificación del euskera" edo zeritzana.
‎Oilarrak goizegi jo digu, eguna argitu baino lehen. Iliada inork itzu  li nahi badu –eta izango da egun edo bihar egiteko larri horri ekingo dion euskaldun ausarten bat–, aurkituko du laguntza Aita Barandiaranek egin duen lan izugarrian.
‎Etsi etsia dago euskal filologia, beste edozein bezala, testuen gainean bakarrik landatu eta eraiki daitekeela, eta horrelako zerbait da mundu zabalean barrena nonahi hedatua dabilen ustea. Testuak irakurri eta aztertu egin behar ditugu, bestetara jo baino lehen, eta ezagutu egin behar aztertuko baditugu. Eta ezagutuko badira, argitara eman ditu norbaitek, aurkitu ez ezik.
‎–Mendi, harkaitz, baso eta errekatxoen laguntzarekin euskarari hil baino lehen egiten ari gatzaizkion hiletak.
‎eleberri bat egitekotan omen zebilen, eta nolabait esateko, existentzialista horietakoa. Lehen baino lehen has zedila eskatu nion, eta ahalik lasterren buka zezala. Ez dut horrekin esan nahi liburu honen sorreran zer ikusirik izan dudanik.
‎Orain, azkenean, oraingoa baldin bada azkena, ez dugu uste horrelakorik. Etxepareren liburua urria da, laburra, egia, baina penagarria iruditzen zaigu hemen urri laburra, beste askoren luze ugaria bezainbat, edan gura ase baino lehen ahitzen baita iturriaren emana. Berea ez da, gainera, poesia huts soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi lukeena, baizik eta arrea, lohia, giza gorputz arimen hondar zikinak, urre izpiz nahasiak, igeri daramatzan erreka.
‎Etxepareri bezalaxe, badario beraz, heresia usaina ez ezik, halako heresia kiratsa ere. Errua ez zuten osorik bere, egia, ez baitzen Etxepare jaio bere gogoz behar baino lehen, eta gure Oihenart gizagaixoak ere ez baitzuen berak aukeratu sorlekua Zuberoako malkarretan. Nola garbitu, ordea, jatorrizko bekatu horren ondorenak?
‎bere neurtitzak dira. Eta astiroago aztertzen hasi baino lehen, bihoaz aurretik erabateko bi iritzi, horiei buruz bestek emanak.
‎Ni ez nauzue, ordea, otso larruz jantzirikako ardia baizik, eta etxe lizun horietan ikasle gisa hartu dudan hautsak ez dit kalterik egingo. Duela bizpahiru urte, lehenbiziko aldiz, Benvenisterekin hasi nintzen, behiala Zubiri aritu zen gisa, eta zorigaiztoko odol kolpeak jo zuen, oinazturak bezala, Eguberriak baino lehen.
‎eta behartsurik behartsuenak, ene begietan, neure herrikoak dira eta neure herria bera. Bestetarikakoak ez zaizkit ahazten, gizon bainaiz euskaldun baino lehen, baina neureak datoz aurrenik. Besteak ere bere buruari begira daude, ez guri.
‎Txara tapitu horretan gidari dabil Etxaide eta bere senaz baliatu behar nahitaez biderik zabalduko badu. Hala ere, ikusten dugu ongi begiratzen duela oina non jarri lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak, alde onak eta txarrak, arretaz darabiltzala gogoan.
‎Esan dezadan, bada, aurrera jo baino lehen, biziro gogoko dudala Oteiza eta Oteizaren jokabidea. Horrelako akuilatzaileren baten premian geunden, geure buruari ederretsiz lizunduko ez baginen.
‎Labur beharrez ari garelarik ere, beste pasadizo nagusia falta zaigu 1876 baino lehen. Ezaguna da Louis Lucien Bonaparteren() obra, aski baita horretarako horrenbeste lekutan zintzilik aurki daitezkeen mapak ikusiak nahiz begiraldiz ukituak izatea.
‎Egungo egunean bertan, han edo hemen, esango luke zenbaitek ez dela beharbada horrelako gauzarik, esateko moduan bederen; are gehiago, ez badu azaltzen ez dela sekula horrelakorik izan. Duela urte batzuk, ez hainbeste, barreiatuago zebilen segur aski iritzi hori, arestixean zabaldu diren berriak zabaldu baino lehen. Azken aldi honetan, izan ere, literaturak berak bere funtsean ezin neurtuzko aldakuntzarik ez duelarik ezagutu, besterik gertatu da literaturarekiko literaturarekin.
‎Eta idazleak ez ezik, ez dela haziegia euskal irakurleen samalda, oraintsu gehitzen hasia badugu ere. Eta, hau dela eta, darabilgun hariari zeharka baizik ez dagokion oharren bat bitartekatu nahi nuke, urrutirago baino lehen. Ez digute, erabat esa  nik, euskaraz idaztea debekatu, are gutxiago irakurtzea:
‎eta ez da seigarren neurtitza baino lehen(" en torno a mi cerebro") bikoiztasuna deusezta dezakeen hitzik. Inor ez da, haatik, kexu hori eta horren gisako beste milaka eta milaka bertso eta esaldi ilun daudekeelako21.
‎Eneko Loiolakoa, Zumalakarregi, Arana Goiri, esaterako, ez ziren esku hutsik joan, bi azkenak herio goiztiarrak eraman bazituen ere; Santa Krutzek ez zuen gehiegi atera, are gutiago Agirre oñatiarrak. Badirudi, guztiarekin ere, hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen. Horrelako usteek eta sinesteek zenbait lekutan bestetan baino fruitu naroagoa dakarte.
‎idatzirik dagoena literatura izango dugu saio honetan, nahiz paperek artikulu fedekoak edo etxearen zein erleen gobernua tratatu. Komeni baita dagoeneko esatea, bestetan sartu baino lehen, hizkuntza eta literatura elkarrekin bortizki kateatuak agertzen zaizkigula euskararen kondairan barrena. Izan ere, hizkuntzaren lurrak eta mugak mehartu eta murriztu ahala, hedatzen eta aberasten ari dira literaturarenak.
‎Hark idoro baitzuen –idoro, bai, baina ez behar bezain laster barreiatu– Hispaniako izkribu zaharren mordorik aberatsenaren irakurkera egokia, eta ondoren izan zituen langile ausartak aipatu berriak izan ziren: Bähr Euskaltzaindikoa (1940ko martxoa baino lehen burutua omen zuen tesia), Caro eta Tovar. Irakurkera hori izan baitzen aspaldidaniko zenbait auzi osotoro erabaki zituena.
‎Dena den, erraz froga daitekeenez, hizkuntzak indarra eta lurra, zedarrietan eta barrenean, galdu ahala, ugalduz doa aitzitik beronen premia eta landu beharrarekiko ardura. Susperraldi honetan, Larramendi aipa genezake besteak beste (jesuiten kinka larria izanik, ez zuen honek bere barrengo guztia argitara eman26), Iztueta27, Manterola, Arana Goiri eta Azkue –ez ziren guztiok gogaide minak agidanez, ez eta hizkuntza auzietan ere–, eta, 1936 baino lehen, amaitzeko, Ariztimuño, Euskal  tzaleak eta Lizardi. Ene ustez, behiala esan nuenez28, honen" Eusko bidaztiarena" izan da gaurdaino gure artean egin den hizkuntz egitamurik osoena, eta irakurri ere dut nonbait honi buruz ironiazko idazlanik.  Nire hartan jarraitzen dut hala ere:
‎egindako urrats desbideratuak zuzendu, eta bide galduak atzekoz aurrera ibiltzeko. Izan ere, bide berrien bila abiatu baino lehen, ezinbestekoa da ibilia desibiltzea, gatazkaren parte bihurtu baitu orain arteko bideak kazetaritza.
2002
‎Hau ez duk batere normala", hausnartu zuen espaloiaren alturatik. Furgoiak kuartel barrutik irten zirenean, eta guardiak atetzarra itxi baino lehen, une batez sarrera huts hutsik geratu zen haren aurrean, eta kuartelaren barruko partea ikusi ahal izan zuen. Han barruan emakume batek, etxeko zapatiletan eta fianbrera moduko ontzi bat eskuetan, alderik alde zeharkatu zuen Josu R k bistara zeukan patio zatia.
‎Handik aurrerako bidea oztoporik gabea izan zen. Gaua despeditu baino lehen, hurrengo egunean, igandea, San Inazio, arratsaldean Azpeitira joatekotan geratu ziren.
‎Ganbaratik irteten banintzen, Urkuxeta aldera jotzen nuen. Etxe atzeko artasoro er  tzetik joanez, Urkuxetako azken aldapa baino lehen, sagasti bat zegoen, beheko aldean sagar berdeak eta goiko aldean sagar gorriak ematen zituena. Hantxe geratzen nintzen ni, inozo baten moduan, itxituraren ondoan, Ernioko eta Urrakiko mendiarte oparoari so.
‎Ibaiaz beste aldean berriz, bertako tren geltokiaren atalburuan hizki handiz idatzita," Santurce San Julián de Músquiz" zioen errotulua, guri ulergaitz zitzaiguna eta gure arreta merezi izan ohi zuena. " Ez al zuan, bada, Santurce azken herria itsasoa baino lehen?", galdetuko genion geure buruari," Zer duk orduan San Julián... hori, auzoa?
‎Eskuan neraman txapela, nigatik nahi adinbat berotu zezakeen. Automobilera sartu eta motorra piztu ondoren, anaia Tomasek, ezer baino lehen, haizetakoari eman zion, ihintzak blaitutako kristalak, hala aurrekoa nola atzekoa, garbitzeko. Hurrena, martxan jarri ginen.
‎Izan ere iltzeak dauzkak buruan sastaka. Hobe, lanera baino lehen, ostatura hurreratu, maleta laga eta beheko tabernan katilu bat kafe bero hartzea. Ez zagok kafea bezalakorik ajea kentzeko.
‎Idazteko gogo guztiak aienatu zaiz  kik eta ajearen zama nozitzen duk ostera lepondoan. " Beste poema bat jaio baino lehen hila; beste poema aborto bat", pentsatzen duk jarraian. Maritxu, badakizu gauza bat?
‎Zergatik joaten gara Athletic en partidak ikustera? Gertaera horiek guztiak arrazoiez eta aldeko argudioz bete behar ditugu norbaitekin oheratu aurretik, mendira joateko makila hartu aurretik, disko bat dendan erosi aitzinetik edo sarrera eskuratu baino lehen. Bistan da ezetz.
‎Arantxa Iturberen Ezer baino lehen (1992) liburuko narrazioak ez dira, ziurrenik, Montoiarenak bezain latzak, baina emakumeen eta gizonen arteko harremanei buruzko ikuspegi ezberdin eta fresko bat aurkezten dute postal gisako ipuin hauek. Sinpleak eta era berean eraginkorrak dira, umore finaren eta ironiaren erabilera benetan buruargiarekin.
‎Gure hurrengo helmuga Utah ko herriren batera heltzea zen. Alabaina, alde egin baino lehen atzera ere Arroila Handiari beste bisitalditxo bat egitea erabaki genuen, handia baitzen bezperako esperientziak utzitako zirrara.
‎Hala ere, hegoalderanzko lasterketa hasi baino lehen, San Frantzisko ezagutzeko egun batzuk bagenituen, eta aukera hura profitatu behar: Chinatown go kale estuetatik ibili ginen, milaka kolore eta usainek gure zentzumen guztiak hordi zitzaten utziz; Fisherman’s Wharf izeneko portuan ere izan ginen, eta itsas lehoi lotiek laranja koloreko eguzkipean nagiak zelan ateratzen zituzten ikusi genuen, odaier  tzean altxatzen zen Alcatraz uharteko kartzelari, zeharka eta errezeloz, begiratzen genion bitartetan; Golden Gate zubira igo ginen, bai eta talaia gorri hartatik antzematen zen ikuspegiaren aurrean sor eta lor geratu ere; San Frantziskoko kale bihurri eta kizkurtuak zeharkatu genituen gure Chevy dotoreaz, Dirty Harryren ibilaldiak gogoan...
‎Ilundu baino lehen, Monterreyra heldu ginen. Herri honen izenak hamaika gogorapen dakarzkio edozein musikazaleri:
‎Supernovak amaitu zuenean, eta Buzzcocks taula gainera igo baino lehen, punk itxurako neskato ilegorria hurbildu zitzaidan, soinean neraman Negu Gorriak en kamisetari so. Guztiz harriturik, Negu Gorriak taldea ezagutzen nuenentz eta kamiseta hura non erosi nuen itaundu zidan ingelesez.
‎Jokoaren hiriburura abiatu baino lehen, beste parke natural bat bisitatzea otu zitzaigun, bidean zegoen Zion parkea alegia. Ez zen aurretik ezagutzen genituen biak (Grand  Canyon eta Bryce) bezain ikusgarria, baina zuhaitz oparoen itzalpean edo ibaian barrena une gozoak igaro genituen, bai eta barrea ozen asko egin ere.
‎–Irakurri dut hiriko inguruetan aireportu bat dagoela, eta hantxe posible dela abioitik jausgailuz salto egitea. Zuek ikusiko duzue, baina nik badut asmoa, hemendik alde egin baino lehen, aireportura joan eta salto egiteko. Nirekin etorri nahi baduzue...
‎Las Vegasetik alde egin baino lehen, Ibonek bere proposamena berritu zigun: berak jausgailuz salto egiteko asmo tinkoa zuen.
2003
‎Utzi zaharra ez nuen gela ziztrina oroitarazi zidan komun estu miniaturazko hark. Eta han, bakarrik, gernu eta herdoil hats sarkorrean bildurik, ispiluaren aurrean kokatu nintzen  ezer baino lehen: zoldak jertsearen sorbalda erabat zuritua zidan eta nik, zakar, tapatekoka jardun nuen nire psoriasisaren hondakinak desagerrarazteko; gero, amorrazioz erauzi nituen eta belarrietako ile nabarmenegiak.
‎Pixka bat desbideratu egiten baginen ere, garajera baino lehen Tximistako zubira jo genuen, lasterka, egiten zuen ho  tzari aurre egiteko. Nik behorren kontua ekarriko nuen hizpidera eta nola, zera, nola egiten zuen Aralarretik jaitsi ziren egun haren antzeko eguraldia.
‎Eta garajera baino lehen, MSD tabernatik igaro ginen, han botila hustu batzuk hartzeko asmotan. Eta normalean hamar bat egiten bagenituen ere, arratsalde hartan hogei bat botila hartu genituen, hogei bat.
‎Manu kapotearekin azaldu baino lehen, Gabik Aitorrek emandako pegatina berriak, betikoak, erakutsi dizkio.
‎Lankide batek kontatu dio, banketxetik irteten ari zirela. " Edonola ere, ez duk normala lauak autoan joatea, ezta?", esan dio, agurtu baino lehen. Emazteari ez dio ezer komentatu.
‎Orduan Irungo laguna mutikoen aurrean makurtu da. Bekoz beko begiratu die hitz egiten segitu baino lehen:
‎Besoak gerriko pleguan berriz plantaturik, Txokok suntsitze zuzena miretsi zuen unean, bezperako dantzaldian eta Otsabideko karriketan zebilen momentuak zituen jorra gai. Gure herriko baserri maite guztiak arrotzei merke saltzen zegokion agentziaren hondarrak suak ikaztu zituen, su hiltzaileak eta poliziak jin baino lehen. Munho gainetik dastatu zartatzetik lekora, zarata oihartzun errearen gaueko isiltasunaren erdian, handik hamar bat minuturen buruan sirenak oihuka eta argi urdinak mutu hurbiltzen en  tzun zituen.
‎Bozekiko harremanik ez zeukan. Bazekien, noraez krudel honetan Tzarko gurutzaturik behin, Bozek Eusko Armadaren sos kutxa ebastea leporatzen ziola, eta poliziak baino lehen atzematen baldin bazuen, nagusiak tiroz josiko zuela arneganten oihala zitzikatuz, erakundea ahalkerik gabe trahitu zuelako. Imajinatzen zuen Eusko Armadak aterako zuen bere hiltzearen biharamuneko agiriaren edukia:
‎Nazismoak zalapartarik gabe aleman gizartearen zirrikituak oro, intimoenak berdinki, nola tapatzen zituen begimentzen zuen, ikara eta beldur, Hanah Arendt andereak. Judua zenez, izuaren eraginez, iruditzen zitzaion gertakarien errateko hizkuntza erotzen ari zela eta etsai guztien eliminazio fisikoa planifikatzen zuen egitura totalitarioak ahoskatzen zuen Goethen mintzaira lehen baino lehen abandonatu behar zuela. Ingelesez idazten hasi zen, hizkuntzak ez zuela erokeria kolektibo horretan errurik konturatu zen arte.
‎Niregatik ez larritu, lagunak: sukaldari izan nintzen apaiz baino lehen. Eta kopla asko gustatu zait, bai, izugarri.
‎Doi doi 68ko maiatzaren ondoren eta 70a baino lehen. 69a urte erabakigarria da
‎hegara baino lehen,
‎25 urte bitarteko mutilak eta 23 urte bitarteko neskak aitaren onespena behar zutela ezkontzeko; adin horietatik aurrera, berriz, libre ziren nahi zutenarekin ezkontzeko. Gurasoen aukeraketa gailendu behar dela dioten predikariek (Umerezek, kasu), beraz, seme alabak adin horiek baino lehen ezkonarazteko aholkua ematen dute.
‎Calatayudek erabilitako misio sistemari jarraitzen zion, dakigunaren arabera. Kardaberaz bera izan zen, gainera, misiolari nafarrari 1730 baino lehen Italian sortu berri zen Bihotz  Santuaren Kongregazioa ezagutzera eman ziona, eta baita kultu hori Espainian sartu zuen lehenengoa ere. Beti euskaraz idatzi zuen, Larramendiren eraginez neurri handian,  urtetan bizi izan baitziren elkarrekin Loiolan.
‎Iztueta, 1996). Guztira edizio gehien izan dituen euskarazko liburu aszetikoa egile lapurtar ezezagun baten Exercicio spirituala da (1718; gutxienez 80 aldiz berrargitaratua XIX.a bukatu baino lehen); Asteteren dotrina kenduta, euskalki guztietara itzulpen gehien izan dituen erlijio liburua, berriz, Kempisen De imitatione Christi izan da (Villasante, 1979).
‎berriz ere armak hartu zituzten," beltz" edo liberalen kontra. Azkenean, 1823ko apirilean, Angulemako Dukeak bidalitako" San Luisen 100.000 seme" frantsesak indarrez sartu ziren, eta esperimentu liberalaren amaia ekarri zuten, sendotzeko aukera izan baino lehen.
‎ganoraz erromatartu gabeak eta modu berantiarrean bataioa hartuak. Jende handiak guk baino lehen hartu zituen letrak eta urak modernizazioaren alde, guk ez; eta ez digute barkatzen. Zergatik?
2005
‎Jauzi egin nuen; erdi lehortu, galtzontziloak jantzi, eta lehen baino lehen irten nintzen. Korridorean, Joxe Mari topatu nuen, dardarka, negarrez.
‎Zoroak jota zaude, inondik ere, baina zeure zoroan egia handi bat diozu: zertarako ditugu utopiak oro, gure etorkizuna hobetzeko ahalegin oro, baldin eta berandu baino lehen sega zorrotz bat zain badaukagu gure hankak mozteko. Herrestan jarraitzen utziko ez digu, eta hantxe bertan etengo digu argitasunera daramagun bidea.
‎Berriz ere ezpainetan musu eman, eta irten egin zen egongelatik. Ni logelara joan nintzen bizkor, aldatzera, ama iritsi baino lehen.
‎Anak, orduan, esan zigun ezen, denok batera ez baginen salaketa jartzera joaten, bera bakarrik joango zela, hura ez zegoela jasaterik, morroi hura norbaitek geldiarazi behar zuela, zoritxarren bat gertatu baino lehen(" Marrok ekarri du lehendik ere zoritxarrik, Ana", egin nuen neure kabutan). Denok hurrengo egunean ertzainen kuartelera joatekotan geratu ginen.
‎(denok) bihur gaitezen baino lehen:
2006
‎Gogoan erabili nahi zituen alditxo batez. Hain zuzen ere, garagardoak, keak eta tabernako barailak oroimenetik ezabatu baino lehen.
‎–Milurtekoan sartu baino lehen ezagutu ahal duzu. Nazioarteko poesia batzar bat antolatzen ari gara datorren urterako eta ohorezko gonbidatu nahi zaitugu.
‎–Agian geroago hitz egin dezakegu, abiatu baino lehen.
‎Norikok koilaratxoaz eragin zion likido arreari. Bat, bi, hiru segundoz itxaroten egon zen, zurrupada eman baino lehen.
‎Besterik esan baino lehen besotik heldu zidan norbaitek.
‎–Gogoan duzu Ameriketara etorri baino lehen kontatu zenidan istorioa. Dinosauruen kontu hura, badakizu.
‎Arrakeroak irribarre egin zion, kilimusi nabarmenez. Alde egin baino lehen, karta erregalatu zion neskari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baino lehen egin 16 (0,11)
baino lehen ere 16 (0,11)
baino lehen hil 9 (0,06)
baino lehen esan 8 (0,05)
baino lehen iritsi 8 (0,05)
baino lehen jaiki 7 (0,05)
baino lehen joan 7 (0,05)
baino lehen egon 6 (0,04)
baino lehen itzuli 6 (0,04)
baino lehen ez 5 (0,03)
baino lehen hasi 5 (0,03)
baino lehen heldu 5 (0,03)
baino lehen jakin 5 (0,03)
baino lehen amaitu 4 (0,03)
baino lehen bete 4 (0,03)
baino lehen deitu 4 (0,03)
baino lehen etorri 4 (0,03)
baino lehen irakurri 4 (0,03)
baino lehen jan 4 (0,03)
baino lehen ni 4 (0,03)
baino lehen alde 3 (0,02)
baino lehen azaldu 3 (0,02)
baino lehen ezagutu 3 (0,02)
baino lehen harrapatu 3 (0,02)
baino lehen zu 3 (0,02)
baino lehen abiatu 2 (0,01)
baino lehen ama 2 (0,01)
baino lehen argitu 2 (0,01)
baino lehen atera 2 (0,01)
baino lehen atzeman 2 (0,01)
baino lehen aurkitu 2 (0,01)
baino lehen baserri 2 (0,01)
baino lehen bera 2 (0,01)
baino lehen bukatu 2 (0,01)
baino lehen eduki 2 (0,01)
baino lehen elkar 2 (0,01)
baino lehen eman 2 (0,01)
baino lehen esnatu 2 (0,01)
baino lehen etxe 2 (0,01)
baino lehen eurak 2 (0,01)
baino lehen garbitu 2 (0,01)
baino lehen gertatu 2 (0,01)
baino lehen haiek 2 (0,01)
baino lehen hartu 2 (0,01)
baino lehen herri 2 (0,01)
baino lehen hura 2 (0,01)
baino lehen ikasi 2 (0,01)
baino lehen ikusi 2 (0,01)
baino lehen irten 2 (0,01)
baino lehen jaitsi 2 (0,01)
baino lehen konturatu 2 (0,01)
baino lehen mendi 2 (0,01)
baino lehen nahiago izan 2 (0,01)
baino lehen prestatu 2 (0,01)
baino lehen sakon 2 (0,01)
baino lehen sartu 2 (0,01)
baino lehen su 2 (0,01)
baino lehen abandonatu 1 (0,01)
baino lehen aditu 1 (0,01)
baino lehen agertu 1 (0,01)
baino lehen agur 1 (0,01)
baino lehen ahaztu 1 (0,01)
baino lehen ahitu 1 (0,01)
baino lehen ailegatu 1 (0,01)
baino lehen aipatu 1 (0,01)
baino lehen aita 1 (0,01)
baino lehen Argentina 1 (0,01)
baino lehen Batasuna 1 (0,01)
baino lehen ETA 1 (0,01)
baino lehen Europa 1 (0,01)
baino lehen Euskaltzaindia 1 (0,01)
baino lehen Eva 1 (0,01)
baino lehen Felipe 1 (0,01)
baino lehen Hernani 1 (0,01)
baino lehen Internet 1 (0,01)
baino lehen Italia 1 (0,01)
baino lehen Josu 1 (0,01)
baino lehen Juana 1 (0,01)
baino lehen Lorea 1 (0,01)
baino lehen Mitxel 1 (0,01)
baino lehen Oiartzun 1 (0,01)
baino lehen Reala 1 (0,01)
baino lehen Tximista 1 (0,01)
baino lehen Ubide 1 (0,01)
baino lehen Villaverde 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia