Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2003
‎Pilula 81 egunez hartzen da jarraian, eta, denbora hori igarotakoan, hilekoa errazteko uzten da. Farmako berria urte amaiera baino lehen iristea espero da. “Emakumeentzat aurkikuntza handia izango da, hilekoa kentzeaz gain, hilekoarekin lotutako sintoma guztiak desagertzen baitira”, nabarmendu du Malagako zentroko medikuak.
‎Gizona entzun du komunetik itzultzen. Atetik sartu baino lehen iritsi zaio Balenziagaren lurrina. Bizarra kendu ostekoarena.
2005
‎Gogoratzen naiz behin Gaztela Mantxako herrixka batera joan nintzela telebistari buruzko hitzaldia ematera. Neguko arratsalde bat zen, eta ordua baino lehen iritsi nintzen. Horrela konturatu nintzen herrian ez zegoela ez zinerik, ez antzokirik, ez kafetegirik.
2006
‎Hala ere, ez da hala, bidean gaudela baizik. Eta ez dut uste bost urte baino lehen iritsiko garenik. Askotan saltzen da eremu honetan Espainia oso aurreratua dagoela, baina ez da egia, ikasten ari gara.
‎Lapatinib du izena, eta urte amaiera baino lehen iritsiko da Europara
‎Minutu gutxi batzuetan geratu izan balitz tabernan, heriotza zigorraren barkamena jasoko zuen Bawtryko uhalgileak, ordurako bidean baitzegoen, norbaitek gizon zintzo hura ezagutzen zuelako edo epaileari esan ziolako bidegabekeria hura ezin zitekeela egin. Nahikoa izango ziren minutu urri haiek barkamen papera bera baino lehen iritsi eta bizia salbatzeko...
‎Autoan, iluntzea alde batean eta eguzkia bestean, Renora gaua baino lehen iristeko asmoa asmo huts dela ohartu gara. Euskal Herria ez aipatzeko kontu handia eginez, espazioaren eta denboraren neurriak dira berriz ere hona etorri garen lagun bion gaia, Parkea atzekoz aurrera gurutzatu eta gure abiaburura itzultzen garen artean.
2007
‎Bien bitartean,' profesional ibiltarientzat', bidaia planifikatzeko eskaintzen den malgutasunaren araberakoa izango da gakoa. Aireportura hegaldia baino lehen iristen direnek aurreko batean ontziratu ahal izango dute, kostu gehigarririk gabe, adibidez. Hala, bidaiarien fluxua arintzeko eta denbora aurrezteko aukera ere izango da.
‎– Besteak baino lehen iritsi behar dugula ahantzia duzu ala?
2008
‎Areago, gure adimena kamustu eta hedabideetan agertzen ez denik ez ikusi ere egitea. Edo litekeena da goizeko orduetara argia baino lehen iristea, eta ortzi mugarik ez ikustea. Baina urtea pasa arren, ezer pasa ez ote delakoan nago.
‎Parte hartzaileen %60, 3k goizeko hamarretatik eguerdiko hamabietara ekin zion ibilbidea egiteari. Ia laurden bat goizeko hamarrak baino lehen iritsi zen. Jende gehiena arratsaldeko seietatik zortzietara irten zen; %53, 9 zehazki.
‎Hala, “The Independent” egunkari britainiarraren inkesta AEBetako 35 espezialistari baino gehiagori. eta Erresuma Batuak duela bi aste baino ez zuen adierazten txertoari buruz bi baino baikorrago zeudela urtebete lehenago baino, eta lau baino ez zirela orain bosturteko bat baino gehiago. Ia bi herenek adierazi zuten sinetsita zeudela profilaxia ez zela hamar urte baino lehen iritsiko, eta batzuek epea bi hamarkadatik gora luzatzen zutela. Are gehiago, “funtsezko gutxiengo batek onartzen zuen agian ez zela inoiz garatuko”.
2009
‎Hainbestetan esan den moduan, lege horren azpian oinarri juridikorik bilatzea antzarrak perratzearen gisakoa da. Dagokionean ea zer dion Estrasburgok, epai hori ere berandu baino lehen iritsiko dela baitirudi.
‎Pentsa gerora izan duten bilakaera eta hartu duten indarra. Iritsi berriak egin dira jaun eta jabe, baina baziren haiek baino lehen iritsi eta errotutakoak ere.
‎Joandabertan gunea etxea bezala ezagutzen duenaren jakituria. Linterna hartuta ibili da, bi egunetan ilunpean beste inor baino lehen iritsi eta saskia ongi betetzeko. Hamar kilo astelehenean, eta beste horrenbeste asteartean.
2010
‎KLAUDIA. Egun on. (txantxetan) Dirudienez nire idazkaria baino lehen iritsiko naiz lanera.
‎Taldeak zenbaki edo kolore bat izendatzen duenean, talde bakoitzeko jokalariek korrika egingo dute zapira iritsi eta bere lerrora eramateko. Lortzen badu, aurkako jokalaria kanporatu egingo dute, baina iritsi baino lehen iristen bada, bera izango da kanporatua. Taldeetako bat jokalaririk gabe geratzen denean amaitzen da jokoa.
‎Gogoratzen dut behin Izagirre eta Berasategiri euskarazko irakurketa sustatzeko kanpaina bat enkargatu zietela (Gipuzkoako Aldundiak beharbada) eta Saizarbitoriari ez zitzaiola gustatu, baina berak ez zekien nortzuk ziren autoreak. Bilerara Izagirre eta Berasategi baino lehen iritsi zen Saizarbitoria. Ramonek oso kanpaina kaskarra iruditzen zitzaiola esan zuenean, autoreak nortzuk ziren jakinarazi zion norbaitek.
‎Laguntza behar du baina ez daki zer egin. Herrira ezin du betaurreko bila jaitsi, haurrek ezin dutelako ikusi; telefonoz ezin dio inori laguntzarik eskatu, mendian horrelakorik ez dagoelako; eskutitz bat bidal dezake betaurrekoak behar dituela esanez, baina ziur erantzuna ez litzaiokeela Gabon Gaua baino lehen iritsiko eta berak ordurako lan guztia egina eduki behar du. Sutondoan jarri da, gaztainak atera ditu danbolinetik, errekatik hartu du ur trago eder bat eta pentsatzeari eman zaio.
‎Akiles eta hark jazarritakoa baino lehen iristen baldin bazen, dortoka erreskatatu eta barkamena eskatu ahal izango zion.
‎Patua hizketan ari zitzaiola pentsatu zuen. Umetan halako izkinaraino autoa baino lehen iritsita Nagore edo Dorleta berarekin maiteminduko zirela pentsatzen zuenean bezala.
2011
‎–Konpromezu demokratikoetatik eta bakearen aldeko lanetik abiatuta, konbentzituta gaude berandu baino lehen iritsiko garela eszenategi batera, non proiektu guztiak defendatu eta gauzatu diren, beraz, non planteatu diegun hiritarrei, guztizko normaltasunez, ea guk aurkezten dugun Euskal Herriaren eraikuntza interesgarriagoa izan daitekeen egungo modelo inposatua baino, zeinek ez duen hiritarren berrespena?.
‎Bi minutu baino lehen iritsi da autobusa, bere 15 zenbakiarekin. Betazalen moduan ireki dira ateak, eta bultzarik egin gabe sartu naiz barrura.
‎Bueltan kanpamenduarena aitatu genion aitona Batistari eta erantzun zigun ez zekiela ezer, aspaldian ez zela hara igo, baina langile haiek ez zirela pertsona gaiztoak, gose handia pasatzen zutela. Neska itzuli zenean ongi joan ginen bide berritik, eta han ordubete galduagatik, esneketaria atera baino lehen iritsi ginen.
2012
‎Okzitaniako Tolosan, komunitate juduaren auzoko eskolan, erlijio irakasle bat, haren bi alabak eta zuzendariaren alaba hil ditu pertsona batek tiroka, eta Frantzia osoa hara begira jarri da; Nicolas Sarkozy presidentea lehena: atzo goizean goiz, gertaeraren berri izan orduko, apirileko presidentetzarako bozen kanpainako agenda bertan behera utzi, eta eguerdia baino lehen iritsi zen, gertaerarekin lotura duten instituzioetako ordezkariekin: Hezkuntza eta Barne ministroekin eta Frantziako Juduen Ordezkarien Kontseiluko presidentearekin.
‎Ordua baino lehen iristen badira, agian prentsa irakurtzeko baliatuko dute tarte hori, kafetxo bat hartzeko edo Pasta Gelan solasean aritzeko.
‎Berrogeita hamar gako beste hainbat kableri lotu ondoren, ipar ekialdeko kostara itzuli nintzen, eta, kasaka, oinetakoak eta galtzerdiak erantzi ondoren, itsasora sartu larruzko jipoiarekin, itsasgora baino ordu erdi inguru lehenago. Ahal bezain bizkor ibiz iragan, eta gutxi gorabehera hogeita hamar metroz egin nuen igerian berriro hondoa ukitu arte; ordu erdi baino lehen iritsi nintzen ontziteriara. Ikusi nindutenean, hainbesterainoxe izutu zirenez kontrarioak, salto egin zuten ontzietatik, eta igerian joan itsasertzerantz, nahiz eta ez ziren hogeita hamar mila baino gutxiago izango.
‎Maila berean hitz egiteko moduko jendearekin egon nahi nuen, eta igel edo txakurkume bat bezala oinpean harrapatuta akabatzeko beldurrik gabe ibili nahi nuen landa eta kaleetan. Baina uste baino lehen iritsi zitzaidan askapena, eta ez oso era arruntean; istorio eta gorabehera guztiak zehatz mehatz kontatuko ditut.
‎Zerbitzaria eskatutakoarekin itzuli baino lehen iritsi dira don Miguel eta Concha haren emaztea. Agurtzean bertan ikusitakoaren arabera, badirudi ongi molda daitezkeela Concha eta Mari Tere.
2013
‎Luze baino lehen iritsi ziren Gorojovaia kaleko 64 zenbakiraino. Autoan Lazovert doktorea geratu zen.
‎—Egunsentia baino lehen iritsi eta ezkutu ezkutuan so eta adi jartzen saiatu zenukete esan du norbaitek.
2014
‎Irkutskera joango naun ikusi dudan guztia, entzun dudan guztia kontatzera, eta, Jainkoa zeruan dagoen bezala, traidore hori topatuko dinat berriz ere bekoz beko! Baina, horretarako, hura baino lehen iritsi behar dinat Irkutskera.
‎–Baina haren aurretik joango gintuzkek orduan, erantzun zion pendja baschiak?, hura joan eta ordubete pasatu gabe abiatu gaituk-eta Omsketik, eta biderik laburrena egin diagu, zaldien ahalegin guztiaz. Hortaz, edo Omsken gelditu duk, edo hura baino lehen iritsiko gaituk Tomskera eta bidea moztuko zioagu. Kasu batean zein bestean, ez duk Irkutskera sartuko.
‎A! Zeru goiak nahiko ahal dik ni Kolivanera horiek baino lehen iristea!
‎Mikel Strogoff baino ordu batzuk geroago atera ziren Ixim hiritik, eta, Kolivanera hura baino lehen iritsi baziren, bide berari jarraiturik aurre ere hartu bazioten, Mikel Strogoffek hiru egun galdu zituelako izan zen, Irtyx ibaiaren bazterretan zauritu zutenean. Errusiarrek eta tatariarrek Kolivan aurrean izandako borrokak ikusi zituzten eta ospa egin zuten hiritik liskarrak karriketaraino zabaldu zirelarik.
‎–Ivan Ogareff baino lehen iritsi behar dudalako! –garrasi egin zuen Mikel Strogoffek.
2015
‎Bueno, guri baino gehiago bilerara etorri behar zuen ordezkarietako bati. Madrilera bezperatik joaten diren horietako zen, normalean bilerara besteak baino lehen iristen diren horietakoa. Baina gaur goizean bilera hasteko ordua iritsi, eta artean falta zen.
‎Baitaki Zenon matematikariak espazio oro bitan erdibitzen dela, mugitzen ari den edozein objektuk helmuga iritsi baino lehen iritsi behar duela erdibidea eta, bere ekintzari igarririk, gazela lasterrean hasten bada geziak ez duela inoiz iritsiko jomuga. Baitaki, gazela lasterrean hasten bada, gezia hura dagoen lekura iritsi orduko handik aldendua egongo dela animalia, gezia berriro gazela dagoen bigarren tokiarekin saiatu orduko harantzago joana izango dela animalia eta abar.
‎Berankortasuna bi moduz, besteak beste, uler daiteke. Gauza bat da egoera, irekitze, mugimendu ideologiko edo artistiko batera behin abian jarria izan eta gero, baina erabat igaroa eta itzalia gertatu baino lehen iristea, eta beste bat mugimendua pasatu eta gero heltzea, alegia, garaiz edo jokoz kanpo, offside, ibiltzea. Lehenengo kasuan, berankor baina artean garaiko izan daiteke, eta bizigiroari atxiki, aldiko adierazpide eta edukietan, amaitu baino lehen, txertatu.
‎Izeba Audreyren etxera afalordua baino lehen iritsiko gara.
2016
‎Baina arduradun berriek ez zituzten horrelakoak ulertzen. Goizetan ere, lantokira ordua baino lehen iristen zirenean, zaintzaileari oldartu egiten zitzaizkion batzuetan, ordu hartan lagundu baino gehiago enbarazo egiten zuela esanez. Berak esandakoa betetzea beste aukerarik ez zuen, eta ohiturak aldatzen hasi behar izan zuen, lantegia berriz martxan ikusteak ematen zion pozari uko egin eta trena hartzera goizago ateratzen.
‎Kanadan nengoela uste nuen? Ba al dakizu batzuek diotenez Kolon hori baino lehen iritsi zirela euskaldunak Ameriketara?
‎Normalean, Maria Teresa izaten zen egunkaria herritik ekartzen zuena. Baina Maria Teresa inoiz ez zen hotelera bederatziak baino lehen iristen.
‎– Hi baino lehen iritsiko nauk.
‎– Lagundu kargatzen, arraioa! Espainiar hauek deskuidu batean akabatu dezaten baino lehen iritsi behar diagu!
2017
‎Bidean saiatu nintzen eskultura hura bost ogerlekotan saltzen, konbentzituta bainengoen saria irabaziko nuela eta erosleak egun horietarako irudia maileguan utziko zidala. Jesuita bat konbentzitzeko zorian egon nintzen, baina, tamalez, lortu baino lehen iritsi ginen Altsasura. Jaitsi nintzen trenetik eta soldadu andana bat ikusi nuen, inguruetan maniobrak egiten ari zirenak.
‎Lennie ez dun pauso azkarrean ibiltzen, esan nion?. Lasterbidetik joango naun soroetan barrena eta hura baino lehen iritsiko naun herrira. Badaezpada ere, badakin.
‎Bihar goizean etorriko haiz etxera lasaiago. Nik aurrera egingo diat eta ea gaua baino lehen iristen naizen etxera.
‎Ordua baino lehen iritsi ziren hitzordura. Urrutitik ikusi zuen.
‎Loli baino lehen iritsi zen medikua. Txeloren susmoa baieztatu zuen:
‎Ordua baino lehen iritsi nintzen eta inor ere ez zegoen lokartu aurreko nire pentsaketan
2018
‎Ni azti egoten nintzen beti, baina ez nuen arriskurik ikusten. Beti ateratzen nuen kontua zenbateko distantzia zegoen hurbileneko zuhaitzera, eta banekien Lehoiak edo Ezpata Haginek, kolpetik azalduta ere, harrapatu baino lehen iritsiko nintzela haren babesera.
‎Lehenengo zaputza egitasmo pribatuetan itxaropena jarrita zutenek hartu zuten. Hain zuzen, urteko lehen hilabetea bukatu baino lehen iritsi zen zuhurrenek aurreikusitako erabakia: Googlek bertan behera utzi zuen Google Lunar X Prize lehiaketa.
‎Bere mespretxu guztia adieraziko duen berba baten bila dabilela ematen du. Berba hori baino lehen iritsi da anbulantzia, ordea. Anbulantziak, hobeto esanda, bi etorri baitira.
‎Gordelekua aurrekoaren antzekoa da, beharbada eraikin berrixeagoa, zertxobait bederen, baina askorik zaindu gabea hau ere... Helene baino lehen iritsi dira Bruno eta Lorea. Egongelatxoan eseri dira itxaroteko.
‎" K7 eremura". Hamar minutu baino lehen iristen da helmugara, eta bertan geratzeko agintzen dio autoari, merkeago aterako baitzaio horrela, gero beste bat deituta baino.
‎Ordubete baino lehen iritsiko gara.
2019
‎Esan bezala, senar emazteen arteko gerran Senarraren estrategia nagusia gupida sortzea da, itxura patetikoez baliatuz. Esate baterako, Flora lanean dagoen bitartean Bioletaren bila kalera ateratzen da maiz eta bere emaztea etxeratu baino lehen iristeko obsesioa izaten du, ikus dezan arratsalde osoa bertan pasa duela, egonean bere zain (108). Emaztea iristean maiz, ilunpetan egoten da, besoak gurutzaturik (109), eta sardina lata jan ondoren, zaborrontziaren azpiko aldean ezkutatzen du ezer jan gabe dagoela pentsa dezan (110).
‎Ahizpa bikiek bazekiten hurrengo hiru asteetan arratsalde luze aspergarriak zituztela esperoan, baina ez zitzaien inporta. Ze arraio, Gabonak uste baino lehen iritsiko ziren Elgeta aldera.
‎Denbora irabazteko, bigarren mailako bidezidorra aukeratu zuen, Gaston Besaidek egunero hartzen zuena Ingelesaren iturritik itsasargiko errepideraino joateko. Leirek hura baino lehen iritsi nahi zuen haren etxera, Felisa han ote zen bilatzeko. Ezustekorik ezean, nahikoa asti izango zuen, anaietan gazteena otoitzean geratu baitzen eta auskalo noiz arte jarraituko zuen.
‎Poliki zihoan, laborriak giharrak zurruntzen zizkiolako eta ziur zegoelako ezen, edozein unetan, Txomin gainera etorriko zitzaiola. Iragarpen ororen aurka, hori gertatu baino lehen iritsi zen aparkalekuaren zabaldegira eta itsasargiaren ateraino igotzen zen bidexkara.
‎Mendi aldera jo zuen, Troy atzetik zuela. Okindegia inguratu, eta erabat ilundu baino lehen iritsiko ziren Villa Chantalera.
‎Zuzendariak ez daki gutun zuria iritsi zaionik eta seguru asko ez du inoiz jakingo, hurrena bulegora joaterako gainean pilatuko zaizkiolako fakturak, aldizkariak, propaganda, txukun koadernatutako txostenak eta koadernatu gabeko oharrak eta lehenbailehen egin beharrekoen zerrendak. Eta gutun azal zuria gainontzeko paperek irentsi baino lehen iritsiko balitz ere, ez izen eta ez helbide, gutunik gabeko azal huts joko luke lehen bistadizoan. Baina arraroa litzateke hain garaiz bulegoratzea.
2020
‎Edukiontziak agentziaren txalupa batek jaso eta lehorrera eramaten zituen orduan. Informazioa Corketik berehala telegrafiatuta, itsasontzia baino lehen iristen zen Londresera. Esaterako, 1865ean, AEBetako presidente Abraham Lincoln hil zutenean, Reuter' s Telegram Company izan zen Europan horren berri ematen lehena.
‎Tomek esaten zuenez, hari asko kostako zitzaion zela ez ahaztea. Jake gogor ari zela eta keinuak trebeki egiten zituela ikusi genuenean, berriro ibiltzen hasi ginen, ikastetxera irten ordua baino lehen iristeko..
‎Guk salbatuko ditugu zure umeak. Ezkerra baino lehen iritsiko gara. Ez ezazu zalantzarik izan.
‎Peio oso puntuala izaten baita. Hitzordua baino lehen iritsi ohi direnetakoa. Telefonoz deitu dio.
‎Nahi baino lehen iritsi zaizu akabera?
‎Arratsalde nahasi baten ostean zalantzak uxatzea beste lanik ez zuen Realak, eta lortu zuen. Espanyolen aurkako kanporaketa jokatu baino lehen iritsi zen bazterrak nahastuko zituen albistea; Willian Jose partidako deialditik kanpo geratu zen hura hasi baino lau ordu lehenago, «bere egoera argitu artean ez jokatzea» eskatu baitzion Realari. Futbolaren hiztegian begiratu besterik ez zegoen erabakiaren atzean zegoenaz jabetzeko:
‎Oraingoz, aurreikuspenik baikorrenetan ere, ez da aurreikusten AHTa 2025a baino lehen iristea Arabako hiriburura.
‎Eta bere burua ikusi du Danielak lana bukatu baino lehen iristen, oso garaiz, goizegi agian, ordua iritsi artekoa jasan ezinda, egonezin batean. Furgoneta jatetxearen aurrean aparkatu, eta barrura sartuko da, baina ez du Daniela ikusiko; beste zerbitzariak han daude, baina Daniela falta da.
‎Azkar joango lirateke, aireko laguntza baino lehen iristeko.
2021
‎Harro daude eskaintzen duten zerbitzuaz. Deitzen zaien aldiro, hamar minutu baino lehen iristen dira tokira. Anbulantzia zerbitzuaren zeregin nagusia larrialdi deiei erantzutea da:
‎Maldaz behera ikusten zen pantaila, mendi batean bageunde bezala. Ordua baino lehen iristen ginen zinemako ateetara. Eta zain egoten ginen.
2022
‎«Gehiago egotea nahiko nuke. Baina uste dut bi taldeak lan izugarria egiten ari direla harrobiko jokalariekin, eta berandu baino lehen iritsiko direla jokalariak lehen taldeetara».
‎2021 urtea%, 5,5eko hazkundearekin bukatu du Bizkaiko ekonomiak, eta 2022an antzekoa (%5, 3koa) izango dela aurreikusten du Cebekek. Dena den, ziurgabetasuna oraindik ere handia denez, Bizkaiko enpresa gehienek uste dute suspertze erabatekoa iristeko 2023ra arte itxaron dela, eta inbertsioak ez direla 2022 honetako azken hilabeteak baino lehen iritsiko.
‎Beste proiektu batzuetarako erabiltzen den aurrekontua ikusita, pentsatzen dut dirua ez dela arazoa izanen. Espero dezagun konponbidea istripua baino lehen iristea. Eta, bide batez, alkate jauna, ederra banderatxoa.
‎Urgentziak pausoa arintzera behartu duenez, ordua baino lehen iritsi da hitzordura. Trantze latza iruditzen zaio enkontrua, hortik presak:
‎Sor Teresaren ezezkoa segundo bat baino lehen iritsi da. Haren ahotsean ere ez da gizalege zantzu txikienik geratzen.
‎Ordua baino lehen iritsi gara biak. Suposatzen dut berak ere nahiago zuela belarri gainean arrosa gorria jarri eta aurkitua izan arte itxaron, eskuan arrosa gorria zeraman tipoaren bila ibili beharrik gabe.
‎Fonda de Pw atzean utzita, uste baino lehen iritsi ziren bainuetxera. Trenbide azpiko tunel txikia pasa ondoren, bertatik bertara ikus zezakeen Danielek begiratoki zuriz jositako eraikin dotorea.
2023
‎«Eta nahiz eta guk nahi ez, gero eta lehenago ireki behar ditugu kontrolak. Aurten bertan, Beriain tontorreko kontrolekoek esan ziguten beraiek baino lehen iritsi zirela lehenbizikoak, 08:15erako. Hogei bat kilometro eta 1.200 metroko desnibela dago Beriain tontorreraino, eta bi ordu eta laurdenean iristea astakeria bat da.
‎Orain, bidaia horrek ordu bat eta 20 minutuko iraupena du, herriz herri gelditzen. Zerbitzu berriarekin, Iruñera goizeko 8ak baino lehen iristeko, 6.10etan hartu behar da autobusa. Hau al da zerbitzua hobetzea?
‎Mas Clavelleko3 premuarekin ezkondu zen Joana, Sant Miquel de Barretonsen, eta konta ahala baino urte gehiago bazuen hartatik. Xumea izan zen zeremonia, urria, eta eguartean, ezkontideek etxera gaua baino lehen iristeko aukera izan zezaten. Kolore berdearen ñabardura guztietako xendra patartsuetan eta bidezidor malkartsuetan barrena igoak ziren senarra eta emaztea.
‎Bera baino lehen iritsi eta segada egingo diogu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia