Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Haur teoria sexualak ditugun modu berean, haur teoriak ere baditugu oro har. Baina horrek ez du esan nahi haurrak egiten duen guztia oinarri gisako haur teoria batetik sortu denik.
2003
‎Ametsetako helmugatik bereizten gaituzten topikoak bazterrean utzi behar ditugun modu berean, bertara biziki erakartzen gaituzten mitoak ere gainditu behar ditugu.
‎2 Nahierarako legeek, berez, ezin ondoriorik sor etorkizuneko kontuetan baino; denez ere, horiek agintzen dutena bat badator zuzenbide naturalarekin edo indarrean dagoen beste nahierarako lege batekin, iraganari buruz izango dute indarra eta hori ekarriko du zuzenbide horren edo antzinako beste batzuen araberakoa izateak. Kasu horretan, horiek baliagarriak dira haien interpretaziorako, aspaldikoek gerogarrenean ezarritakoaren interpretaziorako balio duten modu berean. Hala diote eusten eta elkarri ulertzen, batak besteari, lege guztiek.
‎Arrazoiaren argiak, beraz, agerian jartzen ditu egia horiek guztiak, baita lehen printzipioak ez dakitenentzat ere. Alabaina, arrazoiaren argiak ez du modu berean jokatzen gizaki guztiongan, eta, horregatik, guztiontzat ez du jokatzeko arau bera ezartzen. Hori gorabehera, arrazoiaren argiak badu behar besteko indarrik, bidegabe jokatzen dutenek ere justiziaren berri izan dezaten, eta justiziaren aurkako egintzak kondenatuak eta gorrotatuak izan daitezen.
‎Gainerako oinarriekin alderatuta, beste oinarri horiek ezagunak dira alderdi guztietan; egiazko erlijioa, aldiz, estatu batzuek bakarrik bereganatu eta jaso dute. Eta, are gehiago, estatu horietan ere, erlijioaren espirituak ez du modu berean agintzen, guztiek haren erregelak betetzen dituztela baieztatzeko. Nolanahi den ere, egiazko erlijioa betetzen den tokietan, gizarteak egoerarik berezkoena bizi du, eta, ondorenez, ordena onari eusteko egoerarik onena du.
2005
‎Kultura maite dudalako ari naiz botatzen purrustada hau. Estetika gure bizitzaren alderdi inportantetzat daukadalako eta handi ustez jantzitako edozein lardaskeria onartzen ez dudalako, jaterakoan gure ahoak eta urdailak edozein txerrikeria irensten ez duten modu berean. Non dago muga?
‎Orain, berriz, okerreko bidetik joz, iraunkortzat har daiteke ekonomia, munduan nagusi den eredu neoliberala iraunkortasun horren zentzuaren erabat aurkakoa bada ere. Gizarte mailakoarekin ere gauza bera gertatzen da, iraunkortzat jo dezakegu hori ere, nahiz eta munduko demokraziak bakar bakarrik formalak izan eta gehiengoek aukerarik izan ez bere etorkizuna modu eraginkorrean erabakitzeko; izan ere, ez dute modurik bere merkataritza, bere lurren, uren, basoen eta abarren erabilera definitzeko, zeren eta mundu mailako sistema sozio-ekonomikoak baldintzatzen baititu bere politika nazionalak, biztanleriaren bi herenen oinarrizko beharrak asetzeke egotea eraginez horrenbestez. Politika horiek, dena den, iraunkorrak izango dira, faktore ekologikoak politika ekonomiko eta sozialak zehazten eta mugatzen dituen egunean.
‎20 Haatik, zuzenbideak ez du eragin oro galtzen, indarraz gabetua bada ere, justiziak kontzientziaren lasaitasuna dakarrelako eta justizia ezak oinaze urratzaileak, Platonek esan legez, tiranoen bihotzetan. Zintzoen adostasunak justizia onesten du eta justizia eza gaitzesten; hurrean ere, justizia ezak Jainkoa du etsai, justiziak laguntzaile duen modu berean, Jaunak bere epaiak gordetzen baititu bizitza honen ondorengorako; hain moldez, non anitzetan bere indarra bizitza honetan ere erakusten baitu. Horixe erakusten du historiak, adibide asko emanik.
2006
‎Argi dago, alde batetik, gizartean ez dela barneratu umeen hazkuntza gizarteeginkizun bat dela eta, ondorioz, umeen zainketarako eskaintzen diren gizartezerbitzuak ez direla gurasoei edo, zehazkiago esanda, amei eskaintzen zaienlaguntza bat, baizik eta gizarteak bere mantenurako behar dituen zerbitzuak, errepideak edo zerga biltzaileak behar dituen modu berean. Haurtzaindegiak edo bestelako zerbitzuak familiei eskaintzen zaien laguntza bat direla pentsatzeak, umeakedukitzea norberaren arazo bat dela pentsatzen jarraitzen dugula esan nahi du.
‎Habermas en iritzian estatuaren administrazioak ez du erabaki behar bizikidetza eredua. Botere administratiboak ez ditu gizartearen azken helburuak finkatu behar, sistema ekonomikoak egin behar ez duen modu berean. Ez botere politiko administratiboak, ez botere ekonomikoak, bietako inork ez luke gizartearen norabidea gidatu behar51.
‎Koadro batzuetako zenbait gauza, begien aurrean egon arren, ez dira ikusiak izaten. Ikusteko gai garena besterik ikusten ez dugun modu berean, ulertzeko gai garena besterik ez dugu ulertu ohi.
‎Ikusteko gai garena besterik ikusten ez dugun modu berean, ulertzeko gai garena besterik ez dugu ulertu ohi. Hala da. Baina horri erantsi behar zaio, bestalde, ulertzeko gogoa duguna besterik ez dugula ulertzen.
‎Hau da, sinpatia aldakorra da. Hala bada, ez dugu modu berean ebaluatuko gertuko eta urrutiko pertsonek egiten dutena. Sinpatiaren indarra aldakorra izanik eta sinpatia nire ebaluaketen oinarrietan egonik, ez ditut berdin ebaluatuko nire semeak egindako gaiztakeria eta ezezagun batenak egindako antzeko gaiztakeria.
2007
‎Grezia klasikoko autoreek eurek salatu izan ohi zuten modu berean, gaur egungo testu mediatuetan ere erretorika eredu desberdinak erabiltzen direla ohartu litzateke, eta, bide batez, salatu testu horien arteko asjkok ez dutela, eduki, ez giza ezta gizarte baliorik ere.
‎Horrekin ez dugu Hesiodoren ekarpen filosofikoa ukatzen: Ferezidesen edo Epemenidesen testuetako oinarri filosofiko esplikatzaile eta ordenatzaileak ukatzen ez ditugun modu berean.
2008
‎Euskal gay mugimendua sortu zenetik, nire taldean beti aldarrikatu dugu egon badaudela pertsona batzuk gure kulturan tradizioz gizonezkoari atxiki zaizkion ezaugarri biologiko, psikiko zein portaerazkoak dituzten modu berean emakumezkoari omen dagozkion ezaugarriak ere badituztenak; edota grina homosexualak dituzten bezala, grina heterosexualak ere badituztenak... Are gehiago, agian gomendagarriena tartean egotea dela ere aldarrikatu dugu, berezkoagoa, naturalagoa, aberasgarriagoa... delakoan.
‎Urripenak ez dituenean modu berean ukitzen partaidetza guztiak, eskrituran agerraraziko da bazkide guztiek adostu dutela urripen mota hori.
‎1 Sozietate kapitala akzioak amortizatuz urritzea erabaki bada eta neurri horrek ez baditu modu berean ukitzen akzio guztiak, eskritura publikoan adierazi behar da, batza orokorrak ez ezik, akziodun ukituen gehiengoak ere erabaki duela urripena egitea, 159 artikuluak ezarritakoaren arabera.
‎2 Urripenak ez baditu modu berean ukitzen partaidetza guztiak, nahitaezkoa izango da bazkide guztien adostasuna.
‎Ez daukagu alderantzizko bidea egiten ari direnen baikorkeriarik geure nortasunaren zaurian zertan jasan. Lehen mailako herritar izateko eskubidea dugun aldetik, euskaldun izan nahi dugu, eta euskaldun izateko baldintza soziolinguistikoak nahi ditugu erdaldunek erdaldun izateko dituzten modu berean. Ibarretxeren esperientzian eta oharmenean mundu erdalduna orain dela urte batzuk baino euskaldunagoa izango da bere agintepeko lurraldeetan, baina euskal mundutik etorrita erdal mundura kondenatu gaituztenok alderantzizko sentipena daukagu; geure izatearen eta nortasunaren ukapen sistematikora kondenatu gaitu egungo egoera soziolinguistikoak eta kulturalak.
‎Osagarritasunaren auzi hori, ordea, ez da norbanakoen arteko kontu hutsa, herri nazioen arteko botere kontua baizik. Osgarriak izango badira, izan ere, Axularren herriak bere buruaren jabe izan luke, Cervantesen hizkuntzatik eta kulturatik nahi duena nahi duen moduan beregana dezan. Kulturen arteko harremanak ez dira gizabanakoaren esparruan mugatzen, herrian arteko hartu emanen nolakotasunean baizik.
‎Artista kontzeptualtzat jo izan dute Carlos Pazos, eta ziurrenik ez du hori ezeztatuko (ezta baieztatuko ere, bide batez), Duchamp edo Andy Warholen eragina ezeztatuko ez duen modu berean. Ready made ak beregan arrastoa utzi zuen, baina baita beste elementu askok ere:
‎Imajinatu dezaket Kike bere Charlottenburgeko estudioan: telefonoak jotzen du, neska gazte baten ahotsa beste aldean, Bilbotik, urduri, ahal duen moduan bere egoera azalduz, asteburu baterako lo egiteko leku bila. Eta Kikeren erantzuna," zure bila noa aireportura".
‎Eta berak ez zekien nola esan, Gabon zaharra lagunekin Chicagon mozkortuta pasatzeko asmoa zuela. " Jende guztia maite dut, esan zidan esnatu ginenean?, autobusean doan jendea maite dut, kalean gurutzatzen dudan jendea maite dut, zu maite zaitudan modu berean". Izoztuta geratu nintzen bere hitzekin.
‎–Askatasunak beti eskatzen du nagusi bat eta esklabo bat, ebatzi du?, tragediak gizakion aukera askatasuna azpimarratzeko jainkoen halabeharra duen modu berean. Jolas gaitezen.
2009
‎Maiz ekintzak moldatu egin behar izaten ditut nire gaitasun fisikoaren arabera. 30 urte nituenean egiten nituen zenbait ekintza orain ezin ditut modu berean egin. Nire ekintzak nirekin bizi eta zahartzen dira.
‎Uler dezaket ekonomiaren aldetik horrek zentzu bat izatea, baina ez nortasunaren aldetik eta sorkuntza zuzenki lotua dago nortasunari ez. Ezin dugu modu bera erabili bi gauzak neurtzeko. Horregatik, puskaz interesgarriagoa iruditzen zait kopia ariketa humano gisa ulertzea; ariketa ekonomiko gisa ulertu beharrean.
‎«Paretek ere entzuten zuten» garai hartan, espazio publiko orotik kanpora gorde zen gerra galdu zuten haiek bizi izandakoesperientzia oro11 Errepresio frankistaren zenbait biktimaren lekukotasunentransmisioarekin beren borrokaren gaineko memoria gorde nahi zuten ondorengobelaunaldientzat, baita min moral eta psikikoa arindu ere. Halere biktima guztiekez zituzten modu berean haien esperientziak kontatu, haietako askok isilik egonnahiago izan baitzuten. Primo Levik azaltzen zuen bezala:
‎QRT PCRa egin baino lehen RNAren erauztea eta RT PCR aurreanikusi dugun modu berean egin behar dira.
‎Denek ez zuten modu berean interpretatu salbuespena baina kasu askotan elizari ukatu egin zitzaion tenpluak inskribatzea. Arau hori, praktikan, elizarentzat diskriminazio bat izan da eta kaltegarria gainera, ezin izan baititu bere tenpluak erregistroaren babespean inskribatu.
‎Automatikoki, ekintza bakoitza bihurtzen dute kodea. Baina editore horiek ez dute modu berean adierazten gero erabiltzaileak ikusiko duena zehazten du, bisualizazioak nabigatzaile bakoitzak nola interpretatzen duen, horren araberakoa da amaiera. HTML Horrela, zehaztasun handiagoa lortzeko edo nahiago dute kode lerroekin lan egin, hauetan editoreak orria komando lerro gisa ikus daiteke.
‎Hala ere, talde honetan gaixotasunak “arinago egiten du”. Urtaroko gripea baino errazago kutsatzen den arren, “gripeak duen modu berean edo are leunago agertzen da” azpimarratu zuen. Buñuel doktoreak azaldu zuenez, haur batek sukarra edo ondoeza orokorra badu, baina sintoma arinak baditu, lehenbizi parazetamol edo ibuprofenoarekin tratatu behar dira sintomak, eta hidratatuta eduki.
‎Hortik aurrera aroarekin lotutako hainbat kontu azaltzen ditu Pello Zabalak, sei ataletan. Eguzkiak beti ez du modu berean berotzen; aireari zapaldu on batzuk ematen dizkio tarteka. Presioa deitzen zaio aire loditze eta mehetze horri, eta presioari eskaini dio bigarren atala.
‎Goizetan ohetik altxatzeko koplarik egiten ez zenuen modu berean, gauetan ere ez zenuen aitzakiarik izaten ordua ailegatutakoan ohera joateko, inortxok ere gogorarazi beharrik gabe. Horretarako ere laguntza eskertu ezinekoa jasotzen nuen taldeko sareginengandik:
2010
‎Aholku nagusi gisa, energia berriztagarriak areagotzea eta haragi eta esneki kontsumoa murriztea proposatzen da. Azken batean, adierazle horiek agerian uzten dute herrialde garatuen bizimoduak, Espainiak bezala, ezin duela modu berean jarraitu, eta are gutxiago planetako gainerako lekuetara zabaldu. Hori dela eta, munduko ekonomia jasangarri batek herrialde horien kontsumoa murriztea eskatzen du, ekoizpen eraginkortasunaren hazkunde baliokidearekin konpentsatu ezin den neurrian.
‎Egilea bere obraren gainetik jartzea komunikabide eta merkatarien kontua da. Horiek rock eta photoshop izarrak behar dituzten modu berean behar dituzte literaturarenak. Baina idazleak esan beharrekoa, adierazi nahi duena, azken finean dena, bere liburuetan dago.
2012
‎Estaturik gabeko kontra botere batek ez baitu zentzurik sindikatu bakar batentresna gisa, alor sindikalera bakarrik mugatutako ekintza batasunak zentzurikez duen modu berean, non eta autogobernuaren aldeko borroka nazionaleanbeharrezkoak diren itun eta aliantzak ezabatu nahi ez diren.
‎Ile lodi eta luze batek berezko beroki gisa funtzionatuko du horrelako mantua duten zakarrentzat. Txakur guztiek ez dute modu berean jasaten hotza Beste maskotek, ordea, ez dute zorte bera: ilaje labur eta eskasak lagundu egiten dio gure lagunari tenperatura baxuekin kontaktuan behar duen gorputzeko beroa galtzen.
‎«Emozionalki, ama ere ezberdin senti daiteke», dio Jortek. «Haurdunaldiak dakarren egokitzapen psikologikoa eta emozionala pixkanakakoa da, eta emakume guztiek ez dute modu berean egiten», adierazi du. Arrazoi ezberdinengatik gertatzen da hori.
2013
‎Epaimahaiak ez zuen hori jaso nahi izan. Estatu terrorismoa aipatu nahi izan ez zuen modu berean.
‎Lehergailuak mota ezberdinetakoak ziren, eta gehien aipatu zirenak kanoiak eta «crapouillot» izeneko lehergailua ziren. Ez zituzten modu berean aipatzen bata edo bestea, soldaduek desberdintzen zituzten, Jean Elizalde Zerbitzari ren kronika bat lekuko, zeinetan kanoiak ari zirela eta «crapouillots» delakoak isilik zeudela zehaztu zuen. Ageri zen, gainera, batzuk besteak baino nahiago zituztela.
‎Euskaldun hitza ulertzeko dugun moduak berak hiztun komunitatearen jarraidura historiko luze horren ikuspegian jartzen gaitu. Egun ezagutzen ditugun etxeak asmatu baino lehen, su hori bazen.
2014
‎Ez nuen egin nahi folkloretik zetorren edo beste estetika bat zuen lan bat; nik egin nahi nuen idaztean sentitzen dudana, baina txistua erabilita». Azken finean, Urrutiak dio txistua haize instrumentu bat dela, eta beste instrumentuek beren baldintzak eta teknikak dituzten modu berean, txistuak ere badituela bereak. «Pentsatu nuen txistua tratatuko nuela biolina, pianoa, flautina edo beste edozein musika tresna balitz bezala, baina orkestrarekin, eta horrela egin nuen».
2015
‎Erabakiak orain arteko anbiguotasuna amaitzea du helburu. Afera horren inguruan, Auzitegi Konstituzionalak 2012an eman zuen bere iritzia, baina Goreneko eta Auzitegi Nazionaleko epaileek ez dute modu berean bete irizpidea.2006an Goreneko epaile batzuek tira egin zioten hari bati jarraituz, 2012an Auzitegi Konstituzionalak epai batean berretsi zuen polizia etxeko deklarazioak ezin zirela froga gisa erabili. Zehazki, ebatzi zuen polizien aurrean eginiko deklarazioek ez zutela froga baliorik ez baziren instrukzio epailearen aurrean berresten.
‎Sekula ez du harreman adeitsurik eduki Danimarkako errege familiarekin, haren senar zenak eta senar zenaren familiak eduki ez zuten modu berean. Horregatik erabaki zuen Arik, aita hil ostean, Kristin Guobrandurdottirekin ezkontzea, Islandiako gotzainaren sendiak askoz ere harreman adeitsuagoa eta estuagoa dituelako Danimarkako erregearekin.
‎–Haien helburua ez da arteaz bizitzea, baizik eta gozatzea. Artistak, funtsean, komunikatu eta konpartitu nahi du, norbaitek bizilagunarekin ardo ona konpartitu nahi duen modu berean. Artistak ez du bilatzen bere lana eros dezaten, baizik eta harekin batera goza dezaten?.
‎bortizki kalteturiko umeen ehunekotxiki batek baino ez du inongo eragozpenik gabe biziraungo, %15 hilko den bitartean (Levene et al., 1985; Goñi de Cerio et al., 2013). Hipoxia iskemiak teorikoki zelula guztiakkaltetzen dituen arren, denek ez dute modu berean erantzuten, neuronak sentikorrenak direnheinean astrozitoak erresistenteenak azaltzen dira (Northington et al., 2001; Hilario et al., 2005). Hala ere, astrozitoak kaltetuak izaten direnean, haien biziraupena murriteaz gain, neurotransmisore kitzikatzaileak xurgatzeko eta erradikal askeak deusezteko g aitasuna mugatutagera daiteke, eta honek, era berean, neuronen biziraupena arriskuan ... Oligodendrozitoak ere, nerbio sistema zentraleanmielinizazioaz arduratzen diren zelulak, oso sentikorrak dira, kalte hipoxiko iskemikoarenaurrean mielinizazio prozesua eten egiten dute substantzia zurian lesioa eraginez (Rothstein etaLevison, 2005; Butt et al., 2014).
‎1983an I.D.A. konpainia sortu zuen. Identifikatu gabeko objektu performatiboak sortzeko duen modua bere sor marka bihurtu da. Bakarkakoak, talderako piezak, kontzertuak eta dantza, musika, kantua, testua eta bideoa uztartzen dituzten ikuskizunak.
‎itsutu barik. Euskalkiak (bizirik dagoen tokian, beti ere) bere espazioak ditu, estandarrak bereak dituen modu berean. Biak ditugu makulu, biak beharrezko, biak etorkizun.
‎Zentzu horretan, subiranotasunaren bidean ere planteatzen da zerk behar duen partzial izan eta zerk total. Estatuaren desira bera al den hegemonia nagusia, eta gainontzeko tasunak aldaketa eta eraldaketarako bokazioa duten mugimenduakharen meneko behar duten izan; euskarak hegemoniko izan behar duen edota izan ahal duen, demagun, Jule Goikoetxearentzat feminismoak gizarte berdinzale eta demokratikoago baten paradigma integralena delakohegemoniko izan behar duen modu berean, euskarak ere izan behar duelako. Hegemonia bikoitza.
2016
‎Garciak azaldu digunez, kutsatzaile hormonal guztiek ez dute modu berean jokatzen, baina funtsean esan daiteke sistema endokrinoari" iruzur" egiten diotela: hormonak imitatzen dituzte, eta gorputza ez da gai batzuk eta besteak bereizteko.
‎–Nire ikertzailea, laztan polita, gure ikertzailea ere bada. Ez ezazu ahaztu zure nagusi horrek hartu duela soldatapean, zu zaituen modu berean.
‎Hizkuntza batek bizirik irauteko hiztunak ezinbesteko dituen modu berean, kultura batek ere, bizirik iraungo badu, bozgorailuak behar ditu. Kontatzen ez dena ez delako existitzen.
2017
‎Gaeltacht eremua ia hiztun gehienen gogoan baldin badago ere, guztiek ez dute modu berean balioesten eremu horretako hizkera. hiztun berri askok Gaeltacht eremuko hizkera hartzen dute xede aldaera legitimotzat, eta Gaeltacht eremuko hiztunak ereduzkotzat dituzte. beste batzuek adierazi dute nahiago dituztela hain tradizionalak ez diren irlanderaren
‎Egunak eta asteak aurrera zihoazen eta ereiteko garairik aproposena izanen zen laster. Beraz, ordu pare bat, hiru gehienez arituko zen zeregin hartan, hondarreko egunetan egina zuen modu berean, lanarekin etsi gabe eta loreontzi garbien multzoa pixka bat gehiago handitu arte. Ondoren eguneroko errutinari ekinen zion, zentroko kaperan gogoeta luzeko denbora tarteak emanez, pazienteak goxoki lagunduz eta bisitatuz?
‎Alajaina, aita izorratzeko liatu nahi zuen Melanik Lurrarekin! Lurrak Melaniren aita izorratzeagatik liatu nahi zuen modu berean!
‎–Ez du inporta, erraten zuen Gartzaingo Amaiak plataformako bilkuretan?, guk ez dugu egunkari baten bozgorailua, guk karrikak ditugu. Gartzaingo herriak ez du proiektua babestu, 2004an Amaiurko batzarrak antzeko proiektua babestu ez zuen modu berean. Presioa egin behar dugu karriketan, proiektuaren benetako datuak eta ondorioak lau haizetara hedatuz.
‎Ezin nuen gizon bat zauritu neure bizia babesteko. Uste dut modu berean jokatuko nukeela mutil bakar bati aurre egin behar izan banio. Bortxaketaren asmo soilak bilakarazten ninduen ni emakume, izaki funtsez zaurgarri bat.
‎James Monroek, geroago Estatu Batuetako presidentea izango zenak, ez zien espedizioa eragotziko, baina ez zien laguntzarik ere emango. Alta, Estatu Batuetan denek ez zuten modu berean jokatu, Winfield Scott jeneralak, kasurako, Ingalaterran emandako hitza bete zuen. Horrela, bada, Scott jeneralaren laguntza oparoa jaso zuten New Yorken, bere etxea, lagunak eta harremanak Minaren zerbitzura jarri zituelako.
‎Egia gogorra dugu hauxe: gurasoek ez dute ondorengorik, gazteek arbasorik ez duten modu berean. Eten bat dago.
‎Azken ohar bat. Emakumeak botere karguetan inplikatzera animatu eta bultzatu behar ditugun modu berean, ondo identifikatu genituzke gizonezkoek baztertu ohi dituzten lanak eta postuak (ohikeriazkoak eta zehatzak diren zereginak, adibidez). Eta horiei ezetz esaten hasi.
2018
‎Eta, amorruarekin batera, baita nagusitasun sentimendu bat ere, heriotzari aurre egiteko Isabelitaren ezintasun hori nondik datorren ondo gogoan dudalako, haren sustraiak errekonozitzen ditudalako. Gure etxeko hezkuntza siku eta tinkoa, alor horretan, zein baliagarria izan zaigun balioesten dudan modu berean.
‎–Abere hiltzaileek egin ohi duten modu berean –gaine  ratu zuen Fabianek.
‎Horrez gainera, aipatu diren moduluen kopuru horiek gutxieneko kopuruak dira, eta ikasle batek 75 modulu baino gehiago ikas ditzake, hala nahi izanez gero. Hots, ulermen eskolan urte bete gehiagoan egoteko aukera duten modu berean, institutuan ere ezarritako minimoa baino modulu gehiago ikas ditzakete, horrekin espedientea hobetzen dutelako eta unibertsitatean nahi dituzten ikasketak egiteko aukera gehiago izango dituztelako. Moduluak ibilbide libreetan hautatzen dituztenez, horietako bakoitzean adin eta ikastalde ezberdinetako ikasleak elkartzen dira.
‎Absurdura eramandako argudio honekin azpimarratu nahi dut irakasleek berariazko trebakuntza behar dutela, medikuek ere berariazkoa duten modu berean. Bigarren hezkuntzako irakasle izateko birziklatze ikastaro bat aski dela onartzen dugu, baina zirujauen kasuen ez genuke horrelakorik ametituko.
‎Ikasketen aroan independentzia ekonomikoa ziurtaturik duten modu berean, unibertsitateak berak hainbat instalazio uzten dizkie ikasleei, eurek kudea ditzaten, eta honela, Finlandiako ikasleentzat autogestioa eguneroko praktika da. Ikasketen arabera banatzen diren lokal horietan era guztietako jarduera kulturalak antolatzen dira, auzolanean:
‎Finlandian, ikastetxeak ez dira etxeen hedatze bat baizik, eta etxe batek abegitsua eta goxoa izan behar duen modu berean, ikastetxearen arkitekturak erantzun egin behar dio bere helburuari, hau da, ikastera gonbidatzen duten guneak izan behar dira. Espazioa berez da hezitzailea, eta ikasleak etxean bezala sentitu behar dira eskolan.
2019
‎204 Liluratuta geldituko ginateke gure burua Euskal Senatu Eta Herria gisara izendatuta ikustean, edota Espainiar edota Frantziar Senatu Eta Herria, txundituta eta harrituta, senatua herriaren bestelako edo kanpoko osagai bat izan litekeelako ideia berak gure zentzu demokratikoa higuintzen baitu, gure pentsamoldean ezin baita ordezkariz osatuta ez dagoen herri erakunde bat kontzebitu ere. Hala ere SPQR k beste ebokazio bat dakarkigu gogora, herri eta zibilazio batena, lurrari lotuta ez dagoena eta munduan zehar abian dena, bere burua aberasten eta amesten eta besteak aberasten eta amestarazten, haziak botatzen eta haziak jasotzen, dabilenak hartzeko utzi egin behar duen modu berean. Beren garaian Espainia bezala edota Frantzia eta Britainia Handia bezala.
‎eskrezentzia bat da, halako gauza zehaztugabe bat zintzilik dagoena lupuak, titiburuak, garatxoak bezala; nazka ere ematen du batzuetan. Azken batean, egia da kasu askotan neskatilak baduela interesa anaia baten edo lagun baten zakila dela-eta, baina horrek ez du esan nahi jelosia zehazki sexuala sentitzen duenik, eta, are gutxiago, sakonean min egiten dionik organo hori ez izateak; hartaz jabetu nahi du, objektu guztiez jabetu nahi duen modu berean, baina axalekoa izan daiteke desira hori.
‎ematxar bat da, emagaldu bat, zentzategirako baizik balio ez duen biziotsu bat. Kasu askotan, gizonak badu modua bere izena zikindu gabe egiteko emakumearen ohorea lohitzen duten gauzak. Emakumeak ez ditu ondo ulertzen halako sotiltasunak; ohartzen da, hori bai, gizonak ez duela jokatzen aldarrikatzen dituen eta obediarazten dizkion printzipioen arabera; gizonak ez du nahi, ez, nahi omen duen hori:
‎Ilunabarretan, argia piztu eta letren erresuman murgildu baino lehen, belarrietako tutuak kendu, itzali, eta mahai txikiaren gainean utziko zituen. Irakurtzeko behintzat ez zituen behar; dutxatzeko orduan betaurrekorik behar ez zuen modu berean.
2020
‎Eskaintzen duguna da tratua, hurbiltasuna. Eroso sentitzeko eta nahi duen moduan bere senitartekoa agurtzeko aukera. Batzuetan haiek ere ez dakite nola nahi duten egin eta horretan laguntzen diegu.
‎Iñaki Peñak dio sarritan txaloek" lanpetuta" harrapatu dutela, eta horiek entzuteak lanean jarraitzeko indarra eman diotela. Naiara Agirianoren ustez, langileen lana" errekonozitzea" ondo dago, baina dio bere" betebeharra" dela koronabirusaren krisiari aurre egitea," beste edozein birusekin" egin ohi duten modu berean.
‎Rodriguezek ipuinak idazten ditu, besteak beste; hau da, merkatu logikan gutxietsia dagoen generoa. Eta, hala ere, badu modua bere irakurleengana ipuinekin iristeko eta onarpena jasotzeko. Ondorioz, sortzeko askatasuna bermatzen dio profesionalizatzeko muga ere baden merkatuarekiko euskal literaturaren nolabaiteko independentziak.
2021
‎Nahiz eta bihotza buruan dagoen, garunean, ez da gauza bera, ez zaitu berdin hunkitzen. Mandelaren esanean uste bat dago, baina ikertzaileek ere erakusten dizute benetan ez zaituela modu berean hunkitzen ama hizkuntzan esaten dizutenak eta gerora ikasten duzun hizkuntzan esandakoak.
‎Bada, milaka milioidun horien enpresen eta jabetzen balioa handituz joan delako urtez urte, eta, aldi berean, diru sarrera apalak aitortu dituztelako, ez dituztenez saldu balioa handitu duten jabetzen akzioak. Alegia, ez dute dirura pasatu akzioen balio handitze hori, eta ez dituzte zerga handiagoak pagatu behar izan, edozein partikularrek gehiago pagatzen ez duen moduan bere etxearen balioa handitzen denean.
‎Autobus itxiaren barrenean, soil soilik gidariarekin geundela, esan ezin ahalako urduritasuna hedatu zen eta, ez bat eta ez bi, atzeko atea ostikoka zabaldu eta, nola edo hala, handik irtetea lortu genuen. Gomazko pilota eta ke pote artean alde egin genuen, bakoitzak ahal zuen moduan bere astoari arre eginez. Batzuek erdialdera egin zuten, beste batzuek inguruko auzuneetara; geltokira inguratzen ari ziren sirena hotsetatik ahalik urrunena.
2022
‎Zabalik duen beste dirubide bat, itxura denez, gasarena da. Alemaniako Ekonomia Ministerioko eledun batek Reutersi esandakoaren arabera, herrialdeak oraindik badu modua bere gas fakturak (Errusiari) ordaintzeko, nahiz eta Errusiako banku nagusiak SWIFT sistematik kanpo geratu diren.
‎" Epai honek urte eta erdi daramagun argudio guztiak babesten ditu, azpimarratuz eta erreklamatuz. Une honetan, Encina Castresana Kuadrillako presidentea lanaldi erdian dago liberatuta, eta arrazoi hori nahikoa da gertakari horien erantzukizuna merezi duen moduan bere gain hartzeko" adierazi dute hiru alderdi independenteek argitaratutako oharrean.
‎Sartre, op. Ohartzen naiz Sartrek gaiari heltzeko duen modua bera generoduna dela; eta hura baliatzerakoan kontuan hartu ditut subjektibotasunari eta generoari buruzko idatzi postestrukturalistak, hala nola: Weedon, Feminist Practice and Poststructuralist Theory.
2023
‎Kopa bakoitzak bere formari, tamainari eta lodierari dagokion soinua duen modu berean, organismo bakoitzak eta organismoaren atal bakoitzak bere bibrazio eremua eta oihartzun maiztasuna ditu. Atal guztiak organismo batean elkarturik daudenean, maiztasun konposatu bat eratzen dute, orkestra bateko kideek egiten duten antzera.
‎Kopa bakoitzak bere formari, tamainari eta lodierari dagokion soinua duen modu berean, organismo bakoitzak eta organismoaren atal bakoitzak bere bibrazio eremua eta oihartzun maiztasuna ditu. Atal guztiak organismo batean elkarturik daudenean, maiztasun konposatu bat eratzen dute, orkestra bateko kideek egiten duten antzera.
‎Ezin baitute, eta ez ditut errudun egiten. Baina ez dute estrategiarik, Ramallahk [PANek] estrategiarik ez duen modu berean.
‎Eusko Label Ligako lider zela eta fokuak gainean zituela. Ez zuen modu berean amaitu, ordea; izan ere, Urdaibaik aurreratu egin du sailkapenean, eta puntu baten aldea dago orain bi oilarren artean.
‎Konturatu gara, antipodetan egonik ere, guk agur esateko dugun modu bera dutela vietnamdarrek, sabela ondo betearazi baitigute abiatu aurretik. May zoriontsu gelditu da, merezitako deskantsua datorkiola jakitun; gu, berriz, sentsazio kontrajarriekin:
‎Inoiz ahalegindu da margolaritza guztiz zokoratzeko, baina astebete garrenera beti bueltatu da etxeko txokora, ohola edo orria pintatzera. Ezin du alboratu; barrua adierazteko beharra dauka, lo eta jan egin behar duen modu berean, bere begiek irudimenean zer ikusten duten islatu. Gorputzaren eta gogoaren mugak desagertzen zaizkio, beraren eta margoaren artean tarterik ez balitz bezala.
‎Bada, kontratariak edo azpikontratariak enpresa nagusiaren berri eman behar dio GSDNri. Horrela, enpresaburu nagusiak ziurtatu behar duen moduan bere laguntzaileek zehatz betetzen dituztela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, berarekin elkarlanean diharduten enpresei ere galdatzen zaie GSDNri elkarlan horren berri ematea. Modu horretara, Gizarte Segurantzaren Administrazioak iturri desberdinetatik jasotzen du informazio bera, bere helburuak bete ditzan (SEMPERE NAVARRO).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia