Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2002
‎Iturriak uraren emaria kontrolatzen duen modu berean, albiste iturriek euren nahietara makurtzen dute kazetariaren jarduna. Horra hirugarren iragazkia.
2004
‎1 Behin behinean betearazi eta gero, ezeztatutako ebazpenak ondasun jakin bat emateko kondena ezarri badu, ondasun hori exekutatuari itzuliko zaio, alderdi horrek izan duen modu berean; ondasunarekin batera itzuli behar dira, halaber, errentak, fruituak nahiz ekoizkinak, edo ondasunaren erabilerak duen diruzko balioa.
‎Aggiok eman dio Alfonsina Strada izeneko emakume bati, gaztetatik dagoelako apur bat maiteminduta berarekin, ezagutu ez arren, periodikoetatik ezagutu arren, Mussolini ezagutzen duen modu berean. Baina gaztetatik gustatzen zaio, duela hemeretzi urte, 1924an, neskato ezezagun hark Italiako Giroa korritu zuenetik gizonen artean.
‎Perfekzioa bai, orduan, baina bi ahalmen horietara mugatua. Gainerako ahalmenak, berez, higidura mekaniko baten erara funtzionatzen dute, odolak zirkulatzen duen modu berean, eta hortik ezin kontzientziarik, ezagutzaren subjekturik, sortu eta, beraz, ez legoke inolako argitasunik eskuratzerik bakarrik euretaz baliatuz. Ezagutza argi, bereizi eta seguruak Ni batengan, autokontzientzia razional batengan, behar du oinarria izan —berdin da autokontzientzia hori Jainkoarena edo gizabanakoarena izan—, eta ahalmen horiek biak ezinbesteko baldintza izango dira benetako autokontzientzia eratzeko eta arrazoitzeko gaitasuna izateko.
2005
‎67 Autoreak idatzi duen modu berean jaso dugu (ikus Bergua, 1994: 61)
‎Orain arte, ikertzaileek ez zuten zehaztu usainak identifikazio hori nola garatzen duen. Dirudienez, jaioberriaren ikusmen sistemak ingurua ezagutzen ikasten duen modu berean sortzen da prozesua. Arratoi garunekin egindako esperimentuetan, zientzialariek bi errezeptore AMPA eta NMD identifikatu zituzten egokitzapen goiztiar hori duen usaimen zirkuituaren osagai giltzarritzat.
‎Esangura horretan, zuzenbide hau aldentzen da giza zuzenbidetik edota zuzenbide jainkotiar borondatezkotik, horrek berez edo bere izaeraz betebeharreko edo legez kontrakoa dena agindu ez edo debekatu ez duelako. Debekua ezartzean, bestalde, legearen aurkako egiten du aurrekoa, berori agintzen duenean betebeharreko egiten duen modu berean.
‎20 Haatik, zuzenbideak ez du eragin oro galtzen, indarraz gabetua bada ere, justiziak kontzientziaren lasaitasuna dakarrelako eta justizia ezak oinaze urratzaileak, Platonek esan legez, tiranoen bihotzetan. Zintzoen adostasunak justizia onesten du eta justizia eza gaitzesten; hurrean ere, justizia ezak Jainkoa du etsai, justiziak laguntzaile duen modu berean, Jaunak bere epaiak gordetzen baititu bizitza honen ondorengorako; hain moldez, non anitzetan bere indarra bizitza honetan ere erakusten baitu. Horixe erakusten du historiak, adibide asko emanik.
2006
‎Habermas en iritzian estatuaren administrazioak ez du erabaki behar bizikidetza eredua. Botere administratiboak ez ditu gizartearen azken helburuak finkatu behar, sistema ekonomikoak egin behar ez duen modu berean. Ez botere politiko administratiboak, ez botere ekonomikoak, bietako inork ez luke gizartearen norabidea gidatu behar51.
‎Eguneroko praktika komunikatiboak aldebakarreko arrazionalizazioa bizi du eta, horren ondorioz, bizi estilo jakin bat hedatuko da, utilitarismoa bereizgarri duena eta espezializazioan oinarritua; eta, helburuen araberako ekintza arrazionaletara jotze horrek, kontrol sistemikoko bitartekoek induziturik?, hedonismoa probokatzen du erreakzioz (gizakia, arrazionaltasunak eragiten duen presio horretatik askatuko duen hedonismoa, hain zuzen). Sistema ekonomikoak bizitza pribatuaren esfera ahultzen duen modu berean, iritzi publikoaren esfera sistema administratiboak ahultzen du. Burokratizazioa jabetu egin da iritzi eta borondate kolektiboak sortzeko prozesu espontaneoez, eta edukiz hustu ditu.
‎Are, dozena bat adiera ezberdin ukan zezakeen arrazaren kontzeptu proteikoa ugaritzen hasi denean letra espainoletan, Ortega-k eman dio horri inork baino gehiago kategoria akademiko bat eta onargarritasun soziala, ez antropometroen laborategiko bitxikerietarako gordea, baizik eztabaida politikoetan eta historiaren interpretazioan tresna baliozko, bai funtsezko ere bezala. Ezin ahaztu antropologiaren moda edo" zientzia" berriak, nazionalismo periferikoak deituetan influentzia izan duen modu berean (Almirall, Arana Gori), nazionalismo espainolaren formulazioetan ere izan duela, hori askoz gutxiago gustatzen bada ere gomutatzea, eta batere ez ikertzea515 (Giro agintzaileak batzuentzat eta besteentzat agintzen bide zuen) 516 Bereziki garaiko kezka larriena, Espainia zer den, zein den arima espainolaren gaitza, historia espainolaren interpretazioa, gainbeheraren zioa, Ortega-k, hor... Dena den, Ortega-k bere duda mudak izan ditu, batez ere bere prekauzioak beti hartu ohi ditu, gauzak esan bai, baina Zakilixuten" gehiegiegi" ez esateko, anbiguitate tarte bat atxikiz badaezpada bere estilo manieristaren kiribilen artean.
‎zein da ibai enborra?; zein da ibai-adarra? Injustizia ugari ezagutzeko aukera ematen du injustizia baten iturbururainoko bideak, amaierarik gabeko ikerketa labirintikoan; ibai baten iturbururainoko bideak ibai ugari ezagutzeko aukera ematen duen modu berean.
2007
‎Une honetan jostailuak Txinatik edo batek badaki nondik datozela, non dago euskal berezitasuna? Ume euskaldunek jolasten dute munduko beste edozein umek olgatzen duen modu berean.
‎Dastamena hezi egiten da eta, hortaz, jangai gaziak jaten ohitua dagoenak erakarpen biziagoa nozituko du horrelakoetarako, gozotasunean ohitua dagoenak gozorantz joko duen modu berean.
‎abesti gogokoenetako bat, zailtasuna areagotu egiten da. Beharrezkoa da audioa editatzeko programa batera jotzea, moztu ahal izateko abestia, baita lan landuagoak ere, nahastu eta nahasi egiten diren hainbat pistarekin muntatzea nahasketa mahai batek funtzionatzen duen modu berean gainjartzen direnean profesionala. Artean eskura dauden aukera guztiak, erabilera honetarako Audacity nabarmentzen da, kode libreko doako programa bat, Windows, GNU/ Linux eta Macintosh.
2008
‎Osagarritasunaren auzi hori, ordea, ez da norbanakoen arteko kontu hutsa, herri nazioen arteko botere kontua baizik. Osgarriak izango badira, izan ere, Axularren herriak bere buruaren jabe izan luke, Cervantesen hizkuntzatik eta kulturatik nahi duena nahi duen moduan beregana dezan. Kulturen arteko harremanak ez dira gizabanakoaren esparruan mugatzen, herrian arteko hartu emanen nolakotasunean baizik.
‎Artista kontzeptualtzat jo izan dute Carlos Pazos, eta ziurrenik ez du hori ezeztatuko (ezta baieztatuko ere, bide batez), Duchamp edo Andy Warholen eragina ezeztatuko ez duen modu berean. Ready made ak beregan arrastoa utzi zuen, baina baita beste elementu askok ere:
‎Imajinatu dezaket Kike bere Charlottenburgeko estudioan: telefonoak jotzen du, neska gazte baten ahotsa beste aldean, Bilbotik, urduri, ahal duen moduan bere egoera azalduz, asteburu baterako lo egiteko leku bila. Eta Kikeren erantzuna," zure bila noa aireportura".
‎–Askatasunak beti eskatzen du nagusi bat eta esklabo bat, ebatzi du?, tragediak gizakion aukera askatasuna azpimarratzeko jainkoen halabeharra duen modu berean. Jolas gaitezen.
2009
‎Konparaketa bat egin dute: gizakiaren azalean lurrundu ondoren izerdiak gorputza hozten duen modu berean, Plutonen lurrazaleko izotzaren sublimazioa hau da, gas bihurtzeak hozteko efektua eragiten du. Gainera, Plutonek dituen propietate batzuk kometek ere badituzte; hain zuzen ere, Eguzkira gerturatzean izotza sublimatu egiten delako sortzen dira kometen isatsak.
‎Hala ere, talde honetan gaixotasunak “arinago egiten du”. Urtaroko gripea baino errazago kutsatzen den arren, “gripeak duen modu berean edo are leunago agertzen da” azpimarratu zuen. Buñuel doktoreak azaldu zuenez, haur batek sukarra edo ondoeza orokorra badu, baina sintoma arinak baditu, lehenbizi parazetamol edo ibuprofenoarekin tratatu behar dira sintomak, eta hidratatuta eduki.
2010
‎Herri horietan atez ateko sistema herritarrei inposatzen ari zaiela diote, iritzirik galdetu gabe. Oiartzunek eta Hernanik birziklatzea inposatu dute, aldundiak erraustea inposatu duen modu berean. Eta Zubietako mendia porlanez bete aurretik, badago aukera oraindik herritarrei galdetzeko.
2011
‎Ez zait iruditzen hori posible denik, ezagututa Estatuan gure hizkuntzekiko dagoen jarrera itsua, bidenabar, bat egiten ez duena Grabiel Arestik Tomas Meaberi esan zion harekin, «buen español es quien sabe las cuatro lenguas de España». Sobra ere, Espainia espainol gaiztoz beteta dago.Bestalde, inoiz euskara ofiziala izango balitz Estatuan, Europako Batasunean ere guztiz ofiziala izateko aukera izango luke, Irlandako galeikoak izan duen modu berean. Hala ere, errazagoa ikusten dut Europan euskara ofizial izatea EB barruko estatu independente bilakatu garelako, espainiarrek hizkuntzen aniztasunari buruz duten ikuspegia aldatzea baino.
‎4G telefonian, berriz, zuntz optikozko kable sorta batzuen bukaera izango da antena; kable horiek Sarerako sarbidea ematen dute, eta antenak kilometro koadro ugariko eremuan zabalduko du sarbide hori, wifi router batek etxe batean egiten duen modu berean.
‎ALIZIA etxera itzuli da. KANDIDO, utzi duen modu berean aurkituko du, pijama soinean eta etsipenezko aldarte berarekin sofan jarrita (bizarra egin gabe ahal bada).
‎Bat batean, mugimendu bat antzeman du eskuinaldera, zentimetro batzuetara besterik ez, eta hara zuzendu du linterna. Errainuek uraren iluntasuna erdibitu dute, egun lainotsuetan itsasargiak lanbroa urratzen duen modu berean. Landare urtar horietako bat baizik ez da, luze bezain liraina, alde batera eta bestera balantzaka dabilena, suge dantza amaigabean.
2012
‎Hala gertatzen omen da gaixotasun hori dutenekin ere: gorputz adarren dardarak atal horien paralisia dakar, eta gelditasun horrek izan dezake antz apur bat nolabaiteko perfekzioarekin, dagoeneko gorputza ez baita lehen bezala dardarka dantzatzen, baina ez, urrun segitzen du gorputzak perfekziotik, ehun aldiz ukitutako eta ukatutako testuak ere urrun jarraitzen duen modu berean.
‎Badakizue, jendeari zita eman, kobratu... Elektrizista batek bere lana egin ondoren egiten duen modu berean. Baina oraingoz behintzat ez dut nahi.
‎Erantzukizun guztietatik araztu ninduela sentitu nuen, naturak gure izaera lurtarra gogorarazi nahiko balit bezala. Zentzumenak asaldatu zitzaizkidan, hozkirriak gorputza atzartzen duen modu berean. Itsas haize hark Ametsengana bulkatzen ninduen, geldigaitz, oldartsu.
‎Amazoniako indiarrek kandiru txikiaz oso beldur omen dira. Gernuak berak ere salatu egiten omen du uretan pixa egiten ari dena, eta arraina erakarri, eztiak hartza erakartzen duen modu berean. Erreketan edo ibaietan biluzik sartzen denak arrisku handian jartzen omen du bere osasuna, arraintxoak berehala sumatzen baitu, urrutitik ere, uretan dabilenaren aztarna, eta ez du galtzen joan eta odola zupatzeko aukerarik.
‎Estaturik gabeko kontra botere batek ez baitu zentzurik sindikatu bakar batentresna gisa, alor sindikalera bakarrik mugatutako ekintza batasunak zentzurikez duen modu berean, non eta autogobernuaren aldeko borroka nazionaleanbeharrezkoak diren itun eta aliantzak ezabatu nahi ez diren.
2014
‎Estaturik gabeko nazionalismoak aldarrikapen eta aktibismoaren bidez, eta Estatudun nazionalismoak Estatuaren tresneriaren, eta harekin doan normaltasunaren? bidez. Euskal nazionalismoak, horrela, Espainiatik iritsitako migrazio fluxuak atzerriko immigrazio gisa azpimarratzeko saiakera egiten du, immigrazioaren kategoria bere nazio ikuspegiaren arabera nazionalizatzeko, espainiar nazionalismoak hori ukatuko duen modu berean.
2015
‎–Haien helburua ez da arteaz bizitzea, baizik eta gozatzea. Artistak, funtsean, komunikatu eta konpartitu nahi du, norbaitek bizilagunarekin ardo ona konpartitu nahi duen modu berean. Artistak ez du bilatzen bere lana eros dezaten, baizik eta harekin batera goza dezaten?.
‎Aukeraturiko proiektu bakoitzari 60.000 euro ematen zaizkio, atal lineala eta web dokumentala ekoizteko. Epe luzera, RTVEren Baliabide Interaktiboen asmoa ez fikziozko obra interaktibo independenteak ekoiztea da, Laborategiak egiten duen modu berean; nolanahi ere, gaur egun, dokumentalaren bertsio lineala eskatzen da, webdoca garatzeko estrategiaren atal gisa. Aipagarria da, halaber, Televisió de Catalunyak 2014aren amaieran zabaldutako deialdi bat, dokumental interaktiboak ekoizteko.
‎1983an I.D.A. konpainia sortu zuen. Identifikatu gabeko objektu performatiboak sortzeko duen modua bere sor marka bihurtu da. Bakarkakoak, talderako piezak, kontzertuak eta dantza, musika, kantua, testua eta bideoa uztartzen dituzten ikuskizunak.
‎Zentzu horretan, subiranotasunaren bidean ere planteatzen da zerk behar duen partzial izan eta zerk total. Estatuaren desira bera al den hegemonia nagusia, eta gainontzeko tasunak aldaketa eta eraldaketarako bokazioa duten mugimenduakharen meneko behar duten izan; euskarak hegemoniko izan behar duen edota izan ahal duen, demagun, Jule Goikoetxearentzat feminismoak gizarte berdinzale eta demokratikoago baten paradigma integralena delakohegemoniko izan behar duen modu berean, euskarak ere izan behar duelako. Hegemonia bikoitza.
‎Sisifok desertu hipermodernoari egiten dio erreferentzia, Tartaroari, lehendabizi; mingarria bezain itxaropentsua den desertuari. Desertuarekin gertatu bezala, Sisifok ere bi aurpegi ezberdin eta kontrajarri ditu —Sisifo heroi eskizofrenikoa da, beraz, antzezle hipermodernoa, pastichea— Desertuaren noraezak gizaki batzuk hondoratu eta beste batzuk suspertzeko gaitasuna duen modu berean, garai kritiko orok bezala, Sisifok ere erreferentzia egiten dio Hipermodernitateko gizaki imitatzaile, kontserbadore eta kikilduari zein gizaki sortzaile, berritzaile eta arriskuzaleari. Sisifo hipermodernoa paradoxikoa da oso, paradoxaren adierazle, hobe esanda.
2016
‎Nazioa sabaltze aldera iparraldeak hegoaldera begiratu duen modu berean, berdin segurua da hegoaldeak bertako emakume erreparatu diela, afrikar arrazaren gainetik arraza zuriaren nagusigoari eusteko bitartekoa baitira(...)
‎Zain balego legez, goiztiriak eguzkia itxaroten duen modu berean, telefonoak jo du etxera itzuli eta giltzak sarrera ondoko apalean uztera nindoala. Kelen zen hariaz bestaldean, desordu nabarmenean:
2017
‎Lurrak eta Mikelek, kuxkuxean ibili gabe, buelta erdia eman eta, leihotik botatako porroa errepide bazterretik bildurik, hanka egin zuten handik, errudunak krimenaren tokia uzten duen modu berean.
2018
‎izate maskulinoa eta izate femeninoa. Emakumeak izendatzeko, haien sexu organoen izenak erabiltzen dira batzuetan modu oiesean, eta horrek ederki islatzen du zeinen osoki lotuta dauden gorputza eta izatea, gizonak izendatzeko orduan zenbaitetan zakilaren jargoi izenak erabiltzeak erakusten duen modu berean.
‎Bista txikia omen zuen gizonak, oso gertutik begiratu behar izaten baitzion paperari. Agiri ofizialak izenpetzen bukatu zuenean, begiak Sophierengana altxatu, eta burutik oinetara irristatu zituen gero, ur jauzi batean amiltzen den adarrak egiten duen modu berean.
‎Erotu egin al haiz? , erremindu zitzaidan, gatzagiak esnea garrazten eta mami bihurtzen duen modu berean.
‎Finlandian, ikastetxeak ez dira etxeen hedatze bat baizik, eta etxe batek abegitsua eta goxoa izan behar duen modu berean, ikastetxearen arkitekturak erantzun egin behar dio bere helburuari, hau da, ikastera gonbidatzen duten guneak izan behar dira. Espazioa berez da hezitzailea, eta ikasleak etxean bezala sentitu behar dira eskolan.
2019
‎Halere, gauzak hobera egin beharrean okerrera egiten dute, liburuaren bukaeran, Barbarak leiho bateko kristalak hausten ditu beso kolpe batez eta zainak ebakitzen ditu nahita. Azken eszenan odolusten ari da, aurretik beste pertsonaia batek (Henryk) egiten duen modu berean. Suizidio ahalegin horretaz hitz egiten dutenean Florak errudun egiten du Howard:
‎204 Liluratuta geldituko ginateke gure burua Euskal Senatu Eta Herria gisara izendatuta ikustean, edota Espainiar edota Frantziar Senatu Eta Herria, txundituta eta harrituta, senatua herriaren bestelako edo kanpoko osagai bat izan litekeelako ideia berak gure zentzu demokratikoa higuintzen baitu, gure pentsamoldean ezin baita ordezkariz osatuta ez dagoen herri erakunde bat kontzebitu ere. Hala ere SPQR k beste ebokazio bat dakarkigu gogora, herri eta zibilazio batena, lurrari lotuta ez dagoena eta munduan zehar abian dena, bere burua aberasten eta amesten eta besteak aberasten eta amestarazten, haziak botatzen eta haziak jasotzen, dabilenak hartzeko utzi egin behar duen modu berean. Beren garaian Espainia bezala edota Frantzia eta Britainia Handia bezala.
‎Indarkeriak, fisikoak zein hura justifikatzen duen indarkeria diskurtsiboak?, emakumeak kontrolatzeko tresna gisa funtzionatzen duen modu berean, maskulinitatearen eraikuntza indartzeko eta berresteko ere balio du. Rita Segato antropologoaren arabera, gizonek, indarkeria erabiltzen dutenean, emakumeen gorputzaren bitartez probatzen dute euren, gizontasunaren mandatua?, euren genero rola.
‎eskrezentzia bat da, halako gauza zehaztugabe bat zintzilik dagoena lupuak, titiburuak, garatxoak bezala; nazka ere ematen du batzuetan. Azken batean, egia da kasu askotan neskatilak baduela interesa anaia baten edo lagun baten zakila dela-eta, baina horrek ez du esan nahi jelosia zehazki sexuala sentitzen duenik, eta, are gutxiago, sakonean min egiten dionik organo hori ez izateak; hartaz jabetu nahi du, objektu guztiez jabetu nahi duen modu berean, baina axalekoa izan daiteke desira hori.
‎Nahiz eta, umilago eta baketsuago, haurrarengan errespetatu etorkizuneko heroia, amak ahalegina egiten du errealitate immanentera apalarazteko haurra, bere berea izatea nahi duelako: senarra haur bat bezala tratatzen duen modu berean, haurtxo bat bezala tratatzen du mutikoa. Arrazionalegia, sinpleegia da pentsatzea semea zikiratu nahi duela; amaren ametsa kontraesan handiagokoa da:
‎Ilunabarra mantso mantso ari zen lurraren gainean bere lekua hartzen; gero eta nabarmenago bereiz zitekeen mendietako isla, eta kanpoko gliziniaren azpian eserita, etengabe jardun duzue aspaldiko partez. Inolako xehetasunik ahaztu gabe kontatu dizkiozu amaren azkeneko gorabehera guztiak; eskutik helduta zeneukan, azken hurbilaren susmorik gabe, baina ustekabean egin dizu alde halako batean, argiak alde egiten duen modu berean.
2020
‎Eskaintzen duguna da tratua, hurbiltasuna. Eroso sentitzeko eta nahi duen moduan bere senitartekoa agurtzeko aukera. Batzuetan haiek ere ez dakite nola nahi duten egin eta horretan laguntzen diegu.
2021
‎Bada, milaka milioidun horien enpresen eta jabetzen balioa handituz joan delako urtez urte, eta, aldi berean, diru sarrera apalak aitortu dituztelako, ez dituztenez saldu balioa handitu duten jabetzen akzioak. Alegia, ez dute dirura pasatu akzioen balio handitze hori, eta ez dituzte zerga handiagoak pagatu behar izan, edozein partikularrek gehiago pagatzen ez duen moduan bere etxearen balioa handitzen denean.
‎Aldeek adostutakoaren arabera, txanda kontraturako aukera izanen dute langile guztiek etorkizunean. Legediak arautzen duen modu berean jasoa gelditu da aukera hori enpresako lan hitzarmenean, anexo gisa. Dagoeneko indarrean da erabakia.
‎Gainera hor ibilia naiz bazterretako istoriotxo txikiak harrotzen trikuak muturrarekin hango eta hemengo edozein txikikeria aztertu eta arakatzen duen modu berean, horixe izan baitira kronikatxo hauek, bazterretan aurkitutako txikikeriak, niri kontaera berezi edo bitxiak iruditu zaizkidanak.
‎Eskola, hortaz, ez da ezer neutroa, ezta isolaturik ematen den ezer, gizarteari loturik baitago ezinbestean. Gizarteak hezkuntzan eragiten du, hezkuntzak gizartean eragiten duen modu berean. Ondorioz, esan daiteke eskola gatazkak gizarte gatazken isla direla neurri handi batean.
‎Auto-laguntza mugimenduak bezala, eragin soziala duen mekanismoa da, lehenagoko apaizen modura arimak sendatzea helburu omen duen mekanismoa, oraingo honetan askatasuna eta plazeraren bidez lortu nahi dutelarik. Berbontzi populistek hartu dute beste garai bateko hizlari moralisten lekua, hots, emozioak hartu du egun moralaren lekua, kontrolak diziplinarena hartu duen modu berean.
2022
‎" Epai honek urte eta erdi daramagun argudio guztiak babesten ditu, azpimarratuz eta erreklamatuz. Une honetan, Encina Castresana Kuadrillako presidentea lanaldi erdian dago liberatuta, eta arrazoi hori nahikoa da gertakari horien erantzukizuna merezi duen moduan bere gain hartzeko" adierazi dute hiru alderdi independenteek argitaratutako oharrean.
‎Zenbait pasarte nabarmentzearekin batera, liburua irakurtzea plazera izan dela esanez borobildu du bere iritzia: “Eider Rodriguezek bere aita definitzen duen modu berean deskribatuko nuke nobela hau: gazia eta mingotsa”.
‎Sartre, op. Ohartzen naiz Sartrek gaiari heltzeko duen modua bera generoduna dela; eta hura baliatzerakoan kontuan hartu ditut subjektibotasunari eta generoari buruzko idatzi postestrukturalistak, hala nola: Weedon, Feminist Practice and Poststructuralist Theory.
2023
‎Kopa bakoitzak bere formari, tamainari eta lodierari dagokion soinua duen modu berean, organismo bakoitzak eta organismoaren atal bakoitzak bere bibrazio eremua eta oihartzun maiztasuna ditu. Atal guztiak organismo batean elkarturik daudenean, maiztasun konposatu bat eratzen dute, orkestra bateko kideek egiten duten antzera.
‎Kopa bakoitzak bere formari, tamainari eta lodierari dagokion soinua duen modu berean, organismo bakoitzak eta organismoaren atal bakoitzak bere bibrazio eremua eta oihartzun maiztasuna ditu. Atal guztiak organismo batean elkarturik daudenean, maiztasun konposatu bat eratzen dute, orkestra bateko kideek egiten duten antzera.
‎Ezin baitute, eta ez ditut errudun egiten. Baina ez dute estrategiarik, Ramallahk [PANek] estrategiarik ez duen modu berean.
‎Beti zapuzten du bere hitzekin topo egiteak, harridura ikur guzti horiekin. Atzamarra jartzen du pantailaren gainean lerroa estaltzeko, auzo lotsak erretzen duenean eskuaz ahoa tapatzen duen modu berean. Hurrengo zatiak, baina, beti orekatzen du ahalkeria.
‎Eguzkiak atzamarren markak nabarmentzen ditu. Soberan daki emazteak ia inertziaz esaten duela esaldi hori jendearen aurrean," zer martxa zuenean?" edo" hogei urte gutxiago banitu..." esaten duen modu berean. balu ere, Josebak ez du konexio berezirik landareen munduarekin.
‎Eta zabalik da barra librea Iratik telefonoa nahi beste begiratzeko, barre zozoen uhala lasaitzeko, mezuren bat edo beste ozenki irakurtzeko. Eta Maik egoera bere egiteko; egongela bereganatu duen modu berean.
‎Inoiz ahalegindu da margolaritza guztiz zokoratzeko, baina astebete garrenera beti bueltatu da etxeko txokora, ohola edo orria pintatzera. Ezin du alboratu; barrua adierazteko beharra dauka, lo eta jan egin behar duen modu berean, bere begiek irudimenean zer ikusten duten islatu. Gorputzaren eta gogoaren mugak desagertzen zaizkio, beraren eta margoaren artean tarterik ez balitz bezala.
‎NOLA siglak New Orleans Louisiana adierazten duen modu berean, galdera bat aditzera ematen du euskaraz. “Iruñea Nola? ”, beraz, galdera bezainbat da hipotesi bat, 2015ean musika eta herri mugimenduak uztartzen zituzten hainbat lagun elkartzean abiatu zutena.
‎Izan nadin zintzoa: ni zoriontsu nintzateke teatroa egiten okinak ogia egiten duen modu berean. Baina ezin dugu ahaztu okinak bezeroa irabazten duela ogi ona eginez, hori da nire ilusioa:
‎Bada, kontratariak edo azpikontratariak enpresa nagusiaren berri eman behar dio GSDNri. Horrela, enpresaburu nagusiak ziurtatu behar duen moduan bere laguntzaileek zehatz betetzen dituztela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, berarekin elkarlanean diharduten enpresei ere galdatzen zaie GSDNri elkarlan horren berri ematea. Modu horretara, Gizarte Segurantzaren Administrazioak iturri desberdinetatik jasotzen du informazio bera, bere helburuak bete ditzan (SEMPERE NAVARRO).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia