Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 683

2000
‎Baina hemen ere hitzak eta hitzen itzalak nahasten zaizkigu, zeren eta zenbatetan ez ote nuen ikusi Mundu Berria eta Mundu Zaharra zuhaitzaren eta huntzaren eredurat, halako moldez, non erran baitzitekeen ezen Mundu Zaharraren huntzak inguratzen zuela Mundu Berriaren zuhaitza, eta kentzeko guztia kentzen eta edoskitzen ziola anitzetan, harik eta iharturik uzten zuen arte?
‎Eta so egin nion Mignoni behin eta berriz, zeren eta haiek ez baitziren begiari trabarik jartzeko mementuak, eta liluraturik geratu nintzen. Eta, ai, jaun André, nola ez nintzen liluraturik geratuko, bada, baldin, so eta so egiten nion arren, ez menbro itsusirik estalkirik behar zuenik eta ez gorputz zati marketsik bernizadurarik eta apaindurarik behar zuenik ikusi banion, eta baldin ez bazegoen gorputz hartan, ondorez, gaixtoaren utzi beharrik onaren hartzeko, zeren gorputz hartan guztia baitzen on eta ezin hobe, halako moldez non gutizia gutiziatsu hura errotu baitzitzaidan berriro, gorputz haren zoko moko guztien ezagutzekoa: haren azala eta haren azazkalak, baita ile eta betile bakoitza ere, bat banaka eta bat bederaka, xehero eta beregainki; zeren haren ile bakoitzak urrezko sierpe bat izan behar baitzuen zinez, eta zeren sierpe haiei beha ibil bainintekeen liluraz lilura!
‎—Itxura hobea zenuen ikusi zintudan azken aldian.
‎Eta, finean, hobira, baina, badaezpada ere, inork ez ikusteko maneran. Auskalo ez ote dugun ikusiko heldu den astean, karrikan tente tente! Hik ur garbirik batere atera duk kaka nahaste horretatik?
‎—Nitaz galdetzen badu, martxa egin dudala eta astelehena arte ez nauela ikusiko —irribarrea moldatu nuen, bekatu lagun eske.
‎—Hiru lau aldiz erran zidak, hire bisita noizko. Hilabeteak omen dituk ikusten ez hauela.
2001
‎–Ez al duzu ikusi nik nola egiten dudan?
‎Hilabetera, erakusketa saltoki bihurtu zen eta artea salgai jarri zuen artista ohiak. Zapata denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen eta, biziko bazen oinetako gehiago ekarri behar zituela ikusita, mundu zabalera itzuli zen artista, errepidera, han eta hemen aurkitzen zituen altxorren bila. Garai hartan hasi zen zapata dendan lanean Sergio.
‎–Nahi al duzu ikusi nola geratzen diren ohean?
‎Emakume bat nola lausengatu ondotxo dakiten horietakoa. Bezeroekin ez sekula maitemintzeko aholkatu zidaten baina Herminio berezia zen, nire lehenengo bezeroa, eta uste dut ikusi orduko enamoratu nintzela. Begietatik sartu zitzaidan eta, bere ahotsa entzuteaz bat, bere eztarrian behera irrist egin eta bihotzean korapilatzeko desioa izan nuen.
‎Baina ez nintzen arrapaladan aterako ezkutatzera! Total, ikusi behar zuena ikusi zuen, beraz, begira zezala lehenbailehen gasa eta hor konpon. Nik plantxarekin jarraitu nuen, bularretakoak plantxatzen, bata bestearen atzetik.
‎‘Gutxi barru, begiak zarratzen ez baditut ez zaitut ikusiko, belarriak tapatu ezik ez dizut entzungo, oroimenaren ur uherretan murgilduz besterik ez naiz zure alboan sentituko.’
2002
‎–galdetu zuen Pertseok?. Zer egin behar dut ikusten ditudanean?
‎Argi apur hark, ordea, ez zion nolako aurpegiak zituzten ikusten uzten, eta are gutxiago beste zenbait xehetasun bereizten. Ilaje luze urdinduak, bai; horiek ikus zitzakeen urrutitik.
‎loretan dut ikusi.
‎Donostian yorkshire terrier batek ezin du ikusi Aitor, etxeko semea. Zaila izango zaio adiskidetzea.
‎Neronek ere egin dut lan hori. Harritu egingo zinateke zenbat akain dituzten ikusirik.
‎30 egun igaroz gero, berriz, Alice Woo psikologoak ordu beteko jardunaldi bat kitorik emango die zakurrei. Zakurrak psiko eritasunen bat duenetz ikusiko du Alice Wook.
‎‘Kontuz! ’, esan nionan Emmanueli. ‘Ez al duzu ikusten har beldurgarri hori? ’ Baina Emmanuelek barre egin zidanan, barre eta barre. Eta likidoak behera egiten zinan, eta munstroa, halako batean, mehetzen eta mehetzen hasi zunan, baita luzatzen eta luzatzen ere, orratzetik iragan ahal izateko, Emmanuelen zainetara.
‎Hantxe, froga erantzunezina eta eztabaidaezina! Hantxe, bai, ene eskuan, nahi zuenak ikus zezan! Esan nien:
‎Amari aurpegia ateratzen niola eta puntu hartan atzera egiteko asmorik ez nuela ikusita, sutu egin zitzaidan Sara. Eta diskutitu egin genuen, burutik mihira zetozkigun hitzei galgarik jarri gabe.
2003
‎Jainkoak kreatu dituela gizon guztiak sinesten zuten beraz, baina sinesten ere bere kreatura guztiak libro nahi dituela ikusi Kreatzaileak. Eta, ondorioz, pentsatzen zuten gizon bakoitzaren libertateak mugatu behar duela edozein estatu, eliza edo erakunderen boterea.
‎Gizona bera ordea ez nuen egundaino ez aurkitu ez mintzatu. Ontsa gogoan dut bada noiz eta non nuen ikusi eta entzun lehen aldikotz,. Gerlaz eta Bakeaz. Paueko hirian eman zuten Frantziako Aste Sozialean izan baitzen.
‎Ehulateiko seme honek ehule ixtorio horiek laket nituela ikusi zuen beharbada gure irakasleak, zeren eta, halako aldi batez, ikasgelatik landa, galdegin baitzidan, buruz buruan, banekienetz zer izan zen, eta nondik zetorren, gerla aurreko Aintzina aldizkariaren idazpurua.
‎Iduritzen zait bestalde, bortizkeria ez dugula ikusi bakarrik estatuek beren lanabes bezala erabiltzen, eta aitor nezake ez nauela orobat puntu horrek hainbat axolatzen gauzak menturaz hobera doazelako edo XX. mendeko genozidio izigarriak beharbada azkenean bukatu direlako, baina izaitekotz mundu osoko miseriaren neurrigabeko neurriak bakoitza lotsatzen duelako.
‎Izan ere, igogailu baten barruan dagoen pertsonak laukizuzen bat baino ez du ikusten kanpora begiratzen duenean. Igogailuen ateak laukizuzenak izaten direlako eta besterik ezin duelako ikusi igogailu batean dagoenak eta kanpora begiratzen duenak. Eta Matiasek sudur bat ikusi zuen laukizuzen horretako alde batean.
‎Eta bigarren sugandila ere balkoitik askatu ostean, pijama altxatu zidan gerritik okotzera, sugandila gehiago ote nituen ikusteko. Eta lotsa apur bat eman zidan horrek, bularrean hiru ile eta erdi baino ez dauzkadalako, guztiak ere irregularrak eta bistarako kaltegarriak.
‎Epailearen aurrean egin dituen adierazpenetan irudimena behintzat baduela erakutsi du: desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu omen zitzaidan emakumea, eta lepotik zintzilik nuela ikusi omen ninduen luzaz, berak bere egitekoetan segitzen zuen bitartean. Nik eroapen handiz jasan omen nuen besarkada, gizasemeok emakumeen beroaldi edo flakezia horiek jasaten ditugun eran, konprentsioa erakutsiz edo, aski dela adierazteko bizkarrean edo sorbaldan kolpe laburrak joaz.
‎Niri eraman ezina egiten zitzaidan egoera hori. Baina bera irribarre gaizto bat ezpainetan zuela ikusten nuen, lasai, gorrotoak nonbait samina baretu, anestesiatu eta zorionarekin nahas daitekeen sentimendu bat eragiten zion. Orduan ikusi nuen, begietatik estalki bat kendu balidate bezala, gizon hura ni desagerrarazteko gai zela; are gehiago, desagerrarazteko modua eta unea ere erabakirik zituela eta, asmatzen zituen nobeletan pertsonaiak bezalaxe, aurreikuspen osoz eta ustekabean garbituko ninduela, arriskurik hartu edo eskurik zikindu gabe –esan zuen eta isildu egin zen, esan zuenaz harriturik edo, adierazi arte ez baikara askotan geure baitako pentsamenduak ulertzera iristen– Eta pistola neurekin eramatea erabaki nuen –esan zuen gero isilunea moztuz.
‎Ateari pitin bat bultza egin eta pasillo hutsari begiratu nion. Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan zuela bere gelatik atera izan balitz, ez nuen jakingo zer esan edo zer egin, berriro atea itxi eta ihes egitea ere pentsaturik nuen, Monikak ez ninduen hain erraz ezagutuko, begi zelatari bat baizik ez zuen ikusiko ate zirriztutik, oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko, baina erabaki bat hartu eta kontrakoa egiteko inoiz izaten dugun adurrarekin zabaldu nuen atea, gainditu nuen muga, jarri nuen oin bat etxe barruan eta lasaiago sentitu nintzen: gauzak bere lekuan zeuden, edo hormak gutxienez, aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak; marko pare baten hutsuneak nabari ziren, lauki argiago batzuk paperaren jatorrizko kolorea agerian utziz, aurreko jaberen batek inora eramanak, nik beti horrela ikusi nituen, ez lehen gauean, gau horretan Monikari jarraiki sartu nintzenean adiago bainengoen bere keinuei, aginduei edo esanei," hasi zaitez biluzten, segituan nator" esan zuenean, baina bai biharamunean, eguzkiaren argiak etxeko bi gelak eta, zeharka, pasilloa ere argitzen zituenean eta ni Monikak ukitzen zuen guztiaz, ez oheaz bakarrik, interesatzen hasia nengoenean.
‎Dena ez da gertaera haren bitartez argitzen, baina edonola ere asko baldintzatzen du. Esate baterako, orduko argazkiak, hemezortzi urte nituenekoak ikustean sentitzen dudan tristura argitzen du.
2004
‎Banekien zer egingo zuen eta konbentzitu egin nahi nuen. Bonba beste leku baten lehertu behar zen, baina uste dut ikusi egin nauela, eta horregatik lehertu duela denbora baino lehenago. Eta nola libratu naizen?
‎Guztiarekin ere, ordea, dena delako gizakiaren sozializazioan taxutzen den nortasun sozialean eta nazionalean ageri zaizkigun osagaiak ez leudeke modu horizontalean egituratuak, modu hierarkiko eta hegemonikoan baino. Giza eta nazio kulturen arteko hartu emanak munduan dauden bezala egonda, gure herrian bertan euskaltasunak eta gainerako bi tasunek nolako lotura mota duten ikusita, ezin pentsatuko dugu hangoa eta hemengoa eta horkoa izatea aski denik. Argiago ikusiko dugu ordea beste tankera honetara aurkeztuta:
‎Halarik ere, euskara ikasteko dituen jarrera eta helburu zehaztu horien eragileen sustraiak beti leku gordean gelditzen dira. Izozmendiaren gaineko paisaia baizik ezin dugu ikusi horrela, hizkuntza erabileraren logika azpian egituraturik dauden indar sakonen eskuko delako. Euskara ikastearen zioak eta erabileraren legeak funtsez bestelakoak dira.
‎–barre garratza egin nuen– Metraila zati ttiki batek gure babestokiaren horma zulatu eta saihetsean sartu zitzaidan. Hasieran Bilbon artatu zidaten zauria, baina asteak igaro eta hobera egiten ez nuela ikusita, Santanderretik abiatu zen" Bobie" ontzian atera ninduten. Euzko Jaularitzak Iparraldeko herri batean antolaturiko erietxe batean egin zidaten ebakuntza.
‎–Ez duk ikusten oparia jasotzeko irrikan dagoela. Emaiok, erotu eginen duk bestela!
‎Hasiera batean, elkarren hurbiltasunak, gehi espioitzaren zirrarak, pizturik eta erne mantendu zituen. Apurka, ordea, ezer lortzen ez zutela ikustean, gogogabetuz joan ziren.
‎Atarte hark nahiko talaia segurua eskaintzen zion. Ezin zuen ikusi, baina bai entzun: Karlos Otxotorenaren gorreriak, gainera, ozen hitz egitera behartzen zuen gizona.
‎Diannek, bitartean, behin eta berriro irakurri zuen Mireiaren mezua. Gero, Josebak ez zuela ikusten ziurtatu ondoren, CD bat atera zuen bere zorrotik. Froga batzuk egin nahi zituen.
‎Geldirik zegoen, zerbaiten zain balego bezala. Eta Markosek ezer esaten ez zuela ikusirik, isiltasun larria ezkutatu nahian, zenbait hitz solte hasi zen botatzen Martina. Gaur Markosek gogoratu ezin ditzakeen hitzak, ahoa ez ezik belarriak ere itxi baitzizkion urduritasunak.
‎Mahai gainean utzi du liburua eta Alex janzten ari den gelara hurbildu da. Senarrari irteteko proposamena egin orduko, hark txandalaren prakak jantzita dituela ikusi du eta, beraz, kalerako gogo handirik ez duela pentsatu du. Ezer esan gabe bueltatu da egongelara eta, liburuaren azalari eta atzealdeko lerroei gainbegiratu bat eman ondoren, telebista piztu du.
‎Semaforo gorrian gelditu da eta ezpainak lehor eta pinturarik gabe dituela ikusi du bere buruaren gainean duen ispilura lepoa tente jarrita gerturatu denean. Arratsaldean lantokiko komunean jarritako margo gorria aspaldi desagertu da.
‎geroztik, behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, gizon hark ez ote zuen adimena zoritxar iturri, hain baitzen argia. Eta, bere argi hura barrura proiektatzen zuela, zenbat munstro izugarri ez ote zituen ikusi arimaren leize zuloetan –batzuk bere baitakoak, eta besteak bere kontsultatik pasatutako ehunka gaixoren baitakoak–, zoo bat eta mila zoo ere sobera hornitzeko adina?
‎Baserritarrek ekartzen zizkioten halako gauzak, entzun dudanez. Non ote dira bost urte inguru nituela ikusi nituen ondasun haiek. Don Nikolas bera hil zen.
‎guk zer nola genuen ikusi mundua,
‎Baina honezkero," nik ikusi nuena/ ez du bestek,/ nik ikusi nuen era berean/ ikusiko". Berak ere ezin du ikusi, arbasoek berek ikusi zuten bezala. Denboraren legea hori ere.
‎guk zer nola genuen ikusi mundua,
2005
‎Handik sartu da Amets, baina Naroa ongi etorri musua ematera joan aurretik honek azkar batean atea bere atzean itxi eta haren kontra bermatu da. Naroak izerditan eta izu aurpegia duela ikusi du. Galdetzen saiatzerakoan lehengusuak keinu adierazgarria egin dio, atzamarra ezpain aurrean jarriz.
‎Pentsatzeak min egiten diola dirudi. Burua hutsik nahi luke, ordu batzuetarako deskonektatu eta, itzultzerakoan, dena normala dela eta Amets lehen bezala bere ondoan duela ikusi. Badaki, ordea, han jesarrita egonda ez dela ezer aldatuko.
‎Urkok, Ametsek lehen atea gainditu duela sumatu bezain laster, Interneteko konexioa moztu du, enpresa barruko sarera desbideratuz. Pantailan helbidea bilatzeko alferreko saioak dakuski orain, baina berehala, nahi duena topatzen ez duela ikusirik, konexioa kontrolatzen duen Ametsen buruko programak bertan behera utzi du saioa. Hori da, behintzat, modu ahalik eta sinpleenean neskatilari azaltzen joan zaiona.
‎Euskaldun neska batekin ligatzea geratu zitzaion atera gabeko arantza. Naroak biei begiratu eta, Ametsek Madokaz ezer esaten ez duela ikusita, ez du ezer aipatu. Bera egon ez balitz, mutilek ohi dutenez, harro kontatuko ziokeen japoniar neska batekin egindakoa?
‎Aukera handirik ez dutela ikusita, etxean bertan erbesteratuta egotearen sentimenduarekin, Naroaren aterkipean abiatu dira oso urrun ez duten hotelerantz. Hallean beste izenen bat eman behar zutenetz ez dute gehiegi pentsatu, burua nekatuegi.
‎Hala ere, ez da bere borondatez handik mugituko. Dirudienez, zaindariak ezin du ikusi berak hura ikusten duen bezala, ahotsean ez zuen oso seguru ematen.
‎Ez du egingo, ordea. Alde batetik, ez duelako ikusi berri duena modu horretan lohitu nahi, buruan garbi gordetzea hobetsita. Bestetik, egin behar duena egin behar duelako, eta zenbat eta arinago hobe.
‎Gainera, Loiuko usoa estreinatuko du. Orain arte haren hegal zuri zabalduak errepidetik besterik ez zituen ikusita. Eta, jakina, jendearen kexuak ere entzunak zituen.
‎Nik ere lau zatitan tolestatzekoa egin nuen, patrikan sartzeko, eta atzean ere zerbait idatzia zuela ikusi nuen. Oraingoan boligrafo beltzez idatzita, maiuskulaz eta inolako txukuntasunik gabe.
‎–Beste ezer baino lehen, hire lanarekin oso pozik nagoela esan nahi diat –hau zorura begira esan nion; ezer erantzuten ez zuela ikustean, begirada altxatu nuen eta berak begiradari eutsi zion, mutu jarraituz; beldurrez zegoela pentsatu nuen une batez eta horrek beldurtu egin ninduen– Kontua duk ez dakidala zer egin nahi duan etorkizunean, hemen jarraitzeko asmotan habilen edo alde egitea pentsatu duan.
‎Joder, nola ez ote nuen ikusi. Noski, tipoak hamar urte daramatza lau horma artean bahiturik eta zer izango du ba buruan?
‎Egun haietan, ziurrenik nirekin zertaz hitz egin ez zekielako, Monikak Mateo ikusi zuela hiletetan esan zidan. Irribarretsu esaten hasi zitzaidan eta, nik irribarre egiten ez nuela ikustean, serioago jarri zen bera ere.
‎Eta labanaren tipoak, hasieran arrastaka eta gero zutik, jatetxea bistatik ezertarako galdu gabe, bertatik alde egin zuen, ahal izan zuen era azkarrenean. Urrutiago Samuel behar zuena ikus zitekeen, bere lagunari lasterka aurreratzen.
‎–Ama! Ezkonduta dago, gainera ezin nau ikusi.
‎Itziarrekin ateratako argazkiak mesanotxean dauzkala gogoratu du, hantxe utzi baitzituen, ezkutuan. Soraiarekin ezkondu zenean, ostera, nahi zuenean ikus zitzakeela esan zion, ez zuela sekreturik izan nahi eta mesanotxean gordetzen zituela; baina Soraiak ez ditu sekula ikusi nahi izan.
‎Izeko Rosak esan dio Ondo dotore etorri zara gaur, Piedad, soineko berdea ekarri duelako. Eta ni konturatu naiz inoiz ez dudala ikusi holango andre bat soineko berde batekin, ze beti grisez edo beltzez edo marroiz, baina inoiz ez soineko berde batekin. Txiki txikia da Piedad eta buru txikia dauka, eta zaharra, eta liburu bat ekarri du gaur izeko Rosaren etxera.
‎Iñesek ikusi ere ez du egin. Nik ikusi bai, uste dut ikusi dudala, baina orain ez nago oso seguru ere. Ez dakit seguru urdina edo berdea izan den, edo tximeleta urdin bat izan den, edo berde bat, edo matxinsalto bat.
‎Gaia interesekoa zuela ikusiz, hari heldu nion. Mintzatzen nintzen bitartean egongelarantz bideratzen saiatu nintzen, sukaldeko leihotik urruntzeko.
2006
‎gizonek zutela ikusten
‎Aurreko egunekoaz ezer aipatu behar ez duela ikusita, Nereak berak eman dizkio azalpenak izekori.
‎Baina urteen ondoren, hezetasuna, beroa, hotza, ukituak pairatzen ditu armairuak, eta horien ondorioz gaineko geruzaren zati bat jausten zaio. Pintura zatitxoak jausi eta marroiaren azpian armairuak azal zuria duela ikusten duzu. Lehenengo unean harritu egiten zara, baina gero esaten duzu, arrazoia, egia da, armairu hau zuria zen.
‎–Eta ama? –galdetu dio, izekok bere buruaz hitz egiteko gogorik ez duela ikusita.
‎Nonbait, Anek amore eman eta damuturik itzultzea espero zuen mutilak. Azkenean, bere estrategiak emaitzarik ez zuela ikusita, Jonek berriz deitu zion. Aurreko deietakoak hitzez hitz errepikatu zituen mutilak.
‎Herritarrak marmarrean aritzen ziren ohitura zorrotz haiek bete behar zituztela ikusita, eta agintearen eta herriaren arteko ezinegona lehen adinakoa egin zen, Charles zaharraren garaietakoaren parekoa. Oraingoan, erregearen gehiegikeriak eta nobleziaren harrokeria izan ordez," Nazioaren Aita Lord Protektorearen" aginte tiranikoa eta haren inguruko elizgizon zorrotzen zurrunkeria ziren ezinegon jasanezin hartarako bide.
‎Kontua da, azkenean, saltzerik ez zuela ikusita, Kraus jaunak Yaleko Unibertsitateari eskaini ziola, eta han dagoela orain: liburutegiko MME 408 eskuizkribua da, deszifratu gabe dago eta sekula baino misteriotsuago jarraitzen du...
‎Ororen aho mihietan ibiltzeak eromena ekarri zion nire lehenbiziko egunari. Denek nahi ninduten ikusi, denek nahi ezagutu. Gazte nahiz zahar, gizaseme nahiz emakume, armagizon nahiz armagabe, guztiek nahi zidaten zerbait erran, guztiek zerbaiten gonbit egin.
‎–Armagizon saldo bat, hemendik labur –Mixelek hatsanka– Aspearrak edo baretostarrak ematen dute, menditarrak beti. Uste dut ikusi nautela.
2007
‎Txantxan hasi zitzaizkidan lagunak burua urpetik atera nuenean, baina kezkara mudatu zitzaien aurpegia erantzuten ez nuela ikusirik.
‎Lehengoan ikusi nuena ikusi ondoren, nireak asko kezkatzen nau, Josu, batez ere nireak, baina gehiago Ikerrenak. Eta amak?
‎Nik txirrindularitza horren gustukoa dudala ikusirik, berak ere txirrindulari izatea erabaki duela esan dit Amaiak ametsean, eta tandem bat ekarri dit, tandemean nirekin batera ibiliz ikasteko. Txirrindulari jantzian zegoen gainera, nire talde bereko maillotarekin.
‎Mundu berria egun Europak zapalduriko kolonietatik jaikiko den igurikapena ere azaldu du noizbait. Inoiz ez du ikusten etorkizuna europarren edo germaniarren esku. Horien aroa definitiboki pasea da.
‎Bere moduko euskaldun bat asmatu du hala, euskotar askok maite (izan) duena, nobela irakurgozo batekoa baita betiere errealitate egiazki egiazkoa. Baroja-k mespretxatu egiten zituen latinoak, espainolak?, eta euskaldunak haiengandik aparte nahi zituen ikusi (bere burua). –La desigualdad de las razas humanas?
‎autoaren aho beti irekia zen hura. Ireneren albora inguratu eta eskuetan bi harri zituela ikusi nuen. Zigarroa hala hola ezpain artean, bi harriak gogoz eta indarrez igurzten zituen, emakume troglodita nikotina zale batek egingo zukeen moduan.
‎Ilea nahasita betiere. Ile nahasia dudala ikusten dut neure burua hemendik aurrera.
‎Leire eta sorgina ikusten ditut, hizketan. Haiek ezin naute ikusi. Hobe horrela.
2008
‎Lehenengo irrikari dagokionez, hamalau urte zituenean ikusi eta ikasi zuen, susmatu bai bederen, zein izan zitekeen hura asetzeko bidea.
‎Kontraesanez betetako prozesu askotan bezala, baina, bere buru estimuaren eta bere buruaren aurkako ukoaren artekoa betiere?, Reginaren erreakzioak ez ziren beti bat izan. Hasieran, esate baterako, guztia galtzeko zuela ikusten zuen arren, erantzun izan zion behin edo behin Faustiri, zuhurtasunaren neurria hautsiz, bai, baina ez neurri guztiak. Reginak, izan ere, bazekien nondik irten eta nora iritsi nahi zuen, mundu zaharretik mundu berrira eta mundu txikitik mundu handira?
‎izebak bertatik bertara ikus zezakeena une hartan, dentistak bai baitzuen bere kontsultan ardoaren erakuskari bat; argazkia aurrez aurre zuen arren, baina, ederki kostatu zitzaion emakumeari dentistak eta Nazariok esaten ziotena sinestea, hark gazteleraz eta ilobak euskaraz: iaz hil zitzaigùn aita santu Leon XIII.ari ere erruz gustatzen zitzaion; hainbeste gustatzen zitzaion, ardogileari urrezko domina bat eman zion, baita bere irudia erabiltzeko baimena ere, propaganda gisa; eta izeba Ursula, bere herritik inoiz atera ez zena, harri eta zur; eta izeba Ursula, propagandaren mundutik urrun bizi zena, lekuz kanpo; eta izeba Ursula, begien bistan zuena ikusi arren, ezin sinetsirik: aita santua botila horretan, leiho txiki horretatik niri begira??!
‎Gizakiak, bere burua munduan kokatzeko asmoz, kontzeptuak eta irudiak asmatu ohi ditu. Kontzeptu horiek fikziozkoak dira, erran nahi baita ez ditugula ikusten edo ukitzen edo usaintzen ahal; guk asmatu izan ez bagenitu, ez ziren existituko. Horrek ez du erran nahi mundu, errealean?
‎Jantzi iluneko gizona Gariren ondotxoan jesarri da, baina pittin bat, metro erdi bat atzerago. Garik betertzez baino ezin du ikusi.
‎Baso guardaren begi irekiek ezer ikusten ez zuten une luzetxo hartan haizea egin zen isiltasunaren jabe. Geroxeago, begi aurrean zuena ikustera bueltatu zenean, altxatu eta behor zelaren eskuin aldean lotutako zakua jaitsi zuen esku bakarraz. Aizkora eder, distiratsua atera zuen barrutik.
‎basoak eta txerriak, gutunak eta tiroak, matrikulak eta pozoiak, denak nahastuta. Esnatu eta ezer ez baduzu ikusten, ingurua beltza bazaizu, ikusmena galdu duzula otu bazaizu, agian pertsianak erabat jaitsita utzi dituzu. Batzuetan, errealitate gordina zuri beltzean irakurtzea komeni da, hilpuin hauen modura.
‎Inor ez zuten ikusi. Oilategian oilartuta sumatu zuten gandor gorri eta harroko oilarra.
‎Euskaldun izateak herri bat inplikatzen duelako, herri euskaldun bat, eta herri euskaldun bat izateak beregaintasun politikoa inplikatzen duelako ondo bidean. Naziotasunaren arazoari aplikatutako planteamendu etikoa baizik ezin dut ikusi erantzun horretan: nazio kulturalari nazio politikoa zor zaio.
‎Nik esango nuke, arrazoi batengatik edo bestearengatik, beren baitan daramaten etsaia ia inork ez duela ikusi nahi. Ezin duela ikusi. Dena delako etsai hori kanpoan dago haien ustez, gure herriaren naziohondamena eragin duen botere guneetan.
‎Ondokoaren antzera geuk ere, soberakoa eman diegu. Tunika urdinaren azpitik esku beltzaranak dituela ikusi dut, ez da beltza. Begirada harrapatu dit eta dardara egin du eskuekin.
‎Orain arte inon ez dugu ikusi Salyn beste zuri. Motorrak, hotelak, Mediterraneo zati bat afrikar kutsuz, umetako safarietan legez, eta milaka europar guri praka laburrekin.
‎Etxeko bataz jantzitako arlote beltza oinez zihoan arratsaldean Graça auzoaren erdiguneko plaza jendetsutik. Itxuraren arabera, hiru metrora zeukana ere ez zuela ikusten pentsa zitekeen; batetik, rasta zikin eta luzeek begiak erdizka estaltzen zizkiotelako; bestetik, haren aurpegierak burua beste mundu baten zeukala adierazten zuelako. Edonola ere, bera ibili zebilen, ez guztiz zuzen, bere zapatila solte eta handiegien barruan.
‎Barbosak ezer esateko imintziorik egiten ez zuela ikusirik, agure berritsua bere berbaldia luzatzen animatu zen. Drogaren eraginez jazotako zoritxar bat edo beste aipatu zuen lehenik; gero Anjos Intendente antzina, haiek umeak zirela, zein desberdina zen kontatzeari eman zion?
‎Bere bi zaindarien ondotik igarotzean agurtu egin zituela iruditu zitzaidan, baina ez nien nik inoren zelatan zeuden itxurarik hartu. Bi itzal horiek ondotik zituela ikusi nuen, dena den, Boulevardeko espaloian barrena galtzen, eta nire Ford zaharraren bila aparkalekura sartzen ari nintzela atera zen bere auto ikusgarriarekin, ondoan emakume gazte bat zeramala. Minutu bateko atzerapenarekin agertu ziren haren jarraitzaileak, eta nora ezean geratu ziren lehen kale gurutzean.
‎Lehenengo irrikari dagokionez, hamalau urte zituenean ikusi eta ikasi zuen –susmatu bai bederen– zein izan zitekeen hura asetzeko bidea.
‎Kontraesanez betetako prozesu askotan bezala, baina –bere buru estimuaren eta bere buruaren aurkako ukoaren artekoa betiere–, Reginaren erreakzioak ez ziren beti bat izan. Hasieran, esate baterako, guztia galtzeko zuela ikusten zuen arren, erantzun izan zion behin edo behin Faustiri, zuhurtasunaren neurria hautsiz, bai, baina ez neurri guztiak. Reginak, izan ere, bazekien nondik irten eta nora iritsi nahi zuen, mundu zaharretik mundu berrira eta mundu txikitik mundu handira... eta bide hartan barrena nekez desbideratuko zuen ez ezerk ez inork, ez bere burua galtzeraino bederen.
‎edan zitzala egunero Mariani markako hiru kopatxo ardo, ardo magique hura kemen eragile aparta zelakoan; Nazariori ere aholku bera eman zion, jakina, nahiz eta Nazariok ez zuen aholkua bete, ardoak halako zapore bat zuelako –kemena ere soberan zuen Nazariok, ardo magiko hartaz baliatu gabe ere! –, berari atzeraka eragiten ziona; izeba Ursulari, aldiz, izugarri gustatu zitzaion, batek ez zekien benetan gustatzen zitzaiolako, edo botilak aita santu Leon XIII.aren argazki hura zeramalako, propaganda gisa... izebak bertatik bertara ikus zezakeena une hartan, dentistak bai baitzuen bere kontsultan ardoaren erakuskari bat; argazkia aurrez aurre zuen arren, baina, ederki kostatu zitzaion emakumeari dentistak eta Nazariok esaten ziotena sinestea, hark gazteleraz eta ilobak euskaraz: iaz hil zitzaigùn aita santu Leon XIII.ari ere erruz gustatzen zitzaion; hainbeste gustatzen zitzaion, ardogileari urrezko domina bat eman zion, baita bere irudia erabiltzeko baimena ere, propaganda gisa; eta izeba Ursula, bere herritik inoiz atera ez zena, harri eta zur; eta izeba Ursula, propagandaren mundutik urrun bizi zena, lekuz kanpo; eta izeba Ursula, begien bistan zuena ikusi arren, ezin sinetsirik: aita santua botila horretan, leiho txiki horretatik niri begira...?!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuela 124 (0,82)
duela 39 (0,26)
zuen 37 (0,24)
dut 36 (0,24)
du 32 (0,21)
nuela 32 (0,21)
zituela 25 (0,16)
zutela 22 (0,14)
dituela 20 (0,13)
dugu 15 (0,10)
duzu 15 (0,10)
zuena 15 (0,10)
dudala 12 (0,08)
dutela 10 (0,07)
zituen 10 (0,07)
zuten 10 (0,07)
nituela 9 (0,06)
nuen 9 (0,06)
duten 8 (0,05)
duzue 8 (0,05)
genuen 8 (0,05)
dute 7 (0,05)
zituztela 6 (0,04)
ditut 5 (0,03)
duen 5 (0,03)
dugula 5 (0,03)
duk 5 (0,03)
dituen 4 (0,03)
duena 4 (0,03)
dugun 4 (0,03)
ditu 3 (0,02)
ditudala 3 (0,02)
dituzue 3 (0,02)
duelako 3 (0,02)
duguna 3 (0,02)
duzuena 3 (0,02)
genuela 3 (0,02)
nituen 3 (0,02)
zaitut 3 (0,02)
zaituzte 3 (0,02)
zituzten 3 (0,02)
zuenean 3 (0,02)
badu 2 (0,01)
baduzu 2 (0,01)
baitzuen 2 (0,01)
bazituzten 2 (0,01)
ditugula 2 (0,01)
dituzten 2 (0,01)
dituzu 2 (0,01)
dituzula 2 (0,01)
duan 2 (0,01)
dudana 2 (0,01)
duzuela 2 (0,01)
duzula 2 (0,01)
duzun 2 (0,01)
gaituzte 2 (0,01)
genituen 2 (0,01)
genuena 2 (0,01)
nauela 2 (0,01)
naute 2 (0,01)
ninduela 2 (0,01)
ninduen 2 (0,01)
nuena 2 (0,01)
nuke 2 (0,01)
zaitu 2 (0,01)
zenuela 2 (0,01)
zituenean 2 (0,01)
zutelako 2 (0,01)
zutena 2 (0,01)
Zuen 1 (0,01)
badituzu 1 (0,01)
baduk 1 (0,01)
badut 1 (0,01)
bagenuen 1 (0,01)
baikenuen 1 (0,01)
baininduen 1 (0,01)
bainituen 1 (0,01)
baitut 1 (0,01)
banau 1 (0,01)
banaute 1 (0,01)
banauzu 1 (0,01)
banuen 1 (0,01)
bazuela 1 (0,01)
bazuen 1 (0,01)
ditudalako 1 (0,01)
ditudanak 1 (0,01)
dituenean 1 (0,01)
ditugu 1 (0,01)
dituk 1 (0,01)
dituztela 1 (0,01)
dituzuela 1 (0,01)
dituzun 1 (0,01)
dituzunak 1 (0,01)
duenarentzat 1 (0,01)
duenean 1 (0,01)
duenetz 1 (0,01)
duenez 1 (0,01)
dun 1 (0,01)
dutena 1 (0,01)
dutenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan ikusi ere 10 (0,07)
ukan ikusi bera 8 (0,05)
ukan ikusi nahi 8 (0,05)
ukan ikusi ez 5 (0,03)
ukan ikusi ni 5 (0,03)
ukan ikusi nola 5 (0,03)
ukan ikusi ezan 4 (0,03)
ukan ikusi zer 4 (0,03)
ukan ikusi ahal 3 (0,02)
ukan ikusi berri 3 (0,02)
ukan ikusi etorri 3 (0,02)
ukan ikusi gogo 3 (0,02)
ukan ikusi gu 3 (0,02)
ukan ikusi mundu 3 (0,02)
ukan ikusi uste 3 (0,02)
ukan ikusi administrazio 2 (0,01)
ukan ikusi arte 2 (0,01)
ukan ikusi bat 2 (0,01)
ukan ikusi emakume 2 (0,01)
ukan ikusi entzule 2 (0,01)
ukan ikusi entzun 2 (0,01)
ukan ikusi entzunezko 2 (0,01)
ukan ikusi erabaki 2 (0,01)
ukan ikusi esan 2 (0,01)
ukan ikusi jakin 2 (0,01)
ukan ikusi nor 2 (0,01)
ukan ikusi ziurtatu 2 (0,01)
ukan ikusi aita 1 (0,01)
ukan ikusi Aitor 1 (0,01)
ukan ikusi aitzin 1 (0,01)
ukan ikusi akusatu 1 (0,01)
ukan ikusi ari 1 (0,01)
ukan ikusi arima 1 (0,01)
ukan ikusi ate 1 (0,01)
ukan ikusi atze 1 (0,01)
ukan ikusi aurre 1 (0,01)
ukan ikusi aurrerantzean 1 (0,01)
ukan ikusi azoka 1 (0,01)
ukan ikusi baino 1 (0,01)
ukan ikusi bakar 1 (0,01)
ukan ikusi balio 1 (0,01)
ukan ikusi begi 1 (0,01)
ukan ikusi bezero 1 (0,01)
ukan ikusi Bidasoa 1 (0,01)
ukan ikusi bueltatu 1 (0,01)
ukan ikusi Daniel 1 (0,01)
ukan ikusi dardarka 1 (0,01)
ukan ikusi eduki 1 (0,01)
ukan ikusi egin 1 (0,01)
ukan ikusi ekarpen 1 (0,01)
ukan ikusi Emiliano 1 (0,01)
ukan ikusi enamoratu 1 (0,01)
ukan ikusi entzungai 1 (0,01)
ukan ikusi erantzun 1 (0,01)
ukan ikusi erre 1 (0,01)
ukan ikusi erretratu 1 (0,01)
ukan ikusi esklabo 1 (0,01)
ukan ikusi Espainia 1 (0,01)
ukan ikusi etengabeko 1 (0,01)
ukan ikusi etorkizun 1 (0,01)
ukan ikusi gabeko 1 (0,01)
ukan ikusi gai 1 (0,01)
ukan ikusi galdetu 1 (0,01)
ukan ikusi galtzerdi 1 (0,01)
ukan ikusi gaur 1 (0,01)
ukan ikusi gauza 1 (0,01)
ukan ikusi gero 1 (0,01)
ukan ikusi gizon 1 (0,01)
ukan ikusi Gorbeia 1 (0,01)
ukan ikusi haiek 1 (0,01)
ukan ikusi halako 1 (0,01)
ukan ikusi handi 1 (0,01)
ukan ikusi har 1 (0,01)
ukan ikusi hegan 1 (0,01)
ukan ikusi heldu 1 (0,01)
ukan ikusi higitu 1 (0,01)
ukan ikusi hiru 1 (0,01)
ukan ikusi holako 1 (0,01)
ukan ikusi horrela 1 (0,01)
ukan ikusi hura 1 (0,01)
ukan ikusi huts 1 (0,01)
ukan ikusi igogailu 1 (0,01)
ukan ikusi ihes 1 (0,01)
ukan ikusi ipotx 1 (0,01)
ukan ikusi Mari 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia