2015
|
|
Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez
|
zutela
gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
|
|
Egia hau da: ...egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean, eta ez du ikusten ontzat izan ohi
|
zituen
gauzetatik interesgarri zaionik. Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
|
|
1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltzan, non ni ergel eta are beldurtua bainengoen. Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo
|
dutelakoan
gauza haiek sentitzeko.
|
|
5 Behin gizon espiritual bati entzun nion, ez zela harritzen bekatu astunean zegoenak egiten
|
zituen
gauzez, egiten ez zituenez baizik. Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako.
|
|
Beharrezkoa da irakur dezanak pazientzia izatea, nik ere ez dakidana idazteko badut-eta; egia da, batzuetan hartzen dudala papera zentzurik gabe, zer esan eta nondik hasi ez dakidala. Badakit ongi zuentzat gorabehera handiko gauza dela barruko gauza batzuk azaltzea, ahal dudan bezala; izan ere, beti entzuten dugu zein ona den otoitza eta konstituzioak ere agintzen digu hainbat orduz izateko, eta ez zaigu azaltzen guk ahal dugun baino gehiago; eta Jaunak ariman egin ohi
|
dituen
gauzez, hau da, naturaz gaindikoez, gutxi azaltzen da. Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere.
|
|
Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere. Eta idatzi ditudan beste gauza batzuetan Jaunak pixka bat aditzera eman badu ere, badakit ez
|
nituela
gauza batzuk orain hemen jaso ditudan bezain ongi ulertu, zailenak zirenak batez ere. Kontua da, haietara iristeko, esan dudanez?
|
|
Jainkoagatik egin dezakeen guztia, hain desira handiak izanik, gutxitzat du. Ez
|
ditu
gauza handitzat santuek igaro zutenak, dagoeneko esperientziaz baitaki nola laguntzen duen Jaunak eta nola aldatzen duen arima, lehengo antzik ere ez baitu. Izan ere, penitentzia egiteko lehen ahul aurkitzen zena, orain sendo aurkitzen da; ahaide edota adiskideekin nahiz ondasunekin zuen lotura (ez ziren nahiko izaten egintzak, ez erabakiak, ezta haiengandik urrundu nahia ere, orduan hurrago zegoela iruditzen baitzitzaion), dagoeneko honela ikusten du:
|
|
ona denaJaunak egin zuela guztia bere aldetik, eta txarra denanik; eta hala, utzi egin nion horretaz pentsatzeari, eta ez nuke nahi oroimenera etor dakidan, neure hainbeste hutsegiterekin topo ez egitearren. Bedeinkatua izan bedi Hura, nahi
|
duenean
gauza guztietatik ona ateratzen baitu, amen.
|
|
Lehenengoetan biziki sentitzen nuen; gero, ordea, poztu egiten nintzen. Eta beraz, kantatzen ez nekiela bestek jakiteari batere garrantzirik ez ematen hasi nintzenez gero, askoz ere hobeki egiten nuen; zoritxarreko ohoreak eragozten zidan hau egiten jakitea, nik ohoretzat nuena, bakoitzak nahi
|
duen
gauzetan jartzen baitu.
|
|
Hori zen Erreformaren abiapuntu juridiko eta espirituala. Hor ikusten da Teresak
|
zuen
gauzak argi utzi nahia, San Jose monasterioaren kontakizuna amaitzean.
|
|
Bata, erdi lotan dagoen bat bezala, hala den ongi zehaztu ezin
|
dugun
gauza bat bezala da; beste hau, ordea, hain ahots garbia da, non ez baita galtzen esaten denaren silaba bat ere. Eta hori adimena eta arima erabat nahasiak eta barreiatuak daudenean gertatzen da, orduan ez bailuke asmatuko arrazoi on bat moldatzen; eta prestaturik aurkitzen ditu esaten dizkioten esaera handiak, bere baitan bildurik egonda ere harrapatuko ez lituzkeenak, eta lehenbiziko hitzetik hasita, diodanez, erabat aldatzen dute.
|
|
Eta nor izan daiteke ni bezalako harro eta miserablea, bizitza osoan pentsa daitezkeen penitentzia eta otoitz eta jazarpenetan sartua egon ondoren, bere burua oso aberats eta oso ongi ordaindua ikus ez dezanik, Jaunak San Joani bezala gurutzearen oinetan egoten utz diezaionean? Ez dakit zein burutan sartzen den horrekin ez poztea, nirean izan ezik, era guztitara galdu baitzuen irabazi behar
|
zuen
gauza hartan.
|
|
12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar
|
dituen
gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
|
|
1 Ahaztu egin zait esatea mojagai nintzen urtean ezinegon handiak izan nituela berez garrantzi handirik ez
|
zuten
gauzekin; baina askotan errugabea nintzanean erruduntzat jotzen ninduten. Nik nahigabez eta nahiko gaizki eramaten nuen hori, moja izatearen pozaz guztia eraman arren.
|
|
Elkarrekin ibiltzen ginen beti. Maite maite ninduten, eta gogoko
|
zituzten
gauza guztiez hitz egiten nien eta haien zaletasunen gertaerak entzuten nituen eta batere onak ez ziren umekeriak; eta txarrena izan zen, arima jartzea bere gaitz guztiaren susterra izan zenera.
|
|
1 Ávilako San Joserenean nengoela, aipaturiko Beasko fundaziora abiatzeko, joateko behar genuena prestatzea baizik ez baitzen falta, hango andre batek, Katalina zeritzanak, bidaltzen zuen mezulari pribatua iritsi zen; izan ere, haren etxera joan ziren hiru neskatila, Jesusen Lagundiko erlijioso baten sermoia entzun ondoren, toki hartan monasterio bat egin arte ez zirela handik irtengo erabakirik. Andre honekin aurrez hitz egina
|
zuten
gauza izan behar zuen, bera izan baitzen fundazioan lagundu ziena. Hiribildu hartako nagusietakoak ziren.
|
|
16 Beharbada oker ibiliko naiz eta ulertzen ez
|
nituen
gauza asko egingo nituen, eta inperfekzioak amairik gabeak izango dira. Hau gure Jaunak daki, egiazko epailea baita, nik neure buruaz ulertu ahal izan dudanez, diot?
|
|
Dena dela, sufritzea batetik eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat bere Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada. Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi
|
duen
gauzan eta nahi duen eran. Honela nengoen ni une hartan, suspertuz banindoan ere; hala ere, ahultasuna hainbesterainokoa zen, non galdua bainuen fundazio hauei ekiteko Jainkoak eman ohi zidan konfiantza ere.
|
|
Zuk zeuk hartzen duzu, Jauna, hari onik handiena egingo dion bidetik eramateko ardura. Eta nagusia arimaren onik handiena lortzeko arduraz ez balebil ere, komunitateari ongi datozkiola uste
|
duen
gauzak egin daitezen baizik, Zuk, ene Jainkoa, baduzu ardura hori, eta arima eta gauzak eratuz zoaz, eta, nola egin den ez dakigula, espirituaz eta onura handiaz aurkitzen gara, harri eta zur uzteraino.
|
|
2 Gizonagandikjakin
|
nituen
gauza batzuk. Lekuaz gauza handiak esan zizkidan, eta arrazoiz, leku oso atsegina dela eta izaera onekoa.
|
|
3 Benetan negar egitekoa da, gizakiek, zer komeni zaien konturatu gabe, Jainkoaren asmoen berri ez dakitela, alabengandik etor daitezkeen on handiak eta semeengandik etor daitezkeen kalte handiak jakin gabe, badirudi ez diotela utzi nahi dena dakienari eta denak kreatzen dituenari, eta mindu egiten direla poztu behar
|
zuketen
gauzagatik. Fedea erdi lotan dutenak bezala, ez doaz gogoetan aurrera, ezta ez dira gogoratzen Jainkoak horrelaxe eratzen duela, guztia haren eskuetan uzteko.
|
|
Infernura joango zela esaten zioten; ea nola egin zezakeen egiten zuena, seme alabak izanik. Berak guztia egiten zuen jakintsuen iritzia kontutan harturik; izan ere, berak beste gauza bat nahi izan balu ere, lurreko ezergatik ez nukeen onartuko nik ezin
|
zuen
gauzarik, hori dela eta mila monasterio egin gabe geratuko balira ere, are gehiago monasterio bat egin gabe geraturik. Baina bitartekoa isilpekoa zenez gero, ez naiz harritzen hala pentsatzeaz; dena dela, emakumeak zentzuz erantzuten zuen, zentzu handikoa baita, eta onez eramaten; Jainkoak trebezia izaten irakasten ziola zirudien, batzuei poz emateko eta besteei sufritzeko, eta adorea ematen ziola guztia eramateko.
|
|
6 Kontuan izan bedi berezko ahultasuna oso handia dela, batez ere emakumeengan, eta otoitz bide honetan gehiago nabarmentzen da; eta horrela, irudikatzen zaigun edozein gauzatxo ikuskari kontua denik ez dugu pentsatu behar; izan ere, benetan ikuskaria denean, ongi ematen da aditzera. Malenkoniazko zerbait dagoenean, ordea, askoz ere kontu handiagoz ibili behar da; bada, etorri zaizkit niri honelako irudipenekin, eta harri eta zur geratu naiz pentsatuz, nola litekeen ikusten ez
|
duten
gauza bat ikusten dutela uste izatea.
|
|
15 Beraz, uler bedi hemendik arrazoia aske ez uzteko eran lotzen duen guztia, susmagarritzat izan behar dugula eta bide honetatik ez dugula lortuko egundo espirituaren askatasuna; askatasun honek
|
duen
gauzetako bat, gauza guztietan Jainkoa aurkitzea eta haietan pentsamendua erabili ahal izatea da. Gainerakoa, espirituaren lotura da eta, gorputzean egiten duen kalteaz gainera, lotu egiten du arima, ez hazteko; bide batean zehar doazela, tranpa batean edo ataka gaiztoan sartzea bezala da, ezin baitute handik aurrera egin; horrela gertatzen zaio, neurri batean arimari, aurrera egin ahal izateko ez baitu ibili beharra izango soilik, baita hegan egin beharra ere; edota Jainkoagan murgildurik daudela diotenean eta dirudienean eta, liluraldian egonik, ezer egiterik ez dutenean, eta jostatzean erremediorik izaten ez denean, askotan gertatzen denez.
|
|
Bazen kapera nagusia nahi zuenik, handikietakoa zen, eta era askotako iritziak zirenez gero, ez nekien zer erabaki hartu. Gure Jaunak argi egin nahi izan zidan arazo honetan, eta horrela esan zidan behin, zein gutxi begiratuko zitzaien leinu eta biziera hauei Jainkoaren epaiketan; eta kargu hartu zidan gogor, honetaz hitz egiten zidatenei jaramon egiten nielako, haiek ez baitziren mundua arbuiatua
|
genuenentzako
gauzak.
|
|
Benetan hemen Jainkoaren mirabe handiak daude, eta ia guztiak doaz hoberantz eginez. Nire prioreak egin ohi
|
ditu
gauza harrigarri hauek. Hau horrela dela garbi gera dadin, penitentzia gorrotatzera etorri nintzela eta neure atsegina baino besterik ez dudala gogoan, pentsatzeko eran moldatu ditu Jaunak gauzak.
|
|
Fundatu ditudan etxeetan nahi ez
|
nituen
gauza gutxitan amore eman dudala uste ote du, ene aita, noski, gauza askotan baizik.
|
|
Prezio hain estimagarriagatik, nork ez ditu maitatuko? Horrela egin dezala erregutzen diot nik berorren gorentasunari, eta kontuan izan dezala laster amaitzen dela guztia eta betiko iraungo ez
|
duten
gauza guztietatik askatuz joan dadila.
|
|
Nuntzioak etorrita haren alde egin zuen eta aita Graciáni esan zion ez egiteko bisitarik; eta, komisario apostolikoa izaten jarraitzen badu ere (nuntzioak bere eskumenik erakutsi ez duelako eta, dioenez, ezta kendu ere), Alcalára joan zen berehala, eta han eta Pastranan koba batean egon da, esan dudanez, gaitzespen testigantzak sufrituz, eta ez da gehiago baliatu bere mandatuaz, eta han da eta guztia dago etenda. Berak bihotz bihotzez nahi du bisitara ez itzultzea eta guztiok nahi
|
dugu
gauza bera, oso gaizki datorkigulako, Jainkoak probintzia egiteko mesedea egiten ez badigu (bestela, ez dakit zertan geratuko den), eta hara joanik, aita Tostado bisita egitera joango balitz, hari obeditzeko erabakia harturik zuela idatzi zidan, eta guztiok egin dezagula gauza bera.
|
|
Uste dut, nik berorri eskatu niona, negozioez ez idazteko zela; izan ere, zentzugabekoa da esatea berorren gutunekin egiten didan mesedea jasotzeari utzi nahi diodala, argi ikusten baitut zein mesede handia den berorrek egiten didanean. Hala ere, pena handia ematen dit neure kontzientziaren arabera egiterik ez
|
ditudan
gauzak tratatzen direnean, eta haietako batzuk, diotenez, on Frantziskok ere egin behar ez lituzkeenak dira; berorri, ordea, beste gauza bat esaten diotenez gero, nire borondateaz susmo txarrez dabil ezinbestean, niretzat oso mingarri dena; horregatik, gauza hauek guztiz amaituak ikusi nahi nituzke. Gure Jaunak egin beza bere zerbitzurako egokien den bezala, hauxe bera baita berorrek nahi duena?, eta lehen eragin bezala ez dut bestelako nahirik izan, berorren atsedena eta Orofrisia andereak zein merezimendu handiak dituen ikustea baizik.
|
|
4 Kontuan izan, ene alabak, santa hori sar dadinean, bidezko dela ama prioreak eta guztiek zuhurtziaz eta maitasunez eraman dezatela; izan ere, bertute handia dagoen tokian ezer estutu beharrik, aski baita beroriek egiten dutena ikustea eta hain aita ona izatea; nik uste
|
dut
gauza onak atera ahal izango dituztela. Jainkoak gorde ditzala eta eman diezaiela osasuna eta nik eskatzen dizkiodan bezain urte onak.
|
|
2 Monasterio hauek fundatzen hasi aurretik, hogeita bost urtean egon nintzen batean, ehun eta laurogei moja zeuden batean, eta presaz nabilelako, hau esango diot soilik: Jainkoa maite
|
duenari
gauza hauek guztiak gurutze izango zaizkiola eta bere arimaren probetxugarri, eta ez diotela kalterik egingo, berorrek gogoan hartzen badu Jainkoa eta berori soilik daudela etxe horretan; eta gauzei begiratzera behartzen duen kargurik ez duen bitartean, ez dadila besteetaz kezkatu, haietako bakoitzarengan ikusten duen bertutea lortzen saiatu baizik, bera denagatik maitatzeko eta onura ateratzeko ...
|
|
Hainbesteko gogo txarra ematen didate, non ez baitut beharrik izan; alderantziz, Palentziako gotzainari gertatu zaionaz, harriturik nago ontzat jotzen duenik izateaz ere. Ez dut hitz egiten ziurtzat
|
ditudan
gauzetaz izan ezik. Gogoan izan soilik Burgosen egiten duen hotza eta nire osasunari egingo dion kaltea neguaren hasieran.
|
|
2 Uste dut onerako izango dela gaitz hau, besteren eskuz idazten hasten bainaiz; hau gora handirik ez
|
duten
gauzetan egin nezakeen; honekin geratu naiz. Askoz ere hobeki nago, pilula batzuk hartu baititut.
|
|
...o urruti ibili da eta gutunez ere ezin izan dut harekin erabili arazo hau, berorren jauntasunak esaten didan fraide oinuts hauen etxe bat hor egitearena; gauza oso ona litzateke, hain ona delako deabruak eragozten ez badu; guretzat erosotasun handia da berorren jauntasunak egiten digun mesedea, eta orain egoki dator, berretsi egin baitituzte beren karguan bisitariak (eta ez aldi baterako, eta uste
|
dut
gauzetarako lehen baino ahalmen handiagoaz), eta eman dezakete baimena monasterioak eraikitzeko, eta beraz, itxaro dut Jaunagan nahi izango duela. Berorren jauntasunak ez beza atzerantz egin, Jainkoagatik.
|
|
Ez dakit zer egiten duen nire aita horrek. Kontuan izan haserre jarriko naizela Maria Gurutzekoren esana egiten ez
|
badu
gauza horretan.
|
|
12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez
|
dituen
gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
|
|
9 Neure nebaren bidez idatzi nion zein zail egiten zitzaien Rueda doktoreari eta Daza maisuari prioreak hautatu ahal izatea Aita Santuaren edo jeneralaren agindurik gabe, beraien eskumenekoa delako; honetaz luze idatzi nionez gero, besterik ez diot esango, begira diezaiola baizik, Jaunaren maitasunagatik. Nahiko zeregin
|
du
gauza guztiei hainbeste begiratzen. Jainkoak ekarriko du beste garai bat.
|
|
3 Aita hau honantz ez baletor, nik nahiko nuke berorren aitatasuna harekin egon dadila. Uste
|
dut
gauza guztietarako komeni dela geure artean hitz egitea; hala ere, berorren aitatasunak egin dezana izango da zuzena. Orain dela gutxi luze idatzi nion berorren aitatasunari eta, beraz, orain ez da hala izango; gaur Caravacatik gutunak ekarri dizkidate eta erantzun beharra dut eta Madrilera ere idatzi behar dut.
|
|
2 Otoitzaren gai honetan dudan akats handietako bat, neure buruz epaitzea da, eta, beraz, ez dio berorrek kasurik egin behar esaten dudanari; izan ere, Jainkoak ni bezalako emakume gaixo bati ematen diona baino talentu hobea emango dio. Jainkoak Bera etengabe gogoan izateko grazia egin didala kontuan izanik eta hala ere nire eskutik igaro behar
|
duten
gauza asko neure ardurapean daudela ikusten dudanean, ez baita jazarpenik ez sufrimendurik eragotz diezadakeenik, presazko gauzak izan direnean?, gertatu izan zait, askotan gertatu ere, ordu batetan, ordu bietan eta beranduago oheratzea, gero, arima une hartan dituen arduretara baino bestetara joatetik aske gera dadin. Osasunean kalte handia egin dit, eta horrela, tentaldia izango da, arima libreago geratzen dela iruditzen bazait ere; negozio garrantzitsu eta premiazko bat duenaren antzera da; gainerako gauzak laster batean amaitzen ditu, beharrezkoentzat duenerako oztopo izan ez daitezen.
|
|
Maria San Joserena santa bat eginik. Aita Gracián egiazale nahi
|
du
gauza guztietan.
|
|
Ez, ez gara ezagutzen hain errazak emakumeak!, bada, urte asko haiek aitortzen egin ondoren, aitor entzuleak harriturik geratzen dira zein gutxi ezagutu dituzten. Eta hau gertatzen da faltak esatean ez
|
dituztelako
gauzak argi, eta aitor entzuleek esaten dutenetik epaitzen dutelako. Ene aita, etxe hauetan zerbitza dezagula nahi badu, eman diezagula talentu onak eta orduan ikusiko du nola ez garen itsutzen doteagatik.
|
|
Cimbróni egozten dio erru guztia. Berak oso ume izaera
|
du
gauza batzuetan; Sevillan, ordea, ongi egiten zituen gauzak eta maitasun handiz; beraz, Jainkoaren maitasunagatik, onez eraman dezala berorrek.
|
|
...an, bere atzerapenagatik egiten duela aitortza beste horrekin, eta berorren aitatasunak esan diezadala egin dezala hark esaten diona, berorren aitatasunak esango balio bezala, arima merezimenduekin ibil dadin; nik diotsot, oso handiak direla emakume honek dituen desirak eta Jainkoagatik zer edo zer egiteko dituen bultzadak; eta horregatik, gauza handietan ezin duenez gero, beharrezkoa da egin ahal
|
dituen
gauzetan Hari zertan poz eman bilatzea.
|
|
Beharbada, ona izango da. Premian ikusten badu bere burua, hitz egin beza hor gure aitarekin, eta begiratu dituen akatsak, nik horretaz ez bainion gauza handirik esan; hor bildurik
|
dutena
gauza urria dela ohartzen naiz, harritu bainaiz Beatrizen amarena ez dela mila eta bostehun dukat baino gehiago ikustean, hala ere, harekin ezer gabe ere asko irabazten da. Poztu naiz galtzerdi luzeen lanaz eta irabaziez; saiatzen badira, Jainkoak lagunduko die.
|
|
Hala ere, laster batean egin ditzake Jaunak gauzak guk orain ez ulertzeko eran, asti gehiago izan dezagun (egiaz, hemen izan naizen bitartean gehiago ezin izan baita), tarte txikian guk elkar ikusteak neke handia baitakar; guztia doa bisitetan eta mihiari eragitearren loa galtzean, eta hainbesteko gogoa izanik, ez da faltako hitz zororik ere. Dena dela, esan nahi
|
nituzkeen
gauza asko, ez dago gutunez esaterik: horietako bat da, ez nukeela desatsegin izan nahi Medina maisuarekin.
|
|
2 Nik Frantziskori idazten diodanean, ez beza irakur berorrek; izan ere, beldur naiz malenkonia ez ote duen, eta nahiko da niri agertzea. Beharbada, Jainkoak eskrupulu horiek ematen dizkio beste gauza batzuetatik babestearren; baina, beraren erremediorako,
|
duen
gauza ona niri sinestea da.
|
|
Soriako fundazioa da esku artean
|
duten
gauza.
|
|
2 Jaunak aditzera eman nahi duenean, Haren Maiestateak gure lanik gabe egiten du. Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak
|
dituenek
gauza argi dago landu egin behar dituztela eta horretan zer irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik, haren hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela ezin baitugu ulertu haren printzipioa.
|
|
42 Ez egin sekula, guztien aurrean egin ezin
|
duzun
gauzarik.
|
|
13 Jakinean jarri behar da, eginbide gehiegi ote dagoen; batez ere errentadun etxeetan egin ahal izango dituzte gehiago, eta, garrantzi handirik ez
|
duten
gauzak direlakoan, monasterioak honekin hondamendira etorri ohi dira. Etxeko nagusiak gastatzaileak badira, mojak jan gabe utz ditzakete ematearren, toki batzuetan gertatzen denez; eta horregatik, begiratu beharra dago zer egin daitekeen errentaren arabera eta zer limosna eman ahal den, eta neurria eta zentzu ona erabili gauza guztietan.14 Ez da onartu behar etxe handiegiak izaterik, eta haietan egiten diren lantze edo gehitzeagatik, behar beharrezkoak ez badira behintzat, zorrak egiterik.
|
|
22 Beharrezkoa da, haiek nahigabez egon nahiz ez, amore ematen ez aritzea, eta kontura daitezela horrela igaro dutela beti; eta Erregela eta Konstituzioak betearazteko ematen diotela batez ere ofizioa eta ez bere buruz ipintzeko nahiz kentzeko, eta izango dela nork begiratu eta kontuak eskatu prelatuari. Prelatuak ikustea nahi ez
|
lukeen
gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. Eta horrela, berarekin tratatzen diren gauzetan konfiantza eta egia badaude, prelatuak ohartarazi behar du, eta ez badaude, kargu hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
|
|
6 Bazkaritik irten ondoren, ama prioreak eman dezake baimena guztiek elkarrekin hitz egiteko gogokoen
|
dituzten
gauzei buruz, erlijioso onak izan behar duen jardunetik kanpo dauden gauzak ez badira; eta guztiek izan bitzate eskura gorua eta ardatza.
|
|
5 Beraz, ene alabak, kontenplaziora iristeko bidea esan diezazuedan nahi baduzue, pazientziaz onar ezazue pixka bat luze jardutea zuen iritziz hainbesteko garrantzirik ez
|
duten
gauzetan, nire iritziz garrantzitsuak badira ere. Eta entzun nahi ez baduzue ezta egitez bete ere, gera zaitezte zeuon gogoetazko otoitzarekin bizitza osoan, eta neuk ziurtatzen dizuet zuoi eta kontenplazioa nahi luketen pertsona guztiei (gerta daiteke ni oker egotea, neuretik epaitzen dudalako, hogei urtean saiatu bainintzen) ez zaretela iritsiko benetako kontenplaziora.
|
|
Ezereza den gauza bat eman, eta gainera eutsi eta tati eginez haren lepotik barre egitea? Baina geure buruarekin eta eskertuko ez digunarekin ematen dugun denbora guztitik Hari ematea erabaki dugun pixkatxo hau, tarte hura eman nahi diogunez gero, eman diezaiogun pentsamendua aske dela eta beste gauza batzuetatik hustuta, eta, horregatik etor daitezen neke, eragozpen eta lehortasunak gorabehera, ordu hura sekula berriro geuretzat ez hartzeko oso osoko erabakiaz; neurea ez
|
dudan
gauzatzat izan dezadala ordu hura eta pentsa dezadala eskatu egin diezadaketela justiziaz, guztiz ematerik nahi ez banu.
|
|
2 Bi bertute hauek dituzuen ala ez nondik igarriko duzuen esango didazue. Eta zuzen zabiltzate, gauza ziur ziur eta zehatzik ezin baita hemen izan; izan ere, maitasuna
|
badugula
gauza ziurra balitz, Jainkoaren grazian gaudelako ziurtasuna izango genuke. Dena dela, begira, ahizpak:
|
|
7 Beraz, ene ahizpak, Jainkoa iraindu gabe egin ahal
|
dituzuen
gauza guztietan, saia zaitezte etorkor eta txeratsu izaten zuekin harremanak dituzten guztiekin, zuekin hitz egitea maite izan dezatela eta zuen bizimodu eta jardunbideari on iritzi diezaietela eta ez dakiela bertutea beldurgarri eta atzeragarri gertatu. Mojentzat garrantzi handikoa da hau:
|
|
10 Jaunaren maitasunagatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateari gomenda diezaiozuela mojatxo gaixo hau eta erregu egin apaltasuna eman diezaion, eginbehar
|
duzuen
gauzatzat hartuz. Ez dizkizuet berariaz gomendatzen erregeak eta Elizako buruak, batez ere gure gotzaina; horretan oraingoek ardura handia dutela ikusten dut, eta, beraz, gehiagoren beharrik ez delakoan nago.
|
|
8 Urak duen beste berezitasun bat, asetzea eta egarria kentzea da. Izan ere, nik uste dut, egarria, benetan behar
|
dugun
gauza baten desira dela; gauza hori erabat falta bazaigu, egarriak hil egiten gaitu. Gauza bitxia da erabat falta izanez gero hil egiten gaituela, eta gehiegi izanez gero bizia kentzen digula, itota hiltzen diren askorengan ikusten denez.
|
|
Eta kontsolagarri onak dira hain neke handirako, eta baretu egingo du bere nahigabea eta asko irabaziko du, Jauna bera zerbitzatzearren igaro nahi duelako hemen eta bere penarekin bizi. Neke edo min handi bat duen bat kontsolatzea bezala da, pazientzia izan eta bere burua Jainkoaren eskuetan utz dezala esanez, beragan bete dezala bere borondatea, haren eskuetan geure burua uztea
|
dugulako
gauza guztietatik egokiena.
|