2015
|
|
5 Honetarako ere adore handia behar da, asko koldartzen
|
duen
gauza delako; eta gure Jaunak adorea eman ezik, beti ibiliko litzateke nahigabe handiaz; izan ere, Haren Maiestateak beragatik egiten duenari begiratuz eta bere buruari begiratzera etorriz, beharturik dagoenerako zein gutxi zerbitzatzen duen, eta egiten duen gutxi hori ere hutsegitez, hausturaz eta nagikeriaz beterik, egintzaren bat, egiten badu, zenbaterainoko inperfekzioz egiten duen ez gogorat...
|
|
Lehenengoetan biziki sentitzen nuen; gero, ordea, poztu egiten nintzen. Eta beraz, kantatzen ez nekiela bestek jakiteari batere garrantzirik ez ematen hasi nintzenez gero, askoz ere hobeki egiten nuen; zoritxarreko ohoreak eragozten zidan hau egiten jakitea, nik ohoretzat nuena, bakoitzak nahi
|
duen
gauzetan jartzen baitu.
|
|
Gerta daiteke gaitz handirik ez egitea edota batere ez egitea, arimak han sentitzen duen atsegin eta gozotasuna Jainkoagana bideratzen badu, eta bere pentsamendu eta desirak Harengan jartzen baditu, abisu emana denez; deabruak ezin dezake ezer irabaz, aitzitik ariman eragiten duen atseginarekin berarekin asko gal dezala egingo du Jainkoak; izan ere, honek lagundu egingo dio arimari, Jainkoarena delakoan, Harenganako gosez otoitzera sarri sarri jotzen; eta arima apala bada eta ez jakingurakoa eta atseginen interesagatik ari dena, atsegin espiritualak badira ere, gurutzearen maitalea baizik, orduan ez die kasurik egingo deabruak ematen dituen atseginei; Jainkoaren espiritua bada, berriz, ez du horrela egingo, estimu handitan izan baizik. Baina deabruak jartzen
|
duen
gauza denean, hura gezur hutsa denez gero, arima gozotasun eta atseginaz apaldu egiten dela ikusirik (honetatik ugari izan behar du: otoitz gauza guztietan eta atseginetan apal agertzen ahalegindu behar du), ez da berriro itzuliko, datorkion galera ikusirik.
|
|
Uste dut, arimak bere aldetik zerbait egiten duenean bere buruari bat egitezko otoitz honetan laguntzeko, hasiera hasieran probetxugarri zaiola uste badu ere, oinarririk ez
|
duen
gauza bezala laster eroriko dela berriro; eta beldur naiz sekula ez dela iritsiko espirituaren egiazko pobretasunera, kontsolazio eta atseginik otoitzean ez bilatzea dena, lurrekoak alde batera utziak baitaude?, baizik eta Berarenganako maitasunagatik hartzen diren neke lanetan, Hura beti haien artean bizi baitzen, eta neke lan eta lehortasun artean geldi egotean. Zerbait sentitzen bada ere, ez pertsona batzuei bezala egonezina eta pena sortzeko; hauek, beti lanean adimenarekin jarduten ez badute eta deboziorik ez badute, guztia galduta dagoela uste dute, hain ondasun handia beren lanak irabaziko balu bezala.
|
|
...zan behar zuen, beren giza egoerak eta batzuek perfekzio bidea hasi zutenez geroko urteak asko izateak eskatzen dutelako; baina arima honek ongi ezagutzen du, oso urrunetik ezagutu ere, zein diren hitz hutsezkoak, edota hitzak egintzekin berresten dituztenak; izan ere, jakinean dago batzuek egiten duten probetxu eskasa eta besteek egiten duten probetxu ona, eta esperientzia duenak oso argi ikusten
|
duen
gauza da.
|
|
Dena dela, sufritzea batetik eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat bere Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada. Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi
|
duen
gauzan eta nahi duen eran. Honela nengoen ni une hartan, suspertuz banindoan ere; hala ere, ahultasuna hainbesterainokoa zen, non galdua bainuen fundazio hauei ekiteko Jainkoak eman ohi zidan konfiantza ere.
|
|
Zuk zeuk hartzen duzu, Jauna, hari onik handiena egingo dion bidetik eramateko ardura. Eta nagusia arimaren onik handiena lortzeko arduraz ez balebil ere, komunitateari ongi datozkiola uste
|
duen
gauzak egin daitezen baizik, Zuk, ene Jainkoa, baduzu ardura hori, eta arima eta gauzak eratuz zoaz, eta, nola egin den ez dakigula, espirituaz eta onura handiaz aurkitzen gara, harri eta zur uzteraino.
|
|
Hau ez da beste ikuskari batzuen antzekoa, fedearen indarra baitu berarekin; horrela, ez dago duda egiterik Hirutasuna dagoela gure arimetan presentziaz, potentziaz eta esentziaz. On handia egiten
|
duen
gauza da egia hau ulertzea. Eta halako handitasuna nire arima bezalako behe mailako zerean dagoela ikusita izuturik nengoenez gero, hau aditu nuen:
|
|
15 Beraz, uler bedi hemendik arrazoia aske ez uzteko eran lotzen duen guztia, susmagarritzat izan behar dugula eta bide honetatik ez dugula lortuko egundo espirituaren askatasuna; askatasun honek
|
duen
gauzetako bat, gauza guztietan Jainkoa aurkitzea eta haietan pentsamendua erabili ahal izatea da. Gainerakoa, espirituaren lotura da eta, gorputzean egiten duen kalteaz gainera, lotu egiten du arima, ez hazteko; bide batean zehar doazela, tranpa batean edo ataka gaiztoan sartzea bezala da, ezin baitute handik aurrera egin; horrela gertatzen zaio, neurri batean arimari, aurrera egin ahal izateko ez baitu ibili beharra izango soilik, baita hegan egin beharra ere; edota Jainkoagan murgildurik daudela diotenean eta dirudienean eta, liluraldian egonik, ezer egiterik ez dutenean, eta jostatzean erremediorik izaten ez denean, askotan gertatzen denez.
|
|
1 Berorrek eskatzen
|
duen
gauza behinenari dagokionez, inola ere ezin diot eman baietzik, konstituzioaren agindua dugulako, nik neuk eskatua: ez dadila izan etxe hauetan beste Ordena bateko mojarik; izan ere, hainbeste izan dira eta dira etxe hauetara etorri nahi luketenak, non, bat edo beste sartzeak poz emango baligu ere, eragozpen asko baitira horretan aterik zabaltzeko, eta beraz, ez dut beste esatekorik horretaz, ezin delako egin eta nik berorren nahia betetzeko desira izateak ez duelako ezertako balio, bihotzean pena sentitzeko baizik.
|
|
10 Grazia egin dit Joana andereak nola miatu
|
duen
gauza hori, harri eta zur utzi bainau?; berak idazten dit baduela beldur pixka bat, berari esan gabe ematen zituelako diruak; eta egiaz, ahizpa Maria San Joserenari dagokionez, beti ikusi izan dut maitasun handiaz, azken batean berorren aitatasunari diona ageri da.
|
|
5 Jakin beza berorrek, aita frai Nicolaok negozioen kontu ematen badit ere, berorrek emateaz ere pozten naizela, atsegin handia ematen
|
duen
gauzak ez baitu nekatzen, behin eta berriro entzun arren. Gure Jaunak nahi beza nahi dugun amaiera ikus dezagula laster eta eman biezaio berorri bere grazia santua.
|
|
2 Nik Frantziskori idazten diodanean, ez beza irakur berorrek; izan ere, beldur naiz malenkonia ez ote duen, eta nahiko da niri agertzea. Beharbada, Jainkoak eskrupulu horiek ematen dizkio beste gauza batzuetatik babestearren; baina, beraren erremediorako,
|
duen
gauza ona niri sinestea da.
|
|
Bada, nik diotsuet, adimen barreiatuentzat garrantzi handikoa dela, ez hau sinestea soilik, baita esperientziaz ulertzen saiatzea ere. Izan ere, irudimena asko lotzen eta arima bilarazten
|
duen
gauzetako bat da.
|
|
Izan ere, grazia egiten
|
duen
gauza da, beren buruei ematen dieten oinaze honekin dabiltzanak, eta noizbehinka neurririk ez zentzurik gabe penitentzia egiteko gogoak ematen die, nolabait esateko bi egun edo irauten duena. Gero, deabruak, kalte egin dielakoa jartzen die irudimenean; penitentziaren beldurra sartzen die eta gero ez dira ausartzen Ordenak agintzen duena betetzen,, orduz gero probaturik dute-eta?.
|