Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2015
‎Lan hori emateko eskatzen badizut, beharbada, nire pazientziarako ez da komeni, oraindik ahul baitago eta ezin baitu sufritu hain golpe handirik; eta pazientziaz eramaten badut eta apaltasunean sendo ez banago, baliteke zerbait egin dudala uste izatea, guztia egin duena Zu zeu izan zarenean, ene Jainko. Sufritu nahi badut, ez nuke nahi zure zerbitzurako ohorea galtzea ez dela komeni dirudien gauzetan, neugan ohore sentimendua dudala ager ez dadin; eta gerta daiteke ohorea galduko dela uste dudan gauzetan gehiago irabaztea, nik nahi dudan hartarako, hau da, zure zerbitzurako.
‎Gehiagoa eta gutxiagoa dago, eta horregatik diot gehienak direla haietan sartzen direnak. Egonleku honetan daudela esango dudan gauza batzuetara sartzen direnak, berriz, gutxi direla uste dut; baina ateraino iristea baino besterik ez bada ere, nahikoa erruki da Jainkoak agertzen diena; izan ere, deituak ugari badira ere, gutxi dira hautatuak. Honela diot orain:
‎Hau idazten ari naizela, uste dut zure laguntzaz eta zure errukiagatik esan nezakeela San Paulok zioena, egokitasun harekin ez bada ere, honezkero ez naiz ni bizi, Zu, ene Kreatzailea, bizi zara nigan; izan ere, orain dela hainbat urte, nik dakidanez, zeure eskutik nauzu eta zure borondatearen aurka, gauzarik txikienean ere, ezer ez egiteko desira eta erabakiekin ikusten dut neure burua eta nolabait esperientziaz probatua urte hauetan gauza askotan, oharkabean Berorren Maiestateari irain ugari egingo nizkion arren. Eta iruditzen zait gainera, zure maitasunagatik egiteko aurrean izan dudan gauzarik ez dela izan erabaki sendoz egitera jarri ez naizenik, eta haietako batzuetan Zuk lagundu didazu helburua lortzen, eta ez dut nahi mundurik ezta harenik ezer, eta iruditzen zait ez didala pozik ematen Zugandik at den ezerk, eta gainerakoari gurutze astuna deritzot.
‎Konparazio hau etorri zitzaidan burura: nik bitxi bat edo poz handia ematen didan gauza bat banu, neure burua baino maiteago dudan eta hura poztea neure atsegina baino gehiago desiratzen dudan pertsona batek nahi duela jakingo banu, pertsona hura poztearren, poz handia ematen dit edukitzearen poz hura gabe geratzeak; eta hura pozteak dakarren poza nire poza bera baino ere handiagoa denez gero, bitxia edo maite dudan gauza hura ez izatearen pena, eta hark ematen zuen poza galtzearena, kendu egiten zait. Horrela, nigandik banantzea hain biziki sentitzen zuten pertsonak uzten nituela ikusirik, pena izan nahi nuke; gainera, ni neure izaeraz esker onekoa izanik, beste garai batean nahiko izango zen pena handia hartzeko; oraingoan, berriz, nahi izanda ere, ezin nuen.
‎9 Jainkoa ez iraintzeko, era arinez ere ez iraintzeko, erabaki oso sendoa etorri zait, neuk dakidala, halakorik egin baino lehenago igaroko nituzke mila heriotza. Nire ardura duenak eta ni gidatzen nuenak esanda, hoberena dela eta gure Jaunari zerbitzu handiagoa egingo niokeela uste dudan gauza, sentitzen dudana sentitzen dudala, inolako altxorrengatik ere egin gabe ez uzteko erabakia. Eta kontrakoa egingo banu, ez nuke izango aurpegirik Jainko gure Jaunari ezer eskatzeko, ezta otoitzari ekiteko ere, gauza honetan guztian hutsegite eta inperfekzio ugari izan arren.
‎3 Eta emakume horiengan gogoko dudan gauzetako bat aita horiekin tratatu dutela jakitea da, eta ahal dudan guztian berori zerbitzatzea. Izan ere, pertsona espiritual guztiak ez dira nire gogoko gure monasterioetarako, aita hauek aitortzen dituztenak ez badira, eta horrela ia guztiak dira haietan daudenak, eta orain ez dut gogoratzen hartu ditudanetatik haien alaba ez den inor, halakoak komeni baitzaizkigu; nire arima haiek hazi zutenez gero, Jaunak monasterio hauetan haien espiritua ezartzeko mesedea egin dit.
‎David erregearen egunean eman zen lehenbiziko meza (oso ezkutuan, eragozpenen bat izan zitekeela uste baikenuen), eta hemengo gotzain onak, on Alvarok, gauza guztiak hain ongi bideraturik, ez bakarrik ez zen izan eragozpenik, baizik eta hiri honetako pertsonek poza besterik ez dute agertu eta orain Jainkoak gu hemen egotearen mesedea egingo die. Nik ikusi dudan gauzarik harrigarriena da; seinale txartzat izango nuen, baina uste dut pertsona askoren kontrakotasuna lehen izan zela, hor ingurukoei ez baitzitzaien ongi iruditzen fundazioa hemen izatea; eta horrela, ni gogorik gabe izan naiz etortzeko, Jaunak argi pixka bat eta konfiantza handiagoa eman arte. Uste dut, fundaturik dauden etxerik hoberenetakoa eta deboziorik handienetakoa izango dela; izan ere, etxea Andre Mariaren ermita baten ondoan, herriko tokirik hoberenean, erosi genuen, herri osoak eta eskualdeak debozio handia erakusten dioten tokian, eta kapituluak baimena eman du eliza honetara ematen duen burdin sarea izan dezagun, eta hori gauza handitzat da.
‎ez dezagula gal berori jauntzat izatea. Ziur egon daiteke, nik ahal dudan gauzetan, hau da, neure otoitz apaletan, eskatuko diodala gure Jaunari berorren alde, aurrerantzean hala egingo dudala, eta, eta berorren zerbitzaritzat har nazala.
‎10 Hau ez dakit aipatu dudan gauza materiala den ala espirituala. Esan nahi nuena zen, kontu handiz eta arretaz begiratzeko gastu liburuak, eta ez pasatzeko haietatik arinkeriaz.
‎Ezereza den gauza bat eman, eta gainera eutsi eta tati eginez haren lepotik barre egitea? Baina geure buruarekin eta eskertuko ez digunarekin ematen dugun denbora guztitik Hari ematea erabaki dugun pixkatxo hau, tarte hura eman nahi diogunez gero, eman diezaiogun pentsamendua aske dela eta beste gauza batzuetatik hustuta, eta, horregatik etor daitezen neke, eragozpen eta lehortasunak gorabehera, ordu hura sekula berriro geuretzat ez hartzeko oso osoko erabakiaz; neurea ez dudan gauzatzat izan dezadala ordu hura eta pentsa dezadala eskatu egin diezadaketela justiziaz, guztiz ematerik nahi ez banu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia