Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2015
‎Klasikotik klasikora, klasikotasunez landu ditu Baraiazarra itzultzaile trebeak Santa Teresaren testuak. Horretara, jada gaztelaniazko testu klasikoa dena, euskarazko klasiko bihurtzeko tenorean jarri du, aurrerantzean modu eskuragarri eta esanguratsuan izango baititu euskal irakurle horrek mistika katolikoaren testurik behinenak.
‎Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek nahi ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea! Eta horrela, lagunak bilatzeko modua egiten du arimak, eta gogo onez utziko du bere poztasuna, beste batzuk hartaz gozatzen saia daitezen lagungarri izango dela uste duenean.
‎6 Oi ene ahizpak, zein ahaztua izango duen bere atsedena, eta zein ardura gutxi duen ohoreaz, eta zein urrun dagoen aintzat izan dezatela nahi izatetik, Jauna beragan hain modu berezian duen arima! Izan ere, arima Jaunarekin luze badago, arrazoizkoa denez, gutxi gogoratuko da bere buruaz; haren gogo guztia Hura nola gehiago poztu da, eta zertan edo nondik erakutsi Hari dion bere maitasuna.
‎7 Hauxe da Jainkoak egindako gauza eta mesedea delako benetako seinalea, dagoeneko esan dizuedanez?, izan ere, gutxi balio izango dit oso bilduta gure Jaunarekin bakarrean asmoak zertzen egoteak, haren zerbitzurako gauza miragarriak egingo ditudala adieraziz eta hitzemanez, handik irtetean, aukera agertzean, guztia bestera egiten badut. Gaizki esan dut gutxi balioko duela, Jainkoarekin egotea beti baita probetxu handikoa; eta erabaki hauek, egitez betetzeko gero ahulak izan arren, halako batean emango digu Jaunak egiteko modua , baita, beharbada, gure gogoz kontra ere, askotan gertatzen den bezala: arima oso beldurti ikusten duenez gero, beronen gogoz kontra, neke handiak ematen dizkio, eta irabaziaz ateratzen du; eta gero, arima horretaz konturatzen denean, galdu egiten du beldurra, Hari bere burua gogotsuago eskaintzeko.
‎14 Bestea hau da: zuek ezin duzuela eta ez duzuela Jainkoari arimak eramateko modurik ; gogo onez egingo zenuketela, baina, apostoluek bezala, irakasterik eta predikatzerik ez duzuenez gero, ez dakizuela nola. Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan darabilzuen gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko:
‎– Jaunak egiten duen mesede honen zertxobait azaltzen du modu gozoan.
‎1 Bada beste liluramendu modu bat, edo espirituaren hegaldia deitzen diot nik, izatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta ... Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
‎Eta horrez gainera (negar malko ugari datozenean, hau da, une batzuetan Jainkoari buruz hitz erditxo bat entzun edota pentsatu orduko, negarrari ezin eutsi diotenean) gerta daiteke bihotzean humoreren bat biltzea, eta horrek gehiago laguntzea Jainkoari dioten maitasunak baino, malkotan urtu behar dutela baitirudi; eta malkoak onak direla entzuna dutenez gero, ez diete haiei eragozpenik jartzen ezta ez lukete nahi beste ezer egiterik ere, eta albait gehien laguntzen diete. Deabruaren asmoa hemen, otoitza edukitzeko eta beren Erregela betetzeko gauza ez izateko moduan , ahultasunak jota gera daitezela da.
‎Badakizue adimenaz gogoeta egitea gauza bat dela, eta oroimenak adimenari egiak agertzea beste bat. Beharbada, ez didazuela ulertzen esango didazue, eta egiaz baliteke nik ez ulertzea esaten jakiteko eran; hala ere, dakidan moduan esango dut. Nik meditazioa adimenaz ekin eta ekin gogoeta egiteari deitzen diot, esaterako:
‎Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik: lehenengoa, hizkeraren argitasunari dagokionez, desberdina izan behar duelako, eta, izan ere, hain argia da, non, entzun zuenetik silaba bat faltako balitz ere, antzematen baitu, baita modu batean edo bestean esan badu ere, guztia esaldi berbera izan arren; eta irudimenak sortua denean, ez da izango hain hizkera garbia ezta hitzak ere hain ongi bereiziak, erdi ametsetako gauzak baizik.
‎Gauzak ulertzeko modu honetaz beste toki batean hitz egingo dut, gauza guztiz fina eta gure Jauna gorestekoa baita. Izan ere, era honetan eta honen era desberdinetan zalantzaz beteriko pertsonak izan dira (batez ere hortik pasatu den haietako bat eta horrela gehiago ere izango dira) beren baitan gauzak argitzerik izan ez dutenak; eta horrela, badakit pertsona hark kontu handiz begiratu duela, asko askotan egin diolako Jaunak mesede hau, eta hasiera batean irudipena ez ote zen izaten zuen zalantzarik handiena; deabruarena denean, errazago antzematen da, haren trikimailuak ugariak izan arren eta ongi bai ongi jakin arren argizko espiritua imitatzen; baina, nire iritziz?
‎1 Argiago ikus dezazuen, ahizpak, esan dudana horrela dela eta zenbat eta aurrerago joan arima, hobeki lagun egiten diola Jesus on honek, egoki izango da azaltzea nola, Haren Maiestateak nahi duenean, Berarekin ibiltzea baino besterik ezin dugun, Haren Maiestatea komunikatzen zaigun eta guri digun maitasuna, agerpen batzuekin eta ikuskari hain miragarriekin, erakusten digun era eta moduetan argi ikusten denez; honelako mesederen bat egiten badizue, izuturik ibil ez zaitezten esan nahi dut azken batean hauetakoren bat. Jaunak esaten asma dezadala nahi badu?, biziki gorets dezagun, mesede hori guri egin ez arren, hain handi eta ahaltsua izanik, kreatura batekin horrelako harremana izatea nahi duelako.
‎2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. Sekula ikusi ez badugu ere, ez du horratik gure estimua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera ezin dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi digunean irekiko du, eta hartu ere, egin ohi duenez, berak deritzonean hartuko du.
‎4 Irudia badiot ere, ikusten duenaren iritziz ez da ulertu behar pintatua denik, benetan bizia dela baizik, eta batzuetan arimarekin hitz egiten aritzen da, eta sekretu handiak agertzen ere bai. ...ar duzue honetan une batean gelditzen bada ere, ezin dela hari begira egon eguzkiari begira egon ohi den baino luzaroago, eta horrela, ikuste hau betiere oso laster igarotzen da; eta ez, eguzkiarenak bezala, haren dirdirak min ematen diolako barruko ikusmenari, hau guztiau ikusten duena hura baita (kanpoko ikusmenaz denean, nuke ezer esan, aipatu dudan pertsona hau, nik hartaz hitz egin baitezaket modu berezian, ez zelako hortik igaro; eta esperientziarik ez badago, nekez eman daiteke arrazoi ziurrik); izan ere, haren dirdira isuritako argi baten antzekoa da eta, landu ahal bada, diamantezko gauza mehe batez estalia dagoen eguzki baten antzekoa; janzkiak holanda ehunezkoa dirudi, eta Jainkoak arimari ia mesede hau egiten dion bakoitzean, liluramenduan geratzen da, haren ezerezak ezin baitu jasa...
‎argizarizko bi kandela bezala, bata bestearekin oso osoan biltzen direnak, argi guztia bat izateraino, edota metxa eta argia eta argizaria bat izateraino; baina gero ongi bereiz daitezke bata eta bestea, eta bi kandelatan geratzen dira, edota argizarizko bi metxatan. Hemen, ordea, zerutik ibai edo iturri batera eroritako ura bezala da, guztia ur eginik, ez baitago bereizterik ezta jakiterik ere zein den ibaikoa eta zein zerutik erori zena; edota itsasoan sartzen den erreka txikitxo bat bezala da, ez da izango bata bestetik bereizteko modurik ; edota gela batean argi handia sartzeko bi leiho baleude bezala; bereiz sartzen bada ere, guztia argi bat egiten da.
‎8 Hain zentzu betean goazenez gero, edozerk mintzen gaitu, edozeren beldur garelako; eta honela ez gara ausartzen aurrera egiten, egoitza hauetara iristeko modua egin ahal bagenu bezala eta bestek bidea egin. Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek.
‎2 Egoitza hauek Erregea dagoen lekura gehiago hurbiltzen direnez gero, handia da haien edertasuna eta ikusteko eta ulertzeko hain gauza finak daude, non adimena ez baita gai, esperientziarik ez dutenentzat guztiz ilun ez geratzeko adinako egokitasunez esateko moduari antzik emateko ere; esperientzia duenak oso ongi ulertuko du, batez ere handia badu.
‎Ik. Bizitzan 25 kapituluko 14 zenbakitik 19.era, eta 30 kapituluko 14 zenbakian hemen modu lausoan agertzen dituen gertakariak.
‎Beste liluramendu modu bat: lehenengo liluramendu modua aurreko kapituluko 3 eta hurrengo zenbakietan geratu zen deskribatua.
‎Beste liluramendu modu bat: lehenengo liluramendu modua aurreko kapituluko 3 eta hurrengo zenbakietan geratu zen deskribatua. –Liluramenduaren?
‎Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren: . Gizakiak bizitza honetan, zentzumenak geldiarazita dituela eta Jainkoak gora jasota dagoela, bere esentzia ikus badezake ere, ziur asko San Paulori, Moisesi eta beste batzuei buruz esaten denez, Teresa ez da ari hemen ikuste era horretaz, bide batez bada ere, modu intuitiboan eta argi agertzen du; baina berak Jainkoak arima batzuei, argi bizi bizi baten bidez ematen dien misterio honen ezagutzaz hitz egiten du; ezagutza modu honek badu kreaturei dagokien zerbait. Baina kreaturei dagokien hori gorputzezkoa ez denez gero, ezta irudimenean ehoa ere, horregatik dio Teresak adimenezko ikuskaria dela eta ez irudizkoa?.
‎Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren: ...n, zentzumenak geldiarazita dituela eta Jainkoak gora jasota dagoela, bere esentzia ikus badezake ere, ziur asko San Paulori, Moisesi eta beste batzuei buruz esaten denez, Teresa ez da ari hemen ikuste era horretaz, bide batez bada ere, modu intuitiboan eta argi agertzen du; baina berak Jainkoak arima batzuei, argi bizi bizi baten bidez ematen dien misterio honen ezagutzaz hitz egiten du; ezagutza modu honek badu kreaturei dagokien zerbait. Baina kreaturei dagokien hori gorputzezkoa ez denez gero, ezta irudimenean ehoa ere, horregatik dio Teresak adimenezko ikuskaria dela eta ez irudizkoa?.
‎13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola ere ezin du hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio dena eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez duela esateko moduan , are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
‎6 Badirudi nahasirik uzten zaituztedala Jainkoarekiko egiazko bat egitea bada, eta bestelako bat egite moduak ere badirela esatean. Eta jakina, badirela bestelakoak ere!
‎Has gaitezen, bada, ikusten nola jokatzen duen Senarrak berarekin eta nola oso osoan beraren Senar izan aurretik bere desira gartsua sartzen dion bihotzean, hain modu finez, non arimak berak ere ez baititu ulertzen; horrela, nik ere ez dut asmatuko aditzera ematen ulertzeko eran, hortik igaro denak ulertzeko eran baizik; izan ere, arimaren barru barrutik datozen bultzada hain fin eta meheak izanik, ez dakit ongi letorkiokeen zer konparazio jarri.
‎Jaunak egin beza, ahalguztiduna da eta nahi duena ahal duenez gero, gauza guztietan bete dezadala beraren borondatea, eta Haren Maiestateak hainbeste artifizio eta modu erabiliz eta hainbeste aldiz infernutik atera eta Beragana ekarri duen arima hau ez beza utz galtzen. Amen.
‎lurrekoengana honelako ausarkeriez agertzea!... Ez naiz harritzen erregeari hitz egiten ez ausartzeaz; arrazoizkoa da haiei beldur izatea, eta buruzagi diren jaunei; baina bizitzak luzeagoa izan luke, gizalegean dauden formak eta berritasunak eta moduak ikasi ahal izateko, bizitza hartako denbora pixka bat Jainkoa zerbitzatzeko eman behar badute. Ni aitarenka hasten naiz gertatzen dena ikusita.
‎Beste batzuetan, gogora ekartzeko zer zor nion; nik kolpe handiagoa ematen nionean, Hura mesedeak egiten izaten nuen. Hutsegiteak banituen, eta ez ziren gutxi, Haren Maiestateak aditzera ematen zizkidan moduaz badirudi guztiz deseginik geratzen naizela, eta hutsegite asko ditudanez gero, askotan izaten da. Gertatu izan zait aitor entzuleak haserre egin, eta otoitzean kontsolazio bila aritu eta hantxe aurkitzea benetako zentzaldia.
‎Bi jakite moduen kontrajartzea agertzen du hemen: berak esperientziaz jakin duena esango du; eta jakintsuek eman dituzte horretaz azalpenak.
‎Begira, liluramenduan sartzea adierazteko erabiltzen dituen hitzak eta moduak : –beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko?; hau da, bere burua galdu Jainkoagan irabazteko.
‎7 Ikuste eta hizketa era hau hain da espirituzkoa, non ez baita inolako zaratarik ahalmen eta zentzumenetan, nire iritziz, deabruak zerbait ateratzeko modua egin dezakeenik. Hau noizbehinka eta unetxo batez gertatzen da; gainerakoan, uste dut nik, ahalmenak ez daudela etenda ezta zentzumenak ere kenduta, bete betean beren jardunean baizik; kontenplazioan ez da beti hau gertatzen, oso gutxitan baizik; baina gutxi hauetan, diot nik, ez dugula guk jarduerarik eta ez dugula ezer egiten.
‎6 Nik orain esan nahi nukeena da Jauna nola agertzen den ikuskari hauetan. Ez dut esaten, barne zentzumenean argi hain bizi hau eta adimenean irudi hain argia ezartzea, bertan dagoela pentsatzeko moduan , nola izan daitekeen azalduko dudanik, hau jakintsuen egitekoa baita. Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den.
‎10 Oso estimagarria da ikuskari hau, eta arriskurik gabea, nire iritziz, ondorioetan ikusten delako hemen ez duela indarrik deabruak. Uste dut hiru edo lau aldiz irudikatu nahi izan didala Jauna bera modu honetara irudikapen faltsuan: haragizko forma hartzen du, baina Jainkoarena denean agertzen den aintza ezin du imitatu.
‎3 Hau ikuskari guztietan gertatzen da, inolako salbuespenik gabe; hau da, ezin dela ezer egin gutxiago edo gehiago ikusteko, eta gure ahaleginak ez duela ez egiten ez desegiten. Jaunak argi ikus dezagula nahi du, ez dela hau gure egintza, Bere Maiestatearena baizik; eta harrokeria gutxiago izan dezagun, oso apal eta beldurrez egonarazten gaitu, Jaunak nahi duguna ikusteko ahala kentzen digun modu berean, mesede hauek eta grazia ere ken diezazkiguke, eta guztiz galduak geratu; eta ibil gaitezela beti beldurrez, erbeste honetan bizi garen bitartean.
‎nolabaiteko erremedioa bilatzen du penitentzia batzuk eginez, eta ez da gehiago sentitzen ezta ez du min handiagorik ematen odola isurtzeak, gorputza hilik egonda baino. Jainkoaren maitasunagatik mina sentitzen den zerbait egiteko modu eta erak bilatzen ditu; baina lehenbiziko mina hain da bizia, non ez baitakit nik gorputzeko zein oinazek ken dezakeen. Erremedioa han ez dagoenez gero, sendagai hauek oso behe mailakoak dira hain goi mailako gaitzarentzat; pixka bat arintzen da eta eztitzen honekin, bere gaitzarentzat erremedioa eman diezaiola Jainkoari eskatuz, eta ez du ikusten inolako erremediorik heriotza izan ezik, honen bidez bere Onaz oso osoan gozatzeko ustea baitu.
‎Bertutearen hasieran asko jarri behar du deabruak honetan, nik ezin nuen lortu eta. Badaki berak arima baten erremedio guztia Jainkoaren adiskideekin tratatzean datzala, eta honela ez zegoen modurik nik horretarako erabakirik har nezan. Lehenik bide okerra noiz utziko itxaroten egoten nintzen, otoitza alde batera utzi nuenean bezala, eta beharbada ez nuen egundo ere utziko bide okerra, ohitura txarretako gauzatxoetan hain eroria egonik, ezin bainuen ulertu txarrak zirenik; horretarako besteen laguntza behar zen eta besteek eskua ematea jaiki nendin.
‎Nik neukan otoitz modua esaten jakingo ote nuen ikusteko liburu batzuk begiratuz,. Subida del Monte, deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena:
‎deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ezin nuela ezer pentsatu otoitz modu hura neukanean; eta marra batzuekin seinalatu nituen zati haiek, eta eman egin nion liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irab...
‎bazirudien ez ziola kasu handirik egiten ezeri. Eta honek gehiago bultzatzen ninduen, Jainkoa maitatzeko modutzat hartzen nuelako eta askatasuna uzten zuena bezala eta estutu gabe, maitasunak eraginda hartara jartzen banintzen.
‎Jainkoaren hitz egite modu hauek arimari honek entzun gabe
‎Eta Jainkoa oso urrun dagoela iruditzen bazait ere, batzuetan bere handitasunak pentsa daitekeenik eta modurik harrigarrienean komunikatzen ditu; eta horrela ez da jakiten esaten, eta ez dut uste sinetsiko eta ulertuko duenik hortik pasatu denak baizik; izan ere, komunikazioa ez da kontsolatzeko, on guztiak beragan dituen onagandik aparte egoteaz nahigabetzeko duen arrazoia erakusteko baizik.
‎–Isilean? diot, honezkero ez delako erabiltzen hizketa modu hau. Predikariak ere beren sermoiak inori minik ez emateko eran egokituz joaten dira.
‎1 Era arrazoizkoan esana dago otoitz modu honi dagokiona eta zer egin behar duen arimak edota, hobeki esan, zer egiten duen Jainkoak berarengan, Jainkoak dagoeneko baratzezain ofizioa hartzen baitu eta arimak atseden hartzea nahi baitu. Borondateak berak gozatzen dituen mesede haiek onartzen ditu soilik.
‎–Gaitz egiteko? diot, indarrik ez dutelako eta modu berean ez direlako gelditzen. Berak irudikatzen dion hartan adimenak batere laguntzen ez dionez gero, ez da gelditzen ezertan ere, baizik eta batetik bestera dabil, gauetako tximeletatxo gogaikarri eta urduri hauetako bat baizik ez dirudiela:
‎– Irakur bedi arretaz, modu finez adierazten baita eta oso kontuan izateko gauzak baititu.
‎Esanda gelditu den otoitz osoan eta haren moduetan , baratzezainak zerbait lantzen du; azken hauetan lana arimaren hainbesteko zorion eta poza lagun dituela dago, non ez bailuke nahiko sekula ere hartatik irtetea, eta horrela ez da hartzen lan moduan, zorion moduan baizik.
‎Esanda gelditu den otoitz osoan eta haren moduetan, baratzezainak zerbait lantzen du; azken hauetan lana arimaren hainbesteko zorion eta poza lagun dituela dago, non ez bailuke nahiko sekula ere hartatik irtetea, eta horrela ez da hartzen lan moduan , zorion moduan baizik.
‎Esanda gelditu den otoitz osoan eta haren moduetan, baratzezainak zerbait lantzen du; azken hauetan lana arimaren hainbesteko zorion eta poza lagun dituela dago, non ez bailuke nahiko sekula ere hartatik irtetea, eta horrela ez da hartzen lan moduan, zorion moduan baizik.
‎Guztia doa hitzetan eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak , ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea. Kosta ahala kosta, Jauna, ez dezazula onartu hain esku hutsik zure aurrera joatea, egintzen arabera izango baita saria.
‎5 Pentsamenduek ematen zidaten oinazeaz nioenera itzuliz, hau du adimenaren gogoetarik gabe jokatzeko modu honek: arimak oso irabazia egon behar duela edota galdua, hau da, gogoeta galdua.
‎Bada, hark bera den arabera, ni jaikitzeko eta ibiltzeko eta elbarri ez egoteko modua egin zuen; nik, berriz, neu naizen arabera, mesede honetaz gaizki baliatzeko modua.
‎Bada, hark bera den arabera, ni jaikitzeko eta ibiltzeko eta elbarri ez egoteko modua egin zuen; nik, berriz, neu naizen arabera, mesede honetaz gaizki baliatzeko modua .
‎Diodan hasiera honetan iruditzen zitzaidan, nik liburuak eduki eta bakardadeaz gozatzeko modua izanez gero, ez zegokeela hain ontasun handitik atera nintzakeen arriskurik; eta uste dut hala izango zela Jainkoaren laguntzaz, hasieran arriskuetatik ihes egiteko abisu emango zidan eta, sartuko banintz, laster batean haietatik irtenaraziko zidan maisu edo pertsonarik izan banu. Eta orduan deabruak ageri agerian eraso izan balit, iruditzen zitzaidan, ez nintzatekeela itzuliko inola ere bekatu astunik egitera; baina hain maltzurra izanik eta ni hain kaskarra, nire erabaki guztiek ez zidaten probetxu handirik egin; bai, ordea, Jainkoaren zerbitzuan eman nituen egunek, izan nituen gaixotasun ikaragarriak sufritu ahal izateko, Jaunak eman zidan pazientzia handiarekin.
‎Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
‎Aitor entzuleagana joanda, egia da hau eta askotan gertatzen zitzaidan esango dudana, nik tratatzen nituen eta ditudan haiek diren bezalako santuak izan arren, halako hitzak esaten zizkidaten eta hain modu zakarrez haserre egin, non, gero nik esaten nizkienean, beren buruaz izuturik geratzen baitziren eta ezin zutela besterik esaten zidaten. Izan ere, gehiago halakorik ez egiteko beren aldetik ahaleginak egin arren (gero pena izaten baitzuten eta baita kontzientziako kezka ere), gorputzeko eta arimako halako nekeak nituenean, eta ni maitasunez kontsolatzeko erabakia hartu arren, ezin izaten zuten.
‎19 Nire koinatu bat, aitortzeko modurik izan ez eta, bat batean hil zelako nahigabez nengoelarik, otoitzean esan zitzaidan horrela hilko zela nire ahizpa, hara joan eta saia nendila horretarako ongi presta zedin. Neure aitor entzuleari esan nion eta, joaten uzten ez zidanez gero, behin eta berriro adierazi nion.
‎Toki honi Mancera deritzo. Putzuko urik eduki ez arren eta, zirudienez, ezta han edukitzeko modurik ere, jaun honek haien bizimoduari zegokion erako monasterioa eraiki zien, txikia, eta eliz jantziak eman zituen. Oso ongi egin zuen.
‎Dote onak eta gauza guztiak oparo eman zizkien, bera oso oparoa baita. Guztia egiten du behar den bezala, eta hala egiteko modua du, diruduna delako. Palentziara joan zenean, hain ziurtzat genuen Artzapezpikuaren baimena, non ez baitzen zertan arduraturik.
‎Hala ere, indar handi handiak atereaz, mende hartu zuen, oinaze artean bere profesa egitea erabaki baitzuen. Gure Jaunak, antza denez, haren sendotasuna probatzeko gehiago itxaron gabe, profesa baino hiru egun lehenago bisitatu zuen eta modu berezian kontsolaturik, ihes eginarazi zion deabruari. Hain pozik geraturik, hiru egun haietan bere senetik irtenda zegoen pozaren pozez, eta bazuen horretarako motiborik, mesedea handia izan zelako.
‎Batek esan zuen: , egin dadila; gure Jaunak emango digu nork ura ekarri eta haiei jaten emateko modua ; izan ere, Haren Maiestateari merkeago irteten zaio guri etxean ematea eta horrela ez du egin gabe utziko?. –
‎Ermita batera joan nintzen malkotan urtua. Dei egiten nion gure Jaunari, bere zerbitzurako arimaren bat irabazteko modua eman ziezadan, deabruak hainbeste eramaten zituenez gero, eta nire otoitzak lor zezan zerbait, gehiagotarako ez bainintzen ni. Inbidia handia nien Jaunaren maitasunagatik honetan jardun ahal zutenei, milaka heriotza igaro behar bazituzten ere.
‎Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru estimuarekin bat eginik egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
‎6 Ez zitzaigun gutxi kosta hara pasatzea, han bizi zenak ez zuelako utzi nahi, eta fraide frantziskotarrak, haren ondoan zeudenez gero, inola ere ez pasatzeko hara esatera etorri zitzaizkigulako; horrela, eskriturak hain ongi lotuak ez baleude, Jainkoa goretsiko nukeen nik desegiteko modurik balitz; izan ere, etxearen kostuaren sei mila dukat ordaintzeko arriskuan ikusi genuen geure burua, bertan sartzerik ez genuela. Prioreak ez zuen nahi hau, eta Jainkoa goresten zuen eskriturak desegin ezin zirelako; etxe hari zegokionez, Haren Maiestateak niri baino itxaropen eta adore handiagoa ematen zizkion, eta gauza guztietan izan behar du, ni baino askoz hobea da-eta.
‎Atsegin orok oinazea ematen ziola esan zidan niri, eta iruditzen zitzaiola ez zela bide ona zerurako. Beti izaten zituen otoitz orduak eta haren bildutasun eta modu ona handi handiak ziren.
‎15 Gorputzeko begiez ez zuen ikusi egundo ezer, esanda dagoenez, halako fintasunez eta halako adimen gauza moduan baizik, batzuetan hasieran irudipena izan zela pentsatzeraino; beste batzuetan, berriz, ezin zuen hori pentsatu. Ezta sekula ere ez zuen entzun gorputzeko entzumenaz, bi aldiz izan ezik, eta hauetan ez zuen ulertu esaten zioten ezer, ezta ez zekien nork esaten zion ere.
‎20 Berorrek galdetu zidan ikuste moduaz esan behar da, ez dela ezer ikusten ez barrutik ezta kanpotik ere, ez delako irudizkoa; hala ere, ezer ikusi gabe, arimak ulertzen du nor den, eta norantz irudikatzen zaion, ikusiko balu baino argiago, bakarrik ez zaiola irudikatzen gauza banakakorik, pertsona batek beste baten ondoan dagoela sentituko balu bezala baizik, eta ilunetan dagoelako ez du ikusten, baina ziur daki han dagoela; kontua d... Hemen ez dago horrelako ezer, bestela baizik:
‎Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela. Eta apurka apurka Jainkoa bere albiste bat emanez doakio zer galtzen duen ikus dezan, ezin esanezko modu bitxi batean; izan ere, ez dago munduan, nik igaro ditudan gauzen artean behintzat, hura berdintzekorik. Ordu erdiko iraupena nahiko da, gorputza hain lokaturik eta berna hezurrak hain irekirik uzteko, non eskuak, oinaze bizi biziekin, ez baitira geratzen idazteko eran.
‎17 Beste otoitz era bat nahiko ohikoa hau da: zauri modu bat, bihotzetik edo bere baitatik gezi bat sartzen diotela arimari iruditzen zaiona. Honela min bizia egiten du kexarazten duena, eta hain gozoa, non ez bailuke nahi inoiz falta dakion.
‎1 Igokunde osteko asteartean, Jauna hartu ondoren pixka batean otoitzean nahigabez ari nintzela, gauza batean egon ezinik gogoa barreiatzen zitzaidalako, kexatzen nintzaion Jaunari gure miseriazko izaeraz. Nire arima sutzen hasi zen eta iruditzen zitzaidan argi argi Hirutasun guztiz Santu osoa nuela aurrean adimenezko ikuskariaz; hor ulertu zuen nire arimak irudikatze modu baten bidez, egiaren irudi gisa, nire buru motelak ulertzeko eran, nola den Jainkoa hirukoitza eta bakarra; eta honela hiru Pertsonek batera hitz egiten zidatela iruditzen zitzaidan, eta nire ariman desberdinki irudikatzen zirela; gaurtik hiru gauzatan hobekuntza nabarituko nuela neugan esan zidaten, Pertsona hauetako bakoitzak egiten zidan mesedea zela: batak karitatean eta nekeak pozik eramatean, karitate hau sentitzean arima sutzearekin batera.
‎Jaunak otoitz era bat irakatsi dit, eta honetan neure burua onura handiagoz, bizitza honetako gauzetatik askatuago eta adore eta askatasun handiagoz ikusten dut. Liluramenduak gehituz doaz; izan ere, batzuetan halako oldar eta moduz izaten dira, non, kanpotik ezertarako ez naizela banago ere, ezagun izaten baita, eta lagunekin nagoela ere bai, ezin disimulatuzko eran gertatzen delako; bihotzetik gaixo nagoenez gero, alditxarren bat izan dela aditzera eman ezik, behintzat. Hasieran kontra egiteko kontu handia izaten dudan arren, batzuetan ezin izaten dut.
‎...ia iseka besterik ez dela ikusten baitut?, batez ere jakintsuak; Elizaren premia handiak ikusten ditudanez eta hauek hainbesteko atsekabea ematen didatenez, barre egitea iruditzen zait beste ezergatik nahigabetzea, eta Jainkoari gomendatu besterik ez dut egiten; izan ere, pertsona guztiz on batek, Jainkoaren maitasunaren gar benetakoaz, on handiagoa egingo lukeela uste baitut, beste pertsona askok modu epelez baino.
‎nik nuen nahigaberik handiena. Etxea lortzen saiatzeko agindua utzi zigun, geure etxea eduki genezan; oso zaila zen hori, ordura arte ez baitzen aurkitu bat bera ere erosteko moduan . Gurekin berariaz arduratzen ziren adiskideak, batez ere aita probintzialaren bi adiskideak, geratu ziren, eta erabaki zuten ez ziotela ezer esango artzapezpikuari harik eta etxea eduki arte.
‎2 Honen aurretik, uste dut hiru egun egon nintzela, batzuetan beste batzuetan baino gehiago izaten dudan samin handi harekin, Jainkoagandik aldendurik nengoela-eta, eta egun hauetan handi handia zen samina; bazirudien nuela eraman; eta horrela neke handiaz egon ondoren, afariusirako berandu zela konturatu nintzen eta ezin nuela eta, botaka egiten nuelako, ahulezia handiak jotzen ninduen afariusia pixka bat lehenago ez egiteagatik, eta horrela neure buruari gogor kontra eginez, aurrean jarri nuen ogia janarazteko, eta bat batean Kristo agertu zitzaidan han, eta uste dut ogia zatitu eta ahoan ipintzen zidala, eta esan zidan: . Jan, ene alaba, eta igaro une hau ahal duzun moduan ; damu naiz sufritzen duzunaz, baina orain hau komeni zaizu?.
‎2 Handik bi hilabetera, gutxi gorabehera, halako gaixotasun azkar batek jorik, hitza galdu zuen, eta ez zuen ongi aitortzeko modurik izan, Jaunari barkamena eskatzeko seinale ugari eman bazituen ere. Laster batean hil zen, ni nengoen lekutik nahiko urruti.
‎Salazarri itxarotea, zentzugabekoa da, errektorea bada baita irten, berorren gorentasuna bisitatzeko, are gutxiago Aita Ávila bisitatzera joan. Arren eskatzen diot, honezkero bidali ez badu, eraman dezatela berehala; izan ere, moduak nahigabe eman dit, deabruak egiten duela baitirudi. Eta jaun lizentziadunarekin asko saiatu nintzen, joan zedinean eraman ziezaiola esan bainion nik, eta uste dut deabruari min ematen diola santu horrek ikusteak; ez dakit zergatik?
‎Nik Ana anderearen zerbitzurako egin dezakedana gogo onez egingo nuke Kristobal jaunagatik. Etxe honetan egongo zela hitzartu genuen, baina ez dago horretarako moduan . Hemen, berriz, atarian izan ezik, ezin da inor sartu, ezta irten ere hemendik zerbitzuko emakumerik; beraren ahizpa hauek, nahita ere, ez dut uste laguntza handirik emango diotenik, izan ere, bost urte edo dira komentukotik ogia besterik jaten ez dutela, eta oso behartsu daude; Ines anderea ia beti dago gaixorik.
‎Nire nebak jakingo du. Ikusiko dute nola egin albait lasterren; eta hortik, esaten den moduan txitean pitean, bildurikoak Madrilera doazenez gero, egoki litzateke, auzietan aritzen den jaun horrekin harremanetan jartzea, berak bil dezan berehala. Guztian jar bitza Jaunak bere eskuak eta egin beza berori oso santua.
‎Senda bedi halako batean, Jainkoarren, eta saia bedi ongi jaten, bakarrik ez egoten eta ezertan pentsatu gabe egoten. Ahal duena eta ahal duen moduan josta bedi. Hor izatea nahiko nuke nik, zeresan ugari izango bainuke berorren jostagarri.
‎Kontu izan beza Erregeen Hiritik datozenei buruz niri informazioa emateko, Diego López Zuñiga bizirik den ala hila den; eta hila balitz, lekukotasuna eman dadila eskribauaren aurrean eta bidal biezat agiria segurtasun handiaz. Eta ahal balitz, bi edo hiru lekuko izan daitezela bertan (ahal duten moduan ); izan ere, hila bada, etxe batzuk erosiko ditugu berehala Salamancako mojentzat, hila bada, hura heredatzen duenarekin hitzarturik bainago?, munduko gauzarik tamalgarriena baita orain bizi diren etxean zer sufritzen duten, ez baitakit nola ez dauden honezkero hilik. Zaldun hau Salamancakoa da eta urte asko darama Erregeen Hirian bizitzen, hau da, Diego López Zuñiga.
‎Ez du haren beharrik, haren kontura ibiltzeko baizik; eta, beraz, Frantziskok esan diezaiola, ez duela Sernan etxerik izango, eta horrela ez du zertan ibili joan eta etorri. Eta ahal duenik eta modurik hoberenean eraman beza, gauzari eta sinadurarik eman gabe. Esan biezaio nire nebak emateko agindu zuena emango zaiola betiere, horrekin ongi horniturik geratzen baita?
‎3 Hor bidaltzen diot berorren aitatasunari, Jesusen Lagundiko probintzialak idatzi zidan gutun bat Carrilloren kontu horretaz; hain nahigabe handia eman zidan, erantzun nion baino modu txarragoan erantzuteko gogoa izan nuen. Izan ere, badakit esan ziotela haren aldaketan nik ez nuela esku hartzerik izan, eta horixe da egia; jakin nuenean, pena eman zidan, berorri idatzi nionez, eta aurrera joan ez zedin gogo biziaz gutun bat idatzi nion gauzak albait argien aditzera emanez, probintzialari zin eginez erantzuten diodan horretan bezala; haien jarrera kontuan harturik, hain argi eta benetan esan ezik, ez zidatela sinetsiko uste bainuen.
‎beharbada, haren salbamena alargun geratzetik etorriko da. Nik uste dut berorren gorentasunaren gauza guztiei modu berezian begiratzen diela Haren Maiestateak, benetako adiskidea baita. Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu handirik egin behar.
‎6 Berorren aitatasunak dioenari dagokionez, hau da, nik idatzi dudala esan dadila aldatze horri oztopoak jartzen nizkiola; horrelakorik burutik pasatu bazait, Jainkoak ez nazala idatz bere liburuan. Jasan bedi esateko modu hau, nire iritziz, berorren aitatasunak jakin dezan ez dudala hitz egiten Jesusen Lagundiaz honen gauzak ariman dituenaren eran baizik, eta gauza horiengatik bizia emango nukeela, kontrakoa ez eginez Jainkoaren aurka ez dela egiten jakin dezadanean. Haren ezkutuak handiak dira; eta gauza honetan esan dudana baino beste erantzukizunik izan ez dudanez gero (eta honetaz Jainkoa da lekuko), ez nuke izan nahi etorkizunean ere.
‎7 Padilla lizentziadunari idazten diot, eta horregatik berorrek ez diezaiola nola jokatu behar den baino besterik esan, arazoa ez dago itxaroteko moduan eta. Idazkitxoak agertzen dio berorri.
‎Ez beza berorrek baimenik eman haren profesarako, Jainkoak nahi badu, ni joan arte. Aita Nicolaori idazten diot, handik joateko modurik dagoen, hemen ez baitut aukera handirik ikusten. Jainkoak antola dezala guztia berak nahien duenez.
‎Nik idatzi diot etxe honi eman diezazkion kopuru batzuk, premia gorrian baitago. Horretarako modurik bada, eska biezagu zerbait, haren anaiak horrela egiten baitu?, eta berorren agurgarritasuna konpon dadila hor eta kobra ditzala berrehun dukatak, ni asperturik bainago aita Nicolaorekin horretaz hitz egiten, eta gehiago ez diot hori aipatuko. Kapera oraindik hasteko dago, eta hemen nagoen bitartean egiten ez bada (gutxienez hasten ez bada), ez dakit nola ez noiz egingo den, Jainkoak nahi badu, hemendik Madrileko fundaziora joateko esperantza baitut.
‎6 Nire iritziz, berorren agurgarritasunak ez luke joan behar Albara aita Nicolao gabe, nahasmen hauek eta benefiziaduak utzi zituen limosnaren kontuak argitu ditzan. Mesede handia egin zidan berorren agurgarritasunak hura bidaltzeaz (gehiago ezin baitzen egin); izan ere, han ez zen gaztetxorik behar, hitz egiteko modua duena eta gehiago denaren itxura ematen duena baizik. Oi, ene aita!, gorets beza Jainkoa, berorrekin harremana dutenekin hain atsegina egin duelako; dirudienez, inork ezin du bete hutsune hori, guztia nekagarri egiten baitzaio Laurentzia gaixoari.
‎Sare gehiago jarriko dituzte (eta behar izanez gero Burgostik ekar daitezke), eta Andre Mariaren kaperatxoa egiten bada, txikiena han da. Ni ahaleginduko naiz ordain daitezen, hor ordaintzeko modurik ez badute. Egunetik egunera maiteago dut etxe hori; ez dakit zergatik izango den.
‎5 Aita bisitariak buruan ongi sartua du hartu egin behar dela etxe hori; beraz, berorren agurgarritasuna ere horretan bada, Antonio Gaitáni esango diot, bisitariak berari ematen baitio eskriturak egiteko mandatua. Behin agindua emandakoan, emakume horrekin konpontzekoa modua egingo da; zaharra da eta oso gaixo dago, eta pixka bat jasan da, handia delako horko arimek duten premia. Jainkoak bidera beza eta gorde biezat, ongi lortzen baitu negozioa aurrera ateratzea.
‎3 Ene aita Cuevasko priorearen bidez idatzi nien gutun bat beroriei helarazteko modua egin zezan. Haren aitatasunak jaso ote zuen jakin nahi dut; beste bat idatzi nion berari eta eman zionari, berriro ere idatzi arren.
‎5 Nik diotsot nahigabe handia ematen didatela erortze horiek; horregatik ongi loturik ibiltzea komeni, ez erortzeko. Ez dakit nik zer asto modu den hori, ezta berorren aitatasunak zergatik ibili behar duen hamar legoa egun batean, txalma baten gainean hori hiltzeko aski baita. Arduraturik nago, gogoratu ote den arropa gehiago janzteaz, honezkero hotz baitago.
‎6 Orain modu oso oneko bi mojari buruz hitz egin didate; hemen izan nahi dute moja eta bi mila dukat baino gehiago dakartzate; horrekin etxea ordaintzeko izango dugu, lau mila kosta baitzen, eta seiehun hauek eta hainbat gehiago. Jainkoa gorets dezan diotsot, mesede egin didalako baita hartzen direnak hain onak direlako ere.
‎Nolako eragina duen lagun ona ondoan izateak bere desirak berriro iratzartzeko, eta zer modutara hasi zitzaion Jauna, zekarren iruzurraz argi pixka bat ematen.
‎– Irakur bedi arretaz, modu finez adierazten baita eta oso kontuan izateko gauzak baititu.
‎5 Negura arte (esan zidanez eta dituen zereginak kontuan izanez) ezinezkoa da hara joatea. Jainkoak nahi beza probintzialaren bikarioa horretarako moduan egotea; izan ere, Sevillako gutun batzuk eman dizkidate oraintxe, eta ama prioreak idazten dit, han dagoen izurritea dela-eta, isilik gordetzen bada ere, izurriak jota dagoela, baita frai Bartolome Jesusena ere; pena handia eman dit.
‎Jainkoaren hitz egite modu hauek arimari, honek entzun gabe nola ulertzen diren agertzen du, eta horretan gerta daitezkeen engainuak, eta zertan ezagutzen den noiz den hala. Probetxu handikoa da otoitz gradu honetan dagoenarentzat, oso ongi agertzen baita, eta doktrina ona baita.
‎– Jaunak egiten duen mesede honen zertxobait azaltzen du modu gozoan.
‎4 Oi ene Jauna, Zuk eginiko on guztietatik zein gaizki baliatzen garen! Zu, guri diguzun maitasuna erakusteko era, modu eta bide bila; gu, ordea, Zu maitatzeko bidean gaizki ikasiak izanik, bide horiek gutxiesten ditugula, eta horretan hain gaizki arituak baikara, pentsamenduak betiko tokira doaz eta hizketa honek bere barruan biltzen dituen misterio handiak, Espiritu Santuak esanak, pentsatzea alde batera utziz. Zer gehiago behar zen haren maitasunaz sutzeko, eta adierazpide hau ez zuela hartu arrazoi gabe pentsatzeko?
‎22 Bada beste adiskidetasun eta bake modu bat, gure Jauna bera ezertan iraindu nahi ez duten pertsona batzuei ematen hasten zaiena; arriskuetatik hainbeste urrundu ez arren, beren otoitzaldiak dituzte, Jaunak samurtasun eta malkoak ematen dizkie, baina haiek ez lituzkete utzi nahi bizi honetako atseginak, bizitza on eta erosoa izan baizik; hemen atsedenez bizitzeko hura ongi datorkiela dirudi. Biziera honek aldaketak ekarri ohi ditu.
‎7 Gero iruditu zait egoki izango dela munduak ematen duen bakeaz eta geure sentsualitateak ematen digunaz zuei pixka bat hitz egitea; izan ere, nik esango dudan baino hobeki idatzirik leku askotan egon arren, beharbada, ez duzue liburuak erosteko modurik , pobreak zaretelako, eta haiek limosnaz nork emanik ere ez duzuelako; eta hau etxean dago eta era batera ikusten da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
modu 48 (0,32)
modua 18 (0,12)
moduan 17 (0,11)
modurik 14 (0,09)
moduak 5 (0,03)
moduaz 2 (0,01)
moduetan 2 (0,01)
moduari 1 (0,01)
moduen 1 (0,01)
modutara 1 (0,01)
modutzat 1 (0,01)
moduz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
modu egin 8 (0,05)
modu bat 7 (0,05)
modu hau 7 (0,05)
modu berezi 4 (0,03)
modu bera 3 (0,02)
modu esan 3 (0,02)
modu fin 3 (0,02)
modu on 3 (0,02)
modu txar 3 (0,02)
modu baizik 2 (0,01)
modu bitxi 2 (0,01)
modu egon 2 (0,01)
modu ere 2 (0,01)
modu gozo 2 (0,01)
modu hauek 2 (0,01)
modu antz 1 (0,01)
modu argi 1 (0,01)
modu aurreko 1 (0,01)
modu eman 1 (0,01)
modu epel 1 (0,01)
modu erabili 1 (0,01)
modu eskuragarri 1 (0,01)
modu ez 1 (0,01)
modu ezberdin 1 (0,01)
modu harrigarri 1 (0,01)
modu hartu 1 (0,01)
modu hasi 1 (0,01)
modu hoberen 1 (0,01)
modu hura 1 (0,01)
modu ikasi 1 (0,01)
modu intuitibo 1 (0,01)
modu iruditu 1 (0,01)
modu jokatu 1 (0,01)
modu jostatu 1 (0,01)
modu kontrajarri 1 (0,01)
modu lauso 1 (0,01)
modu nahigabe 1 (0,01)
modu ni 1 (0,01)
modu oso 1 (0,01)
modu zakar 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia