Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 340

2000
‎Beste irizpidea da hitza egokia izatea kontestu horretarako. " Otto Pette" n nik ordura arte erabiltzen ez nituen hitz dezente badaude ere, ez dut hitz bakar bat ere erabili hiztegiak" hau hala esaten da" diolako. Gutxienez esaldi baten barruan, edo klasiko baten testu barruan kontestualizatuta aurkitzean, eta non eta nola funtzionatzen duen dakidanean, lasai erabil dezaket hitz hori, klasikoarena imitatzen dudan beste kontestu batean.
‎Naziotasuna norbanakoaren aukera da; nazionalitatea, aldiz, estatuak aldez aurretik askripzioz erabakitako eta araututako nortasuna da orokorrean, zenbait kasutan norbanakoak aukeratzeko posibilitatea badu ere, naturalizazio kasuetan adibidez. Hizkuntza askotan ezdira desberdintzen bi kontzeptu horiek eta hitz bakar batez adierazten dira bi esanahiak: nazionalitatea (Neveu, 1997: 83).
‎Adimenaren ekimena, giza pentsamendua alegia, oldozte bidea da funtsean, aritzeluzea: tximistak ez bezala, gizakiak ez baitu errealitatea une bakar batean argitzen, ezdu mundua hitz bakar batez azaltzen, denboraren beharrean baita. Gehienez ere, hitzbakartuen nahiz mintzo ez osoen bidez, errealitatearen osotasuna osatzen dutenosagaiak ezagutarazi ditu banan banan.
‎Eta, hala, hura Baionarat itzuli zelarik —non, derradan bide batez, handik gutirat hil baitzen—, liburua gainetik behatzen hasi eta... ikusi ez nituen, bada, bat batean, ohar haiek, hainbat orritan eginak! Gehienetan marra bat zen, paragrafo baten goiti beheitikoa hartzen zuena, eta orrialdearen ezkerreko bazterrean —in margine— trazatua; ezkerretarago, berriz, marratik harat, hitz bakar bat, maiuskulaz: EZ.
‎Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua ikusten duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat batean deskorapilatu balira bezala? Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko. Baina, baldin oraintxe erran badizut ezen keinuak ez duela hitzen beharrik, zer nabilkizu ni orain hemen keinuei buruz hitz eta pitz, jaun André?
‎Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen.
‎Eta aitak amari erran zizkion hondar hitzak oroitu nituen: ...; Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran merranak..." Ez dakit zergatik, baina ez nizkion aitari hitz haiek sinetsi... zeren eta bertze fabore haiek bainituen buruan, eta hiru hitz haiek arras betetzen zuten ene buru barrena, kontsolamenduzko hitz bakar batendako ere tokirik uzten ez zutela... Eta bai, banekien zer nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala...
‎Ondoan jarri nintzaion, ohe gainean, baina nire aita su sasikoak makinatxoa nire eskuetara ekartzea baizik ez zuen lortu. Hitz bakar bat ere ez.
2001
‎Guk hitz bakar batez, eleberria edo nobela formulaz adierazten ditugu bi biak. Idazlearen garaiko ispilutza, nahiz edozein garaitan gerta zitezkeengorabeheren kontakizuna, biak biltzen ditu eleberri hitzaren kapak.
‎Iparraldeko literatur ekina hitz bakar batez mugatzekoa balitz, betikotasunaelea hautatuko nuke. Alabaina, hizkuntzak, egiten?
‎Ezberdintasun franko badago bataren eta bestearen artean, baina ezberdintasun guztien funtsa eta erroa hitz bakar batean bil daiteke: hiz  kuntzaz lirateke orain ezberdinak.
‎ea unificación eta unidad ez ote ziren desberdinak, izan zen haren argudioa. Baina, euskaraz ari banaiz, zer axola zait nik hitz bakar baten bitartez adierazten dudana, edozeinek uler dezakeelarik, erdarazko batez, biz ala ehunez ematen den aditzera?
2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
‎–izan zen Pertseoren lantua?. Ez naiz bere aurrean hitz bakar bat esatera ausartuko.
‎. Ezberdintasun franko badago bataren eta bestearen artean, baina ezberdintasunguztien funtsa eta erroa hitz bakar batean bil daiteke: hizkuntzaz lirateke oraindesberdinak.
‎Bide osoan ez dugu hitz bakar bat ere gurutzatu, baina begirada hutsekin elkarrizketa bat mantendu dugu. Nire gaztetasunaren ezaugarri diren zalantza eta kezka arintzen saiatu da, ikasteko bizitza osoa behar izan dituen gauzak funtsean agertzen ahaleginduz.
‎Ohi baino begitarte argiagoa zeukala eta automobila ohi baino arretatsuago gidatzen zuela, hori bai. Bestalde, halako baretasun bat ageri zuen, hitz bakar batez edo esaldi labur batez erantzuten zidanean. Hori ere, alde batera, beti gertatzen zen horrela.
‎Gogoan dut Jean Etxepare medikuak XX. mende hasieran Bilbo alderat egin zuen lehenbiziko bisitaz kontatzen diguna: " Hogoi ta lau ordu bazituen Bilbaon nintzela, eta aditurik ez nuen oraino euskara hitz bakar bat!". Nekez esango genuke hau orain, hori ere egia da.
2003
‎buztu sapako egunetako batean, gure herri honetako jende askok bizi duen etsipen zein betekada politikoaren diagnosia egin zuen Juan Carlos Eguillor marrazkilariak «El Pais» egunkariko bere txokoan. Ikurrinez gainezkaturiko paisaia nahasi batean, hitz bakar bat: indiferentzia.
‎Horregatik baztertu zuen bigarren zinta. Hitz bakar bat ere ez zuen transkribatu. Hirugarren etxean grabatutako zinta hartu zuen gero.
‎Aurpegi batekin edo ahotsarekin nahas zaitezke (aireportuan behinola emakume arrotz batek besarkatu ninduen, bere senarrarekin nahasten ninduela, eta ulertzen ez nion hitz bakar bat errepikatzen zidan belarrira, gingila musukatuz, barkazioa eskatuz edo), keinu batek edo begirada batek ere zalantzaz bete dezake zure barrena (badaude listua birritan irenstera behartzen gaituzten begiradak eta zerbait urruna gogoratzen digutelako asaldatzen gaituzten imintzioak), baina horiek baino sakonagoa, pertsonalagoa da idazle batek urteetan landu duen idazteko modua, idazkera h...
‎" Hamaika!": hitz bakar bat, zigorraren negutik eskuzabaltasunaren udaberrira ninderamana, ai, Joanma!
‎Nik dakidala, berak ere ez daki euskaraz. Baina Diario de Noticias en irakurri nuen bera ere harrituta gelditu zela Oteizaren hileta elizkizunetan euskaraz hitz bakar bat ere entzun ez zelako. Aparteko ezer ez, Corpas Bianako Printzea Erakundearen zuzendari ez balitz.
2004
‎Zer erakusten du ordea hizkuntzen azterketak? Hizkuntza bakoitzak bere gisara banatu duela koloreen sailla; eta herri batek bereziki izendatu nahi izan dituen kolore batzuk, beste hizkuntza batek hitz bakar batez izendatu dituela; edo alderantziz. Zergatik?
‎Ez zuen asko behar izaten Romanek hegan hasteko. Hitz bakar bat, batzuetan. Egun hartan" luma" hitza izan zen hegalak jantzi zizkiona.
‎Aitak harrizko aurpegierarekin entzun zituen nik negar zotinek desitxuraturiko ahotsaz eta zezelka esaten nituenak. Nire bakarrizketa luzean zehar ez zuen hitz bakar bat ere atera. Ezta keinurik ñimiñoena ere, haserrea edo ulertzea, amorrua edo errukia adieraz zezakeenik.
‎Aristotelesek berak eta harez geroztik askok uste izan dutenaren kontra, ethos eta ethos hitzek ez dute etimologia berdina, nahiz eta Antzinateko greziarrentzat jatorri bereko hitzak izan. Latindarrek bai ethos eta bai ethos hitz bakar batez adierazten zituzten latinez: mos hitzaz, alegia.
2005
‎Valentziako presidente, Francisco Camps eta konpainia, Madrilen hauteskundeak galduta, ezkerrekoek, goikoek, kanpokoek «gure hizkuntza kentzen digute, gure identitate ezaugarria» esanez ari dira. Bitxia da, sekula katalanez ez dute hitz bakar bat egiten. Esaldi hori espainolez esaten dute!
‎Hortikau rrera, estiloen kontrastea: pertsonaien instantea hartudu, soilduz, kimatuz, inausiz, hitz bakar bat ere ez sobran, miniaturara jo du Barandiaranek. Erresuma eta Mundua simetrian daude:
2006
‎gurasoei arazoak eta oinazea beste deus ekarri ez zien egoera baten xuxurlak; egunero bizi zituzten egonezin eta larrimin isilak, ezin zutelako jakin nolakoa izango zuten etorkizuna. Eta hori guztia hitz bakar batek laburbiltzen zuen, eta isiltasunari orroka entzuten ari nintzaion hitz bakar hori zen izua: deiadar izutua zen isiltasunari entzuten ari nintzaiona, eta entzuten ari nintzaion baita ere ni nintzela, neu bakarrik, gurasoek bizi zuten eguneroko kabitu ezin itogarriaren kausa.
‎Uzkurra, horixe zen alboan nuen gizona ondoen definitzen zuen hitza, eta ondorio horretara iritsi nintzen une berean, trenpua txartzerainoko atximur bat sentitu nuen urdailean, hiruzpalau urte lehenago hitz berbera erabili bainuen, uzkurra, aita definitzeko ere, baina orduan gai  tzespen zentzu guztizkoa eman nion orain samurtasunez nerabilen adjektiboari. Bitxia da ikustea, eta maiz baita oso mingarria ere, hitz bakar batek zer nolako bidaiak egiten dituen denboran zehar eta egokiera batetik bestera.
2007
‎" Dharamsalara iritsi nintzenean, ez nuen inor ezagutzen. Ez nintzen indiarrez hitz bakar bat egiteko gai, eta bertako ohiturak arrotzak ziren niretzat. Asko kostatu zitzaidan nire bizitza berregitea.
‎Libre utzitako beste 4.300ak beharrera itzuli direnean, Sonapur izeneko auzoan lotarako daukaten hiru solairuko etxearen atarian ohar bat aurkitu dute, ugazabak idatzia, non agintzen zaien laster bi mediku agertuko zaizkiela denen osasuna segurtatzeko, eta nagusiek pagatuko dutela logelen klimatizazioa, janaria berotzeko behar dituzten butano bonbonak bezala. Soldata igotzeaz, ordea, hitz bakar bat ere ez.
‎Duela hilabete, karrera garrantzitsuak irabazten zituenean, dena zen laudorioa eta goraipamena. Orain, aldiz, inork ez du Ibonen aldeko hitz bakar bat ere esaten. Ez al da kontraesana?
‎Baina bazkaloste hartako lo kuluxkan senarra ez zen beti bezala isilik gelditu: hitz bat esan zuen, hitz bakar bat. Munduan dauden beste hitz guztiak baztertu, eta Sandra esan zuen senarrak.
‎Ez du ezer laguntzen milaka urtetako garabide bat denboran suposatzeak. Gizakiak hitz bakar bat bera ere hots edo boz artikulatu gisa ulertzeko (hau da, ez keinada edo bulkada sentigarri soila), alegia kontzeptuaren zeinu gisa, hizkuntza osoaren jabe izan behar du jada. Hizkuntzan elmentu bakarkakorik ez dago, osotasun baten zati gisa ageri da elementu bakoitza, eta osotasunetik hartzen du esanahia.
‎Horregatik erantzun diot berehala Don Valentini ezetz, mesedez eta faborez ez egiteko halakorik, Jainkoaren izenean, neure kontuak neuk gobernatuko ditudala eta ez esateko hitz bakar bat ere Plasmari. Harrien azpitik bada ere, aterako dudala neuk nonbaitetik laguntzailea, egoteko lasai.
2008
‎Jaitsi zen zalditik, begiratu zizkion hankak, eta ohartu zenean ezen atzeko hanketako bati ferra falta zitzaiola, baita hanka azpian odol arrasto bat zuela ere, oroitu ere, oroitu zuen, beharbada, une hartan, bizpahiru legoa lehenago aurkitutako paraje legartsu batean zaldiak izandako irristada, ia ia zaldizkoa zaldi gainetik bota zuena?, arrebaren komentura joatea erabaki zuen. Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena?
‎Silverrek berak ere, jaten ari zela, Flint Kapitaina sorbaldan zuela, ez zuen gaitzespen hitz bakar bat esan bere kideen zabarkeriaren aurrean. Eta horrek harritu ninduen gehien, orduan bezain azeri sekula ez zuela jokatu iruditzen baitzitzaidan.
‎Hona sartu naizenean nire postua uzteko asmotan nintzen. Ez nuen uste mister Trelawneyk hitz bakar bat entzungo zidanik.
‎Agure gizajoa! Ez zen bere ezpainetatik harridura, kexa, beldur edota etsipenezko hitz bakar bat ere atera gure arazoen hasieratik orain enbor etxean hiltzeko etzan genuen arte. Troiar bat bezala egon zen galerian bere koltxoiaren atzean jarrita; txintik atera gabe bete zuen agindutako guztia, leialki eta ondo; gure taldeko zaharrena zen hogeiren bat urteko aldeagatik; eta hari tokatu behar hiltzea, zerbitzari zahar, bekozkodun, esaneko hari!
‎–Etxekoei deitu behar genieke, esan nuen nik, eszenak zuen xarma apurra behin betiko zapuztuz. Ez genuen hitz bakar bat gehiago trukatu. Bi garagardoak ordaindu eta kalera atera ginen, hutsik zetorren taxi bat geratu eta saltoki handietara itzultzeko.
‎IKERNE. (oso haserre) Hitz bakar bat eta ikusiko duzu?
‎Jaitsi zen zalditik, begiratu zizkion hankak, eta ohartu zenean ezen atzeko hanketako bati ferra falta zitzaiola, baita hanka azpian odol arrasto bat zuela ere –oroitu ere, oroitu zuen, beharbada, une hartan, bizpahiru legoa lehenago aurkitutako paraje legartsu batean zaldiak izandako irristada, ia ia zaldizkoa zaldi gainetik bota zuena–, arrebaren komentura joatea erabaki zuen. Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena... jakin ez domingotarra halakoa ote zen berez, edo bere ofizioagatik ote zen:
‎Gutun azal bat dakar eskuan. Hitz bakar bat ageri da gutun azalean, open, beltzez eta hitz larriz idatzia; bi lerroko azpimarra, beltzez hura ere.
‎Isilik. Inaziok bere adorearen hitzezko erakustaldia atera duenetik, ez dute hitz bakar bat egin.
Hitz bakar baten hautuak horrela korapilatzen baditu auziok, egin ditudan ehunka eta ehunka hautuek nola ez zituzten korapilatuko, horra azken bolada luzean buruan bueltaka darabildan katramila.
‎Pedrok bere arkatza ausikitzen zuen baina hitz bakar bat ere ez zion aterarazi. Sudur ziloa karrakatu zuen eta hartarik jalgi mokor bat mahai azpian lotu.
2009
‎Lehenengoek halako jakituria, irakatsi edo mezuren bat adierazten dute(" Goiz gorri, arrats euri" kasurako). Esaerak berba kate finkoak dira, esaldi eginak, eta osotasun horrek hitz bakar baten adiera hartzen du, kontzeptu zehatz bat (kasurako" olgetanbenetan"," txantxetan" adierazteko).
‎Ikasketa automatikoari esker, adibidez, patroiak bila daitezke, eta ezagutza eraiki ordenagailu bidez. Beraz, hizkuntzaren prozesamenduaren arazo nagusietako bati aurre egiteko modu bat da, alegia, hitz bakar batek esanahi bat baino gehiago dituen kasua ebazteko bide bat. Hori egin dezakegu corpus handiak erabiltzen baditugu.
‎Horrela, erdizka baino ulertzen ez diren baina erabat bustitzen duten hitz horien ostean, egiten da isiltasuna Amaiaren egongelan barrena. Musika aparatuak argi urdinez eta hitz bakar batez adierazten du egoeraren nondik norakoa: END. Aste osoko nekadura (eta mingostasuna) jausi zaio Amaiari sorbalda gainera.
‎Primeran!, erantzun zion Amaiak, hitz bakar batez osatutako azken mailean.
‎Erratuta nengoen. Eskuetan neukan argazki kamerari begiratu eta bete zuen, luze eginez hitz bakar baten bidea.
‎berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen, bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente?, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, ardo tantarik ere probatu gabe ia; igandeetan, baina, aste osokoak edaten zituelako edo, sekulako mozkorrak harrapatzen zituen; badirudi mozkorraldi haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste biak baino maizago erabiltzen zutena: Putakumea, maiuskulaz?, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen? ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guer... , edo haiei burla egiten? ¡ con maricas así, hasta los moros nos darán al fin por culo!?
‎Joan ziren, bada, handik gutxira, orbetarrak, Domingorekin Ada utzita; hartu zuen gaixoak medikuak eman ziòn lasaigarria, eta baretu zitzaion mina?; lasaigarriak burua moteltzen zion, bai, baina ez blokeatzen, minezko minak bezala; esan nahi baita Domingo pentsatzeko moduan zegoela; ez zuen asko pentsatu beharrik, gainera, haren pentsamendua hitz bakar batek laburbil baitzezakeen, ausaz: –eskua?, hitza den pentsamendua eta pentsamendua den hitza, hitza bete esku eta pentsamendua bete esku:
‎Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi bai ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
‎Hitz bat? hitz bakar bat, ezpata bat bezala, Reginari sabela erdibitu ziona: erdibitu zion lurra, erdibitu zion arnasa, erdibitu zion erdigunea.
‎Ese lunar que tienes cielito lindo? Musika airean gelditzen da eta hitz bakar bat entzutea nahikoa da ahaztuta uste zenuen melodia gogora ekartzeko, barruan dituzun notak berpizteko.
‎Solas molas luzeak eta iruzkin mamitsuak eraikitzen zituen haien haritik. Aldi hartan, hitz bakar bat ere ez zion gehitu nire kontakizunari.
‎–Ezkutaria?. Hitz bakar bat, gehiago ez zuen behar izan ni tronutik beheratzeko. Bat bateko izuak jota, ahuspez jarri nintzen lokatzaren gainean.
‎Nire eskuek bazekiten zer zen hurkoari bizia kentzea. Eta hala ere, hitz bakar bat ere ez zen jalgi nire ahotik.
‎Lepoa moztu zieten gillotinarekin La Santé ko patioan bertan, goizaldean, La Marseillese kantatzen zuten bitartean. Higinia Luzek entzungo zuen, besteek bezala, ereserkia erdibitua, harik eta hitz bat, hitz bakar bat, zintzilik geratu zen arte, La Santén. Gero, gillotinak zuraren kontra egiten duen hotsa.
‎ALEX. Hago ixilik! Ez diat onartuko hitz bakar bat ere bere alde, ez daukak eta arrazoirik.
‎Elkarri begiratzen diote harriturik. Orduan hitz bakar bat ateratzen da bere ahotik....
‎Primeran!, erantzun zion Amaiak, hitz bakar batez osatutako azken mailean.
‎Sanzek bereziki Blancoren lana eskertu zuen,, berak desblokeatu duelako oso trabatuta zegoen akordioa?, eta berak ere historiko hitza erabili zuen akordioa hitz bakar batean definitzeko. Eta, gero, beste tanta bat gehitu zion, akordioa bera, indar demokratiko nagusien artean lortutako hitzarmen instituzionala?
‎Berrehun eta mila hitz artekoak daude ondoren, eta horiek, berriz, oso ipuin laburrak dira. Hitz bakar batetik berrehun hitzetara joan daitezkeenak daude azkenik. Mikroipuinak dira horiek?.
Hitz bakar batean esan behar banu, sufrimendua. Urduri aritu nintzen partida osoan, kontzentratu ezinik.
‎Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi bai ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
‎Hitz bat... hitz bakar bat, ezpata bat bezala, Reginari sabela erdibitu ziona: erdibitu zion lurra, erdibitu zion arnasa, erdibitu zion erdigunea.
‎armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen –sumatu baino gehiago ere bai, beharbada– berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen –bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente–, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, ardo tantarik ere probatu gabe ia; igandeetan, baina, aste osokoak edaten zituelako edo, sekulako mozkorrak harrapatzen zituen; badirudi mozkorraldi haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste biak baino maizago erabiltzen zutena: Putakumea –maiuskulaz–, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen – ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como Marí... sarjentu galoiarekin batera, soldaduen gainetik egoteko arrazoitzat zituen bere ezaugarri haiek guztiak, halako moldez, non, soldadu erreserba berri bat zetorkion bakoitzean, hasberriei bere abileziak erakusteko beharra nagusitzen baitzitzaion, baita Domingo eta bere kideak iritsi zirenean ere; hala, sarjentuak, eguzki galdak bazterrak astintzen zituèn uda bukaera hartako egun ezin beroago batean –Domingo eta bere kideak kanpamentura iritsi eta handik hilabetera edo–, konpainia instrukziorako zelaiunean bildu, soldaduei sutsu mintzatu –" Aberriak gorputz arinak behar ditu, behar bezala defendatuko dutenak:
‎Joan ziren, bada, handik gutxira, orbetarrak, Domingorekin Ada utzita; hartu zuen gaixoak medikuak eman ziòn lasaigarria, eta baretu zitzaion mina...; lasaigarriak burua moteltzen zion, bai, baina ez blokeatzen, minezko minak bezala; esan nahi baita Domingo pentsatzeko moduan zegoela; ez zuen asko pentsatu beharrik, gainera, haren pentsamendua hitz bakar batek laburbil baitzezakeen, ausaz: " eskua", hitza den pentsamendua eta pentsamendua den hitza, hitza bete esku eta pentsamendua bete esku:
‎Apologisten ondoan izan ditu, halaber, bere heriotza iragarri zutenak ere, Luis Bonaparte, esate baterako, XIX. mendean. Kontua da, XVIII. mendearen hondarretatik aurrera egindako ibilbidea hitz bakar batez adierazi bagenu, atzerakada hitza erabili genukeela nahitaez; atzerakada prozesua izan baitzen mende horietan euskarak nozitu zuena. Atzerakada horri ataka jarri nahian, XX. mende hasieran, euskal nazionalismo sortu berriaren eskutik euskararekiko interes eta konpromiso berritua hezurmamitu zen, eta, 1936ko altxamendu militarraren ondorioz, euskara biziberritzearen aldeko errebindikazioa eta zenbait sektore sozialen jarduna hertsiki lotzen dira diktadurarekiko erresistentziarekin eta frankismoak arlo guztietan (askatasun politikoen arloan bezala kulturarenean eta hizkuntzarenean ere) aurrera eramandako zapalketaren aurkako borrokarekin.
‎Prozesu hartaz denak lotsa lotsa ote dira? Hitz bakar bat, baikor sustagarri bakar bat entzungo banu hartaz, 15 egun amaibako ez dakit zertarako nazkagarri hauek barkatzeko laineko poza izango nuke.
‎Euskaraz, gainera, bikoiztasun horrek badu bere isla hizkuntzan bertan. Gaztelaniaz eta ingelesez, esaterako, hitz bakar bat erabiltzen bada ere (creencia batean, belief bestean), euskaraz bi hitz erabiltzen dira, hain zuzen ere, uste eta sinesmen hitzak. Erlijioaz mintzatzen garenean, oro har, sinesmen hitza erabiltzen dugu.
2010
‎bai erraza ingelesa azken finean! Hitz bakar batek egiten zitzaion ihes: sank.
Hitz bakar bat ere ez horretaz!
‎Ezta hitz bakar bat ere! Aditu?
‎Nik oraindela [sic] urte batzuk ez nekien hitz bakar bat ere euskaraz eta orain ikasten ari naiz, buru belarri gainera, baina saila da hizkuntza bat menperatzea.
‎Dena dela, gotzaina egilearen familiaren adiskidea zen, Aizpururekin hartu emanik izan ez arren, eta eskutitz bat idatzi zion, adieraziz liburua onartu egin zitekeela puntu batzuetan aldatuz gero. Bizente Aizpuruk ez zuen amore eman, ez zuen hitz bakar bat aldatu, eta Gasteizeko elizbarrutiko buletin ofizialean kondena dekretua aurkitu zuen, 1931ko martxoaren 16an argitaratua, hemen euskarara itzulita emango duguna:
‎Baina ez nion galdetu. Osabaren ahotsa telefonoan entzun nuenean, hain pozik libre utzi nindutelako, ez nintzen hitz bakar bat ahoskatzeko gauza izan.
‎Ondo ulertzen ez nuena adierazteko modu hura zen, hitz bakar bat ez jartzea gutunean. Baina, ondo pentsatuta, zer espero nuen?
‎" Lubis hil ditek, David —hasi zitzaidan Joseba niri hitz bakar bat esateko betarik eman gabe. Atzo gauean atzeman zitean guardiek Adelarenean zegoela, eta gero torturatu eta hil.
‎Paulinak hartu zuen telefonoa, eta egia jakin nuen berak hitz bakar bat esan aurretik. Ez zen normala ordu hartan nire etxean egotea.
‎" Gauzak horrela, zer egin dezaket zure argazki bat lortzeko?". Hitz bakar bat atera zen bere ahotik: " Merits", merituak.
‎Biharamun goizeko hitzaldien segida amaigabea hitz bakar bat bera ere asimilatu gabe entzun nuen, nahiz eta hizlarien artean eserita egon, oholtza gaineko mahaian. Bezperakoa nerabilen behin eta berriro nire baitan.
2011
‎Kalean atxilotu, mendira eraman, bertan torturatu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman arteko horretan, lekuko eta froga andana izan ziren, eta epaileek ez dute beste erremediorik izan Portu eta Sarasolak esandakoari erabateko sinesgarritasuna ematea baino. Kuartelera eraman zituztenetik aurrera gertatuari buruz, ordea, inkomunikazioaren eraginez halako frogarik ez zegoenez, ez diete hitz bakar bat sinetsi.Gainera, hainbeste froga izan eta Portu hiltzear egon zela onartu arren, epaileek atxiloketan parte hartu zuten 15 agenteetatik 11 errugabetu egin dituzte eta gainerakoei zigor arinena ezarri. Eta behin eta berriro azpimarratu dute torturen «helburu bakarra eta azkena» mendekua izan zela.
‎Gure inkesta edo galdeketari ematen zaizkion erantzunak kalkulu orri batean ikusiko ditugu. Modu azkar batean kuadrillako hurrengo afarirako data edo mendi irteera nora egin adostu nahi baduzue, galdeketa egiteko aukera polita da hori.Google AlertsGoogle Alerts (http://www.google.com/alerts) erabiliz, hitz bakar bat edo hitz batzuen bilaketan emaitza berri bat agertzen denean, horren berri ematen digun jakinarazpen bat jaso dezakegu. Zertarako izan daiteke hori erabilgarri?
‎" Tira, hitz bakar batek ezin du bizitza oso bat azaldu", dio kazetariak, Charles Foster Kanek hil aurretik jaurtiriko berbaren(" Rosebud") esanahia ezin asmatu. Bizitza osoa baino, izan ez duen, izan zezakeen, erauzi zioten bizitza laburbiltzen du protagonistaren azken hitzak, baina ez dugu misterioa gehiegi argituko, akaso baten batek ez baitu oraindik ikusi Orson Wellesen Citizen Kane filma.
‎Errientak objektu hori ematen zioan katalanez hitz egiten zuen lehen haurrari. Hitz bakar bat nahikoa zuan. Gaitzetsitako hizkuntzaren eta hura hitz egin izanak eragindako lotsaren ikurra zuan objektu hori eta zehazki zera adierazten zian:
hitz bakar batean bildu nahian
‎Esan sasikume more horri hitz bakar bat daukadala berarentzat: " Ez".
‎MANEX ez da gai hitz bakar bat ere esateko.
‎Ia bi urte egon zinen amonarekin haserre, kortesiazko hitz bakar bat ere egin gabe elkarrekin. Nik ez nuen ulertzen hura, zure printzipioen guztiz kontra baitzegoen.
‎Ikusten duzue, beraz, hitz bakar batek zenbat konplikazio eta buruhauste ekar ditzakeen hizkuntza batetik bestera salto egiterakoan. Imajinatu, bestela, zer nolako nahaste—borrastea izango litzatekeen zu, esate baterako, Italiako herri batean biziko bazina eta etxean esaten dizutela joateko izkinako dendara eta makarroiak ekartzeko, kilo bat, bazkaria prestatzen hasi behar dutelako.
‎Piazza di Spagnako tiroketa hori, Carlaren kontrako atentatu ahalegina, hildako estatubatuarra, egunkariaren gezurrak... Eta Carlaren kontrako atentatuaz, gainera, ezta hitz bakar bat ere! Ez dute aipatu ere egiten.
‎Lehenik eta behin, hasi zen estatubatuarra, jakin nahi nuke nondik datorren proposamen hori. Ni mandatari hutsa naiz, jauna, azaldu zion mutikoak, eta galdera horri erantzuteko hitz bakar bat eman didate: Nixon.
‎Galdera eskaeraren sinonimotzat eta eskaera ahulkeriatzat jotzen duten horietakoa delako hainbatean. Ez zuen kortesiazko hitz bakar bat esan. Agian hauxe da nardagarrien iruditu zitzaidana.
2012
‎" Ah, ba horrela bada, errespetatu ni eta ez ukitu", esaten dit. Lasai egoteko, inoiz ez dudala ukituko, baina berak niri inoiz gehiago hitz bakar bat ere ez egiteko erantzuten diot zakar. Handik pare bat ordura, lagun bat herriko bi mutil ezagunekin gelditzen da berriketan kalean.
‎" Ah, ba horrela bada, errespetatu ni eta ez ukitu", esaten dit. Lasai egoteko, inoiz ez dudala ukituko, baina berak niri inoiz gehiago hitz bakar bat ere ez egiteko erantzuten diot zakar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia