2015
|
|
Bai dela beldur izatekoa, gogoan hartzekoa eta probetxu handikoa gutxi dakigunontzat, ez baitugu lortzen egia hauek ulertzea, bestela ezinezkoa bailitzateke hain zentzugabeko lotsa txarra! Gogora dezagun, ene ahizpak, Jainkoaren erruki handia eta egonarria, gu hantxe bertan ez hondatzeko, eta eman diezazkiogun eskerrak, eta lotsagorri gaitezen gure aurka egiten edota esaten dena sentitu izanagatik; munduko gaiztakeriarik handiena baita guk, bertan ez geundela, gugatik noizbait esandako
|
hitz
bakar bat, beharbada asmo txarrik gabe esandakoa, sentitzea, Jainko gure Kreatzaileak bere kreaturei hainbeste irain bere Barruan sufritzen dizkieten bitartean.
|
|
Gertatu izan da ordu laurden baino gehiago ez irautea eta zati zati eginda geratzea. Egia da oraingoan konortea galdu zuela guztiz, indar handiaz etorri zitzaiolako (eta hitz egiten ari zela, Pazko Piztueraz, azken egunean, eta Pazkoaldi osoa hain lehortasun handiaz egonik, ia Pazkoaldia zenik ere ez zekiela), bizia amaitzen ez zelako
|
hitz
bakar bat entzuteaz besterik gabe. Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da.
|
|
15 Laugarrena da, hitzak oso desberdinak direlako, eta
|
hitz
bakar batek asko esaten du, eta gure adimenak lituzke moldatu hain laster.
|
|
10 Azken batean, ez dagoela erremediorik ekaitzaldi honetan, Jainkoaren errukiaren zain egotea baino besterik; honek, bat batean, bere
|
hitz
bakar batez edota beharbada gertatu zen aukera batez, laster batean kentzen du guztia, eta eguzkiz eta pozez betea geratzen da, arima hartan hodei beltzik izan ez zelako irudipena izateraino; eta gudu arriskutsu batetik, garaipena lorturik, ihes egin duenak bezala, Jauna goresten geratzen da, Hura izan baitzen garaipena lortzeko borroka egin zuena; izan ere, argi ikusten du arimak berak ez zuela ...
|
|
Jaunaren edertasun handia ikusi nuenez gero, ez nuen ikusten inor, haren ondoan, eder zitzaidanik ezta nigan leku hartuko zuenik ere; pentsamenduaren begiak ariman dudan irudian pixka bat jarriz, honetan hain libre geratu naiz, non gero hemen ikusten dudan guztiak higuin ematen duela iruditzen baitzait Jaun honengan ikusten nituen bikaintasun eta grazien ondoan. Ez dago jakinduriarik ezta atseginik ere nik ezertan estimatzekorik, haren jainkozko ahoak esandako
|
hitz
bakar bat entzutearekin konparatuz gero, gutxiago oraindik hainbeste hitz entzutearekin konparatuz gero. Eta nik ezinezkotzat dut, Jaunak nire bekatuengatik oroitzapen hau ezabatzen uzten ez badu behintzat, inork nigan leku hartzea, berriro Jaun honetaz pixka bat gogoratzean, libre ez geratzeko eran.
|
|
San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez. Ni guztiz ezjakinean nengoen halako ikuskaririk izan zitekeenik eta, beldur ikarak hartu ninduen hasieran, eta negar eta negar besterik ez nuen egiten, ziurtatzeko niri
|
hitz
bakar bat esaterakoan, beti bezala geratzen banintzen ere: lasai eta atseginez, eta inolako beldurrik gabe.
|
|
Beste batzuetan, Jaunak esaten zidan
|
hitz
bakar batez, ez zaitez nekaturik egon esanez besterik gabe; ez beldurrik izan, beste batean esana dudanez?, guztiz sendaturik geratzen nintzen, edota ikuskariren bat ikusiz, aurrez ezer izan ez banu bezala. Atsegin hartzen nuen Jainkoarekin; kexua agertzen nion oinaze hauek eraman nintzala onartzen zuelako; baina hori ongi ordaindua zen, ia beti gero mesedeak ugari izaten baitziren.
|
|
16 Gauza hauek ez ziren izaten segidan, noizbehinka baizik premialdiren batean, esaterako, egun batzuetan barruko sufrikario ezin jasanezkoez eta barruko ezinegonaz egon zenekoa, deabruak engainatua ote zekarren beldurrez, kontakizun hartan luze eta zabal azaldua dagoenez; eta haren bekatuak ere han daude, horrela zabalduak izan baitira, beste gauza horiek bezala, zuen beldurrak bere ohorea ahaztera eraman duelako; eta ezin esanezko nahigabeaz zegoela, bere barruan hitz hau adituz besterik gabe: . Neu naiz, ez izan beldurrik?, arima hain sosegu handiz eta adorez eta konfiantzaz geratzen zen, non ezin batzuen ulertu nondik etorri zitzaion hain on handia; izan ere, ez zen aski izan ez aitor entzulerik, ezta jakintsu asko ere hitz jario handiekin,
|
hitz
bakar batek bezalako bake eta sosegua hari jartzeko; eta horrelaxe beste batzuetan ere, ikuskariren baten bidez sendoturik geratzen baitzen; izan ere, horrela izan ezik, zituen sufritu hain neke, kontrakotasun eta gaixotasun handiak, etengabeak izan baitira?, eta sufritzen ditu oraindik, sekula ez baitago inolako sufrimendurik gabe. Gehiagoa eta gutxiagoa dago, baina ohikoa da beti minekin eta gaixotasun ugarirekin egotea, moja denez geroztik gehiago estutu badute ere.
|
|
23 Harri eta zur uzten nau gauza batek: honela nagoela, ulertu ohi dudan
|
hitz
bakar batekin, edo ikuskari batekin, edo pixka batean neure baitan bildurik egotean, abemari bat irauten duenekoan, edota Jauna hartzera hurreratzean, arima eta gorputza beti bezain baketsu geratzen direla, adimena beti bezain sano eta argi, izan ohi ditudan sendotasun eta desiraz. Eta badut honen esperientziarik, askotan izan baititut, behintzat Jauna hartzen dudanean, urte erdi baino gehiago da gorputzeko osasuna argi sumatzen dudala, eta batzuetan liluramenduekin, eta hiru ordu baino gehiago irauten didate batzuetan eta beste batzuetan hobekuntza handiaz egon ohi naiz egun osoan, eta nire iritziz ez da irudipena, arretaz behatu baitiot eta horretaz ohartu bainaiz.
|
|
Haiek bai hitz gozoak, haiek bai leuntasunak! Halako
|
hitz
bakar bat aski izango bailitzateke Zugan urturik geratzeko. Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna, zure partetik ez baitugu ezer galduko.
|
|
Beste batzuetan, adorez beterik nagoela dirudi eta Jainkoaren zerbitzuko zerbait denean, ez nukeela atzera egingo; eta proba egiterakoan, halaxe nago [adoretsu] gauza batzuetarako; badator beste egun bat eta dut izaten adorerik ezta Jainkoagatik inurri bat akabatzeko ere hartarako eragozpenen bat aurkituko banu. Beraz, batzuetan uste dut ez zaidala batere axola besteak nigatik gaizki esaka jardutea; eta proba eginik, batzuetan halaxe da, are gehiago, poztu ere egiten naiz; beste egun batzuetan, berriz,
|
hitz
bakar batek mindu ohi nau eta joan egin nahiko nuke mundu honetatik, gauza guztietan nekagarri gertatzen zaidalako. Eta honetan ez naiz bakarra, ni baino hobeak diren beste pertsona askori ere erreparatu diet eta badakit hala gertatzen zaiena.
|
|
Itzulpena esaten dugu,
|
hitz
bakar batez eta nolabait adieraztearren; baina itzulpen soila baino gehiago eskatzen zaigu. Santa Teresa euskalduntzea, geurera ekartzea, erdal urak euskal ur bihurturik, gure uharkara eta gure moldeetara bideratzea.
|