2013
|
|
Esate baterako, zuzenbide klasikoak zehatz mehatz definitu zuen jabetzaren eta edukitzaren arteko bereizketa. Maiz sarri, pertsona berberak izaten zituen gauza zehatzaren gaineko jabetza eta edukitza; baina onartuta zegoen zerbaiten jabe izatea,
|
hau
da, jabetza titulua izatea, beste inork gauzaren edukitza fisikoa zuen bitartean. Jabeak, edukitzarik ez zuenean, akzio zehatza erabil zezakeen bere mesederako, hain zuzen ere, vindicatio izenekoa.
|
|
Era berean, zuzenbide klasikoak berezi egin zituen, bateko, jabetza xedatzeko kontratua,
|
hau
da, jabetza saltzeko hitzarmena, eta, besteko, saltzaileak erosleari jabetza benetan eskualdatzea. Kontratua betebeharren zuzenbidearen barruan zegoen kokatuta.
|
|
deitu zitzaion, denboraldi horrek berezko zuen latin arruntarekin gertatzen zen bezala, garai horretako latina hizkuntza erromanikoetan transformatu baitzen. Beste iritzi batzuek nahiago izan zuten honako ideia
|
hau
indartzea: zuzenbidea zein gizartetan aplikatu behar eta gizarte horren egoerari egokitu behar zitzaion.
|
|
Zein desberdintasun dago, bada, herriak botoaren bitartez azaldutako adierazpenen eta herriak bere jokabidearen bitartez azaldutako adierazpenen artean? Julianoren testua (D. 1, 3, 32), guri heldu zaigun modu horretan, ondorio logiko
|
honekin
bukatzen da: zuzenbide idatzia ere indarrik gabe gera daiteke, dela legegileak horixe agintzen duelako, dela gizarteak, zuzenbide hori, erabili ez?
|
|
Batzuek eutsi nahi zioten zuzenbide erromatarraren aplikazioak lehendik zuen sendotasunari, baina, zeregin horretan, honako zailtasun
|
hau
atzeman zuten: maiz sarri, zuzenbide horren edukia zehaztea zail gertatzen zen oso.
|
|
Horrek ez zuen eragotzi, ordea, beste gai batzuetan, zuzenbide erromatarraren zuzeneko eragina begi bistakoa izatea. Horixe gertatu zen, kasurako, honako arau
|
hau
aplikatzean: ezin zen akziorik egikaritu, hogeita hamar urtetik gora gertatutako egitateei buruz.
|
|
Berriro ere, Teodorikoren Ediktuan eta Lex Romana Burgundionum horretan erabilitako iturri berberak erabili ziren. Zernahi gisaz, kasu
|
honetan
, esanbidez aipatu ziren iturriak, eta horietan erabilitako materiala zabalagoa zen. Lex (legeria ofizial) eta Ius izenekoen artean bereizketa egin zen.
|
|
Zuzenbideak, ordu arte, izaera pertsonala izan zuen, baina, harrezkero, lurralde izaera eskuratu zuen, eta, ondorenez, aplikagarri bihurtu zen erreinuko biztanle guztientzat. Praktikan, bisigodoen lan
|
honek
bere agintea hedatu zuen frankoen erreinura ere; bisigodoek 507 urtean eta burgundioek 532 urtean erreinu horretatik alde egin zutenetik, erreinu hori antzinako Galia osora zabaldu zen. Egiatan, frankoek zuzenbidearen printzipio pertsonalista onartu zuten; baina ez zuten zuzenbide erromatarrari buruzko bildumarik aldarrikatu.
|
|
7.Ezin, ostera, atariko
|
hau
amaitu Euskal Herritik, beste kontu baten berririk eman gabe. Askok ezagutu ez arren, zuzenbide erromatarra ere, egun, aplikagarri gerta daiteke Nafarroan, alegia, sistema bizia dela zenbait kasutan nafarren artean.
|
|
Halaxe zehazten du indarrean dagoen Nafarroako Bildumak (1973) bere 1 legean, euskarazko testua aipatzen dela: 1 Legea.Konpilazioa.Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazio edo Nafarroako Foru Berri
|
honek
bere barnean hartzen du antzinako erresumaren zuzenbidetik egun indarrean dagoen zuzenbide zibila, betiere, tradizioarekin eta bertako ohitura, foru eta legeen praktikarekin bat etorriz. Nafarroako tradizio juridikoa Nafarroako foru zuzenbide pribatuaren esangura historikoaren eta zuzenbide horren iraupenaren adierazpen gisa, Konpilazioko legeen interpretazio eta integrazioa egiteko lehenespena dute, jarraiko hurrenkeraren arabera, honako hauek:
|
|
Nafarroako tradizio juridikoa Nafarroako foru zuzenbide pribatuaren esangura historikoaren eta zuzenbide horren iraupenaren adierazpen gisa, Konpilazioko legeen interpretazio eta integrazioa egiteko lehenespena dute, jarraiko hurrenkeraren arabera, honako hauek: Bilduma Berri berriaz geroztik, Gorteetan emandako legeek; Bilduma Berri berriak; Foruaren hobetze izenekoek; Nafarroako Foru Orokorrak; gainerako legeek, besteak beste, toki foruek eta Foru Laburrak; bai eta zuzenbide erromatarrak ere, ohiturak edo konpilazio
|
honek
zuzenbide horretatik jasotako erakunde edo manuei dagokienez.
|
|
8 Hona, beraz, irakurle euskaldunari orain eskaintzen zaiona eta liburu
|
honetan
aurkituko duena: lehen lehena, euskaraz emanak, bere kultura juridikoaren osagai esanguratsuak, historian zehar zedarriztatu eta ondu direnak, horien ibilbidearen laburpen egokia emanez; bigarrena, horien egilea bera, Peter Stein, sona handiko idazlea.
|
|
Eskerrak emate aldera, bihoazkie horiek jatorrizko egileari eta argitaletxeari, testua euskaraz argitaratzeko eman duten erraztasunarengatik. Orobat Zuzenbidearen Euskal Akademia Academia Vasca de Derecho delakoari, liburu
|
hau
azkena baino, lehena izan dadin zerrenda luze baten hurrenkeran, Abeurrea bilduman sarrera izan dezakeena.
|
|
XVII. mendean, Herbeheretako adituen txanda izan zen, horiek ikuspegi berria eskaini zutela. Eta, XIX. mendean, Alemaniako doktrinak berriro heldu zion gai
|
honi
. Zentzuzkoa denez, garai bakoitzean, arlo desberdinak azpimarratu ziren.
|
|
Zernahi gisaz, zuzenbide erromatarrak Europako kulturari egin dion ekarria gaur egun berriro aztertu behar da, eta sakonago aztertu ere. Liburu
|
honen
helburua ez da Koschakerren liburuarekin lehian sartzea. Aitzitik, beronen helburua jarraikoa da:
|
|
Zuzenbide erromatarraren izaerak zalantzarik gabeko eragina izan du, Europako pentsamendu politikoan eta juridikoan. Horren guztiaren gainean arituko gara lan
|
honetan
, bai eta hori nola gertatu den eta zein emaitza izan duen.
|
|
Horren inguruan,. XII Taulak? izeneko bildumak arreta handiarekin agintzen zuen honako
|
hau
: hartzekodunak berari zegokion zatia baino ezin zuen ebaki, eta, hori baino gehiago ebakiz gero, bere kreditua galtzen zuen.
|
|
Agindu horren arabera, aitak hiru aldiz semea salduz gero, semea aske geratzen zen. Salmenta anizkoitz horiek onargarriak ziren, honako
|
hau
ere ezarrita zegoelako: semearen erosleak seme hori aske utziz gero, semea aitaren ahalpera itzul zitekeen.
|
|
izeneko legearen arauak egokitu egin zirela, eta, egokitze horren eretzean, dezenbiroek hura idaztean izan zuten helburua aldatu eta beste helburu bat lortu nahi zela. Dena den, juristarik kontserbadoreenak ere eroso zeuden honako ideia
|
honekin
: emantzipazioa bazegoen jasota, ez esanbidez, bai, ordea, isilbidez,. XII Taulak?
|
|
Edonola ere, konstituzio horietatik gehienak erreskriptoak izan ziren. Erreskriptoen edukia
|
honetara
labur zitekeen: auzilariek prozeduran zehar arazo juridiko zehatzak azaltzen zituztenez gero, enperadorearen izenean zenbait erantzun ematen zitzaizkien arazo horiei; erantzunak emateko ardura zuten, bai ofizial publikoek, bai probintzietako gobernadoreek.
|
|
Erromako herritarrek, Errepublikan zehar, euren herritasuna esklusibo izatea baliatu zuten, baina esklusibo izate hori galdu egin zuten. Errepublikaren bukaeran, hiritartasuna zabaldu zitzaien Italiako biztanle gehienei,
|
hau
da, Po ibaiaren hegoaldean egun dagoen Italia horretako biztanle gehienei. Inperioak hautaketa bidez ematen zuen herritasuna, betiere, lurraldeetako biztanle guztiak talde bakar batean integratzeko bide gisa.
|
|
Inperioaren politikak indartu egin zituen municipia izenekoak,
|
hau
da, latindar edo herritarren arteko erkidegoak, eta nolabaiteko autogobernua eman zien. Probintziako municipium zehatz bateko herritarrak estatutu bikoitza zuen.
|
|
Paradoxa bada ere, euren erregealdietan zehar, Erromak aintzarik handiena erdietsi zuen zuzenbidearen estatu moduan. Horren arrazoia, beharbada, isilbidez onartutako bereizketa
|
hau
izan daiteke: Zuzenbide pribatua eta zuzenbidearen bestelako adarrak desberdintzea.
|
|
pertsonak, gauzak eta akzioak. Lehenengo kategoriaren barruan, pertsonaren estatus desberdinak aztertzen ziren, betiere hiru ikuspuntu erabilita,
|
hau
da, askatasuna (gizabanakoa aske edo esklabo al da?), herritasuna (pelegrina edo herritarra al da?) eta familia egoera (paterfamilias da edo aurreko baten ahalpean dago?).
|
|
Norbait beste inoren zordun bihur zedin, hainbat bide zeudenez gero, bide horiek deskribatzeko, betebeharraren ideia erabili zen ordu arte. Betebeharpekoaren ikuspuntutik,
|
hau
da, zordunaren ikuspuntutik, aztertzen ziren, batez ere, bide horiek. Norbaitek, forma egokiz, diru kopuru bat ordainduko ziola hitz ematen bazion beste bati, orduan betebeharpeko bihurtzen zen horri begira; norbaitek beste batengandik zerbait jasotzen bazuen, indarreko zorren bat ziurtatzeko, orduan haren betebeharra zen fidantza itzultzea, behin zorra ordaindu eta gero.
|
|
Horren adibiderik argiena, beharbada, ondasunak saltzeko hitzarmena zen. Behin alderdiek baldintzarik gabe salmenta hitzartu eta gero,
|
hau
da, saltzaileak saldutako gauza ematea eta erosleak prezioa ordaintzea onartu eta gero, biek elkarrekiko betebeharrak bereganatzen zituzten.
|
|
Defentsa horri exceptio deitu zitzaion, eta beharrezkoa zen honako kasu
|
honetan
: demandatuak egiazkotzat onartzen zituen demandatzailearen alegazioak (berbarako,, nik forma egokiz hitz eman nuen?), baina beste egitate batzuk azaltzen zituen, eta egitate horiek demandatzailearen erreklamazioa baliogabetzen zuten (hala nola,, baina hitz ematea iruzurraren ondorioz gertatu zen?).
|
|
demandatuak egiazkotzat onartzen zituen demandatzailearen alegazioak (berbarako,, nik forma egokiz hitz eman nuen?), baina beste egitate batzuk azaltzen zituen, eta egitate horiek demandatzailearen erreklamazioa baliogabetzen zuten (hala nola,, baina hitz ematea iruzurraren ondorioz gertatu zen?). Pretoreak, halako defentsak onartuta, legez aitortu zuen honako printzipio
|
hau
: iruzur nahiz koakzio bidezko akzioek ez dute betebeharrik sortzen.
|
|
Behin konponbidea emanda, alderdiek pretore akzio berezi batzuk baliatu ahal zituzten; akzio horiek eta transakzioa egin izan ez balitz alderdiek izango zituzkeenak antzekoak ziren. Pretoreak arreta bereziarekin jardun behar zuen, konponbide
|
hau
administratzeko orduan. Konponbidea modu zabalean emanez gero, txikiagoa izan zitekeen jendeak zuzenbidearen gainean zuen konfiantza.
|
|
Alderdietatik bat edo biak herritarrak ez zirenean, ez zen egoki gertatzen zuzenbide zibila haien arteko gatazketan aplikatzea. Hasieran, herritar ez zirenen kopurua, nolabait, txikia zen, eta, horregatik, erromatarrek fikzio
|
hau
erabili zuten: atzerritarra herritartzat jotzea, kasuaren izapidetza zuzenbide zibilaren eremuan egin ahal izateko.
|
|
Beste alde batetik, zuzenbide erromatarraren beste erakunde batzuk herri zibilizatu ororen zuzenbidean ager zitezkeen; halakoak ziren, berbarako, pretorearen konponbideek eratorritako erakundeetatik hainbat. Horiek guztiek, talde moduan, eratu zuten erromatarrek Ius gentium deitu zutena,
|
hau
da, herrien zuzenbide izendatu zutena, zuzenbide zibil tradizionalari aurrez aurre jarrita.
|
|
900 urtearen inguruan, enperadore Leon Jakintsuak diru-laguntza eman zuen, Justinianoren zuzenbidea grezieraz berregin zedin; horren emaitza Basilica lana izan zen, eta testu bakar horretara bildu ziren Digestoa, Kodea, Erakundeak eta Nobelak. Lan horretako testuekin batera eskolioak agertzen ziren,
|
hau
da, Justinianoren garaiko juristek eginiko iruzkinei buruzko oharrak, eta halakoek berebiziko garrantzia zuten batzuetan, latinezko jatorrizko testuaren esangura ulertzeko. Hurrengo mendeetan la Basilica izenekoaren bertsio laburtuak agertu ziren.
|
|
Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Debekatuta dago, legearen arabera, argitalpen
|
hau
bikoiztea, biltzea edo igortzea, ez osorik, ez zatika, ezta inolako bitarteko edo prozedura teknikoren bidez ere, argitaratzaileen esanbidezko baimenik gabe.
|
|
© Argitaraldi
|
honena
: Zuzenbidearen Euskal Akademia/ Academia Vasca de Derecho
|
|
Horra, bada, liburu
|
honen
lehen esanahia: historiari muzin egin gabe, modu dinamiko batez erakustea, hasiera hasieratik gaur arte, zuzenbide erromatarraren bilakaera eta zereginak.
|
|
hori horrela izatera, gizateria epailearen esku hartzearen bidez (officio iudicis) kondenatu behar da, justiziak ez baitu ahalbidetzen krimena zigorrik gabe geratzea. Andra Mariak erantzun zuen horretara demandatzaileak legearen kontra aldatzen zuela bere azalpena, eta jarraian, argudio erabakigarri
|
hau
aurkeztu zuen: Kristok nahita sufritu duenean gizateriaren izenean, justizia asebete da.
|
|
Benetako zuzenbide erromatarra glosagile nahiz iruzkingileen itsukeriatik atera eta berreskuratu nahian, humanistek ulertu zuten Bizantzioko VI. mendeko zuzenbidea ez ezik, Justinianoren testuek II eta III. mendeetako zuzenbidea ere erakusten zutela,
|
hau
da, jurista ospetsuen epealdiko zuzenbidea; jurista horien lanak Digestoan laburtu ziren. Garai hori zuzenbide erromatarraren epealdi klasikoarekin identifikatu zuten.
|
|
Lehen ez ziren ondo bereizten arau juridikoak eta horiek gauzatzeko bide bereziak. Aurrerantzean, ostera, zuzenbide pribatuaren barrena argiro bereizi ziren zuzenbide substantiboa,
|
hau
da, eskubide subjektiboen sistema, eta prozesu zibila. Logikari helduta, lehenengo eta behin pertsona bakoitzari legez dagokiona jakin behar da, gero hori lortzeko bideak eztabaidatu ahal izateko.
|
|
Izan ere, protestantea eta nazionalista zenez gero, begi berriztatzaileekin ikusi zuen ohiturazko zuzenbide on eta zahar hori; Dumoulinen ustez, ohiturazko zuzenbide horrek Frantziarik zaharrena eta garbiena adierazten zuen. Zehatzago esanda, ez zetorren bat, berbarako, Bartoloren ideia
|
honekin
: Ius communeren kontrakoak diren ohitura idatziak, statuta izenekoak, ahalik eta modu murrizgarrienean interpretatu behar dira.
|
|
Zuzenbide zibileko juristaren ikusmoldetik, basailuaren interesaren esangura hori zuzenbide zibileko gozamenaren antzekoa zen, ohikoa ez zen gozamenaren antzekoa, hain zuzen, kasu
|
honetan
belaunaldiz belaunaldi eskualda zitekeelako eskubidea. Basailuaren egoera hori aipatzeko, jurista zibilistek dominiun utile adierazmoldea ere ekarri zuten hizpidera, jaunaren dominium directumetik bereiztuz.
|
|
Dumoulin harreman feudalen zinezko izaera berreratzen saiatu zen, eta lehen begirada azkarrean iruzkingileengandik jasotako kontu hutsaltzat har zitekeena erabiltzeko gai izan zen. Baldok
|
honetara
bereizi zituen zor arruntak eta basailuak jaunari zor zizkionak: zor arrunten kasuan, hartzekodunak kontratuan zehazten du ordainketa lekua edo zordunarengana jotzen du berori kobratzeko; haatik, zordun feudala jaunaren mende dagoenez gero, bera joan behar da hartzekodunarengana.
|
|
Paviako juristek Lonbardiako zuzenbidea jorratu zuten buruen buruenik ere, Liber Papiensis izeneko bilduman jaso bezala; testu hori frankoen konkistaren aurreko errege lonbardiarrek emandako ediktuen eta kapitular frankoen bilduma zen. Paviako eskolako juristak aitzindariak izan ziren testuari glosa egiteko metodoa erabiltzeko orduan,
|
hau
da, ikertzen ari ziren lan zehatzaren gaineko azalpenak ematen. Autu materialen ildotik, bi talde sortu ziren, antiqui eta moderni deitutakoak.
|
|
bildumara batu da, sor daitekeen edozein arazo juridikori aurre egiteko behar den guztia. Digestoaren lehenengo zatiak zehaztu bezala, juristei apaiz deitu behar zaie; ildo beretik, horren osteko testu batek
|
honetara
definitu zuen jurisprudentzia: «gizakien eta jainkoaren gauzen gaineko jakituria».
|
|
XX. mendearen azken hamarkada arte itxaron behar izan da, Irnerio eta Accursioren arteko belaunaldiak ekarritako kontzeptu zein ideien aberastasuna aintzatesteko, eta hori Accursioren aurreko idazkiak sakon aztertzean ikusi da. Izan ere, glosaren agintea da kontinenteko zuzenbide zibilean oraindik erabiltzen den ideia
|
honen
jatorria: agintedun testu juridiko baten gaineko iruzkin akademikoa berez da zuzenbidearen egiazko iturri.
|
|
XII. mendean, odol bidezko senidetasun mailak zenbatzeari lotutako arazoak agertu ziren, eta hori zeharo erabakigarria zen, ezkongaiak zein kasutan zeuden senidetasun maila debekatuaren barruan jakin ahal izateko. Zuzenbide zibilean, mailak gorantz zenbatzen ziren, hots, ezkongaiengandik hasita, arbaso erkidea aurkitu arte; zuzenbide kanonikoan, ostera, zenbatzea
|
honetara
egiten zen: ezkongai batengandik hasi, arbaso erkidea aurkitu eta beste ezkongaiarengana jaitsi behar zen.
|
|
Zuzenbide zibila Tolosa eta Orleanseko eskoletan ere irakatsi zen. Parisen, berriz, zuzenbide horrek hartutako ospea zela bide, iritzi
|
hau
zabaldu zen: teologia aztertzean, gehienbat azterketa sekularra egiten ari zela.
|
|
Beste alde batetik, Julianok ohituraren inguruan idatzitako testuan (D. 1, 3, 32) baieztatu zuen herriaren onespenak bidezkotzen zuela legearen nahiz ohituraren agintea; testu hori aipatu dugu dagoeneko («Zuzenbide klasikoaren ostekoa eta prozedura», 34 or. eta hurrengoak). Enperadorea herriaren ordezkari izatearen ideia C. 1, 14, 4an oinarritzen zen (Digna vox),
|
hau
da, Teodosio II.ak 429 urtean aldarrikatutako konstituzioan; bertan esaten zen enperadoreak adierazi behar zuela legeen mende zegoela, horren agintea legeek eratorri zutelako, eta Inperioko agintarien ezaugarria zelako zuzenbidearen mende jartzea.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, tokiko ohitura Corpus iurisak adierazten zuen inperio zuzenbidearen kontrakoa zen, eta horrek kontuzko eragozpena ekarri zuen Erdi Aroko jurista guztientzat. Justinianok kontrakoa defendatu arren, testuek ez zuten barne koherentziarik gai
|
honetan
. Alde batetik, Julianoren testua zegoen, Digestora bildutakoa (1, 3, 32), eta horren arabera, ohituraren eta zuzenbide idatziaren oinarria herriaren onarpena zen, eta, ondorenez, ohiturak indarrik gabe utzi ahal zuen aurreko legea.
|
|
Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea. Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira,
|
hau
da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide moduan erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko. Horietatik batzuen jatorria erromatarra zen ezbairik gabe, hala nola, saldutakoaren balioaren erdia baino gutxiago jaso duen saltzaileak eginiko salaketarena (laesio enormis), eta halakoak, apika, demanda formularioetatik kopiatu ziren.
|
|
Gizakiaren jokabide motak azaldu eta zenbait definizio ematerakoan, zuzenbide erromatarra erabili zuen, eta, zehatzago esanda, Ulpiano aipatu zuen, berori baitzen «legelaria». San Tomasek
|
honetara
definitu zuen justizia: «bakoitzari berea emateko borondate iraunkor eta betikoa», baina kontzeptu hori Ulpianorena da (D. 1, 1, 10 pr.).
|
|
1987 urtean, berbarako, Ingalaterran kasu bat azaldu zen, bi alderdien petrolioa petrolio ontzi bateko upeltegian nahastu zenean; epaileak aspaldiko kasu batzuk izan zituen kontuan, eta, horien arabera, alderdi batek okerretara egin duenean nahastea, nahasitako petrolio guztia har dezake besteak. Epaileak, ordea, erabaki zuen ez zegoela lotuta aurrekari horri,
|
hau
da, ez ziola aurrekariari ekin behar, eta «justiziak galdatutako erregela»ezarri ahal zuela askatasunez; bide horretatik, confusio deituriko erregela erromatarra aplikatu zuen. Horren arabera, petrolioa alderdien artean banatu behar zen, bakoitzaren kuota gogoan izanda (kuota horiek zehaztasunez finkatu ahal ziren), eta alderdi bakoitzak demanda jar zezakeen bere aldetik, erruz eragindako galerei begira (1.2, 1, 27).
|
|
Europar Batasuneko erakunde juridikoak, maiz sarri, ius commune berriaren hasiera gisa deskribatu izan dira. Batzuetan, alabaina, ez diogu erreparatu desberdintasun
|
honi
: Europa osoak hala nahita hartu zuen Erdi Aroko Ius commune izenekoa, beste aukeren artean horren nagusitasuna aintzatetsiz; Ius commune berria, ordea, goitik inposatu da, eraberekotasunaren eretzean, eta horren adibide dira, ekoizkin akastunen ondoriozko erantzukizun arauak.
|
|
Horregatik, translatio imperiiaren ideia indartu zuten, alegia, antzinako Erromaren inperioa Alemaniara eskualdatzea. Uste zen hori gertatu zela XII. mendean Irneriok (horren izena Werneren aldaera izan daiteke) Lotario konbentzitu zuenean lege erromatarrak bereak izango balira bezala onartzeko; horretara, inperioa Erromako Inperio Santua bihurtu zen, baina kasu
|
honetan
«Alemaniako nazioarena». Hermann Conringek, alabaina, 1643an ukatu zuen Lotarioren kondaira, bere De origine iuris Germanici izeneko lanean.
|
|
Onartu zen auzitegi bakoitzak bere eginerak zituela, auzitegietako ohitura edo usus fori osatzen zutena, eta hori frogatzeko, auzitegien erabakietara bakarrik jo zitekeela. Auzilariek, beraz, erabaki horiek ezagutu behar zituzten, batez ere epaiak «ziodunak» zirenean,
|
hau
da, auzitegiak erabakia emateko arrazoiak azaltzen zituenean, zein aginteri eusten zion zehaztuz. Europan halako epaiak emateko auzitegi ospetsuena Erromako Rota zen; herri guztietako eliza katoliko erromatarraren gora jotzeak ez ezik, auzitegi horrek aita santuaren estatuetan sortutako arazo sekularrak ere aztertzen zituen.
|
|
Aurrera egiten duen gizartearen zuzenbide gisa, zuzenbide erromatarrean ere emeki emeki familia mendekotasuna txikitu eta banakako betebeharra hazi zen. «Banakakotasuna familiaren ordez ezartzen da, lege zibilek aintzatetsitako batasun moduan?; dirudienez, etengabe mugitu gara gizarte ordenaren fase
|
honetarantz
, non harreman guztiak gizabanakoen arteko akordio askeen ondorio diren». Esklaboaren, tutoretzapeko emakumezkoaren eta ahalpeko seme alabaren statusak desagertzen dira, eta, horien ordez, gizabanakoen arteko akordio askea ezartzen da.
|
|
Erromanisten jomuga zen Justinianoren testuak aztertzea, eta ez iruzkingileen interpretazioak. Otto Lenel alemaniarrak tresna ordainezinak ekarri zituen arlo
|
honetan
; ikertzaile horrek pretorearen ediktuari buruzko testua berregiteaz gain, Palingenesia iuris civilis deiturikoa ere aurkeztu zuen. Bertan ahalegindu zen Justinianoren Digestora bildutako zatiak berrantolatzen, zatiok zein lan klasikotik hartu eta lan horretako hurrenkerari ekinez.
|
|
Jauna jabea zela ulertuz gero, basailua lurraren gozamenduntzat har zitekeen. Oraingoan, ordea, ulertzen zen harreman feudalen orduko egoerari hobeto egokitzen zitzaiola beste ideia
|
hau
: basailua da jabea, eta, horretara, jaunaren interesa lur zortasunekin lotzen da gehiago, lurraren gaineko bide zortasunarekin, adibidez.
|
|
Beste testu batean aipatzen zen enperadorea «legeen agintetik at zegoela» (D. 1 3 1) edo, bestela esanda, itxuraz zuzenbidearen gainetik zegoela. D. 1, 14, 1ean, Ulpianok
|
honetara
azaltzen du enperadorearen botere legegilea: agintaldia hastean, herri erromatarrak enperadore bakoitzari estatuaren onerako egin beharreko guztia egiteko boterea ematen dio modu formalean (lex de imperio edo lex regia delakoaren bidez).
|