2015
|
|
Oi, Jainkoaren maitasun ahaltsua, bai bestelakoak direla zure ondorioak, munduko maitasunaren ondoan!
|
Honek
ez du nahi izaten ondoan lagunik, berak duena kenduko diotelakoan; nire Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz. Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek nahi ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea!
|
|
Ene Jainkoa, zenbateraino doakigun [bake hau] ikusten duzunez gero, egizu kristauek bilatu nahi dezatela, eta eman diezunei ez iezaiezu ken, zeure errukiagatik; izan ere, egiazko bakea ematen diezun arte, eta ezin amaitu den lekura eramaten dituzun arte, beti bizi behar da beldurrez. Egiazko bakea diot, ez
|
hau
ez dela egiazkoa uste dudalako, gu Jainkoagandik urrunduko bagina, lehenengo gerrara itzultzea gerta daitekeelako baizik.
|
|
15
|
Hau
ez dela arimak konbertitzea esango duzue, onak direlako guztiak. Nork sartzen zaituzte horretan?
|
|
Horrela, beste zentsore ospetsu bat etorri zen ondoren: A. Ribera eta
|
honek
ez zituen onartu Graciánen zuzenketak eta Teresaren testu originala berretsi zuen; esaterako, honelako oharrak idatzi zituen: –ez da ezer ezabatu behar Ama Teresak idatzitakotik?.
|
|
–ez ezabatu ezer?. . Gure santak bere ezjakintasuna aitortu arren, haren ezjakintasuna puntu
|
honetan
ez zen hainbestekoa: ik. Bizitza 17, 5.
|
|
Nik uste dut, arima hauei bezala, Haren Maiestatea agertuko balitzaie munduan guztiz galdurik dabiltzanei, ez liratekeela ausartuko Hura iraintzen, maitasunagatik ez bada beldurragatik. Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun
|
hau
ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak! Beragatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateak mesede hauek edo antzekoak egin dizkizuenoi, ez zaiteztela axolagabeak izan hartu besterik ez eginez.
|
|
7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona
|
hau
ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
|
|
Eta bat batean hainbeste gauza erakusten dizkiote era batera, non, urteetan bere irudimen eta adimenaz haiek sailkatzen lan egingo balu ere, ez bailuke sailkatu ahal izango mila zatitik bat ere.
|
Hau
ez da adimenezko ikuskaria, irudizkoa baizik, arimako begiekin hemen gorputzeko begiekin baino askoz hobeki ikusten dena, eta hitzik gabe aditzera ematen zaizkio gauza batzuk; esaterako, santu batzuk ikusten baditu, haiekin harreman handia izan balu bezala ezagutzen ditu.
|
|
10 Era berean nekagarriak eta gozoak diren gauza hauen artean, gure Jaunak, batzuetan, halako pozaldi batzuk eta otoitz era bitxia eman ohi dizkio arimari;
|
honek
ez du ulertzen zer diren. Mesede hau egiten badizue, Jauna bihotzez gorets dezazuen eta igarotzen den gauza dela jakin dezazuen jartzen dut hemen.
|
|
Onak izan direnak, ordea, ez dute halakorik sentituko, baina gorputz hilkor honetan bizi garen bitartean beti daude hutsegiteak. Samin
|
hau
ez da inola ere arintzen gure Jaunak bekatuak barkatuak eta ahaztuak dituela pentsatzeaz; bestera da: gehitu egiten da hainbesteko ontasuna ikustean eta infernua baino besterik merezi ez duenari mesedeak egiten zaizkiola ikustean.
|
|
Uste dut arrazoi hau izan daitekeela: meditazioan guztia da Jainkoaren bila aritzea, eta arima hartan egonik eta borondatearen eraginez berriro bilatzera ohitua egonik, ez du nekatu nahi izango adimenaren bidez. Eta baita iruditzen zait, borondatea dagoeneko pizturik badago, ahalmen oparo
|
honek
ez duela, ahal dela, beste horretaz baliatu nahi; eta ez du gaizki egiten, baina ezinezkoa gertatuko zaio, batez ere azken egoitza hauetara iritsi arte, eta denbora galduko du, askotan borondatea pizteko adimenaren laguntza behar duelako.
|
|
Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera
|
hau
ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak. Baliteke hala izatea ere, Jainkoak arimak bide askotatik eraman ditzakeelako; hala ere, ez bitez hortik joan ezin dutenak, ezta Jesu Kristo gure onaren misterioetan dauden ondasun hain handiez gozatzeko gaitasunik ez dutelakotzat jo ere; inork ez dit buruan sartuko, denik eta espiritualena bada ere, hemendik ongi ez doazenik.
|
|
Noiz arte iraungo dugu, ene alabak, Jainko handi hau zerbaitetan imitatu gabe? Oi!, dagoeneko ez dezagula inolako ardurarik izan irainak sufritzeagatik, baizik eta sufri ditzagula gogo onez eta maitatu iraintzen gaituena, Jainko handi
|
honek
ez baitio gu maitatzeari utzi, guk irain ugari egin arren; arrazoi osoz nahi du, beraz, guztiek barka ditzatela bidegabekorik handienak egin badizkiete ere.
|
|
Izan ere, adimena oso bizi dago arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta Haren Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio. Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu
|
hau
ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik. Hortik atera zuen pertsona honek arimaren minak gorputzarenak baino askoz ere latzagoak zirela, eta burura etorri zitzaion era horretakoak zirela garbitokian sufritzen direnak, gorputzik ez izateak ez baitie eragozten gorputza izanda hemen sufritzen zituzten guztiak baino askoz ere gehiago sufritzea.
|
|
Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu
|
honek
ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiago.
|
|
oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
|
Honek
ez du garrantzirik: batera izan nahiz bestera izan, Jaunak berarekin biltzen du; baina itsu eta mutu bihurtuz, san Paulo bere konbertsioan geratu zenez, gozatzen duen mesede hura nolakoa edota zer eratakoa den sentitzea kenduz; izan ere, arimak une hartan sentitzen duen atsegin handia bere burua Jainkoagandik hurbil ikustea da.
|
|
argia berriro etorri eta ikusi nahi dituenean, ikusi ahal izango dituen ala ez.
|
Hau
ez dago haren esku; gure Jaunak irekitzen du adimenaren leihoa nahi duenean; nahiko erruki agertzen dio beragandik inoiz ere ez joateaz eta hark hori ongi uler dezala nahi izateaz.
|
|
7 Hirugarren ezaugarria da, ez direla ahanzten hitz hauek aldi luzean eta batzuk sekula ere ez, hemen entzuten direnak, hau da, gizakiei entzuten dizkiegunak ahanzten direnez; gizaki horiek oso serioak eta jakintsuak izan arren, haien hitzak ez ditugu izaten hain grabatuak oroimenean, eta etorkizuneko gauzak direnean ere ez ditugu sinesten beste hauek bezala; ziurtasun handi handia geratzen delako; noizbait, erabat ezinezkoak diruditen gauzetan, dudaren bat etorri eta hala ote den ez ote den adimena zalantzan ibili arren, ariman bertan ezin etsizko ziurtasuna dago; eta hori, baita gauzak berak ulertu dituen bidetik ez baina kontrakotik doazenean ere, eta urteak igaro arren, ez zaio burutik kentzen Jainkoak gizakiek ulertzen ez dituzten beste bitarteko batzuk bilatuko ez dituenik, baina azken batean beteko dela; eta halaxe gertatzen da; dena dela, diodanez, sufritu egiten da bide hartan okertze ugari gertatzen direnean, izan ere, hura entzun zuela denbora luzea denez gero eta Jainkoa dela esaten dioten ondorioak eta ziurtasuna, orain geratzen zaizkionak, dagoeneko iraganeko gauza direnez gero, zalantzak izaten dira, deabrua izan ote zen, irudipena izan ote zen. Une
|
honetan
ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik. Baina, diodanez, irudipen hauek guztiak, deabruak jartzen dituenak izango dira arima nahigabetu eta beldurtzeko, batez ere, ulertu zen eran gertatuz gero arimentzat on handiak etor daitezkeen gauzetan, eta Jainkoaren aintza eta zerbitzu handirako direnean; eta haietan zailtasun handia denean, zer ez ote du egingo?
|
|
Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste
|
honetan
ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz. Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
|
|
10 Ari garen gai
|
honetan
ez da horrela, bestera baizik: arima ezer ikusiko duen inolako usterik gabe, halakorik burutik pasatu ere gabe, bat batean aurrean jartzen zaio dena batera eta ahalmen guztiak eta zentzumenak nahasi egiten dira beldur handiaz eta zalapartaz, berehala zorioneko bake hartan haiek ezartzeko.
|
|
4 Espirituzko ezkon hitza ematea bestelakoa da, askotan elkarrengandik bereizten baitira, eta bat egitea ere bestelakoa da; izan ere, bat egitea bi gauza batean biltzea bada ere, azken batean, bereiz daitezke bata besteagandik eta gauza bakoitza bere aldetik geratu, askotan ikusten dugunez; hau da, Jaunaren grazia hau laster batean igarotzen dela, eta gero arima lagun hura gabe geratzen dela, hau da, berak ondoan duela konturatzeko eran ez duela. Jaunaren beste grazia
|
honetan
ez da horrela gertatzen; betiere arima bere Jainkoarekin geratzen delako erdigune hartan. Esan dezagun bat egitea honela izan daitekeela:
|
|
batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. Berehala dator adimena, urte askoan bizi izan arren, adiskide hoberik ezin lor dezakeela aditzera emanez; mundu osoa gezurrez betea dagoela, eta deabruak jartzen dituen gozotasun hauek neke, kezka eta kontraesanez beteak daudela; eta esaten dio ziur egon dadila gaztelu
|
honetatik kanpo
ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki dezakeenik, bereziki ostatuz etxean edukirik ondasun guztien jabe egingo lukeena, berak, seme hondatzaileak bezala txerriek jaten dutena janez, galduta ibiltzerik nahi ez badu...
|
|
10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz
|
honentzat
ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
|
|
Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak ez duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau. Segurantza diot, eta oker esan dut, bizitza
|
honetan
ez baita segurantzarik, eta horregatik gogoan izan beti, hasitako bidean atzera egiten ez badu, diodala.
|
|
Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu? Eta maitasun
|
honek
ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
|
|
7 Arima hauek egiten dituzten penitentziak beraien bizitza bezain eratsuak dira; egiaz estimatzen dute bizitza gure Jaunaren zerbitzurako, eta hau guztiau ez da txarra, eta horrela, zuhurtasun handiz jarduten dute haietan osasunari kalterik egin ez diezaioten. Ez izan beren burua hilko duten beldurrik, haien arrazoia oso bere lekuan baitago; maitasuna ez dago oraindik arrazoitik aterarazteko eran; nik nahiago nuke arrazoiaz baliatzea, Jainkoa zerbitzatzeko era
|
honekin
ez kontentatzeko, beti pausoz pauso, sekula ez baikara bide honen amaierara iritsiko. Eta gure iritziz beti ibiliz goazenez eta nekatu egiten garenez (bada, sinetsi bide itogarria dela), onik nahikoa izango ez galtzea.
|
|
Jarraian dio: esan dut otoitz
|
honetan
ez dela ezer ikusten: V. Egoitzak 1, 9
|
|
Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela,
|
hau
ez luke sekula ere nahi izango: gelditasunezko otoitzeko murgiltze gozo minik gabekoa baino nahiago du.
|
|
Bosgarrena, alferrik lan egingo dugulako; izan ere, ur hau aurrekoa bezala ubideen bitartez ekarri behar ez denez gero, iturburuak urik eman nahi ez badu, gutxi balioko digu nekatzeak. Esan nahi dudana da, meditazioari ekin eta burua hausten jardun eta malkoak isuri arren, ur
|
hau
ez datorrela hortik. Jainkoak nahi duenari ematen zaio soilik eta askotan arimak gutxien uste duenean.
|
|
Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi
|
honek
ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
|
|
Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan darabilgun
|
honetan
ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
|
|
11 Ez duzue zeuen burua engainatu behar ziurtasun hau gorputzeko gauzetan geratzen dela soilik uste izanez, esaterako, ikusi ez arren, Sakramentu guztiz Santuan Jesu Kristo gure Jaunaren gorputzean; izan ere, gure kasu
|
honetan
ez da horrela geratzen, jainkotasun hutsez baizik. Eta nola geratzen zaigu halako ziurtasunez ikusi ez dugun gauza bat?
|
|
Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da. Nolabait Jainkoa iraindua dela eta mundu
|
honetan
ez dela maitatua eta arima asko galtzen direla bai heretikoenak eta bai mairuenak ikusteak ematen dion nahigabetik dator beharbada; hala ere, gehien mintzen dutenak kristauenak dira; izan ere, Jainkoaren errukia handia dela, eta gaizki bizi arren, bide onera etorri eta salba daitezkeela ikusten badu ere, beldur da asko kondenatuko ez ote diren.
|
|
12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru
|
honetan
ez bada ere, harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik.
|
|
Hain zizelkatua dago ariman ikuste hura, non beraren desira guztia hartaz berriro gozatzea baita. Esan dut otoitz
|
honetan
ez dela ezer ikusten, ikustea esan daitekeenik, ezta irudimenaz ere; ikustea diot, jarri nuen konparazioagatik. Honezkero arima beste senarrik ez hartzera erabaki sendoa harturik dago; baina Senarrak ez dio begiratzen ezkontza egin dadin arimak dituen desira biziei, ondasunik handiena izanik, oraindik bizikiago desira dezala eta pixka bat kosta dakiola nahi baitu.
|
|
9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi
|
honetan
ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku.
|
|
Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina
|
honek
ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango:
|
|
Gauza bat da nola ikusten den eta beste bat nola esaten den, ezin daitekeelako ongi aditzera eman. Hala ere, on handia egin dit eta baita Jaun
|
hau
ez ikusteko neure erruen bidez neure arima ilundu nuelako pena handia eman ere.
|
|
10 Esan dezagun Jainkotasuna diamante argi argi bat bezala dela, mundu osoa baino askoz ere handiagoa, edota ispilua dela, arimaren beste ikuskari horretaz esan nuenaren antzera; baina era askoz ere goragokoa delako, adierazten jakingo ez nukeena; eta egiten dugun guztia diamante horretan ikusten da, guztia bere barruan hartzen duena izanik, handitasun
|
honetatik kanpo
ez baitago ezer. Izugarria iruditu zitzaidan hain une laburrean hainbeste gauza batera ikustea diamante argi honetan, eta oso samingarria, gogora etortzen zaidan bakoitzean, argitasunezko garbitasun hartan, hain gauza itsusiak irudikatzen zirela ikustea, esaterako, nire bekatuak.
|
|
|
Hau
ez zen behin bakarrik gertatu,, diodanez, askotan baizik; uste dut neure buruaren aurkako haserre biziak hartzen ninduela, une hartan benetan gorroto nuela neure burua.
|
|
Eta orain iruditzen zait ez dela beste ezertarako bizi behar
|
honetarako
ez bada, eta hauxe da Jainkoari gogotsuen eskatzen diodana. Batzuetan hauxe esaten diot bihotz bihotzez:
|
|
Jaunak egin beza, ahalguztiduna da eta nahi duena ahal duenez gero, gauza guztietan bete dezadala beraren borondatea, eta Haren Maiestateak hainbeste artifizio eta modu erabiliz eta hainbeste aldiz infernutik atera eta Beragana ekarri duen arima
|
hau
ez beza utz galtzen. Amen.
|
|
Gizatasun guztiz sakratua ikusi nuen sekula ikusi dudan aintzarik handienean. Aitaren bular artean sartua agertu zitzaidan berri miresgarri eta argi baten bidez.
|
Hau
ez nuke jakingo nik nola den esaten, ikusi gabe Jainkotasun hartan presente sumatu bainuen neure burua. Hain izutua eta hala geraturik, uste dut egun batzuk igaro nituela neure senera etorri ezinik; eta beti iruditzen zitzaidan Jainkoaren Semearen gorentasun hura aurrean nekarrela, lehenengoa bezalakoa izan ez arren.
|
|
Haren alde koruan errezatzen zen ofizioan, moja bat hilen irakurgaia irakurtzen ari zela, ni zutik nengoen hari bertsoa esaten laguntzeko; irakurgaiaren erdi aldera ikusi egin nuen, eta arima alde hartatik irten eta zerura zihoala iruditu zitzaidan.
|
Hau
ez zen aurrekoa bezala irudizko ikuskaria, esanak ditudan beste batzuk bezalakoa baizik; baina ez da ikusten direnak baino gehiago zalantzan jartzen.
|
|
Lurra emateko esaten ziotenei esaten zien: Ez, alaba
|
hau
ez dago lurra emateko.
|
|
–
|
Hau
ez bedi har nire monasterioaz, esatean Gizakundeko monasterioa esan nahi du, ez une hartan autobiografia hau idazten ari zen San Jose monasterioa.
|
|
Beste pertsona eta herrien izenak ere ez ditu agertzen; San Pedro Alcántarako (27, 3?) eta San Frantzisko Borja (24, 3) aipatzen ditu soilik. Hau Inkisizioari begira harturiko neurritzat jotzen dute askok, baina testuinguru
|
honetan
ez dirudi hala ulertu behar denik,, askatasunez idazten dut, baitio 8 zenbakian.
|
|
(Teresaren pasarte
|
hau
ez dute guztiek era berean interpretatu eta transkribatu. Guk arrazoizkoena begitandu zaiguna hartu dugu itzultzeko).
|
|
5 Hemen ere hasi zen deabrua pertsonarik pertsona batzuei eta besteei jakinarazi nahirik afera honetan errebelazioren bat izan nuela nik, eta nigana etortzen ziren esanez, garai larriak zirela eta balitekeela nire aurka gezur beltzen bat aireratzea eta inkisidoreengana joatea. Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu
|
honetan
ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen horren beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela nire arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
|
|
Asko poztu nintzen. Harekin harremanetan hasita laster, Jauna ni estutzen hasi zen berriro monasterioaren arazora itzul nendin eta neure aitor entzuleari eta errektore honi argudio ugari emateko esan zidan, oztoporik jar ez ziezadaten; eta haietako batzuek zer pentsatua ematen zien, aita errektore
|
honek
ez baitzuen inolako zalantzarik Jainkoaren espiritua zela, ondorio guztiak ongi aztertzen eta tentuz begiratzen zituelako. Azkenik, ez ziren ausartu niri oztoporik jartzen.
|
|
12 Hara joan eta Ama Nagusiari neure kontu ematea egin nionean, baretu zen pixka bat, eta guztiek Probintzialari jakinarazi zioten, eta auzia haren aurrerako geratu zen. Eta etorri nintzenean, epaiketara joan nintzen poz pozik Jaunagatik zerbait sufritzen nuela ikusiz; izan ere, kasu
|
honetan
ez nuen aurkitzen ezer Haren Maiestatearen ezta Ordenaren aurka ere iraingarri zitekeenik; alderantziz, neure indar guztiez saiatzen nintzen Ordena haz zedin, eta gogo onez hilko nintzatekeen hori lortzearren, nire desira guztia perfekzio osoz bete zedila baitzen. Kristoren epaiketaz oroitu nintzen eta nirea zein ezereza zen ohartu.
|
|
17 Hona hemen auzi handi bat hasita; izan ere, hiritik Gortera joan ziren, eta monasterioaren kontura joan behar izan zuten, eta ez zegoen dirurik, eta nik ere ez nekien zer egin. Jaunak erabaki zuen, aita probintzialak ez ziezadala sekula agindu gauza
|
honekin
ez arduratzeko; izan ere, bertute ororen maitale gartsua izanik, lagundu egingo ez bazuen ere, haren aurka egoterik behintzat ez zuen nahi. Ez zidan hona etortzeko baimenik eman, guztia zertan amaitzen zen ikusi arte.
|
|
Ni Jainkoagana joan nintzen eta esan nion: . Jauna, etxe
|
hau
ez da nirea; Zugatik egin da; orain honen gorabeherez arduratzeko ez dago inor, arduratu bedi Berorren Maiestatea?. Bake bakean eta penarik gabe geratu nintzen, mundu guztia neure ordez ardurak hartzeko prest banu bezala, eta gero negozioa ziurtzat nuen.
|
|
|
Hau
ez da, bada, ezer arimaren agoniaren ondoan: estura bat, itolarri bat, atsekabe minbera bat, hain ezinegon etsigarri eta nekagarriarekin, non ez baitakit nik nola adierazi.
|
|
Teresak berak kontatu zidan niri, dio honek. Teresaren gaztetako idazki
|
honetatik
ez da ezer iritsi gugana.
|
|
3 Ziurrena da (nik hala egiten dut, eta
|
hau gabe
ez nintzateke lasai egongo, eta ez litzateke emakumeok lasai geratzea, ez baikara letradunak) eta hemen ezin daiteke kalterik izan probetxu handiak baizik, Jaunak askotan esan didanez, ez nezala utz neure arima osoa eta Jaunak egiten dizkidan mesedeak aitor entzuleari agertu gabe, eta hau letraduna izan dadila, eta hari obedi diezaiodala. Hau askotan esan zidan.
|
|
Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan
|
hau
ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak bat... Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
|
|
Baina horrek guztiak ez zuen askotarako balio izaten. Izan ere, leku honetan pertsona oso santuak bizi ziren (ni, berriz, haien ondoan oso txarra nintzen) eta Jainkoak bide
|
honetatik
ez zeramatzanez gero, beldur ziren; badirudi nire bekatuek egiten zutela banan banan batetik bestera pasatzea, eta horrela jakin egiten zuten, nik aitor entzuleari eta honek esateko agintzen zidanari izan ezik beste inori esan gabe.
|
|
Haren apaltasunak txunditurik uzten nau; izan ere, nik uste, berrogei urte baino pixka bat gutxiago izango dira otoitza daukala, ez dakit bi edo hiru gutxiago izango diren?, eta, antza denez, bere egoera zibilean eraman daitekeen perfekzio bizitzarik osoena darama. Jainkoaren mirabe zintzoa eta karitate handikoa den emaztea baitu,
|
honengatik
ez da galduko; izan ere, Jainkoak bere zerbitzari leiala izango zela zekien haren emaztetzat hautatu zuen. Haren ahaideak nire ahaideekin ezkonduak zeuden.
|
|
edota espiritu berak bere buruari hitz egitea.
|
Hau
ez dakit nik izan daitekeen, baina gaur ere baietz uste dut.
|
|
–Jainkoak hau esaten badit, baliteke egia izatea, santuei esaten ziena bezala? (ez diot sinesten duenik, deabrua lehen eraginen bidez tentatzen hasi zaiola baizik; hartan geratzeaargi dago oso txarra dela, baina lehen eraginak ere kasu
|
honetan
ez dira agertuko askotan, arima honetan sendo badago, Jaunak gauza hauek ematen dizkiona egiten duen bezain sendo badago; halakoari Elizak duen egia oso txiki bategatik deabruak txiki txiki egingo lituzkeela iruditzen zaio); [13] nik diot, arimak beragan sendotasun hau ikusiko ez balu eta debozioak edo ikuskariak horretarako lagunduko ez balio, ez dezala ziurtzat jo.
|
|
Ez dut nahi beste pozbiderik, ez atsedenik, ezta bestelako ondasunik ere, haren borondatea egitea baizik (honetaz ziur bainengoen, nire iritziz, eta hala esan nezakeen). Bada, Jaun hau ahaltsua bada, nik badela ikusten dudanez eta dakidanez, eta deabruak beraren esklaboak badira (eta
|
honetaz
ez da zalantzarik izan behar, fedekoa da-eta), ni Jaun eta Errege honen zerbitzaria izanik, zer gaitz egin diezadakete haiek niri. Zergatik ez dut izango nik indarrik infernu osoaren aurka borrokatzeko?
|
|
Ekin eta ekin egiten du atzera egin ez dezaten eta, berriro erortzen badira ere, otoitza alde batera utz ez dezaten.
|
Hau
ez egitetik datozen kalteak adierazten ditu. Gogoan izatekoa da eta poz atsegin handikoa ahul eta bekatarientzat.
|
|
arimak bere burua Jainkoaren hurbil hurbileko ikusten duenez eta zeruko eta lurreko ondasunen artean dagoen aldea eta Jaunak agertzen dion maitasuna ikusten dituenez, maitasun honetatik sortzen dira konfiantza eta ziurtasuna gozatzen duenetik ez dela eroriko; saria argi ikusten duela iruditzen zaio, ezinezkoa dela bizitzan ere hain gustagarri eta gozoa dena, atsegina bezalako gauza makur eta itsusiagatik alde batera uztea; eta konfiantza honekin kentzen dio deabruak bere buruagan izan behar duen konfiantza apurra; eta, diodanez, arriskuetan jartzen da eta neurri gabe frutatik besteei ematen hasten da on beharrez, berari dagokionez ez dela zertan beldurturik uste izanik. Eta
|
hau
ez doa harrokeriaz, ongi baitaki arimak berak bakarrik ezin duela ezer, Jainkoagan duen konfiantza handiaz zentzugabe jokatzeaz baizik, oraindik ez baitu begiratzen lumaje eskasa duela. Habiatik irteteko eran dago, eta Jainkoak ateratzen du; baina oraindik ez dago hegan egiteko eran; bertuteak ez daudelako oraindik sendo, eta ez duelako eskarmenturik ere arriskuak ezagutzeko, eta ez dakielako bere buruagan fidatzeak egiten duen kaltea.
|
|
|
Honek
ez dirudi ulertzekoa denik munduan bizi garen bitartean, behinik behin ez du nahi Jainkoak, dirudienez ez baikara horretarako gai. Nik hori neuregan ikusi dut.
|
|
27 Barre egiten du bere buruaz, dirua zerbait zelakoan zen eta haren gosea zuen garaiaz; hala ere,
|
honetan
ez dut uste, eta egia da, aitortu dudanik sekula erru hau; nahiko erru da dirua zerbait delakoan egotea.
|
|
|
Honetarako
ez dakit nik zer erremedio izan daitekeen, orain arte Jainkoak ez baitit aditzera eman; gogo onez hartuko nuke neuretzat, diodanez, maiz oinazetzen bainau. Gure miseria ageri da hemen, eta oso argi Jainkoaren ahalmen handia; izan ere, aske dagoen honek hainbeste gaitz eta neke sortzen digu, eta Jaunagan dauden gainerakoek bai ematen digutela atsedena.
|
|
zentzugabekeria da; pentsamenduak eguneroko gauzetarako euskarria behar du. Batzuetan arima beretik irtenda edota Jainkoz hain betea ibili arren, bere baitan biltzeko sorkarien beharrik ez izateraino,
|
hau
ez da ohikoa. Zereginetan, jazarpen eta lanetan, halako baretasuna izaterik ez denean, eta lehor uneetan, Kristo adiskide on ona da, Gizaki bezala begiratzen diogulako eta ahuldade eta neke artean ikusten dugulako, eta laguntza dugu eta, hartarako ohitura izanez gero, oso erraza da nork bere ondoan aurkitzea, ez bata eta ez bestea diren garaiak izango badira ere.
|
|
Baina, gure bekatuengatik? hain gutxi eta bakanak dira kasu honetan gehiegizko kontu
|
hau
ez dutenak, non uste baitut nahiko motibo dela hori, hasten direnak lasterrago perfekzio handira ez joateko. Izan ere, Jaunak ez du sekula huts egiten, eta ez da Harengatik geratuko; gu gara eskas eta ezerezak garenak.
|
|
15 Eta hala ere norbere buruaren ezagutza hau sekula ere ez da utzi behar, eta ez dago bide honetan arima hain erraldoirik sarri ume izatera eta bularra hartzera itzuli beharra ez duenik (eta
|
hau
ez bedi sekula ahantz; beharbada, gehiagotan esango dut, garrantzi handikoa baita); izan ere, ez dago otoitz egoera hain gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar...
|
|
...ra eta bularra hartzera itzuli beharra ez duenik (eta hau ez bedi sekula ahantz; beharbada, gehiagotan esango dut, garrantzi handikoa baita); izan ere, ez dago otoitz egoera hain gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi
|
hau gabe
ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar da; arima batek bere burua errenditua ikus dezanean, bere aldetik ez duela gauza onik argi uler dezanean eta hain Errege handiaren aurrean bere burua lotsatua ikus dezanean eta zein gutxi ordaintzen dion eta zenbat zor dion, zertan alferrik eman denbora hemen?, Jaunak aurrean jartzen dituen beste gauzetara joatea besterik ez dugu eta ez dago hauek z...
|
|
espiritual ere egingo du guri probetxu egin diezagun. Eta
|
hau
ez dut esaten probatu gabe eta neuri gertatu zitzaidan halako bibaino gehiagorekin. Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen ez bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita bere adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko.
|
|
4 Bada, Jauna ariman pizten hasten den bere benetako maitasunaren txinpartatxo bat da otoitz hau, eta nahi du arima ulertuz joan dadila zer den atseginezko maitasun hau, gelditasun eta bildutasun hau eta txinpartatxo hau, Jainkoaren espiritua den ala deabruak emandako atsegina edota guk geuk lorturikoa den. Esperientzia duenarentzat
|
hau
ez dela lor daitekeena garbi egon arren, gure izaera hau gauza gozoetara hain joera handikoa izanik, guztia probatu nahi izaten du. Baina laster geratzen dahotz hotz, izan ere, gozotasun hau lortzeko sua pizten ekin eta ekin egin arren, itzaltzeko ura botatzen ari dela besterik ez dirudi.
|
|
Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki
|
honetan
ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi beza ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli.
|
|
15
|
Hau
ez dut esaten hasten direnengatik (horri hainbeste ekiten badiot, askatasun eta erabaki honekin hastea haiei hainbeste doakielako da), beste batzuengatik baizik; asko izango direlako aspaldi hasi zirenak eta sekula ere amaitzen ez dutenak. Eta uste dut neurri batean gurutzea hasieratik ez besarkatze honengatik dela, nahigabeturik ibiltzea ezer egiten ez dutelakoan.
|
|
3
|
Honetarako
ez dugu zertan arduratu deboziorik ez dugula-eta, esana dudanez?, Jaunari eskerrak eman baizik, Berari poz emateko gogoaz ibiltzen uzten digulako, egintzak ahulak izan arren. Kristo geurekin ekartze honek maila guztietan egiten du on, eta era guztiz ziurra da lehen graduan aprobetxatuz joateko eta laster batean bigarren otoitz gradura heltzeko, eta azkenekoetarako deabruak jar ditzakeen arriskuetatik babesturik egoteko.
|
|
Urte askoan, gaurik gehienetan loak hartu baino lehen, lo egiteko Jainkoaren eskuetan jartzen nintzenean, Baratzeko otoitzaren gertakari honetan pentsatu ohi nuen pixka bat, baita moja izan baino lehenago ere, barkamen ugari irabazten zirela esan baitzidaten. Eta uste dut bide honetatik asko ere asko irabazi zuela nire arimak, bada, otoitz egiten hasi nintzen zer zen ere jakin gabe, eta behin hartara ezkero eguneroko ohiturak eragiten zidan
|
hau
ez uztera, lotara orduko aitaren egitea ez uztera bezala.
|
|
|
Hau
ez zen ikuskari erara; uste dut teologia mistikoa deitzen diotela. Arima geldiarazia da, bere baitatik irtenda dirudiela:
|
|
nik adierazten jakin nezan, Jaunak ematen zidana azaldu nahi zidaten pertsona espiritual askorekin hitz egiten banuen ere, ni hain moldakaitza izanik, ez nintzen aprobetxatzen ez gutxi eta ez asko; edota Jaunak nahi zuen, nire maisua beti Haren Maiestatea izan zenez gero (bedeinkatua izan bedi, lotsa handia da niretzat hau egiaz esan ahal izatea baina), inori eskerrak eman beharrik ez izatea. Eta nik nahi eta eskatu gabe (beste banitate batzuetan bai baina,
|
honetan
ez bainaiz batere jakin gose izan, hala izatea bertutea izango zelako?), Jainkoak ulertarazi dit argi argi eta esaten jakiteko eran, nire aitor entzuleak txundituak geratzeraino eta ni haiek baino txundituago, neure moldakaiztasuna hobeki ezagutzen nuelako. Hau orain dela gutxi.
|
|
Egiten nuen guztian txukuna nintzen. Bertutea iruditzen zitzaidan guztia, baina
|
hau
ez zait aitzakia izango, gauza guztietan neure atsegina bilatzen banekielako, eta horrela ezjakintasunak ez du errua kentzen. Badu erru pixka bat monasterioa perfekzio handian ezarria ez izateak; nik, kaskarra izanik, akastunera jotzen nuen eta gauza ona alde batera uzten.
|
|
Madarikatua izan bedi halako legea, Jainkoarenaren aurka izateraino zabaltzen dena! Munduan zabal dabilen zentzugabekeria da, neure onetik ateratzen nauena; egiten diguten on guztia Jainkoari zor diogu, eta bertutetzat dugu, Haren aurka joatea bada ere, adiskidetasun
|
hau
ez haustea. Oi munduaren itsukeria!
|
|
Sufrikario
|
honetan
ez nintzen hiru hilabete baino gehiago izango; ia ezinezkoa dirudi hainbeste gaitz era batera jasan ahal izatea. Orain harri eta zurnago, eta Jaunaren grazia handitzat dut Haren Maiestateak eman zidan pazientzia, argi ikusten baitut Harengandik zetorrela.
|
|
Eta horrela arrisku oso handia deritzot askatasunean dagoen andrazkoen monasterioari, eta uste dut, kaskarrak izan nahi dezatenentzat, gehiago dela infernurako ibilbidea beren ahuldadeentzako erremedioa baino.
|
Hau
ez bedi har nire monasterioaz, egiaz eta perfekzio handiz Jauna zerbitzatzen duten hainbeste baitira bertan; hauek Jaunak, ona denez gero, ezin utz ditzake lagundu gabe, eta, gainera, ez da irekienetakoa, eta erlijioa ongi gordetzen da hemen; ez, nik neuk dakidan eta ikusi ditudan beste monasterio batzuez ari naiz.
|
|
Deabruak jartzen zidan buruan, bizitza guri gurianeramanez gero, erlijioko nekeak nituela jasan. Honen aurka Kristok igaro zituen nekeekin babesten nuen neure burua, ez baitzen horrenbestekoa nik Beragatik halako batzuk eramatea; Berak lagunduko zidala eramaten, pentsatuko nuen?, baina xehetasun
|
honekin
ez naiz gogoratzen. Tentaldirik aski izan nuen egun hauetan.
|
|
Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri
|
hau
ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
|
|
Badirudi ez dela ezer sentitzen. Bazkatzen ari den astotxo bat bezala dela arima iruditzen zait, jaten ematen diotelako elikatzen da eta ia sentitu gabe jaten du; izan ere, arimak egoera
|
honetan
ez du egon behar Jainkoaren mesede handi batzuen jakirik hartu gabe, bada, ez du hain bizitza dohakabea bizi izatearen damurik eta asaldatu gabe igarotzen du, baina ez dira sumatzen arima nola dagoen jakiteko mugimenduak ezta ondorioak ere.
|
|
Egia da gehien gehienetan nik adierazten jakingo ez nukeen gozagarria sentitzea dela, arima osoa biziberritzen didan barruko atsegin antzekoa.
|
Hau
ez da begitazioa, ezta behin bakarrik gertatu zaidana ere, askotan baizik eta arreta handiz begiratu dudana. Bero handiaz eta egarriaz dagoen pertsona bat bezala da, pitxer bete ur hotz edaten duena; bada, badirudi oso osoan gozaturik sentitu dela.
|
|
Beste batzuetan haietako multzo handia ikusten nuen neure inguruan, eta argitasun handi batek oso osoan inguratzen ninduela iruditzen zitzaidan, eta
|
honek
ez ziela uzten haiei nigana iristen. Jainkoak gordetzen ninduela ulertu nuen, ni Hura iraintzera eramateko eran irits ez zitezen nigana.
|
|
Beraz, neuretzat ez nuen zalantzarik hori zela hoberena; izan ere, baziren egunak, Jainkoaren maitasunagatik eskean ibiltzea eta etxerik ez beste gauzarik ez edukitzea nire bizieran posible izatea irrikatzen nuenekoak. Baina beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena;
|
honek
ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere ez baitio sekula huts egiten zerbitzatzen duenari. Azken batean fede mengela nuen, ez Jainkoaren mirabe honek bezalakoa.
|
|
5 Garai honetan, nire eskariz, andre
|
honek
ez baitzuen ikusi fraiPedro Alcántarako santua, haren etxera etor zedila nahi izan zuen Jaunak, eta pobretasuna maite maite zuena eta hainbeste urtez bizi zuena izanik, oso ongi zekien hartan zegoen aberastasuna, eta horrela asko lagundu zidan eta agindu zidan inola ere ez uzteko eta oso aurrera eramateko. Honezkero, iritzi eta laguntza honekin, bera baitzen egokiena horretaz iritzi emateko esperientzia luzez zekielako, nik erabaki nuen beste iritzirik ez bilatzea.
|
|
Ana Jesusenak dio, hark bere obren kopia batzuk hainbat hitz aldaturik ikustean, protesta egin zuela: . Jainkoak barka biezaie nire aitor entzuleei, niri idazteko agindu zidatenaren kopiak eginez, hitz batzuk aldatzen baitituzte; izan ere, honako hau eta
|
hau
ez dira nireak. Eta gero haiek ezabatu eta lerro artean aldatu zuten hitza idazten zuen bere eskuz?.
|
|
1586ko irailaren 1ean, fraide karmeldar oinutsen Kontseiluak onarpena eman zion argitaratzeko proiektuari. Ana Jesusenak Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiagana jo zuen orduan eta
|
honek
ez zuen inolako eragozpenik jarri Ofizio Santuan gordetzen zen eskuizkribua hari emateko. Ana Jesusenak frai Luis Leongoaren esku utzi zuen eta honek hartu zuen bere gain, Errege Kontseiluaren aginduz, inprimatzeko ardura.
|
|
Nik gauza asko esan nizkion eta nik eskatu nionean eta Haren Maiestateak eratu zuenean, egitea nahi zuenez gero?, hain obra ona eragozten bazuen Jainkoari eman beharreko kontuaz hitz egin nion, eta asko bigundu zen. Maria Mendoza anderea etorri zenean eta honen neba Ávilako gotzaina, beti lagundu eta babestu gaituena baita, gure aldera jarri zuten eta baita frai Anjel Salazar aurreko Probintziala izan zena ere; ni beldur nintzen eragozpen guztia
|
honengandik
ez ote zen etorriko. Baina orduan Maria Mendoza andereari halako mesederen bat eskatu beharra izan zuen, eta horrek asko lagundu zuen; kontuan hartu gabe, aukera hori izan ez balitz ere, gure Jaunak jarriko ziola bihotzean, aita jeneralari jarri zionez, halakorik buruan inondik ere ez zuenean.
|
|
16 Gauza bitxia da aurrez erabakia harturik zerbaitetara joatea: egia esan, bizitzak irakatsi dit neure buruaz gutxi fidatzen, baina kasu
|
honetan
ez nintzen izan ni engainatua izan zen bakarra. Azken batean, erabakia harturik joan ginen hura baino beste etxerik ez zela izango eta eskatu zuena ematera, asko zen baina, eta hari idaztea erabaki genuen, hurbil egonda ere, hirian ez baitzen.
|
|
24 Bedeinkatua izan bedi honetan argia eman zidana, beti betiko; eta hala ematen dit gauzaren bat ongi egiten asmatzen badut, egunean baino egunean gehiago harritzen bainaiz, gauza guztietan zein talentu gutxi dudan ikusita. Eta
|
hau
ez dezala inork uste apaltasuna denik, egunean baino egunean argiago ikusiz noalako baizik: gure Jaunak, dirudienez, nahi du nik eta guztiek jakin dezagula, obra hauek egiten dituena Haren Maiestatea dela soilik, eta, itsuari lohiaz ikusmena eman zionez, nahi du nik ezer egitea bezain gauza itsua dena hala ez izatea.
|
|
Ez dezatela esan: ?
|
Honek
ez du garrantzirik, txikikeriak dira-eta?. Oi ene alabak, guztiak du garrantzia, aurrera egitea eragozten badu!
|
|
Ez genuen ikusi etxean sartu gineneko ordua, jendetza handia zegoelako.
|
Hau
ez zen gauza berria, mundua hain berri zalea izanik, joaten garen alde bakoitzean izaten baita horrenbeste; aurpegi aurrean beloak eraman ezik, oso nekagarria litzateke; horrela eramateko modukoa da. Andre hark areto oso zabal eta egoki bat zuen prestaturik, eta hantxe esango zen meza, Gotzainak emango zigunera igarobidea egin beharra zegoelako, eta gero beste egun batean, hau da, gure aita san Eliseoren egunean, esan zen.
|
|
Han harrera gozoa egin ziguten, Jainkoak ez baitit egundo ematen nekerik, gero ordainduko ez duenik, eta zortzi egun eta gehiagoko atsedena hartu nuen. Baina fundazio hau hain nekerik gabea izanik,
|
hau
ez da aintzat hartzekoa ere, ez baita ezer. Pozik etorri nintzen, Jainkoaren errukian uste dudalako baliatuko dela monasterioa han izateaz, honezkero antzematen den bezala.
|
|
12
|
Hau
ez nuen batere argi ikusten, eginda zegoenean gauzak ardura gutxiz hartuko ez ote ziren beldur bainintzen; bestalde, beraiek hain gutxi edukirik, ezin zen. Eta horrela, arrazoi ugari eman nizkion aita prioreari ez zela komeni egiterik ikus zezan eta, nire iritziz, nahikoa ziren arrazoiak, eta esan nion begira zezatela berak eta aita frai Antoniok, nik beraien kontzientziaren gain uzten nuela arazoa, nik esaten nizkienekin nahikoa zela ez egiteko uste bainuen.
|
|
Eta irakurtzen ez zekitenez gero, ordu luzez egoten ziren.
|
Hau
ez zuten errezatzen kanpokoek entzuteko lekuan. Jainkoak haien asmo eta ahalegina hartuko zituen kontuan, gauza gutxi esango baitzuten zuzen.
|