Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2001
‎Garbi dagoenez zuzenketa egin beharrean gaude, autobiografia hau ez baita prosaz, bertso lerroz egina baino. Egia da, hala ere, bertso narratiboak direla, historia baten inguruan moldatuak hemen agertzen direnak.
2005
‎Baina katagorria mugitu ere ez da egiten.Badaki zertan ari den... suge hau ez baita pozoitsua.
‎Hilabete batzuk aurrera egin, urte batzuk atzera... zer axola denbora zehatza, hau ez baita kronika historikoa, arimaren denborak beste data batzuk baititu, beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak, baina haien tarte berdintasunik eta norabide beti berdinik gabe.
2006
‎Horrek eta zetazeoetan amaren eta umearen artean defentsa transferentziarik ez egoteak zaildu egiten dute umearen biziraupena (irailaren erdialderako aurreikusten da). Gertaera hori garrantzitsua da, albaitari taldeak nabarmendu zuenez, “espezie honi buruz ez baita asko ezagutzen”. Kume horren jaiotzak belugen azterketan “sakontzeko” balioko du, ez bakarrik Ozeanografikoan, baizik eta kasu zehatz honetan interesatu diren horrelako zentro askotan.
2007
‎Eta orain jaiki eta banoa komunera, Iturrino Handiaren maskuri zahar hau ez baita gauza pare bat bermuti eusteko ere. Hori ere bada zoritxarra, ia bi metrora ere asmatuko nion nik kilkerraren zuloari gaztetan, eta, deskuidatzen bazen, bertan betiko itota uzteko, gainera.
2008
‎deskuidatzen bagara, egunean hamar orduko lana egin dugu. Eta deskuidatuko gara, sasoi hau ez baita era horretako aldarrikapenentzat aproposa.
‎Asteak badoaz eta ez dugu gure joera txarra aldatzen. Eta, noski, psikologikoki gogorra izan behar da une hauetan jokatzea, bolada hau ez baita erraza. Denboraldi honetako hasiera ikusirik, argi dago beheko postuetatik ateratzea ez dela egun batetik besterako kontua izanen, baina ilusioz eta gogoz aritzeko aurrerapausoak eman behar ditugu.
2009
‎Lehiaketa horiek gaueko programazioan eta kateetako goizeko lehen ordukoan sartu diren arren, legezkotasun irudia transmititzen saiatzen dira, kontsumitzailea errespetatzetik oso urrun daude. Urrunago joan gabe, programa horiek ematen diren bitartean agertzen den" Oinarriak notario aurrean" kondairak abal baten irudi faltsua ematen du, notarioarena, kasu honetan ez baita halakorik, gordailu hori ez baita erabiltzailearentzako bermerik. Gainera, zuzeneko programa gisa iragartzen dira, grabazio bat denean ohikoena (altzari baten aurrean lan eginez, dekorazio oso oinarrizkoa eta telebistako errealizazio kaskarra duena) esataria.
‎Horrek guztiak, egungo nekazaritza politika, ezbaian jartzera? eraman lituzke Europako Batasuneko estatuak,, martxa honetan ez baita nekazari bakar bat ere geratuko?.
‎Kanten proposamena arrazoimena arrazoimenaren juzgatzaile bezala hartzea da. Arrazoimenak bere burua aztertu egiten du, eta, honela, arrazoimena ere" objektu" (kakotx hagitzen tartean, hau ez baita guztiz egiazkoa, subjektua ezin delako inoiz objektu bihurtu, baina hobe ulertzeko horrela planteatu beharra izan dut) bihurtzen da. Logikoki hala izan behar du, ez dauka horrela ez izaterik.
‎Kanten proposamena arrazoimena arrazoimenaren juzgatzaile bezala hartzea da. Arrazoimenak bere burua aztertu egiten du, eta, honela, arrazoimena ere" objektu" (kakotx hagitzen tartean, hau ez baita guztiz egiazkoa, subjektua ezin delako inoiz objektu bihurtu, baina hobe ulertzeko horrela planteatu beharra izan dut) bihurtzen da. Logikoki hala izan behar du, ez dauka horrela ez izaterik.
2010
‎Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako ezinbestekoa da Nafarroa ez zatitzea eta eremu guztian euskara ofiziala izatea, arazoa hau ez baita bi herrialde hauetara mugatzen, adierazi dute antolatzaileek.
‎Argentinako zuzendariak ez du ezer espero lehiaketari begira, esan duenez, lehen aldiz erakusten duelako hemen. Ez du espero El secreto de sus ojos filmak izan zuen arrakasta, hau ez baita mota horretako film bat.
‎Erritmo entzun ezan entzun ezan ongientzun ezan beti, zeren erritmo hau ez baita gehiago gorputzarena.
2011
‎Izan ere, gizartea asko aldatu da azken 40 urte hauetan eta gazteriak ere izan du aldaketarik. Hemen ez dugu egingo gaiaren azterketa sakonik, hau ez baita lanaren helburua, baina gazteon ezaugarriak ezagututa, nire ustez, erabileran eragiten duten faktoreak hobeto balora ditzakegu eta azterketa errealistagoa egin ahal izango litzateke.
‎1.160 Kontrako eztarritik joan zaizkit ia pentsamenduak, hau ez baita buruan marraztu dudan eraikin baxu espaziotsua, garbi esanda, gainerako etxeak bezalakoa da, adreiluzko eraikuntza frantsestua, eskaileraduna, noski, eta ez da hemen ez barraren, ez oholtzatxoaren usainik hartzen, ez eta enbidorik edo ordagorik entzuten ere.
2012
‎Guraso eta seme alaben arteko betebeharrei buruzko haien ideiak eta gureak oso ezberdinak dira. ...zon emakumeak, beste animaliak bezalaxe, haragiaren grinaz daudela halabeharrez elkartuta uste dute liliputiarrek; eta beren umeenganako samurtasuna ere natur printzipio beretik sortzen dela; hau dela eta, ez dute inoiz onartzen ume batek inolako obligaziorik duenik aitarekiko, honek sortu zuelako, edo amarekiko, honek mundura ekarri zuelako; zeren eta, giza bizitzako miseriak kontuan izanez gero, hau ez baita berez onuragarri, ezta gurasoen asmoan ere, hauen gogoan beste zerbait baitzebilen amodioz elkarbatu zirenean. Honengatik eta antzerako arrazonamenduengatik, haien iritziz, gurasoak dira beren seme alaben heziketaz ardura litezkeen azkenak; beraz, hiri bakoitzean haurtzaindegi publikoak dituzte, eta guraso guztiak, baserritar eta laborariak izan ezik, behartuak daude seme alabak hogei ilargialdi betetzean haurtzaindegi haietara bidaltzera bertan hazi eta hezi daitezen, adin horretarako pixka bat otzantzen hasiak direla uste izaten baita.
‎10 Nik ikuspegi materialistagoa hartzen dut, baina Platonen larregiko heracliteismoa alde bat uzten dut, zeren cosmos material hau ez baita isuri etengabe bat, eta horregatik ez dut ondorioztatzen ininteligiblea dela erremedio barik. Nik aristotelismoaren kausa formala honela ulertzen dut:
‎Zentzu honetan, Bretchen aipatu poema birgogoratuz, merezi du Zizekek esaten zuenarekin jarraitzea, poema hau ez baita oportunista soilik.
2014
‎7/ 3, 16/ 4, 23/ 7, 31/ 9 Erran behar da Patrick Oçafrain ek eskua kolpatua zuela eta pilota ainitz ezkerraz jo duela. Domaia da partida hau ez baita afitxak hitzemaiten zuenaren heinekoa izan, nonbre handian etorriak ziren pilotazaleentzat. Patrick-ek bi aste ukanen ditu bere eskuaren artatzeko Frantziako xapelgoko finalerdiak arte.
2015
‎gizon emakume horiek zahar bat daukate hor barruan lotuta, sekuestratuta, eta orain berarekin zer egin ari dira eztabaidatzen, beren ezkutalekua deskubritu duenez gero. Pelikula batean balego jo eta ihes egin behar lukeela bururatzen zaio, baina ez da mugitzeko gauza, hau ez baita zinema: noiz ikusi da film batean jendea euskaraz?
‎edo han zebilenesan zegún, hantzebilen? ahoskatu behar delaafrikazio hau egiten duten hizkeretan (Alberdi 2014, 28); zuzen dabil egilea, afrikatze berri hau ez baita eskualde orotakoa. Hego Euskal Herrian badira nafarrak egoera zaharrari eusten diotenak, aditz nagusia eta laguntzailea biltzen diren sandhi horretan afrikaziorik egiten ez dutenak:
‎Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak ez duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau. Segurantza diot, eta oker esan dut, bizitza honetan ez baita segurantzarik, eta horregatik gogoan izan beti, hasitako bidean atzera egiten ez badu, diodala.
‎1 Pertsona bat, Espiritu Santuaren Pazko egunez, Écijan zela, jai honen bezpera batean gure Jaunagandik jaso zuen grazia handi batez gogoratuz, haren zerbitzurako oso aparteko gauza bat egin nahi eta, iruditu zitzaion egoki litzatekeela hutsegite konturik edo bekaturik ez ezkutatzeko promesa egitea, une hartan hasita bizi guztirako, Jainkoaren ordezkotzat izanik, eginbehar hau ez baita izaten prelatuekin; pertsona honek ordurako obedientzia botoa egina bazuen ere, bazirudien hau gauza handiagoa zela; eta hark esan ziezaion guztia egitea, hitzemana zuen obedientziaren aurka ez bazihoan, gauza larrietan noski. Eta hasieran gogor gertatu bazitzaion ere, egin zuen promesa hori.
‎Zentzugabekeriarik, behintzat, ez du esan nahi ezta egin ere, antza badu baina. Jainkoak nahi beza asmoa beti beraren zerbitzurako izan dadila, hau ez baita inondik ere gauza txarra. Neure buruari barreka ari naiz, gutun mordoa aurrean dudala eta hala ere zein astiro ekiten diodan zentzugabeko gauzak idazteari.
‎Markagailuko emaitza hau ez baita ardurakoa, argitu behar dut: partida hein hortan zelarik, Bengoetxea eta Albisu garaipenaren bidean ontsa abiatuak, Beroiz ek zangoan min harturik, gelditzea deliberatu zuen.
2016
‎diru pila edo diru eza ez dira aski aurretik bizitza luzea duenaren bihotza iluntzeko; aberriaren ilunaz denez bezainbatean, aldiz, Jaurlaritzaren barnetegian ezagutu berri dituen gazte bipilen sua eta garra ikusita, ziur da luze baino lehen lortuko duela Euskadik bere askatasuna, gerra aurretik zuena ez ezik, lehendik amestutako askatasun oso eta erabatekoa; bestelakoa da Begoñaren ilunaldia: izan ere, Parisa bizitzera joan diren honetan, alde handia baitago bere adineko gazte sasoiko eta osasuntsuz inguraturik egon, Donibane Lohizunen zegoen bezala, ala ganbara kaxkar batean egun osoa amari konpainia egiten eman, orain eman behar duen bezala, kale jendetsuen, jende aldraren eta hizkuntza arrotzaren beldurrez Elorrioko emakume hau ez baita ausartzen inora joaten alabarekin ez bada, eta alabarekin izanda ere nahiago du galdutakoaren doluz eta damuz lantua jotzen aritu, egunero ari den bezala, ezen ez begi aurrean dituzten berritasun eta era guztietako bitxikeriekin alaitu, Begoñak nahiko lukeen antzera. Zaharraren oroimina eta gaztearen bizimina, bizia bera bezain zaharra den alegia, hemen luzatzen eta xehatzen ibiltzea merezi ez duena.
‎Dena ez da berri txarrak. Araudiaren aldaketa dela eta, orain bankuek gehienez ere bezeroari kutxazainaren jabearen komisioaren komisioa jasanarazi diote, une honetan ez baita bi euro baino gehiago. Lehen, txartelaren igorleak askatasun osoa zuen komisioak loditzeko, eta horiek %3 edo %4 izatera irits zitezkeen, gutxienez hiru euro baino gehiagorekin.
‎Aspaldi dut buruan sail berri bat abiatzea astekari honen izkin batean erdi trufa, ironia, bitxikeria eta arrailleria. Mundu hau ez baita azkenean besterik, serio muturra jartzen badu ere ahal duen guziz.
‎TTIP hori edo TAFTA legegaia dutela finkatu nahi. Hau ez baita haatik denen gostuko Alemanian ere. Alabainan Estatu Batuek nahi dute gaina hartu Europako industria eta komertzioan ere, adibidez ekologiari kasurik egin gabe eta holako...
2017
‎Batzuk iaioak zarete baso lanetan eta beste batzuk, gazteenak, almadiariak izateko ofizioa ikasteko prest zaudete. Denek nire uste ona duzue, eta halaxe frogatu aurrerantzean, hau ez baita lan erraza, erakargarria izan arren. Ibaia eta basoa.
‎Baina, zeren eskuarki hala idaztea nola mintzatzea nori berea iruditzen baitzaio hoberenik eta ederrenik, eta ene hau ez baita zurea bezala, ez, otoi, hargatik arbuia eta ez gaitz esan. Honetaz kontent ez bazara, egizu zuk zeure moldera eta zure herrian erabiltzen eta segitzen den bezala.
‎Arkitektura eta artearen ertzak bustitzen dituen paisaia horretan, arkitektura eta artearenelkarlan sakona ezinbestekoa da eta nire erronketako bat, XX. mendeko sintesiaren esperientziakesperientzia, tesi hau ez baita inondik inora lehenaldiaren eguneratze bat, etorkizunera begira dagoenelkarlan berri baten hasiera baizik.
‎Europa aski harriturik jar diteke orain, ez jakin sobera nola hartu Erdoganen bitoria, jakinez gainera Turkia hori ate joka ari dela Europan sartu beharrez. Hau ez baita halere, diotenaz, hain aise eginen.
‎Bainan hau erran gabe, bide nabar jendeen bizia gain gainetik pozoindatzen ere. Jende hau ez baita ere hortaz aski ohartzen. Bainan adina baino lehen ondorioak jasaiten.
2018
‎" Irudiek elkarren berdinak iduriagatik, hire egitekoa duk egiazko botishava figuratzen duena guztien artean hautatzea. Ez duk denbora mugarik, luza hadi nahi bezainbat; irudiei so egiten dieala, egon hadi bihotzari aiduru, hau ez baita enteleguari dagokion eginkizuna".
2019
‎Lehen aipatu dugun Fray Rogeirok Osbernori egin zion gutunean kontatzen dizkigun gertaerak ikertutzat eta ontzat ematen baditugu, beharrezkoa izango da Raimundo Silvari adieraztea ez duela bere burua engainatu behar kanpamentua aise, besterik gabe, paratzeari dagokionez, ez aipatu Porta de Ferroren aurrean, ez eta beste ezein ateren aurrean ere, mairuen arraza zital hau ez baita hain herabea, eta ez delako borrokarik gabe iltzez eta giltzez itxiko, galiziarrak beren asmo ilunetatik desbideratuko dituen Alaren mirakulu baten zain. Lisboak, lehen ere esan dugu, baditu etxeak bere harresietatik kanpo, eta ez gutxi, ezta bakarrik uda pasatzeko edo baratzea edukitzeko ere, alderantziz, esan liteke etxe horiek beste hiria inguratzen duten hiri bat osatzen dutela, eta gauza jakina baldin bada ezen, zenbait egun barru, setioa errealitate geometrikoa izango denean, etxe horietan paratuko dituztela eroso kuartel nagusiak, eta berorietan pertsonalitate garrantzizkoak, militarrak eta erlijiosoak jarriko direla, modu honetan kanpadenden deserosotasun erlatiboa jasan behar izatetik libre, gauza jakina da, baita ere, orain beharrezkoa izango dela gogor borrokatzea mairu jendea aldiri lasai hauetatik kanporatzeko, kalez kale, patioz patio, zabaltzaz zabaltza, gatazka horrek ez zuen astebete baino gutxiago iraun, eta irabazi ahal izan bazen izan zen portugaldarrak kopuruz gehiago zirelako, mairuek beren batailoi guztiak ez zituztelako atera, eta harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan, bere borondatez edo ez, sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.
‎Argitaletxeko eraikuntzako atarian, Raimundo Silvak, umore txarrez, zuhaitzen adar artean ageri zen zeruari begiratzen zion, baina zerua hodei astuna zen, hodei bakarra, urdinezko pitzadurarik gabea, eta ernegatzeko moduko erregulartasunez erortzen zen euria, ez gehiago, ez gutxiago. Ez dugu beste egunik edukiko, murmurikatu zuen, meteorologia praktikoetara ohituriko jendearen esaera zaharra errepikatuz, erabat sinesgarria ez dena, ordea, zeren egun haren ondoren beste batzuk etorri baitziren, eta Raimundo Silvarentzat hau ez baita azkena. Eguraldia hobetuko ote zen aiduru zegoen bitartean, langileak bazkaltzera irteten hasi ziren, ordu bata baino beranduago zen, elkarrizketa luzexka izan zen.
2020
‎Baldin eta aitzakia bada gaur egun ordua emateko badirela erloju modernoagoak eta zehatzagoak, eta ia mantentze lanik behar ez dutenak (nire lagun batek dio" plastiko gehiago utziko diegula gure ondorengoei"), horrek esan nahiko du ez diogula makina hori egin zuen artisauaren lanari duen balioa ematen, nahiz eta makina hori izan den gure eraikuntza mekanikoaren kulturaren sustraietako bat. Baldin eta aitzakia bada erlojua ez dagoela leku irisgarrian, egin ditzagun irisgarriago leku horiek, kasu honetan ez baita hain zaila. Gauza guztietan bezala, borondatea behar da arazoa konpontzeko.
‎Zeren hau ez baita oihana, nahi duzuna egin dezakezun lekua eta tximino baten lagunik onena izan.
‎Biba zuek! Guziz poztu gara bertsulari multzo hortan zirikatzeko gogoa ere agertu dela hein onean, hau gabe ez baita guretat egiazko bertsularitzarik. Gomendio zenbait berdin?
2021
‎Gidariek erronkak eta galderak planteatzen dizkiete, eta taldean aurkitu behar dituzte irtenbideak. Haiek bihurtzen dira jardueraren protagonista, hau ez baita familientzako tailerra. " Haien artean aritzen dira lanean.
‎Postposizio hori emankorra da euskalki guztietan izen sintagmak gobernatuz. Ez horrela, ordea, mendebaldeko arren postposizioa, hau ez baita, aditz izenaz beste, izen gutxirekin baizik erabiltzen kausa adieran (beldurrarren, lotsarren, pozarren): Lotsarren negar malko onik isuri omen zuen (Zaitegi); Pozarren dira andreak erotu (Arrese Beitia); Beldurrarren esan ditu Nikanorrek, esan dituenak (Erkiaga).
‎Gure organismoan zer gertatzen ari den zehazteko, hasieran, medikuak Bristolen eskala erabiltzen du. Baina ez da nahikoa, taula honekin ez baita inolako patologiarik identifikatzen, baizik eta zirkulazio normala, idorreria edo beherakoa den definitzen laguntzen du. Sakontzeko eta diagnostikoa egiteko, gorozkiak aztertzea eskatuko du.
2022
‎Uste dut ezkerraren aldetik adeitasun handiegia dagoela, berdin pentsatzen dut Usadyko demokratek Strumpekin. Oso zaila da brexit aren aurka bozkatu duten pertsonek haserrea adieraztea, hau ez baita haserrea. Baina azkenean badirudi benetako oposiziorik gabe gertatu zela, dimisioarekin ezarri zela.
‎Zer gertatzen da odoleko maila handia denean? Ezagutu itzazu diabeteari buruz gehiago ulertzeko gakoak, gaixotasun hau ez baita erraza
‎itxura eta tamaina arautu edo estandarizaturik ez duen beirazko (fr: verre) ontzitxo batean aurkezten den jakia, eskuarki koilaratxoz hartzen dena, hazkurri hau ez baita edaria. Osagaiak, eskuarki, solidoak, kremak eta mousseak izaten dira.
2023
‎Hala ere, beste asko baino hobeto nengoen, inguruan dudan sareak mantendu ninduelako ekonomikoki eta bestela. Minbiziak bizitzako arlo guztietan eragiten du eta laguntza terapeutiko handia behar izaten dugu urte askoan, hau ez baita urtebeteko kontua askotan entzun behar izan dugun bezala", dio Arnauk.
‎Beharrik, batzuetan bertze gisako kanturik ere agertzen da. " Kazeta huntan" kantu xaharrak adibidez gizon bestaliar eta panpatzaileak ditu jorratzen, oroitaraziz ez dela behar lagunik zafratu, mundu huntan ez baita" deusik esposa bezain sakratu".
‎Baina hori gero izango da, oraindik ez, orain gela zuri honetan dago gizona, gizon izandakoa eta gizon, gizaki eta pertsona izateari ere utzi diona, eta ondoan ditu beste bi gizon, bi gizon eta gehiago, andre gizonak, baina oraingoz bi bakarrik aipatuko ditugu horien guztien artetik, bi gizon bizi gizon hilaren ondoan, gizon hilaren beilan, beila berezienean, hau ez baita gorputza lurperatu edo erraustu aurreko beila, hau ez baita gorpua atondu, apaindu, olioztatu, txukuntzeko ordua.
‎Defendatzeko txanda egokitzen zitzaienean, halaxe esaten zuten: ‘Ez naiz defendatuko, hau ez baita nire aurkako epaiketa, baizik eta saharar herriaren aurkakoa. Autodeterminazioaren eskubidea defendatzen dugulako ari gara epaituak izaten’ Den denek errepikatu zuten hori".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia