Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 474

2000
‎Egia da negozioak direla, baina hemengo argitaletxe handienaren pentsatzeko eta funtzionatzeko modua ezin daiteke Frantzia eta Espainiako argitaletxeek dutenarekin konparatu. Hemen, liburu batek merkatuan funtzionatuko ez duela jakin arren, lanak merezi duela pentsatuz gero, argitaratu egiten dute. Gaztelerazko liburuak askoz neurri handiagoan tratatzen dira arkume txuletak bezala euskarazkoak baino.
‎UEUren jardunaldietan hasieran (gogoan erabil bedi 1987.urteko proposamen hura) eta ELE aldizkarian geroago (1992) nekaezin ibili da Txillardegi euskal azentueraren arazoa plazaratzen eta ingurukoak kinatzen. Azkenaldion laneskerga horren emaitzak, neurri handi baten, trapazeri, ei esker, ikusten hasi gara; bidehonetan lehen urratsak baino eman ez ditugula jakin arren.
‎–Betiko biribilketa amaigabea da. Inoiz ez dugu jakingo zeinek egiten duen bere nahia arinago; ez dugu jakingo, entzuleriak zerbitzu jakin bat eskatzen dion irrati estazioari egiten ote dion, aurretik eragin diolako, edo estazioak zerbitzu hori ematen ote dion manipulatzeko inolako asmorik gabe, entzuleriak jaso nahi duena horixe dela uste duelako.
‎Bertako 498 presoek, guztiek alegia, egin zuten alde. Kea eta kaosa aprobetxatuz korrika bizian irten ziren, askatasunaren besoetara heldu arte atsedenik hartuko ez zutela jakinik. Atzera begiratu gabe, nork bere ametsei eraginez, etorkizuna arnasestuka inauguratuz.
‎Eta nora noa, Txema utziz gero, kalean zehar burua makurturik ibili behar badut, inori begietara so egiteko beldurrez? Eta nori laguntza eskatu, merezi ere merezi ez dudala jakinik. Pentsatuko duzu, Bitakoratxo, umekeriatan nabilela, nagusia naizela nerabeen kontu hauetan jarraitzeko.
‎Hainbertze jenderi jatekoa eman beharrak zekarzkion nekeen zerrenda etorri zen gero, baina ni ez nintzen arrosario hori aditzeko. Unai ikusiko ez nuela jakiteak porru eginda nengoen. Horretan ere pot.
‎Neure buruari oroitarazi behar izan nion ez nintzela gomuta txarreko etxe hartara mokokatzera etorri, jakitera baizik. Jakitera, jakiteak, makurrak ez zuzentzeaz gainera, zoriontsuago eginen ez ninduela jakin arren.
‎Ttipi, hogeitaka urte lehenago, azalean" S" handi kiribilduaz apainduriko karpetan, SARAGUETA ALDAZ, EDUARDO JESUS izenburuko atala bere ganberan altxatzen zukeena. Astebete lehenago, lasaigarria zitzaidakeen hemendik aitzina nire bizi puskak inork bilduko ez zituela jakitea, ez paperera, ez garaien araberako bertze euskarrietara. Orain, bilketaria aienatu eta metatze lan konpultsibo horren azken pagua ailegaturik, lagun bat baino areago galdu nuela sentitzen nuen.
‎behar ez ditudala jakinagatik.
2001
‎Mesedez Angela, Tomasek ez du jakin behar Antonekin nagoela...
‎Oroitzen naiz, dena den, erantzunik jasoko ez nuela jakinda ere, zenbat aldiz engainatu ninduen galdetzen niola eskutitzean. Ea hasieratik bere bihotzean bat baino gehiago al zeuden, edo hori, gezurretan ibiltzearena, nire bizkarka edozeinekin joatearena, gero soilik gertatu al zen, nitaz jada aspertu zenean.
2002
‎Datozen asteotan bi mila lagunetik gorako bilerak egingo ditugu, dokumentuari azken ikutuak emateko. Ondoren, beste eragileekin hitz egingo dugu honetaz, nahiz eta egoerak urrats handirik emateko aukerarik ematen ez duela badakigun.
‎Eta gure sentsibilitatea zaurituko duen epairik emango ez duela dakigunean.
‎–Ez daitezela zutaz trufatu, itxuretan ari dira eta, esan zion?. Hiru Emakume Urdin hauek, eta hauek bakarrik, esan diezazukete non aurkitu Ninfak, eta ez baduzu jakiten non dauden, ez dituzu aurkituko, eta aurkitzen ez badituzu, ez duzu inoiz aukerarik izango Medusaren sugezko ilajedun burua mozteko. Eutsi gogor, ez egin atzera, eta dena ongi amaituko da.
‎Balizko estatu beharrizanak direla-eta informazio edukietan eragin zuzena duen neurri baten aurrean gaude; gobernuak zenbait informazio gai sekretutzat jo ditzake eta, bide batez, komunikazioaren profesionalen lan eremu horretatik aparte utzi. Kazetariak ezin ditzake landu gobernuaren ustez sekretu ofizialak direnak, eta publikoak ez du jakiterik gobernuaren ibilbide ilunen berri. Adierazpen askatasuna kolokan jartzen duen neurri administratiboa da sekretuena.
‎Egia da oraingoz libururik salduenak, edo salduenetakoak, gure garaietan bezala, gramatikak, hiztegiak eta holako tankerakoak direla, hizkuntzaren eskakizunekin lotuagoak daudenak literaturarekin eta zerbait irakurtzeko plazerrarekin baino. Zuretzat aspergarriak, horregatik, non eta ez duzun jakin minik edo gramatika goserik oroz gain. Zoritxarrez, hori ez baita batere osasun onaren seinale, gramatiken kontuaz ari naiz, gauzak hala dira oraingoz.
2003
‎Ainhize lotsak gorritu zuen irakaslearen hitz ederrak entzutean, baina benetan bihotza taupadaka utzi ziona, Ida arreba baino ez zuela jakitea izan zen.
‎Ametsetako mundu hartan eroso sentitzen nintzen eta amona Sara nirekin eramango nuela pentsatzen nuen, hark irakatsi zizkidalako eskolan inoiz ikasi ez nituen gauzak. Amona Sarak sekula abandonatuko ez ninduela banekielako. Eta nik nire maitasunarekin ordainduko niolako zor nion guztia.
‎Rosariok ez zuen jakin behar. Azken atentatuaren ondotik erabaki zuten aurrealdeko eraikinean inor ez bizitzea.
‎Terroristek, eta haien? ez zuten jakin behar. Eta Gervasioren aginduz, aurrealdeko eraikineko hainbat leihotan argiak pizten genituen.
‎Beti izaten baitzen horrela: Izpizuak deus ez zuen jakin nahi izaten besteen gorabeherez. Bereak ere ez zituen nehoiz partekatzen.
2004
‎Bizi nahi eta ezin biziaren aitzinean, madarikazioak jotako hitza aditu du hizkuntza eta kultura menderatuaren ordezkariak. Horrela, hipokrisiaren neurri guztiak hautsita, itsaso zabalean arrain handiak txikia desegin arteko atsedenik hartzen ez duela jakinda, herri kultura apalen inguruan hesiak jarri beharra dago hauek desagertuko ez badira. Lévi Straussek adieraziko zukeenaren ildotik,, hilko ez badira, gauza batzuetan nolabait ere iragazgaitzak izan behar dute kulturek elkarrekiko?.
‎Oraingoan, gogoetaren lerrokada batzuetan Gari Berasaluze izan du hizpidean jarduteko lagun. . Inoiz ez dugu jakin izan nola jokatu euskal hiritarrak diren erdal idazleekin. Euskal idazleak izan ez direla ongi dakigun arren, erdaraz idatzitako euskal literatura ez da existitzen.
‎–Hori guztiaz gain, Buesaren buruzagitza Hezkuntza Kontseilaritzan eusteak errezeloak ugaritzen ditu. A ereduak euskalduntzen ez duela jakinik ere, Buesak ikaskuntzaren ia erdia eredu horren arabera funtzionatzen uzten du?. 475 Otsoa artzain. Euskal eskolaren zaindari nagusia euskararen eta euskaltasun ororen etsai amorratua.
‎Baina funtsean arima bera ez da substantzia, hori arimareneta gorputzaren konposaketa baita. Haserre gaudenean, gorputzez eta arimaz gaude haserre.Platon dugu berriro gogoan, Aristotelesek ez dituelako jakitearentzat oztopo legez ikustensentikortasuna eta irudimena. Ez dago jakiterik irudirik gabe:
‎Aditu horren arabera, “zerbaitek huts egiten du”, urtero Espainian 60.000 abortu egiten direnean; gehienak 18 eta 22 urte bitarteko emakumeak dira, “ikastetxeetan sexu prestakuntza jaso dutenak”. Palacios doktorearen iritziz, emakume hauek “badakite, baina arazoa da ez dutela dakitena betetzen”. 4.676 emakumek egin zuten azterketatik ondorioztatzen denez, 1.856 emakumek bakarrik erabili zuten pilula azken bost urteotan.
‎Une batez lokartuaren plantak egiten segitzea bururatu zitzaidan. Baina, egia erran, halako arindua hartu nuen Gestapoko morroirik bisitan ez nuela jakinda, non ohean agondu eta erantzun egin bainion:
‎Carlos gaixo izan zen bitartean Marckek hil ondorenerako ariketak egin zituen, buruz baldin bazen ere. Askotan irudikatu zuen nola portatuko zen, nola eginen zion aurre Carlosen gabeziari; baina une horretan sentitutako ziztadak, ziztada bakar horrek, Carlosi buruz dena inoiz ez zuela jakinen jakiteak, irudikatu guztiak baino min handiagoa eragin zion. Apalategian bermatu zen zetorkion zorabioari eusteko.
2005
‎Zaragozan jaio zen Jesús Bergua 1923an. Ez dugu jakiterik izan zer nolako ikasketak burutu zituen, zuzenbidea agian, edota zein lanbidea duen. Batetik izaera juridikodun lan ugari idatzi ditu65 (horietaz ez dugu ezer esateko hemen).
‎Ez duzu zure lehengusina kezkatu gura, ezta? Ez dut jakin behar arazo politikoetan sartuta zauden.
‎Ametsek lasaiago hartu du arnasa lehengusina ikusi ez dutela jakiterakoan. Ohe oinean jesarri eta hurbiltzeko keinua egin dio.
‎Harengana hurbildu, eskutik heldu, eta aparte eraman nuen, amak entzun ez zezan esan behar niona; agintarazi nion txintik ere ez zuela aterako kontu hartaz, gurasoek ere ez baitzuten jakin behar. Gero, arnasa sakon hartu, eta den dena kontatu nion, ezertxo ere ezkutatu gabe.
‎– Ni ere judioa naiz jatorriz, baina inork ez du jakin behar.
‎Inoiz ez zuen jakin gau hartan irakaslea antzokian izan zen.
‎Ez dakien jaunak, galeretan zain arraunak! Eta hirugarrenari dagokionez, fraternité, inoiz ez dut jakin oso ondo zer esan nahi duen hitz horrek.
‎nik frontetik bidalitako gutunak ziren. Inoiz ez dut jakin zertarako ekarri zituen, zer zuen gutun sorta harentzat.
2006
‎sorkuntzaren alorrean, euskal literaturan zerbait gertatu bada azken bi hamarkadetan periferia geografikoaren indartzea izan da, erdi gunearen kaltetan. Begian lausorik ez duenak badaki gure letra apalen gauza interesgarrienetariko batzuk, Donostialdean ez ezik, Bilbo inguruan eta Gasteizen gertatzen ari direla une hauetan. Orobat jakin Iruñea ez dela gehiago basamortu eta Baionan badirela berpizte zantzuak.
‎Ez nengoen ohituta, ez nekien norantz nindoan. Okerrena, nire gaixotasunak konponbiderik ez zuela jakitea izan zen.
‎Tartean, ertzainen aurkako oihuak entzun ahal izan dira, larunbatean ere Santurtzin izandako jokabidea gogoratuz. Dagoeneko Mentxakabarri hormatzen ari dira eta UKBERRI.NETek ez du jakiterik izan atxilotutako gaztearekin zer egingo duten. Bitartean, asanblada egiten ari dira neska mutilek, San Nikolas plazan.
‎orain bai. Leihotik ez zen oso ondo ikusten eliza protestantearen erpina, eta urduri nagoenean inoiz ez dut jakiten zer egin eskuekin. Gogoratu nuen txikitan" protestantea" entzuten nuenean beti garrasika eta kexatzen imajinatzen nituela abade batzuk.
‎bene sibi conscius, falsis non debet moveri, nec aestimare plus ponderis esse in alieno convitio. Erran nahi baita, errurik ez duela dakienak ez duela bertzeren gaizki errateaz kasurik egin behar.
‎Nola ez da gai izanen bere Sortzailearekin zuzenean harremanetan jartzeko? Irakurtzen baizik ez duzue jakin behar Jainkoaren hitzaz eta nahiaz jabetzeko.
‎Beti zuzen. Oraingoan zerk egin zuen huts inoiz ez zuen jakin azpidiakono urdazubiarrak. Agerre ez zen emaztekiaren etxean gelditu atsoaren langintza ikustera.
‎Iriarte doktoreak aspaldi erabaki zuen zein urtetara, zein unetara, nora egingo zuen denbora jauzia. Ez zuen jakin gose berezirik: ez zuen interes handirik, esaterako, Jesukristoren gurutziltzatzea zuzenean ikusteko, edo Waterlooko batailaren emaitza alda zezakeen une eta gune konkretura joateko.
2007
‎Bazterketaren katea haustea? Hori ez dugu jakiterik; baina jokabide haren arrastoek orain gutxi arte iraun dute zenbait lekutan; herentzia zital baten azken katebegiak izan dira.
‎Urtero bezala, azaroarekin batera dator Zientzia eta Teknologiaren Astea. Hainbat egunez, arlo horretan interesa duena asetzeko eta, agian, ez duenaren jakin mina pizteko hitzaldiak, erakusketak, jardunaldiak, lehiaketak eta abar egingo dira mundu guztiko hirietan. Zientzia eta teknologia kalera ateratzea da helburua, nahi duenaren eskura jartzea.
‎Amets lauso haiek gogoan abiatu ginen gu ere presa alde hartara, inongo orgiarik aurkituko ez genuela jakinagatik haien espiritua topatu eta are kutsatu ere egingo zitzaigulakoan. Ilusio horrexegatik edo, Roberrek ez zuen marmarrik egin aldapan gora igo behar izan arren, eta niri ere ahaztu egin zitzaidan igerilekuko kontu zahar hura, putzu itxia baino erakargarriagoa baitzen zipriztin librea.
‎Beraz, berriro saiatzeak merezi du. Kumerik daukan ala ez, beharbada inoiz ere ez dugu jakingo.
‎Bikotekideek ez daukate harremanik. Emakumeek euren lagunak zer jaten ari diren ez dute jakin behar.
‎Kantxan pasatu zenari buruzko eztabaidetan ez naiz sartuko. Aimarrek Abeli tantoak lapurtu zizkiolako finala irabazi ziola diozu zure gutunean, eta horrek erantzunik merezi ez duela badakite pilotazale guztiek, baita Barriolaren jarraitzaile sutsuenek ere. Eskua ematearena berriz, ikusi nahi zuten guztiek badakite ederki nola izan zen.
‎Esan ez esan egon zen Jesus une batez, baina azkenean aspalditik buruan zerabilena bota zion lagunari, hitz haiek ezertan ere lagundu behar ez zutela jakin arren:
‎Hitz egite eta iritzi trukatze interesgarriak egoteaz gain —ez naiz nire kasuaz mintzo, ordea— Mendebalde elkartearen jardunaldiak bezalako antolaketek euskaldunon arteko elkar ezagutzeari laguntzen diote. Han ibili ginen zuberotarrek gure lurraldeaz zer edo zer jakitera eman bagenien —hala izan dela espero dugu behintzat— jardunaldietako entzun ikusleei, guk geuk ere Zuberoaren kontura inoiz ikasi ez genituenak jakiteko aukerarik izan genuen. Hala, Mendebalde elkarteko arduradun Kepa Altonaga adiskideak ‘Atharratzeko taldea’ deitu dion lagun multzoari buruz jakinean ezarri dizkigun argibide harrigarriak.
‎Gure bilobak ere badiren arren, esan beharra daukat ixtea beste erremediorik ez zenuela, diru galera lehenbailehen etete aldera. Zuk ulertuko ez zenuela bagenekien arren, guk horixe bera egin behar izan genuen zurekin. Haserre alde egin zenuen Leipzigera, baina argi dago gure erabaki hark zeinen emaitza onak eman dituen:
‎– Erran dizut ez duzula jakitearen beharrik. Zertan zarete?
‎– Ez duzu jakitearen beharrik.
‎– Aita –hasi da bere baitarako–, inoiz ez dut jakin zer esan, eta gaurkoan ere noski, baina hemen naiz.
2008
‎Ehizatutako pieza bakoitzeko kobratzen duenak ehizatzen ez badu kobratzen ez duenak badaki zer den ehizan egin eta gero zor zaion ordainaren bila joan beharra. Ehiztariak txakurra izaten du lagun usnari, baina kultur munduko freelance batek bakar bakarrik abiatu behar izaten du egindako lanaren ordaina jasotzera.
‎Bestetik, ordea, bankuak edo aurrezki kutxak aholkatzen dizkion aseguruak kontratatzea erabakitzen badu ere, agintzen zaion erakunde horrekin izenpetzeko obligaziorik ez duela jakin behar du bezeroak.
‎Salatzailea ez da prozeduraren alderdia izango, salatzaileari ez zaio emaitzaren berri emango, bestalde ere, salatzaile horrek ez du parterik izango salatuari ezarritako zehapenean. Salatuak ez du jakin behar salatzailea nor den, salatuaren babesgabetasuna gertatzen ez bada, bederen. Esaterako, erantzule subsidiarioak salatzen duenean subjektu pasiboak ondasunak ezkutatu dituela, Administrazioak erantzulearen aurka egin ez dezan.
‎Bidaia autobusez egitea pentsatu bazuen ere aurrena, herrian inork ez zuen jakin behar nora joango zen. Ez zen asko behar izaten zurrumurruren bat zabaltzeko.
‎Bikoitza barik hamar edo hogei bider gehiago sortzen dugu iparrean. Bideko orduak Lutxo Egiaren liburutik Koldo Izagirrerena eta hemendik kakahuete janera bideratzen ditugula, ezin gure ohiturari eutsi, azalak plastikozko poltsatxo baten gorde ditugu, plastiko hori nora eroan ez dutela jakin arren. Autobusean atzera begiratu eta halako gorako batek eragin dit pasilloa ikusi dudanean.
‎oihana sekula ez nuen hala ikusi, bizirik zegoen. Inoiz ez dut jakingo neure gogoaren ilusioa zen, droga hartzeagatik, ala drogak sentimen bereziren bat piztu zidan barruan. Baina orain ulertzen dut, eurentzat, oihana zergatik den espirituak bizi diren tokia.
‎Eta euren esperientziak ere ezberdinak izango dira beharbada. ... (on) Inoiz ez dut jakingo eurek trantzean zer pentsatzen duten. Nire bidea hementxe amaitzen da, beraz.
‎ITXASO: Ez, eta ez du jakin behar.
‎Vicente Aldekoa, Pedro Argiano, Emeterio Baskaran, José Anitua, Manuel Martinez, Domingo Manuel Baskaran, José Joaquín Agirre, Salvador Etxeberria bera eta Manuel Antonio Murua. Ez dugu jakiterik lortu Buruzagi Politikoak hautesleak izendatzeko bozketa ontzat eman zuen ala ez. Baina hauteskundearen emaitzak ikusita, Etxeberriak, neurri batean behintzat, bere helburua lortu zuela esango genuke.
‎Bazekien argala zela, bazekien betile luzeak eta ile kizkurra zituela, bazekien titi txikiak zituela, zabala... Baina inoiz ez zuen jakin haren begien berdea lima kolorekoa zela. Elkar maitatuz, bizitza berri bati ireki zizkioten ateak.
‎Gerta daitekeenaren beldur, edo beste asmo ezkuturengatik, zer gertatuko den irudikatuz eta fikziozko delitu bat leporatuz herritarrak euskaldunentzako Guantanamoetan sartzen ari direlarik, euren beldurra adierazten ari dira. Eta guztiok jakin behar genuke beldurtiari beldur izan behar zaiola, inoiz ez baituzu jakingo, gehienetan neurrigabea izaten baita, bere erantzuna nolakoa izango den. Beldurtiak guztia kontrolatu nahi du, nahiz eta horretarako beste guztiak beldurtzen dituen.
‎Diabetesak ez dauka horrelakorik. Bizi osokoa dela eta sendabiderik ez duela jakitea oso gogorra da. Horregatik, garrantzitsua da medikuak psikologia bat izatea eta informazioa era egokian ematea, kontsultatik lur jota atera daitekeelako gaixoa.
‎Barrena hustu. Inoiz ez dut jakingo egia edo gezurra den kontatzen didazuna. Mozorrotu ezazu istorioa, asmatu pasarteak.
‎Inoiz ez dut jakingo irentsi nuen pastillak haurdunaldi bat eragotzi zuen edo ez. Pentsatu nahi dut ezetz, ez zela beharrezkoa izan pastilla hartzea.
‎diskriminatua nago hautesfederik gabea naizen aldetik, zeren hauteskundeetan botoa sekretua delarik, botorik eza ez baita sekretua. (Badakit oso zaila dela, baina ez lukete jakin behar hori ere).
2009
‎Nonbait, gazteari amaren egunerako etxera itzuliko zela zin egin zioten, eta hain justu ere, data horretantxe ari naiz ni orain hitz hauek idazten, mugako leku horretatik. Inoiz ez dut jakingo amak semea gaur besarkatu ahal izango duen, baina ez dut uste.
‎Gorenak errefusatu egin du Auzitegi Nazionaleko epailearen helegitea, eta beraz, prozesuarekin aurrera egingo du. Gerra Zibil eta Frankismo garaiko desagerpenak ikertzeko eskuduntza ez zuela jakinda ere, auzia bere egin izana egotzi dio Manos Limpiasek Garzoni.
‎Gerra Zibil eta Frankismo garaiko desagerpenak ikertzeko eskuduntza ez zuela jakinda ere, auzia bere egin izana egotzi zion sindikatuak epaileari, eta Gorenak onartu egin zuen kereila izapidetzea.
‎Agirretxe: Hasieratik jokatuko ez nuela jakiteak harritu ninduen
‎Gandiagak seguru asko hori pentsatzen zuen. Inoiz ez du jakin, bera zer autoritate zen asko eta askorentzat, asko gauzatan.
‎Gure kulturan gaixotasunarekin eta heriotzarekin nola jardun izan diren, orain Garoa eta Kresala edo Euskaldunak ahaztuz, kapitulu txiki hunkigarri bat dago Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua n(. Gure aizpa Dolores?). Neska gazte gaixoak sendabiderik ez duela jakitean, anaiaren negar isila, arrebaren isilik antzematea, eta: –Erremeyorik etzuala etsi zuan gizajoak, eta gogoratzen zitzayonean, batzuetan konforme eta besteetan triste jartzen zan.
‎–Ondo, esan diot hala eta guztiz ere Josebari, non sartzen nintzen zehatz mehatz ohartu gabe, begietako azkurak ezer onik aurreratzen ez zuela banekien arren.
‎–Ene, uste dut apuntatuta daukadala. Tatuajea daukat bizkarrean baina inoiz ez dut jakin zergatik jartzen duen, deitu Nekaneri?.
‎Eta Ernestina beste zerbait esatera zihoan, ezpainak ere dardararazi zituen une batez?, baina orduan, orduantxe, halaber?, arnasa hartu, eta mihi puntan zituèn hitzak irentsi zituen; eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, etxean kriminalik ez zuela jakin arren, indignatuta jarraitzen zuen Ernestinak, haserre eta sumin, inertziaz bazen ere, eta garaia zen, beraz, bere sumin hura, modu batean edo bestean, adierazteko:
‎Gauza bakarra eskatuko dizut: inork ez du jakin behar nire berri.
‎Paramount Pictures en “Paranormal Activity” filma kaleratu baino bi egun lehenago, 160 zine aretotan, Fizziology webguneak ikusi zuen film luze horrek Sarean erreakzio gehiago sortzen zituela “New Moon” (Twilight filmaren bigarren zatia) eta jendeak ongi hitz egiten zuela. Ben Carlsonek, Fizziologyren sortzaileetako batek, esan zuenez, “horri buruz bikaina da entzuten eta arreta jartzen dugula, eta jendeak ez duela jakin beharrik ere”.
‎Arantza Quiroga eta Izaskun Bilbao. Aukeratua izateko babes nahikorik ez zuela jakinda ere, EAJk hautagaitza aurkeztu zuen. 36 boto jaso zituen Bilbaok:
‎Kivu aintziraren bazterrera gerturatzea debekatua zion aitak. Shabanik 15 urte baino ez zituen jakin minaren poderioz aitaren hitzak ahaztu zituenean. Aintziraren ertzean ehunka hilotz ikusi zituen.
‎Eta Ernestina beste zerbait esatera zihoan –ezpainak ere dardararazi zituen une batez–, baina orduan –orduantxe, halaber–, arnasa hartu, eta mihi puntan zituèn hitzak irentsi zituen; eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, etxean kriminalik ez zuela jakin arren, indignatuta jarraitzen zuen Ernestinak, haserre eta sumin, inertziaz bazen ere, eta garaia zen, beraz, bere sumin hura, modu batean edo bestean, adierazteko:
‎Bertakoak behatu zituen, beste haien guztien artean galduta zebiltzanak. Harako antzerkigile drogazale eta gonazale amorratu hura, honezkero arrakastarik ez duela jakin arren, amodio kontuetan lehiakideen aurrean gizon indartsuaren itxurak egin behar dituena, emakume askorekin ibiltzen dela, ateraldi pipertsuak dituela, eta jendeak esan dezala gero: " Ez da gainbehera etorri, ez, betikoa izaten jarraitzen du".
‎– Ez zenuen jakin behar.
‎Txapuza nazionalaren estigma luzaroan izan dute instalaturik nortasun kolektiboaren muinean. Lagun batek honela esan zidan, hainbat adibideren artean beharbada onena aukeratu ez dudala jakinik?: euskal oldarrari aurre egin nahi eta GAL izeneko proiektu narrasa asmatu zuten, mertzenarioz eginiko lardaskeria ezin tristeagoa; hori ere txarto, txapuzari eginiko monumentua, ganorabakokeriaren gailurra.
2010
‎Horrela, 6.000 eta 38.000 euro arteko diru kopuruak bereganatu zituzten, baina gehienetan biktimek 18.000 euro ematen zieten, beti ere kudeaketarik egingo ez zutela eta etxebizitzak emateko eskumenik ez dutela jakinda, epaiaren arabera.
‎Deliturik egin ez dudala badakit, adierazi du Balearretako presidente ohiak elkarrizketa batean. Errugabea dela defendatu du Matasek eta lur jota utzi dutela salatu du, ezer ere egin gabe.
‎Deliturik egin ez dudala badakit, adierazi du Balearretako presidente ohiak elkarrizketa batean. Palma Arena auzian errugabea dela defendatu du Matasek eta lur jota utzi dutela salatu du, ezer ere egin gabe.
‎Garzon epaitu egingo dute Auzitegi Gorenean, frankismo eta Gerra Zibil garaiko desagerpenak ikertzen hasteagatik (eskuduntza ez zuela jakinda ere ikerketa hastea egotzi diote).
‎Elizondon. Diot nik, zeren eta gauza horiek nondik atera ziren inoiz ez genuen jakin?.
‎Argazkia mahaian geratu zen. Bazitekeen hura izatea egunetan alabagandik hurbilen egon zen unea, inoiz ez zuen-eta jakin zertan gastatu aita alaba denbora. Hura bere kadentziara lotzen besterik ez zekien.
‎Euskaldunek euskaldunekin euskaraz egiten duten jardun guneak, harreman sareak eta mintzagaiak indartzen ez diren artean, eta erdaldunek (tartean etorkinek) euskararen beharra edo mesedea nabaritzen ez duten artean, nekez (estatistikoki, ez kasu bakanetan, nekez) egingo dute aparteko saio gogorrik euskara ondo ikasi eta jardun gune zein harreman sare horietan euskaraz jarduteko. Nahikoa lan dute bestela ere bertako pauta nagusietan integratzen, beren ingurumen hurbilean eragin efektiborik ez duten jakite kontu hutsei aparteko esfortzua dedikatzeko: behar ez dena ez da behar.
‎KEVIN. Ez, ez, lasai, argitu bada, niri bost, ez dut jakiteko gogorik. Joan naiteke?
‎Hori inoiz ez duzu jakingo.
‎Dokumentuak erraztu egin nahi du esportatzaileek prozedura horietan parte hartzea, eta, hartara, beren eskubide eta interes komertzialak hobeto defendatzea. Espainiako Lehendakaritzak merkataritza arloan garatutako ekimenen artean, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak sustatutako “ulerterraza eta irisgarria” den gidaliburu hau egiteko arrazoia izan zen enpresek ez zutela prozedura horiei buruzko informaziorik eta ez zutela jakiten, eta gero eta gehiago erabiltzen zirela merkataritza defentsarako tresna horiek. Dokumentua egiteko, industriarekin, Europako Batzordearekin eta estatu kideekin lan egin da, eta, Miguel Sebastiánek zuzendutako sailak azaldu zuenez, “bere esperientzia eta kezken bidez, dokumentuak izan behar zituen elementu nagusiak identifikatu eta diseinatu dira”.
‎Marka eta modeloa. Ibilgailuak istripurik izan ez duela jakitea. Kontrol mekaniko guztiak gaindituta izatea.
‎Espainiako Auzitegi Nazionalaren erasoa jasan behar izan dugu komunikabide horiek Adierazi EH bezalako ekimen herritar eta anitzaren berri zabaltzeko. Informazioa zabaltzerakoan zehaztasuna eskatzea gehiegi datekeela dakigunez, gure hitzok komunikabide horietan zabalduko ez dituztela dakigunez (erratu ahal gara!), gogoeta egiteko baino ez diegu eskatu gura. Hausnartu dezaten komunikabideak adierazpen askatasuna bermatzeko tresna badira, euskal herritar guztioi ere eskubide horixe zor zaigula, gaur egun ukatzen zaigun eskubidea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia