Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2000
‎Bertako 498 presoek, guztiek alegia, egin zuten alde. Kea eta kaosa aprobetxatuz korrika bizian irten ziren, askatasunaren besoetara heldu arte atsedenik hartuko ez zutela jakinik. Atzera begiratu gabe, nork bere ametsei eraginez, etorkizuna arnasestuka inauguratuz.
‎Eta nora noa, Txema utziz gero, kalean zehar burua makurturik ibili behar badut, inori begietara so egiteko beldurrez? Eta nori laguntza eskatu, merezi ere merezi ez dudala jakinik. Pentsatuko duzu, Bitakoratxo, umekeriatan nabilela, nagusia naizela nerabeen kontu hauetan jarraitzeko.
‎Hainbertze jenderi jatekoa eman beharrak zekarzkion nekeen zerrenda etorri zen gero, baina ni ez nintzen arrosario hori aditzeko. Unai ikusiko ez nuela jakiteak porru eginda nengoen. Horretan ere pot.
‎Neure buruari oroitarazi behar izan nion ez nintzela gomuta txarreko etxe hartara mokokatzera etorri, jakitera baizik. Jakitera, jakiteak, makurrak ez zuzentzeaz gainera, zoriontsuago eginen ez ninduela jakin arren.
‎Ttipi, hogeitaka urte lehenago, azalean" S" handi kiribilduaz apainduriko karpetan, SARAGUETA ALDAZ, EDUARDO JESUS izenburuko atala bere ganberan altxatzen zukeena. Astebete lehenago, lasaigarria zitzaidakeen hemendik aitzina nire bizi puskak inork bilduko ez zituela jakitea, ez paperera, ez garaien araberako bertze euskarrietara. Orain, bilketaria aienatu eta metatze lan konpultsibo horren azken pagua ailegaturik, lagun bat baino areago galdu nuela sentitzen nuen.
2001
‎Oroitzen naiz, dena den, erantzunik jasoko ez nuela jakinda ere, zenbat aldiz engainatu ninduen galdetzen niola eskutitzean. Ea hasieratik bere bihotzean bat baino gehiago al zeuden, edo hori, gezurretan ibiltzearena, nire bizkarka edozeinekin joatearena, gero soilik gertatu al zen, nitaz jada aspertu zenean.
2002
‎–Ez daitezela zutaz trufatu, itxuretan ari dira eta, esan zion?. Hiru Emakume Urdin hauek, eta hauek bakarrik, esan diezazukete non aurkitu Ninfak, eta ez baduzu jakiten non dauden, ez dituzu aurkituko, eta aurkitzen ez badituzu, ez duzu inoiz aukerarik izango Medusaren sugezko ilajedun burua mozteko. Eutsi gogor, ez egin atzera, eta dena ongi amaituko da.
2003
‎Ametsetako mundu hartan eroso sentitzen nintzen eta amona Sara nirekin eramango nuela pentsatzen nuen, hark irakatsi zizkidalako eskolan inoiz ikasi ez nituen gauzak. Amona Sarak sekula abandonatuko ez ninduela banekielako. Eta nik nire maitasunarekin ordainduko niolako zor nion guztia.
2004
‎Bizi nahi eta ezin biziaren aitzinean, madarikazioak jotako hitza aditu du hizkuntza eta kultura menderatuaren ordezkariak. Horrela, hipokrisiaren neurri guztiak hautsita, itsaso zabalean arrain handiak txikia desegin arteko atsedenik hartzen ez duela jakinda, herri kultura apalen inguruan hesiak jarri beharra dago hauek desagertuko ez badira. Lévi Straussek adieraziko zukeenaren ildotik,, hilko ez badira, gauza batzuetan nolabait ere iragazgaitzak izan behar dute kulturek elkarrekiko?.
‎Oraingoan, gogoetaren lerrokada batzuetan Gari Berasaluze izan du hizpidean jarduteko lagun. . Inoiz ez dugu jakin izan nola jokatu euskal hiritarrak diren erdal idazleekin. Euskal idazleak izan ez direla ongi dakigun arren, erdaraz idatzitako euskal literatura ez da existitzen.
‎–Hori guztiaz gain, Buesaren buruzagitza Hezkuntza Kontseilaritzan eusteak errezeloak ugaritzen ditu. A ereduak euskalduntzen ez duela jakinik ere, Buesak ikaskuntzaren ia erdia eredu horren arabera funtzionatzen uzten du?. 475 Otsoa artzain. Euskal eskolaren zaindari nagusia euskararen eta euskaltasun ororen etsai amorratua.
‎Une batez lokartuaren plantak egiten segitzea bururatu zitzaidan. Baina, egia erran, halako arindua hartu nuen Gestapoko morroirik bisitan ez nuela jakinda, non ohean agondu eta erantzun egin bainion:
2005
‎Ez duzu zure lehengusina kezkatu gura, ezta? Ez dut jakin behar arazo politikoetan sartuta zauden.
‎Ametsek lasaiago hartu du arnasa lehengusina ikusi ez dutela jakiterakoan. Ohe oinean jesarri eta hurbiltzeko keinua egin dio.
2006
‎Ez nengoen ohituta, ez nekien norantz nindoan. Okerrena, nire gaixotasunak konponbiderik ez zuela jakitea izan zen.
‎orain bai. Leihotik ez zen oso ondo ikusten eliza protestantearen erpina, eta urduri nagoenean inoiz ez dut jakiten zer egin eskuekin. Gogoratu nuen txikitan" protestantea" entzuten nuenean beti garrasika eta kexatzen imajinatzen nituela abade batzuk.
‎bene sibi conscius, falsis non debet moveri, nec aestimare plus ponderis esse in alieno convitio. Erran nahi baita, errurik ez duela dakienak ez duela bertzeren gaizki errateaz kasurik egin behar.
‎Nola ez da gai izanen bere Sortzailearekin zuzenean harremanetan jartzeko? Irakurtzen baizik ez duzue jakin behar Jainkoaren hitzaz eta nahiaz jabetzeko.
‎Beti zuzen. Oraingoan zerk egin zuen huts inoiz ez zuen jakin azpidiakono urdazubiarrak. Agerre ez zen emaztekiaren etxean gelditu atsoaren langintza ikustera.
2007
‎Amets lauso haiek gogoan abiatu ginen gu ere presa alde hartara, inongo orgiarik aurkituko ez genuela jakinagatik haien espiritua topatu eta are kutsatu ere egingo zitzaigulakoan. Ilusio horrexegatik edo, Roberrek ez zuen marmarrik egin aldapan gora igo behar izan arren, eta niri ere ahaztu egin zitzaidan igerilekuko kontu zahar hura, putzu itxia baino erakargarriagoa baitzen zipriztin librea.
2008
‎Bidaia autobusez egitea pentsatu bazuen ere aurrena, herrian inork ez zuen jakin behar nora joango zen. Ez zen asko behar izaten zurrumurruren bat zabaltzeko.
‎Bikoitza barik hamar edo hogei bider gehiago sortzen dugu iparrean. Bideko orduak Lutxo Egiaren liburutik Koldo Izagirrerena eta hemendik kakahuete janera bideratzen ditugula, ezin gure ohiturari eutsi, azalak plastikozko poltsatxo baten gorde ditugu, plastiko hori nora eroan ez dutela jakin arren. Autobusean atzera begiratu eta halako gorako batek eragin dit pasilloa ikusi dudanean.
2009
‎Gandiagak seguru asko hori pentsatzen zuen. Inoiz ez du jakin, bera zer autoritate zen asko eta askorentzat, asko gauzatan.
‎Gure kulturan gaixotasunarekin eta heriotzarekin nola jardun izan diren, orain Garoa eta Kresala edo Euskaldunak ahaztuz, kapitulu txiki hunkigarri bat dago Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua n(. Gure aizpa Dolores?). Neska gazte gaixoak sendabiderik ez duela jakitean, anaiaren negar isila, arrebaren isilik antzematea, eta: –Erremeyorik etzuala etsi zuan gizajoak, eta gogoratzen zitzayonean, batzuetan konforme eta besteetan triste jartzen zan.
‎–Ondo, esan diot hala eta guztiz ere Josebari, non sartzen nintzen zehatz mehatz ohartu gabe, begietako azkurak ezer onik aurreratzen ez zuela banekien arren.
‎–Ene, uste dut apuntatuta daukadala. Tatuajea daukat bizkarrean baina inoiz ez dut jakin zergatik jartzen duen, deitu Nekaneri?.
‎Eta Ernestina beste zerbait esatera zihoan, ezpainak ere dardararazi zituen une batez?, baina orduan, orduantxe, halaber?, arnasa hartu, eta mihi puntan zituèn hitzak irentsi zituen; eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, etxean kriminalik ez zuela jakin arren, indignatuta jarraitzen zuen Ernestinak, haserre eta sumin, inertziaz bazen ere, eta garaia zen, beraz, bere sumin hura, modu batean edo bestean, adierazteko:
‎Eta Ernestina beste zerbait esatera zihoan –ezpainak ere dardararazi zituen une batez–, baina orduan –orduantxe, halaber–, arnasa hartu, eta mihi puntan zituèn hitzak irentsi zituen; eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, etxean kriminalik ez zuela jakin arren, indignatuta jarraitzen zuen Ernestinak, haserre eta sumin, inertziaz bazen ere, eta garaia zen, beraz, bere sumin hura, modu batean edo bestean, adierazteko:
2010
‎Elizondon. Diot nik, zeren eta gauza horiek nondik atera ziren inoiz ez genuen jakin?.
‎Argazkia mahaian geratu zen. Bazitekeen hura izatea egunetan alabagandik hurbilen egon zen unea, inoiz ez zuen-eta jakin zertan gastatu aita alaba denbora. Hura bere kadentziara lotzen besterik ez zekien.
‎Etxeko gizona, Fernando Mendigorria, gure aitaren lagun eta lankidea izan zen, biak ere adin bertsukoak. Inoiz ez dut jakin txikitako lagunak ote ziren, ala laneko harremanak bihurtu ote zituen adiskide. Nolanahi dela, 50eko hamarkada hasiera hartan, hamabost bat urte zituztela sartu omen ziren biak Montajes Alfonso Bergara-n, eta harrezkeroztik bereiziezinak bihurtu omen ziren.
2011
‎Ezkontzekotan gintunan soldadu eraman zutenean, hori badakin, jarraitu dik: ez, ama, ez nekien zeurekin ezkontzekoa zenik, inoiz ez dut jakin: ba ote familiartea bera baino ezkutukoen gordeleku hoberik??, baina bertan hila zela uste geninan, halaxe uste geninan... eta aitarekin ezkondu nindunan.
‎Eta prezioaz ez dut hitz egingo?. Ez dut eztabaidarik hasi nahi, porro bat erre bakarrik, ez dadila haserretu, arren, pultsio hauek dira nire irlak izorratzen dituztenak; behin izan naiz McDonald, s batean eta tripako minez pasa nuen arratsaldea (inoiz ez dut jakin psikologikoa izan ote zen; McDonald, s en kontra arrazoizko eragozpenak ditut, baina baita sineskeriatik asko dutenak ere).
2012
‎Saiatu izan nintzela esango nuke, gertatu zitzaidanetik saiatu nintzen behin baino gehiagotan egoera hura errepikatzen, amestu nuena errepikatu zedin batez ere. Baina ez nuen inoiz lortu, eta ez dut jakiterik izan zerk eragin zuen nire aldarte hura. Ezin da nahita eragin, antza.
‎Galdu arte ez dugula jakiten daukaguna baloratzen, hori entzun izan dut beti. Nik ere, Marta, zure estimazioa nire erruz galdua dudanean, horixe nahiko nuke beste ezer baino gehiago, nahiz eta ondo dakidan ez dudala sekula berreskuratuko.
‎Edonola ere, Jansonsen liburuek, gehienak autoargitaratuak? ez zuten jakin min berezirik piztu Letoniako giro literario kontserbatzailean, eta nekez atera zuen bizimodua hainbat lanbidetan arituz. Garai hartan kaleratutako letoniar literaturako antologia ugarietako batek ere ez zuen Jansonsen ipuinik jaso, eta hori beti izango zuen arantza.
‎Non eta norengandik ikasi zuen horrela kuzinatzen zehazki inork ez daki. Baina berak badu zerbait barruan, deabru bat, ez berea, ziur nago, esan nahi dut, nire ustez haurtzaroko traumaren bat, agian aitak jo egiten zuen, edo auskalo, inoiz ez dugu jakingo zerk sortu zion barruan zeraman eta daraman bortizkeria ezkutu hori, aldian behin whiskyaren bitartez kanpora jaulkitzen duena. Eta, ba, lanean aratza eta maratza bazen eta denak pozik bazituen ere, gau irtenaldietan ospe txarra hedatzen hasi zen:
‎Idatziz agindu zorrotzak eman nizkion, esanez ez zezala gizonik ekarri, aldez aurretik bere aurrean eta agure basatiarenean zin egiten ez bazuen uhartean aurkituko zuten pertsona ez zutela irainduko, haren kontra ez zirela borrokatuko, edo ez ziotela eraso egingo; hark zintzo jokatu baitzuen, haien askatasuna lortzeko norbait bidaltzeko neurriraino; eta aldiz, horrelakorik gertatuko balitz, haren ondoan geratu eta haren alde egingo zutela, eta edonora joaten baziren ere, erabat haren esanak beteko zituztela; eta esandakoa idatziz jarri eta sinatu zutela. Hori nola egingo zuten, haiek ez lumarik eta ez tintarik ez zutela jakinda, ez genion inoiz geure buruari galdetu.
‎Gogoratzen dudan neurrian, hau izan zen struldbruggei buruz kontatu zidana. Gero, adin ezberdinetako bospasei ikusi nituen, gazteenak ez zituen berrehun urte baino gehiago izango, eta lagun batzuek behin baino gehiagotan ekarri zituzten niregana; baina oso bidaiari handia nintzela eta mundu guztia nuela ikusia esan zieten arren, ez zuten jakin minik txikiena ere agertu galderarik egiteko; slumskudask edo oroigarriren bat eman niezaien nahi zuten bakarrik, eskean egiteko era isila, zeharo galarazia baitute legez komunitateak mantentzen dituelako, baina oso anoa urriaz, egia esateko.
2013
‎Benetan garrantzitsuak diren gauzetan erreparatu gabe bizi izan naiz. Inoiz ez dut jakin zugana hurbiltzen. Zuk zenuen guztia eman didazu, eta ni ez naiz gai izan bueltan ezer itzultzeko.
‎Arrisku larri hori bazegoen. Baina inork ez zuen jakin behar, sekretu handi hori ezin zen palaziotik atera. Beraz, Nikolai II.a tsarra eta Alexandra tsarina erabat zeuden harrapatuta; alde batetik, urduritasunak jota bizi ziren, semearen gaixotasunaren sekretua isilpean mantendu behar zutelako; bestetik, etsipenak hartuta zeuden, palazioko sendagilerik ospetsu eta iaioenek ere ezin zutelako ezer egin Alexis printzearen gaixotasuna sendatzeko, ez zutelako asmatzen nola aurre hartu desgrazia zital hari.
‎Arrats batean, ezpatari bat atera zitzaion Casa de Mancebía tik Sancti Spiritus aldapako bere ostatura itzultzen ari zela. Inoiz ez zuen jakin izan nork ordaindurik heldu zen. Hiru aste lehenago, bi ikasle extremadurar salatuak zituen, portaera higuingarriagatik.
‎Erregeordearen baimena dut horretarako. Jakina, inork ez du jakin behar.
‎Agerrek Salamancan jakin zuen Alonso Idiakez ez zela jadanik Nafarroako erregeorde. Inoiz ez du jakin nor arduratu ote zen Aramaioko kondearekin eginiko tratua indarrean atxikitzeaz. Haren idazkaria, beharbada, Abaurre delako bat.
‎Gibelera uzteko irrikan dago Gaskoiniako padura eta bide bazter zipatuak. Hondar mingots bat baizik ez da higanotaren izkribuaren ale gehiago eskuratuko ez duela jakiteak piztu zion atsekabea. Atzendu zaio kasik.
‎egingo zituela agintarazi omen zion artean haur hankagorria besterik ez zen semeari. . Eta hementxe nago, negar egin zidan Jean Pierrek?, hezurrak minberatzen dizkidan gaixotasunak hauetako batean garbituko nauen beldurrez, hondoa jota, aitari emandako hitza sekula betetzeko aukerarik izango ez dudala jakinda?.
2014
‎–Eta ez badute jakiten zerbait gertatu zaizula, zer?
‎Astiro garbitu dut neure burua, mugimendu inguratzaileekin. Oinazeak hor jarraitzen du eta, egin behar ez nukeela badakidan arren, horretaz poztu naiz.
‎–Bitartean, nik peluka bat erosi nuen, eta hura jantzita ibili nintzen bi hilabetez. Inork ez zuen jakin behar rapatuta negoela?, kontatu dit irribarre erdiz, eskuak bere ile arbatsura eramaten dituen bitartean.
‎Elkar ebakitzen duten ebakidurak. Bakoitza bere bidean doa, baina supituki besteren batekin topo egin eta larrutan egiten dute, hurrengo goizean elkar ikusiko ez dutela jakinik, gero berriro aldentzeko. Elkar zauritzen duten zauriak.
‎Izerdi tanta hotz bat hasi zen jaisten Marioren lokian behera. Bi haiek gauza onik ez zutela bazekien. Buruan gordetako uneak askatzen hasi zen, gizon haiek zertara etorri zitzaizkion ulertu nahian.
‎–Jaunak, hasi zen Mikel Strogoff ahopeka?, zuek ez duzue jakin behar ez nor naizen, ez zertara etorri naizen Siberiara. Nire sekretua gordetzeko eskatzen dizuet.
‎Anderrek ukabil batzuk ikusi zituen buruen gainetik. Abesten ez zutenek jakin minez edo deseroso entzun zuten ereserkia. Anderrek Carlos ikusi zuen, inor baino ozenago kantari.
2015
‎Abenduaren hasieran itzuli dira Pedro, Ramiro eta Hura Trekyllisviketik, eta onik topatu dituzte euskaldun guztiak. Lasaitu ederra hartu dute beste inor hil ez dutela jakitean. Etxe baten kanpoaldean, izotzak inguratuta, oraindik geratzen zaizkie aurreko astean Ragnheidurren zerbitzariek ekarritako txekorren hondar batzuk, hezur gehiago okela baino, egia aitortuta.
‎Patxi, berriz, garaitsu hartan eramango zuten soldadu, Francoren gudarostera. Inoiz ez dut jakiterik izan zenbateraino identifikatzen zen gure aitona Patxi beste patxi txiki haren errejimenarekin. Ez zait iruditzen ideologia argirik zuenik, politika kontuak ere ez zitzaizkion interesatzen:
‎Ez da misterioa, ezer ez delako. Zientziak, orokorrean, ezer ez du jakin nahi lehenengo pertsonaren fenomenoak azaltzeko ahaleginekin. Horietako ustezko fenomeno bat qualiarena da.
‎Arratsaldeetan, umeak etorri eta gero, Sparky hartu eta kilometro batzuk egiten joaten zen. Euria ari bazuen aterki beltz handi bat eramaten zuen; Ostaizkak kontatu zionez, etxera bizitzen etorri zirenean bertan zegoen aterkia, inoiz ez zuten jakin norena zen. Hasieran bakarrik joaten zen, baina etxondoetatik igarotzean zakurren zalapartak beldurtu egiten zuen, eta orain Sparky arduratzen zen beste zakurrez.
‎inoiz ez dugu jakingo.
‎Irakasleak suspensea luzatzen du, interesa pizteko baimendutako teknika ia bakarra, ministerioak argi eta garbi agintzen baitio ikasleekin zuriketan aritzeko. Inork ez du jakin minik.
2016
‎Ba al dakizue nor zen Noe?? Nola ez zuten jakin behar bada nor zen Noe, Adan eta Eba izanez, baina hori sekretua baizik ez zen eta momentukoz, haien artean isil isilik eduki zuten.
‎–Zergatik ez dugu jakin behar nor zen bada, aski ezaguna baitzen, ezta?. Esan zion Adanek, hura lasaitzeko asmotan.
‎Ahorik zabaltzen ez duenean badaki, eta badakit, arrazoia dudala. Keinu bat egin dit bekainak goraka igoaz, eta kafean mintzatzeko ahalaren xerka ibilki da.
‎Senarrari emandako hitza jan zuen: semeek ez zuten deus jakin behar Fermin eta Estanisen arteko apustuari buruz; ez zuten jakin behar trabes baten kulpaz hasi zela Aitor Estanisekin lanean. Aitor eta Fermin hilda, ordea, emandako hitz guztiek zentzua galdua zuten jada.
‎agian, ezkontzaren berri agiri zibiletan agertu ez arren, bazitekeen eliz artxiboetan azaltzea, Alsina itsasontziaren barruan ezkondu zituen apaizak horren informazioa eta xehetasunak zegokion apezpikuari jakinarazi zizkiolako, edo auskalo zer bide erabiltzen zuten erlijioso katolikoek halakoetan; hala izatera, han jakingo zuen bere aitaren berri. Beharbada Arroitajauregia zen hura ere, amaren deitura bera zuena, eta horrek azalduko luke dena; edo bestela, ezkontza hark berrespen zibilik izan ez zuela jakinda, amak nahiago izan zuen bere deitura eman Alsinari ere, amarena alegia, aitarena ezarri nahi izateak hainbat zailtasun eta buruhauste ekarriko zituela jakinda. Bazitekeen horrelako zerbait izatea, bai.
‎Inguruko inork ez zekien. Beste inork ez zuen jakin behar. Baina, aste kontua zen lau haizetara ihes egitea sabel bete haren negarrak.
2017
‎«Esan txorakeriak direla», dio Amak. «Baina berak behin ere ez du jakin behar. Eta beste izen hori ere behin ere ez du aditu behar.
‎Ezkontza berriak baino buru-hauste gehiago ekarri zizkion osabari Abdhelatifekikoak. Sprinter zaharraren premia gehiagorik ez genuela jakitea txarreko partera hartu zuen gizonak. Negoziazio neketsu baten ondorioz, haren seme Daridek gurekin eginen du denboraldia, sukaldari eta mandazain lagun.
‎Mugikor mutuarazia hirugarrena da gordetegirako bidaian. Gizonak ez du jakin minik erakutsi azken hiru orduetan seguru aski jaso dituen deien berri izateko. Motorra itzali du, argiak pizturik utzita.
‎Baina hori diodan bezala, hau ere esanen dut: inoiz ez duzu jakiten jendea noiz hasten den amildegira hurbiltzen. Baita zure adiskide minenak ere.
‎Euskaldunok Erdi Aroan geneukan nafar Estatua125 konkistaren126 ondorioz galdu genuen, eta komunitate etnokulturalen logika historiko asimilatzailean sartu gintuen mendekotasun nazional horrek. Jakina denez, garai haietan hasi ziren estatu modernoaren oinarriak finkatzen, eta geure burujabetza politikoa galdu izanak euskal gizarte nazional modernoaren hizkuntza eta kultura eratzen joateko aukera ezereztu zigun haustura historiko politiko hark127 Inoiz ez dugu jakingo, noski, baina128 agian Nafarroako Erresuma galdu ez bagenu, euskara nazio hizkuntza moduan ezartzeko abagune historikoren bat sor zitekeen129 Orduko hartan aginte politikoaren hizkuntza eta herriaren mintzaira ez zetozen bat, euskararen erabilera idatzia baztertua zegoen aginte instantzietatik, datu hori ez dugu ezkutatu behar; zernahi gisaz, bat ez etortze hori beste erresuma batzue...
‎Begiak jendaldean finkaturik zituen eta inoiz ez zuen jakin zer oroitzapen etorri ote zitzaion gogora bere iraganaldi nahasitik jakinaren gainean jartzeko.
‎emateko ez bada. Egia esan, tailerretik bota nindutenetik ez dut burua altxatu, telebista madarikatu horri begiratzeko salbu, nik neuk ere nahiago baitut nire semeak egoera honetan ez ikustea, hemen abailduta, buru makur, begiak telebista ikusteko doi doi altxata, telebistako urrutiko aginteari eutsita kanala behin eta berriro aldatzen gustuko zerbaiten bila, ezer aurkituko ez dudala jakin arren. Aginteak urduritasun elektriko bat igortzen dit, gorputzeko nerbio guztiak azalarazi eta ezpainak dardara batean jartzen dizkidana.
‎Enpresaren bere zatia saldu egin omen zuen, horren parte handi bat alaba eta andrearentzat utzi, eta bestea hartuta alde egin. Ohar bati buruzkoak entzun izan nituen helduen hizketaldietan, baina inoiz ez dut jakin nola komunikatu zituen bere intentzioak, argitu al zuen zergatik eta nora zihoan, barkamenik eskatu ote zuen, eta okerrena, alde eginda igaro zituen urte haietan denetan kontaktuan jarri ote zen andrearekin eta alabarekin.
‎Gela batetik bestera zihoanean, liburua zeraman beti berarekin. Egongelara zetorren film bat ikusten, eta, lerro bakarra ere irakurriko ez zuela jakin arren, liburu bat ekartzen zuen esku artean. Beti.
‎Gaztea zen, mehea, korrika egiten zuen astero, itxura ona, andrea eta semea berarekin bizi ziren, behin baino ez zen ezkondu, parlamentuko hiru komisio desberdinetan egona zen legegintzaldi berean, 12 proposamen aurkeztu zituen kameran? Niretzat gauzak asko errazten zituen arerio bat ez zuela jakiteak. Arerioak, egotekotan, alderdi barruan leudeke, eta inor ezin zen Aitor Martinezen kontra azaldu nabarmen gelditu gabe.
‎Euria gutxiagotzen ari zela iruditu zitzaidan, baina, erreparatuz gero, ez zen hala. Ematen du, euria denbora luzez egiten duenean, belarriak ohitzen zaizkigulako, euria xuabeago ari duela, geratu behar duela; berdin gertatzen zaigu minarekin, ohitura hartzen diogula eta ez dugula jakiterik izaten min gutxiago dugun ala jasanezina iruditzen zitzaiguna jasangarri bihurtu den, lotsagarriki. Euria ez da ordea minaren parekoa, ordularien parekoa baizik.
‎Beti iruditu izan zitzaidan, erabili ahala xaboi pastilak ia desagertzear daudenean, txiki txikiak direnean jada, ia xaboirik ez dutela ematen, gogortu egiten direla eta askoz ere astiroago gastatzen direla. Jada maite ez ditugula balekite bezala, berriaren zain gaudela igarrita, ez alde egiteko aitzakiak emanez agurra geroratzen dutela, alegia. Eta gu, gutun azal berria noiz irekiko zain.
‎Anaiak ondo ezagutzen ninduen goizetan, eta berriro ere bere tera itzuli zen, bazekien minutu batzuk behar izango nituela neure onera etorri arte. Liburua hartu zuen, baina ez zen irakurtzen hasi, ezer irakurtzeko astirik izango ez zuela jakinda. Bezperan ez bezala, ohean ezin nuen geratu eta, honelako erabakiek behar izaten duten erresoluzioz, ohe ertzean eseri nintzen, luzatu nintzen, anaiari begiratu nion eta egun on esan.
‎Konpreni nezake nihil obstat bat lortzeko aurkeztea lehiaketetara poeta mesfidatia. Saritzen banaute argitaratzeko modukoak egin ditut, saritzen ez banaute badakit ez direla libururako lain. Baina saria irabazi ondoren, zalantzaren arrazoiketa berria:
2018
‎Aurpegian nabaritzen zitzaion mugimendu hura egite hutsa ahalegin handia zela berarentzat. Karri iruditu zitzaion mina ere sentitu zuela baina, era berean, gerritik behera ezer sentitzen ez zuela jakiteak alde batetik lasaitu egiten zuen. Aitaren aurpegiak erakusten zuen oinazea ez zela horrenbeste min fisikoak eragindakoa, bizimodu berrira egokitu beharrak sortzen ziona baizik.
‎Hasi, berriz, zortzi ordu lehenago, ordu bietan. Inoiz ez dut jakiten eguerdiko ordu bietan ala arratsaldeko ordu bietan esan behar dudan. Bazkalondoan ez behintzat, askotan bazkaldu gabe joaten bainaiz bertara, goizeko orduak aurrera nola doazen ikusi arren ohean geratzen bainaiz sarri, altxatzeko aski indarrik bildu ezinik, komunerako ezinbesteko joan etorriak ez den beste edozein pauso emateko ezgauza.
‎Egun hartan egindako guztia minutuz minutu gogoratzeko gai naiz, batez ere psikiatrak, aurrerantzean ordaintzerik izango ez nuela ikusita, botikarik ez dudala esan eta haiek eten zizkidanetik. Baina hala ere, egun hartan ama hil ez nuela jakin arren, hori bezain garbi daukat lehenago edo geroago gerta zitekeela, arriskua nintzela, bai harentzat, bai zuentzat, nire alaba maiteontzat. Kartzelan, barruan gordeta neroan hiltzailea atera dute, neure begiz ikusi dut.
‎Halako kontuei buruz hitz egiteari hartu zion gustuari luzetsi zioten aztertzaileek eta halako batean gaiaz beste egitea hobetsi zuten. Ama hil zutenetik horretarako aldarterik izan ez zuela jakitea nahikoa izan bide zen. Xabierrek, ordea, eskatu gabeko azalpen bat erantsi zion erantzun horri, handik zenbait minutura:
‎Niretzat, ordea, etsipengarria zen berak gizartean gora egiteko batere interesik ez zeukala ikustea. Aitor dut Unibertsitatean sartuta urrundu egin nintzela harengandik, berak inoiz lagako ez ninduela jakin arren. Baina ez dakit, alde handia zegoen bion artean.
‎Andonik inoiz ez zuen jakin zein izan zen aitaren errua bahiketa hartan, baina, amari entzundakoaren arabera, Eugeniok gizon hura bahitzeko datu batzuk eman zizkien bahitzaileei; hala eta guztiz ere, oso zaila zen benetan zer egin zuen jakitea, aitarekin batera beste hemeretzi ustezko etakide atxilotu eta auzipetu baitzituzten.
‎Andonik inoiz ez zuen jakin zein izan zen aitaren errua bahiketa hartan, baina, amari entzundakoaren arabera, Eugeniok gizon hura bahitzeko datu batzuk eman zizkien bahitzaileei; hala eta guztiz ere, oso zaila zen benetan zer egin zuen jakitea, aitarekin batera beste hemeretzi ustezko etakide atxilotu eta auzipetu baitzituzten.
2019
‎Eta gauza bakarra eskatzen ziek: isilean gordetzeko; inork ez duela jakin behar besteen ahotik. Ezkondu nahian dabiltzan neskatxa txiroek arreorako dirua jasotzen ditek, nondik datorren ez dakitela.
‎Eskailera serie bat. Teknologia kaka hutsa da, hobe ez banu jakingo mezua iritsi zaion edo ez. Berriz esprintatu.
‎–Utzi hau nire modura egiten, xuxurlatu dio hur imajinatzen duen Kurloiri, mamuek lorik egiten ez dutela jakinik.
‎Ez dira garairik onenak. Hodeiren laguna zara, eta hori baino ez dut jakin behar. Hona, jarri eroso.
‎Portotik Lisboarako bidaiak hiru egun iraun zuelarik, ez da izugarrizko imajinazioa eduki behar pentsatzeko bi artzainek, bidean zihoazela, eta lana aurreratze aldera, zirriborroa prestatuko zutela, argudioak neurtuz, iradokizun asko sartuz, ahal zena aurreikusiz, promesa ezin liberalagoak buruko zuhurtzietan bilduz, lausengua ahaztu gabe, honek banitatea puzten du eta fruitu ale baten trukean mila ematen ditu, lurra antzua eta ereilea dorpea izanik ere. Raimundo Silvak, beroturik, tapakia erortzen utzi du, antzerkiari dagokion keinuaz, alaitasunik gabeko irribarre egiten du, Ez dago diskurtso hau sinetsiko duen ama semerik, Shakespeareren pasartea dirudi herriko gotzainen izkribua baino gehiago, eta mahaira itzultzen da, eseri egiten da, burua astintzen du, bentzuturik, Latza da pentsatzea inoiz ez dugula jakingo On Afonso Henriquesek gurutzatuei benetan zer esan zien, egun on behintzat esango zuen, eta zer gehiago, zer gehiago, eta ebidentzia honen argi itsugarria, sekula ez duela jakingo konturatzea, zoritxarraren moduan agertzen zaio, zerbaiti uko egiteko prest legoke, zeri edo zenbati ez daki, arimari, halakorik bada, ondasunei, edukiko balitu, baina zerbaiti uko egiteko prest legoke au...
‎Leihoetan lehen argiak ageri ziren, leihoek egunaren argiaren hondar bezalako bat bazuten oraindik, kaleko farolak piztu berri zeuden, handik hurbil zegoen norbaitek, Largo dos Loiosen, hitz egin zuen, beste norbaitek erantzun, baina ezin ziren hitzak ulertu. Raimundo Silvak galdetu zuen, Entzun al diezu, Bai, entzun diet, Ez dut ulertu zer zioten, Nik ere ez, Inoiz ez dugu jakingo noraino aldatu ziratekeen gure bizitzak entzun bai baina atzeman ez genituen zenbait esaldi ulertu izan bagenitu, Nik uste dut onena dela beste esaldi batzuk, zuzenak eta garbiak, ulertzen ez ditugulako plantak ez egitetik hastea, Arrazoi osoa daukazu, baina zenbait jenderentzat erakargarriagoa da zalantzazkoa ziurra baino, objektuaren zantzua objektua bera baino, hondarrean gelditu ... Raimundo Silvak bazekien orduan ez zuela galdetu behar zer zen Maria Sara bila zebilena, orain beso bat pasatzen ahal zion bizkar gainetik, intentziorik gabe bezala, keinu xume bat, anai arreben artekoa bezala, oraingoz, eta bestearen erantzunaren zain gelditzen ahal zen, agian gorputza laxatuko zuen, agian bereganantz itzuliko zen, nola esan, biribil, eta gorputza albo batera amiñi bat erortzen utziko zuen, burua apurtxo bat makurtuz, hurrengo keinuaren zain.
‎Pentsamenduaren buelta horietako batean, Raimundo Silvari kezkak arindu zitzaizkion, bat batean gogoratu zuenean, Maria Sarak, ezta une bakar batean ere, ez duela jakin minik agertu bere harreman, bere baitan dena hartzen duen izen bat emateagatik, esan dezagun, sentimentalen nondik norakoaz ezer jakiteko. Jakin min ez horrek hisia bezalako zerbait sorrarazi zion, Zer uste du ba, zer uste du, ez nago bukatuta, ez horixe, eta ondoren konturatu zen nolabaiteko haur haserreari ematen ari zitzaiola ahotsa, halarik ere haserrea barkagarria da, gauza jakina baita gizon guztiak, guztiak baina, haur hutsak direla, orain iraindu den gizontasunak areagotu du sumin hori, Arraren harrokeria, animaliaren harrokeria, atera zitzaion purrustadan, formularen adierazkortasun harrizkoa estimatu zuen, semantikoki eraso ezina zen.
‎Leire arinduta sentitu zen. Kasuaren arduradunak bere susmagarri zerrendan sartu ez zuela jakitea, huraxe zen espero zezakeen berririk onena.
‎–Inaxiok, guztiz triunfalista dirudien doinuz hizketan?. Argi dago ebakuntza egiteko bitartekorik ez dugula eta, horrenbestez, kristauen jokabidea da lagun hurkoaren sufrimenduari amaiera ematea; are gehiago, batere aukerarik ez duela dakigunean. Buka dezagun behingoz kontu honekin, haren sufrikarioa gehiago luzarazi gabe, eta beste munduan konpon dadila Jainkoarekin?
2020
‎Inoiz ez dut jakin?;, zuzen erabiltzen.
‎Herrira iritsi ginenean, doilorki errefusatu ninduen Martinek. Inoiz ez dut jakin zergatik. Ikusitakoa isilpean gordetzera behartu ninduen, baina bizpahiru asteren buruan edo, nire irakasle bati kontatu nion (bisitan etorri zitzaidan gizon betaurrekodunari), izan ere, hildako baten anaia da, eta egia zor niola iruditzen zitzaidan.
‎Han utzitako motxila botata topatu, eta haren barruan behar zuten gauzak lurrean barreiatuta zeuden. Ordenagailuen gelako mahaiko tiraderetan begiratzen aritu zen, zer topatzekorik ez zuela jakin gabe. Teklatuaren ondoan ez zegoen oharrik.
‎Ez zitzaion berarekin egotea gustatzen, are gutxiago horrelako egoeretan, lasaitasuna mantentzea ezinbestekoa zenean, alegia. Begok ez zekien, inoiz ez zuen jakin eta azken urte haietan are gutxiago.
‎Xabi, aldiz, oso temati eta desatsegin jarri zen eta egun hartako gaueko hirurak arte jasan ahal izan zuen Begok bere maitalearen izena aitortu gabe. Azkenean, etsituta eta nekatuta, senarrak amore emango ez zuela jakinda, esan egin behar izan zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia