2000
|
|
Eta bertze batzuetan badirudi ezen batak irabazi duela, baina ez, zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena —bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik— galtzaile gertatzen baita hondarrean. Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola
|
ez
bainuen nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren bainekien ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik...
|
|
Eta anaiaren ezinak eta haren ezerezak hainbesteraino hunkitu ninduten, non iduritu baitzitzaidan ezen uste baino hagitzez maiteago nuela. Eta, oroitu nuenean ezen osasuntsu zegoenean haren hutsa eta haren ondikoa gutiziatu izan nituela, zeren
|
ez
bainuen haren arrakastaren itzalean bizi nahi, neure buruaz ahalketu nintzen. Eta nehoiz baino bihozberago egin nuen otoitz eta desiratu ezen anaiaren iluna argi bihur zedila, ene argiak ilunerat egin behar bazuen ere.
|
|
Zeren zalantzaz eta ezbaiaz solastu eta eleztatu baitzinen batik bat. Eta, zalantzaren ildotik, bertze erran bat aipatu zenuen, Publilio Siriarrarena, zeina
|
ez
bainuen artean ezagun: Incertus animus remedium est sapientiae.16 Eta Descartesen bertze hura:
|
|
" Gure aita letratua duk eta ni ere letratu nahi naik, baina nik ez diat bizitza usteltzerat utzi nahi. Eta hik ere ez huke nehoiz utzi behar..." Eta ni aho zabalik geratzen ninduan, zeren
|
ez
bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren dei hura aditzen. Aitzitik, haren gisarat, aitaren manua nian, hire aitona Nikolasena:
|
|
Eta ez, haiek ez ziren ohartu ere, jakina, hesiaren bertzaldean nengoela, hain zeuden beren ezkutuko eginbeharretarat emanak... Eta, nola
|
ez
bainuen nahi ene presentziaz ohar zitezen, hala, ikusi beharrekoak ikusi ondoren, gibela egin nuen, ezkutuan eta isil gordean, berriro logelarantz.
|
|
Eta hartan nebilela, gogorat etorri zitzaizkidan, bat batean, aita Bartolo mek noiznahi den errepikatzen zizkidan hitzak, san Inaziok Xabierko Frantzis kori erranak: " Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?" Eta galdegite haren gibeletik, bertze galdegite hura etorri zitzaidan, neure buruari behin baino gehiagotan egin izan niona, nahiz eta azken bolada hartan ez, zeren eta, Elbiraz amorosturik nengoela,
|
ez
bainuen buruan bertzerik: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta nahi nuelarik ezen aita Bartolomek zioena egia izan zedila... eta zerbait sinetsi ere egiten nuelarik —zeren eta, anitzetan erran dizudan bezala, pizten denean desiraren argia itzaltzen baita arrazoinarena—, ihardespen ezin zentzuzkoagoa eta ezin doiagoa ediren nion neure galdegite hari... zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan sutu?
|
|
Baina, bertzalde, Mattinen eta aitaren bekatuetarik harat, osabaren hitz haiek guztiz biluztu ninduten, nihaur ere berdintsu eta orobatsu ari nintzenez, bekatu bat bekatu handiago batez estali nahian. Zeren nik
|
ez
bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu, baina mendeku hutsagatik eta mendekuaren satisfatzeagatik... ohorearen estakuruaz baliaturik, hori bai, eta obligazino moral ustezko bat apaingarri harturik. Baina estakuru hura eta apaingarri hura nik asmaturikako gezurrak ziren, azken finean, eta gezur haiekin estali nahi izan nuen neure asmo ilunen doilorkeria.
|
|
Zeren, orduan bai, guztiz libre sentitu bainintzen... eta zeren
|
ez
bainuen jada isilpean ibili beharrik, nola ibili bainintzen Ocomotoko presondegitik jalgi nintzenez geroztik...!
|
|
Eta nik, nola
|
ez
bainuen artean sinesten gertatzen ari zitzaidana, besagainak goratu, eta irri egin nion.
|
|
Eta burua ezker eskuin higitu nuen, ahoz ere ezetz eta ezetz erraiten niola, zeren
|
ez
bainuen handik alde egitea bertze nahirik ez bertze ametsik.
|
|
Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik,
|
ez
bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
|
|
Eta alferrik izan ziren ene hitzak eta ene esplikazioneak judizioaren egunean, erraiten niolarik jujeari ezen guztia akusazione falsoa zela, zeren nik
|
ez
bainuen deus ere egin indiar gorriak oldartu zitzaizkigun egun hartan.
|
|
Rosa hil zitzaidanean, berriz, mutu gelditu nintzen eta gogorik gabe, hain gogorik gabe, non
|
ez
bainuen nigarrik ere egin, ene bizipozaren belauntzia belarik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik banengo bezala, neure desditxen aitz...
|
|
—Nola ibil haiteke horrela? Ez al dakik, bada,
|
ezen
bainuen hartzea gorputzarentzat kaltegarria dela?
|
|
Memorian aztarrika nabilkizula, erran diezazuket ezen Ecclesiasticus ek erakusten digun harako gizon jakintsu haren moldekoa eta eitekoa genuela geure ama: Fatuus in risu exaltat vocem suam, vir autem sapiens vix tacite ridebit, zeren hura
|
ez
bainuen nehoiz ere irri karkaraka ikusi, eta irri egiten ere gutitan; aldi hartan, ordea, bai, behin baino gehiagotan ikusi izan nuen irri egiten osabaren ateraldiekin. Izan ere, negozioek hartaraturik, aitak bidaia luzeak egiten zituen kanporat, eta osaba genuen orduan, osaba ez ezik, aita ere edo aita ordeko.
|
|
Ongi bai ongi oroitzen nuen nik dukeak kontatu zigun ipuina, zeren ni hamaika urteko umea bainintzen eta zeren, mila gauza aditua nintzen arren,
|
ez
bainuen nehoiz antzekorik aditu. Zer kontatu zigun, bada, dukeak?
|
|
Baina buruan nituen, halaber, bai ehundabatgarren kanoiaren iduria, aitak Amaiurri beha paratu nahi zuena baina guk Madrili beha paratu behar genuena eta mendekurako deia egiten zidana... eta bai emazteki haiek sugegorria ikusi bezain laster egin behar zituzten oihu eta keinu izugarriak ere, neure garaiti tipiaren iduri ere izan zitezkeenak. Eta nola
|
ez
bainuen, bertzalde, gibela egiterik, desiratu eta gutiziatu nuen ezen gertatu beharrekoa lehenbailehen gerta zedila, eta hala itzuli nintzen jangelarat ahalik eta zaluen eta arintkien, hatsa estu, nik are estuago egin nuena, osabaren erranetarat nengoelako eta hark teatroa egin behar nuela erran zidalako.
|
|
Horregatik, gaurtik aitzina, kaperako zoko batean lo eginen diat, egunotan egiten ari naizen freskoaren aitzinean, zeren eta jaun Martin eta andere Grazianarekin mintzatu bainintzen atzo, eta haiek hartarako baimendua eman baitidate, freskoa akabatu bitartean. Eta, gero, neure Ubarneko etxerat joanen nauk, nondik
|
ez
bainuen iltki behar Italiatik itzuli nintzenetik, zeren gehiago baita jada gu biok bereizten gaituena elkartzen gaituena baino.
|
|
Eta ekarri zizkiguten jatekoak, eta jan edanen inguruan Pedro animatzen hasi zen. Eta, halako batean, nola
|
ez
bainuen arnoa edateko ohiturarik, arnoz bete zidan kopa, erraiten zidala:
|
|
Bizitzan hainbertze mehatxu jaso eta jasan ondoren, ohitua eta usatua behar nuen ziztada eta eztenkada orotarat, baina mehatxurat ez dago guztiz ere ohitzerik; halarik ere, nola trenpe hartan
|
ez
bainuen zer eginik eta nola ezin bainion, halatan, haren mehatxuari neure mehatxuarekin ihardetsi, taldeburuaren manua bete, eta listuaren garratza irentsi behar izan nuen.
|
|
Eta, segidan, nola bainekusan ezen gizon hura egiazkotasun handiz ari zitzaidala, egiazki solastatzerat deliberatu nintzen nihaur ere, neure asmoen berri emaiten niola: nola nik ere libre izan nahi nuen, eta nola ene gutizia gutiziatsua zen Urbiaindik ahalik eta urrunen joaitea eta, hargatik, kapitainaren untzian itsasoratzea, ez bidaiari gisa, Italiako hartan bezala, baina marinel bezala eta marinel bat gehiago bezala, tratu berezirik gabe, zeren eta nik
|
ez
bainuen kapitaina neure zerbitzurat nahi, nola erran baitzidan hark jauregirat etorri zèn egun hartan, baina ni harenerat.
|
|
Eta, Joben liburuan erraiten den bezala, gizona trabailurako eta hegaztia airerako sortuak izan zitezkeen arren, hegazti ere izan nahi nuen nik, gizon ez ezik. Eta intxaurraren jateko desiros den, baina, azalaren hausteko nekeagatik, barrengo mamia dastatu gabe uzten duen ximinoa ez bezala, guztiz deliberaturik nengoen intxaur haien hausterat ere, zeren eta plazerraren leihoak eta portaleak zabaldu nahi bainituen lau haizeetarat eta plazerrei plazentki emana bizi, eta zeren
|
ez
bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada... Eta, gizon zuhurrak ez bezala, zeinak eskuinean prest baitu pozoina duen kopa eta ezkerrean kontrapozoina, bi eskuz edan nahi nuen nik atsegintasunaren kopa pozoindua...
|
|
Eta gau eta egun tormentatu izan ninduèn tiranoaren boza isildu behar nuen, neure kontzientziaz hain denbora luzez jabetu zen tiranoarena, hau bekatu da eta guztia da bekatu, Beati qui se castraverunt propter regnum Dei... 21 Ez! Zeren
|
ez
bainuen iragana jada sostengu eta eskutoki, baina iraganarekiko haustura, eta zeren haustura hartan aitzina egin nahi bainuen, eta hartarako nuen gogo, hartarako borondate.
|
|
" Tentagarriak, zatozte eneganat eta ez iragan aitzinat, zeren ostatu bila bainabilkizue, eta zeren ez baitago zuen besoak baino ostatu hoberik". Eta nik tentazionearen boza aditu nuen, eta, denbora batean bezala, kasik oharkabean, ezetz erran nion neure buruari, edo ezetz erran zidan, hobeki, kontzientzian gorderik nuen harrak eta betiko harrak, zeina, neure iraganarekin hausterat deliberatu nintzenez geroztik, aurizki eta ito nahi bainuen, zeren eta
|
ez
bainuen nahi neure etorkizuna eta neure kontzientziaren gorabehera guztiak haren ezezkoek erabakitzea, baina baiezko batek eta mila baiezkok. Eta, beraz, ezezko hari baiezko bat eta mila baiezko zerraizkiola, are gehiago zabaldu nituen begiak...
|
|
Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. ...neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta
|
ez
bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ikasteko prest, eta neure amaren arimako sabel hotzetik itsasoaren suzko altzorat eta haren besoetarat erortzeko prest...
|
|
Eta, nola buruan
|
ez
bainuen bertze egiteko hura baizen, eta nola, ondorez, ezin baztertu bainituen neure pentsuetarik portuak eta portuetako tabernak eta neskatxak, hala joan zitzaizkidan bortz sei urte haiek gisa hartan, plazer haien ehizan, neskatxak eta jan edana trabailu eta festa banitu bezala, orain kandelak eta kandelak pizten, zeren eta kandelen iraupenaren arabera neurtzen baitzuten neskatxa haiek plazerrar...
|
|
Abuztuko ortziral horretan arrosario bera aditzen nuen borzgarren edo seigarren aldia zen, eta erran beharrekoak jadanik erranak eta, okerrik ezean, grabatuak ziren nire lagunak entzuteko moduko lekuan.
|
Ez
bainuen haren mugikorraren zenbakirik, gehiagorik ez nezakeen egin. Gainerako lagunak egoten ziren oraino pixka batean.
|
|
Eta denak zorionak emanez eta zer oposaketa mota ote ziren galdezka hasi zaizkit. Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara
|
ez
bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango; zeren telegrama, izan, Dabidena baitzen, eta mezua, telegrama bat izateko, Dabidek idatzia izateko, berak bidalia izateko, zinez txundigarria (egia esatera, Karmelok proposamen hori egina ziola jakin arren, ez nuen inondik ere halakorik espero, beharbada Dabidek apenas ezer irakurtzen zuelako, ezer idazten ez zuelako).... Eta nik irribarre egin behar izan dut, bai orduan bai handik gutxira, bazkaritan, nire alde topa egin duten bakoitzean.
|
|
– Horixe bera, oso ondo, bete betean asmatu duzu, Lauaxeta jauna –berretsi nion, xehetasun gehiegizkoetan sartu gabe, Margak ni tentatze hutsarekin gozatzen zuela azaldu gabe, neuk ere
|
ez
bainuen alderdi horretaz oroitzeko gogo handirik– Aspaldi galdu nuen neska haren arrastoa baina orain hara itzuli nahi dut, Gorbeiapeko sagastira, Marga eta bion Gustiz Ederrara. Dena dela, ez dakit nondik zehar helduko naizen hara, eta ez dakit ziurtasun osoz nire helmuga Zeanuriko sagasti hori izango ote den ere benetan.
|
2001
|
|
Norabide berri honi Federiko Krutwig sartuz geroztik ekin zion, sarrera hau Azkuek, Nazario Oleaga jaunak eta bestek babesten edo behintzat onartzen zutelarik, orain norbaitek ahaztu nahi omen duen arren. Askatasun osoaz mintza naiteke honetaz, garai hartan
|
ez
bainuen Euskaltzaindiarekin batere zerikusirik, eta Krutwigen jarraitzaileekin ere ez; haietako batzuek maiteago dute gaur isiltasuna argibideak ematen jardutea baino. Baina, orduan berarekiko jarrera kritiko samarra izateko nuen kariaz, eta era berean, arrazoi gabe segur aski, Zaitegi eta Euzko Gogoarekiko, ez dit barrenak uzten ustea gordean edukitzen:
|
2002
|
|
Beste gauza bat ziren ene gaixoak. Baina haiek begirunez tratatzen nituen,
|
ez
bainuen inoiz erretzen haien aurrean; are gehiago, kontsultan beti zupatzen nituen limoizko edo mendazko goxokiak, aho kiratsik usain ez ziezadaten. Eta erretzen zuten gaixoei, neure gaixoak ziren neurrian, gogor egiten nien.
|
|
Eguna ere halakoa baitzen, eguzkitsua, eta kontsulta osoan egon bainintzen noiz irtengo zain, Sara etxean ikusteko eta hura besarkatzeko, zorion beteko eszena bat amestuz. Eta etxera iritsi nintzenean ere, ez nuen besterik espero,
|
ez
bainuen aurkako zantzurik aurkitu. Honekin esan nahi dut Sarak hasieran harrera ona egin zidala, eta ez nintzela ezertaz ohartu.
|
|
Diodan gisa, erdara izan zen nire hizkuntza ez bakarrik lehen mailako ikasketetan: maila guztiak erdaraz egin ditut sei urte nituenez geroz, beste aukerarik
|
ez
bainuen gainera, erdara eskolan ikasi ondoren. Baina gaur egun ez dut inolako eragozpenik euskaraz mintzatu, irakurri eta idazteko, erdaraz bezain ongi edo erdaraz bezain gaizki, nahi den bezala.
|
2003
|
|
Birtualitatearen ohoreez oso ziur ez egon arren ditxosozko planaren web orrian sartu nintzen iritzia emateko prest, telefonoz
|
ez
bainuen oso garbi atera zer egin behar zen, DAFO edo horrelako zerbait gogoan hartu banuen ere.
|
|
Ailegatu eta berehala, hilabete batera edo, aitaren heriotzaren berri izan nuen eta gehien mintzen nauena, hura behar den bezala agurtzera joan ez izana da,
|
ez
bainuen Lekarozera bueltatzeko bezainbertze diru. Kolpe gogorra izan zen, baina biziak aintzinat segitzen du eta nola edo hala, oztopo hori ere gainditu nuen.
|
|
Bazkalondoko kafea luzatu nuen, beraz. Likore bat eskatu nuen, berdin zitzaidan zer,
|
ez
bainuen edateko asmorik, mahai gainean zerbait behar nuen nirekin nekarren aldizkari bat irakurtzen nuen bitartean tarteka zure begiradari erreparatzeko. Ez nuen etxean sartu eta arropa lisatzen nuen bitartean zurekin pentsatzen jardun nahi, burdina astunarekin nire alkandorak, bularretakoak edo gona arin eta galtza estuak, azken batean neure burua, hain bidegabeki zigortuz.
|
|
Nik ez dakit zergatik, baina ume umetatik izan ditut atsegin bi errealeko txanponak. Hainbesteraino, non
|
ez
bainuen haiekin ezertxo ere erosten, zakutto batean gordetzen baizik... zakuttoa txikiegia gertatu zitzaidan arte.
|
|
Mendira igotzen naizenean, gora noalarik atzera begiratzeak ez duela ezer onik iragartzen sinetsita banengo bezala, ez dut burua biratu ohi; mendi erpinetik jaisten naizenean ziur egoten naizelako, goraino iritsi aurretik atzean zein nolako aldapak uzten ari naizen jakinez gero, ez nintzela inoiz tontorreraino helduko. Goranzko ahaleginean nire bizkarrean utzitako zailtasunei begira txundituta egoten naiz beheranzkoan, nire indarretan federik izango
|
ez
bainuen.
|
|
Dokumentua karteran sartu nuen,
|
ez
bainuen begien aurrean izatearen premiarik zer zioen buruz esateko.
|
2004
|
|
mutil bat ezagutu nuen bertan; sofa batean eserita, leiho zabal baten aurrean zegoen, begiratua galdua. Ingresatu berria behar zuen, edo egun gutxi batzuk lehenago,
|
ez
bainuen artean ezagutzen.
|
|
Futbolean aritu nahi nuen, futbolean bakarrik,
|
ez
bainuen estudiatzeko gogorik. Eta natur zientzietan, tiro parabolikoari buruzko azterketan, eskas atera nuen.
|
|
Baina, lotsa nintzen arren, aita ongi ulertzen nuen, bestalde, eta horrek neure buruarekin haserretu ninduen.
|
Ez
bainuen aita hartan ulertu nahi, baina ulertu egiten nuen. Izan ere, amak urte batzuk zituen, eta hori nabaritu egiten zitzaion, kopetako zimurretan eta gerri aldaketako haragi erorietan.
|
|
handik pasatu, fatxadan propaganda kartel handi bat ikusi, O. Jaunaz gogoratu... eta, nola
|
ez
bainuen ezer egitekorik eta nola baitzegoen ordurako iragarria emanaldietako bat, sartzea era baki nuen.
|
|
Eta agintzen duten ohorea eta irabazia ez ziren nahikoa ni horiek ikastera makurtzeko. Zeren, Jainkoari eskerrak,
|
ez
bainuen nire burua halako premiatan sentitzen zientzia nire aberastasunaren onerako tresna egin beharra izateko; eta nahiz eta ez nuen aldarrikatzen zinikoki ohorea gutxiesten nuela, gutxi axola niri sasi titulu hutsetatik eskuratzea espero nezakeena.1
|
2005
|
|
Nekane, bizkorrago ez ezik, arineketan ere hasi zen ia ia. Nik, momentu batez, hain bizkor ez joateko eskatu nion, oraindik
|
ez
bainuen masusta zapia lotzea lortu...
|
|
Ezin nion esplikatu,
|
ez
bainuen jeloskor nengoela onartu nahi, ez zitzaidala gustatu beste askori belarrira murmurikatu ziona niri ere murmurikatzea.
|
|
Hasieran, haren aiurri atseginak erakarri ninduen; lagun aparta izan zitekeela iruditu zitzaidan. Berehala, haren gorputzak liluratu ninduen, haren sexu kementsuak, haren abioak, hura ezagutu arte inoiz
|
ez
bainuen pentsatu ere egin hainbesterainoko gozamena senti zitekeenik. Hura nire bizitzan sartzen joan ahala, haren beharra gero eta handiagoa egin zitzaidan, ia eromeneraino, eta maitemina hondo hondoraino sartu zitzaidan, baina igoera baten gailur gisa, ezen ez lehen urratsetik; nik urte batzuk lehenago uste nuenaren alderantziz; izan ere, lehen pentsatzen nuen, jende gehienak bezala?
|
|
Hala ere, Adelaren ibaia zabala eta sakona zen, eta hondoan zeramana ezin nuen ikusi; biziki kezkatzen ninduen horrek. Idoiari ez nion ezer gehiagorik esan Adelaz nituen kezkei buruz,
|
ez
bainuen nahi nire neskaren bizitasuna geldotu, lehendik ere bazeukan-eta nahikoa buruhauste etxean, bere aiurri gozoa ez mikaztea harrigarriro lortzen bazuen ere. Erizaintza Eskolan matrikulatu zen, eta ilusio handiz hasi zituen ikasketak.
|
|
Ezin zitekeen egia izan, ezinezkoa zen bi pertsona haiek, elkartezinak, areago etsaiak, bata bestearekin egotea. Bihotzak hain gogor jotzen zidan, non
|
ez
bainuen askorik falta zorabiatzeko; atearen kontra jo eta zarata aterako nuen beldurrez, atzera egin nuen. Arnasa sakon hartu, neure onera etorri ezinik, poltsa atearen ondoan utzi, eta eskaileretan behera jaitsi nintzen, bi sentimendu elkarren kontra borrokan nituela barruan, bularra leherrarazteko zorian:
|
|
Txiza egin, muturra txalupapetik atera... buruz buru zeuden aita semeak sare metaren ondoan, inork ezin arindu genion tristetasun hura ikusi nuen berriro Hucken aurpegian eta,
|
ez
bainuen laguna hala nahi, aspaldian egina nintzen haginkadarik ederrena egin nuen, prakadun bati egiten nion aurreneko ausikia bere aitari egin niona prakak dotore urratuta, egik barre, egik algara Huck, nire amorrua zorrotz tinkatua zagok umerik merezi ez duenaren aztalean, harrika eman behar didak?
|
2006
|
|
Nahitaezko bihurtzea. Nik
|
ez
bainuen Hermannik gabe onik izaten, horixe lortu behar nuen neuk ere, berak ere senti zezala nirekin egoteko premia. Horretarako, ordea, neure buruaz ahaztu eta lagunaren ona bilatu behar nuen; edo haren adiskidetasuna gorde ororen gainetik.
|
|
Neu ere harritu egin nintzen esan nuena entzunda,
|
ez
bainuen ideia hartan askorik pentsatu, eta hartaz pentsatu nuen bakanetan, beti horma berarekin egin nuen topo: alde egin, bai, baina nora?
|
2007
|
|
Arma hori suntsitu ezik, ardura uher bat jarri didazu esku baldarren artean.
|
Ez
bainuen soldaduzka egin piperpotoaren agindupean, ezta miliekin ere.Amnesty International delakoak salatu du ezen munduan gehien barreiatu den fusila dela diozun hori. Ehun milioi ale dabiltza bost kontinentetan zehar, baten eskuetan ez bada, besterenean.
|
|
Sekula halakorik izan zitekeenik ere
|
ez
bainuen nik uste, nahiz eta jakin Orsoni asko gustatzen zitzaiola Ojaren edertasuna erakustea eta profitatzea. Ederki zekien egiten hori.
|
|
— atorra berria burutik behera, zapeta ziratuak esteki gabean, zalapartaka ari bainintzen beztitzen, noiz ere entzun nuen beheretik ozen aitaren botz idorra — heldu haiz, azkenean? — bai, berehala, prest nuzu — eta tarrapatan eskalerrak hirunazka jautsiz sukalderat sartu nintzen, beldurrak hartua ni gabe joan zadin — goizik jeikitzen bahiz, enekin eremanen haut —
|
ez
bainuen holako paradarik huts egingo etxea lurrerat joan balitz ere — segur, aita? — han zagon, xamarra soinean, makila eskuan, irri ezti batez askaltzerat manatzen ninduela — harazkik indarrak, behartuko zauzkik egun — esne eta ogiz betetako gopor bat iresten nuela kasik itotzeko irriskuan — ago emeki, gaizoa, ez gaituk beranduko, ez — ezpain xokoetako azken esne ttorttak beso sahetsarekin xukatuz — ale, bagoaz, orain — ezkaratzetik pasatuz kanporat atera ginen, zaldiz atelatutako karrosa beltzean sartu, biak ondoan jarri eta, ene haurtzaroko amentsik bizienaren osatzera nindoan, Donapaleuko merkaturat joaitea aitarekin.
|
2008
|
|
batek jo eta bertan seko utzi baitzuen kapitaina. Xelebrea eta zaila da konprenitzen, nik
|
ez
bainuen inoiz gustukoa izan gizon hura, azkenaldian errukia hartzen hasia banintzaion ere; baina hilda zegoela ikusi orduko, negarrari eman nion. Nire aurrean gertatutako bigarren heriotza zen, eta artean berria zen lehenbizikoaren atsekabea nire bihotzean.
|
|
Hitz haiek entzunda, erabat etsitzen hasi nintzen,
|
ez
bainuen neure burua ezertarako gauza ikusten; eta, hala ere, hainbat gorabehera arraro medio, neuri esker lortu genuen salbazioa. Bitartean, esanak esan, hogeita sei gizonen artetik zazpi besterik ez ziren fidagarri; eta zazpi horietatik bat mutiko gorria zen, eta gizon gizonak, beraz, gure alderdian sei ziren, eta bestean, berriz, hemeretzi.
|
|
Batzuetan adeitsu eta maitekor jartzen dira beste norbaitekin maitemintzen direnean. Haren esku luzeak ukitzen ari nintzen, izenik eman gabe nolanahi ere,
|
ez
bainuen hankarik sartu nahi, belarrian zerbait beroa eta lirdinga sentitu nuenean: mingainarekin gingila miazkatzen zidan, nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean lizunak ziruditen hitzak errepikatzen zizkidan bitartean.
|
|
Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... ...lek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan
|
ez
bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintzen denbora guztia, Inaziorekin eta Tomas paretik kentzeko moduarekin, hori gabe ez nuen-eta lortuko Inaziorekin bizitzea, eta nik ez nuen beste ametsik, barka bekit berorrek, zer prestatu genuen eta nol... Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu...
|
|
Hala ere, entzule maiteak, ez zaituztet utziko gaur hemen kondatu gabe, ene bizi guziko ahalkea emana ditan ixtorioa. Doi doietarik egin zuen,
|
ez
bainuen emazteki arraza, ene bizikotzat gohainditu.
|
2009
|
|
gerra. Estutu egin nintzen,
|
ez
bainuen Eutimio luzaz ikusiko, baina, bestalde, eta inori aitortu ez banion ere, sabeleko korapiloa askatu egin zitzaidan ertzetatik. Frantzian baldin bazegoen ez zegoen Maiterekin, eta baldin Frantzian bazegoen ez nuen eguna haren zain pasa beharrik, atera begira orduak jotzen zuen bakoitzean.
|
|
Bertze zeregin handirik
|
ez
bainuen, inoiz ez dut orduan bezainbat irakurri, Agaramonteko gazteluan Amadis ekin hain zaleturik gelditu nintzen epe laburra kenduta. Nire frantses motza Nafarroako erregeren ezpainetan behar lukeen heinera hurbiltzen lagundu ninduen liburuetaratzeak.
|
|
Saskibaloian jolasten azkar ikasi dut eta zorte handia izan dut. Lehenengo urtean, Gipuzkoako Selekzioan hartu ninduten baina ez nuen zorte gehiegi izan,
|
ez
bainuen ezagupen handirik. Aurten, Euskadiko Txapelketa irabazi ostean, ia zortea dugun Espainiakoan ere.
|
|
Hori guztia gogoratu ondoren, kofradi zaharraren parera ailegatu ginenean, aitak aitortu zidan baliozko gauza asko eman zizkiola bere bizitzan txatarreroari lau txakur txikigatik. Ez nion zehaztasunik eskatu, momentu hartan
|
ez
bainuen hitz egiteko gogo handirik. Bestalde, iruditu zitzaidan ondo ulertu niola zer esan gura zuen.
|
|
Esaten ari nintzaizun bezala, leiho ondoko aulki batean eseri nintzen, autobusaren erdi inguruan. Leihotik begira jarri nintzen eseri bezain laster,
|
ez
bainuen inork ezagutzerik gura. Kanpoko hotzetatik sartuta, epel egiten zuen barruan; bizpahirutan kendu nuen kristaleko lurruna eskuarekin, autobusa martxan hasi baino lehen.
|
|
Erabaki bat hartu nuen ibiltzen nindoala, itzuli egingo nintzela biharamunean; ez nekien zertarako, baina itzuli egingo nintzen. Ikusi nuenari buruan bueltaka hiruzpalau minutu ibiltzen eman ondoren, ostera ere planoari begiratu behar niola konturatu nintzen,
|
ez
bainuen inolako segurantzarik nondik nindoan. Non nengoen eta nondik joan behar nuen autobus geltokira argitu nuenean hasi nintzen berriro ibiltzen.
|
|
Ematen du Iraken daudela petrolioaren komertzioaren kontrolatzeko eta Afganistanek errauts zuria bihurtuko den landare debekatuz landaturiko eremuen ureztatzeko, terrorismoa borrokatu aitzakiaz. Ez nintzen ere sekula haur plantako gisa ttarrotu,
|
ez
bainuen aitak aukeratuarekin ezkontzeko asmorik.
|
2010
|
|
Hala, bada, meza ematera nindoan Susana enean, ohi bezala; meza ematen hasi baino lehen, ordea, Francoz aritu zitzaidan beste behin Teofilo Maria: Rikardo Lehoibihotzen parean jartzeko moduko buruzagi gurutzatua izan zela, hau eta beste; hain bukatu nuen kokoteraino, non, meza emateko orduan,
|
ez
bainuen kardinal primatuaren agindua bete; ederki ohartu zen hartaz Teofilo Maria, meza bukatu ez beste hartu baitzidan kargu, gurpil aulkian ziztuan hurbiltzen zitzaidala: –Jakingo duzu kardinal primatuak meza santuan formula berri bat erabiltzea agindu duela, caudilloaren ohorez???; egia esateko aukera bikaina nuen, baina, Bibiren hitzak buruan nituelako edo anaiari aurre egiten ausartu ez nintzelako, biak ere bai seguruenik, horrelakoetan eskutik helduta joan ohi baitira koldarkeria eta aitzakia?, tonto aurpegia jarri eta ihes egin nion:
|
|
Aitak lupa bat oparitu zidan umetan, eta badakizue nola ibili nintzen garai batean, mundu guztia luparen azpian harrapatu nahian. Orduan, baina, nola
|
ez
bainuen eskuan luparik, neure arreta lupatzat hartu eta muskerrari arreta osoz begiratzea erabaki nuen. Eta orduantxe ikusi nuen ikustekoa.
|
|
ez zen, beraz, ez hain biribila ez hain osoa, ezta hain zuria ere; esan nahi dizudana da Helenari ez niola jokabidea guztiz onartzen, ez une hartan bederen; ordainean, baina, amaganako gorrotoa, bost bat minutu igarota gero, aurrez aurre jarri zitzaidan hura berriro ere? inoiz baino beltzago eta biribilago etorri zitzaidan, nola, baina, amaganako sentimendu aldaketa erabateko hura, egunetik gauera bezalakoa, urtebete baten buruan?, zeren tuberkulosiak jota egon nintzenean beharrezkotzat jotzen nuena
|
ez
bainuen beharrezkotzat jotzen jada?!?; hala, bada, nire nolabaiteko porrotak mintzen ninduen eta minezko malkoak eragiten, maitasunaren zabala, egun batetik bestera hain estu eta hain gabe?!?, nahiz eta ez nuen kanpora alerik ere bota, gorrotoaren indarrak eragotzita;. Ez duzu ezer esan behar?, galdetu zidan amak; bero behar nuen, baina izotzak hartua bezala nengoen, eta begiak iltzatu nizkion; gauza asko nituen esateko, edo gauza bakarra ote nuen, burura behin eta berriro etortzen zitzaidana, harpia bat zela esan nahi bainion, behin, bi aldiz, eta hamaika aldiz??, baina ez nion ezer esan; amak, ordea, ongi ikasia zekarren lezioa, azpilanak ere bere baldintzak zituen, ama bezalako aditu batek ongi ezagutu behar zituenak?, eta teatro kolpe batean esan zidan:
|
|
Suizidioaren ideiak, gainera, desesperazioa eransten dio desesperazioari, bizi senaren aurkako mugimendu bat den neurrian. Nire kasuan, baina, bestela joan ziren gauzak,
|
ez
bainuen larritasunik sentitu, halako konformidade bat baizik, hain gertatu zitzaidan ideia ustez desesperatu hura bakezkoa eta baltsamikoa. Ez nuen, hala ere, neure buruaz beste egin, bistan da.
|
|
Ez guztian, hori ere hala da? nobelaren azken aldean Andrés Hurtado Lulúrekin ezkontzen baita, eta nik
|
ez
bainuen ezkontzeko asmorik: horrek, baina, ez zuen Lulúri buruz nuèn iritzia, aldekoa oso?
|
|
–Konbentzitu ditut, Gabino. Irudiak zintzilik geratuko dira??; baina nik egun berean hariak moztu, eta lehengo tokian jarri nituen irudiak,
|
ez
bainuen inork Helenari azpiko galtzak ikusterik nahi; Helenari kontatu nionean, baina, barrez eta barrez hasi zitzaidan hura ere, barre hotsak isiltzen ahalegindu zen arren;. Ez nuen uste hain barregarria zenik?, esan nion, minduta; eta nola are barre handiagoak egin baitzizkidan, mihia zorroztu eta zorroztasunez mintzatu nintzaion:
|
|
–Zer dakizu??;. Helena eta zu?? esan zidan Adak, burua ezker eskuin mugituz, nik akusaziotzat hartu nuèn keinu ezin adierazgarriagoan, esaldia hantxe eteten zuela; eta ni hantxe, estu eta larri, Adak eten zuèn adierazpena noiz osatuko;
|
ez
bainuen dudarik egiten adierazpen hark bigarren parte bat izango zuela; zer esango zuen Adak bigarren parte hartan: –Non da Helena??, edo:
|
|
Bertara ohitzea pixka bat kostatu zitzaidan arren, gutxitan sentitu izan dut bizitzan han sentitu nuèn askatasun sentimendua, zeinen ongi etorri zitzaidan hango egonaldia probintzianismoa eta nire beste txokokeria guztiak eskuilatu eta nire baitatik urruntzeko!?, maila handi batean anonimotasunaren eskutik iritsi zitzaidana, zernahi eginda ere, hango kaleetatik galdu, adibidez?
|
ez
bainuen inoren beldur izan behar, eginagatik kargu hartuko zidan ala ez, Espainiako hiriburuan orbetarra izateak ahuntzaren gauerdiko eztulak baino gehiago balio ez zuenez.
|
|
Sinadura hark bazuen, gainera, Meyer jaunaren aldeko testigantzatik zerbait, ezin ahaztu bainuen naziek garbitu zutela hura, judu odola edukitzeagatik, eta Hitler eta Franco biki politikoak baitziren/ baitira, azken batean. Ni nekez atera nintekeen manifestazioetara, ez bainaiz, neure adinean, lasterka egiteko gai, agerraldi jendetsuak atsegin ez izateaz gain; nekez joan nintekeen barrikadetara, zeinetan
|
ez
bainuen gehiegi sinesten, ez nuen batere sinesten, alegia?, ezker desesperatuaren ikur ziren heinean, desesperaziotik hurbil baitaude itsukeria eta burugabekeria, hondamendirako bidea noiznahi ireki diezaguketenak, gabezia gorriaren eremuan sortzen den desesperazioa, beste ikusmira batetik, gizakiaren erreakzio normaltzat har daitekeen arren.
|
|
eta, sakonera egiteko, neure buruarekiko desatxikimendua indartu behar nuela, are pobreagoa izan behar nuela, bestela esanda: , hain pobre, non
|
ez
bainuen tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez zezan??, autokonplazentziatik ihes, Eckhart maisuaren beraren hitzak. Fontiveroskoak ere halatsu zioen, erakusgarri:
|
|
Zer gertatu zitzaion amari Pagoagako hartan?; benetan gertatu ote zitzaion gertatzekoa edo deabruaren kontua izan ote zen guztia?;
|
ez
bainuen ahaztekoa, alde horretatik, hiriburuko itsasikara iragarri zuèn bidentearen kasua, doña Carmen Sidoniak guri jakinarazi ziguna, emakumeak kontatutakoaren arabera, bidenteari ez baitzitzaion Ama Birjina agertu, berari hala iruditu arren, deabrua baizik, bigarren agerketan berretsi ahal izan zuenez, Ama Birjinaren mantupetik buztan bat ateratzen ikusi zuenean; hala, bada, ba ote zuen kasu hark amarenarekin zerikusirik?; nik, baina, ez nuen amaren soinekopetik buztanik ateratzen ikusi?; ai, nola katramila daitekeen bizitza soil eta lau bat halako kontuekin, baita gure xalotasun tolesgabetasunak nahastu ere, handik aurrera, ama ikusten nuen bakoitzean, imajinatzen ez nuen, bada, buztan batekin hor nonbait, irudi lizuna imajinatze hutsak guztiz zikintzen ninduela, errugabea ere banintzen arren?!
|
|
Beldurrak, aldiz, ez ninduen umetan bezala izozten. Aitzitik, erne egotera derrigortzen ninduen,
|
ez
bainuen, inolaz ere, ustekabe mingotsik nahi. Berriz agertuko zinen unea asmatzera ahalegindu nintzen maiz.
|
|
neure senarraz hitz egin zidan, neure familiaz, enpresaz, gizartean nuen lekuaz, erantzukizunaz. Gure egoera hura ez omen zen luzaz irautekoa, eta aldi berean ez omen zuen irtenbiderik, nik
|
ez
bainuen (haren ustez) dibortzio baten eta harreman berri baten trantze publikotik pasatu nahiko, eta nahiko banu ere, berak ez omen zuen (eta hori ziurra zen) bere emaztea eta etxea uzteko asmorik.
|
|
...rtara ohitzea pixka bat kostatu zitzaidan arren, gutxitan sentitu izan dut bizitzan han sentitu nuèn askatasun sentimendua —zeinen ongi etorri zitzaidan hango egonaldia probintzianismoa eta nire beste txokokeria guztiak eskuilatu eta nire baitatik urruntzeko! —, maila handi batean anonimotasunaren eskutik iritsi zitzaidana, zernahi eginda ere —hango kaleetatik galdu, adibidez—
|
ez
bainuen inoren beldur izan behar, eginagatik kargu hartuko zidan ala ez, Espainiako hiriburuan orbetarra izateak ahuntzaren gauerdiko eztulak baino gehiago balio ez zuenez.
|
|
Hala, bada, meza ematera nindoan Susana enean, ohi bezala; meza ematen hasi baino lehen, ordea, Francoz aritu zitzaidan beste behin Teofilo Maria: Rikardo Lehoibihotzen parean jartzeko moduko buruzagi gurutzatua izan zela, hau eta beste; hain bukatu nuen kokoteraino, non, meza emateko orduan,
|
ez
bainuen kardinal primatuaren agindua bete; ederki ohartu zen hartaz Teofilo Maria, meza bukatu ez beste hartu baitzidan kargu, gurpil aulkian ziztuan hurbiltzen zitzaidala: " Jakingo duzu kardinal primatuak meza santuan formula berri bat erabiltzea agindu duela, caudilloaren ohorez...?"; egia esateko aukera bikaina nuen, baina, Bibiren hitzak buruan nituelako edo anaiari aurre egiten ausartu ez nintzelako —biak ere bai seguruenik, horrelakoetan eskutik helduta joan ohi baitira koldarkeria eta aitzakia—, tonto aurpegia jarri eta ihes egin nion:
|
|
Sinadura hark bazuen, gainera, Meyer jaunaren aldeko testigantzatik zerbait, ezin ahaztu bainuen naziek garbitu zutela hura, judu odola edukitzeagatik, eta Hitler eta Franco biki politikoak baitziren/ baitira, azken batean. Ni nekez atera nintekeen manifestazioetara, ez bainaiz, neure adinean, lasterka egiteko gai, agerraldi jendetsuak atsegin ez izateaz gain; nekez joan nintekeen barrikadetara, zeinetan
|
ez
bainuen gehiegi sinesten —ez nuen batere sinesten, alegia—, ezker desesperatuaren ikur ziren heinean, desesperaziotik hurbil baitaude itsukeria eta burugabekeria, hondamendirako bidea noiznahi ireki diezaguketenak... gabezia gorriaren eremuan sortzen den desesperazioa, beste ikusmira batetik, gizakiaren erreakzio normaltzat har daitekeen arren. Sinaduratxo bat nire neurriko konpromisoa zen, ordea, eta zergatik ez idazki hura sinatu...?
|
|
Lehen ere aipatu dizut, egia esan, obra hau, baita kritika bat egin ere... nahiz eta aitortu beharrean nagoen, halaber, liburuak sekulako zirrara eragin zidala irakurri nuèn lehen aldian... hain sentitu nintzen Andrés Hurtadoren —nobelako mediku protagonista ezkor bezain malenkoniatsuaren— argazkiarekin bat eginda. Ez guztian, hori ere hala da... nobelaren azken aldean Andrés Hurtado Lulúrekin ezkontzen baita, eta nik
|
ez
bainuen ezkontzeko asmorik: horrek, baina, ez zuen Lulúri buruz nuèn iritzia —aldekoa oso— aldatu, hain iruditu zitzaidan emakume hura graziaduna eta naturala, baita zentzu handikoa ere:
|
|
" Konbentzitu ditut, Gabino. Irudiak zintzilik geratuko dira..."; baina nik egun berean hariak moztu, eta lehengo tokian jarri nituen irudiak,
|
ez
bainuen inork Helenari azpiko galtzak ikusterik nahi; Helenari kontatu nionean, baina, barrez eta barrez hasi zitzaidan hura ere, barre hotsak isiltzen ahalegindu zen arren;" Ez nuen uste hain barregarria zenik..." esan nion, minduta; eta nola are barre handiagoak egin baitzizkidan, mihia zorroztu eta zorroztasunez mintzatu nintzaion: " Zuri berdin zaizu, beraz, edonork azpiko galtzak ikustea..."; bat batean aldatu zen haren aurpegia, egunetik gauera bezala.
|
|
" Badakit!"; besteak etxetik alde eginak zirenean edo lotan zeudenean egiten genituen Helenak eta biok geure egitekoak, baina Regina enean guztiak ez zeuden lotan, antza, Ada behintzat ez...; hain eragin azkarra izan zuen nigan haren esaldi laburrak, non ohetik jaiki, haren parean eseri, eta honela esan bainion: " Zer dakizu?";" Helena eta zu..." esan zidan Adak, burua ezker eskuin mugituz, nik akusaziotzat hartu nuèn keinu ezin adierazgarriagoan, esaldia hantxe eteten zuela; eta ni hantxe, estu eta larri, Adak eten zuèn adierazpena noiz osatuko;
|
ez
bainuen dudarik egiten adierazpen hark bigarren parte bat izango zuela; zer esango zuen Adak bigarren parte hartan: " Non da Helena?", edo:
|
|
Une hartan, izan ere, Helenari niòn maitasunaren isuria ez zen karta irakurri aurrekoa: ...ztiz onartzen, ez une hartan bederen; ordainean, baina, amaganako gorrotoa —bost bat minutu igarota gero, aurrez aurre jarri zitzaidan hura berriro ere— inoiz baino beltzago eta biribilago etorri zitzaidan —nola, baina, amaganako sentimendu aldaketa erabateko hura, egunetik gauera bezalakoa, urtebete baten buruan?, zeren tuberkulosiak jota egon nintzenean beharrezkotzat jotzen nuena
|
ez
bainuen beharrezkotzat jotzen jada...! —; hala, bada, nire nolabaiteko porrotak mintzen ninduen eta minezko malkoak eragiten —maitasunaren zabala, egun batetik bestera hain estu eta hain gabe...! —, nahiz eta ez nuen kanpora alerik ere bota, gorrotoaren indarrak eragotzita;" Ez duzu ezer esan behar?" galdetu zidan amak; bero behar nuen, baina izotzak hartua bezala nengoen... " Badakit argibideak nahi dituzula, baina horretarako etorri da Helena, berarekin hitz egin nahi baduzu..."; larritu nintzen eta burua nahastu zitzaidan orduan...; amari begiratu eta ezpainetan irri garailea igarri nionean, ordea —ez nion amari dohaineko garaipenik eman nahi, ez horixe! —, erreakzionatu egin nuen:
|
|
Aitak lupa bat oparitu zidan umetan, eta badakizue nola ibili nintzen garai batean, mundu guztia luparen azpian harrapatu nahian. Orduan, baina, nola
|
ez
bainuen eskuan luparik, neure arreta lupatzat hartu eta muskerrari arreta osoz begiratzea erabaki nuen. Eta orduantxe ikusi nuen ikustekoa.
|
|
Eta orduantxe ikusi nuen ikustekoa. Ikusi nuena, ordea, ez zen gauza handi bat izan,
|
ez
bainuen muskerra herensuge bihurtzen ikusi, zerbait xumeagoa eta apalagoa baizik... begien aurrean nuèn musker hura musker bat baizik ez baitzen, azken batean, bere muskertasunaren mugak onartzen zituena, handipuzkeria orotatik at. Narrasti bat zen, lurrean arrastaka bizi zena, bai, baina eguzkiaren beroa jasotzen zuena. Eta zoriontsua zen, edo nik hala ikusi nuen:
|
|
Suizidioaren ideiak, gainera, desesperazioa eransten dio desesperazioari, bizi senaren aurkako mugimendu bat den neurrian. Nire kasuan, baina, bestela joan ziren gauzak,
|
ez
bainuen larritasunik sentitu, halako konformidade bat baizik, hain gertatu zitzaidan ideia ustez desesperatu hura bakezkoa eta baltsamikoa... Ez nuen, hala ere, neure buruaz beste egin, bistan da.
|
|
hain zirraragarriak ziren txistuaren notak —une hura, esnatze bat bezala gertatu zitzaidana, kutsatu gabeko lur batera...! —, non hantxe erdibitu baitzitzaidan bihotza, emozioaren emozioz; are gehiago: ...a eta barruan pilatuak nituèn gorroto guztiak —baita gurasoen eta jaun kalonjearen aurkakoa ere— urtzen zizkidana, ez dakit kolpetik edo apurka eta banan banan; eta bihotzak belauna jaisteko agindua eman, eta jarraian, negarrez ikusi nuen neure burua, belauniko, Jainkoari eskerrak ematen nizkion bitartean, burua galdu nuèn istantean bere argiaz argitu ninduelako, txistu nota haiekin...
|
ez
bainuen dudarik hura guztia Jainkoaren grazia berezia zela: Jainkoak hari guztiak mugitu zituela, alegia, ardi desbideratuak bidera egin zezan berriro eta arestian zentzurik ez zuenak zentzua aurki zezan.
|
|
Zer gertatu zitzaion amari Pagoagako hartan?; benetan gertatu ote zitzaion gertatzekoa edo deabruaren kontua izan ote zen guztia?;
|
ez
bainuen ahaztekoa, alde horretatik, hiriburuko itsasikara iragarri zuèn bidentearen kasua, doña Carmen Sidoniak guri jakinarazi ziguna... emakumeak kontatutakoaren arabera, bidenteari ez baitzitzaion Ama Birjina agertu, berari hala iruditu arren, deabrua baizik, bigarren agerketan berretsi ahal izan zuenez, Ama Birjinaren mantupetik buztan bat ateratzen ikusi zuenean; hala, bada, ba ote zuen ka...
|
|
hura axalean geratzea zela, alegia... eta, sakonera egiteko, neure buruarekiko desatxikimendua indartu behar nuela —are pobreagoa izan behar nuela, bestela esanda: " hain pobre, non
|
ez
bainuen tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez zezan" —, autokonplazentziatik ihes, Eckhart maisuaren beraren hitzak —Fontiveroskoak ere halatsu zioen— erakusgarri: "... imajinatzen duenak ezen Jainkoagandik gehiago jasotzen duela liluraldien, estasi eztien eta mesede berezien mende dagoenean, sutondoan edo ukuiluan dagoenean baino, Jainkoa bere mende hartu, burua kapa batez estali eta banku baten azpira bultzatu bezala egiten du.
|
|
Espero baino ordubetez beranduago esnatu naiz, atzo
|
ez
bainuen iratzargailurik jarri seguru nengoelako bederatzietan esnatuko nintzela. Inolaz ere ez nuke berandu ailegatu behar Bilbora, emazte ohia zain daukat Itsaso nik hartzeko.
|
|
Ezin nuen trenkatu egoki jokatu nuen ala ez. Egoki moralki –berriro ere haginak sartu baitzizkidan suge hark, eta min egiteko asmoz gainera–, eta egoki taktikoki –bere eraso horien bitartez beste zerbait adierazi nahi zidalako itxaropena
|
ez
bainuen erabat galdua.
|
|
Jakin behar da holako lana eramateko diziplina militarra derrigorrezkoa dela. Ihardesteko unean, eza emanen nuelarik
|
ez
bainuen ezer ezagutzen joskintza industrialean eta, are gutiago, diziplina militarrean, bat batean, asmo bat gogora jin zait: xede hori parada ona izan litzateke beharbada, Hanna eta Lili salbatzeko.
|
2011
|
|
Hiretzako libreta eman didanean, eta nire nahasian argiren baten bila nenbilela, burura etorri zaidan estreinako gauza gu biok elkarrekin hasi eta kontatu nionekoa izan duk, nahigabezko muzin hura disimulatu ezin izan zuenekoa.
|
Ez
bainuen deus ulertzen, baina supituan dena argitu zaidak, ekaitzaren erdian, eta goibelen dagoenean, tximistaren argi bat batekoak bazter oro une batez argiztatzen duenean bezala: tupustean ulertu ditiat erretratuko emakumea nor den eta hi osabarentzat zer hintzen; denak batera konprenitu ere.
|
|
Etxera gonbidatu ninduen, baina pare bat kale lehenago aparkatu zuen autoa eta gerritik oso modu nabarmenean helduta eraman ninduen auzoan barrena. Ilunabarra zen, ez zebilen jende askorik kalean, baina ni guztiz deseroso sentitu nintzen, ez inork ezagutuko ninduelako, auzo horretan
|
ez
bainuen lagunik ezta ezagunik ere, baina bai ikuskizun merke bat ematen ari ginelako eta nik ezer gorrotatzen badut horixe delako, hizpidea jarri edo zeresana ematea. Saltokitik atera eta autora bidean begiz jo nuenean ohartu behar izango nuen minigonaren azpitik hanka zuztar gizenegiak erakusten zituela, ezpainetako gorria esajeratuegia zuela edo ilaje kardatuak urratuak eragin zitzakeela ingurukoen aurpegietan.
|
|
Goizean, egun oskarbi eta sargorian, izerditan blai segitu nuen bidaia. Alferrik neraman erromes maskorra,
|
ez
bainuen iturririk kausitzen, eta makila ere astunegia egin zitzaidan zangoak bezala besoak nekatzen eta gogortzen hasi zitzaizkidanean. Aztien artea ezagutzen dutenek azabatxea arimaren ispilu dela erraten dute, eta hamaika aldiz so egin nuen atseden hartzeko eserita.
|
|
" Azken aizkora apustua Ziordiko festetan jokatu nuen. Zerbait nuela antzeman nuen, ezker aldean apenas indarrik
|
ez
bainuen. Eta ordutik gaitzari aurre egiten ari naiz" azaldu zuen.
|