2015
|
|
Azken batean, nik ez nuen inongo aldetatik irteterik neure burua heriotza arriskuan jarri gabe; eta bakarrik nengoen, nire bandokorik inor ez nuela. Nire espiritua atsekabe honetan zegoela, eta zer egin ez nekiela, zerura jaso nituen begiak, eta Kristo ikusi nuen, ez zeruan, neure goi goian airean baizik, eskua luzatzen zidala; eta handik hain ongi babesten ninduen, non nik
|
ez
bainuen beste jende guztiaren beldurrik, ezta haiek, nahi izandaere, niri kalte egiterik.
|
|
Hemen Jaunak mesede handi handiko hitz berezi bat esan zidan. Nik ez dakit nola izan zen hau,
|
ez
bainuen ezer ikusi; hau ere ez dakit esaten nola, baina sendotasun handi handi batekin geratu nintzen, eta bene benetan Eskritura Santuko gauzarik txikiena neure indar guztiaz betetzeko erabakiarekin. Nik uste dut ez zitzaidakeela aurrean jarriko ezer, gaindituko ez nukeenik.
|
|
Berak esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden berak esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion; baina nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik
|
ez
bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik. Nire lagunak fede gehiago zuen; hura, zernahi esaten ziotela ere, ez zegoen inola ere asmoa alde batera uztera.
|
|
5 Hemen ere hasi zen deabrua pertsonarik pertsona batzuei eta besteei jakinarazi nahirik afera honetan errebelazioren bat izan nuela nik, eta nigana etortzen ziren esanez, garai larriak zirela eta balitekeela nire aurka gezur beltzen bat aireratzea eta inkisidoreengana joatea. Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan
|
ez
bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen horren beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela nire arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
|
|
Bada, hau igarorik, bazkal ondoren atseden pixka bat hartu nahirik (gau osoan ia
|
ez
bainuen atsedenik izan, ezta beste batzuetan ere lan eta ardurarik gabe egoterik, eta egunero neka neka eginik bainengoen), nire monasterioan eta hirian eginda zegoenaren berri izan zelarik, zalaparta handia zen esan ditudan arrazoiengatik, nolabaiteko aitzakiaren bat bazegoela zirudien-eta.
|
|
2 Baziren bi urte neure otoitz honekin eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez
|
ez
bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez. Ni guztiz ezjakinean nengoen halako ikuskaririk izan zitekeenik eta, beldur ikarak hartu ninduen hasieran, eta negar eta negar besterik ez nuen egiten, ziurtatzeko niri hitz bakar bat esaterakoan, beti bezala geratzen banintzen ere:
|
|
Ea horrela uste nuen ala engainatu nahi izan nuengaldetu zidan. Nik egia esaten nion, neure ustez
|
ez
bainuen gezurrik esaten, ezta halakorik nahi ere, munduko ezergatik ere ez bainukeen esango gauza bat bestearen ordez. Hau ongi zekien berak, eta honela ni lasaitzen saiatzen zen, eta nik hain barruan sentitzen nuen gauza hauekin harengana joan izana, non ez baitakit nola jartzen zidan deabruak itxurak egin nintzala neure burua nahigabetzeko.
|
|
Beragandikoa dena Jainkoagandik ulertzen duela esanez besteak engainatu nahi dituenari, uste dut, gutxi kostatzen zaiola gorputzeko belarriekin entzuten duela esatea; eta izan ere halaxe da,
|
ez
bainuen sekula uste entzuteko eta ulertzeko beste erarik bazenik, nik neurez ikusi nuen arte; eta honela, esan dudanez, oso nekagarri gertatzen zait.
|
|
Eta horrela beti itzultzen nintzen Jaun honekin gozatzeko neure ohiturara, batez ere Jauna hartzen nuenean. Begien aurrean izan nahi nuke beti haren erretratu eta irudia, nire ariman nik nahi nukeen bezain zizelatua
|
ez
bainuen. Izan ote daiteke, ene Jauna, nire pentsamenduan ordutxo bat ere on handiagorako Zu eragozpen izatea?
|
|
esan nahi dut) atsegin handia ematen zidan nire arima baratze bat zela eta Jauna bertan paseatzen irudikatzeak. Itxura batean zabaldu nahirik hasieratan zeuden bertuteen loretxoen usain gozoa areagotzeko eskatzen nion eta bere aintzarako izan zitezela eta manten zitzala, nik neuretzat
|
ez
bainuen ezer nahi, eta moztu zitzala nahi zituenak, hobeak irtengo zirela bainekien. –Moztu?
|
|
20 Gaitz handia da arima bat hainbeste arriskuren artean bakarrik egotea. Hau guztiau norekin erabili izanez gero, uste dut, berriro ez erortzen lagunduko lidakeela, besterik ezean lotsagatik, Jainkoarenik
|
ez
bainuen.
|
|
Nik lehen aldiz ikusi nuen egunetik urtebetera hil zen. Eta Jainkoaren zerbitzuan bizi izan zen erabat, nigana zuen zaletasun handi hura
|
ez
bainuen egundo ere txartzat izan, garbiagoa izan bazitekeen ere.Hala ere, Jainkoa gogo gogoan izan ezik, haren aurkako irain larriak gertatzeko kasuak ere izan ziren. Esan dudanez, nik bekatu astuntzat nuenik ez nukeen egingo orduan.
|
|
Orduan ez zuen oraindik eskumenik Andaluzian baizik, Beasen zela dei egin baitzion Nuntzioak beragana, eta orduan eman baitzion Gaztelako Probintziako fraide eta moja oinutsentzat. Hainbestekoa zen nire espirituaren poza, non egun haietan ez bainintzen asetzen gure Jaunari eskerrak ematen, ezta
|
ez
bainuen nahi beste gauzarik egiterik ere.
|
|
Ez didate inolako enpagurik ematen, ezta harremana izan eta ukitzera iritsi arren ere. Eta orain hau Jainkoak emaniko dohaina dela konturatzen naiz, Jainkoaren maitasunagatik limosna egiten banuen ere,
|
ez
bainuen berezko errukirik. Honetan hobekuntza nabaria sentitzen dut.
|
|
Hona ekarri zuen eta hemen banatuko dira diruok urtarrileko hil honen amaieran. Nire aurrean egin ziren eraman duten eskubideen kontuak; hemen bidaliko dut;
|
ez
bainuen gutxi egin nik kontu hauek ulertzeko, eta hain tratulari eta salerosle handia eginda nago, non denetik baitakit Jainkoaren eta Ordenaren etxe hauen gorabeheran, eta horrela haientzakotzat ditut nik berorrenak eta pozik esku hartzen dut haietan.
|
|
2 Izan bedi beti goretsia, orain egin didana baino gutxiagorik inoiz
|
ez
bainuen espero. Eta hala ere, gehiegizko hitz bakoitzak nahasi egiten ninduen.
|
|
7 Biziki poztu nintzen nire aita ona frai GarcĂa hor dagoela jakitean. Jainkoak ordain diezazkiola hain albiste onak, aurrez esan bazidaten ere
|
ez
bainuen guztiz sinesten, hain nuen gogo bizia. Erakuts diezaiotela aurpegi alaia, kontuan har dezatela Ordena honen fundatzailea dela eman zidan laguntzari esker, eta horrela, harekin belorik ez da erabili behar; beste guztiekin bai, era berezian eta orokorrean, eta fraide oinutsekin lehenbizi, horrela egiten baita etxe guztietan.
|
|
8 Nik gure Jaunari gomendatu diot egun hauetan(
|
ez
bainuen gutunei berehala erantzuterik nahi), eta konturatu naiz Haren Maiestatearen zerbitzurako izango dela, eta zenbat eta gehiago sentitzen duten, zerbitzu handiagorako; izan ere, moja oinutsen espirituaren oso kontrakoa da edozein motatako lotura, ama nagusiarekikoa bada ere, eta horrela ez dute espirituz aurrera egingo sekula ere. Aske nahi ditu Jainkoak bere emazteak, Berari loturik soilik, eta ez dut nahi etxe hori has dadin Beasen izan zen bezala; egundo ez bainaiz ahazten handik idatzi zidaten gutun batez, berorren agurgarritasunak ofizioa utzi zuenean, halakorik moja oinetakodun batek ere ez bailuke idatziko.
|