2013
|
|
Prozedura horren ordez, cognitio deiturikoaren prozedura ezarri zen. Prozedura
|
berri
horretan, epaile profesionala modu ofizialean hautatzen zen, eta beraren eskumenekoa zen arazoa oso osorik. Aurreko prozedura ereduan, alderik garrantzitsuena ahozkotasuna izan zen.
|
|
Aurreko prozedura ereduan, alderik garrantzitsuena ahozkotasuna izan zen. Prozedura
|
berrian
, aldiz, idazketa nagusitu zen. Demandatzaileak idatziz aurkeztu behar zuen bere demanda auzitegian.
|
|
Alderdiren batek frogatzen bazuen iudexak bere egin zuela auzia (litem suam fecit), bai aldez aurretik horretarako joera zuelako, bai ezjakina zelako, alderdiak akzioa zuen zuzen zuzenean iudexaren aurka jotzeko; baina epaitzari eutsi egin behar zitzaion. Haatik, prozedura
|
berrian
, gora jotzea onartuta zegoen, dela lehenengo auzialdiko epaileek hartutako erabakien aurka, dela goragoko auzitegiek hartutako erabakien aurka; hierarkia judizialean gora eginez, enperadorearengana heltzeko aukera ere bazegoen.
|
|
Mailarik goreneko epaileek, aldiz, gora jotzeak ebazten ematen zuten denbora. Edonola ere, Elizak bere administraziorako kopiatu egin zituen, bai prozedura
|
berria
, bai gobernuaren beraren egitura, eta, horregatik, lehenengo zuzenbide kanonikoa eremu horretan bertan garatu zen. Geroago, eragin erabakigarria izan zuen kontinenteko prozedura zibilean ere.
|
|
Aurreko prozeduran, pretorearen eta iudexaren artean eginkizunak zatituta zeuden, eta horrek islatzen zuen zuzenbidearen eta egitateen arteko bereizketa. Prozedura
|
berrian
, ostera, epaile batek bakarrik zuen prozesu osoaren gaineko eskumena, eta, ondorenez, bereizketa ezereztu egin zen. Egitez, arazo juridikoak mailaz maila azalarazten ziren, kasuaren izapidetzak aurrera egiten zuen neurrian.
|
|
Tribu germaniarrek lortu
|
berria
zuten independentzia, eta euren burua gainezka ikusi zuten, hainbat gizabanako erromatizaturi orokorrean ahalbidetu zitzaielako euren erakunde juridikoak iraunaraztea. Horrela, zuzenbideari izaera pertsonalista eratxiki zitzaion, germaniarrek euren zuzenbide propioa baitzuten; gainera, germaniarrek ez zuten inolako ahaleginik egiten euren zuzenbidea beste inori ezartzeko.
|
|
XVI. mendean, Humanismoaren etorrerarekin batera, Frantziak bereganatu zuen protagonismoa. XVII. mendean, Herbeheretako adituen txanda izan zen, horiek ikuspegi
|
berria
eskaini zutela. Eta, XIX. mendean, Alemaniako doktrinak berriro heldu zion gai honi.
|
|
Pontifizeek esangurarik zabalenean, interpretatu? ahal zuten zuzenbidea, eta, are gehiago, erakunde berriak sor zitzaketen, aurreko zuzenbidean erakunde
|
berri
horiek ezezagunak izan arren.
|
|
Gauza fisikoak, higigarri izan nahiz higiezin izan, beti halakotzat hartu ziren. Gauza gorpuzgabeen mota, beraz,
|
berria
zen. Horren barrena, Gaiok, lehenengo eta behin, gauzen taldeak sartu zituen, betiere talde horiek en bloc eskualdatzen zirenean (per universitatem) pertsona batengandik beste batengana; horixe gertatzen zen, adibidez, jarauntsia en bloc eskualdatzen zenean kausatzailearengandik horren jaraunsleengana.
|
|
Kontratuek betebeharrak ezartzen zizkieten alderdiei, eta kategoria gisa jaio ziren. Gaiok, aldiz, betebeharrari buruzko ikusmira
|
berria
eskaini zuen: betebeharra ez zen zordunaren gaineko zama bat bakarrik; horrez gain, aktibo bat zen hartzekodunaren esku.
|
|
Inperio hori ezin zen gobernatu, batasun bakuna izango balitz bezala. 284 urtean, Diokleziano enperadore izendatu
|
berriak
Inperioaren gobernua berrantolatzeko lanari ekin zion. Dioklezianok, sortzez dalmaziarra zenak, Erromara lehenengo bisita egin zuen, enperadore moduan orduko hogei urte zeramatzanean.
|
|
Administrazio egitura horrek berarekin ekarri zuen Inperioa zatitzeko prozesuari hasiera ematea, zati bakoitzak bere enperadorea baitzuen. IV. mendearen hastapenetan, Konstantinok Bizantzion, Konstantinopolisen, ezarri zuen ekialdeko zatiaren hiriburu
|
berria
. Mendebaldeko Inperioaren gobernua, berriz, Milanen ezarri zen.
|
|
Errepublikaren ordez Inperioa ezarri zenean, lehenengo enperadoreak, Augustok, presa handia hartu zuen mendekoak lasaitzeko; eta, horretarako, Errepublikaren konstituzioan ezarritako egitura politikoa iraunaraziko zuela baieztatu zuen. Erregimen
|
berriaren
lehenengo uneetan, herri biltzarra beti bezala bildu zen, aurretiaz egin izan zuen moduan. Nolanahi den ere, herri biltzar horrek ez zeukan behar besteko funtsik, ordezkaritza gastuei aurre egiteko; gainera, nahitaezkoa zen herritarrak bertaratu eta haren eztabaidetan parte hartu nahi izatea.
|
|
Pretorearen ediktuak prestakuntza maila handia erdietsi zuen, eta, ondoz ondoko pretoreek urtero urtero ediktua argitaratu arren, nekez hobe zitekeen halakoa urte batetik bestera. II. mendearen hastapenetan, Adriano enperadorearen agintaldian zehar, Juliano juristak iraunkortasunez itxura
|
berria
eman zion ediktuari. Ediktuaren hasieran, formuletako akzioentzat diseinatutako prozesua zegoen jasota; horrek bere barruan hartzen zuen demandatzaileak errekerimendua egiten zuenetik auzia pretorearen aurrean bukatu artekoa.
|
|
Zuzenbide zibilaz landara, zuzenbide kanonikoaren nahiz feudalaren gaineko iruzkinak ere egin zituen, eta iritzia (consilium) hobetu zuen, hots, kasu zehatzak ondorioztatuko gai juridikoei buruzko eztabaida. Literatura juridikoaren forma
|
berri
horrekin osatu zen zuzenbide zibila garai hartako arazoei egokitzeko prozesua.
|
|
XV. mendearen amaieran, Europa osoan gero eta eragin handiagoa zuen bartolistek garatutako Ius Communek, eta, aldi berean, unibertsitate berriak eratzen ari zirenez, gero eta jurista gehiago hezi ziren ikasketa tradizionalen esparruan. Edonondik begira dakiola ere, Ius commune
|
berria
zenbatenaz egokitu garai hartako arazoak konpontzeko, hainbatenaz aldentzen zen Justinianoren zuzenbidetik, eta horrexek eratorri zuen haren agintea. Zuzenbide hori erabiltzen zutenek ez zuten beste ezer behar, eta euren ustetan, testu, glosa eta iruzkinekin nahikoa zen zuzenbidea goitik behera ulertu ahal izateko.
|
|
batetik, Dohaintza izenekoan erabilitako hizkuntza; eta, bestetik, anakronismo bat, alegia, Konstantinok Erromako gotzainari Konstantinopoliseko patriarkaren gaineko jurisdikzioa eman ziola ulertzea, garai hartan ez baitzegoen halakorik. Azken buruan, humanismoak zuzenbidearen iturriei buruzko jarrera kritiko
|
berria
sorrarazi zuen.
|
|
Zäsik horien esangura juridikoa jorratu zuen. Joera humanista
|
berria
azaldu zuen Lucubrationes izeneko lanean (1518): «Juristek itsu itsuan onartu ez bazuten glosaren eta Bartoloren agintea, orain argiagoa eta garbiagoa izango litzateke legearen benazko esangura, eta akatsez jositako iruzkin gogaikarriok desagertuko lirateke.
|
|
Alciatok Avignonen irakatsi zuen 1518tik 1522ra, eta metodo juridiko
|
berria
sartu zuen bertan; irrikaz onartutako metodo hori mos gallicus izenarekin ezagutu zen, mos italicus deitutako tradiziozko metodo bartolistatik bereizteko. 1529 urtetik, Alciatok Bourgesen irakatsi zuen, humanismo juridikoaren topagune nagusi bihurtu zen tokian.
|
|
Horren eretzean, Erakundeak izenekoaren metodo laburra eta sistematikoa gailendu zuen beste guztien gainetik. Humanista gutxik zokoratu zituzten aurreko programak
|
berri
horiek hartzeko, eta euren artean François Connan (Connanus), 1551 urtean hil zena, eta Hugo Doneau (Donellus)() aipa daitezke.
|
|
Erroma caput munditzat hartzen zuen oroitzapena berpiztu zuen Alcuinok eta ideia hori izan zen, hain zuzen ere, «Carlomagnoren Berpizkunde» izenekoaren giltzarria. 800 urteko eguberri egunean, Carlomagno Alcuinoren ikuspegia gauzatzen saiatu zen; horretarako, aita santu Leon III.ak enperadore izendatu ostean, Carlomagnok inperio
|
berria
berreraiki zuen, erresuma desberdinekin. Enperadoreak eta aita santuak, bi biek ustiatu zuten Erromaren eta horren inperio unibertsalaren oroitzapen mistikoa.
|
|
L110)... Taxu horretan, Europari lotutako sentimendu
|
berria
jaio zen: bide erakusleak aita santua eta enperadorea izan arren, bere batasunari eutsi behar zion erakunde kristau antzo ikusi zen.
|
|
Lehenengoek testu lonbardiarren interpretazio tradizionala aintzatetsi zuten; bigarrenek, ordea, erraz erabili zuten zuzenbide erromatarra, hutsuneak betetzeko zein Lonbardiako zuzenbidea interpretatzeko balio zuen zuzenbide orokor gisa. Ekarpen
|
berri
hori Liber Papiensis Expositio deitutakoan agertzen da laburtuta, 1070 urtea aldera agertutakoan. Bertan, Italian luzaro kontsulta zitezkeen iturriei buruzko aipamenak jaso ziren, hots, Erakundeak, Kodea eta Epitome Juliani delakoei buruzkoak, baita Digestotik laburtutako bederatzi testu ere.
|
|
Egiatan Paviako eskolak erreparatu zion testu juridikoen ikerketari ikuspegi
|
berri
batetik, baina Justinianoren bilduma aurrenekoz erakusteko ohorea ez dagokio Paviari, Bolognari baizik. Uste da zuzenbidearen lehenengo irakaslea Bolognan causidicus edo kontsulta epaile bat izan zela, Pepo izenekoa, XI. mendearen azken hamarkadakoa.
|
|
Zuzenbide erromatarrari hurreratzeko ahalegin
|
berri
horren ardatza honako eztabaida izan zen: zuzenbidea non kokatu behar da, jakituriaren eskema orokorraren barruan?
|
|
Glosagileen zeregina metatze lana zen: belaunaldi bakoitzak hurrengo belaunaldiari uzten zion aurrekoengandik jasotako geruzaren gaineko geruza
|
berria
.
|
|
Dekretalen jomuga izan behar zen Eliza unibertsalaren zuzenbide bihurtzea, Decretumarekin batera. 1298an Bonifazio VIII.ak aldarrikatutako bilduma
|
berria
agertu zen, eta horri Liber sextus deitu zioten, Liber extraren bost liburuei gehitu zitzaielako.
|
|
1224 urtean, berriz, enperadore Federico II.ak Napoleseko Unibertsitatea sortu zuen, eta bertan zuzenbide erromatarra bakarrik irakasten zen. Unibertsitate
|
berriaren
arrakasta ziurtatzeko, enperadoreak agindu zuen bere mendekoek bertan ikasi behar zutela, eta ez, ordea, Bolognan. Hasieran, Siziliako erreinuan bakarrik aplikatu zen agindu hori, baina gero, Lonbardiako Ligarekin izandako liskarraren ondorioz, eta Bologna liga horretako kide izateagatik, bere agintepeko lur lonbardiarretako mendeko guztiei zabaldu zien Bolognan ikasteko debekua, baita Alemania eta Borgoinako mendekoei ere.
|
|
Ikasleei pauperistae izena jarri zieten, eta zuzenbidea gaingiroki bakarrik jakin arren, euren burua inoren gainetik ikusten zuten harroputzak zirela esan ohi zen. Guztiarekin, dizipulu ganorazko eta arretatsuak ere izan zituen Vicariok; horiek Bolognako eskolaren bilakaerari erreparatu ez ezik, eskola
|
berria
ere eratu zuten, eta eskola horren ideiak Liber pauperumaren eskuizkribuei eginiko glosetan aurki daitezke.
|
|
Bulgaroren dizipulua zen Giovanni Bassianok literatura juridikoaren genero
|
berria
bultzatu zuen: ordo iudiciorum izenekoa; horren helburua zen akzio zibilen esangura argitzea, alegia, akzio horiek nola hasi eta amaitzen ziren azaltzea, baita nola lor zitekeen halakorik ez aplikatzea.
|
|
Ohitura hori auzitegien bildumetan aurkitu behar zen. Vacarioren Liber pauperumari ohituraren inguran eginiko glosak kontinenteko beste glosak baino harago joan ziren ohituraren baliozkotasuna baieztatzerakoan; glosa horiek, berebat, oinarri teorikoak eskaini zituzten, errege auzitegiek garatutako ohiturazko zuzenbide erkide
|
berriarentzat
.
|
|
Halako argudioak, berriz, testu erromatarretan bakarrik aurki zitezkeen. Zuzenbidearen irakaskuntza
|
berriari esker
ikasleek erdietsitako kualifikazioa zela bide, horiek erantzukizun handiko lanpostuak bete ahal zituzten printzeen nahiz gotzainen administrazioan. Eskoladun gotzainek Bolognara bidali zituzten etorkizun handiko apaizgaiak, bertan irakaskuntza berriak hartu ahal izateko; haatik, printze eta nobleek euren boterea legitimatu nahian, doktrina berriak eurei ere aplikatzea ziurtatu nahi zuten.
|
|
Nondik nahi begira dakiola ere, Europar Batasuneko zuzenbidea ez da gauza
|
berria
, behin kontinente osoan izan zen batasun kultural eta juridiko baten berpiztea baizik, eta ideia horrek «tradizio zibil» bezala deskribatu denaren gaineko interesa piztu du. Interes horrek, bateko, doktrina juridikoen ibilbidea zehaztu du, Justinianoren zuzenbidetik hasi eta egungo kode modernoetara heldu arte, eta, besteko, herri desberdinetako ikertzaileek gai horren inguruan eginiko ekarpenak azaldu ditu jendaurrean.
|
|
XVIII. mendean Kodea ez zen zuzenbidearen bilduma huts bat, modu antolatuan eta sistematikoan idatzita zegoena. Orokorrean, kodeen bitartez arau zaharkituak ordeztu nahi ziren, horretarako zuzenbide
|
berria
, modernoa eta garai bakoitzeko beharrizanei egokitua erabiliz. Hala eta guztiz ere, aurreko zuzenbidetik zer hartu eta zer ez eztabaidatzearen ondorioz, kodetze mugimenduak gizabanakoei erakutsi zien laburtzen ari ziren legeek orotariko osagaiak zituztela, bakoitza bere iturburuarekin.
|
|
1714 urtea aldera, Prusiako Federico Guillermo I. erregeak oraindik lurralde sakabanatuen multzo hutsa zenaren tronua eskuratu zuenean, Halleko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatera jo eta bertako kiderik ospetsuenari, Christian Thomasiusi, eskatu zion hiru hilabeteko epean zuzenbide pribatuari buruzko agiri «ulergarria» egitea. Proiektu horrek ez zuen argirik ikusi, eta Federico Guillermo I.aren adoreak beste bide bat hartu zuen; hogeita lau urte beranduago, alabaina, justizia ministroa zen Samuel von Coccejiri txosten
|
berria
prestatzeko agindu zion. Thomasius ez bezala Cocceji eskarmentudun erromanista zenez gero, zuzenbide erromatarra gailentzen saiatu zen, baina herriaren iritzia horren kontra zegoen.
|
|
Azken horien kritikek azpimarratzen zuten osagai erromatarrek itxura zaharkitua ematen ziotela kodeari. Euren aburuz, kode
|
berriaren
xedea izan behar zen lege ilun eta kontraesanezkoak ezabatzea, halakoen jatorria erromatarra zein ohiturazkoa izan arren, eta horien ordez zuzenbide zeharo berria eta
|
|
erregela orokorrak, pertsonei aplikatzeko erregelak, gauzei aplikatzekoak, akzioei buruzkoak eta zuzenbide publikoko erregelak. Beraren ustez, titulu
|
berria
«Digesto osoaren aurkibide unibertsala» izan zitekeen. Pothierren lanaren emaitzak 1748 eta 1752 urte bitartean agertu ziren, eta horiei esker, autore horrek entzute handia erdietsi zuen nazioarte mailan.
|
|
Baina hor da beti. Lehen kolpean bazirudien, beraz, Antzinaroa ikertzen zuten adituek aztertutako gaia baino ez zela zuzenbide erromatarra, baina une zehatz horretan, indar
|
berria
erdietsi zuen bat batean.
|
|
«lehen lehenik abokatu guztiak hilko ditugu» (Enrique VI, 2, IV.2). Alemanian, aldiz, zuzenbide zibileko jurista goranahiek aditu ez zirenentzat praktika
|
berri
ulertezinak gauzatu ez ezik, soldata gizentsuak ere kobratzen zituzten eta uste zen lehengo eginerak euren erruz desagertu zirela. Denboran barrena prozesuaren eraldaketak eta Erreformaren hasiera batera etorri zirenez gero, ulertu zen Erromatik jasotako zuzenbide zibila eta kanonikoa Jainkoaren Legetik hartutako inportazioak zirela, Eskritura Santuan adierazitako Legetik hartutakoak, alegia.
|
|
arrazoi naturalak herri guztien artean utzitakoa. Ildo horri ekinez, Vitoriak uste zuen nazioen zuzenbide orokor hori aplikatu behar zitzaiela Espainiaren eta eskuratu
|
berriak
ziren lurraldeen arteko harremanei.
|
|
Vinniusek ospea erdietsi zuen Justinianoren Erakundeei eginiko iruzkin osatuari esker, mundu akademikoan eta auzitegietan erabiliko zen iruzkinari esker, alegia. 1642an agertu zen lan horretan, Vinniusek Frantziako humanista ezagunenen ideietara jo zuen, Cujas eta Hotmanen ideietara, hain zuzen, baita glosagileen eta bartolisten iritzietara edota Alemaniako eginera judizialaren erakusle
|
berri
(Mynsinger, esaterako) zirenen ideietara ere. Horretaz landara, Vinniusen lanean Justinianoren Erakundeak azaltzen ziren, baina Holandako lege praktika ere ekarri zen hizpidera, hegoaldeko Malinasen dagoen Kontseilu Handiaren erabaki bilduma aipatuz.
|
|
Alemaniako erromanistek ez zuten miatu nahi iruzkingileek edo Holandako eskolako autoreek nola egokitu zuten zuzenbide erromatarra, garai hartako beharrizanei erantzuteko. Kontrara, humanismo
|
berri
baten espirituak bultzatuta, testuetan isilbidez jasotako egitura juridikoa erakutsi nahi zuten. Savignyren eredua zen XVI. mendearen amaierako Hugo Doneaurena.
|
|
Horren eretzean, zuzenbide hori eratorri zuen gizarte ez industrialaren ezaugarriak ezabatu behar ziren, eta, aldi berean, enpresaburuentzat pizgarri izan zitezkeenak azpimarratu behar ziren. Halaber, Kode
|
berriaren
oinarriak Pandektistikan ezarri ahal izateko, erromanistek baieztatu zuten zuzenbide hori apolitikoa eta alderdikeriarik gabekoa zela, eta eurek, berorren erakusle izanik, politikaren gainetik zeudela.
|