Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2017
‎" Izeba laztana! oraindik ere uste du egunen batean itzuliko direla senarra, nebak eta eurekin zihoan spaniel marroia, eta, egin ohi zuten bezala, leihotzarretik sartuko direla etxean. Horrexegatik, hain zuzen, egoten da leihoa zabalik ilundu arte.
‎Giroa irabazi ez izanak guztiz ozpindu zuen Anquetil. Uste zuen italiarrek zikin jokatu zutela, hain justu ere italiar batek itzulia irabaz zezan. Ezinegona eta haserrea ezin baretu eta Parisko jatetxe batean talde osoarekin izandako afarian taldekideei beraiei oldartu zitzaien.
‎Ontzi nagusiak aurki gelditu behar izan zuen, nahiko sakonera ez zuten uretara iritsi aurretik, eta beste biek egin behar izan zituzten pare bat itzuli, zegoeneko Ereñozarretik Oka ibaiaren ertz batera ekarri eta metatutako marmol gorria garraiatzeko.
‎Logelara eraman, eta bakarrik utzi nuen. Ordu erdi geroago, ia ezagutzen ez nuen gizon bat itzuli zen. Begi sarkor haiek baino ez zituen antzekoak.
2018
‎Napoleonen garaiko orientalisten zein hainbat arabiarren jarrera arbuiagarria iruditzen zaio Kilitori, baina, aldi berean, agerian uzten dute zenbat dagoen jokoan lan bat itzultzen den bakoitzean. Itzuli ez baitira paper gainean dauden hitzak bakarrik itzultzen; prozesu horretan, kultura oso bat (berriro) interpretatzen da helmuga hizkuntzako irakurlearentzat.
‎Bati irakurri nion behin itzultzailea kulturen arteko mediuma zela; beste bati itzultzailea kulturen arteko chamana zela. Eta hirugarren bati itzultzea maitasun ekintza bat dela, maite dena itzultzen dela alegia.
‎Luze geratu zen, guri begira, gure haitzuloak eta malkarreko horma goitik behera begiratzen. Bidezidor batetik edaleku batera jaitsi zen, eta minutu batzuk geroago beste bidezidor batetik itzuli zen. Berriro geratu zitzaigun arretaz begira, luzaro.
2019
‎Ordutik aurrera, bera eta bera zeraman kaiola eskuz esku aldatuz joan zen. Garraiatzaileak beste bagoi batera igo zuten; kamioi batek beste hamaika kaxekin batera, lurrin bapore batera eraman zuen; handik berriro trenbide bateko depositu batera itzuli zen. Azkenean tren batek eraman zuen.
‎Bere historiaren zati bat han, gure azpian, geratuko zen, bere sustraiak eta bere jaioterria atzean utziko zituen, Yantze ibaiaren uretan murgildurik... Eta gure buruari zin egin genion ezen egunen batean itzuliko ginela, guregatik eta gure alabarengatik.
‎Bera ez da konturako. Minutu batean itzuliko naiz.
‎Ez zuen gehiegirik hausnartu behar izan antza, handik bi egunera proposamen batekin itzuli baitzitzaien: proba bat egingo zuten.
2020
‎Ezberdina izaten da Heineren kanta batzuk kantari batentzat itzultzea edo kafkiar eleberri baten itzulpenean lan egitea, baina, nire ikuspuntutik, hizkuntzaren erritmoak beti gainditu behar du gramatika, eta, hizkuntzen ukipenaren egoera berezi harengana apaltasunez gerturatu, ez baita, langintza honetan behintzat, ezer erabat eta betiko buruturik.
‎Astelehen goizean itzuli behar zenuen Euskal Herrira, eta agiriak eta dirua galduta. Korrika batean itzuli zineten kafetegira eta hango zerbitzariari galdetu. Irribarre egin zuen:
‎Ez zuen aspaldian horrelakorik nabaitu. Bidaia luze eta zail batetik itzulia balitz bezela begiratzen zuen Wilson kaleko aspaldiko bere ganbera hotz apal hura. Leihoa pittin bat zabaldu zuen, eta haize bala bat sartu zan.
‎Litekeena zen hura izatea Aiorak egun hartan edo aste hartan ere egindako salmentarik garrantzitsuena. Jurdanek ez zeukan, noski, dirutza hura alferrik xahutzeko asmorik, eta Aiorak lan egiten ez zuen egun batean itzuliko zituen traste guzti haiek, baina bitartean Aioraren bezero kuttuna izatea lortua zuen.
2021
‎Ez nuen asmatu, guztiz bidezkoa izanda ere otu zitzaidan bakarra udaletxera joatea izan zen, domina jaso eta eskerrak eman orduko Bilbora berriz ziztu batean itzultzearren. Baina, badirudi bazkari bat hitz harturik dugula udaleko guztiekin.
‎Martxoaren 22an, 26 urteko Jennifer Papain, Craigslist bidez ezagutu zuen bezero batekin adostu zuen hitzordura irten zen North Patchogue hirian. Ordu pare batean itzuliko zela esan zuen. Egunak igarota ez zenez itzultzen, haren sendiak salaketa jarri zuen polizian.
‎Ezinbestean desagertzen dira nire burutik, are orain ere, hizketan ari naizela, eta haietaz eta nire buruaz oroitzen ahalegintzen naizela. Soilik nire gomuta onenak biltzeko esfortzu luze eta serio baten ondoren itzultzen naiz berriro haien auzotasunaz kontziente izatera. Halako familiengatik ez balitz, uste dut Concordetik alde egingo nukeela.
‎Esan zioten jende askok sartu nahi zuela ataritik eta soldaduak bultzatzen ari zirela. Habusek erantzun zien sartzen ez uzteko, beste momentu batean itzultzeko. Ofiziala eta itzultzailea berriro itzuli ziren atarira, horrela ez zutela ezer lortuko pentsatuz.
‎Hurrengo egunean bi sanhayar itzuliko zirela esan zienean ez zuten onartu. Laurek batera itzuli nahi zuten Granadara. Azenari, Kenan eta beste gerlari bat ezkutari bezala hiru zalditan eta beste biak morroi paperean mando gainean eta arrazako zaldietatik tiraka iparraldera bueltatu ziren muga aldera.
‎Astelehenetan, eta gizakume gehienon antzera, guztiz gogaikarria, benetan oka egiteko modukoa, begitantzen zaidan bulego zein lan batera itzuli beharra edota nire bizitzari buruz hartutako erabakien ondorio zalantzakorrak edo garratzak direla medio horra hor nire semearena ez naiz izaten oso pozik, ez eta nire lankideek espero bezain berritsu ere. Gaur, aldiz, eta beharbada atzo ere izugarri ondo pasa egin nuelako Enekorekin; hau da, harekin nengoela ohiko malenkonia gabe eta baita betiko eta ageriko leloagatik ere, nire ondoan egunez egun koskortzen ikusiko ez dudana ondo baino hobeto dakidalako.
2022
‎Benetan ote zen berak palankak eta botoiak erabiltzen irakatsi eta Liburuko lehen ikasgaiak eman zizkion mutikoa? Ezpaina itxuragabetzen zion ileak berak erakusten zuen itxura basati batera itzultzen ari zela. Makinak ezin du errukirik izan atabismoekin.
‎Hala ere, emaztea egunetik egunera ederrago bihurtzen ari zela ikusirik, eta bera zahartzen eta itsusten ari zela, bere jokamoldea aldatu eta emazteari luzaz ezarria zion papera betetzen hasi zen, ohi zuena baino maizago joaten baitzitzaion eta kasu ematen baitzion. Baina zenbatenaz eta gehiago bilatzen zuen berak, hainbatenaz ihesago egiten zion andereak, gizonak guti maitatu izanak sortua zion saminaren parte bat itzuli nahi baitzion ordainez. Eta ez galtzeagatik horren goiz amodioa ematen hasia zitzaion plazera, zaldun gazte batengana jo zuen, zeina hain zen eder, mintzo oneko eta dohaintsu, non gorteko dama guziek maite baitzuten.
‎Herri haiek nahita Gaztelara pasa zirela egia zen neurri batean. 1041etik aurrera, Gartzia eta Fernando berriz adiskidetuta, anaien arteko harremana nahiko ona zela aprobetxatuz, Senbeno denbora batez itzuli zen berriro eta Burgoseko gortean egon zen, maiordomo. Ez zuen kapitain papera hartu nahi Baskoniarekin borrokatzeko arriskua zegoelako.
‎Gogoratzen zuen txiki txikia zenean Azenarik nola laguntzen zion etxe inguruan lehenengo animaliatxoren baten ehiza eta harrapaketetan. Nola igoarazi zuen zaldi txiki baten gainean itzuliak egiteko. Ez zuen bost urte izanen.
2023
‎Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pazientzian eta iraunkortasunean irabazi zuela eta kezketatik libreago sentitzen zela orduan; Theok eta Peyron ek hitz egin zutela eta egoki iruditzen zitzaiela Vincent beste denboraldi batez St. Rémyn egotea; hala ere, eraso bat itzultzen bazen, klima aldatu nahi zuela eta Iparraldera itzuli; esaten zion hartu zituela kobalto tutuak, esmeralda tutuak, kromo I tutuak eta karmina tutuak; hil bukaerarako beste hamabi estudio bidaliko zizkiola; han mahastirik ez zegoela eta beste herriren batera joan beharra zegoela haiek pintatzeko; olibondoak oso bereziak zirela, pintatzen zailak.
‎Gym berdea taldekoek karrikak eta inguruak berdatzen zituzten. Aitzinekoen erabaki kaskarrek itsustu bazterrak loratzen zituzten, eta hala, naturari eman zuen dirutik xehe doi bat itzultzen.
‎Zer dela eta? Auskalo, seguru asko sekula inolako manifestazio batera itzuliko ez nintzela aspaldi esan eta gero nire presentzia nolabait zuritu beharrean nagoelako ETAk norbait akabatzen duen aldiro kalera protesta egitera irten ohi diren bi adiskideon aurrean.
‎Era nekaezinean espainolak goraipatzen ari zitzaidan. Isilduta, begirada kurioso batekin itzuli zen nigana Cañas.
‎" Andereño Faustinerena gertatu eta hurrengo astean, Abée Mau Gouver, eskolako zuzendariak bildu zintuzten eta begitarte zurrunez, antiojo lodi karratuko jesuita ozpindu erretxinak esplikatu zizuen, andereño Faustine lamiak bezala errekan betirako gordea zela, eta egunen batean itzuliko zela eta ttor ttor ttor. Zure bihotz werthertarrak maite zuen oro, errekan galdu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia