Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2012
‎Oraingoan ez dakit arrazoia izango dudan, baina nire ustetan, mundu ofizialean kontsumo jasangarriaren aldeko ekimenak modan jarri edo zalapartatsuagoak bihurtu dituzte. Dirudienez, krisiak eraginda bat batean konturatu dira orain arte egindako ibilbide azkar eta kontsumitzaile honek bere alde txarrak izan badituela. Alde txarrak baino, eutsiezinak esan genuke.
‎Egitaraua oso erakargarria da: standak, produktu eta zerbitzuen aurkezpen laburrak, bat bateko aurkezpenetarako kantoia (speaker corner), elkarlanean aritzeko eta lehialkartasuna lantzeko saioak eta hausnarketarako bi hitzaldi aberasgarri: Guillermo Dorronsororena bata, eta K2Kko Asier Irazustarena bestea.
‎Zer gerta daiteke bat batean ezinezkoa baldin badute merkatura atera den azkenengo tresna erosi. Errealitatea gogorra da, eta ez da batere erosoa.
2013
‎...dur txarreko txori horiek, berriz, jarraitu dute negozioak irekitzen Alde Zaharrean (izenak lagenterula webgunean kontsultatu); Udalak jarraitu die lehentasunezko tratua ematen (ARICHek diru-laguntza ukatu zienetik gutxira Ekonomia Sustatzeko Udal Departamentuak eman egin zien); eta ni… ni urkamendiaren ertzean jartzen ari naiz neure burua istorio honen berri kontatzen ari natzaizuelako… Baten batek oraindik zalantzan jartzen bazuen herri honetako justizia zirko bat dela, honatx adibide adierazgarri bat. Nik, neure aldetik, egingo dut neure neurrirako justizia txikia.
‎Eta horrela joan ziren, hurrenez hurren, nork bere esperientzia txarrak kontatzen. Kaleetako zaindari bolondresak oldartuta dabiltza bat batean, horixe izan zen aho bateko konklusioa. Araudiak hiritar zintzo askok barruan daramaten polizia esnarazi eta gatazkaren txinparta piztu du.
‎Irakasle moduan %100era egon behar duzu, gelako giroa nahasia denean edo larregi lasaia dagoenean. Batik bat ikasle nagusienekin zaila da haien gora-beherekin gertutasuna ez izatea, ikasle ohi horren zati bat izaten jarraitzen dut. Oro har, egungo ikasleria formalagoa da gure garaikoa baino.
‎Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasketak bukatu eta orain dela urtebete, espero ez bazuen ere, Gasteizera etorri zen bizitzera. Bat batean aldatu zitzaion bizitza gure gaztelagunari, Eusko Jaurlaritzan bi urtez lan egiteko atzerrian den euskal komunitatearekin beka lortu bat lortu eta oso gutxi ezagutzen zuen hiriburu honetara ailegatu zen. Pisua, lagunak, lankideak, ingurua... dena berria izan bada ere, primeran ari da moldatzen.
‎Hala da, gu arrokakoak gara. Argentinara joan eta bertan ez zegoen arrokarik eta bat batean eskuetan pioletak genituen! Kar kar..
‎Arestian, gure kontsumorako zein industriarako erabiltzen genituen lehengaiak Euskal Herrian bertan ekoizten eta lortzen genituen, batik bat. Gaur egun, ordea, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira.
2014
‎Liburuen joan etorririk dagoen, ez dut kontrolatzen. Batzuetan liburu bat falta dela ohartu naiz edo baten bat ekarri dutela esan didate. Horrekin nahikoa eta sobera, ni gustura horrekin.
‎Bai! Nire aitonaren oiloek arrautzak jaten dituzte eta horregatik aitonak gezurretako arrautza gogor bat jarri die! esan du bat batean Beñatek.
Bat batean zerbait arraroa gertatu da. Andereñok eskua sabelean jarri du eta begiak malkoz busti zaizkio.
‎Dinamika hauetako baten batean parte hartzera animatuko al zara?
2015
‎“Zin egin zuten tranbia Salburura ekarriko zutela eta bat batean ezetz esan zutenean harrituta geratu ginen”, azaldu du Salburuko auzo elkarteko Josebak eta horren ordez, BRT edo autobus azkarra jartzeko aukera aztertuko zutela adierazi zuen Gasteizko udalak. Hori dela eta, alkatearen azalpenak eskatu zituzten baina zoritxarrez, jasotako azalpenak eskasak izan ziren eta auzokideek ez daukate oso argi zertan datzan autobus azkar hori.
‎Garai batean tximinian egiten zena egiteko modu aurreratua da biomasarena: " Bat batean, pelleta modan jarri eta asko hitz egiten da horretaz, baina Arabako gure baserrietan, eta baita Gasteizko etxeetan ere, egurra izan da beti gure erregai nagusia; horren adibide da Arabako baso publikoetako egur zozketa edo' suertea'". Hala azaldu du Iñaki Gerenabarrena ingeniariak, Eusko Jaurlaritzako Hazi fundazioan biomasa proiektuen arduradunak.
‎Emango digun konektibitatea gero eta zabalagoa izango da eta, noski, segurtasun arriskuak eragin ditzake. Baina baten batek esan zuen bezala: “Hodei guztietan, estaldura eduki”.
‎Noblezia eta kleroa gero eta gutxiago dira, baina oraindik haien gerlariek babestuak. Gu, ibili, hitz egin, oihu egin eta sortu ondoren, gelditu gara une batez, ate birakariaren bestaldean, eta gure isiltasuna, bat batean, boteretsua da. Haien buruetan durundatzen du, guri txertatzen saiatu ziren beldurrez.
2016
‎Zer aldaketa ekarri ditu hizkuntza aniztasunak Gasteizera? Bat batean beste hizkuntza batzuk entzuten hasteak beldurra ekarri du, aniztasun guztiekin gertatu den bezala, erlijioa kasu, Mariturriko meskitari egindako erasoa adibide jarrita. . Integrazioari buruz ari garela, zer egingo dugu:
‎Ez gehiago ez gutxiago. Euskal Herriko elebakartasuna ez zen bat batean sortu: horren atzean plangintza bat egon zen.
‎Ez da beste munduko ezer: Aramaioar bat AHTaz gaizki hizketan, a ze nobedadea, azkenaldian isilik zebiltzan baina; enfin, gizarajoak, ondo ondotik pasako zaie eta, normala matrakan aritzea, baten bati tokatu behar zitzaion… Ez dut pentsatu ere egin nahi gure etxe ondotik pasako balitz, a ze marroia, protesta egin behar, indarrak nola doazkigun ahitzen ikusi behar, eta gero frustrazioa, total, ezertarako balio izan ez duela pentsatzen duzu, hasieratik isilik egonez gero hobe, deskantsatuago leudeke aramaioar horiek.
‎Duela gutxi arte indarkeria matxista edo sexu erasoa ez zegoen tipifikatua. Emakume batek salaketa jartzen zuenean bikoteak, bikotekide ohiak edo beste baten batek erasotzen ziolako ez zen genero indarkeriaren delitutzat hartzen. Hau izan daiteke arrazoietako bat, egun tipifikatua dagoela delitua eta genero indarkeriari buruzko epaitegietan jasotzen dela salaketa.
2017
‎Nik ez dute uste nekazaritza eremuko gizon bat hiriko gizon bat baino matxistagoa denik, herrian matxista dena hirian ere. Gertatzen dena da hirian jende gazte asko ari dela ideia matxistak alboratzeko borroka horretan, eta herrietan jende zaharra dago batik bat, beste pentsamolde batekin. Horregatik belaunaldien arteko erreleboa da koska; gazteek oso ikuspuntu aberatsa dute hainbat gairen inguruan, harremanak egiteko beste modu bat dute…, eta administrazio batzarretan gaudenok txertatu behar ditugu gazteak, haien beharretara egokitu.
‎mota ezberdinetakoak dira eta etxe osoan zehar sakabanatuta ditugu, sukaldean, egongelan, komunean... Pentsatzen dugu gure egunerokotasuna aurrera eraman ahal izateko behar ditugula, baina bat batean zure etxeko argindarra desagertuko balitz, konturatuko zinateke benetan behar hori ez dela egiazkoa. Askotan, gure ingurua betetzeko eta poltsikoak husteko sortuak izan diren tresnak baino ez direla, alegia.
‎" Koherentzia kontua izan da batik bat, gu biok euskaraz bizi garenez, ahal dela, kontu inportanteetan ere horrela jokatzen dugulako".
‎Ixone eta biok arras pozik gaude, ez hainbeste lehenengoak, bigarrenak edo hamaikagarrenak izateagatik, baizik eta gure nahia, dokumentu hain garrantzitsu hauek euskaraz egitea zelako. Koherentzia kontua izan da batik bat, gu biok euskaraz bizi garenez, ahal dela, kontu inportanteetan ere horrela jokatzen dugulako. Lizardi poetak zioena gauzatu dezagun:
‎Horrelakoak, hasiera batean eta gehiegi sakondu gabe, positibotzat jo ditzakegun joerak dira: turismoak ekonomia suspertzen duenaren pentsamendua baitaukagu eta ostalariak dira horren adibide, batik bat. Pozik sentitzen dira haiek turistak arrimatzean, baina ez dakit zenbat iraungo dien poztasun horrek.
‎Egindako diagnostikoak jasotzen du Gasteizko ikastetxe askotan gehiengoa direla jatorri atzerritarra eta familiaren Indize sozioekonomiko eta kulturala (ISEK) baxua duten ikasleak. Ikastetxe horietan jatorriz atzerritarrak diren ikasleen ehunekoak Jaurlaritzak gomendatzen duen kopurua (%30) gainditzen du, batik bat sare publikoan. " Kontuan hartuta atzerrian jaiotako pertsonen proportzio guztia %11, 8koa dela, ez du ematen hiriko kontzentrazioa erabakigarria denik justifikatzeko hain kopuru handiak dituzten ikastetxeak egotea", nabarmendu dute.
‎Ikastetxe segregatuetarako laguntza neurriak ere mahai gainean jarri dituzte, ghettoak sortzeko joerak aldatzeko" talka planak" abiatuta edota bat batean sortutako premiei errefortzurako irakasleak jarrita.
2018
‎Rafa Ledesmarekin egindako lasterketa bat jorratu nuen bertan. Denbora librean biok korrika egiten genuenenez, proposatu nion indarrak batzea eta 12 kilometroko lasterketa batean batera parte hartzea: berak hankak “jarri” zituen, eta nik, gidari gisa, begiak jarri nituen.
‎Gaztelerazko gidoia euskarara itzuli zuen hark; lehenbizi hizkuntza estandarrera, eta, ondoren, euskalkiaren trazak eman zizkion. Horretarako, Juan Bautista Gamiz arabarrak XVIII. mendean idatzitako liburu batean oinarritu zen, batik bat. " Gamizek erdialdera jotzen zuenez, euskaldun guziok hobeto ulertzeko moduko euskara zen.
‎Segurtasunaren aitzakian Aztegietako bizilagunek eragotzi nahi diote familia horri Alokabidek esleitu dion etxebizitzan sartzea, eta auzo patruilak ere osatu dituzte dagokien pisuan sar daitezen ekiditeko. Gaizkileak izatea leporatzen diete, horrela, modu kolektiboan, eta ez horietako baten batek egindako delitu zehatz batengatik, baizik eta ijito izanik balizko delituak egiteko aurreikusten dieten joera genetikoagatik.
‎Nor dago atzetik. Jatorria. Gasteizko erdigune komertziala hiltzen ari da, batik bat asteburuetan. Ez dago mugimendurik, ezta jende askorik ere.
‎Beraz, lurraldearen iraunkortasunean eragiteak, Kuadrillen kasuan batik bat, errotiko aldaketa bat eskatzen du; tokiko gaitasun, baliabide, indarrak eta garapen potentziala kontuan hartzea, hain zuzen. Gasteiztik urrun dauden lurralde eremuen garapenari eusteko, ezinbestekoa litzateke lurralde horietako biztanleria errotzea eta kide berriekin indartzea.
2019
‎Halere, Bartzelona bezalako talde handi baten aurka ez dago barkatzerik. Hala gertatuz gero, beti agertzen da baten bat, gehienetan Messi, baina izan zitekeen Luis Suarez edo Griezman.
‎" Eta gurean, nor da Javi Muñoz? Baten batek ezagutzen al du. Egun oso aproposa debuta egiteko".
‎Hori izango da lehentasuna. Beka sistema bat sortu nahi dugu ordaintzeko arazoak dituzten lagunei Armentiara etortzeko aukera emateko; batik bat, jatorri atzerritarreko familiekin sortzen den muga hori erraztea da helburua. Bestetik, biltzen den diruaren arabera, proiektu pedagogikoa indartzeko eta kirol azpiegiturak hobetzeko ere erabiliko da.
‎Kirolaz harago, baina, Europako saskibaloi txapelketa gorena, negozioa da. Eta izaera horretako edozein jardueratan bezala, ekimenaren sustatzaileek emaitza ekonomikoari erreparatuko diote, batik bat.
‎Bi ekiporekin egiten ditugu Gares eta Gasteiz arteko 2.560 kilometroak, baina guretzat ezinezkoa izango litzateke txoko eta errepide guztiak ezagutzea, beraz ezinbestekoa da aurretik ibilbidea zehaztuta izatea. Gainera, eskualdeetako arduradunen lana ere inportantea da, batik bat errepide txikietan.
‎Abaituaren esanetan, VI. mendetik eta XVIII. mendera arte Arabako Mendialdeko parte handi batean euskara erabiltzen zen nagusiki edo ia soilik; are gehiago, Arraia bailaran mendebaldeko euskararen lehen berrikuntzak eman zirela uste du doktoreak. Euskararen desagerpena bat batean jazo zela azaldu dio Abaituak ALEAri, besteak beste," krisi ekonomiko, sozial eta politiko larri baten ondorioz".
‎" Krisi ekonomiko, sozial eta politiko larria jazo zen, eta horren ondorioz bat batean desagertu zen euskara"
‎Euskararen desagerpena bat batean gertatu zela esan duzu. Zer dela eta?
‎Teoria ofizialaren arabera, Borboiek XVII. mendean ezarri zuten hezkuntza erreformarekin batera etorri zen euskararen gainbehera, baina nik, berriz, uste dut krisi ekonomiko, sozial eta politiko larria jazo zela, eta horren ondorioz bat batean desagertu zela euskara. Krisi hori Napoleonen inbasioarekin batera etorri zela uste dut, Independentzia gerrak desastre itzela ekarri baitzuen Arabara:
2020
‎50 urte baino gehiago induskatzen, azkar esaten da. Puntako ikerlaria hainbat esparrutan, bere ikerketa Burdin Aroari, Erromatar garaiari eta Erdi Aroari dedikatu dizkio, batik bat.
‎Horren harira, orain dela urte batzuk irakurri nuen nonbait Kataluniako printzerriaren tamaina hiru egun zabal eta sei luzekoa zela, alegia, hiru eta sei eguneko ibilaldiak oinez, ertzetik ertzera, mutur batetik bestera, lurraldeari neurria hartu arte, eta bat batean niretzat pausoen arabera zenbatuta herri honek gorputza hartu zuen, haragiztatu egin zen.
‎Igande goizaldean, bost lapurreta egin zituzten Zaramaga eta Koroatze auzoetako hiru fruta dendatan, harategi batean eta batean, indarra erabiliz. Adierazitako establezimenduetara sartzeko, erakusleihoetako edo sarrerako ateetako kristalak hautsi zituzten, eta, ondoren, dirua lapurtu zuten, edo, kasu batzuetan, diru kutxak; izan ere, horietako baten bat inguruan aurkitu zuten ertzainek.
‎Aurrera jarraitu dute aita semeek, artean ere trikuaren gertaera zoritxarrekoa hizpide zutela. Behar baino agudoago zihoan kotxe batek musika lau haizetara zabaldu du bat batean, leihatilak jaitsita eta bolumen nabarmengarrian. Munduaren martxaren irudia ere berritu du, oraingo moduan esateko, kutsadura akustikoak:
‎Eta nolakoa naiz ni ba? La oxtia izan behar dut seguro, zer eta pandemiak ezarritako neurri, arau eta batik bat lan produkzio sektoreak mailakatzen dituen piramidearen kontra egiteko, eta ttak! lan berria aurkitzeko, non eta kulturan, pandemia aurretik ere osasuna kili kolo zuen arloan...
‎Pozik eta harro hartu nuen izendapena, batik bat ikus entzunezko sektorekoen izenean, baina egia da egoera honetan onena dela nik ez parte hartzea. Erantzukizun handia litzateke orain pregoilari izatea, eta erabaki zentzuzkoena da atzeratzea; osasun krisia ez den beste zerbaitetaz hitz egitea lekuz kanpo legoke, eta erakundeei dagokie ardura hori.
‎Kooperatibako arduradunek azaldu dutenez, zortzi eta hamar urte lehenago ereindako onddoak biltzen hasi ziren lehen kanpaina 2017 izan zen, eta horretan bildutako boilur kantitatea bikoiztea espero dute aurten. Onddoarekin landatutako 180 hektarea kudeatzen ditu kooperatibak, batik bat Mendialdean, AÒanan eta Aiaraldean, eta 45 ekoizle biltzen dira.
‎Izan ere, bigarren mailako erabilera duten etxebizitzek kopuru osoaren %22, 7a osatzen dute, eta etxebizitzen beste %20, 5a hutsik dago. Erabilera iraunkorra ez duen etxebizitzen kopurua oso handia da Añanan, Gaubean, Zanbranan eta Lantaronen, batik bat, eta aisiari lotutako erabileraren erakusgarri dira.
2021
‎Etxe askotan kantatzen da. Baina, horrez gain, hemengo jendea ausarta da eta herrian jendaurrean kantuan egiteko edo musika tresna bat jotzeko aukera dutenean, beti egongo da baten bat prest; ez dute inongo erreparorik", aipatu du.
‎Frustrazioa, antsietatea eta depresioa, nahastuta. Frustrazioari aurre egiteko zailtasunak dituzte, neska gazteek batik bat, eta gehienak moztu egiten dira: institutura ez du joan nahi norbaitek gaizki begiratu diolako edo esan duelako zer potolo dagoen, edo gustuko duen mutilak keinu txarra egin diolako, edo sexuarekin jarrera desegokiak dituzte… Modan dago moztea, metodo antsiolitiko bat da, min fisikoak min emozionala estaltzen duelako, eta mozten direnean ez dute sentitzen min emozional hori, eta ez diote aurre egin behar.
Baten bat familiarra da, baina gehien gehienak beste kuadrillakoak edo ezagunak dira… Hor nahasten dira gauza desberdinak: gazte horiek nola ulertzen dituzten harreman sexualak edo harreman afektibo sexualak, eta horrekin batera kontrolaren gaia.
‎udazkena negutik udaberri udara doana, eta udaberri udatik udazken negura eramaten gaituena. Bestalde, trantsizioak ez dira egun batetik bestera, bat batean, gertatzen. Aurten, adibidez, ia hilabete bat iraun du udaberri udatik udazken negura iragateak, Urrian izan dugun eguraldia udazkenarena baino udaberriarena izan delako.
‎Gure ondoan zegoen kartel erraldoi baten gainean, ilaran ere kaitxori batzuk zeuden, haien artean barrezka. Bat batean, haize bolada batek bultzatuta hegan hasi ziren, hortzemugarantz. Ilaran bai, gu bezala, baina ez esperoan.
‎Telebistan ikusiz gero, jendeak askotan pentsatuko du kamera trukoak direla. Zuzenean egiten dizutenean, bat batean elementu horiek ukitu ahal izatea... horrek potentzia handia du.
‎Unibertsitatean ipuin tradizionalen inguruko lan batek ireki zion kontalaritzarako behar zuen leihoa, eta poliki poliki, Virginia Imaz, Itziar Rekalde edota IÒaki Carretero moduko erreferenteei jarraika osatu du bere kontaera. " Bakarkako lana da hau, batik bat, intuizioari jarraitzen diozu askotan, eta batzuetan zaila da norabide bat jarraitzea". Ordiziko Intujai taldeak antolatutako ahozkotasun jaialdia ere ondo gogoan du norabidea zehazten hasteko garaian.
‎Hasiera batean gela batean elkartzen ginen, baina azkenean erabaki genuen tabernan elkartzea, eta zerbeza baten bueltan aritzen gara. Liburuek gugan uzten dituzten emozioak eta sentimenduak partekatzen ditugu, batik bat, eta gure hausnarketak gehien bat alde horretatik joaten dira. Baina, lehenik eta behin, liburua gustatu zaigun edo ez zaigun gustatu azaltzen dugu, zuzenean.
‎Ez bereziki. Badago baten bat asko irakurtzen duena, batez ere erretiratu zenetik. Ni orain oporretan saiatuko naiz egunean zehar irakurtzen, bestela gauez irakurri behar izaten dut.
‎Laia Eskolak eta Lautadako Kuadrillako berdintasun zerbitzuak antolatutako jarduera. Batik bat gazteeei zuzenduta. Izen emateak:
‎Besteak beste, 1998ko Gasteizko Antzerki Jaialdiko kartel lehiaketako irabazlea izan zen, eta 2019ko Gasteizko jaietako kartel lehiaketa irabazi zuen. Bat batean," artearen mertzenario gisa" identifikatuta sentitu zuen bere burua, eta hainbat urtez sormen etenaldia egin zuen.
‎2020aren balorazioa positiboa bada ere, pandemiak bat batean irauli zituen aurreikusitako plan eta lehentasun guztiak, eta 2021ean horiei berriz heltzeko momentua da. Hala, erronka handietako bat izango da TOKIKOM barruko komunikabideen artean sarea egiten jarraitzea.
‎Lehenengo aldia da kazkabeltzaren kantu ozen hori entzun dudana, gure auzoan, bikote bila. Bat batean hasi zen. Zein bultzadarekin?
‎Egun batetik bestera, Salburuko soinuak nola aldatu diren ikusi dut. Txepetxa hasi da bere kantu indartsuarekin, hori ere bat bateko kontua izan da. Neguan ia ia bere itzala baino ezin nuen ikusi, landareen artean, eta bat batean, zuhaitz gainean kantuan hasi da, bero bero eginda, besteen begiraden beldurrik gabe.
‎Txepetxa hasi da bere kantu indartsuarekin, hori ere bat bateko kontua izan da. Neguan ia ia bere itzala baino ezin nuen ikusi, landareen artean, eta bat batean, zuhaitz gainean kantuan hasi da, bero bero eginda, besteen begiraden beldurrik gabe. Eta, nola ez, ehunka zikoin etorri dira.
‎Testu laburrak egiteak aukera eman dit mimoz tratatzeko atal bakoitza. Ukitu literario batekin idaztea, lehen pertsonan baten bat, beste bat elkarrizketa moduan... Asko gustatu zait, esate baterako, Bilboko zigarrogileena egitea; zuzenean, egunkari batetik jasotako pasarteak ditu, eta oso bizia da, oso gertukoa.
‎Harridura sentitu dut, eta beldurra ere, ez dut ezkutatuko. Bat batean prentsan horrela seinalatzen nindutela ikusita, beldurra sentitu nuen. El Correo edo Udaleko inor ez da nirekin harremanetan jarri.
‎Beranduago deitu zidaten esateko txertoak jartzen ibiliko zirela bertan, eta adinagatik hurrengoa nintzela zerrendan. Adi egoteko eskatu zidaten, eta baten bat soberan izatekotan, jarriko zidatela. Zorte apur batekin, dosi batzuk soberan gelditu ziren eta horietako bat jarri zidaten.
‎" Euskarazko aisialdiko ekintzak bertan behera utzita, milaka eta milaka haur eta gaztek euskararekin harremantzeko zituzten aukera apurrak desagertu dira bat batean"
‎Pandemiaren eraginez, euskarazko aisialdiko ekintza, gazteleku, ludoteka, udaleku eta abarrak bertan behera utzita, milaka eta milaka haur eta gaztek euskararekin harremantzeko zituzten aukera apurrak desagertu dira bat batean. Eten horren aurrean, aisialdi eta kulturgintzako jarduerari eustea izan da gure lehentasuna, eta aurtengo urterako aurreikusita geneuzkan 110 egitasmoetatik %44ari eustea lortu dugu, ahalegin eskerga egin ondoren.
2022
‎Rodriguezen burutazioak eta hura bezalako bertze okurrentzia batzuek publiko eta kritikaren aldetik izan duten arrakasta ikusita, erranen nuke hiperbentilazio puntu bat izan dela bertsolariak jaso duen arrapostuetan. Eta, batez ere –berriz diot, baten batek pentsatuko du ez dakidala non nagoen ia– erranen nuke Euskal Herrian txaloak jasotzeko edo putzura joateko bi gauza direla inportante: lagunak izatea eta unean uneko joerekin bat egitea.
Batik bat, haur eta nerabeekin lan egiten duten lagunei zuzendutako ikastaroa da, eta pertsonak ardatz izango dituena, eta ez hainbeste teknologia; zazpi modulu izango ditu, zazpi astetan banatuta. Urriaren 17a baino lehen eman daiteke izena Emaize zentroan.
‎Gehiago eskertzen da paisaiaren ikuspuntutik, alde ornitologikotik baino". Ibilbidean aurki daitezkeen animaliei dagokienez, naturzaleak gogora ekarri du" ahalik eta isilen" joan behar dela baten bat behatu nahi izanez gero. " Bestela jai daukagu", ohartarazi du.
‎orkatzak ez ezik basurdeak, azeriak edota azkonarrak bizi dira inguruan". Baten bat ikusteko aukerak handitzeko, ezkutuan egon genuke, edo mendira goizean goiz joan.
‎Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurodegeneratiboa da, eta 300 bat pertsonari eragiten die Araban, 2.200 laguni Euskadin eta 47.000 laguni Estatu osoan; emakumeengan nagusitzen da batik bat. Hauek dira sintomarik ohikoenak:
‎Gaueko txandan igandetan seigarren gauari ez, eta KPIari lotutako soldata igoerak. Plantillak era masibo batean bat egin du bi aldarrikapen nagusi horiekin, enpresa batzordearen barruko desadostasunak gainditzeraino.
‎Zer gaztelu da berezia zuretzat? Denak gustatzen zaizkit, nire umetxoak bezala dira, baina baten bat nabarmendu behar badut Toroko gaztelua edo Cruz del Castillo bezala ezagutzen duguna nabarmenduko nuke, Toloñoko mendilerroan. Ez da ezer geratzen, uharkaren eta harri landuen arrastoak besterik ez, baina askok hamaiketakoa uharka horretan egin dugu, haizetik babesteko, jakin gabe bertan gaztelu bat dagoela.
‎Nola zaletu zinen mendira? Nik mendiari buruz ez nekien ezer eta dibortziatu nintzenean, 39 urterekin, hasi nintzen mendi taldeekin. Mendiarekin maitemindu nintzen, bat bateko maitemina izan zen, mendi guztietara igo nahi nuen, goizez eta arratsaldez ikusi nahi nituen, elurrarekin eta elurra gabe… Zerrendatxoak egiten nituen eta artikuluak niretzat idazten nituen; eta gero deskubritu nuen idatz nezakeela blogetan eta aldizkarietan, eta gainera sariak ematen zizkidatela, kar kar kar.
2023
‎Elkarrizketak dira nagusi; sortzaileak isilik eman dituen urte luzeen ostean ahotsa altxatu nahian, esan beharrekoak esateko eta interferentzia intelektualegirik gabe herritarrongana zuzenean jotzeko, bere testamentu zinematografikoa dialektikan ardaztuta egituratu du. Izan ere, isiltasuna haizeak darama, eta ahanzturari aurre eginez memoria goratzeko modu bakarra hitz egitea da bizkaitarraren aburuz, batik bat gaur egun. Mirakuluengan sinesten jarraitu nahi du Victor Ericek, sentimenduak eta emozioak transmititzeko bidaide du zinema, nondik gatozen eta nor garen ezagutzeko arnasgunea.
‎Hamar edo hamabost seme alaba izaten jarraitzen bada, ezinezkoa izango da hau mantentzea. Erabateko mentalitate aldaketa bat bat egon behar da. Batzuetan jendeak dio Afrikan oraindik lur asko dagoela ustiatzeko, baina lur hori animaliena ere bada.
‎Arkitektoek berretsi dute Next Funtsen baldintzen arabera hasitako proiektu batzuek ezin izan dutela laguntza eskaera formalizatu, prozesua" hain berehala" ixtegatik. " Elkargokideei egindako inkesta baten bidez informazioa biltzen ari gara, bat bateko geldiarazte horren irismena ebaluatzeko", aurreratu dute EHAEOk Araban duen ordezkaritzaren Birgaitze Bulegotik.
‎Hilerri batera eramango dituzte ikusleak. Bertan, bi pertsonaiek topaketa bat egingo dute, bizitzari eta heriotzari buruzko elkarrizketa hutsalez betea, eta, azkenean, bat bateko afari batean konplizitate eta aitorpen batzuk sortuko dira. 20:00etan izango da emanaldia, Zigoitiko kultur etxean.
‎Dozenaka kolaborazio egin dituzu. Baten bat duzu bereziki gogoan?
‎Bide horretan, Contrapunto kolektibotik ale txiki bat jarri nahi dute, lan proposamen ugari dituzte eta parte hartzeko deia egin diete gasteiztarrei. " Batik bat, arrazializatutako jendea gonbidatu nahiko genuke taldera, ahots propioa behar dugu, baina ekarpenak egiteko prest dauden lagun guztiak elkartu nahi dutugu".
‎Gehiago irakurri eta datu berriak ezagutu ahala, mugiarazteko beharra sentitu dute Giraldok eta Cunhak, eta beste zenbait lagunekin Contrapunto kolektiboa osatu dute. Batik bat, prestakuntza dute helburu, ikasketa dekolonialen baliabideen zentro bat osatzea. " Horretarako orain gutxi arte hutsik zegoen Zulueta jauregia aukera ona zatekeen", esan dute irribarrea ahoan.
‎Ekaitz hau pasatzen denean, poesiarekin saiatu nahiko nuke. Beti esan dut ni naizela sekula poesiarik argitaratu ez duen poeta bat, hala sentitzen naiz; gaztetan hasi nintzen poesia idazten, eta bat batean utzi nuen, beldurragatik beharbada... Uste dut idatzi ditudan narrazioek osagai poetiko handia dutela, antzerki obra hau ere oso poetikoa da, eta berriro saiatu nahi dut poesiarekin.
‎" Hezkuntza sistema enpresari handien menpe dagoen instituzio bat gehiago da; bankari eta finantzario handiek kontrolatzen dute eta ikasleok gure azalean bizi ditugu horren ondorioak", esan dute prentsaurrekoan. Salatu dutenez, gizarteko gainontzeko sektoreak bezala, hezkuntza instituzioa ere" ziklo ekonomiko berrira egokitu" behar da," etorkizuneko murrizketetara egokituz, hezkuntza instituzioarekin negozioa eginez eta, batik bat, prekarietatean biziko den subjektua sortuz, ikasle langilea, hain zuzen ere".
‎Maila praktikora eraman litzateke: erraztasunak emanez, topaketak ahalbidetuz, eta batik bat hizkuntza aniztasun horri garrantzia eta espazioa emanez. Eta lortu litzake hori gizarte talde guztietan; orokortu euskararekiko jarrera on horiek eta hizkuntza aniztasunarekiko jarrera on horiek, eta praktikara eraman.
‎ereduak ikusi da geroz eta emaitza okerragoak lortzen dituela gaitasunari eta erabilerari begira, ikasleen profila asko aldatu delako batik bat, eta egokitu egin behar delako. Horrek aldaketa izugarria eskatzen du hainbat esparrutan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 29 (0,19)
batik 25 (0,16)
baten 15 (0,10)
Bat 8 (0,05)
Baten 5 (0,03)
Batik 5 (0,03)
batean 2 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia