Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 483

2004
‎Hala zirudien, hustu egin nahi zutela guztia: egun batean, Genovevak diskoak jartzeko ibiltzen zuen aparatua eramango zuten; handik pixka batera, armairuren bat bere ispilu eta guzti; hurrena, berriz, etxeko kikara eta plater jokoa. Gainera, beren hustu lana ez zuten etxean bakarrik egiten, basoan ere egiten zuten.
2010
‎Argiago dago oraindik teoria filosofiko klasikoek ez dutela muga horren beharrik ikusten. Batek esaten dio materialista historiko bati bere munduaren ikuskera ezin duela argudio politikoetan erabili! Edo neoliberal bati bere gizakiaren kontzeptu atomista alde batera utzi behar duela besteen beharrak eta eskariak juzgatzerakoan!
‎Batek esaten dio materialista historiko bati bere munduaren ikuskera ezin duela argudio politikoetan erabili! Edo neoliberal bati bere gizakiaren kontzeptu atomista alde batera utzi behar duela besteen beharrak eta eskariak juzgatzerakoan!
‎Ez litzateke arrazonagarriagoa izango, ba, onartzea ezen, behin eta animalia eta landareen tipo nagusiak lurrazalean agertu eta gero, Kreatzaileak gogokoen izan zuen erara zeina gizakiarentzat beti misterio bat izango baita zalantza gabe, oinarrizko tipo horiek aldaketa astitsuak jasan dituztela, arrazak, barietateak, espezieak, generoak... eratuz, zeintzuok jatorrizko guneetatik hurbil hedatzen segitu baitute? Horrela izanez ulertu ahal dugu zer dela-eta bizi diren Ameriketan laurehunetikgora kolibri espezie, eta bat bera ez Afrikan, Indian, edo Australian, hainbeste lore eduki arren, eta eta abar, eta abar".
‎Badago artikulu bat Jakin aldizkarian atal bitan argitaratu zena, 1961ean eta 1964an, eta" Errupiño anaia Karmeldarra" sinadura ilunarekin agertu zena, hainbat gako eskaini dizkiguna darwinismoaren sarbidearen inguruan. Gizonaren jatorria ta eleiza du izenburu, eta hein batean bertatik bertara, orduko girotik abiatuta azaltzen dizkigu darwinismoaren zirkun zarkunak inguru hauetan. Errupiño anaia kriptiko hori, jakin izan dudanez, Rufino Etxebarria fraide karmeldarra da; Lemoan jaioa da 1936an, eta Nikolas Etxebarria Angoitia ditu benetako izen deiturak.
‎Cinzannoren jabeari berari ere ez omen zaio gustatzen. Baina bat batean bere zaporearen nostalgia sentitu dut." Cesarrek bere betaurrekoen gainetik begiratu zion: " Niri ere ez zait gustatzen.
‎Zer joera egin zidan bazkarian! Genevieve esan eta esan zebilek orduz gero, prostituta etxe baterako berak ez didala dirurik utziko." Klasearekin jarraitu behar genuela esan nion, iraileko azterketak gainditzea ere beharrezkoa zitzaiola. " Egia duk.
‎Eta gure txanda da orain."" Ez etsi, Bernardino. Oraindik bizirik gaude." Ez zen izan bere lagunari adorea emateko esaldi hutsa, sentitua baitzuen, besarkadarekin batera, min oso zehatz bat bere saihetsean, objektu fin eta gogor batena, eta sentsazio soil hark kolpetik berpiztu baitzion esperantza. Eserlekuan egokitu, atzeraka atzeraka egin, eta min zehatz hura errepikatu zitzaion ipurgainean.
‎begiratzen nien garoaren erpinetan zintzilikatzen ziren tantoei, eta kristalezkoak iruditzen zitzaizkidan, Lubisek edo Pantxok urmaelari zartakoak ematean ernatzen zirenak bezalakoak. Une haietan, paisaia bat bera ikusten zuten nire Lehen Begiek eta Bigarrenek.
‎Maiteago ditu zaldiak pertsonak baino". Komentarioaren transkripzioak adeitasuna adieraz lezake, sinpatia keinu bat berarekin geundenon aldera. Ez zen izan horrelakorik.
‎Gainera Adrian, inola ere morrosko izan ezin zena bere arazo fisikoagatik, eta gimnasiatik ere libratua zegoena, kolegioko artista ofiziala bihurtu zen Eguberriak iritsi eta bere eskuz egindako zurezko tailak ekarri zituenean: Jaiotzarako estalpe oso bat bere Haur, Guraso eta abereekin. Don Ramon apaizak, kaperaren ardura zuenak, Berruguete berri bat geneukala gure artean adierazi zuen orduan, eta Artearen Historia erakusten zigun fraideak taila haien laudorio bat idatzi zuen kolegioko aldizkarian.
‎Ordea, denbora guztian etzanda egoteak sakrifiziorako zain dagoen abere otzan bat bezala sentiarazten zuen, eta bere buruari lana jartzea deliberatu zuen. Berehala, leku hartan zeuden janari guztien inbentarioa egiten hasi zen batetik bestera usainka ibiliz, aurrena dena buruan hartuz, eta gero, libreta bat bere arkatz ttiki eta guzti aurkitu zuenean —eta zer poza hartu zuen hura aurkitzean! Salbaziorako gakoa bailitzan! — orri haietan apuntatuz.
‎" Ikusi dituzue inoiz altzairuzko bola erraldoi horiek, grua batetik zintzilik jarri eta etxeak botatzeko erabiltzen direnak?", esan die halako batean bere ingeles zalantzatian. " Gruak altxa egiten du bola, eta gero erortzen utzi etxearen aurka.
‎Esana dago." Mary Annek barre egin du berriro. Idazleak gustatzen zaizkio, eta Josebaren liburu bat bere faboritoetakoa da.
‎Ezin ditu sugeak sufritu. Eskola txikian genbiltzan garaietan ukuilu batera joan ginen sugeak behi bati esnea nola xurgatzen zion ikustera, eta halako batean bera garrasika hasi zen orkatilan" gauza likits baten korapiloa" sentitu zuelako. Eta gero ere, Triku eta hirurok elkarrekin ibiltzen ginenean, higuina zion eguraldi sargorietan mendian ibiltzeari, eta behin baino gehiagotan esan behar izan zion Papik ez kezkatzeko hainbeste narrasti igel jaleekin, kezkatzeko guardiekin.
‎Baina ez zen Carlos, Gabino izeneko langile andaluziarra baizik. Josebak bazuen tratabide pixka bat berarekin. Esan zion:
‎Une hartantxe" zorionez", pentsatu nuenpolizia batek nire kalabozoko atea zabaldu eta gosaltzeko ordua zela esan zidan, hartzeko kafe bat berarekin. Hasi nintzen kafea hartzen, eta burdinazko atea ikusi nuen sotorako sarreran, diru kutxa batena ematen zuena.
‎Sakristian geunden biok, bera mezatarako janzten eta ni banku batean eserita. " Zu bezalako gazte batek bere kidekoekin ibili behar du. Ezin da mundutik apartatu", baieztatu zuen isilik gelditzen nintzela ikusita.
‎Zergatik deitu ote zion horrela galdetu nion neure buruari, eta ez Obaba Ranch edo zerbait antzeko. Gutxiena pentsatzen nuen egun batez bertan biziko nintzela; Stoneham rantxo honetan berrituko nituela egun haietako gertaerak, baita une hura bera ere, eta aldameneko gelan Liz eta Sara nire bi alabak egongo zirela telebista ikusten: hain arrotzak mundu harekiko non nire oroitzapenen errelatoa, inoiz irakurriz gero, asmaketa irudituko zaien.
‎Han badaukate kolunpio txiki bat oso berezia; saskitxo bat bezalakoa da eta ume bakarra eser daiteke barruan. Apur bat bultzatuz gero saskitxoa erraz jartzen duzu biraka, baina harrituko zinateke ikusiko bazenu bultzada motel batez bere ardatzaren inguruan hartzen duen abiadura bizia. Gogora dakartza astronautek erabiltzen dituzten aulki mugikorrak grabitate faltara ohitzeko.
‎" Emakumeak dira txalupa hauek guztiak eramaten dituztenak; iritsi nintzelarik, dozena bat batera heldu zitzaidan, guztiak lehentasun eske, guztiak gazteak eta ongi jarriak. Eman nionak irudi xarmagarria zuen, eta operako ballet batean bere plantak eta dotoretasunak ez ziren gutxiagokoak izanen. Bizitasuna, xarma, lakrikunkeria Euskaldun emakume hauena."
‎Horrela, jende batek bere lehenagoko belaunaldia ulertzen du, bai eta ondorengoa ere, seme alabena, zailtasunik gabe. Berdin gertatzen da belaunaldi guztietan.
‎Lazarragak familiaren geP$ija6SMiBK nealogia erdaraz egina zuela I ezagun zen eta, badirudi, berriki aurkitu Euskarazko eskuizkribu k JHH bat berak ere idatzia izan zela BjHM 1564 eta 1567 urteen artean. "
‎Gaztelaniaren lehen Gramatica castellana izan zen bere lanik garrantzitsuena eta ezagunena. Aitzin solasean argiki aitortu zuen inperioa eta mintzaira batera doazela, berriz ere frogatuz hizkuntza bat bere lurraldetik kanpo zabaltzen bada, horrek politikarekin duela zerikusia eta ez kulturarekin:
‎Emakume haiek guztiek, baina, kontzientzia txarrez ez baizik adurretan entzuten zioten, begiak diz diz eta belarriak erne, eta bat batean bere iritzia aldatu egin zuen Chiarak: " Bahitzaileak ez:
‎Bere gudaldi, lapurreta edo itsas operazioetatik itzulita, Harena bisitatu zuen egun haietako batean Bizargorrik. Ama eta emazteak agurtu zituen, banan banan, denentzat izan zuen hitz goxo bat, baita laztan bat bere ume txikientzat ere; familia osoa agurtu ondoren, Fatimak esperantzatxo bat gordetzen zuen arren, azken ohaideetako bat hautatu zuen loaldia goxatzeko; gero, berriz, kuluxkatik jaiki zenean, bahitutako neskaz galdetu zuen, eta harekin egon zen puska batean hizketan. Fatima urrunegi zegoen zer zioten entzuteko, baina ondo asko ikusten zuen Bizargorriren aurpegia, eta haren begien erlantzean argi ezagutu zuen desiraren dirdira, gizonezkoek oro har eta Bizargorrik bereziki emakume batenganako irritsa sentitzean begi ninietan izaten zuten ñirñir nahastezin hori.
‎Printzeak goleta bat bere ondoan gorde zuen, eta besteari agindu zion joateko lehenbailehen Veneziara, Leonardo dogoari jakinarazteko bere atzerapenaren berri, eta mezua emandakoan itzultzeko atzera Brioniko uharte hartara.
‎Gerla pito zikina!!! Nork adieraziko digu zertako hogoi urteko mutiko batek bere Larrun mendia ez duen sekula berriz ikusiko. Behar bada, azken euskal hitzak enekin eman ditu, egin ere azken muspartida.
‎" Aixa ben Abezian" agertzen da, neskato gaztea, Annualeko egunetako intsurrektuen arteko salatua. " Hidna" izeneko neska bat ere bai, 1927ko uztailaren 12an patruila militar espainol bat Beni Aroseko aduar batean bertakoei armak kentzen ari zen artean, ofizial espainol bat hil zuena. Hidna hau, bost urte lehenago espainolek hildako mujahidin baten arreba zen, eta xerifearen hilobian ezkutatu zen ihes egiten ahalegindu zenean.
‎Egun batean, Nasreddin mutil koxkorra zelarik, estima hartu zion nekazari batek bere baratzera eraman zuen.
‎Goiz batean beretik irtenda, txikitutako ispilu bat atzeman du lurrean Nasreddinek. Zati bat hartu eta, bertan bere burua ikusi du:
‎Nekazari batek bere sorotik ikusi ditu eta:
‎—Nasreddin —eskatu dio egun batean nekazari batek, behinola prozesu batean bere alde testimonioa eman zuena—, astoa utziko al hidake. Aleak errotara eraman behar dizkiat.
‎—Hau da lapur mundua, hau. Orain, merkantzia bat beragatik, bi bider pagatu behar da, eta nork jakin, merkatariak ez baldin bazion beste norbaiti pagatu lehenago!
‎Egun batean, leinuak wadi* batean bere ardi ahuntzak barreiatuak zituenean, kanpamendua inguratzen zuten dunen gainetik zaldizko eta gameluzain batzuk ageri ziren, beltzez jantziak, eta lantza puntetan buru bedera landaturik zeramatenak. Buruza* wadi:
‎Lehenbizian dolu apur bat sentitzen zuen, areagotuz joanik, epe batera bere tinia eta muga jotzen zuena. Ondotik, bake plazent batek betetzen zuen bere baitatik, doluetatik haratago eramaten zuena.
‎Otoi, egiozu begitarte nire heriotzaren orenean lagundu nahi izan nauen populuari. Utz ezazu Zerhun mendiko magalean ostatu hartzera, emazkiozu baimendua eta segurantza aski herriak eraikitzeko, laboreak ereiteko, zuhaitzak landatzeko eta kabaleak hazteko; finean, aita on batek bere seme alabak bezala, har itzazu leinuko presona hunbleak zeure gerizan, sujetik etorkorrenak diratekeen aldetik.
‎Argel en esklabo egon zen denboran parada anitz izan zuen itsaso ohoinen erlijioa ezagutzeko, ernegatuekin mintzatzeko, eta mulha deritzen jakitunak entzuteko; eta handik, konparazio egiten zuen erlijio kristauarekin, finean ez zituela ikusten elkarretatik hain diferent; non, jainko bat bera baizik ez dela, Azken Judizioa gertatuko dela eta amoina pagatu behar dela, bada, hori oro sinesten zuten kristauek!
2011
‎Dena den, eritasunak eta ebaki zauriek baino gehiago, orduko sasoiko nahigabeek higatu ei zuten Arnaut Abadia. Besteak beste, Gerla Handiaren hasiera ezagutu zuen, eta horregaz batera bere ikasle ohi guztien angustiak, arrangurak eta doluak bizi izan zituen. Hiru urtez luzatu zen Arnaut Abadiaren agonia.
‎Zer galda dezake bertzerik laborari batek bere abereetarik?
‎Egun laburrez batzu eta bertzeak, behar duten izariraino handituak dira; baina, oro gorputzari hertsiki lotuak daude. Erran zenezake haurtto bat bere amak arta handirekin troxaturik emana.
‎Nagusiak uste duke aire gaixtoak jo duela. Beha baliezaio hurbilagorik, atzeman lezake barnean sagar bat bere abiaduran jan dion gaixtagina. Hamar edo hamabi egunen buruko, harra marmutxa bilakatua da.
‎Zertako ote? Zeren ikusi baitu sagu bat edo sator bat bere xilotik ateratzen. Lo edo alfer zela uste zenuenean, haren barrandan zegoen.
‎Hiru ezpata dauzkat esan zuen KongZhou maisuak, baina bat bera ere ez da gauza inor hiltzeko. Aukeran dauzkazue hirurak baina, ezer baino lehen, beren ezaugarriak azalduko dizkizuet.
‎Etxe onekoak izanik asko edo gehienak, urrutira joaten ohituta zeuden herria utzita gaztetan. Ibilbide luzea egin behar izaten zuten azterketa inperialetan aurkeztu ahal izateko edo, bazterrik bazter, arduraren bat bere gain hartzeko. Alde egin behar duenaren kezka eta urruti dabilenaren herrimina aipatzen dituzte sarritan, eta erbestea eta presondegia ere ezagutu zuen batek baino gehiagok.
‎Iparraldeko herrixka txuri eta txukun batera heldu nintzen haren bataio agiriaren bila. Paperik gabeko zahar bati bere nazionalitatea emateko. Zer paper behar paperik gabe hainbesteko denbora bizi ondoan?
‎—Bada, nik, hemeretzi urte nituelarik, Iruñeko auzo bateko jai parrandan ibilitakoan, adiskide bat bere etxera eraman nuen, herrixka batean bizi baitzen, eta itzultzean, errepidetik atera eta horma baten kantoiaren aurka jo nuen. Hantxe hil nintzen, igande goizean.
‎Achiary Carter Holmes lanean kontrabaxuaren, ahotsaren eta perkusioaren uztarketa ezin konpara dezakegu normalean kantari batek bere musikari laguntzaileekin lortzen duenarekin. Ezta jazzeko jam session etan gertatzen direnekin ere.
‎Gaztelua muino tontorrean kokaturik dago. Aran zuri bat bere oinean. Txoriek hegaldatzen dira gaztelu inguruan, txori beltzak, beldurgarriak.
‎Gertaera horrekin, euskal poesiak sekulako erakusleihoa aurkitu zuen, eta beste modu batera inoiz izango ez zukeen hedapena (Leteren 1974ko disko hartatik 35.000 ale saldu izanak zerbait esan nahi du garai haietaz eta bertan lirikak izan zuen funtzioaz). Nahikoa zen orduan Laboak poema bat bere kanta baterako aukeratzea, aurrerantzean milaka aldiz entzuna eta errepikatua izango zela eta milaka lagunen memorian betirako geratuko zela ziurtatzeko. Neurri apalago batean bada ere, beste zenbaitekin gertatu izan da gertakari bera.
‎Gainera, Laboa, Imanol, Achiary eta Ordorikaren ibilbidea, puska handi batean, poeta garaikide jakin batzuei lotua egon da modu nabarmenean. Eta poeta batek bere zortzi edo hamar poema kantari beraren ahots eta musikarekin kantu herrikoi bihurturik ikusten dituenean, pentsa dezake kantu horiek ez direla berak asmatutako poema soil haiek, beste zerbait ere bihurtu direla baizik. Hori baino ez da Artzeren garai bateko poesiaren eta Laboaren arteko lotura; beste garai batean Achiaryren ahotsean garatu delarik.
‎Azken batean, Letek garrasi ahotsez, erraietako ahotsez, biltzen ditu hitz guztiak bere kantuan, besterenak eta bereak bat eginik, hitzaren ibai zaharrean murgildurik, gizaki izatearen erdi mina ahotseraturik. Lehen esan dudan poetaren Hitza eta Rilkek azpimarraturiko amets harrigarri hura bat bera irudikatzen ditut orain, eta amets horren inguruko gogoetarako gonbita izan nahi lukete datozen orriok.
‎—Ba, une batean bera eta Claude, Donemilion familiaren etxe ondoko artasorora joan direla, zigarro erretzera. Ni sukaldetik nentorren eta barbakoa dagoen lekura nindoan, orduan ikusi ditut biak, oso diskretuki, desagertzen.
‎—Niri beste teoria bat bururatu zait hasi naiz ni orduan zerbait asmatzen—, hara: gizon batek bere emaztea hil du pistolet hau erabiliz. Emaztea hil ondoren gorpua ezkutatu egin du nonbait, esate baterako, ibai ondoko basoan lurperatu du zulo handi bat egin ostean.
‎Arratsaldeko hiruretan, Erromako kanpoaldean, gaztelu erromatarren herrietan, Grottaferrata izenekoan hain zuzen ere, eguzkia kiskalgarria zen herriko plazan. Herritar talde bat bertako espezialitatea bazkaltzen ari zen plazako kioskoaren mahaietan. Lau panini con la porchetta!
‎Turista batek bere buruaz beste egin du San Pietrotik:
‎Tabernariak garagardoa ekarri zuenean, Konfuzioren liburua ireki eta zenbait pasarte irakurtzen hasi zen: " Errazagoa da armada bateko komandante gorena menperatzea miserian bizi den bati bere askatasuna kentzea baino". Ekialdeko filosofia, bururatu zitzaion.
‎Ahalegin horretan, denboran zeharreko bidaiek sor zitzaketen paradoxak eta zientzia gizonek planteatzen zituztenak, Moujanek ere plazaratu zituen eta, nola edo hala, konpondu ere bai. Horrela, denboran zehar egindako bidaian bidaiariren batek bere aitona hilez gero zer gerta zitekeen aztertzen da:
‎Haietariko bat begiztatzen ari zela, hiriko gertaeretako albiste batek eman zion atentzioa: Modesto de Pablo, margolari ospetsu samar bat hiriko alde zaharreko atiko bateko bere estudioan agertu zen hilik. Isabellak bazuen adinean sartutako artista haren aditzea, eta haren obraren atzerabegirako udal erakusketa handi baten kartela ere gogoratzen zuen.
‎Era bereziren batean maitasuna aurkitu edo maitea galdutako pertsonak; gurasoen banaketaren aurrean epaileari eskutitz hunkigarri irudimentsua bidali zion umearen istorioa, kazetariek jasoa; estasi mistiko batean Joan Paulo I.a ikusi zuela zioen gizon bat, Aita Santuaren heriotzaren ardura izan zutenen izenak entzutear egon zela zin egiten zuena; bere bizitzaren une zail batean bere burua intsumiso aitortu eta aurrerantzean mikrofonoaren aurrean gehiago hitz egiteari uko egin zion irrati esatariaren istorio bitxi hura; edo istorio pertsonalagoak, tren geltokian kokaturik, trenaren zain zeuden bidaiariei txanpon baten truke poema harrigarriak idazten zizkien afrikar harena bezalakoak... Isabellaren koadernoa betetzen zuen pasadizoen zerrenda bizitza bezain luzea eta ustekabez betetakoa zen.
‎Amaitzen ari zen kontakizuna Alemanian kokatuta zegoen; krimen batekin zerikusia zuen istorioa zen, eta amodio sutsu baten istorioa ere bai. Estatuko fiskaltzan lan egiten duen emakume batek bere gaztetako amodioa, inoiz ahaztu ez duena, hilketa baten errudun jotzen dutela jakin berri du. Harekin elkarrizketatzen da, hainbeste denbora pasa eta gero, profesionaltasunaren eta maiteminaren arteko nahasketa batez.
‎Mitxelenak dio Arabako Virgala aldaera kontserbatzaileagoa datekeela Bergara baino, bokal arteko/ l/ atxikitzen duelako, baina Bergara Gipuzkoakoa 1448an aurkitu dugu lehen aldiz euskal agiri batean, bergarar herritarren izenarekin batean. Gipuzkoako eta Nafarroako toponimoak bat bera direla garbi dago; Arabakoa gauza bera denetz, berriz, ez dago hain argi. Honen bilakaera Birgala> Birgara izan izanen da; Gipuzkoa Nafarroetako toponimoarena, berriz,* Bergala> Bergara izan daiteke.
‎Oharra: NTEM XLVII ren arabera (130 or.) Sarran eta Sarrankoliñenea bat bera dira, eta azken honendako Sarrdnkoliñenea (ibid., 131 or.) ebakera ematen du.
2012
‎Ez zuten, hiriaren kasuan esaterako, hiria eratzeko legeetan jainkoen bermerik behar, hiritarren erabakimena baizik. Bat bera ziren, beraz, arautzailea eta arautua: auto nomoak ziren.
‎Jakina, aldaketa mailak ez doaz beti norako eta erritmo berean, baina ez dago jendartea aldatzerik jendea bera aldatu barik, eta gainera, autonomiak aldaketaren zentzua nork bere baitatik taxutzea eskatzen du. Funtsean arauak bereak nahi dituenaren psikologia bat bera da bai proiektu kolektiboetan bai indibidualetan. Psikologia horren hastapena jazotakoen kausei buruzko teoria aldaketa bat izan zen.
‎nazio edo natura berdina dugu, alegia naziokideok substantzia berekoak izanik, gure artean, norberaren ezaugarri pribatuak izan ezik, ez dago balioko bereizgarririk. Politikoki, espazio publiko orokorrean, denok omen gara bat bera. Hori horrela, Nazio Subiranoaren kideak garenez geure eskuko eta burujabeak omen gara, agintari eta agindupeko aldi berean.
‎" Ez dut pertsonalki ezagutzen Saint Foix. Hori bai, bere poemak ezagutzen ditut, eta Belgikan poeta handirik bada, nago haietariko bat bera dela. Pariseko zeinahi poetarekin ere neurtu daiteke Saint Foix.
‎Zuzena iruditu zitzaion imajinaturikoa. Entzuna zuen, agian Toisonetek berak aspaldi esanda, Leopoldo erregeak faltan bilatzen zuela lehoi buru disekatu bat bere ehiza pabiloian, eta batzuetan malenkoniatsu jartzen zela trofeo haren ezean; malenkoniatsu eta jeloskor. Izan ere, bere lehengusuek eta beste senide askok, Espainiako edo Ingalaterrako nobleek, gaina hartzen zioten beren azeri, otso eta hartzekin.
‎Alde batera, konforme, baina, bestera, ehun metro karratu ez dira nahiko andreagaz paseatzeko. Eta ehun mila ere, nahiz, bai, aski diren andreagaz paseatzeko, eta baita katu batek bere baso ibiliak egin ditzan, agian ez dira aski ilargiaren azpian zeru bat, paradisu bat osatzeko. Uharte batean sentituko ginateke, itxita, irtenbiderik gabe.
‎Pablok Judas ordezkatzen du, literalki, halako ordaintze metaforiko baten bidez bere leku absentea Hamabien artean betez. Eta guztiz garrantzitsua da ordezkapen honen beharra kontuan hartzea, Judasen" traizioa" ren zein Kristoren heriotzaren bitartez baizik ez baita posible Eliza unibertsala eratzea; hau da:
‎" jatorrizko kultur berezitasunen gainetik [alegia], balore demokratikoen sistema atxiki behar dela". 54 Goieneko hiritartasuna, horrela, euskaldun (txo)" etniko" petralen eskutik kanpo dago, Suduperen begirunez beteriko ikuspegi multikulturalista tolerantean. Suduperentzat, adibidez, posible da demokrazia, gizalegea eta bizikidetasuna mundu osoan sustatu eta hedatzea; aldiz, inposible da balore demokratikoen sistema berri bat bere osotasunean euskal gizartean eratzea, sistema hori, antolamendu juridiko politiko hori, jadanik eratuta dagoelako: Konstituzioa eta Estatutua.
‎1969an, Erroman, Jannis Kounellis artistak areto osoa hustu zuen eta segidan ukuilu bilakatu zaldi batzuk barruratu ondoren. Beste artista batek bere kaka lata batean sartu zuen eta artetzat jo zuen erakustareto batean ikusgai jarriz. XX. mende hasieran artea hil egin zela aldarrikatu zuten behin eta berriro.
‎Izan ere, egun, informazioa eta dirua batera doaz. Gaur egungo sozietate modernoen bi nerbio sistema inportanteenak bat bera baitira, hain doazelarik uztartuta: finantza merkatua eta informazio sareak.
‎Philip Roth idazleak duela dozena erdi bat urte nobela bat publikatu zuen (The Human Stain," Giza mantxa"), eta bertan egun AEBetan politikoki zuzena izatearen sukarra noraino iritsi den aztertzen zen. Nobela honetako protagonistak, Athena unibertsitateko dekanoa den Coleman Silkek, ikusiko du nola bat batean bere mundua mila puskatan txikitzen den, bere izen ona nola zikintzen zaion eta nola botatzen duten unibertsitatetik. Eta zergatik?
‎Han beste tolosar bat aurkitu dute, bera izan baita gau osoan zehar gaubeila egiten egon den pertsona bakarra, Luis Olarra, eta datu hau bai, hau jartzen du Julio Caro Barojak bere liburuan (bide batez esanda, gure lagun handia, Luis Olarra, duela pare bat hilabete joan zaigu Tolosan eta betirako 100 urte zituela. Lagun taldetxo bat izan ginen Izaskungo malda batean bere errautsak, hark nahi bezala, lau haizetara barreiatzen). Hasi dira noizbait Pio Barojaren gorpua jaisten tartean Ernest Hemingway zegoelaeta orduan eman dio Javier Bello Portuk lurra Julio Caro Barojari esanez:
‎Autoa gurasoen etxe aurrean gelditu eta jadanik hirurok batere presarik gabe luzaroan jarraitu genuen honetaz eta hartaz hizketan. Aldi luze batean eta Andolin ikusi orduko, beti etortzen zitzaidan gogora gau eszena bitxi hura, niretzat arrotz zen toki hartan, mundu zatar eta geldo baten erdian, ikusten nuelarik gazte kementsu bat bere euskara berezi hartan gogoz mintzatzen; garai hartako Santurtzi batean euskaldun berri bat primeran hitz egiten edozein gauzari buruz. Kontraste hura iruditu zitzaidan deigarri bezain harrigarria.
‎Ondo gogoan ditu, ostera, harrika eman behar ziotela ziruditen uneak, eta haien aurrekoak. Nola atera zuten etxetik indarka, ileetatik tiraka; nola erabili zuten lurrean tatarrez, bideko hautsa bilduz, arrastaka; nola aritu zitzaizkion etengabe oihuka eta irainka, hitz bat bera errepikatzen zutela; nola, tira handik eta tira hemendik, erdi biluzik utzi zuten, arropak tarratadaz puskatuz eta urratuz.
‎Eta horrela denak. Mariak, aldiz, ez du halako diru, ohore, botere goserik; bai, ordea, ezin esan ahalako irrika bat bere barrenean, sabeletik bihotzera estutu eta inarrosten duena, berak zergatik jakin gabe."
‎Txutxu mutxuak geldiarazteko modu egokia izan zen, baina ez zen hori maisuaren amaren helburu bakarra; izan ere, gaizki esakak amaitu eta gero ere, bere ondoan eserarazi zuen Magdalakoa egun haietako batean, otoitzean elkartu zirenean, eta buru gaineko zapia erdi erorian ikusi zion batean bere eskuz hartu eta atondu zion, ile gainean.
‎Arrasto zuri bat gelditu zen lurrean. Eta nahigabe sakon bat bere baitan.
‎Urte hartan, ordea, erdi txispatua baitzegoen, eromen hartara sartu egin zen. Berak jakin gabe nola, halako batean bere burua lagun kuadrilla batekin ikusi zuen, soziedade batean, mahaiaren bueltan, ordurik gabeko jan edan nahasian. Orduan ezagutu zuen Luzio.
‎—Melenako altxatuek, Orientetik trumilka helduriko beste anitzekin batean, kanaberadiak sutan jarri ez ezik, tren oso bat bere makinarekin leherrarazi ere dute
‎Irri zapartaka, populuak karkailak areagotzen zituen, Weyler behin eta berriz mintzatzera prest, astoetatik batek bere kantorea erredoblatzen zuenean.
‎Baina, handik laster, bere erritmo politarekin denbora geldiarazten duela dirudien ahots alai batek bere baitatik atera du printzea:
‎Behiala, monarkia sortu zenean, gerra ezkutuaren gainean goratutako lehenbiziko erregea, ahala urria zuela aitortuta denen aurrean eta batik bat bere buruari, akordio batera ailegatu zen ordura arte lurraldean jaun eta jabe izandako naturaren antzinako indarrekin.
‎Hiru baitira, eta ez bost, Petrik eta Tristanek, oraindik ere hagitz txikiak izaki, nork bere anaiaren soinari ongi helduta kopilotuarena egiten konformatu dutelakoz. Eta haur guztiek galdetu dutelarik nolako izena izanen duten prototipo xelebre horiek, ingeniaria zalantzan ibili ez, eta" Sagastibeherak" izenez bataiatu ditu, ez baitu nahi axeriren batek bere diseinuak kopiatzerik...
‎Eta argi hastean hara abiatu da Tibalt erregea, ez baitzaio sekula ohoragarria iruditu beste inor bidaltzea berak bakarrik egiten ahal duena egitera. Jason izeneko bere zaldia baizik ez darama, eta bere ezpata, ezkutua eta zaku bat bere soldaduek behar dituzten fruituak ekartzeko. Onartu du, hori bai, Hassan Al Sabbah en jarraitzaileen arropa beltzak janztea, eta haiek erabiltzen dituzten erdara mordoiloaren esaldi zenbait ikastea.
2013
‎Gauez, bibrazio bat sentitzen nuen nik, eguneko gertaera guztien ondorioa, eta kosta egiten zitzaidan lo hartzea. Poliziak jakinarazi zuen posible zela kriminala unibertsitatearekin zerikusia zuen norbait izatea, itxura normaleko pertsona bat bere betiko bizimodua egiten jarraitzen zuena eremu jakin batean, North Virginia Street etik San Rafael Ranch parkeraino, eta McCarran ingurabidetik 80.eraino. Eremu horren erdigunean zegoen College Drive.
‎Folletoaren bigarren orrialdean, tarte bat bere asmo orokorrak azaltzeko: " Ez nabil ni presidente izan nahian Washingtongo pentsaera konbentzionalarekin bat egiteko.
‎Marrazkiak erakusten zuena: elur erauntsi bat, eta cowboy bat bere zaldiarekin behi talde batengana nekez aurreratzen. Zaldia larrituta, hankak belauneraino sartuta elurrean; cowboya zamarraren lepoa jasota, sonbreirua begietaraino beheratuta.
‎Batez ere, bertatik bertara ezagutzen zutenak. Ez baitzeukaten txapeldunaren oroitzapen on bat bera ere.
‎Angela irakurtzen ari zen butaka gorri batean eserita, Merlinen irudi bat bere buru gaineko koadroan.
‎Amari deitzeko gogoa izan dut, Asteasuko baserri batean berak izandako eskola ekarri baitit gogora, baina pentsatu dut ez zela ezertaz gogoratuko eta nahastu egingo nuela, eta ez naiz animatu.
‎"[...] Irudi bat: Bazoaz harkaitz muinoen artetik, gidari navajoak lasai darama jeepa hondarrezko aldapetan gora eta behera, eta bat batean, muino baten atzean gordeta, arroila txiki bat, eta arroilaren hondoan, putzu zabal bat bere hondartzatxoarekin, ur kristalinoa, sahats hostotsu bat. Haren itzalean, sator bat hilda."
‎Azkenean, kantua bere barrura sartzen zen, eta Adrianek inoiz baino garbiago ikusten zuen Onaren eta Txarraren balantza: alde batean bere arrakastaren pisua zegoen, handia, oso handia, berak asmatutako harakin oholaren harrera onari esker; ez nahikoa, ordea, beste aldeko Txarra berdintzeko. Oso gogorra zen pertsona deformea izatea eta biziaren bilakaeratik, belaunaldien jokotik kanpo geratzea.
‎Ohartzen nintzen irudi haien desegokitasunaz. Ezinezkoa zela, noski, poltsa baten tamainako edukitzaile batek bera baino ehun edo ehun mila aldiz handiagoak ziren edukiak barruan hartzea, baina xehetasun horrek ez zidan ardura. Metaforak neuzkan nik gogoan.
‎Aurrenekoa, intsektuak. Eman buelta bat bere bulegotik. Bi black widow eta mantis bat dauzka orain.
‎Mahaiaren beste aldean, baina urrunduta, Alexander zegoen. Esku batekin bere bizar beltza ferekatzen zuen. Ez nuen zalantzarik izan, bera zen gure taldeko Juda, Dennisen salatzailea.
‎Gero, hain zuzen ere, Gerra Zibila. Obus baten leherketa, metraila pusketa bat bere buruan, ebakuntza ospitalean, eta azkenean bizirik, baina platinozko pieza bat zuela loki hezurra txikituta suertatutako lekuan.
‎Auzia are eta okerragoa zen, ordea, bi aldiz pobre ziren lekuetan, esate baterako Euskal Herriko bazter menditsuetan Reader' s Digest irakurtzen zuen emakumearen gazte garaian, XX. mendearen hasieran. Bilboko langile auzune batean jaiotakoak sar zitezkeen fabrika batean, denda batean; joan zitezkeen ikastetxe batera bertako sukaldean laguntzearen truk, eta hartara aprendiz heziketa jaso. Baina Albiztur, Aldaba, Alkiza, Asteasu eta halako herrixketakoek aukera mugatuak zituzten, artzaintza edota nekazaritza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 214 (1,41)
batek 132 (0,87)
batean 67 (0,44)
batez 16 (0,11)
bati 9 (0,06)
Bat 6 (0,04)
batera 5 (0,03)
Batek 3 (0,02)
bata 3 (0,02)
batekin 3 (0,02)
bateko 3 (0,02)
baten bidez 3 (0,02)
batentzat 3 (0,02)
baten 2 (0,01)
batetan 2 (0,01)
batean barrena 1 (0,01)
bategatik 1 (0,01)
batekin batera 1 (0,01)
baten atzean 1 (0,01)
baten atzetik 1 (0,01)
baten bitartez 1 (0,01)
baten gainean 1 (0,01)
baten truke 1 (0,01)
batena 1 (0,01)
batenganako 1 (0,01)
batengandik 1 (0,01)
baterako 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat bera ere 39 (0,26)
bat bera buru 22 (0,14)
bat bera etxe 8 (0,05)
bat bera gain 8 (0,05)
bat bera egin 6 (0,04)
bat bera ama 5 (0,03)
bat bera ez 4 (0,03)
bat bera hartu 4 (0,03)
bat bera herri 4 (0,03)
bat bera mundu 4 (0,03)
bat bera seme 4 (0,03)
bat bera alaba 3 (0,02)
bat bera arlo 3 (0,02)
bat bera bizitza 3 (0,02)
bat bera haur 3 (0,02)
bat bera ikasle 3 (0,02)
bat bera izen 3 (0,02)
bat bera lehen 3 (0,02)
bat bera ume 3 (0,02)
bat bera zaldi 3 (0,02)
bat bera aitona 2 (0,01)
bat bera arrakasta 2 (0,01)
bat bera baino 2 (0,01)
bat bera baita 2 (0,01)
bat bera benetako 2 (0,01)
bat bera bera 2 (0,01)
bat bera betiko 2 (0,01)
bat bera bi 2 (0,01)
bat bera bizi 2 (0,01)
bat bera eman 2 (0,01)
bat bera eragin 2 (0,01)
bat bera etorri 2 (0,01)
bat bera garai 2 (0,01)
bat bera gorputz 2 (0,01)
bat bera hitz 2 (0,01)
bat bera hizkuntza 2 (0,01)
bat bera hori 2 (0,01)
bat bera kasa 2 (0,01)
bat bera lagun 2 (0,01)
bat bera maisu 2 (0,01)
bat bera on 2 (0,01)
bat bera osotasun 2 (0,01)
bat Bera Sara 2 (0,01)
bat bera soldadu 2 (0,01)
bat bera sukalde 2 (0,01)
bat bera ukan 2 (0,01)
bat bera abere 1 (0,01)
bat bera abiadura 1 (0,01)
bat bera adierazi 1 (0,01)
bat bera adinkide 1 (0,01)
bat bera adiskide 1 (0,01)
bat bera agindu 1 (0,01)
bat bera agindupeko 1 (0,01)
bat bera aginte 1 (0,01)
bat bera ahots 1 (0,01)
bat bera ahutz 1 (0,01)
bat bera aldaera 1 (0,01)
bat bera aldameneko 1 (0,01)
bat bera amestu 1 (0,01)
bat bera amorante 1 (0,01)
bat bera antzerkilari 1 (0,01)
bat bera apez 1 (0,01)
bat bera ardatz 1 (0,01)
bat bera ardi 1 (0,01)
bat bera arduradun 1 (0,01)
bat bera argazki 1 (0,01)
bat bera arima 1 (0,01)
bat bera arkatz 1 (0,01)
bat bera arma 1 (0,01)
bat bera arratoi 1 (0,01)
bat bera askatasun 1 (0,01)
bat bera asmo 1 (0,01)
bat bera ate 1 (0,01)
bat bera atera 1 (0,01)
bat bera atzetik 1 (0,01)
bat bera aurpegi 1 (0,01)
bat bera auzo 1 (0,01)
bat bera auzokide 1 (0,01)
bat bera azal 1 (0,01)
bat bera azaldu 1 (0,01)
bat bera bainujantzi 1 (0,01)
bat bera baizik 1 (0,01)
bat bera bakarrik 1 (0,01)
bat bera balantze 1 (0,01)
bat bera balentria 1 (0,01)
bat bera balkoi 1 (0,01)
bat bera bara 1 (0,01)
bat bera baratu 1 (0,01)
bat bera Bustintza 1 (0,01)
bat bera Iruñea 1 (0,01)
bat bera Larhun 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia