Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 889

2000
‎" Lahincheko atentatu lazgarriaren buru izan zen Ian Donnelley atxilotua izan zen atzo, Londonderryn. " Ralph" ezizenez ere ezaguna den aktibista honi hamar atentatu egozten zaizkio, gehienak Ipar Irlandan, baina baita Errepublikan egindakoak ere. Azken hauen artean dago iragan urteko uztailaren 13an Lahinchen burututakoa, zeinetan bost..."
‎Eta hats hartzen dut gaur, konparazione, eta airea hartzen dut, baina aire hori bertze batek hartu zuen atzo, eta bertze batek hartuko du bihar. Eta ni hemen nago, zu hor zaude eta hura han dago, eta aireak bereizten gaitu, baina baita aireak elkartzen ere, zeren aire beretik hats hartzen dugun.
‎" Otoitz egizue, beren gaitzetarik libra daitezen", karitatea eta urrikalmendua bertze sentimendu guztien gainetik ipintzen zituela. Eta, baldin halakoa bazen, halakoa zelako zen, baina baita erasmista zelako ere, hitz batean erraitekotan, ez baita erraz esplikatzea, bertzenaz, nola egon zitekeen, utzi zizkidan liburuen artean, Gero rekin baterat, Erasmoren Enchiridion militis christiani liburua ere... ezta nola jo zezakeen edonoiz Barto lo mé de Ca rranza apezpikuaren Katixima rat ere, zeina baitzeukan faszikulutan argitaratu Flandriako edizione batean, teologo ezagunak Inkisi...
‎Emazteki adintsu bat agertu zen: adintsua baina baita osasuntsua eta kementsua ere.
‎—nik aditzeko moduan mintzatu zen emaztekia, medikuari baino gehiago neuri xuxendu balitzait bezala: haatik, baldin dudaren bat banuen, ez nuen luzaz iguriki behar izan, zeren, medikuari adio egin bezain fite, eneganat etorri eta, bere semeari ahakar egiterat zihoakion ama batek bezala, fermu eta fintko, baina baita gozo eta emaro ere, erran baitzidan, euskaraz—: Mutila, ez al duk nehoiz ere aditu ezen astoa meneratzen dela zigorrez, baina gizona hitz onez...?
‎Gero, haatik, eguzki izpi batek hodeia zulatu, eta zure be hako hark argitzerat egin zuen. Eta zure begiek gogor behatu zidaten orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean.
‎Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
‎Eta kanporako bidea hartu zuen. Baina, kanporat egin aitzin, atea irekitzerat zihoanean, jiratu egin zen, eta, erdi nigarrez, baina baita amorru biziz ere, erran zuen:
‎" Honat etorri nintzenean, mila bider aditu izan nuen ezen Pagabasoko leizea infernuko zuloa zela, eta nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa.
‎Egun hartako irakurraldietarik batean, Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea oroitarazi ziguten: pasarte hura, zeinean aditzerat emaiten baitzaigu nola Aaronek erdietsi zuen, Jehovaren garaziaz, eskuan zeramàn makila suge bihurtzea, baina baita nola egiptoarren Jainkoa ez zen gutiago izan, halako suertez, non bertze hainbertze erdietsi baitzuten haren sazerdoteek ere beren eskumakilekin, harik eta sugeak borrokan hasi eta Aaronenak egiptoarrenak irentsi zituen arte, frogatzen zelarik, gisa hartan, ezen israeldarren Jainkoa zela egiazko eta zin zinezko, eta ez egiptoarrena.
‎Eta hala abiatu nintzen egun batean Salamancarat, kontzientzia, beti bezala, eskrupuluaren pipiak jana eta zuhirindua, baina baita studioen esperantza harekin ere...
‎Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa. Ez al zen, bada, katedral hura, monumentu ezin astunagoa, alde batetik, zeren egina baitzen, eta beti da astun, baina baita arina ere, bertzetik, zeren baitzirudien ezen, Galileoren iritzien gainetik, zerurantz egin zezakeela noiznahi den, bere bi dorre haiekin —zeinak izan baitzitezkeen lantzak edo tragazak, lurraren baitan zetzàn Greziako mitologiako jigant batek edo gure euskal lurretako jentil batek jaurtiki berriak—, grabitate indarra garaituz gero. Arratsez iritsi nintzen Burgosat, eta arrats hartan hala ikusi nuen katedral hura.
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. ...ta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri ... Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
‎bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan. Eta, oroitzen ez badut ere don Frantziskok jarri zuen aurpegia, betilun imajinatzen dut alde batetik, ikusirik zer penitentzia zetorkion gainerat jende uholde harekin, baina baita betilunetik betargirat egiten ere bertzetik, loratzen zitzaiolarik, finean, ezpainetan, irri ezkutu bat, zeina izan baitzitekeen, hitzetarat bihurtua, apezak eliztarrei xuxendu komentario balizkoa, malizios bezain inozenta: " Zer?
‎Arrazoin zuen François de la Rochefoucauldek, eta arrazoin duzu zuk ere, jaun André, zeren eta halakoak baitira anitzetan guhaurk asmatzen ditugun hitzak, iduri ederrekoak kanpotik baina baita huts hutsak ere barrendik, eta iduri horrek ekartzen dit gogora antzinako egiptoarrek baltsamatzen zituzten Faraoiena, eternitatea amets, azala eta itxura mamiaren eta muinaren sostengua izan zitekeelakoan. Vanitas vanitatum et omnia vanitas.
‎Eta, egun batean, xakeari buruzko historia harrigarri hura kontatu zigun: ...ain; eta eskatu zizkion asmatzaileak taulako lehen koadroagatik bi gari bihi, hurrengoagatik lau, eta hurrengoagatik zortzi, bakoitzean bi aldiz gehiago... eta erran zion ezen segi zezala gisa hartan koadroz koadro, hirurogeita laugarrenerat arte, eta hirurogeita laugarren eta azken koadroak jakinaraziko ziola berari eman beharreko ordaina; eta kontatu zigun nola hatsarrean erregek irri egin zion, baina baita harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean, zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainbat gari bihi. Eta jartzen gintuen aitonak problema haren erresoluzionean... eta, kalkuluak egin ondoren, kontatzen hasten ginen numero luze hura, eta milioien, bilioien eta trilioien artean galtzen ginen, zeren numero hark infinitutik hurbil behar baitzuen, eta infinitua ez zegoen nehola ere atzemaiterik.
‎" Irriz ari natzaizu, baina haserre nuke, Graziana. Izan ere, anaia mesprezatzen eta gutxiesten ari zara, zeren eta Joanikot ero samarra izan daiteke, baina baita gizon noblea eta bihotz onekoa ere, eta bere mailako emazteki batekin ezkonduko da, nehoiz ezkontzen bada... zeren hori bertze kontu bat da! Eta ahantz ezazu Maddalen, neskame bat izanik, jostailu bat izan baitaiteke, gehienik ere, Joanikoten eskuetan...
‎Osabak plateretik burua jaso, eta behako labur bat xuxendu zidan, ezusteko baten ondorea izan zitekeena, baina baita galdera bat ere.
‎—Izan ere, gauza handia da ordenaren sakramendua, baina baita ezkontzarena ere, eta, bietarik ere, ondo gabiltza ingurune honetan, zeren, Joanesek apez izaiteko asmoa duen bezala, Maddalenek eta biok ezkontzekoa.
‎Baina ez, ezin nuen halakorik egin. Edo, anaia eta Elbira galdu eta hondatu nahi ote nituen, baina baita neure burua ere.... Ez, bertze joko tailu bat jokatu beharra nuen, neure burua perilean jarri gabe...
‎Baina, Indietarik Europarako bidaia ezin luzeagoan galdu gabe, xuxen heldu nahi nioke Pasaiako portutik Urbiainerat egin nuen bertze bidaia hari, edo, hobeki, Irundik Urbiainerat egin nuenari, zeren Pasaiatik Iruneraino elkarrekin joan baikinen kapitaina eta biok, eta zeren Irundik Urbiainerat egin nuen bertze bidaia hura Indietarikoa baino laburragoa gertatu baitzitzaidan, bistan da, baina baita beteagoa eta erranahitsuagoa ere, berehala endelagatuko duzu zergatik.
‎Aizue: baldin bizirik bazaudete, esker mila zuei, zeren, naizena naizela, zuengatik bainaiz, eta zuen baitakoa nauk erroan; eta zuengatik nauk, zuen ondoan bizi izan naizelako, desterruan edo erdi desterruan azken urteotan bai, Errege Faltsuaren kontrako bertze gerla hura galdu ondoren, baina baita errespetu handi batean, nahiz eta zuek katoliko izan eta ni luthertar. Izan ere, oroitzen al duzue iaz izan genuen konbertsazionea, noiz eta jakinarazi bainizuen ezen irakurri berriak nituela Lutherok indulgentzien kontra skribatu zituen 95 tesiak —egun Parisen bizi den ene lagun mami Joseph Elizanburuk ezkutuki igorriak—, eta irakurraldi hark Lutheroren zale eta gura egin ninduela guztiz?
‎Eta ez zaude, bertzalde, ero, zeren sasoinez baitzabiltza... eta zureak badu erremediorik, eta berehala emanen dizut horren frogantza. Izan ere, pentsa dezagun ezen koadroko mutil hura zinez zela zuk amesten zenuen lehengusuarena, eta ez zure aitonarena; haatik, nola gauza bat den ametsa eta bertze bat errealitatea, hala, baldin begiak hertsaraziko balizkizute eta erranen balizute ezen haragi hezurrezko mutilaren aitzinean zaudela, ez al duzu uste ezen berehala zabalduko zenituzkeela begiak... baina baita handik gutirat hertsiko ere beharbada, damuturik, koadroak erakusten ez zizun akatsen bat igarriko zeniolako: orinen bat ez dakit non... edo atsegin ez zenukeen bertze zerbait, gorputzaren neurria, konparazione?
‎Baina, aitzinatu gabe utzi ditudan bertze gai batzuekin bezala, honekin ere bertze liburu bat skriba nezakeen, zeren eta halakoak baitziren han ezagutu nituen presoak ere —arraza guztietakoak: beltzak eta indiarrak gehienak, baina baita zuri guti batzuk ere—, baina ez da hori oraingo kontua, adarretarik galdu nahi ez badut bederen... nahiz eta ez nukeen preso haietarik bat ahantzi nahi: preso indiar bat, Ixaru zeritzana.
‎Baina aita kaputxino hura ez zegoen han bakarrik, eta bertze lagun bat zuen, Zacarías López de Rojas zeritzana, handik ordu pare baterat edo etorri zena, komarka hartako tribu bateko indiarrak bisitatu ondoren, eta ezin hobeki hartu gintuena. Eta guk hari mapa erakutsi, eta jakin zuenean zertarat gindoazen, halaxe eleztatu zitzaigun hura, abegikortasunez, bai, baina baita engainamendurik gabe ere:
‎—Zalantza bat daukat, Joanes, zeren ez baitakit bertze bizitzan lehen senarraren edo bigarrenaren etxean piztuko naizen, zeren hura maite izan bainuen, baina baita zu ere, hura bezainbat... Halarik ere, zure zalantza handiagoa izanen da, agian, zeren bertze mila emazteki ezagutu zenituen ni ezagutu aitzin... eta oraino ezagutuko duzu bertze norbait, beharbada...
‎Baina bada bizitzan epe bat eta aro bat, zeinean haurra apurka gizontzen den, eta bertze aterbe batzuk bilatzen dituen, ohartu ere gabe batzuetan, baina baita ongi oharturik ere bertzeetan, nola izan baitzen ene kasua. Eta, hala, osabak jauregiko ziegetarat ustekabeko bisita hura egin zidanean, ene baitan zerbait hautsi, eta haustura hark marra hura eta zigilu hura eragin zizkidan denboraren bidean, aditzerat emaiten zidatenak ezen epe bat akabatu eta bertze bat hasterat zihoakidala.
‎Eta ni ere ideia hartakoa nintzen eta, gisa hartan, ez nuen burua gehiegi erabili beharrik, jakin eta ulertzeko ezen mapako paradisuak ez zuela egiazko Paradisuaren existentziarik frogatzen... Haatik, nola, nengoen puntuan nengoela —zalantzen zuloan sartua, bai, baina baita bizitza nehoiz baino seriosago hartzeko gogoarekin ere, zirt edo zart—; nola, bada, deus guti behar bainuen, ipurtargi baten argitik eguzki distiratsu baten egiteko, hala, mapa hura ikusi nuenean, iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea, nola egun batzuk lehenago mintzatu b...
‎—Arrazoin duk, bai, zeren Frantziak ezpatak behar baititu... baina baita buruak ere...
‎" Nikolas: etxegoiendarrok gari gaineko txoriak izan gintuan eta gari gaineko txoriak izanen gaituk... zeren eta ehun urtetan ikus baitezakek jauna bilauturik, baina baita bilaua jaundurik ere".
‎Aitona Nikolas, komunzki eta eskuarki, euskaraz mintzatzen zitzaigun, baina baita frantsesez ere, batik bat don Frantzisko, herriko apeza, Mattin eta bion prezeptore izendatu zuenean —sasoin hartan, noiz eta aitona deliberatu baitzen, nekearen nekeaz, etxeko jaun gisa zituen arduren uzterat—, zeren don Frantziskok ez baitzekien frantsesez, eta aitonak biziki maite zuen frantsesa eta frantses kultura, eta nahi zuen, bertzalde, ahalik eta hizkuntza gehienetan tre...
‎Eta, ondorez, usteak eta aburuak aurkituko dituzu —liburuan barrena azalduz joan daitezkeen pertsonei eta gauzei buruzkoak, baina baita ideiei buruzkoak ere, nahiz eta, puntu honetaz denaz bezainbatean, goganbehar naizen aspaldiko egiak asmatzen ibili ez ote natzaizun usu—, ene memoriatik eta ene kontzientziatik mamituak eta hautemanak, zuk hainbat gutunetan adierazia abiapuntutzat harturik, baina egizu kontu ezen uste eta aburu horiek ez dutela ene konfesionearen etorkiko intentzionea hondatzen ez zapuzten, zeren, ber...
‎Izan ere, muga orotarik haratago, iragana zehatz mehatz oroitzea baino anitzez ere inportantagoa zen, ene ustez, iraganaren usainen eta aromen oroitzea. Zeren gertaki bakoitzak gorputz bat baitu, baina baita arima bat ere, eta xehetasunak dira gorputza, eta aroma arima. Edo erran diezazuket ezen gertaki bakoitzari usain bat dariola, aroma bat, gure baitan errotzen den halako sentsazio berezi bat, eta aroma horren berreskuratu ahal izaitea edo hartarako gai izaitea dela enetzat funtsezkoena eta gorabehera ororen egia.
‎ezin handiagoa agertzen zait alde batetik, ez hain handia bertzetik: skribatzaile gisa, munduan izan diren erretorika maisurik ederzaleenen pareko, etorri eta hitz jario handikoa, baina baita doia eta zuzena ere, ugaria bezain zehatza; pentsalari gisa, Trentoko kontzilioaren jarraitzaile ezin fidelagoa eta leialagoa, halako suertez, non beldurrik gabe afirma baitaiteke ezen deus guti berririk eransten eta eratxikitzen diela Trentotik hedatu ziren ideiei eta arau moralei... nahiz eta ezin zaion kendu, bertzalde, ezen, haien janzteko eta indartzeko, ezin hobeki erabili zituela bai... Aineza nik ere haren trebezia, nahi dudana edo nahiko nukeena behar bezala adierazteko, eta neure burutazio eta ideiei gorputz emaiteko, gorputz sendo bat, zeinak harria den hitza eta hitza den harria bailituzke oin eta zimendu!
‎Eta, segidan, osabak bizpahiru mila hitzetako dikzionario bat erakutsi zidan, osabak berak Collège de France n italianoz eta frantsesez skribatua, lagun izan zuelarik, hartarakotz, ikaskide italiar bat, bolognarra, Marco Conti zeritzana. Zeren Parisen irakurri baitzituen, Gassendiren kontseiluz, zientzilari pisatarraren De motu, latinez, baina baita Il Saggiatore, Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo, tolemaico e copernicano eta haren Discorsi ak, zeinek Italiako lengoaiaren ikasterat eta gogoz ikasterat bulkatu baitzuten.
‎" Osaba Joanikotek, zeina baita etxeko zientzilaria, hori guztia afirma diezazueke", eta amak osaba Joanikoti behatu, eta behako hura eskaini zion, zeinak baitzuen estimutik konplazentziatik bezainbat. Eta, akabatzeko, erran zigun ezen Jainkoa gisa hartan mintzatzen zitzaigula, gizonen obra handi haren bidez, jakin genezan nolakoa zen mundua, berez eta izaitez, eta nola lege jainkozko haren arabera eraiki beharra zegoen Estatua eta Eliza, baina baita jende printzipalaren etxeak eta jauregiak ere.
‎Eta jaun Marcelekin ere, bertzalderat, berdintsu eta orobatsu. Eta kontu hartan ene arimaren salbazionea zegoen jokoan, eta joko hura garbi jokatu behar nuen, oro irabaz edo oro gal, Jainkoaren aitzinean ez baitzuen ene burua engainatzen edo ene kontzientziaren korapiloak ezkutatzen ibiltzeak balio, Jainkoak guztia ikusten zuenez gero, bai ene gorputzaren zokorik gordeena, baina baita arimarena ere, eta horrek larritzen ninduen.
‎Izugarria izan zen bi mutilek beren ezpatekin eskaini ziguten ikuskizuna, hain izugarria, non gehiago baitziruditen biek ere zaldunen nobeletako protagonistak, haragi hezurrezko izakiak baino. Aitak, ohi bezala, inguruneko lagunak eta jauntxoak gonbidatu zituen festa hartarat, baina baita, ohi ez bezala, haien emazteak eta seme alabak ere, eta, beraz, batzuen eta bertzeen artean, berrogeita hamar lagunez goiti izanen ginen, haietarik erdiak edo neska mutil gazteak. Uraitzeko jaunak bazituen hiru alaba gazte, zein baino zein ederragoak, eta bai haiek bai bertze neska guztiak ere liluraturik bezala egon ziren bi ezpatariei beha, halako moldez, non ezin afirma bainiezazuke zeinek zein distirarazten zuen joko hartan:
‎Zeren puntu horrek, zeina izan daitekeen paperaren gainean darabilgun antzara edo faisai lumaren muturra, sortzen baitu lerro xuxena, baldin bertze puntu baterat xuxen irioiten badugu; sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake, eta espazio osoa sor dezake, eta, ororen buruan, mundua sor dezake, mundua sortzen du. Eta formen munduak liluratu egiten gaitu, baina baita nekatzen eta ahitzen ere, zeren, begiak eta behakoa forma batean pausatu orduko, bertze bat ari baitzaigu albotik deika: izan ere, nola forma batzuk bertze forma batzuen baitarat biltzen diren, edo desegin egiten diren, bertze mila forma berriren sortzeko eta haietan gorpuzteko, halatan ugaltzen, berretzen eta emendatzen zaigu formen mundua; eta, formen mugimenduan eta haien etengabeko itxuraldatzean begiak batetik bertzerat darabiltzagula, pausarik eta geldialdirik gabe, akabatzen dugu hondarrean eroturik eta zorabiaturik.
‎Eta ahalketurik nengoen gauza haiek entzuten, Pedroren behakoa atxik ezinik... harik eta kopa bat arno eta bi kopa ere edan nituen arte, zeren eta Pedrok gizontzat hartu baininduen eta osabak ez zuen ezetzik erran. Eta, eskandalizaturik nengoen alde batetik, baina baita gogara ere bertzetik, gero eta gogarago, zeren eta arnoak ausart egiten baininduen, eta hala akabatu nuen nik ere haiek bezala, hondarrean, irrikarkaraka.
‎Neure ordu arteko bizitzan kasik ez nintzen neskez arduratu izan, baina egun hartan bai, barrenean zerbait nabaritu nuen, zerbait berria, zeren eta hura ez baitzen, konparazione, anaia batek bere arreba eriarenganako senti zezakeen urrikalmenduzko maitasuna, nola izan baitzitekeen nik Pisan sentitu nuena, noiz eta Laura zeritzan neskatxa zangobakar harekin inkontratu bainintzen; aitzitik, sentimendu berri hark barrendik inarrosten ninduen eta asaldatzen, eta, nolabait erraitearren, hegazti ezezagun bat bihotzean bere habiaren egiterat balihoakit bezalakoa zen... Eta, nehongoa ere izaitekotan, paradisukoa edo zerukoa izan behar zuen hegazti hark, hain baitzen enegan sortzen zuen sentimendua gozoa eta deliziosa, baina baita, aldi berean, haizetsua eta bortitza ere. Eta gose egarrizko sentimendua zen, bertzalde.
‎Eta Pedro eni beha paratu zen... eta, segidan, koadroak erakusten zuèn neke eta atsekabe hura igarri nion Pedrori berari ere, betarte izerditsuan eskultore izengabe batek oinazearen iduria zizelkatu balio bezala, kolpez kolpe eta zimurrez zimur, baina baita oinaze orotarik haratago kausi daitekeen libertatearen distira ere, haren begi argiz beteetan.
‎—Felizitatzen zaitut, Pedro —erran nion hunkiturik, boza dar dar— Bizitzan ikusi dudan koadrorik beldurgarriena da, baina baita ederrena ere... Eta uste dut ezen osaba Joanikot...
‎Arrats gorria zen, eta karrika haietako mugimendua izan zen ene arreta piztu zuèn lehenengo gauza. Ekialdeko Indietarik hiruzpalau untzi iritsiak ziren bezperan, eta, hargatik edo —hargatik, segur— anitz jende zegoen karriketan —marinelak gehienak, jakina, baina baita bertze jende tailu batzuk ere— tabernetarako bidean, edo tabernetarik ateratzen; eta anitz ziren, halaber, hango eta hemengo jendeek erabiltzen zituzten hizkuntzak eta lengoaiak, holandesa eta espainola bere batez, frantsesa gutiago; eta gizon batzuk multzoka juntatzen ziren eta pilatzen edozein bazterretan: multzo batean, sorgin iduriko atso zahar bat ikus zitekeen, kartak nahasten eta egozten; bertzean, bertze atso bat, belar afrodisiakoak saltzen; hemen, xirula jotzen zuen gizon batek; han, bertze bi gizonek txotxongilo batzuen hariak higitzen zituzten...
‎Izan ere, amorioan eta komunionean, bietan ere ez ote dago, azpian eta harroinean, sentimendu bera: finitua infinituan urtzekoa, baina baita, aldi berean, infinitua finituaren mugetarat ekartzekoa ere. Eta, baldin amorioaren kontra ez banago, zergatik egon nuke komunionearen aurka, jakinik ezen sorburu eta iturburu bera dutela eta infinitutasun egarriak iturri hartarat garamatzala, batean bide batetik:
‎...k errerik, elkorturik eta idorturik— ez bainengoen jada lehengo gogoan eta sinestean, eta zeren iraganetik hastandu eta iraganarekin hautsi nahi bainuen, amarekin eta geure etxearekin, leinuarekin eta etorkiarekin, aita Bartolomerekin eta eliza katolikoaren harrokeriarekin... baita liburuekin ere, zeren kapitainak, zeinak etxean dozena pare bat liburu baitzituen, itsasoari buruzkoak gehienak, baina baita Montaigneren Entseiuak ere, hala erran baitzidan bere bertze erran haietarik batean: " Liburuz inguratua bizi izan haiz orainokoan, baina, hemendik aitzina, liburuak alde baterat utzi eta heure bizitzaren liburua skribatzen hasi huke, ez letraz, baina heure hatsaz eta heure odol kolpeez...
‎Etxe hartarik jalgi nintzenean, portuan ainguraturik genuen untzirantz abiatu nintzen, ez Frantsesen Ostaturantz, lagunekin geratu bezala, artean ez bainengoen neure onean... eta goiti beheiti etsaminatu eta argitu nahi bainuen, bertzalde, neure egoera, eta imajinazinoa dantzan jarri, lagunek biharamunean egin ziezazkidaketen galdegiteei ahalik eta modurik airosenean buru egin ahal izaiteko. Harako bidean nindoala, azken hiruzpalau orenetan gertatuak ezin sinetsirik, arrai sentitu nintzen, amesgaizto hartarik libratu nintzelako, baina baita bentzuturik eta zapuzturik ere, edonor zapuzteko modukoak izan baitziren, zinez, azken ordu haietan neuri gertatuak... Eta garagarnoan itorik uste nuen harra berriro hasi zitzaidan hizketan kontzientziaren bazter batetik:
‎Biharamunean, bezperan enekin atera ziren marinelak untzirat itzuli eta, kamastra batean lotan ikusi nindutenean, alegeratu zitzaizkidan, baina baita haserretu ere apur bat, gau osoan kezkaturik egon zirelako, zeren ostatuan iguriki baininduten eta ez bainintzen ostaturat agertu.
‎—.. Eta haien petzeroak, turista mota guztiak: frantsesak bereziki, baina baita, informazio honek dioenez, holandarrak eta britainiarrak ere.
2001
‎Kiloak galdu behar nituen. Baina baita konfiantza eta autoestima berreskuratu ere. Lur jota nengoen.
‎Grazia apur bat egiten dio Tasiori egoera horrek. Baina baita pena ere. Hipokrisiaren aztarna hori.
2002
‎Nahiz eta esperientzia hark bide batzuk ireki: ulertzeko, adibidez, emakume batengatik burua gal zitekeela eta maitasunagatik hil zitekeela, baina baita ulertzeko ere, finean, maitemina eritasun bat bezalakoa izan zitekeela, eta eritasunari erremedioa jarri behar zitzaiola. Medikuntza ikasten ari zen ni bezalako estudiante batek jakin behar zuen hori...
‎Baina argazki hori, gero, egunean egunean osatu beharra dago, puzzleak osatzen diren moduan. Eta ipintzen dugu pieza bat hemen, pieza bat han, batzuetan zuzen, baina baita oker ere beste batzuetan, argazkiari ez dagozkion piezak jartzen ditugulako, edo dagozkionak ere leku desegokietan jartzen ditugulako. Eta ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan, eta argazkia osaezina dela, ondorioz.
‎Berekoiena. Baina baita onena eta eskuzabalena ere. Baterako zein besterako bidea zabaltzen baitute sufrimenduak eta oinazeak.
‎–Eta nik, injekzioekin eta hain beldurtia nintzen honek, batere beldurrik gabe ziztatu ninan zaina, halakoa baitzen barnean sentitzen nuen oinazea, beldurra ere ahazterainokoa. Sartu ninan, bada, besoko zainean, lehenengo droga dosia... eta hala ibili gintunan hurrengo bi urteetan Emmanuel eta biok, droga genuen bitartean elkar jasanez, baina baita elkarrengandik gero eta urrunago ere, gero eta arrotzago. Halakoa baita heroina, baita elkar maite dutenen artean ere.
‎ni, Maria Aranzazu, eta sorgin galanta zu!". Arantxak buruz erantzuten zion, jakina... baina baita ahapeka ere inoiz, ezpainen mugimendu sumagaitz baten bidez, bere onetik aterea sentitzen zenean. Egun batean, ordea, hilekoaren eraginagatik edo, tripako min handiarekin eskolaratu zen Arantxa.
‎1981eko urtarrileko goiz hotz hartan, Altzako anbulatorioko egongela batean zegoen Sara Huarte, medikua noiz itzuliko zain, bere iragana oroitzen zuen bitartean: bere haurtzaroko egun zoriontsuak, jaiotetxean, aita Jaxinto eta ama Pantxikerekin, amona Doloresekin eta bere ahizpa gazte Karmelerekin, baina baita egun zoritxarrekoak ere, edozein gaitzen eraginpean egin zituenak bereziki, baita griperik arinenarekin ere, gaitzak sortzen zion egoera orokor tamalgarriaz gain, Erramun Ibargoien herriko medikuaren injekzioen beldur izaten zelako; auzoan igarotako eskolako egunak, eta mojen ikastetxekoak, nondik bota baitzuten, Formación del Espíritu Nacionaleko señoritari azio sonatu hura egin ziolako... Edurekin... baina batez ere Sergiorekin eta Emmanuelekin, Granadako Alpujarretan, harik eta zorabio batean sartu zen arte, drogaz drogarako ibilaldian murgildurik.
‎Zain zeudenen artean mota orotako jendea zegoen, batik bat adinekoa, gaztelaniaz mintzo ziren etorkinak gehienbat: protestatzen ez zutèn agure atsoak, bizitzan hamaika eskarmentu jaso eta jasan ondoren etsiak ziruditenak, baina baita protestatzen zutenak ere, ez dago eskubiderik, nork ordainduko dit neuri hemen galdu dudan ordua, beste kuku batek joko liguke orain, hauteskundeetan Carrillok irabazi izan balu...
2003
‎–Ardoaren lamada beroekin batean desioaren ausikiak suma nitzakeen begirada horretan, baina baita beldurra ere. Banekien ez nuela zer eginik han, alferrik luzatuko nuela nire bazkalondoko kafea, lagunak inguruan zenituen bitartean ez zinela niregana hurbiltzen ausartuko, eta lagunik gabe ere ez beharbada, ez zinela inoiz, gizonengan horrenbeste gorrotatzen nituen hantustezko plantak eginez, esku bata galtzen poltsikoan eta bestean edalontzia, nire inguruan itzuli pare bat egin eta" zure aurpegia ezaguna egiten zait" edo gisako esapideren bat erabiliz nire ondoko aulkian eseriko, baina banekien baita ere barru barruan nahiago nuela nik hori, nire arratsalde librea etxean bakarrik igarotzea baino.
‎Eta igande hura heldu zen; goizetik, bandera zuriz bete zen plaza; ikus entzuleen artean baziren azpildar batzuk, baina baita easatar asko ere.
‎–Zure edertasun horrek eguzkia ere itzaliko luke, ama –esan dio Txominek, hanpuruski bai, baina baita bihotz bihotzetik ere– Sekula baino gazteago aurkitzen zaitut...
‎Eta azpil nahaspilak ere berpizteko asmotan gaudek, eta berandu baino lehen ekin zioagu entsegutxoren bati... Izan ere, don Kosme eta don Estebe harrapatuta bezala zeudek, haiek beren aparteko munduan bizi izan diren bitartean, gu lanean aritu baikara, isilean bai, baina baita etengabe ere, inurriak bezala. Mundua aldagaitza dela uste ditek, eta hori ez duk egia.
‎Perminek don Esteberen latinezko hitzak errepikatzen zituen noiznahi, baina baita don Justinianorengandik ikasitakoak ere, zein ona den zementua, bai ederra dela iraultza zuria...!
‎Herria desegin zuen, eta ez dugu beste froga baten beharrik. Deabru horren kontra latza eta gogorra izanen da borroka, baina baita itxaropenez betea ere: iraultza berdearen itxaropenez.
‎Herria eta eskola hartzen genituen gehienbat ahotan, baina baita gure familiak, gure harremanak, gure liburuak... Ibilaldiren bat ere egiten genuen bide bazterretik, baina oso aldian behin.
‎Horretaz hitz egiteari ihes egin diodala konturatzeko. Zaila egiten zaidala horren aipamena, baina baita besteei ere. Jendea ez dabil eroso gai horiek hartuta, uko egiten dio.
‎Garai hartako gazte borrokalariongan eragin handia zuen poesiak, teoria politikoak adinakoa (edo agian handiagoa). Nik neuk euskal poetak maite nituen, noski (denen artean Gandiaga kutunen, Gandiagaren Hiru gizon bakarka hura), baina baita erdal poetak ere. Hain zuzen, poeta espainol baten olerkia izan nuen lagun ospitaleko ordu geldietan.
‎Herrian denek denen berri zuten. Eta horrek bazituen abantailak, baina baita kontrakoak ere. Zirenak eta ez zirenak kontatzen zirelako.
‎Hobe, gainera. Oskarrek akatsak zituen, jende guztiak bezala, baina baita bertuteak ere. Oraindik ere haurtzaroan bizi izateak aurrera egiteko oztopoak jartzen zizkion.
2004
‎Hain gogorrak ziren kontatutako gertakizunak, beldurra ematen baitzidaten; nire senargaiari, gutunetan kontatzen zuen zerbait gertatzeko arriskua ikusten nuen. Baina baita zalantza asko sortu ere. –Nola da posible palestinarrak hain basatiak izatea??
‎Barne eragiketa horiek, egituraketa eta berregituraketa, kanpotik jasotako ezagutza eta barruko antolamenduaren arteko elkar eraginaren ondorioak dira. Hizkuntza, pentsamenduaren garapen harian momentu jakin batetik aurrera, tresna formala bilakatzen da, kultur ondarearen ikasbidea bai, baina baita kontzeptuaren egituratzailea eta arrazonamenduaren euskarria ere. Edozein hizkuntza komunikazio tresna hutsa bailitzan definitzea eta horretara mugatzea, norbanakoaren garapena alderdi horretara mugatu nahi izatea bezalatsu da.
‎Izan ere, hizkuntza gaitasun soila baino gehiago da gaitasun komunikatiboa: hizkuntza gaitasuna edo gaitasun formala da, baina baita gaitasun testuala eta diskurtsiboa ere, eta gaitasun sozio pragmatiko kultural, eta gaitasun estrategikoa?. Pello Esnal:
‎Joseba beldur zela ohartu zen. Hilketagatik batik bat, baina baita Amaiarekin zeukan harremanaren nondik norakoagatik ere. Amaiaren obsesio zela konturatu zen, eta neska munduaren azkeneraino joango zela berarekin... berak nahiko ez balu ere.
‎Joseba umore handiko mutila zen, bai, baina baita axolagabe galanta ere.
‎Montserekin zoriontsu samar izan nintzen, hainbatetan, baita gizonik zoritxarrekoena ere, gureak porrot egin zuenean; beste emakume batzuekin ere momentu eztiak pasatu nituen, hori ere ez dut ukatuko, baina baita garratzak ere, hustasunez hustasun; Onintzarekin, berriz, ahalegindu nintzen, alferrik baina, ezintasun existentzial batek jokoz kanpo utzi ninduelako. Eta atzera begiratzen nuen harreman haiei buruzko azterketa egiteko, eta balantzea, oro har, negatiboa izan zela iruditzen zitzaidan, guztiz negatiboa egia esan, atsekabea nagusi atsegin txiki batzuen ondoan.
‎O. jaunaren ahalmen horrek aldeko iritziak eta jarrerak piztu zituen, baina baita kontrakoak ere, haiek mirespen puntu batek eragindakoak, eta hauek inbidiak. Eta nola psikiatrak ahulgune bat baitzuen –bere iragana, inortxok ere ez zekiena–, bide luzea egin zezakeen bekaitzak egoera hartan.
‎futbol zelaiko laukia. Baina baita espirituala ere, hitzen zirkulutik datorkiona: pasea, zentroa, errematea... kornerra, penaltia, gola... zutoina, langa, sarea... area handia, area txikia, erdiko marra... lasterketa, ostikoa, zangotraba... jokalaria, entrenatzailea, presidentea... fitxaketak eta milioiak... txartel horia eta gorria...:
‎Izan ere, Erosen ikasle abantailatua zen neurrian, harreman erotikoen hariak ehoteko abilezia aparta zuen Montsek, baita hariak elkarren artean lotzekoa ere, amaraun bat osatzen zuen arte, non geratzen bainitzen harrapaturik, eulia amaraunean bezala. Izan ere, Montse sentsuala zen, limurtzailea zen, lizuna zen, fantasia bera zen... eta, batez ere, jolastu egiten zuen, eta jolasarekin liluratzen ninduen, egiatik haratago, baina baita gezurretik haratago ere.
‎–Aspaldi esan nian, Eneko: eskailera guztiak igotzeko egiten dituk, baina baita jaisteko ere, eta hori ez ahaztu.
‎Mundu hori haurtzaroko Nabarniz da. Baina baita, oraingo mundukoak ez diren bere bizi guztiko Arantzazuko bide zaharrak ere mendietan, errekaldeetan, artzain eta nekazari paraje aparteetan. " Oinez baino belarriz" ibili izan dituen arbaso antzinakoen, esaldi luzeak diren bide zeharkariak, ipuinez eta legendaz beteak airean –" ezagutzen dudan/ erromantzetegi/ ederrena" –, lanez eta historiaz kargatuak zoru lakarrean; isiltasun luzeen bideak gaur egun," gero eta isilago/ gizonon oroitzapenean".
2005
‎Gero, kaxa eskuan hartu, Inesen gelara hurbildu, atea kontu handiz ireki, kaxatik boa atera eta lurrean utzi zuen. Urduri zegoen, baina baita oso seguru ere egiten ari zenaz. Ondoren, biloba esnatu zuen.
‎ohar daitezela, gure itxura honen azpian, puntu bat besterik ez garela, beste puntu guztiak biltzen dituena bere baitan: senideak, lagunak, baina baita arraza guztietako gizon emakumeak ere, horixe baita bizitzaren sekretua, neurriz kanpoko esperientzia batean ikasi nuena, yoga egiten ari nintzèn egun batean.
‎Baina Tomasek baietz esan zion Inesi egun hartan, hondartzara joango zela, eta esan orduko damutu zen. Badira, ordea, konpondu ezin diren hutsak, baina baita konponerrazak ere, eta Tomas, zorionez, istantean ohartu zen bereak erremedio erosoa zuela, aski baitzuen mugikorra hartu, eta Joneri mezu bat igortzea: horixe egin zuen, hain zuzen ere, jarraian, honako mezu hau idazten ziola:
‎nekeak agortua eta ezindua bukatu nahi ez bazuen behintzat. Sozialista baitzen, bai, senarra, baina baita beste zerbait ere askoz lehenago, itxura batean: ar eta gizon, gizon eta ar?
‎Amona Kontxik oihu eta oihu egin nahi izan zuen, garrasi eta garrasi, baina ez zuen egin, alaba esnatuko zen beldur eta auzokoek entzungo zioten beldur. Minduta eta umiliatuta sentitzen baitzen, baina baita lotsa lotsa eginda ere, ingurukoek jakin zezaketenaz.
‎Eta nolakoa da txantajea? Batzuetan, borondaterik txarrenarekin egina, baina baita borondaterik onenarekin ere, beste batzuetan, ez dakit zer den okerragoa. Ederki probatu nuen nik hori neure senar ohi Anbrosiorekin, infernuan egon dadila.
‎Eta, beharbada 17 urte idor hauetan dena ahaztu edo erdi ezabatu zaidalako, Valcornejara eta abarretara joan aurrekoak baino kilikagarriago atxeman ditut. Baina baita eskuragaitzago ere.
‎Atxetako eta Labartzako asko ere bai. Baina baita Ibarrangelu, Bedarona, Natxitu, Kortezubi eta Lekeitioko ez gutxi.
2006
‎Literatura benetan arnasdun eta eleganteak badaude, Dante Alighieri ren poema bezalakoak, baina baita zoro eta fantasiosoak ere, Ludovico Ariosto-ren Orlando furioso, adibidez.
‎X.L. Haratago ezertan sinisten ez duenarentzat, peripezia biologikoaren menturazko episodio bat. Kausalitate baten ondorioa, baina baita kasualitate bat ere.
‎Norbaitek esan dezake hori dena estetika zela. Estetika zen, bai, baina baita zerbait gehiago ere. Azken finean, nik uste dut edermena, jainkomena eta emozioen mundu sakona ezin direla bereizi.
‎ellos nos han civilizado" 299 Hala sartuak dira berba erlijiozkoak: zeru, infernu, fede, gurutze, etab.; baina baita naturarentzako kontzeptu orokorrak ere (abstraktuak): gauza, arbola, abere, kolore.
‎Y ahora nos acordamos de nuestra raza" 334 Hizkuntza eslabiarrez mintzo diren herriak oro, edo hizkuntza germaniarrez mintzo direnak, oro ez dira odol edo kastakideak noski. Baina haiek oro" hizkuntza komun batekoak" izatea (flandriar, aleman, daniar, suediarrak; baina baita ingelesak ere: zergatik bereizi germanistak eta anglosaxonistak, kontua hizkuntza baldin bada?), Unamuno-ri interesatzen zaion apailaketa da, berak espainolez mintzo diren arraza ezberdin guztiekin (hizkuntza erromanikoen arraza barik!) panhispanismo bat osatu ahal izateko; urrundurik, beraz, mundu germaniar eta anglo saxoiari buruz buru" batasun latinoa" proposatzen zutenengandik," arraza latinoan" oinarritua (Espainia, berriz ere, Frantziaren petatxu bat izango litzateke).
‎Nazio europarrak –gogoemazu mintzairari–" tienen una anatomía y una fisiología históricas muy diferentes de las de esos cuerpos orientales. (...) Pertenecen a una especie zoológica distinta y tienen su peculiar biología" 582 Europaren berekitasun berekiena Asia eta Afrikari buruz( baina baita Espainiaren aldean ere!), zientzia da. " Si Europa trasciende en alguna manera del tipo asiático, del tipo africano, lo debe a la ciencia:
‎450 OC, VI, 176 eta hurr. Ortega-k Eskola Historikoan sartzen ditu Niebuhr eta Ranke historialariak, baina baita Böckh filologoa eta Bopp, Grimm linguista historikoak ere, eta Savigny jurista orobat.
‎619 Salvador de Madariaga-k, adibidez, in Semblanzas literarias contemporáneas, loc. cit., maiz baino maizago darabil arraza: arraza espainola, arraza galiarra, etab., baina baita ere" la raza de poetas espontáneos" (64). Literatura espainolari buruz orokorki horrelakoak erruz irakur daitezke hor:
‎Berrehun urte honetan Euskal Herriko historia izan da, ez bakarrik eusko lurraren Botere inbaditzaile militar, instituzional administratibo, eskolarraren historia bat, eta euskal erakunde politiko eta sozial tradizionalen desegilearena, baina baita arimen eta etxeen eta harreman pertsonalen eta identitateen inbaditzaile eta nahastailearena ere. Behin egon zen euskararen herri bat; ez da asko gelditzen.
‎Historia pertsonal hau esperientzia partikular bat da, ez filosofia bat. Baina Unamuno-k Euskal Herriko historiaren –etorkizunaren, baina baita iraganarena ere– paradigma moduan erabiltzen du diskurtsoan: " Ni soy yo solo quien a aquella noble tierra debe tanto; débele también este mi pueblo; le debe nuestra tierra toda" 282 Eta hala, Unamuno-ren arrakastaren historia Bilboren eta Euskal Herriaren arrakastaren historia dela saiatzen da erakusten.
‎–René garbia zelako ez zuen hil –azaldu zuen Malenferrek– Dena ulertu nuen orduan: Jainkoak zigortzeko bidali zidan Deabrua, baina baita aukera bat emateko ere. Bere Mezularia zen, Artaldera itzul nendin bidalia.
‎Azken batean, horrexegatik sartu zen katramila hartan, ezta? Dirua lortzeagatik eta Frantziatik behin betiko alde egiteagatik, bai, baina baita garai zaharretako kilikadura berriro sentitzeagatik ere. Aho-sabaian izuaren zaporea berriz dastatzeagatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 846 (5,57)
Baina 43 (0,28)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina baita ere 57 (0,38)
baina baita bera 17 (0,11)
baina baita beste 16 (0,11)
baina baita gizarte 9 (0,06)
baina baita gu 9 (0,06)
baina baita eder 8 (0,05)
baina baita haiek 7 (0,05)
baina baita ni 7 (0,05)
baina baita bestelako 6 (0,04)
baina baita kezkatu 6 (0,04)
baina baita arima 5 (0,03)
baina baita gauza 5 (0,03)
baina baita amorru 4 (0,03)
baina baita bizi 4 (0,03)
baina baita eskuraezin 4 (0,03)
baina baita etxe 4 (0,03)
baina baita gero 4 (0,03)
baina baita jende 4 (0,03)
baina baita kontrako 4 (0,03)
baina baita langile 4 (0,03)
baina baita luze 4 (0,03)
baina baita oso 4 (0,03)
baina baita ama 3 (0,02)
baina baita berri 3 (0,02)
baina baita bertze 3 (0,02)
baina baita bi 3 (0,02)
baina baita desira 3 (0,02)
baina baita egun 3 (0,02)
baina baita elkar 3 (0,02)
baina baita Espainia 3 (0,02)
baina baita esperantzatsu 3 (0,02)
baina baita ezin 3 (0,02)
baina baita gorputz 3 (0,02)
baina baita gozo 3 (0,02)
baina baita haserre 3 (0,02)
baina baita hiri 3 (0,02)
baina baita liburu 3 (0,02)
baina baita nazka 3 (0,02)
baina baita oker 3 (0,02)
baina baita zenbait 3 (0,02)
baina baita adi 2 (0,01)
baina baita adimen 2 (0,01)
baina baita ahanztura 2 (0,01)
baina baita amore 2 (0,01)
baina baita amorratu 2 (0,01)
baina baita anbiguotasun 2 (0,01)
baina baita apur 2 (0,01)
baina baita argi 2 (0,01)
baina baita asko 2 (0,01)
baina baita aspergarri 2 (0,01)
baina baita atze 2 (0,01)
baina baita ausart 2 (0,01)
baina baita autoerruki 2 (0,01)
baina baita badaezpadako 2 (0,01)
baina baita bainugela 2 (0,01)
baina baita barre 2 (0,01)
baina baita beldur 2 (0,01)
baina baita beldurtu 2 (0,01)
baina baita beltz 2 (0,01)
baina baita berak 2 (0,01)
baina baita bizitza 2 (0,01)
baina baita denbora 2 (0,01)
baina baita dentista 2 (0,01)
baina baita desadostasun 2 (0,01)
baina baita desberdin 2 (0,01)
baina baita dezepzionatu 2 (0,01)
baina baita duintasun 2 (0,01)
baina baita egoera 2 (0,01)
baina baita erabakitasun 2 (0,01)
baina baita erantzukizun 2 (0,01)
baina baita errealista 2 (0,01)
baina baita errespetu 2 (0,01)
baina baita esker 2 (0,01)
baina baita esperantza 2 (0,01)
baina baita ezinezko 2 (0,01)
baina baita ezpain 2 (0,01)
baina baita forma 2 (0,01)
baina baita gainerako 2 (0,01)
baina baita gaitasun 2 (0,01)
baina baita gazte 2 (0,01)
baina baita gerrate 2 (0,01)
baina baita gizon 2 (0,01)
baina baita gogo 2 (0,01)
baina baita goibel 2 (0,01)
baina baita grazia 2 (0,01)
baina baita halako 2 (0,01)
baina baita haragizko 2 (0,01)
baina baita hau 2 (0,01)
baina baita hegan 2 (0,01)
baina baita heriotza 2 (0,01)
baina baita hizkuntza 2 (0,01)
baina baita hura 2 (0,01)
baina baita hurko 2 (0,01)
baina baita Juan 2 (0,01)
baina baita Maria 2 (0,01)
baina baita Nafarroa 2 (0,01)
baina baita Zuberoa 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia