Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2001
‎Alabaina, hamazazpigarren hilketa gertatzen denean ustekabe bat gertatzen da Pioletadun Hiltzailearen kasuan: antza, hiltzaileak bere lehen okerra egin du, oker potoloa, gainera; biktima idazle bat da, eta Popescu Popafrescu literatur kritikaria eta unibertsitate irakasleak, kasualitate hutsez idazle horri bisita egitera joandakoak, hiltzailearen aurpegia, edo silueta, edo traza orokorra atzeman du. Aurpegia, aurpegi zati edo silueta izan, poliziak uste du Popescu Popafrescuren laguntza erabakigarria izan daitekeela Pioletadun Hiltzailea, azkenik, identifikatu eta harrapatu ahal izateko.
2005
‎Arbideko Tartas oihanean biltzen ziren jada Alemaniako kontzentrazio zelai eta hango laborantza zein lantegietarik ihes zetozen herritar gazteak. Janinari amak jakinarazi zion Gerard, bere lehen maitalea, arbola eta sasi nahasi haietan ezkutatzen zela. Ez bat ez bi, gizonarengana lehiatu zen, aitak alemanen begirada eta gutizia bekaitzetarik salbu atxikitzen zituen baserriko mozkinez zareak hanpaturik.
‎Ezin izan zion bere Nocturnea inoiz erakutsi. Gau hartan, bere lehen kontzertu handian, soineko beltz luzea arrastatuz pianoaren ondora iritsi zenean, begiradarekin bilatu zuen, lehen lerroko oihal gorriko besaulkien artean, baina ez zuen ikusi. Automatikoki egin zuen eseri, soineko beltza atzerantz zabaldu eta pianoaren gainean esku hezeak jarri.
‎" amak berokiaren lepoa lotzen dit, ez elurra ari duelako, elurra egin dezan baizik". Bere lehen liburuko lehen poema zen, eta han zen jada elurra, hilartitzean bezalaxe hastapenean.
‎Banandu egin ginen, leku desberdinetan ipini ginen laurok, lau ginen bai, Sotero ere gurekin etorri zen, apez guztiei" pago zaharra eta txikota berria" eman behar genielako ustean tematua zen arren, entzun ere ez omen zuen nahi aho gezurti hartarik jalgitako ezer. Telesforo Monzonek hitz egin zuen lehenik, hangoa amaituta Tolosara joan beharra omen zeukan, horregatik bera lehenik, Madrilek behin eta berriz ukatzen zuen autonomiari buruzko hitzaldia ematera. Mintzaile egokia zen, ez zuen zabarkeriaren beharrik bera baino burgesagoak ez ziren politikari espainiarrak zafratzeko, gogotik txalotu zuten.
2009
‎Sigmak bere lehen mexikar taxia geldiarazi zuen. Txoferrak gurutzearen seinalea egin zuen, Coatlik Chalco ahoskatu zionean.
2010
‎Makuluekin ibiltzen ikasi behar izateagatik eta bere lehen hitzen beldur nintzelako ere atzeratuko nuen istripu osteko Xabierrekiko lehen ikustaldiaren tenorea.
‎Ohartzen da ez dela gose. Hozkailuaren aurrean beste duda une bat izan du, baina bere lehen asmoari eutsi eta gosaria prestatzeari ekin dio. Lehen ogi xafla irentsi eta bigarrenari mauka egitean itzuli zaio gose pixka bat.
Bere lehen nobelaz oroitzen denean amorrua da sentitzen duen lehen gauza, eta beharbada bakarra, ez baitago harro idatzitakoaren kalitateaz. Oraingo hau borobilagoa da, askoz.
‎Muturreko galanta eman zidan Katxalyn Oruek bere lehen zutabean. Nire aurreko zutabe bati erantzutea tokatu zitzaion lehen txandan, eta barregarri uzten ninduen bere testuak.
‎Lengua de Trapo argitaletxeak argitaratu zion. Bere lehen liburua eta, zegoeneko, itzulita. Nik hogei urte itxaron behar izan nituen hori lortzeko.
2011
‎– Bere lehen antzezlana. Antologia batzuetan ez duk agertu ere egiten, Txekhovek erdi uko egin ote zion esaten da.
‎Harritu egin zen Idoia Diegoren iruzkinarekin, eta areago inarrosi zuen Lazkanok Txema adiskide min zuela jakiteak, gutxi egoten zirela aspaldiko urteotan, bere lehen libururako argazkia berak atera ziola," inoiz atera didaten erretraturik onena". Idoiak arrazoia eman beste aukerarik ez zuen izan:
2012
‎Lau hilabete zituenekoa zen. Bere lehen barreak, egin nuen nirekiko. Zenbat jolas ordu lapurtu ote zizkion nire tesiak?
2014
‎Xabi, aldiz, harro sentitzen da auskalo nondik agertu den kirol poltsa berriarekin. Beno, ez da berri berria, baina hala ematen du, eta gainera bere lehen" kiroletako" poltsa da, eta bere arropa amaren poltsa handian anai arreben arroparekin nahas mahasean eramateaz libratuko duena. Gizontzeko xede zailean aurrerapauso handia.
2016
‎1892an jaioa, Hammett baino bi urte zaharragoa zen eta Chandler baino lau gazteagoa. Bere lehen nobela, ausaz ezagunena, Postariak beti deitzen du bi aldiz da, 1934koa. Double Indemnity 1936koa da.
‎Manchette 42an jaio zen, 71n argitaratu zuen bere lehen nobela, eta 95ean hil zen. Argitaratu zituen hamaika nobeletatik, bederatzi Gallimarden Série noire bilduman agertu ziren.
‎Chandler, izatez, zaharrena da idazle hauen guztien artean, 1888an jaio zelako; alabaina, 1939 urtera arte ez zuen argitaratu bere lehen nobela, Betiko loa, non Marlowe agertu baitzen lehen aldiz.
2018
‎Aspaldian, gaztaroaren bueltan, erakarpen berezia izan zuen Parisek Sararengan. Bohemiako artistek eta kabaretek eraikitako mundu fantastiko eta batzuetan makabroak bere lehen istorio serioak idazteko inspirazio izan ziren. Pentsatzen zuen, agian, egunen batean Parisera joango zela artistaren bizitza bizitzera, eta kafetegi eta antzoki txikietan emanaldiak egingo zituela.
‎– Badakizu, Sara, pelikula bat grabatu nahi zuen. Bere lehen lanak ikusi badituzu, zeharo apurtzaileak diren istorioak eta eszenak ditu. Argia nola erabiltzen duen, soinua, mugimendua...
‎Eta Sarak biderik gabeko bidegurutzearekin amaitu nahi du behingoz. Urteak pasa dira bere lehen eleberria argitaratu zuenetik, eta izandako arrakasta medio, bigarren bat idazteko adorea biltzen hasi zen. Hasiera batean, ilusioz beteta, euforiaren aparretan, dena posible zela pentsatzen zuen.
‎1968an kartzelatu egin zuten. Bertan sortu zuen bere lehen kantua.
‎Euskaldunekin batera euskaraz ez zekiten musikariak, jazzean aritzen zirenak, klasikoa jotzen zutenak, folketik herri kantagintza birsortzen ari zirenak. Ordura arte kantautore bati egozten zitzaizkion ezaugarriak hankaz gora bota zituen Ordorikak bere lehen diskoarekin eta ia osorik Atxagaren poemekin taxutzeak batasuna, homogeneotasuna eman zion, irauteko sendotasuna, atenporalitatea.
‎Jose Luis Otamendik 1980 urtean plazaratu zuen Egunsenti biluzia, bere lehen poema liburua, Koldo Izagirreren Itsaso ahantzia tik lau urtera, Amaia Lasaren Hitz nahastuak etik hiru urtera, Bernardo Atxagaren Etiopia-tik bira, Gabriel Arestiren hilondoko Azken harria tik urtebetera, Tere Irastortzaren Gabeziak en eta Joseba Sarrionandiaren Izuen gordelekuetan barrena ren urte berean. Iñigo Aranbarrik Otamendiren lehen lau poema liburuak biltzen dituen Bakarrik bahago neguan libururako idatzitako hitzaurrean argitzen digu zein diren haren hastapeneko poesiaren ezaugarriak.
‎Lehenagotik ere hausnartua zuen Sarrionandiak aberriaz. 1981eko Izuen gordelekuetan barrena bere lehen poema liburuan zioen: “Aberria hautatu egiten da/ eta emakumea edo/ bakardadeak edo besterik ezak/ ezartzen derauku”.
‎Tatianarekin bizi da Neuve des Boulets karrikan, nahi bezain ozen jar ditzakeen diskoekin, gaztainondo hostoz betetako liburuekin eta lagunek bidalitako gutun eta postalez betetako tiradera duen gau mahaitxo batekin, bere lehen LP handia iritsi denean. Bere berea den disko luzea, bere izena eta grano lodiko zuri beltzezko argazkia lehen aldiz azalean:
‎Baina han ez zen minbizirik. Onik atera zen bere lehen heriotza hartatik, San Sebastian mauritaniarren gezietatik bezala, Andy Warhol Valerie Solanasen tiroketatik bezala.
‎Herve Vilard baino urtebete geroago jaio zen Fakirra, 1947an, eta gaur bisitan etorri zaion idazleak Pharosi esan dionez –hau ezin lezake hark inolaz ere jakin–, lehen diskoa baino lehenago, 1966ko udazkenean, Antigua auzoko villa batean grabatu ei zuen bere lehen kanta erregistratua izan zitekeena, haren dantza taldekoekin ibili ohi zen ezagun batek erositako gailu batean. Erdi txantxetan egindako bertsio jostari bat zen, izatez, idazlearen arabera.
‎“Izatez, gure aita izan zen 1966an bere lehen soldatarekin magnetofoia erosi eta Fakirrari kanta hura grabatu ziona. Berea da zinta.
2019
‎Ilusioaren ordaina izenburua duen bere lehen liburua argitara eman zuenetik, 1983tik, euskal literaturak izandako bilakaera begi onez ikusten du: “Nik zuen, emakume idazle gazteen, gauzak irakurtzen ditut oso gustura, iruditzen zait gainera lehenengoz askeago idazten dela.
‎Badirudi hitz egin nahi duela, alabari zerbait esan nahi diola, baina ezin ditu ezpainak guztiz bereizi, apur bat baino ez, ezin du. Alaba aitaren hitzen zain dago, hainbeste denbora eta gero, ez du berak lehen hitza esan nahi, ume sentitzen du bere burua. Aitaren ezpainei baino ez die begiratzen, umetan bezala.
2020
‎Ahotsa leuntzen dut, begirada malenkonikoa jarri, uztartu borroka esaldi sendoak eta poesia, Hego Amerikako idazle ezkertiarren baten aipua ekarri, Espainian oso ondo funtzionatzen du horrek. Neska gazte begihandi bat dut zelatan, bere lehen garagardoa nire seigarrenaren kontra. Espero dut gehiegi ez mozkortzea, mihia mantsotu dut, trago txikiagoak edan.
‎gerraren mekanismoak gaurkotasun betea dauka, baita Europan ere. Bosnian GKE batekin egondako lagun batek esan berri dit badela kroaziar jatorriko idazle feminista bat, Slavenka Drakulic, bere lehen liburuan ardatz bitxia hartu duena: antza denez, emaile ezezagun batek giltzurrun bat eman zion gehien behar zuenean.
2021
‎Elkarri jaurtitako hitz ozenegiren bat ere bai. Kontra egingo ote zien Luisek gurasoei eta anaiari, ezetz, berak lehen lerroan nahi zuela eta ez zituela bere kideak bakarrik utziko. Ez eskatzeko faborerik berarentzat, mesedez, kalte besterik ez ziotela egiten bere armakideen begien aurrean?
‎Ez nekien bere alaba nintzela bazekienik eta lotsa azal guztitik zabaldu zitzaidan ohartu nintzenean hitz egiteak horretaz hitz egitea esan nahi zuela. Aitak esan ziola sagardoa izan zela bere lehen alkohola, mendian, gurasoen eskutik, oso lotsatia zela eta mingaina askatzeko hasi zela edaten.
‎Baina ez zuen egin. Bere lehen erreakzioa min ematea izan zen, alabari, bere alaba maitagarri bakarrari: mespretxua.
2022
‎Eskuetara ekarri zidatenean (eta taularatu nezakeela iradoki), ez nuen Mikel Gurrea ezagutzen. Banekien gaztea zela, zinemagilea, izena eman zuela antzerki idazketako tailer batean (esker mila Antzerkigintza Berriak ekimenari eta bere arduradunei) eta Soka zela bere lehen antzezlana…
‎Suro bere lehen film luzeak Ikusmira Berriak saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian, Sam Spiegel Film Lab eta Tallinn-eko PÖFF Work in Progress ekimenetan hautatua izan zen eta 2022an izango du estreinaldia.
‎Ez zituzten 30 urte lanok sortu zituztenean. Maria Sanchezek ere 28 urterekin argitaratu zuen Cuaderno de campo bere lehen poema liburua, eta 30ak bete orduko Tierra de mujeres, bere biografia zatiak josiz landa eremura begiratzeko modua irauliko zuena, askok sentitu dugunari hitzak jarri zizkiona, eta kontatutakoak ezagun ez dituzten horiei beste kode batzuk ulertzeko bide emango ziena.
‎idazle aski ezezaguna izatetik garaiko idazle handienetako bat izatera igaroko da, bere harridurarako, eta are, baita nahasmendurako ere. Hogei urte baino gutxiagoan Literatura Nobel saria emango diote orain antzokian galdu samar dabilen gizon mehar hari( bere lehen antzerki obra da, eta antzerki mundua arrotz samar zaio).
‎Denetan ezagunena, ziur aski, literatura hizkuntzaren aldaketarena dugu. Jakina denez, Beckettek errebelazio hori ezkero nagusiki frantsesez idatzi zuen, eta alde batera utzi zuen bere lehen hizkuntza, ingelesa. Biraketa horren muinean hizkuntzaren joritasuna (zeina Joycerengan hain presente baitago, bidenabar) ekiditeko ahalegina dago, eta hizkuntzaren “menderatze” prekariotik idaztekoa.
2023
‎Mikel Laboa izeneko bati ere, lagun artean Zaragozara bidean trenean kantuan ari zela, Labeguerieren diskoa oparitu zioten. Laboak 1964an kaleratu zituen bere lehen lau kantak eta gero… tira, gerokoak uste dut aski ezagunak direla, eta ondorengo urteetako kronologia musikalean sakontzen aritzeak ez duela sobera merezi. Esan ohi den gisara, gainerakoa historia da.
‎Euskal Filologian lizentziatu zen halako batean eta gaur egun euskararen eta bere kulturgintzaren langile autonomoa da. 2004an argitaratu zuen bere lehen poema liburua, Arrakalak izenburukoa. Hiru urtera Katamalo etorri zen, poema liburua hau ere.
‎1991ko azaroaren 10ean egin zuen bere lehen kritika Euskaldunon Egunkarian. Dirudienez, Egunkariatik norbaiten bila ari omen ziren eta Mikel Martinez aktore bilbotarrari deitu zioten.
‎Hitzaldi bat ematen ari zen lehengo kanta zaharrez. Bera lehen aldiz entzutea zirraragarria izan zen. Ze ahots zen hura!
‎Zezeila da. Leioako Kultur Maratilan estreinatuko du Lauka Teatroak bere lehen lana. Duela hamar urte baino gehiago Xabier Mendigurenek idatzi zuen Amodioaren ziega antzerkia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia