Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Musikaren atalean ere geldiune bat egin zuen. Honek ere oroitzearen kronika fidela eraiki zion minutu gutxitan, eta nostalgiaz gogoratu zituen jairik jai ibiltzen ziren denbora haiek, bafleen ondoan eurak ere rock radikal baskoaren parte zirela sinetsi nahirik; eta batez ere sinetsi nahirik eztarria urratu arte botatzen zituzten hitz eta mezu haiek beraien soinu banda osatuko zutela bizi ziren artean. Eta musika lasaiagoa ere hantxe zegoen, biak bakarrik zeudenerako; eta azken denboretan Eiderrek hainbeste gozatu zuen beste musika hura ere, zelta alegia.
2001
‎ikus bertiztu, betiraunde, bidutzi, enura (apenas entzun zezakeen Azkuek Lekunberrin), eta. Orduko idazleek, halaz guztiz, kontuz erabili zituzten hitz asmaberriak, sortzailearen oinatzetan, pozoitsu izan zitezkeelakoan, dirudienez, harraldi larriegietan.
2002
‎Ez zuen ezer buruz bakarrik ikasteko agindurik ematen. Eskola liburuak, irakur gaiak, ikasle txikiek berek egiten zituzten, nahi zituzten hitzak jarriz. Irakur liburua baino gehiago, beste eskoletako haurrekin idatziz zituzten harremanak zerabilzkiten lan tresnatzat.
‎Beste metro batzuk egin zituzten hitzik egin gabe.
2005
‎" Alfons" deitzen zioten plazer uneetan Genar-i tente jartzen zitzaion txurtenari, eta" Pina" Ixabelen mantal bustiari. Genar-ek gustuko zituen maitasuna azaltzeko erabiltzen zituzten hitz, begirada, doinu, usain eta zirri berezi guztiak. Eurenak zirela bakarrik iruditzen zitzaion.
‎Iluna zen aspaldi etxera itzuli zirenean, zipatuak eta Graxi zangoetarik minez. Baina orduz geroztik, Damaseko pentokan herrokatu eta zaldizko bidaia urrunak goraipatzen zituzten hitzak bazerabilzkion gogoan dantzan: aitorrik gabeko atsegina.
2006
‎Ez da lehenengo aldia arrazoi beragatik batzarra egin gabe geratu dela; Alegian beste hainbeste gertatu zen uztailean. Abenduaren 16ko batzarrean lau gai zituzten hitz egiteko: lehendakari berria aukeratzea, Alegiako Udalak UEMAn sartzeko egindako eskaria aztertzea, urteko balantzea eta 2007ko egitasmoak.
2007
‎Arazoa ez da berria, klasiko erromatarrek eurek ere gogor salatu zituzten hitzaren bazterketa eta ezpataren adorazioa:
‎Egin zuten behin Erbiek beren artean batzar edo bilkura, eta igaro zituzten hitz hauek.
2008
‎Horma horiek, ikastolako bi sarreretako alboko hormak dira, zehazki. Mezua idatzi zuenak, beraz, haurrengana iritsiko zela ziurtatu nahi izan zuen, alajaina! Ez ziren horiek izan, hala ere, izkiriatu zituzten hitz bakarrak: " La ikastola es un nido de ETA"," Eusquera es ETA"," Euskara no en la Ribera" eta beste hainbat ere baziren tartean.
‎Eta zein ziren manexek erabiltzen, omen, ez zituzten hitzak eta gaizki kopiatu erdarakadak pladzerra, > «d», batekin(?), xagriña> zubereraz «xangria» dena, esperan >, agian, Euskal Herrian Zuberoan bakarrik erabiltzen direa. Nik erran nezake Nafarroa garaian eta Iparralde osoan ezagunak direla.
‎Giro horretan, hiru hizkuntzako hiztegia izan arren, euskara abiapuntu zuen ondare lexikografikoa utzi zigun Azkuek; horretaz gain, irizpide jakinetan oinarritua: asmakizunik ez, berrikeriarik ez, hiztunek eta autoreek benetan erabili zituzten eta erabiltzen zituzten hitzak ziren kontuan hartzekoak. Mitxelenak (1966 [1988]) dioen bezala, aldi berean bi hiztegi egin zituen, euskalkien hiztegia eta hiztegi historikoa.
‎" Non sartzen dut hau guztia? Leku gehiago izango balu…" Zenbat aldiz ahoskatuko zituzten hitz horiek, etxean objektuak pilatu ahala etxea txiki geratzen dela ikustean. Etxebizitzen tamaina ia beti txikia denez, eta gaur egungo gizartean era guztietako gauzak pilatzeko joera dagoenez, batzuetan traba egiten duten baina alde batera utzi ezin diren edo nahi ez diren tresnek gainezka egiten dute.
‎«Hurrengo urtean Varesen hirugarrena irabazten baldin badut, erretiratu egingo naiz». Sentimenduek zipriztindu zituzten hitz horiek. Baina sasoi honetan burua ondo erabilita prestatu du errepideko Munduko Txapelketa.
‎Nik, ordea, ez nuen piperrik ulertu eta Sarasolaren hiztegira jo nuen, baina berdintsu geratu nintzen; testuinguruak nahasturik, ziur asko. Baina Euskadi Irratiko Mezulari ko solaskideek ere zalantzak zituzten hitz horren esanahiarekin. Lasaitu ederra hartu nuen, maila horretako pertsonek ulertu ez bazuten, zer demonio ulertuko nuen nik ba!
‎lehenengo ilaran guztia eman zuen burusoil beteranoa, eta soinu monitore baten gainean kontzertu osoan lo kuluxkak egiten pasa zuen neska. Biendako izan zituzten hitzak eta txantxak Soupagroupekoek.
2009
‎Lehenengo platera egiteko, Ordiziako perira joango da osagai bila. Ordiziako perian, garai batean traturako erabiltzen zituzten hitzak bilduko ditu: duela 50 urteko pisu eta txanpon desberdinen izenak.
‎Euskal kasuan, adibidez, nahiko esanguratsua da ikustea nola 1980ko eta 1990eko hamarraldietan egin zen rockak, euskal rock erradikala deiturikoak? Euskal Herriko nortasun nazionalaren elementu sinbolikoak erabiltzen eta birziklatzen zituzten hitzez baliatzen jarraitu zuen.
‎Nahiz eta Pujadók aipatzen dituen elementu horiek hor egon, egia da ere kantari batzuek, gutxi batzuek, egia esan? inolako konplexurik gabe kantatu zutela katalanaren alde, hizkuntza baztertu eta gutxiesteko mugimenduen asmo ezkutuak agerian uzten zituzten hitzak erabiliz.
‎Horregatik, hitz potolo berri bat, kontzeptu berri bat, sortzen zen gau bakoitzean, hitz gehiago erabiltzen zituzten niri hitz berriaren esanahia azaltzeko, oiloak hegalpean txitak bezala, azpian hitz gehiago gordetzen zituzten hitz ama haiek uler nitzan. Oiloa ikus nezan, txitak erakusten zizkidaten, kriseiluaren argitan, pattarraren beroan.
2010
‎Bi kazetari faltsuak, bata kamera eskuan eta bestea mikrofonoarekin, alde batetik, eta, bestetik, gizon edadetu eta elbarri bat eta bere laguntzailea behar zuena. Laurak iparramerikarrak izaki, ingelesez ari ziren, eta Amaiak nekez jarraitu ahal izan zituen trukatzen zituzten hitzak. Aurreko taldetxoak baino motelago mugitzen ziren, gurpil aulkiaren erruz.
‎Hilarriak harrizko fatxada handi handi baten azpian daude; horma hori irlandar estatuak eraikia da, eta bertan zizelkaturik ageri dira irlandarrek matxinada abian jartzeko aldarrikatu zituzten hitzak. Aldi hartako nazionalismo eta sozialismo literario seduktorearen adibide ederra dira.
‎Eta euskara batuak euskalki guztiak hondatuko zituela, eta abar. Baina berrizaleek ere bereak eta bost egin zituzten hitzak eta esaldiak asmatzen, sarritan euskara klasikoari iruzur eginez. Nik, oñatiarra izanik, ba nuen nolabaiteko konplexu bat, ustez, nire Oñatiko euskara ez zela dotorea eta beste zenbait euskalki baino itsusiagoa, pobreagoa zela.
‎Zer gorde nahi duzue?, galdetu zien Funosasek Alliot Marie eta Rubalcabari. PSOE hiltzaile, Sarkozy laguntzaile oihukatuz hartu zituzten hitzak plazan bildutakoek.
‎Mundu Literarioa" desiguala eta konbinatua" da, antzinako troskista euskaldunek munduko ekonomiaren bilakaeraz erabiltzen zituzten hitz xarmagarriak oroitaraztearren. Kulturaren ateak ez dira denentzat berdin irekiak munduan, botere politiko eta ekonomikoen mendean dago kultur produktuen mobilitate eta merkatua.1126 Kultura txikiak, errepresentazioan funtzio subordinatua izateaz aparte, ez dira berez eta osorik ordezkatzen.
2011
‎Ikertzaileek, ordea, pentsatuta ikasleak ez zirela jatorriz arabiar hizkuntzakoak, baizik eta tamazight hizkuntzadunak, beste datu mota bat biltzeari ekin zioten. Hitz zerrenda bat eman zitzaien, hiru hizkuntzatan (katalana, arabiera eta tamazight), eta ikasleek adierazi behar zuten zein ziren etxean gehien erabiltzen zituzten hitzak. Emaitzen arabera, ikasleen% 60k tamazight hizkuntzako hitzak aukeratu zituen.
‎Agustinek eta Aitorrek azaletik baino ez zuten ezagutzen elkar. Inoiz lankidea tabernara eramana nuelako gurutzatuko zituzten hitzen batzuk. Asteazken gaua zenez, ez zebilen jenderik tabernan.
2012
‎Euskaltzaindiak lanean jarraitzen du. Hiztegi Batuaren lehen zerrenda zehaztu zuten, A-tik Z-ra, eta bigarren itzulian lanean ari da orain Hiztegi Batuaren batzordea, aurreneko bueltan hiztegian sartu ez zituzten hitzei buruzko erabakiak hartzen. G letrari buruzko ebazpenak argitaratu zituztenez azkenekoz, laster etorriko dira K letrarekin hasten diren hitzei buruzko erabakiak.
‎–Ondo?. Horiek izan ziren autoak martxan iraun zuen bitartean gurutzatu zituzten hitzak.
‎Ahaleginak egin nituen nire zerbitzari Ostirali trikimailu hura argitzeko, eta esan nion agureak mendira igo eta haien jainko Benamuckeeri «oi!» esateko asmo hori iruzurra besterik ez zela, eta, hark esan zuen bezala, handik ekartzen zituzten hitzak ere antzeko zerbait. Erantzunen bat aurkituz gero, edo inorekin hitz egiten bazuten, izpiritu gaiztoren batekin izan behar zuela.
‎Halere, laster itzuli ziren berriro, eta haietako batek, nire aurpegia osorik ikustera ausartu zelarik, besoak eta begiak miresmenez goratuta, ahots ozen baina garbiz, zera oihu egin zuen: Hekinah degul 5. Gainerakoek errepikatu egin zituzten hitz hauek zenbait aldiz, baina nik orduan ez nekien zer esan nahi zuten. Denboraldi hartan guztian oso deseroso egon nintzen, irakurleak pentsatuko duen bezala; azkenean, askatzeko ahaleginak eginez, lokarriak apurtzeko zori ona izan nuen, eta ezkerreko besoa zoruari lotzen zioten ziriak atera nituen; hala, besoa aurpegiraino eramanez, nola lotu ninduten jakin nuen; aldi berean, min handiegia eman zidan teinkada bortitzez, nire ileari ezkerraldean eusten zioten lokarriak ere askatu nituen pixka bat, eta gai izan nintzen orduan burua bosten bat zentimetro biratzeko.
‎Aita Ambrosiok lantzean behin beste aita bat eramaten zien entsegu gelara, haien aurrerapenak ikus zitzan. " Hobetzen doaz, bai" esaten zien musikan aditu ospea zeukan bizardun aita hark, eta Guillermo eta Inas poztu egiten ziren; ekinean jarraitzeko bultzadatzat hartzen zituzten hitz haiek, aita Ambrosiok gogoberritzeko esaten zizkienei indarra ematen zielarik (aita hura ikastetxean bizi zela zegoen hedatuta, nahiz eta eskolarik ez eman. Urteak garrenean atera zuen Inasek aita Donosti izan zitekeela orduko hura).
‎Zarata eta nahasmena hileta murmurio goibel batek ordezkatu zuen. Auzoak agurtu zituzten hitzekin; leiho eta kontraleihoak itxi zituzten; argiak itzali zituzten; loreak ipini zituzten gorputza jarriko zuten gelan. Gizonek egunsentian aurkitu zuten ihien artean trabaturik, pentsatu bezala.
‎Ez zuen segituan amore eman, baina hondarreko lasaitu zen. Bien artean urratu zituzten hitz zikin haiek. Arrasto zuri bat gelditu zen lurrean.
‎Jainkoak berak entzun ez dituen otoitzak erranen derauzkitzut lurra lorez eta zerua izarrez bete zituzten hitz eztiak zurekin hemengo errekak ibaituko baitira udaberriak itoko baitu negua eta arrosak ez baitira ximelduko eta itzal goibela iguzkituko baita zurekin zilatuko dut mendia eta lohitik izarrak jaliko eta maitasuna amaigabetuko zu gabe ez baititake ez zorionik ez Euskal Herririk mendien itzalean zaude hemen zaude enekin nolaz maitasun hitzak nahi nituzke erran baina gaur ezin dut benito lertx... nolaz irri egiten ahal duzu?
2013
‎Arestian esan bezala, toponimo eta hitz horien guztien bilduma egina dago; beraz, honetaz gehiago jakin nahi izanez gero, lan honen bibliografiara jo besterik ez dago. Hala ere, aipatu nahi nuke 2009an, Barrundiako Udalaren ekimenez, herritarrek erabiltzen zituzten hitzen bilduma egin zela. Ehunka hitz jaso ziren eta 2011n liburuxka bat argitaratu eta herritarren artean banatu zuteni.
‎Basarri, Aterrene, Erriko eta Erluetxe. Fronteko gudariak animatu zituzten hitz neurtuen bidez guztiek ere (Altzibar 1977: 55) 135 Adibide gisa, hona hemen Basarri bertsolariaren bertso sorta bat.
‎Taldean aritzeak zer sentimendu eragiten zien adierazten zituzten testu poetiko horiek eraldatzeko esan zien: " Irakurketa adierazkorra egitean, ederki nabarmendu dituzue taldekideen sentimenduak adierazten zituzten hitzak. Orain, hitz horiek eta beharrezkoak iruditzen zaizkizuenak aldatuz, poemek adierazten dituzten sentimenduetan eragin behar duzue; molda itzazue, buelta eman, talde lanaren eta taldekideen onurarako izan daitezen:
‎Indio kapitaina, ez besteak bezain estua izaeraz, hain pozik zegoen gure abegi onarekin ezen behin baino gehiagotan, popa gainean, dantzan eta kantuan hasi zen. Arreta jarri nuen zerbait egiteaz batera ahoskatzen zituzten hitzetan, eta haien hizkuntzak gisa honetako hitzak dituela jakin nuen: pire hitzak gure hizkuntzan" eser zaitez" esan nahi du; intomene, nola duzu izena?; sumite, emadazu.
2014
‎Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak Batzorde Ahaldundua lanean hasi orduko, egitasmoaren zuzendariak adierazi zuen hiztegi mota horretan ez zela egokia horrelako markak erabiltzea, ohiko praktika lexikografikoaren arabera, eta proposatu zuen marka horiek zituzten hitz guztiak banan banan aztertu eta bakoitzari tratamendu egokia ematea, Euskaltzaindiak eskura dituen corpusetan agertzen zuten erabilera kontuan hartuz. Halaxe egin zuen erredakzio taldeak eta bakoitzari zer tratamendu eman proposatu zuen.
‎6 Jose Maria Satrustegi (Arruatzu, 1930 Iruñea, 2003) antropologo eta euskaltzaina izan zen euskal izendegiaren apailatzailea 70eko hamarkadan, Euskaltzandiaren enkarguz. Lan eskerga egin zuen, eta zabaltasun eta intuizio handiz, mitologiatik, literaturatik, agiri historikoetatik zein toponimiatik jasotako izenekin eta haiei kontzeptu onuragarriak islatzen zituzten hitz arruntak erantsiz osatu zuen izendegi proposamena. Aurreko santutegi katolikoan oinarritutakoarekin alderatuta, erabat iraultzailea.
‎Isilduko ote zen Lina Xamuiok hitzontzikeriarik entzun nahi ez zuela esaten zuenean? Biek erabiltzen zituzten hitzetatik baten bat desagertu ote da. Zeintzuk ote desagertzear?
2015
‎Harkaitz Canorenak dira, berriz, Hauskorrago ni, Bai mundu berria eta Zaldiak, denbora. Taldeko kideek kantuaren edo musikaren lagin bat bidaltzen zieten bi idazleei, eta musika horren gainean idazten zituzten hitzak. Etxetxipiak berak idatzia da Frustration kantua.Denboraren kontzeptua jorratzen dute kantuetako batzuek, naturaren hilezkortasuna, bakardadea, inkomunikazioa... eta bada kritika sozialik ere.
‎Azeriaren begiek txinpartak bota zituzten hitza ahoskatu zuenean.
‎Zerbait nahi dut, zerbaiten bila etorri naiz, eta gero eta hondorago jausi zen, hura zer ote zen zehatz jakin gabe, begiak itxirik. Eta apur bat itxaron zuen, puntua eginez, zalantzati, eta afalorduan esan zituzten hitz haiek, «Txinako arrosa loretan eta erle horiak txistu», pixkanaka hasi ziren bere gogoan alderik alde, erritmoan, eta jario haren hitzak, argi txiki motelduen antzera, bere gogoaren ilunpetan piztu ziren, gorri, urdin, hori, eta bazirudien goiko beren pausalekuak utzi eta batera eta bestera hegatzen zirela, edo garrasi egin eta oihartzuna zabaltzen zela; biratu eta libururen bat bilatu zue...
‎Itsasoko piratak zirela jabetuta, eta liskarra baretze aldera, marinel atzerritarren alde egin zuen Thomas Morganek, eta keinu horrek betiko adiskidetasunaren atea zabaldu zion Ali Abderramanen bihotzean. Bat batean, antzeko bizimodu, amets eta bide, ibilitako aspaldiko adiskide balira legez hitz egiteari ekin zioten, eta alkoholaren berotasunean amaigabeko istorio eta balentriak partekatu zituzten hitz aspertu luzean.
‎Etxebarriak eta Gorostizak egin zuten beren hautua. Ez zuen uste, Ahedoren antzera, entzun berri zituzten hitzek ezertan aldatuko zuketenik haien erabakia. Batzuentzat beti izango zen berandu.
‎Hiru inozok entzun zituzten hitz haiek: zizareak, erbinudeak eta saguzarrak.
‎Garai batean, ezkonberritan, sexua baino ere gehiago gustatzen zitzaien hitz egitea. Logelako zoru gainean, ohol jarri berrien gainean esertzen ziren eta orduak ematen zituzten hitz eta pitz. Askotan besteak zioena entzun ere egin gabe, eurei hitz egitea gustatzen zitzaien entzutea baino gehiago.
‎Hitzen bizitasuna, hedadura eta literaturan egin duten ibilia dira, beraz, Euskaltzaindiak ezarri zituen irizpideak, eta irizpide horiek betetzen zituzten hitzei eman zien lehentasuna, ez antzina erabili eta gero galdutakoei, ezta Euskal Herriko bazter ezkuturen batean baliatzen zirenei ere. Irizpide horiek nazioartekoak dira, izatez; senak berak agintzen dituelako, azken batean.
‎Dirudienez, gasteiztarrak izan ziren hiztegia osatzen lagundu zioten pertsonetako bi, eta garbi erakutsi zuten euskarak Gasteizen bizi zuen egoera: gaztelaniaren eragin indartsua agertzen da jarri zituzten hitzetan. Hona hemen zenbait adibide (Landucci 1562):
‎Bada ezpada ere. Peter Englund historialari suediarrak, Batailaren edertasuna eta mina liburuan, aipatzen ditu 1914an gobernuek europar gazteei boluntario engaia zitezen lausengatuz erabiltzen zituzten hitz hantusteak, eta hau ondorioztatzen du: " Arrazoiak lausoak eta helburuak zehaztugabeak direnean, hitz zaporetsu eta isurleez baliatu behar da".
‎Biharamunean pikutara bota nuen jasotako plaka bat, nire izena zeramana. Utzi zituzten hitz ederrak haizeak eraman aitzin, garabiak agertu ziren; haiekin batera espekulazioa eta diru beltza. Ordurako, zaharrok zaharregiak ginen zer edo zer egiteko; gazteak ahal zituzten lan guztietan ahal bezala aritzen ziren ikusi dituzun apartamentuen hipotekak ordaindu ahal izateko.
‎Alta, lehendakaria gertuago zegoen Jauregiren adierazpenok berresteko zuzentzeko baino eta, agindutako diskrezioa albora utzita, 437 honoko galdera bota zuen lau haizetara martxoaren 20an ETBn egin zioten elkarrizketan: " zenbat hildako behar ditu ELAk LABekiko jarrera argitzeko?"; 438 biharamunean egunkari gehienek lehen orrialdera eraman zituzten hitzok, hizki larriz: gerripeko ukaldia zen sindikatuak bizi zuen estualdian.
‎Hura entzun ondoren oin puntetan muin ematea esperoko zuen agian, leihotik apartatu eta entzule ulerbera bihurtzea, osabaren heriotzak bere etxean eragindako traumak eta herrak justifikatuko zituzten hitzak xuxurlatzea, “ez dago eskubiderik, laztana; putre bihozgabe horiek”, edo, nork daki, “heriotza zigorra berriz ere indarrean jarri behar litzateke dohakabe horiei txanpon berarekin ordaintzeko”. Leiho ondoan segitu nuen, ordea.
2016
‎Horregatik harrera ona zen nahiz, eta, noski, batzuetan astinaldi ederrak sortu herri txikietan. Herrietako gazteek botatzen zituzten hitz horiek, lantzen zituzten, apezen babesarekin eta apezak idatziak. Mundu oso bat hitzetan.
2017
‎Gaztaroko hormonak eta ametsak sutan jartzeko esperientzia komunitarioak baziren ere. Euskal Herrian, gogoratzen naiz, Azpeitiako Gerraundi baserrian bildu ziren gazte autonomo batzuk, haien artean duela gutxi zendu den Bernardo Aizpitarte; inguruko euskaldun onek komuna gora eta komuna behera egin zituzten hitz jokoen gainetik oso esperientzia polita gauzatu zuten.
‎Ezinbestez, New Yorker Daily News egunkarikoek irribarrez irakurri behar izan zituzten hitz horiek guztiak, zalapartako harrabotsen artean txin txin metalikoak entzun ustean.
‎Hala gabiltza. Ez dugula sinesten, badakiguna, segitzen dugu sinesten; suntsitu zela, ikusten dugun mundu batean, segitzen dugu fidatzen; itxaropen handiak signifikatu zituzten hitz handiak, segitzen dugu esaten, nahiz hustuta dauden aspaldi. Hura joan baitzen, baina besterik ez da etorri (Nietzsche:
‎Mutu, bakoitza bere aldetik, ganbarako zoko guztiak miatu zituzten hitzik egin gabe.
‎Hain justu, garai bateko bertsolariek erabiltzen zituzten hitzak eta oraingoek erabiltzen dituztenak izugarri aldatu direlako, hizkuntza bera eraldatu egin delako, arrotz egiten zaie adineko bertsozale askori egungo bertsolaritza. Garai bateko entzuleak eta bertsolariek (euskaraz eskolatu gabeak biak) konpartitzen zuten musika tresnak ahozkoa zuen iturburu, euskalki, kontrakzio, fonetismo eta hizkuntzak berezko dituen ekonomia lege eta trikimailu guztiekin.
2018
‎Ezin zuen burutik kendu. Sarea Google bitartez arakatu zuen, egile horien guztien izenak barneratzen zituzten hitz eta formula konbinazio ezberdinak erabiliz, baina ezertxo ere ez.
‎Besape usaina eskuetan eta ahoan ere besape usaina. Besape usaina, esaten zituzten hitzetan. Emakumeak urruti.
‎Labeak neguan zapata bustiak nola, hala berotu zituzten hitz gori haiek iraultzaileen bihotz izoztuak. Balarik geratzen ez zitzaiela-eta, arma apurrak lurrera bota, eta borrokan egiteko balio zezakeen guztia hartu zuten inguruetatik:
2019
‎" Remake" bakoitzaren ostean elkarrizketak egiten nizkien. Momentu horietan konturatzen nintzen, egiazki, ez zituztela ulertzen interpretatu berri zituzten hitzak. Eta horrek pedagogiari buruzko galderak planetatzen ditu.
‎Bazkarian, ia gonbidatu guztiek izan zituzten hitzak bikotearentzat. Amaieran, Asierrek berak bota zuen bere diskurtsoa.
‎Errukarria, mundu honetara obeditzera etorri den oro, pentsatzen du Maria andreak, eta garbi zegoena berriz garbitzen du, zergatik jakin gabe bihotzeko malkoak begietara igotzen zaizkion bitartean, halabeharrak nahi izan zuen hau gertatzea bainugelako mirailaren aurrean, bere bilo ederrak ikusteak ere ez du Maria andrea kontsolatzen, une honetan. ...ain doktore andre bat, agian horregatik Raimundo Silvaren ahotsaren tonua apur bat balakaria zen, Maria andreak halaxe esan ohi zuen, ai, gizon hauek, baina, zen bezain zorrotza izanik ere, ez zitzaion burutik pasatu Raimundo Silva hitz egiten ari zitekeenik gau hartan berarekin lo egin zuen emakumearekin, hain zuzen ere, beraiek baizik beste mintzaira batera, hunkiduraren mintzairara, itzuli ezin zituzten hitz neutroak erabiltzearen plazer adieraztezinaz gozatuz, hitz neutro horien bidez sentimenduak gogoraraziz, liburu esatea eta musu entzutea, bai esatea eta beti ulertzea, arratsalde on entzutea eta maite zaitut ulertzea. Maria andreak kriptofoniari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk balitu, hemendik alde egitean sekretu guztiaren jabe izango litzateke, eta irri egingo lieke berari irri egin liezaioketela uste zutenei, hala ere aitortu behar da hisiak bakarrik azal dezakeela pentsatzeko modu hau, zeren Raimundo Silvak eta Maria Sarak ez baitute uste Maria andreari sufriarazten ari direnik, eta hala uste izan balute ez zuketen haren lepotik irririk egingo, bestela ez baitzuketen merezi bizitzen ari diren on guztia.
‎Adinekoak ziren biak, laurogei urte ingurukoak. Trukatu zituzten hitz solteen arabera, seme bat zeukaten ospitalean ingresatuta.
‎Alde bakarra, beraz, esaldietako hitz kopuruan edo, nahi baduzu, esaldiaren luzeran baino ez genuke igarriko. Esaldi bakunak, gero eta xumeagoak, pentsatzekoa baita" min hartu dut" belaunaldiaren garaian erabiltzen zituzten hitzek esanahi bat eta bakarra bertzerik ez zutela eta, esaldi horietan erabiltzen zituzten sintaxi funtzioak, hala nola, subjektuarena eta objektu zuzenarena, hitz soil batekin burutzen zituztela.
‎Hizkera zainduaren bereizgarri da hiztuna, edukiaz batera, formaz kezkatzea. (Des) prestigioa nola esan zalantzaren aurrean pentsatu behar litzateke gure aitona amonek esaten ez zituzten hitz horiek, behar ditugunean, nola entzunarazi euskaraz umeei. Elebidun dira, eleaniztun ere bai sarri.
2020
‎Errenteriako aduriztarren baserrian ohitura izan da beti tximiniaren inguruan kontu kontari aritzea. Neguko gau luzeetan, gehienbat, afalosteko orduak beheko suaren berotasunean ematen zituzten hitz eta pitz, garai bateko historiak eta istorioak kontatzen. Batez ere, aitona Mañuel izaten zen horretan aritzen zena.
‎Izan ere, herritarrei era emango die, hala nahi badute, sufrimendu pairaezin bat bukatzeko». Horiek horrela, aski gogor gaitzetsi zituen lege proposamena aurkeztu eta bozkatzeko asteartean Espainiako Kongresuan egin zen saioan PPko eta Voxeko diputatuek legearen kontra esan zituzten hitz gordinak. Adierazi zuten praktika horrekin osasun gastuetan eta gizarte zerbitzuetan «aurreztea» dela helburua, eta legeak jokabide «totalitarioak» ekarriko dituela.
‎" A la memoria de un oficial y 34 carabineros muertos en acto de servicio en la heroica defensa de Endarlaza IV – VI – MDCCCLXXXIII". Santa Kruz apaiza eta karlismoa hilketaren errunduntzat jotzen zituzten hitzak desagerrarazi zituzten oroitarritik.
‎Hirugarren pertsona hori Jose Miguel Etxeberria zen. Zurutuzak gogoratzen ditu bi etakideek esan zituzten hitzak, zehatz mehatz ia ia: " Honek ez dik guk bezala pentsatzen; honek zuek bezala pentsatzen dik".
‎–Ez zituzten hitz horiek erabili, jakina, baina hainbeste salaketaren ostean ez dakit nola ez duten gizon hau behingoz eroetxe batean sartzen eta betiko bertan giltzapetzen.
2021
‎Haurrak, mendiko iturri guzi horietarik edanik, joan dira. Gero, eskoletan, behar zituzten hitz batez edo marrazkiz beren gogoetak adierazi. Ondorioz, Regis Pocheluk, denak bateraturik, begi bat zizelkatu du harrobi zaharreko harri mazelan, uraren jarioarekin eta laminen oin hatzekin.
‎arabiarrek utzi zituzten hitzik gozoenak
‎arabiarrek utzi zituzten hitzik gozoenak
‎arabiarrek utzi zituzten hitzik gozoenak
‎Argazkilaritza eta bertsolaritza uztartu zituzten Hitzetik Hortzera (ETB1) bertsolaritzari buruzko saioaren denboraldiko azkeneko programan. Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren argazki bilduma bat dago ikusgai Donostiako San Telmo museoan:
‎Greziako aspaldiko eskola haietan arratsalde ilunak, euria, dena beti berdin leihoen atzean—, haurrek batera abesten zituzten hitzak: " Bada alfa, beta, gamma eta delta, gero epsilon eta zeta".
‎Mendeetan irudimenaren herentzia salbatzeko egindako ahaleginak ez ziren alferrikakoak izan. Gaur egunera arte bizirik iraun duten ale askok Alexandriako filologoek beren edizioetan erabili ohi zituzten hitzez hitzeko testuak eta sinboloak dituzte. Eta horrek esan nahi du ibilbide gorabeheratsu honetan kopien kopien kopiak ailegatu zaizkigula eskuetara, eta haien lehenbiziko katebegia Liburutegi galduan dagoela.
‎Aita Lertxundi Belokeko artista handiak eta ere gure Ottok bildu zituzten aspaldiko kantu erritu siriakoak. Entzuten zituzten bat edo bi aldiz eta berehala ixkiriatzen zituzten hitzak eta musika. Heieri esker ez dira galdu altxor horiek.
‎behar ginuela memento hortaz baliatu beilari guziekin otoitz egiteko. Kantuz hasten zirelarik behar ginuen, heiek bezala, kantuz ari izan, bainan gure kantuak bitxiak ziren eta ez zituzten hitz berak ohoratzen. Joseph gure anaiak bazuen dohain berezi bat bertsu zirtolari berri batzu kantatzeko.
2022
‎" Gu eta gure xaharrak" gaia segituz, gela bakoitzak aitzinetik obra kolektiboa sortu zuen, bertan ikasleek haien inguruko xahar baten argazkia agerraraziz eta gai honekin lotzen zituzten hitzak kolatuz: maitasuna, janari ona, opariak, transmisioa, ibilaldiak...
‎Pankarta jasotzen ari zirela, korrika batean etorri zitzaizkien herritar batzuk Eriken asmoen berri ematera. Hunkiturik zeuden denak entzun berri zituzten hitzekin. Alargunei laguntzeaz gain, herria eta bere historia ezagutzera emango zuen museo bat eraikiko zuen alkateak.
‎«Lenke, Mason, Lichman edo Reagan Morrey hitzek, azpimarratuta eta letra larriz, puntuazio ona atera behar zuten pertsonak begiratu batean identifikatzeko balio zuten». Izan ere, azaldu dutenez, 70 puntu baino gehiago atera zituztenen %95ek erabili zituzten hitz horiek.
‎Iratzar dezagun gizatasuna; ez zaigu denborarik gelditzen». Atzo arratsaldean egin zituzten hitzok, Irungo (Gipuzkoa) Mosku plazan, Mugaz Zabalduz karabanari hasiera emateko ekitaldian. 2016an sortu zuten ekinaldi hau, muga eremuetan migranteek jasaten duten egoera «jasanezina» ikusarazi eta salatzeko.
‎Ugutzek eta Igonek euren tripak nahasten sumatu zituzten hitz haiek entzutean; egoera kontra zuten, ordea. Elkarri begiratuz lasaitasuna mantentzea adostu, eta Paco pistolekin mehatxatzen jarraitu zuten.
‎Nola egin, idazketaren bitartez, ateratzen ikusi gaituen mundu hori ez traizionatzeko? Asmatu zuen hizkuntza suerte bat, hizkuntza klasiko literarioaren oinordeko eta aldi berean klase popularrek erabiltzen zituzten hitz eta esapideak integratuko zituena: " Guztion hizkuntzan literarioki idaztea da nire desioa.
2023
‎Hasiera orokor batetik abiatuta, bakoitzaren tenperatura neurtzen hasi ziren Mendiluze eta Irazu. Zaila zen hurrengo bertsoak zer gehituko zuen aurreikustea, eta azkar mugitu ziren gai batetik bestera; San Inazio jaia, lan kontuak, kamerak, adina… Pixkanaka aurrean zuten jendearengana gerturatu zituzten hitzak, goxoak zein pozoidunak, eta txalo zaparrada oparoak jaso zituzten zenbait irtenaldirekin.
‎lehen adina edo gehiago hitz egiten zuten, batzuetan ozen bai ozen hitz egiten zuten eta beste batzuetan xuxurla hutsa bihurtzen zuten ahotsa. Zuzen ahoskatzen zituzten hitzak, bakoitzak irakatsi zioten hizkun tzaren arabera, eta gramatikak inolako eragozpenik izango ez zukeen moduan josten zituzten esaldiak eta ahapaldiak. Baina hitz haiekin, esaldi haiekin eta ahapaldi haiekin ez zuten ezer esan nahi, horra.
‎Jornettek eurekiko ere erruki puntu bat ageri zuen, eszena hura ikustea zaila gertatuko zitzaien aldetik. Eurek hainbeste maite zituzten hitz militarrak erabiliz, su lagunak sortutako biktima malerusa baitzuten zerraldo aurrez aurre.
‎Zer oihukatu ote nien egun hartan? Beraiek erabili ohi zituzten hitz itsusi haietako bat beharbada, xirikatze aldera. Gertaera hartaz gordetzen dudan oroipenean, hamalau urteko bi mutiko, nagusietakoak, nigana biratzen dira, eta bietako batek besteari botatzen dio:
‎Sahararrek Maoren, Leninen eta Cheren berri izan zuten, eta ordura arte ezezagun zituzten hitz berriak ikasi zituzten; erresistentzia, gerrilla, iraultza... Vietnam eta Palestina mapan kokatu zituzten, eta nazionalismo arabiarraren tesietara gerturatu ziren, bereziki nasserismora2 Basamortuan elkartzen ziren, ezkutuan, edo etxeetan eta haimetan, modu klandestinoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia