Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 365

2000
‎Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte. Jaustean, keinu tinko batez uxatu zituen nire eskuak, haren laguntzera helduki.
‎—Orrialde gutiago eginkizun, eta gainera, praktiketako oilanda pinpirinen kontura. Tomasen begirada maliziatsuak apaltzera behartu zituen nire begiak. Hurrupada luzea kendu nion kopari.
‎Agentziara etorri aitzin igarri nion gogo eza. Semaforoetako haizetako garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko.
‎Anaren kamiseta tirantedunaren imajinari lapiko bete ilarrarena neure baitan tartekatzen nuela sartu nintzen etxean, zuzen sukaldera. Ustekabeak hauts bilakatu zituen nire gogoeta eztiak.
‎Lehengo ortzeguneko goizalde aldrebesa arte, zenbait hilabetez nintzen Ttipirekin egon gabea, eta orduan ere, ene berririk eman gabe akitu zen topaldia. Kristinak tarte horretan eginak zituen nirekikoak. Laguna jakinean egonen ote zen, ezbairik batere ez nuen, lehendik ez bazen, ortzegunean berean ikasia, Ximurra aho handiak ekarri baitzuen solasera.
‎A zer izugarrikeria! Manera onak izaten zituen nirekin, bulego hauetan lan egiten duten bertze batzuek ez bezala —mintzoa apaldu zuen, gainerako ateetatik adituko ote zioten beldur antzean— Nahiz eta, pixka bat... Nola erranen nuke nik?
‎Alabaina, poltsikoak hustarazi zizkidaten komisaldegian sartu bezalaxe, erlojuarekin, betaurreko apurtuekin eta gerrikoarekin batean: etsipena eta itxaropena ezagututa, amorrazioak —gero eta amorrazio handiagoak, denbora iragan arauz— elikatu zituen nire itxialdiaren azken orduak. Handik pixka batera ekarri zidaten ogitartekoak —ogi idorra, txorizo garraztuaren estalki— gasolinarena baizik ez zuen egin nire barneko sumendian.
‎Gero, ordezkoa ezarri eta korridorera itzuli nintzen, behin betikoz gizon aritzeko prest. Marru gisako zerbaitek geldiarazi zituen nire urrats presatuak. Kasik oihu batean atera zitzaidan eztarritik:
‎Ez nion galdegin zergatik genbiltzan kamioneta zahar, berde eta luzexka baten ondotik, baina aginduak trapu horiaren muturrari bake ematera behartu zituen nire begiak. Leihatilatik harata, kristal gaineko nahiz buru barneko lurrinak lausotzen zituen karrika hutsak, autoak lerro lerro aparkatuak eta kale argien distira mamu sortzailea.
‎Damutuxea, nire haurretako atso oihukariaren berri eman nion. Txantxetan hartuko zuela uste nuen, baina, niretako harrigarri, paper oraingoan zuri batera eraman zituen nire hitzak.
‎Gogora ekarri behar al nituen, atzera, orduan bizi izandako sofrikarioak? Lasaitzen al zituen nire barrenak cum laude ponpoxo hark. Ba al nuen hura nahikoa berme?
‎Sinets al zitekeen, benetan, titi bizkarroi mintzo entzumen xurgatzaile haiena? Supituan, Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki izara batek estali zituen nire begi argi unatuak, eta irribarre sortzez garbi bat egin zen nire ezpainetan, irribarre elkarkidetasunezko bat nolabait adierazteko; ezen, Ana Morenaren amarruaz jabetzearekin batera, ohartu bainintzen emakume haren ausardiak gehiago balio zuela, inondik ere, ustezko memoria eidetikoak baino, mila aldiz gehiago gainera; ausardia behar zen, gero, gezur txiki harekin hango jende hantusteak enga... Eta dagoeneko harrapatua zutela jakinik ere, ez al zen, bada, urkamendira igo, inoiz ez ahazteko moduko sendotasun harroz!
‎Tximistaren abiadan jaiki, eta bizi bizi txalotu nituen Armando Bonillaren hitzak. Gortzen hasia zegoenez, ez zituen nire txaloak entzun, eta altxatu bezala eseri nintzen, lotsagarri samar gelditu ote nintzen sentsazioarekin.
‎Ondoezak jota bezala eseri nintzen urkamendi aulkian, automata baten itxura betean, odolgabetua, eroria, ordurako ni neu ez banintz bezala. Baina ez nengoen urduri, eta aulki hartan esertzearekin batera halako koraje ezkutu batek hartu zituen nire barrenak, dena galdua ikusten duenaren koraje gartsu hil edo bizikoak. Halaxe pentsatu nuen ataka larri hartan:
‎Aroztegi batean... Edurneren ezinegonak bultzatzen zituen nire galderak; gaiztoa naiz oso halakoetan. Bainura joan, eta orraztuta gureganatu zitzaigun.
‎Loak itzali zituen nire hitzak. Eta beldurrak.
‎Nik zortea izan dut alde horretatik. Gaztetan gaixotasun hori pasa izanak nolabait indartu egin zituen nire defentsak.
‎Goizean, leihotik begiratu eta ateri zegoela ikusi ondoren, mendirako prest irten ginen pentsiotik, bizkar zorro bana soinean. Lauaxetak azaldu zidanez, zorro hartan ekarriak zituen Tolosaldean egun batzuk pasatzeko behar zituen guztiak, eta eguartean bat erosiz gero haiexek aski izango zituen nirekin batera mendira abiatzeko. Gainerako arropak eta trasteak Bilboko pentsio batean zeuzkan gordeak, eta ez omen ziren asko guztiak ere.
2001
‎Antoniok haietako bat eskaini zidan eta bere atzamarraren zapore garratza, tabako beltzaren usaina iritsi zitzaidan fruituaren aurretik. Atzamarra ahoan pausatu zidan eta gereziaren trenbide bihurtu zituen nire ezpainak. Irrist egiten zuen aldamio labainkorretan.
‎Bazekien zer esan, nola esan... Nabari zitzaion emakumeak konkistatzea atsegin zuela eta sedukzioaz ikasitako asko eta asko praktikan jarri zituen nirekin. Egia esan, nahiko urduri jartzen ninduen eta horrek amorrua ematen zidan, elkarrizketatzailea ni bainintzen eta jolasaren arauak nire esku baitzeuden, edo egon zuketen.
‎Ez det zure mintzaje barbaroa entendiuten, esan niyon. Belzkoteak zaparrada errepikatu zuen, eta eskuetako paper luzangak jarri zituen nire sudur azpian. " Ajá!", esan nuen.
‎Mahaitik jaitsi eta, pentsakor, pauso gutxi batzuk eman zituen niregana. Aurrez aurre jarri zitzaidan.
2002
‎Asunek hiru lau urrats eman zituen niregandik.
‎Gero, instituturako oposizioak atera zituen. Berrogeita hamar urte inguru zituen niri klaseak eman zizkidanean, eta gazte itxurako estetika hippy batez janzten  jarraitzen zuen: soineko zingaroak, fantasiaz  ko bisuteria, espartinak.
2003
‎Eta nik hori bizi nuen egiazkoa balitz bezala: hor bizi nintzen, hor irakurtzen nuen, heziketa ere ahalik eta gehien euskaraz jaso nuen… Gero ateratzen nintzen Elgoibarko nire lagunekin eta inork ez zituen nire erreferenteak, baina ni unibertso horren barruan bizi izan naiz. Esate baterako, Rikardo Arregi hil zenean txiki txikia nintzen arren, prakamotzetan ibiltzen nintzen oraindik, Mendaroko hiletara joan nintzen, eta han ikusi nuen lehenengo aldiz nire euskarazko unibertsoko akademiko eta idazle haiek benetan existitzen zirela.
‎Horixe izan zen kantuan jende aurrean egin nuen lehen aldia. Bestalde, Natxo de Felipek ezagutzen zituen nire kantutxoak, eta beti egoten zen nik kantuan atera behar nuela esanez. Modu berean esan behar dut kantuan ingelesez hasi nintzela.
‎Ez nekiela, esan omen nion, zergatik egiten zitzaidan bera hain erakargarri eta horrek erakargarriago egiten zuela oraindik eta misterio guztiak erakargarri zaizkigun neurrian ez nekiela dagoeneko, jarraitu omen nuen, zer egiten zitzaidan erakargarriago, bera ala bere misterioa. Monikak bere beso biluziak igurtziz jarraitzen omen zituen nire hitzak, fresko egiten baitzuen gau hartan, eta nik erakargarritasunekin segitzen omen nuen esaldiak gero eta gehiago trabeskatuz, ideien anabasa bat egiteraino. Berak esan behar izan omen zidan hotz egiten zuela, berriro besoak igurtziz, eta orduan nik jaka erantzi eta zerbait baliozkoa biltzen den eran bildu omen nuen, trakets eta baldar baina aldi berean amultsuki, eta zerbait oso baliozkoa balitz bezala estutu omen nuen nire kontra, galtzeko beldur garen gauzak estutzen diren bezala, apurtzeko beldurrarekin.
‎Bainugelako aulki baten gainean edozein moduz botata zegoen. Auskalo zer presa, zer zalantza, zer aurreikuspen edo zer beldur izango zituen nik ohean biluzik itxoiten nion bitartean soinekoa horren zakar botatzeko. Eskuetan hartu eta tolestatu egin nuen.
‎Tratu bat egin genuen: berak bereak balira bezala zainduko zituen nire lanak, eta nik, kezka horietatik aske, idazten xahutuko nituen nire indarrak. Eta nire lanak bereak zirela pentsatzera iritsi zen –esan zuen eta leihoaren markoaren kontra geratu zen zutik, atseden hartzen, ahuldadeak jota bezala.
‎–Bere esku utziak nituen argitaletxearekiko harremanak. Bereak balira bezala kudeatzen zituen nire lanen eskubideak eta bere izenez izenpetzen zituen hitzarmenak. Editorearentzako bera zen, ondorioz, nire nobelen egilea eta hala izaten jarraituko zuen baldin bere kabuz gidoia aldatzen hasi izan ez balitz.
‎Zerbait esan nahi nuen baina eztarriko sokak guztiz korapilatuak nituen. Orduan, beste haize bolada batek hondar berriak sartu zituen nire sudurrean eta bigarren aldiz doministikuen eztanda sentitu nuen gorputzetik ateratzen. Bi eta bi, lau segidan izan ziren oraingoan.
‎Baina, neure harridurarako, hizketan jarraitu beharrean, begiak jaitsi zituen ni apenas konturatu gabe, eta gutuna berrirakurtzen hasi. Nik une hartan ulertu nuen ordu arte erabilitako estrategiak huts egin zidala eta, emakume harengana hurbildu nahi banuen, hain gogoko nuen mexikarren marrazki sorta alde batera utzi, eta azkar jokatu beharra neukala:
‎bukzinadorea, kartilago krikoidea, barne  jugularra, erdiko eskalenoa, gihar milohioideoa... Jendeak harri eta zur entzun zituen nire azalpenak; jarduna zehatzagoa eta atseginagoa egite aldera, beti aldean eramaten  dudan laser erakusle batez lagundu nituen azalpenak, eta egiaz, ez zen ideia txarra izan.
2004
‎Adinarena kasualitate hutsa da. Concceta Probanzak libreta hori bat oparitu zidan eta libreta hark tira egin zituen nire barruan aspaldi neuzkan kezkak, iritziak, kritikak eta pentsamenduak. Libreta hori horren magia izan da liburuaren eragilea.
‎Ezkontzak ekarri omen zuen nire herrira. Ezertara ohitzeko astirik gabe ezagutu omen zituen nire herritarren izaera bekaizkeriazkoa, dena jakin nahia, arau betikoetatik urrutiratu ezina. Bizitza latza izan duela iradokitzen ari zait emakumea, baina ez dit xehetasunik eman bere bizitzari buruz.
‎Jeeparen barruan zegoena nire senargaia zen. Ez dakit entzun zituen nire deiak. Agian bai, baina ez ninduen ezagutuko, buruzapia neramalako.
‎Bazkarian zehar orain gogoan ez ditudan hainbat gauza esan zituen nire gustukoak ez zirenak. Nire alaba, ordea, erabat zoriontsu ikusten nuen basapiztia haren ondoan.
‎Oihuak oihartzun mingarriak eragin zituen nire buru barnean. Leihoaren argizko laukia alde baterantz okertu zen eta segituan besterantz.
‎Orduak eta orduak ematen nituen Etchartea baserriko sabai hartan sartuta, musika etengabe entzuten eta oroitzapen lazgarriak buruan bueltaka. Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran, baina azken garaietan nekeak ere ezin zituen nire buru barneko irudi beltzak uxatu. Beldurtzen hasia nintzen.
‎gertakari tamalgarri hari esker ezagutu baikenuen elkar, La Roseraie ko ospitaleko zuritasunean gure oheak elkarren ondoan suertatuta. Luze gabe, bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak eta, apur bat suspertu ginenean, Ilbarritzeko karrikak izan ziren gure adiskidetasunaren lekuko.
‎Aitak harrizko aurpegierarekin entzun zituen nik negar zotinek desitxuraturiko ahotsaz eta zezelka esaten nituenak. Nire bakarrizketa luzean zehar ez zuen hitz bakar bat ere atera.
‎Guraso eta seme alaben arteko harremanetan maiz gertatzen den bezala, aitak bere gabeziak proiektatzen zituen nigan, nik hala uste. Izan ere, eliteko futbolaria izatea zen aitaren urrezko ametsa, futbolari guztiena eta futbolzale gehienena bezala; hura ez zen, ordea, errejionaletik pasatu, eta behe mailetako zerrenda amaigabeak osatzen dituzten jokalari gris anonimo haietako bat izan zen, bere garaian.
‎Handik gutxira, berriz, etxekoak eta gonbidatu txit agurgarria afaltzen hasi ginen, eta orduan R. jaunak ahaleginak egin zituen nirekin hitz egiteko, baina nik" futbol" eta" futbol", ez nion besterik ulertzen, eta noiz edo noiz Platini, eta, irribarrea behin eta berriro behartuz, baietz eta baietz esaten nion konplitzeko, buruari gora eta behera eraginik: halako batean, ordea, afaltiarrek barre zaratatsua egin zuten; galdetu nion Montseri zergatik egiten zuten barre, eta honek ihardetsi zidan Kimikako Nobel saridunak honako itaun hau egin zidala, ea erdiko aurrelaria ote nintzen, buruz ongi errematatu behar nuela iruditzen baitzitzaion, goitik beherako eta behetik gorako buru mugimendu haiekin, eta nik beste burukada azkar batekin erantzun niola, aurrean Arkonada banu bezala, eta guztiei egin ziela grazia...
2005
‎Aspaldian ez nenbilen hiztunegi, eta mundu guztiak egiten zituen ni saihesteko ahaleginak; Monikak ere besteentzat gordetzen zituen bere ezten zorrotzak. Baina arratsalde hartan inoiz baino isilago egon nintzen.
‎Lasaitasun harrigarriak bete zituen nire erraiak.
‎Juliok begiak iltzatu zituen nigan, oroituz bezala, belarrietara iritsi zitzaiona sinetsi ezinik balego bezala. Jaikitzeko keinua egin, baina hobeto pentsatu zuen.
‎Orduan, lasterka irten nintzen gordelekutik, eta harengana zuzendu, nahiz eta beldur nintzen hantxe bertan jipoituko ote ninduen, halako disgustua emateagatik; baina ez zidan axola horrek, aita besarkatu besterik ez nuen-eta nahi. Harengana lasterka ikusi ninduenean, berak ere besoak zabaldu zituen nigana. Estu besarkatu genuen elkar, oso estu, inoiz ez bezala.
‎Ez zegoen aulkirik, eta jendea lurrean eseri zen, txiskeroak piztuta. Imanolen ahots bulartsuak dardarka ipintzen zituen ni nengoen zuhaitzeko hostoak; aldian behin, jendea zutik jartzen zen, ukabila jasota, gartsu, gogo beroz beterik.
2006
‎Emakumeen eriak niregana noratzen ziren gazteluko patioan, eta ferekaren baten oparia egiten zidaten, buruan, haien ondotik pasatzean. Ramonak berak, zakarkeriaren bat errateko ez bazen behin ere begietara begiratu ez zidanak, hitz politak izan zituen niretako, azkenak ongi konprenitu ez banituen ere:
‎Nabarrenkoxeko defendatzaileak bezainbat xarmatu zituen nire mihiak. Gizon latz horien begiko egin nintzen.
‎Zubiko zaindaria belarri zorrotzekoa zen. Ibaiko harrabotsen artetik ezagutu zituen nire laguntza eskeak. Egurrik larriena hautatu zuen neguko gauetan dorreko supazterra elikatzeko soberan gelditzen zirenetarik.
‎Migel aitatxi zena gaztetan bezala, nire ostatu emaile Jehane Lapeyrère ere zapatagina zen. 40 bat urte zituen nik ezagutu nuelarik. Erreformazale suharra izanik ere, maiz aritzen zen kalapitan hiriko ministroekin.
‎Ez zituen nire armak gogoan. Neronek oroitarazi nion non altxatu zituen hamalau hilabete lehenago.
‎Alferrik goganbehartu nintzen. Otzan otzan utzi zituen nire eskuetan, banan banan, ezpata, pistola, bolboraren adarra eta balen zaku txikia. Begietara egin zidan:
‎Ez zen oro egia. Maulen Zalgizek txalotu zituen nire lerro xume batzuk.
‎Garaia eta sendokotea zen, bizia mugimenduetan, begirada zorrotzekoa, argia. Bizar urdinduari ondo zetorkion ahots sarkorrak gozatu zituen nire belarriak.
‎Elsbethek, ordea, ironia eta gatza goratu zituen nik erantzun hutsal bat ikusten nuen tokian, eta kemen handiz hitz egin zidan, ia haserre:
‎Txakurrak, esaneko, atzaparrak kendu zituen nire bularretik. Nirekin zer egin behar zuten, galdetu zioten morroiek Hermanni.
‎Galdera gehienek armadarekin zuten zerikusia. Bere gustuko zerbait erantzuten nionean, frau Gerdak burua jasotzen zuen, betaurrekoak igotzen zituen sudurrean gora begi pareraino, begiak kizkurtzen zituen ni hobeto ikusteko eta irribarre egiten zidan.
‎Soinekoaren patrika zabaletako batean gorde zituen nire agiriak. Ni aztertzen segitzen zuen.
‎Umberto ezagutu nuen garaiko nire zabarkeria gogoan, ez zitzaidan eskerrak ematea ahazten, eta gaineratzen nuen beti gordeko nuela bihotzean nigatik egiten ari zen guztiaren oroitzapena. Irribarre onbera batez hartzen zituen nire hitzak. Gero, irakurri berriak nituen liburuei buruz egoten ginen hizketan.
‎Ez dut uste. Gorabehera handiak izan zituen nik idatzitakoak. Aita Zelaia genuen maisua eta hark oso eragin handia izan zuen nik Arantzazutik irteteko.
2007
‎Beraien bizitzaz eta gertatzen zitzaien guztiaz interesatuz azkenerako lagun egin ginen. Mundu berri horrek feminismoaren zenbait zutabe nagusi kolokan jarri zituen nire baitan, ustez argiak eta garbiak nituenak buruan. Horietako bat genero nortasuna norberaren sexu biologikoaren araberakoa dela.
2008
‎Bai han, Zarautzen, Donostian eta bestetan, eta bai hemen, Habanan. Zarautzen, eliztarretako batek 500 pezeta kobratzen omen zituen nire sermoien ordainetan poliziari laburpen egitearren, alegia, eta" substantzia" izanez gero, 2.000.
‎Eskuarekin keinu bortitz bat egiten zuen,, zer egiten duk hor?? galdetuz bezala, eta aldi berean gora igotzeko aginduz, gehiago aginduz galdetuz baino, eta esaldi batzuk esaten zituen nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean. Hain lotsa gutxirekin hitz egiten bazuen, bere hizkuntza hori ezezaguna zelako izango zela pentsatu nuen.
‎Desberdinegia zaren kontzientzia hori askotan hurkoak izaten du, eta hurkoa da orduan sufritzen duena, lotsatzen dena. Amak, esate baterako, urteak pasatu zituen niri besteak bezalakoa izan behar nuela errepikatuz.
‎Hollywood nahiko buruargia izaten da noizean behin eta kontzeptuei erreparatzen die, zenbat saltzen duten kontuan izan gabe. (OFF) Komikiak bost mila ale edo salduko zituen nik erosi nuenean.
‎Gauzak horrela, jabea ez zen beste inork ez zuen jaso harri hori: «Marka homolagatua ez badago ere, bost minutuko txanda batean lau jasoaldi egin zituen nire aitak».
‎Sugearen ahoa ukitzeko atrebentzia izan nuen, horzka egingo zidan inongo beldurrik gabe. Berak atentzio osoz jarraitzen zituen nire mugimenduak, beti ere irribarrea ahoan. Nire behatzak maitekiro laztandu eta nik erreakzionatzeko denborarik gabe, oraindik ere beherago bideratu zituen, sugearen gorputzaren arrastoari jarraituz.
2009
‎Amamak eta aittittik kontatzen zituzten ixtorio batzuk inork kontatzen ez zituenak. Oroitzen naiz lau urterekin pneumonia harrapatu nuela, oso gaizki nintzela eta etxekoek kontrabandan Suitzatik ekarrarazi zituzten antibiotikoak Arranbilet pilotariaren bidez eta aittittik arratsaldeak pasatzen zituen nire ohearen inguruan niri irri eginarazteko, batean zakurra zela, bestean zaldia. Pentsatzen dut terapia bat dela...
‎67 urte zituen nik ezagutu nuenean. Eta 94 urte bete arte bizi izan zen.
‎Itzultzeko ilusioa daukat nik, dena dela. Ordezkoen aulkian egotea ez dut oso ondo jasaten, baina taldeak emaitza onak atera zituen ni kanpoan geratu nintzenean eta futbolean hamaika jokalarik soilik jokatu dezakete, esan du Patxi Puñalek.Gorritxoen kapitaina jokatzeko irrikitan da eta derbian itzuli daiteke, gainera: Partida polita da, San Mamesen jokatzea beti baita polita, futbolari sentitzen zara berdegunean.
‎Fransua niregana etorri eta ni usnatzen hasi zen; igurtzi azkar bat egin nion buruan eta berak aurreko bi hankak igo zituen nire sabelera, lurraz nire niki garbitu berria hondatuz.
‎Castellanan behera egin nuen, autoen CO2ak hordituta; Ríos Rosas hartu eta uste baino lehenago nintzen etxean. Hotzak azkartuko zituen nire pausoak. Begiak atari barruko iluntasunera ohitu zitzaizkidanean ezusteko galanta hartu nuen.
‎Amak ez zituen nire kezkak ulertzen: galtzorratzak eta haria ematen zizkidan, eta umearentzat jertseak eta galtzerditxoak egiteko agintzen zidan.
‎Gogotik ala gogoz kontra, laguntzeko prest agertu zen: erraten nion egunean erraten nion lekura eramanen zituen nire gauzak. Ez dut uste deus salatu zionik Estefaniari.
‎Bezperan, haiei gaztigu egiteko galdatu zidan Henrike Valoiskoak. Eskaerak, hein berean areagotu zituen nire jakin mina eta nire ezinegona.
‎Pessac kaporala nuen hurrengo bisitaria. Zauritu ninduten gauean, haren agerpenak uxatu zituen nire erasotzaileak. Zertan ari ote zen guardia frantseseko ofiziala, Parisko alde horretan, are gehiago bere hiru gizonekin batera?
‎Burutuak zituen nirekikoak. Nafarroako erreginak bizkarra eman zigun eta bertze gortesau batengana jo.
‎Guztiak mututu ziren Paueko gazteluko areto jendetsuan. Bat bateko isiltasunak are gehiago azkartu zituen nire bihotz taupadak eta berotasun handiagoa igorri, bidenabar, nire aurpegi gorritura. Joana Albretekoa ondo ondora etorri zitzaidan, zalu.
‎Haren janzkeraren itsugarrian gorazarre egin nahi izanen zion bere ganbera buru Gillonne de Thorignyri, haren aita baitzen Matignongo mariskal omendua. Margaritak gutienez ere bi aste zituen nirera etorri gabe.
‎Ni ikusi bezain agudo, printze basurde muturrak inon diren ahalegin guztiak egin zituen ni biltzeko. Haren harien artetik sugetzen, lanak.
‎Henrikeren biraoak zurbildu zituen nire masailak.
‎Valoistarren alabak Louvreko mihi gaiztoen artean hotsik ez hedatzeko bezainbat agurtu ninduen. Hainbat egun zituen nirekin koleran.
‎Neskato ñimiñoa kanporatu zenean ere, denbora eman zion denborari. Noizbait bihurtu zituen niregana bere begi hormazkoak. Ordukoz, nahiago nuen Louvreko tormentu gelan.
‎–Heziera basa batek hil arterainoko ondorioak izaten ditu gehienetan. Henrikek, haurretan, urteak egin zituen nire gortean, oraingo egonaldia ahantzi gabe. Horri esker, larriena kendu genion eta zerbait ere findu.
‎Nire amonakesaten du, desagertu aurrean berak komentatu ziola «tu vete a Amezketa con los niñosque aqui va a venir una gorda» eta han hobeto egongo zirela. Lotura eten egin zen.Karta bat edo telegrama pare bat jaso zituen nire amonak. Amona lanean hasi zen, zerenhiru ume zituen.
‎Dena dela, gauza bati behintzat eusten nion irmo: egunak zenbatzen nituen, eta asteak, eta hilabeteak eta urteak, zehatz mehatz, eta horrek inoizka zerbait pizten zidan barruan, oroitzapen zantzuren bat, eta larritasunak hartzen ninduen; halakoetan, laster konturatzen zen atsoa, eta segituan uxatzen zituen nire kezkak:
‎Bigarren horretara animatu ninduen hark. Lapitza eta papera hartu, eta ez dakit zenbat marrazki egin zituen nire esanetara. Ez zait erraza azaltzea nolakoa den akabuan osatu dugun argizaiola.
‎Tinko ekin nion, beste Komuna harenak, Pariskoak, entzun nahi nituela esaka; eta Adolphe Thiers hura nor zen galdezka. Baina Emilek nire kontuak entzun nahi zituen, edo ez zituen nire galderak erantzun nahi, bietako bat. Eta nire komuneko zuloko ibilerak kontatu nizkion.
‎Amak aitz ongi aditu zituen nere galdeak nik ez erranik klaroki ere. Emazteki aski fiña zen hortako.
2010
‎nik bera bai, baina ez berak ni, izebak ez baitzuen mirarietan sobera sinesten eta besoak zituèn bezala utzi zituen, bi dindirri eroriren antzera; gero, besoak bildu eta atzera eragin zidan, eskuak bularraldean ipinita; begien bistan nuen berriro izebaren betartea, eta, urruntasun hurbil edo hurbiltasun urrun hartan, berehala antzeman nion harri eta zur jarraitzen zuela, nik argibideak eman arren? haren aurpegiari begiratu besterik ez zegoen, ezpainak zabalik eta begiak ere zabalik; hantxe nuen, bada, izeba, egoera guztietara egokitzeko trebetasun aparta zuena, egoerak menderatua behingoz!; niri gertatutakoaren muina ongi laburtu eta hobeto kontatu nion, ustez, baina izebak ezin izan zituen nire hitzak digeritu, antza, akerra eta bildotsa plater berean gehiegi gertatu ote zitzaizkion?; izeba, beraz, ongailuen bila zebilen: xehetasunen bila, alegia, digestioa behar bezala egiteko, eta orduan esan nion:
‎Giltzariak ohiko neurriak hartu zituen nitaz ziurtatzeko, gero gelatxo huts batera eraman ninduen, altzaririk gabe zegoen erabat, leiho barraduna zuen baina egiazko leihoa, altuera egokia zuena, eta bertatik zerua ikus zitekeen benetan.
‎Ustekabe latza jaso zuen aitak ere. Isilik aditu zituen nik erran beharrekoak. Ilunduz joan zitzaion begitartea, nire aitormena entzun arau.
‎Ez ote zituen nire obra hark
‎Azalak beregana erakarri zituen nire begiak. Zuri beltzezko argazki gorrixkatuan, adin ertaineko gizon txanoduna ageri zen, alde batera zorrotz begira.
‎Handik aurrera, bizitzak lehengo martxan jarraitu zuen, itxura batean. Fabrikaren zabaltze planak eta enpresaren eguneroko zereginak bateratu beharrak biderkatu egiten zituen nire lanak, eta batzuetan buruz gain nenbilela sentitzen nuen, baina diseinu sailetik egindako bisitaldi labur batek arnasaldi bat oparitu ohi zidan halakoetan, nire betekizunetan indar berriz jarraitu ahal izateko. Batzuetan, H. nire bulegora etortzen bazen diseinu konturen bat komentatzera edo gela batean bakarka egokitzen baginen, ezin izaten nion gogoari eutsi eta besarkada bat ematen nion.
‎Jainko ahalguztidunaren grazia!"; eta besoak zabaldu eta besarkatu egin nuen: ...urbiltasun urrun hartan, berehala antzeman nion harri eta zur jarraitzen zuela, nik argibideak eman arren... haren aurpegiari begiratu besterik ez zegoen, ezpainak zabalik eta begiak ere zabalik; hantxe nuen, bada, izeba, egoera guztietara egokitzeko trebetasun aparta zuena, egoerak menderatua behingoz!; niri gertatutakoaren muina ongi laburtu eta hobeto kontatu nion, ustez, baina izebak ezin izan zituen nire hitzak digeritu, antza, akerra eta bildotsa plater berean gehiegi gertatu ote zitzaizkion...; izeba, beraz, ongailuen bila zebilen: xehetasunen bila, alegia, digestioa behar bezala egiteko, eta orduan esan nion:
‎Han pasatu nuen gaua, Xabier Montoiaren ohean uste dut, bera Gasteizen zegoelako edo. Goizean goiz, oraino erdi lo nengoela, neska bat hurbildu zitzaidan, muxu bat eman zidan masailean, mantak estutu zituen nire gorputzaren inguruan eta alde egin zuen. Kalerako atea entzun nuen gero.
‎–Satisfaction!!! . Satisekohiko musikari plantak egin zituen nire erantzuna jasotzean, gustagarria egin zitzaion seinale?. Egia esango dizut:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 319 (2,10)
ukan 46 (0,30)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia