Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2000
‎Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte. Jaustean, keinu tinko batez uxatu zituen nire eskuak, haren laguntzera helduki.
‎—Orrialde gutiago eginkizun, eta gainera, praktiketako oilanda pinpirinen kontura. Tomasen begirada maliziatsuak apaltzera behartu zituen nire begiak. Hurrupada luzea kendu nion kopari.
‎Agentziara etorri aitzin igarri nion gogo eza. Semaforoetako haizetako garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko.
‎Anaren kamiseta tirantedunaren imajinari lapiko bete ilarrarena neure baitan tartekatzen nuela sartu nintzen etxean, zuzen sukaldera. Ustekabeak hauts bilakatu zituen nire gogoeta eztiak.
‎Lehengo ortzeguneko goizalde aldrebesa arte, zenbait hilabetez nintzen Ttipirekin egon gabea, eta orduan ere, ene berririk eman gabe akitu zen topaldia. Kristinak tarte horretan eginak zituen nirekikoak. Laguna jakinean egonen ote zen, ezbairik batere ez nuen, lehendik ez bazen, ortzegunean berean ikasia, Ximurra aho handiak ekarri baitzuen solasera.
‎A zer izugarrikeria! Manera onak izaten zituen nirekin, bulego hauetan lan egiten duten bertze batzuek ez bezala —mintzoa apaldu zuen, gainerako ateetatik adituko ote zioten beldur antzean— Nahiz eta, pixka bat... Nola erranen nuke nik?
‎Alabaina, poltsikoak hustarazi zizkidaten komisaldegian sartu bezalaxe, erlojuarekin, betaurreko apurtuekin eta gerrikoarekin batean: etsipena eta itxaropena ezagututa, amorrazioak —gero eta amorrazio handiagoak, denbora iragan arauz— elikatu zituen nire itxialdiaren azken orduak. Handik pixka batera ekarri zidaten ogitartekoak —ogi idorra, txorizo garraztuaren estalki— gasolinarena baizik ez zuen egin nire barneko sumendian.
‎Gero, ordezkoa ezarri eta korridorera itzuli nintzen, behin betikoz gizon aritzeko prest. Marru gisako zerbaitek geldiarazi zituen nire urrats presatuak. Kasik oihu batean atera zitzaidan eztarritik:
‎Ez nion galdegin zergatik genbiltzan kamioneta zahar, berde eta luzexka baten ondotik, baina aginduak trapu horiaren muturrari bake ematera behartu zituen nire begiak. Leihatilatik harata, kristal gaineko nahiz buru barneko lurrinak lausotzen zituen karrika hutsak, autoak lerro lerro aparkatuak eta kale argien distira mamu sortzailea.
‎Damutuxea, nire haurretako atso oihukariaren berri eman nion. Txantxetan hartuko zuela uste nuen, baina, niretako harrigarri, paper oraingoan zuri batera eraman zituen nire hitzak.
2001
‎Antoniok haietako bat eskaini zidan eta bere atzamarraren zapore garratza, tabako beltzaren usaina iritsi zitzaidan fruituaren aurretik. Atzamarra ahoan pausatu zidan eta gereziaren trenbide bihurtu zituen nire ezpainak. Irrist egiten zuen aldamio labainkorretan.
‎Bazekien zer esan, nola esan... Nabari zitzaion emakumeak konkistatzea atsegin zuela eta sedukzioaz ikasitako asko eta asko praktikan jarri zituen nirekin. Egia esan, nahiko urduri jartzen ninduen eta horrek amorrua ematen zidan, elkarrizketatzailea ni bainintzen eta jolasaren arauak nire esku baitzeuden, edo egon zuketen.
2003
‎Ez nekiela, esan omen nion, zergatik egiten zitzaidan bera hain erakargarri eta horrek erakargarriago egiten zuela oraindik eta misterio guztiak erakargarri zaizkigun neurrian ez nekiela dagoeneko, jarraitu omen nuen, zer egiten zitzaidan erakargarriago, bera ala bere misterioa. Monikak bere beso biluziak igurtziz jarraitzen omen zituen nire hitzak, fresko egiten baitzuen gau hartan, eta nik erakargarritasunekin segitzen omen nuen esaldiak gero eta gehiago trabeskatuz, ideien anabasa bat egiteraino. Berak esan behar izan omen zidan hotz egiten zuela, berriro besoak igurtziz, eta orduan nik jaka erantzi eta zerbait baliozkoa biltzen den eran bildu omen nuen, trakets eta baldar baina aldi berean amultsuki, eta zerbait oso baliozkoa balitz bezala estutu omen nuen nire kontra, galtzeko beldur garen gauzak estutzen diren bezala, apurtzeko beldurrarekin.
‎Bainugelako aulki baten gainean edozein moduz botata zegoen. Auskalo zer presa, zer zalantza, zer aurreikuspen edo zer beldur izango zituen nik ohean biluzik itxoiten nion bitartean soinekoa horren zakar botatzeko. Eskuetan hartu eta tolestatu egin nuen.
‎Tratu bat egin genuen: berak bereak balira bezala zainduko zituen nire lanak, eta nik, kezka horietatik aske, idazten xahutuko nituen nire indarrak. Eta nire lanak bereak zirela pentsatzera iritsi zen –esan zuen eta leihoaren markoaren kontra geratu zen zutik, atseden hartzen, ahuldadeak jota bezala.
‎–Bere esku utziak nituen argitaletxearekiko harremanak. Bereak balira bezala kudeatzen zituen nire lanen eskubideak eta bere izenez izenpetzen zituen hitzarmenak. Editorearentzako bera zen, ondorioz, nire nobelen egilea eta hala izaten jarraituko zuen baldin bere kabuz gidoia aldatzen hasi izan ez balitz.
‎Zerbait esan nahi nuen baina eztarriko sokak guztiz korapilatuak nituen. Orduan, beste haize bolada batek hondar berriak sartu zituen nire sudurrean eta bigarren aldiz doministikuen eztanda sentitu nuen gorputzetik ateratzen. Bi eta bi, lau segidan izan ziren oraingoan.
2004
‎Jeeparen barruan zegoena nire senargaia zen. Ez dakit entzun zituen nire deiak. Agian bai, baina ez ninduen ezagutuko, buruzapia neramalako.
‎Oihuak oihartzun mingarriak eragin zituen nire buru barnean. Leihoaren argizko laukia alde baterantz okertu zen eta segituan besterantz.
‎Orduak eta orduak ematen nituen Etchartea baserriko sabai hartan sartuta, musika etengabe entzuten eta oroitzapen lazgarriak buruan bueltaka. Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran, baina azken garaietan nekeak ere ezin zituen nire buru barneko irudi beltzak uxatu. Beldurtzen hasia nintzen.
‎gertakari tamalgarri hari esker ezagutu baikenuen elkar, La Roseraie ko ospitaleko zuritasunean gure oheak elkarren ondoan suertatuta. Luze gabe, bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak eta, apur bat suspertu ginenean, Ilbarritzeko karrikak izan ziren gure adiskidetasunaren lekuko.
‎Aitak harrizko aurpegierarekin entzun zituen nik negar zotinek desitxuraturiko ahotsaz eta zezelka esaten nituenak. Nire bakarrizketa luzean zehar ez zuen hitz bakar bat ere atera.
‎Guraso eta seme alaben arteko harremanetan maiz gertatzen den bezala, aitak bere gabeziak proiektatzen zituen nigan, nik hala uste. Izan ere, eliteko futbolaria izatea zen aitaren urrezko ametsa, futbolari guztiena eta futbolzale gehienena bezala; hura ez zen, ordea, errejionaletik pasatu, eta behe mailetako zerrenda amaigabeak osatzen dituzten jokalari gris anonimo haietako bat izan zen, bere garaian.
‎Handik gutxira, berriz, etxekoak eta gonbidatu txit agurgarria afaltzen hasi ginen, eta orduan R. jaunak ahaleginak egin zituen nirekin hitz egiteko, baina nik" futbol" eta" futbol", ez nion besterik ulertzen, eta noiz edo noiz Platini, eta, irribarrea behin eta berriro behartuz, baietz eta baietz esaten nion konplitzeko, buruari gora eta behera eraginik: halako batean, ordea, afaltiarrek barre zaratatsua egin zuten; galdetu nion Montseri zergatik egiten zuten barre, eta honek ihardetsi zidan Kimikako Nobel saridunak honako itaun hau egin zidala, ea erdiko aurrelaria ote nintzen, buruz ongi errematatu behar nuela iruditzen baitzitzaion, goitik beherako eta behetik gorako buru mugimendu haiekin, eta nik beste burukada azkar batekin erantzun niola, aurrean Arkonada banu bezala, eta guztiei egin ziela grazia...
2005
‎Aspaldian ez nenbilen hiztunegi, eta mundu guztiak egiten zituen ni saihesteko ahaleginak; Monikak ere besteentzat gordetzen zituen bere ezten zorrotzak. Baina arratsalde hartan inoiz baino isilago egon nintzen.
‎Lasaitasun harrigarriak bete zituen nire erraiak.
2006
‎Emakumeen eriak niregana noratzen ziren gazteluko patioan, eta ferekaren baten oparia egiten zidaten, buruan, haien ondotik pasatzean. Ramonak berak, zakarkeriaren bat errateko ez bazen behin ere begietara begiratu ez zidanak, hitz politak izan zituen niretako, azkenak ongi konprenitu ez banituen ere:
‎Nabarrenkoxeko defendatzaileak bezainbat xarmatu zituen nire mihiak. Gizon latz horien begiko egin nintzen.
‎Zubiko zaindaria belarri zorrotzekoa zen. Ibaiko harrabotsen artetik ezagutu zituen nire laguntza eskeak. Egurrik larriena hautatu zuen neguko gauetan dorreko supazterra elikatzeko soberan gelditzen zirenetarik.
‎Migel aitatxi zena gaztetan bezala, nire ostatu emaile Jehane Lapeyrère ere zapatagina zen. 40 bat urte zituen nik ezagutu nuelarik. Erreformazale suharra izanik ere, maiz aritzen zen kalapitan hiriko ministroekin.
‎Ez zituen nire armak gogoan. Neronek oroitarazi nion non altxatu zituen hamalau hilabete lehenago.
‎Alferrik goganbehartu nintzen. Otzan otzan utzi zituen nire eskuetan, banan banan, ezpata, pistola, bolboraren adarra eta balen zaku txikia. Begietara egin zidan:
‎Ez zen oro egia. Maulen Zalgizek txalotu zituen nire lerro xume batzuk.
‎Garaia eta sendokotea zen, bizia mugimenduetan, begirada zorrotzekoa, argia. Bizar urdinduari ondo zetorkion ahots sarkorrak gozatu zituen nire belarriak.
2008
‎Eskuarekin keinu bortitz bat egiten zuen,, zer egiten duk hor?? galdetuz bezala, eta aldi berean gora igotzeko aginduz, gehiago aginduz galdetuz baino, eta esaldi batzuk esaten zituen nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean. Hain lotsa gutxirekin hitz egiten bazuen, bere hizkuntza hori ezezaguna zelako izango zela pentsatu nuen.
‎Desberdinegia zaren kontzientzia hori askotan hurkoak izaten du, eta hurkoa da orduan sufritzen duena, lotsatzen dena. Amak, esate baterako, urteak pasatu zituen niri besteak bezalakoa izan behar nuela errepikatuz.
2009
‎Fransua niregana etorri eta ni usnatzen hasi zen; igurtzi azkar bat egin nion buruan eta berak aurreko bi hankak igo zituen nire sabelera, lurraz nire niki garbitu berria hondatuz.
‎Castellanan behera egin nuen, autoen CO2ak hordituta; Ríos Rosas hartu eta uste baino lehenago nintzen etxean. Hotzak azkartuko zituen nire pausoak. Begiak atari barruko iluntasunera ohitu zitzaizkidanean ezusteko galanta hartu nuen.
‎Amak ez zituen nire kezkak ulertzen: galtzorratzak eta haria ematen zizkidan, eta umearentzat jertseak eta galtzerditxoak egiteko agintzen zidan.
‎Gogotik ala gogoz kontra, laguntzeko prest agertu zen: erraten nion egunean erraten nion lekura eramanen zituen nire gauzak. Ez dut uste deus salatu zionik Estefaniari.
‎Bezperan, haiei gaztigu egiteko galdatu zidan Henrike Valoiskoak. Eskaerak, hein berean areagotu zituen nire jakin mina eta nire ezinegona.
‎Pessac kaporala nuen hurrengo bisitaria. Zauritu ninduten gauean, haren agerpenak uxatu zituen nire erasotzaileak. Zertan ari ote zen guardia frantseseko ofiziala, Parisko alde horretan, are gehiago bere hiru gizonekin batera?
‎Burutuak zituen nirekikoak. Nafarroako erreginak bizkarra eman zigun eta bertze gortesau batengana jo.
‎Guztiak mututu ziren Paueko gazteluko areto jendetsuan. Bat bateko isiltasunak are gehiago azkartu zituen nire bihotz taupadak eta berotasun handiagoa igorri, bidenabar, nire aurpegi gorritura. Joana Albretekoa ondo ondora etorri zitzaidan, zalu.
‎Haren janzkeraren itsugarrian gorazarre egin nahi izanen zion bere ganbera buru Gillonne de Thorignyri, haren aita baitzen Matignongo mariskal omendua. Margaritak gutienez ere bi aste zituen nirera etorri gabe.
‎Ni ikusi bezain agudo, printze basurde muturrak inon diren ahalegin guztiak egin zituen ni biltzeko. Haren harien artetik sugetzen, lanak.
‎Henrikeren biraoak zurbildu zituen nire masailak.
‎Valoistarren alabak Louvreko mihi gaiztoen artean hotsik ez hedatzeko bezainbat agurtu ninduen. Hainbat egun zituen nirekin koleran.
‎Neskato ñimiñoa kanporatu zenean ere, denbora eman zion denborari. Noizbait bihurtu zituen niregana bere begi hormazkoak. Ordukoz, nahiago nuen Louvreko tormentu gelan.
‎–Heziera basa batek hil arterainoko ondorioak izaten ditu gehienetan. Henrikek, haurretan, urteak egin zituen nire gortean, oraingo egonaldia ahantzi gabe. Horri esker, larriena kendu genion eta zerbait ere findu.
2010
‎nik bera bai, baina ez berak ni, izebak ez baitzuen mirarietan sobera sinesten eta besoak zituèn bezala utzi zituen, bi dindirri eroriren antzera; gero, besoak bildu eta atzera eragin zidan, eskuak bularraldean ipinita; begien bistan nuen berriro izebaren betartea, eta, urruntasun hurbil edo hurbiltasun urrun hartan, berehala antzeman nion harri eta zur jarraitzen zuela, nik argibideak eman arren? haren aurpegiari begiratu besterik ez zegoen, ezpainak zabalik eta begiak ere zabalik; hantxe nuen, bada, izeba, egoera guztietara egokitzeko trebetasun aparta zuena, egoerak menderatua behingoz!; niri gertatutakoaren muina ongi laburtu eta hobeto kontatu nion, ustez, baina izebak ezin izan zituen nire hitzak digeritu, antza, akerra eta bildotsa plater berean gehiegi gertatu ote zitzaizkion?; izeba, beraz, ongailuen bila zebilen: xehetasunen bila, alegia, digestioa behar bezala egiteko, eta orduan esan nion:
‎Giltzariak ohiko neurriak hartu zituen nitaz ziurtatzeko, gero gelatxo huts batera eraman ninduen, altzaririk gabe zegoen erabat, leiho barraduna zuen baina egiazko leihoa, altuera egokia zuena, eta bertatik zerua ikus zitekeen benetan.
‎Handik aurrera, bizitzak lehengo martxan jarraitu zuen, itxura batean. Fabrikaren zabaltze planak eta enpresaren eguneroko zereginak bateratu beharrak biderkatu egiten zituen nire lanak, eta batzuetan buruz gain nenbilela sentitzen nuen, baina diseinu sailetik egindako bisitaldi labur batek arnasaldi bat oparitu ohi zidan halakoetan, nire betekizunetan indar berriz jarraitu ahal izateko. Batzuetan, H. nire bulegora etortzen bazen diseinu konturen bat komentatzera edo gela batean bakarka egokitzen baginen, ezin izaten nion gogoari eutsi eta besarkada bat ematen nion.
‎Jainko ahalguztidunaren grazia!"; eta besoak zabaldu eta besarkatu egin nuen: ...urbiltasun urrun hartan, berehala antzeman nion harri eta zur jarraitzen zuela, nik argibideak eman arren... haren aurpegiari begiratu besterik ez zegoen, ezpainak zabalik eta begiak ere zabalik; hantxe nuen, bada, izeba, egoera guztietara egokitzeko trebetasun aparta zuena, egoerak menderatua behingoz!; niri gertatutakoaren muina ongi laburtu eta hobeto kontatu nion, ustez, baina izebak ezin izan zituen nire hitzak digeritu, antza, akerra eta bildotsa plater berean gehiegi gertatu ote zitzaizkion...; izeba, beraz, ongailuen bila zebilen: xehetasunen bila, alegia, digestioa behar bezala egiteko, eta orduan esan nion:
2011
‎Balentria izugarriak egiteko gai ikusten ninduen eta, egiten ez banituen, berari itzalik ez egitearren zela uste zuen. Nik behin eta berriz ematen nion adinak sexuari ekartzen dizkion makurren berri, baina berak apaltasunaren adierazpentzat hartzen zituen nire esanak eta, hain zuzen ere, neurri handi batean nire diskrezioagatik maite ninduela esaten zuen.
‎Ibilerak adierazpen bihurtzeko lanketa behar da, lizunkeria doi bat eta antzezpenerako jarrera bat ere bai, Nadiak inondik ere ez zuena. Umetako arrastoa izan zitekeen pausaje labur eta presatiarekin ikusi ohi nuen etortzen asteazken ilunabarrean, bere karpeta bularren kontra estutuz, eta nirekin zihoanean korrikaldi txikiak egin behar izaten zituen nire parean jartzeko. Nadiaren antza zuen neskak gona motz bat zeraman, baina horrek ezinbesteko baldintza zirudien dantzalekuan sartu ahal izateko.
‎Armairu hustuetako anabasan aztarrika (zapuztutako amets baten hondakinak iruditzen zitzaizkidan) neure arropak bildu, tolestatu eta gurpildun maletan sartzen nituen bitartean, berak atalburutik begira jarraitzen zuen. Hoztasun edo urrutiramendu halako batekin jarraitzen zituen nire joan etorriak. Ez zen ausartzen ezer esaten, baina lurrean eseri eta, nire gauzak biltzen nagi samar ari nintzela ikusten bazuen, urduri jartzen zen, ordulariari begiratzen zion tarteka eta ezpain ertzean dardara doi bat sumatzen nion.
‎Pasa pasa eginda gelditu nintzen. Gainerako batzarkideei kontatu nien telefonoz entzundakoa, eta inork ezin zituen nire hitzak sinetsi.
‎–Heinrich ospitalean ikustera joan zinetenean, Lucía eta Esmeralda hizketan ikusi zituen nire gizonetako batek.
2012
‎Eskuineko ohean Izaro lo dago. Lo kontuetarako ez zituen nire geneak hartu. Ez du Ohe Arrotzaren Sindromea ezagutzen.
‎Ez nintzen gose. Baina horrek ez zituen nire ingurukoak gehiegi kezkatzen.
‎Ez zidan telefonoa hartzen. Ez zituen nire mezuak erantzuten. Ez zuen nirekin ezer jakin nahi.
‎Puntu horretxek, laster, foie gras egiteko elikatzen dituzten antzaren gisan gizendu eta puztu zituen nire kezkak, ordea. Zein izango zen Luciaren erabakia?
‎13 urterekin eskola utzi nuen, maisua beti nire atzetik zebilen eta. Gurasoak ere berotzen zituen nire kontra.
‎–Hasiberri bati eman zioten ikerketa, erran zuen Garcíak segundo batzuen buruan?. Alde egin baino lehen, kasuari buruzko informazio guztia eman nion mozolo hari, baina, antza denez, ez zituen nire hipotesiak ontzat eman.
‎Eta nik baserriari begiratzen nion, eta gero, izututa, andre beltz hari, bere hortz txuriak erakutsiz irribarre egiten zidanari. Bere beso beltzak luzatzen zituen nigana, kantu kantari ari zela. Eta nik negar egin nahi nuen, eta urruti ninderamala atzera begiratzen nuen, baserrirantz, gurasoen edo ahizparen bila, ez baitziren inon ageri.
‎urrengo goizean esnatu nintzenean, babarrun platera zirudien nire aurpegiak. Eguzkiak urez bete zituen nire azaleko poroak, eta munstro baten itxurak nire iruditik oso gertu egon behar zuen. Institutuan Elena izan zen ikusi nuen estreinako pertsona.
‎Eta horrelaxe bildu ninduen ilunabarrak, eta gero iluntasuna etorri zen, eta geratu zen, eta joan zen, eta eguna berriz argitu zuen, eta bigarren gau batean lainoak hasi ziren berriz inguratzen; eta gela bakartian eserita jarraitzen nuen oraindik; eta meditazioan murgilduta nengoen oraindik; eta hortzen mamuak bere nagusitasun ikaragarrian jarraitzen zuen oraindik, gelako argi eta itzal aldakorren gainean balebil bezala, nabarmen eta gorrotagarri. Azkenean garrasi batek, ikara eta atsekabezkoa irudi, urratu zituen nire ametsak; eta gero, isilune baten ondoren, ahots asaldatuen hotsa entzun zen, eta, hotsarekin nahastuta, pena edo oinazezko intziri isilak. Altxatu nintzen eserlekutik, liburutegiko ateetako bat zabaldu, eta neskame bat ikusi nuen ondoko gelan, malkoetan blai, eta hark esan zidan Berenize...
‎Etxera itzultzeko aukerari zegokionez, lotsak atzera botatzen zituen nire pentsamenduen asmorik onenak, eta berehala etortzen zitzaidan burura nolako barreak egingo zituzten auzokoek nire kontura, eta nola lotsatuko nintzen, ez bakarrik aita amen, baita beste guztien aurrean ere. Geroztik askotan konturatu naiz noraino den desegokia eta arrazoiaren kontrakoa giza izaera, batez ere gaztaroan, hain zuzen ere, arrazoiak bidea erakusteko eginkizuna duenean.
‎Orduan, zorro zahar bat atera zuen eta 160 Portugalgo moidore urretan eman zizkidan, eta semea Brasilera joandako ontziaren agiriak, haren laurden baten jabea baitzen, eta semea beste laurdenarena, eta biak jarri zituen nire eskuetan gainerakoaren bermetzat.
‎Irudimenak eta gizakiaren fedeak asma zitzaketen ziurtasun modu guztiak asmatu zituen niri jakinarazteko, beteko zituela zentzuzko baldintza horiek, eta gainera, bizia zor izango zidala beti, eta bizi zen artean ez zuela hura ahaztuko.
‎Ontzi zama hori iritsi zenean, zorionaren orduak jo zuela iruditu zitzaidan, eta oso pozik hartu nuen ezustea; gainera nire mezulari zintzoak, kapitainak, niretzat sei urtez lan egingo zuen zerbitzari bat erosteko erabili zituen nire lagun alargunak berarentzat opari gisa bidalitako bost librak, eta ez zuen nik eskainitako ezer hartu nahi izan, tabako pixka bat izan ezik, eta hori nire uztan bildutakoa zelako onarrarazi nion.
‎Nik, gainera, testamentua egin nuen, eta, hilez gero, soroak eta ondasunak nola banatu behar ziren adierazi nuen idatziz. Bizia salbatu zidan ontziko kapitaina ondasun guztien oinordeko izendatu nuen, baina, horretarako, testamentuan esaten nuen bezala banatu zituen nire ondasunak: ekoizpenaren erdia berarentzat izango zen eta beste erdia Ingalaterrara bidalia izateko.
‎Horrela, lehenik eta behin, Polli, lehen esan bezala, hitz egiten irakatsi nion, eta horrenbesteko erraztasunez eta horren garbi egiten zuenez gero, atsegin handia ematen zidan. Ez zituen nirekin hogeita sei urte baino gutxiago egin. Geroztik zenbat iraun zuen ez dakit.
‎Bere ederraren erakusgarri asko eskaini zidan, sarri ohoratzen ninduen bere bisitaz, eta Europako arazoen berri eman niezaion nahi izaten zuen, baita ibilia nintzen herrialde ezberdinetako lege eta ohituren, jokaera eta kulturaren berri ere. Arreta handiz entzuten zidan, eta oharpen oso zuhurrak egiten zituen nik esandako guztiaz. Bi astintzaile zituen ofizialki, baina ez zen sekula haietaz baliatzen Gortean eta protokolozko bisitaldietan izan ezik eta, biok elkarrekin bakarrik geundenean, erretiratzeko agintzen zien beti.
‎Nire ugazabaren jakin mina eta ezinegona hain handiak zirenez, astia zuenean ordu asko ematen zituen niri irakasten. Konbentziturik zegoen (gero esan zidanez) ni yahoo bat nintzela, baina harriturik zeukan nire ikasteko gaitasunak, gizalegeak eta garbitasunak; kualitate hauek zeharo bateraezinak baitziren animalia haiekin.
‎Printze hark atsegin zuen nirekin hizketan egotea, Europako ohitura, erlijio, lege, gobernu eta kulturaz galderak eginez, eta nik ahal nuen bezain ongi erantzuten nion. Haren adimena hain argia zenez eta zentzumena hain zorrotza, oso gogoeta eta oharpen zuhurrak egiten zituen nik esandako guztiaz. Baina aitortu beharra dut, neure sorterri maiteaz, gure merkataritzaz, itsas eta lehorreko gerrateez, erlijio zismez eta Estatuko alderdiez gehiegitxo hitz egin ondoren, haren heziketako aurreiritziak hainbesteraino nagusitu zirenez, ezin izan zuela ebitatu bere eskuin eskuan hartu eta besteaz samur laztanduz, barre algara bizi baten ondoren, ea Whig ala Tory nintzen galdetzea.
‎Kapitainak, erabateko zentzugabekeria hauek entzun ondoren, eldarniatzen ari nintzela erabaki zuen. Halere (ni lasaitzearren, uste dut), nik nahi nuena aginduko zuela hitz eman zidan eta, kubiertara joan zelarik, bere gizonetariko batzuk bidali zituen nire gelatxora, nondik (gero konturatu nintzen bezala) nire gauza guztiak atera eta gosnatua jo eta kendu egin baitzuten; baina aulkiak, idazmahaia eta ohea, zoruari torlojutuak zeudenez, oso hondatuak geratu ziren marinelen ezjakintasunez, indarrez kendu baitzituzten. Gero, oholetako batzuk ere brast kendu zituzten ontzian erabiltzeko, eta, gogoak eman zien guztia hartu ondoren, itsasora bota zuten kroskoa, zeina, hondoan eta alboetan zituen zirrikitu askoren ondorioz, jesus amen batean urperatu baitzen.
‎Gero, zimitarra zorrotik ateratzeko eskatu zidan, pixka bat herdoilduta egon arren itsas urarengatik, gehiena oso distiratsu zegoena. Esana egin nuen, eta berehala oihu egin zuten gudarosteek izuturik eta harrituta; izan ere, eguzkiak dir dir egiten zuen argi argi, eta islak itsutu egiten zituen nik zimitarrari batera eta bestera eskuan eragitean. Maiestatea, oso errege adoretsua bera, ez zegoen nik uste bezain beldurtua; zorrora itzultzeko agindu zidan, eta botatzeko zorura ahal bezain poliki, katearen muturretik metro pare batera.
‎Hau ahots tinkoz bota nuen, bere kemena zalantzan jarriko ote duten beldur den norbaitek bezala. Halere, barre algara ozenak bakarrik sortu zituen nire hitzaldiak, Erregeari ingurukoek zor dioten errespetu guztiak ere ezin izan zituenak isildu. Horrek pentsarazi zidan alferrikako ahalegina dela gizakia bere burua ohoratzen saiatzea berarekin inolako berdintasun edo konparazio mailarik ez dutenen artean.
‎Ez al zen, ba, behin betiko amaitu gure arteko guztia? Azken musu mingots batek ez zituen nire oroitzapenak aberastuko, eta musu horren ondoren are latzagoa izango zen elkarrengandik banantzea.
‎Hiru bat minutuz inork ez zuen tutik esan. Vulitxek, lasai baino lasaiago, diru zorroan sartu zituen nire txanponak.
‎badira hamabi bat urte ez aitaren ez amaren berririk ez dudala; orain arte inoiz ez zait ezkontzerik bururatu, eta orain, badakizu?, ez nago sasoian horretarako; eta pozik nengoen nor mainatua aurkitu nuelako. Belak, sarritan, kantak abestu edo Kaukasoko dantzak dantzatzen zituen niretzat... Eta zein ondo dantzatzen zen!
‎Feltrozko longainean bildu, eta harri batean eseri nintzen murruaren alboan, urrunera begira; aurrean, itsasoa zakartuta ageri zen gaueko ekaitzaren ondorioz, eta haren burrunba beti berdinak, lokartuz doan hiri bateko xurrumurruaren antzekoa baitzen, aspaldiko urteak ekarri zizkidan gogora, iparraldera eraman zituen nire gogoetak, gure hiriburu hotzera. Oroitzapenek hunkituta, gertatutakoaz ahaztu nintzen...
2013
‎Bi lagun berri egin nituen bidaian, Tomas eta Mariana. Tomasek gaileta batzuk partekatu zituen nirekin, eta nik amak emandako txokolate zati bat eman nion. Marianak eskuineko eskularrua eman zidan, hotz handia egiten zuen-eta itsasontzian.
‎Zetozkidan bideak eta patu hariak irakurri (ote) zituen nigan agure hark.?
‎Gaztearen aizkorakada garbiak airez aire atera zituen nire oin bilurraren katebegiak.
‎Haserre itxuran, ezpainak hertsatu zituen nire lagunak. Begiak biltzeko probestu nuen parada.
‎Izana nintzen bertze noizbait pareko egoera baten lekuko, urte aunitz lehendanik. Orduan ez nuen konprenitzen zerk hartaratzen zituen nire ingurukoak. Bizi izana nintzen hori jakiteko bezainbat.
‎MARTINEK nire mandatua egin zuen, ekarririk papera, luma eta tinta. Soberako dirua eskatu nion, eta hark sos batzuk isuri zituen nire eskuetara. Itxura egin nuen kontatzen nituela; egiazki ja ere ez nekien zenbat balio ote zuen, Iruñean, idazteko trasteriak.
‎Ahoa irekitzen zuelarik, hortzek hutsak erakusten zituzten alde beretik. Pare bat oren zituen nirekin eta jadanik banekien zakurra zebilkiola kukuka, sehiaren uzkurkeriaren gibelean.
‎–Zuek gosalduak zarete, kanpoan ezarri zituen nire ondotik heldu zirenak.
‎Mandazaina lurrean zetzan beti, Ezkilaren begipean. Auhenak istanteko isilarazi zituen nire galderak.
‎Are mesfidantza handiagoarekin hartu zituen nire hitzak.
‎Haren irriñoak irakiten eman zituen nire erraiak.
2014
‎Joan nahiko nuke baina halere hemen segitzen dut eta isilpean madarikatzen dut hasieran neure inpultsibotasun demonioa, guztia bulkadaka egin behar izate hori ondorioak irudikatzeko eta neurtzeko tarterik hartu gabe, eta ondoren gauzak bururaino eramateko ezgaitasun hau, mantsokeria hau, Y rengana joan eta besterik gabe banoala esateko ezintasuna, banoala eta nahi badu etortzeko baina ni behintzat ez naizela bere esperoan geldituko berak nire txiklezko mendekotasuna luzarazten duen bitartean, egoera kontrolpean edukitzearen basa gozoan iraulkatzen den bitartean, jaun eta jabe sentiarazten duelako. ...uruetatik zintzilikatu zidaten berunezko uztarria, neure buruarekiko estimua lurrazpiaren hondoan ehorztera naramana, askatzerik lortu ez dudana, nahiz eta Berlinen hasia zen jada laxatzen, nahiz eta Berlinen hasia nintzen jada kokotsa jasotzen, zamaz jabetzen eta pausoka baina etenik gabe kontraerasotzen, etxera itzultze hau bizio zaharretan erortze gupidagabe bat izan da, duela lau hilabete laga zituen Ni bridatua antzez dezadan exijitu didate (teorian) baldintzarik gabe maite nauten eta nik ondorioz ezinbestean gorroto ditudan pertsonek, eskatu didate izan nadila ni kaltegabe bat, kamuts bat, kartoizko bat.
‎Hori, beste zerbaitek kezkatzen ninduen galdetu beharrean, zergatik nengoen horrela galdetu beharrean, eta nola lortu nuen pisuarena konpontzea, zer moduz Dani, zer dakit, berari eragiten ez zioten baina ezagunak zituen nire bizitzako mila gauza... Baina, benetan uste al nuen galdetu behar zidala?
‎Gustuko nuen automobil beroan berarekin joan, eta pabiloian sartzea. Neurri itzelak zituen nire irudiko. Gustuko nuen makinen itzal eta silueten artean pixka bat izutzea, eta zati bat poliki poliki argitzen zenean, eta aparatu bitxi haietan kuxkuxeatzea.
‎Jarrera behin eta berriro aldatua zuen berak, baina bankutik altxatu gabe. Oin bat urduri mugitzen zuelarik entzun zituen nire azken hitzak. Bizkarraldea osatzen zuen taularen gainetik zabaldu zuen besoa, eta biratu egin zen, niri bizkar emanez.
‎poliziak sudurra sartzen, aseguru etxea kontu eske? , eskuaren keinu batez uxatu zituen nire aukerak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia