Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Gogora ekarri behar al nituen, atzera, orduan bizi izandako sofrikarioak? Lasaitzen al zituen nire barrenak cum laude ponpoxo hark. Ba al nuen hura nahikoa berme?
‎Sinets al zitekeen, benetan, titi bizkarroi mintzo entzumen xurgatzaile haiena? Supituan, Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki izara batek estali zituen nire begi argi unatuak, eta irribarre sortzez garbi bat egin zen nire ezpainetan, irribarre elkarkidetasunezko bat nolabait adierazteko; ezen, Ana Morenaren amarruaz jabetzearekin batera, ohartu bainintzen emakume haren ausardiak gehiago balio zuela, inondik ere, ustezko memoria eidetikoak baino, mila aldiz gehiago gainera; ausardia behar zen, gero, gezur txiki harekin hango jende hantusteak enga... Eta dagoeneko harrapatua zutela jakinik ere, ez al zen, bada, urkamendira igo, inoiz ez ahazteko moduko sendotasun harroz!
‎Tximistaren abiadan jaiki, eta bizi bizi txalotu nituen Armando Bonillaren hitzak. Gortzen hasia zegoenez, ez zituen nire txaloak entzun, eta altxatu bezala eseri nintzen, lotsagarri samar gelditu ote nintzen sentsazioarekin.
‎Ondoezak jota bezala eseri nintzen urkamendi aulkian, automata baten itxura betean, odolgabetua, eroria, ordurako ni neu ez banintz bezala. Baina ez nengoen urduri, eta aulki hartan esertzearekin batera halako koraje ezkutu batek hartu zituen nire barrenak, dena galdua ikusten duenaren koraje gartsu hil edo bizikoak. Halaxe pentsatu nuen ataka larri hartan:
‎Aroztegi batean... Edurneren ezinegonak bultzatzen zituen nire galderak; gaiztoa naiz oso halakoetan. Bainura joan, eta orraztuta gureganatu zitzaigun.
‎Loak itzali zituen nire hitzak. Eta beldurrak.
2002
‎Gero, instituturako oposizioak atera zituen. Berrogeita hamar urte inguru zituen niri klaseak eman zizkidanean, eta gazte itxurako estetika hippy batez janzten  jarraitzen zuen: soineko zingaroak, fantasiaz  ko bisuteria, espartinak.
2003
‎Baina, neure harridurarako, hizketan jarraitu beharrean, begiak jaitsi zituen ni apenas konturatu gabe, eta gutuna berrirakurtzen hasi. Nik une hartan ulertu nuen ordu arte erabilitako estrategiak huts egin zidala eta, emakume harengana hurbildu nahi banuen, hain gogoko nuen mexikarren marrazki sorta alde batera utzi, eta azkar jokatu beharra neukala:
‎bukzinadorea, kartilago krikoidea, barne  jugularra, erdiko eskalenoa, gihar milohioideoa... Jendeak harri eta zur entzun zituen nire azalpenak; jarduna zehatzagoa eta atseginagoa egite aldera, beti aldean eramaten  dudan laser erakusle batez lagundu nituen azalpenak, eta egiaz, ez zen ideia txarra izan.
2005
‎Juliok begiak iltzatu zituen nigan, oroituz bezala, belarrietara iritsi zitzaiona sinetsi ezinik balego bezala. Jaikitzeko keinua egin, baina hobeto pentsatu zuen.
‎Orduan, lasterka irten nintzen gordelekutik, eta harengana zuzendu, nahiz eta beldur nintzen hantxe bertan jipoituko ote ninduen, halako disgustua emateagatik; baina ez zidan axola horrek, aita besarkatu besterik ez nuen-eta nahi. Harengana lasterka ikusi ninduenean, berak ere besoak zabaldu zituen nigana. Estu besarkatu genuen elkar, oso estu, inoiz ez bezala.
‎Ez zegoen aulkirik, eta jendea lurrean eseri zen, txiskeroak piztuta. Imanolen ahots bulartsuak dardarka ipintzen zituen ni nengoen zuhaitzeko hostoak; aldian behin, jendea zutik jartzen zen, ukabila jasota, gartsu, gogo beroz beterik.
2006
‎Elsbethek, ordea, ironia eta gatza goratu zituen nik erantzun hutsal bat ikusten nuen tokian, eta kemen handiz hitz egin zidan, ia haserre:
‎Txakurrak, esaneko, atzaparrak kendu zituen nire bularretik. Nirekin zer egin behar zuten, galdetu zioten morroiek Hermanni.
‎Galdera gehienek armadarekin zuten zerikusia. Bere gustuko zerbait erantzuten nionean, frau Gerdak burua jasotzen zuen, betaurrekoak igotzen zituen sudurrean gora begi pareraino, begiak kizkurtzen zituen ni hobeto ikusteko eta irribarre egiten zidan.
‎Soinekoaren patrika zabaletako batean gorde zituen nire agiriak. Ni aztertzen segitzen zuen.
‎Umberto ezagutu nuen garaiko nire zabarkeria gogoan, ez zitzaidan eskerrak ematea ahazten, eta gaineratzen nuen beti gordeko nuela bihotzean nigatik egiten ari zen guztiaren oroitzapena. Irribarre onbera batez hartzen zituen nire hitzak. Gero, irakurri berriak nituen liburuei buruz egoten ginen hizketan.
2008
‎Sugearen ahoa ukitzeko atrebentzia izan nuen, horzka egingo zidan inongo beldurrik gabe. Berak atentzio osoz jarraitzen zituen nire mugimenduak, beti ere irribarrea ahoan. Nire behatzak maitekiro laztandu eta nik erreakzionatzeko denborarik gabe, oraindik ere beherago bideratu zituen, sugearen gorputzaren arrastoari jarraituz.
2009
‎Dena dela, gauza bati behintzat eusten nion irmo: egunak zenbatzen nituen, eta asteak, eta hilabeteak eta urteak, zehatz mehatz, eta horrek inoizka zerbait pizten zidan barruan, oroitzapen zantzuren bat, eta larritasunak hartzen ninduen; halakoetan, laster konturatzen zen atsoa, eta segituan uxatzen zituen nire kezkak:
‎Bigarren horretara animatu ninduen hark. Lapitza eta papera hartu, eta ez dakit zenbat marrazki egin zituen nire esanetara. Ez zait erraza azaltzea nolakoa den akabuan osatu dugun argizaiola.
2010
‎Han pasatu nuen gaua, Xabier Montoiaren ohean uste dut, bera Gasteizen zegoelako edo. Goizean goiz, oraino erdi lo nengoela, neska bat hurbildu zitzaidan, muxu bat eman zidan masailean, mantak estutu zituen nire gorputzaren inguruan eta alde egin zuen. Kalerako atea entzun nuen gero.
‎–Satisfaction!!! . Satisekohiko musikari plantak egin zituen nire erantzuna jasotzean, gustagarria egin zitzaion seinale?. Egia esango dizut:
2011
‎Negarrez ari nintzen isilka. Amak ikusten zituen nire malkoak eta irribarre egiten ahalegindu zitzaidan. Eskua luzatu eta ilea ferekatu zidan samurtasunez; esku hura sutan zegoen eta nik taupada irregular eta bizkorregiak sentitzen nituen kopetan.
‎Nire semea, halere, alaitasunez eta bizi bizi mintzo zen gauza haietaz oraingoxe gorabeherak bailiran, eta bere berriketan xehetasun asko aipatzen zituen niretzat ezagunak zirenak eta beste asko ezezagunak gertatzen zitzaizkidanak. Tulipa gorrien sail hura, esate baterako, belazearen erdian, edota kiosko txiki hura, tximista batek jo eta suntsitu omen zuena.
‎Eta beldurra nion, hori da egia, pentsatzen nuena pentsatzen nuen bezala adierazteari. Baina Jesusek, nahiz haren ideia gehienak progresistak izan, ez zituen nire deserosotasuna, arroztasuna eta beldurra sentitzen. Aitzitik.
‎Ezezaguna nintzelako edo, neuri egin zizkidan itaunik gehienak. Itaunak, dena dela, ez zituen ni biluzteko egiten, gauza xumeen gainekoak ziren. Hori dela eta, lasai eta eroso egon nintzen berriketan, lagunarte giroan banengo moduan.
‎Kapitainak eskerrak eman zizkidan eman nion informazioagatik eta askatu egin zituen nire bi lagunak. Gainera, beste baterako ezagutzen genuen elkar.
2012
‎Ez dakit nola azaldu, baina... Jeanek bere ahalegin guztiak egin zituen nik etxe hura maite nezan, bertan zoriontsu izan nendin. Oroitzapena konjuratu nahi nuke, gehitu zuen ahotsa apalduz, urduri?.
‎Gogoan dut umetan, hondartzan, banuela asko gustatzen zitzaidan jolas bat, nire bizitza guztiaren aurreirudikapena gertatuko zena: itsasgora zetorrenean, erreten bat egiten nuen hondarrean, eta bat batean, nik markatu nion bidetik halako indarrez etortzen zen itsasoa ze igaro ahala erabat suntsitzen zituen nire hareazko harresi eta gaztelu guztiak; dena erauzten, dena ezabatzen zuen; atsekabeturik geratzen nintzen baina kexatzeko kemenik gabe, ze itsasoak egin zuen gauza bakarra nire deiari erantzutea izan baitzen. Beste horrenbeste gertatzen da amodioarekin.
‎Baina hontz zaharrak, erantzun ordez, bere hego beltzak astindu zituen nire begien aurrean. Artean lutuz jantzita zebilen bere amagatik; dolu xingola beltzak hegan zerabiltzan bere inguruan.
2018
‎Mezularia isildu zenean, Errege, bere zaldia jirarazirik, niri begira gelditu zen. Erregek, hedeetatik tiraz zaldiari eragin, eta animaliak bospasei pauso eman zituen niganantz, ordu arteko  zuhurtasun neurri guztiei uko eginez.
‎Bi pauso eman zituen niganantz. Lau lurperatzaileetariko bat, begiak altxatzeagatik jipoitu nahi izan zuten txintxarri hura, hain zuzen, ezagutu nuen.
‎Eskuez eta musuez baliatzen nintzaion; ezpainak hozkatzen nizkion, eta bularra milikatu, sabela mihiaz ferekatu; usainen dastaketan astirotzen nintzen behin eta berriro, usain berezkoenen zatietan beta hartu, eta haren azal mintzeko erreberoaren gordina eta alu ezpainetako almendra hezearen mikatza gozatuz. Grazibelek, ordainetan, nire bular mizpirak hozkatzen zituen, saguak gazta puska marruskatu ohi duen bezala, hortz leunen eraso laburrez; hatz puntez ferekatzen zituen nire saihetsak, eta esku  ahurraz igurzten izterrak, hotzikarak sentiarazteraino; azkazalak nire ipurmasailetan sartu, eta bere gorputzaren kontra estutzen ninduen, ni, artean hazirik isuri nahi ez, eta, kemenari eustearren pixka bat apartatzen nintzaionetan, erregaia sutatik kentzea bezalakorik ez baitago, su gehiegia baretzeko.
‎–Zertarako balio dizu, orduan, Baronet izateak? . Bi eskuak kateatu zituen nire lepo inguruan; haren hitz bakoitzaren arnasa senti nezakeen masailetan?: Mesedez, Otto, libra nazazu fraide doktrinoarengandik.
‎Pattarretik beste trago bat egin, eta beste placet! batez onartu zituen nire argibideak eta pattarra.
‎Nik kontatutakoa onesten zuela iruditu zitzaidan, eta ez txalo bakan haiengatik bakarrik: nire kontakizunaren zenbait aldartetan, Aba Yakuerekin izandako sesioei buruzkoetan batik bat, buru mugimenduez baieztatzen zituen nik esandakoak, norbaiti entzuna ziona, izurritea menderatu, eta Erret hiritik alde egin nuenean ere, luzaz iraun nuen itsu kopletako sujet iraindua izaten, eta ni kontatzen ari nintzaiona bat bailetozen.
‎Ezagutzen gintuztenen esanera, ama batenak izan gintezkeen biok, baina ez ginen ahaide urrutiko ere. ...eta, anaia zaharrak gazteari ohi dionez, berak erakutsi zidan ardo garratzenak edaten eta jaki minenak irensten; nik erakutsi nion, anaia trebeak baldarragoari ohi dionez, ezpataz defendatzen, bai eta zaldiz atzeraka ibiltzen ere, elur gaineko arrastoez orpoz orpo genituenak engainatuz; abila zen nik botatako hegaberak ozpinetan edo nik harrapatutako amuarrainak keturik prestatzen; zahatoak egiten zituen nik hildako sator larruekin; txistua joz eta kantuz hartzen zuen adore zeinahi arriskuren aurrean, nik, berriz, eskua gerrira neraman aiztoaren bila; hizketa modu gordineko neska ipurtandiak atsegin zituen, nahiago izan ditut nik beti azal urdinak.
‎Bero egiten zuen tximiniaren  aurrean, eta Jonanek jostura bakarreko soineko bat zeraman, burutik behera sartuta, janzki bakar. Nire koadroko irudi biluziaz oroitu nintzen, eta sekulako izu batek inarrosi zituen nire kirio guztiak: inork lotuko balitu koadroko irudia eta Jonane?
‎Besoak askatu zituen nire lepondotik, eta, eskutik hartuta, ohera eraman nahi izan ninduen. Ni ez nintzen, ordea, tximinia ondoko zizeilutik jaiki.
‎Hartan ari nintzela, arrotza gonbitoka iratzarri zen. Behin eta berriro bota zituen nik zerbitzatutako guztiak. Larrialdi errepikatuetan, ez zuen eten birikak bi eskuez sakatze lana; ezpata eta guzti inguratu nintzaion, modurik xaloenean.
2019
‎–" Ondo portatzen bazara, bigarren aldi bat izango da." Begiak itxi nituen. Elik bere ezpain itxiak pausatu zituen nire ahoan une batez?. Eginda dago.
‎Oldarraldia izan nuen, oldar ero gaiztoa; eta, gero bat batean, begiak ireki nituen esnatzen garenean moduan; eta konprenitu nuen Jainkoa gaixtoa dela. Zergatik hil zituen nire seme alabak. Begiak ireki nituen, eta hiltzea gustatu egiten zitzaiola ikusi nuen.
‎Txingarrak eta txartel ere azpimarratuta dauzkat... Irakasle batek begiratzen zituen nire azpimarrak, alboan erdarazko itzulpenak emateko, eta in margineko ohar batean aitortu zidan berak ere ez zekiela zer zen Iraolaren liburuko pertsonaia baten" denbora dendeletean pasatzea". Orotarikoak" alferkeriatan egon, estar cazando moscas" esanahia ematen du, testuinguruak ere hala iradokitzen du, baina hitza ez dut euskararen inongo bazterretan aurkitu...
2020
‎Gilles de Raisek hitz horiexek esaten zituen nire ahotik Parisko antzoki sauvageenetan. Zergatik abandonatu aukera hori, Urbina ezagutu aurretik antzezten nituen hitzok laburbiltzen dutenean egokien kontrastea?
‎Lizartzak lepoa luzatu, eta, eskuak ukabildurik, bi pauso eman zituen niganantz. Urbinari begiratu zion, ni jipoitzeko baimen eske bezala:
‎Buruari bueltaka dabilela, hartu du loak; eskerrak umerik izan ez genuen, bestela haiek baliatuko zituen ni presionatzeko, min egiteko, bere mendean edukitzeko. Lo seko geratu zen, harik eta ahoan esku bat sentitu zuen arte.
‎–Kabuki girl, hardcore talde gogaikarri baten abesti gogaikarri bat, eta China girl bai Iggyren bertsioa, bai Bowierena, ipintzen zituen nire omenez bere djaldi bakoitzaren amaieran. Eta gureak egin zuen.
‎Argi eta garbi utzi nahi dut, nik ez niola Selekzioari uko egin, behin baino gehiagotan kontrakoa irakurri eta entzun dudan arren. Ziur asko, Kubalak presioak izango zituen ni ez eramateko. Oso harreman estua genuenez, egun batean berari galdetu nion eta ez zidan ez baietzik ez ezetzik esan.
‎Zamoraren marka berdintzeko partidua zen. Kubalak presioak izan zituen nik jokatu ez nezan, baina Zamora bera ere nire alde atera zen. Lehen minutuetan, eskoziarrek aurrea hartu zuten markagailuan eta, gainera, penalti bidez bigarrena sartzeko aukera izan zuten.
‎Bigarrena, Pontevedran 3 galdu genuen, baina hori ez zen txarrena izan. Dutxatzen ari nintzela, zoruak ez zituen nire 83 kiloak aguantatu, arrakaldu egin zen, apurtu, eta ertz batek sekulako zauria egin zidan oinean. Erdiko behatza ia zintzilik gelditu zitzaidan.
2021
‎Noni xahartzen eta ximeltzen ari zitzaidan, eta, elkartzen ginenean, nahiago izaten zuen burua sorbaldan pausatu eta halaxe egon; garai bateko suak itzaltzen ari zitzaizkiola, alegia. Etzaten ginenean, ahalegin guztiak egiten zituen ni goxatzen, baina ahaleginak, eta horrek hoztu egiten ninduen. Eta halaxe hasi zen gure itsasbehera.
‎Beti esaten duzu hilketa baten motibazioa zerbait pertsonala dela, oso intimoa. Zergatik hil behar zituen nire nebak hainbeste ume eta orain gure adineko jendea?
‎Gizonak pare bat segundo hartu zituen niri goitik behera begiratzeko, eta gero txapela jantzi zuen, esaneko.
‎Beharbada, gogoan dudan baino denbora gehiago igaro zen, zeren eta bat batean Estibalitzen aurpegia oso hurbil baitzegoen, nire ondoan, niri kezkatuta begira. Bere bi eskuak behar izan zituen nirea jasotzeko, haur hilen argazkia zapaltzen ari bainintzen. Nonbait, estali egin nuen eta hantxe gelditu zen, imanduta, ez aurrera ez atzera egiteko ezgai, nire bizitza pinuen zuzengune hartan gelditu zen bezala.
‎Nik beste bat eman nuen ahaztuko ez nuena izara zurien usaina zela esan nuenean. Zure begiradak hiru puntu idatzi zituen nire esaldiaren amaieran. Jolasa martxan da, eta neuk ere jolastea erabaki dut.
‎–Nobiotan, zera..., bikote ginenean, berak kantak egiten zituen niretzat. Primeran pasatzen genuen!
2022
‎Beste munstro batek jan zituen nire erraiak. Obulutegiko minbiziak mila ezpatak batera sastakatu banindute baino oinaze handiagoa eragin zidan.
‎Zenbat ideia zorok erraustu zituen nire pentsamenduak, esnaldian eta lotan, arrats hura ezkero! Ezabatu egin nahi nituen bitarteko egun aspergarriak.
2023
‎Zer egin ote dut? Horren ondotik izan zen nire indultua eskatu zuenik; bakarren batek sinetsi egin zituen nire kexuak. Errugabea dirudi...
‎...an ginela, higan eta biongan pentsatu nian une batez, gazterik zahartutako bikote nardatuaz, geure buruak pozoiturik elkarrekin geundelako, elkarri gusturik egiteko ezgauza, eta, halaz guztiz, oraindik besterik espero banu bezala, iruditzen zitzaidaan bazegoela zilbor heste ikusezin bat hi eta biok batzen gintuena, banian esperantza printza bat ea pindarren batek gure maitasun hondarrak berpiztuko zituen nigan, baina alferrik, maitasunaren garretan erre ninduan. Eta ni erreminez nintzen bitartean, hi emaztea ez beste emakume guztiekin henbilen txortan.
‎Bisaia ilunean berehala nabaritzen zitzaion zenbat denbora zeraman hark ere bere baitako barroteen atzean, bizitza bere begien aurretik nola pasatzen zen begira. Haatik, beti zituen niretzat gordeak irribarre gozoa eta besarkada. Haren laguntzagatik izan ez balitz, aspaldi egingo zuen nireak.
‎Baina nik ez nuen oso argi zer egin, eta ezertan hasi baino lehen atzeman ninduen, gainera, legearen atzapar luzeak. ...n egin nahi nuen goitika aritzen ziren chapadaz eta malucoz betetako ziega laiotzetik, baina, burdinazko barroteei buruaz jo eta jo arituagatik ere, ez nuen ezer lortu, polizien kolpeengatik jada hazita nituen begiak gehiago haztea eta aurpegia ubelduz betetzea besterik, eta hirugarren egunean, iluntzean, gizaseme portuges bat etorri zitzaidan bisitan ziega madarikatu hartara, itxura denez tratuak zituen ni atxilotuta nengoen komisaldegiko polizia ustelekin, eta gogoan dut vacilão hark nire kaiolako barroteetara hurbildu, eskua sartu eta ferekatu egin nahi izan ninduela mia gatinha mia esaten zidala barrezka, baina, horretaz gainera, eta niretzat garrantzitsuagoa zena, agindu zidan ziega zikin hartatik aterako ninduela, baldin eta harekin Portugalera joaten banintzen. Ni bezalako emakume langileen beharrean omen zeuden Europan, neskame eta umezain lanetan aritzeko.
‎Ba, denetan, eta inon ez, nolabait esan, zeren niri bost axola zitzaidan saltsa lodi hura, nahikoa eta gehiegi bainuen nire bizimodua eta etxekoak aurrera ateratzearekin. Baina" gerra txiki" haren aurrean begiak itxiagatik, ondorio latzak izan zituen nigan: adiskide galiziarren hilketa, semearen kartzelaldi luzea...
‎Eta, Garbiñe emaztearen aitari inoiz edo behin ahopetik aditu nionez, lehenago oraindik, 1937an, Irungo kontzentrazio esparrua. Normalean, hark ez zituen nire aurrean halako gai ilunak aipatzen. Nahiago zuen bere burua ederretsi eta orbanik gabeko" euskaldun onen" loriari eta handitasunari buruz hitz egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia