Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.039

2000
‎Orinocon gaindi bazterretik joaten ginen, ibai erdian handiegia zelako uraren indarra. Eta alboetan, zelako oihan hertsia!
‎Gerra pertsonala dauka aditz formekin, orriak eta orriak zirriborroz betearazten dizkiona. Temoso eusten dio hala ere bere trintxerari, harik eta ginearrarekin xakean jokatzera joaten den arte.
‎Ordu t’erdi segituan joaten da solasean. Jokin izan ezik, gazteak iruditzen zaizkit besteak; Antxonen ondoan zer esanik ez.
‎Munduko gerra guztietan eta historian zehar beti berdin gertatzen da: gizonezkoak gerrara eta abenturara joaten dira; eta emakumeek, zahar edo gazte, egin behar izaten dute haurren kargu, etxearen eta erretagoardiaren arduradun. Gizonak fusila darama, emakumeak bizitza guztiaren zama.
‎Nieves honek meza liburua oparitu zidan behin; mezatara joan bakoitzeko duroa emango zidala agindu zidan. Eman ere bai, baina Gurrutxaga maisua organoa jotzen entzutearren joaten nintzen elizara, ez mezagatik. Umetatik gustatu izan zait musika klasikoa, eta musika entzutearren elizara eta edozein lekutara joango nintzen.
‎Koskortutakoan hasi ginen Tolosara joaten . Han ikasi genuen dantzan.
‎Han ikasi genuen dantzan. Trenez joaten ginen, eta gauean itzultzeko hamarretan izaten genuen berriro trena hartu beharra. Baina beti galtzen genuen hura, gero hamabietan pasatzen baitzen merkantzia.
‎Emiliano Eizagirre doktoreak etxera egiten zizkidan bisitak. Sanatorioren batera joatea izango zen niretzako konponbidea, baina sanatoriora ez zen edozein joaten , beteta egoten zirelako. Osabaren etxera egiten zizkidan bisitetan konturatuko zen sendagilea, han ez nindutela oso gogoko, ez nindutela trapu zahar bat baino gehiago zaintzen.
‎Andazarrate aurrean bazegoen baserri bat, Maria izena zuen hango etxeko andreak. Sarritan joaten nintzen hara, sekulako txorizo zatiak jaten nituen arrautza frijituekin.
‎Bazen Asteasuko baserritar bat, Korta zeritzana, Andazarrateko lorategia eta inguruak atontzera joaten zena. Guk bageneukan hara nonbaitetik agertutako ardi zakur bat.
‎Bai Donostian, eta lehenago Ordizian ere bai, zinemara joaten ginen maiz. Pelikula hasi aurretik Francoren irudia azaltzen zen, eta kristo guztiak zutik jarri behar izaten zuen, besoa jasota, Cara al sol abesteko.
‎Landarbasoko kobetara, Mendiola sagardotegira, Intxaurrondoko Argel baserrira... Oreretara ere joaten ginen sarritan, meriendatzera eta dantzara; dantzara batez ere, kioskora. Hara nahiago bakar bakarrik joatea.
‎Ordiziako jaiak ziren, Santanak alegia, uztailean. Urtero joaten nintzen Ordiziako jaietara; nola ez nintzen ba joango. Baina urte hartakoan ezinezkoa gertatu zitzaidan, lanarengatik.
‎Manolo zen galegoa, eta andaluziarra Eusebio. Ezer asko gabe joaten zen hara jendea. Eusebio horrek, esate baterako, aldatzeko arroparik ere ez zeukan; neuk eman nizkion; oinetakorik ere ez, etxean egoteko zapatila pare bat besterik ez; baina labana handi bat bai ordea, bandoleroen tankerakoa, beti aldean erabiltzen zuena.
‎Kotxe aurreko jesarlekuan eseri eta bi kordoi horiek soldeatzen nituen; atzeko eserlekura igaro gero, eta han beste bi. Katearen hasieratik amaierara, hasi eta bukatu egiten zen autoaren karrozeria, eta handik pinturara joaten zen. Ez zegoen atsedenik, ezta komunerako ere.
‎Berari beste horrenbeste gertatzen zitzaion. Astean behin afaltzera joaten ginen norabait, zinemara ere bai... Autoa ere banuen ordurako...
‎Maitagarria zen jendea. Goizeko lauetan astoekin lanera zihoazenean ere kantari joaten ziren. Kilo bat mahats eskatu, saltzaileak bost pezeta zela esan, zuk hogei durokoa eman, eta hark:
‎Urtero oporretan herri horretara joaten hasi ginen. Bigarren urterako bizkaitar batek jatetxea ipini zuen:
‎Emakume gehiago etortzen da beti, eta gehiagotan ere bai, nahiz arrebak izan, nahiz amak, emazteak edo, lagun soilak edo direnak direla. Enkartelada eta manifestazioetan ere emakumeak dira hutsik gabe joaten direnak leku guztietara...
‎Atxiloketa, hilketa eta ahal zuen guztiarekin erantzuten zuen Poliziak. Guk lanean jarraitzen genuen artean, baina mobilizazio haietara joaten nintzen, hurbiletik bizi nahi nuen.
‎Haurron artean berehala hedatzen zen albistea, malbabisko karameluak egin berri zituztela. Nabarrikaren dendara ere joaten ginen, Santa Maria kalera. Gaztak, gatzariak eta horrelakoak eduki ohi zituen; gazta zaharra ere bai mostradore gainean, lurrezko ontzi batean; ogi opil batekin sartzen ginen hara; mostradore gaineko lurrezko ontziari tapa kendu, zurezko koilara sartu eta ogi opilean oreztatuko zigun gazta zaharra, garratza, baina guk gustura asko jaten genuena.
‎Horrela, eskuak sakelan sartuta, hondorik gabe, behera luza nitzakeen eskuak. Modu horretan prestatuta, puntua egiteko orratz handi bi amari hartuta joaten nintzen azokara. Otzarakada sagarraren ondo ondoan jarri eta gabardina ipintzen nuen sagarren gainean, gonapean erdi ezkutatzeko aleak.
‎Likaz edo sarez harrapatzen nituen. Neure kaiola eta guzti joaten nintzen gero azokara. Baserritarren trasteen artean ipintzen nuen kaiola, norbaitek txoria erosi arte.
‎Beste egitekorik ez daukanez, hari batzuez eta kartoiez gerrikoren bat edo beste egiten aritu da. Koldo ere eskulanak egitera joaten hasi zen lehengo astean, baina ezezkoa eman diote gaur; ezin daitekeela joan, zerrendan ez dagoelako. Karlos da joaten uzten dioten bakarra.
‎Koldo ere eskulanak egitera joaten hasi zen lehengo astean, baina ezezkoa eman diote gaur; ezin daitekeela joan, zerrendan ez dagoelako. Karlos da joaten uzten dioten bakarra. Ondorengo egunetan ikusiko dugu zer asmorekin dabiltzan.
‎Bazkalostean patiora joaten ikusi dut Antxon, gu kafea hartzen geratu garen bitartean. Zutik eta geldi egonda, laster hasten omen zaio gerriko mina; erosoago omen dabil paseatzen, ibilian.
‎– Alajainkoa!... Aizu, eta gorbata barik joaten da beharrera be?
‎Ugariak dira haren bilobak. Bat sarri samar joaten da Egunkaria ko erredakziora, neska lagunak han egiten baitu lana. Liburuek ez dute ezer balio, liburuak hilda jaiotzen dira, seme alabak dira benetan balio dutenak, benetako bizitza bizia; ondorengoak eta ondorengoen ondorengoak.
‎Banekien zentzugabea zela, erridikulua guztiz, baina Lauaxetarekin egoteko gogoa sentitu nuen. Zama bat nuen kontzientzian Estepan Urkiaga misteriotsu hari bere asmoak osorik azaldu gabe joaten utzi niolako, berriro harekin kontaktatu ahal izateko biderik zabaldu gabe gainera. Bazkalorduan ez nien bisita haraz deus ere aipatu lankideei.
‎Badira, guztiarekin ere, oraindik ulertzen ez ditudan gauzak. Hil eta gero ere, Angiozarko ondoezaren ondoren, lanera joaten jarraitu nuen, eta han lankideek ikusi eta entzun egiten ninduten, aintzat hartzen ninduten. Hainbat artikulu idatzi eta argitaratu nituen, gainera, tarte horretan, orain seguru askorik –ez naiz, egia esan, bilatzen saiatu ere egin baina– inongo hemerotekatan ezin aurkitu ahal izango liratekeenak.
‎– Lau bat orduko bidea daukat hemendik etxeraino oinez eta ez naiz egunero joaten . Gehienetan bordan geratzen naiz lotan.
‎Sorkunderekin bizi nintzelarik, eta baita ezkondu arretik ere, maiz joaten ginen biok mendira, ia ia astebururo, igandeetan batez ere, astelehenean Egunkaria rik plazaratzen ez zenez gero igandea beti jai izaten nuela baliatuz. Euskal Herriko mendi gailur garrantzitsuenetan izan ginen elkarrekin, behin baino gehiagotan horietako asko eta askotan:
‎Buruntzara joan nintzen, Belkoainera, Andatzara... Trena edo autobusa hartuta inguruko herrietako mendietara ere joaten hasi nintzen gero, baina mendi txiki eta ez oso urrunetara beti: Intxurre, Otsabio, Mendikute, Illaun, Irukurutzeta, Atxolin, Azkonabieta, Gaintxipitxa, Gaztelu, Ertxin, Indamendi, Aldura, Igoin, Urdaburu, Zaburu, Urdelar...
‎Jitoan nenbilen, galduta, eta Egunkaria ko kontratua sinatu nuenean izar gidari bat atxiki nuela uste izan nuen, kontratu hartan bat egiten baitzuten hileroko soldatak eta militantziak, eguneroko lan arautuak eta euskararen eta aberriaren aldeko borrokak. Egunkaria ko erredakzio nagusia ez zegoen artean ere, urte batzuk geroago egongo zen bezala, Andoaingo Gudarien etorbidean, Lasarte Orian baizik, baina hara lan egitera joaten ginenok gudaritik zertxobait behintzat bagenuela sinetsirik nengoen hasierako garai hartan. Koldo Izagirre idazlea erredakzio nagusira etorri zen aurreneko zenbakia plazaratu zen egunean, guri zorionak ematera.
‎Xani, linterneroari begira zegoela, txiza xorta bat ixuri egin baitzitzaion txizontzitik kanpo. Diskulpazko hitz batzuk esango zizkion emakumeari; hala ere, gizon hura han zenez, lotsakizunez, saiatu zen besterik gabe joaten . Alabaina, emakume garbitzaileak:
2001
‎Bildotsak tratulantaren furgonetan pausaturik, auzoaren bila joaten ginen poalla eta gibel merkatu aterpetura. Han, kanpoan baino gozoago zen noski:
‎Neguan elurrak balakatu eskualdeotako bazkak nasaiegiak ziren, gero ensilage edo belar idor bihurtzerakoan. Egiaz, beti zerbait bazen joaten ez zena, lana ahalik hobekien eramanagatik. Etsitzekoa bazen azkenean!
‎ulertuko dut. Hau, Euskal Herri honetako gizon eta emazte idazleen literaturatik biziki urrun dagoela erraten duzu etsirik; gurean bikoteak edo hirukoteak nahikoa normalizatuak agertzen zaizkizulako, hizkuntzaren eran, estandarrak, gizon eta emazte protagonistak ez direla nehoiz" bururaino" joaten , eskerrak, amodioaren irudipenarekin anitzez aski zaielako etab. Lan honek aldiz ez du zuen gustuko Herriaren itxura onik ematen; hargatik idazlearen obsesioek ez dizute desira basatirik ere pizten! Egia osoa zor dizut hala ere, eta ez dut neure burua justifikatzen:
‎Tekno klubetara joaten ginen frankotan, musikaz eta gainerako ekaiez horditzera. Ekialdetik sartaldera hiria aztalkatzen genuen gero, eleka, maiz isilik, iraganbidea, bakardade metatuen pean hazi maitasun beharraren eremuen urrakoa bailitzan.
‎Ardi arteko otso xuxurlaria izan gabe, olaren aterpean, Joanesek gasna biziki eztiak ontzen zituen. Bisitaz joaten zitzaizkionek korbeen gain aldeetan borobil perfektuak mirets zitzaketen isil eta idortzen. Isil diot ezen orain arteraino nehork ez baitzuen gasnaren murmuriorik gatibatu, ikerlari islandiarrek erakustera ematen dutenez, bizi den bakoitzak bere barne musika propioa dakarrela argi izan arren.
‎–Hirian ikastaldia antolatzen diten, eta ontsa lukeen biak joaten bagina hara. Berrehun libera asteburua; merke, ez?
‎Euskaraz egunetik egunera gero eta gehiago konprenitzen zuen, eta hobe bera bertan baldin bazen haren kontrakorik ez erratea, badaezpada ere. Igandeetan elkarrekin joaten ginen usotara, mendian goiti, Baldrunera edo Alasetara, eta bidenabar onddo batzuk biltzea ere gustatzen zitzaigun, gero Minesenean berendu afaria egiteko.
‎Sos guttixeago sakelan, baina bizimodu lasaixeagoa. Eguna laburtzen joaki zen, eta etxeko lan pizarrak egiten genituenean Minesenera joaten ginen. Sadabarekin topo egin eta mus partidak berandu arte luzatzen ziren.
‎Hari behiak ekartzen zizkioten heiara. Gizona, berriz, bera joaten zen eme eske. Konparazioak ez zuen ardoketaria ikaratzen.
‎Igandea zen, eta bederatzietako meza nagusira etorririko jende guzia ikusi genuen sartzen elizara. Gu ez ginen paioekin2 joaten horietara. Aitak ezpainak mugitu zituen, zapela burutik kendu eta esku batekin petxuaren kontra kontuta.
‎Miarritzeko aireportuan, Ixabelek eta Xabik ostatuko leihotik ikusi zuten nola joaten ziren Rafael, Margarita eta pilotu bat, pistan barna oinez, aireplano bateraino. Hirurak sartu ziren barrenera, eta segituan hasi ziren mugitzen aparatuaren errotak.
‎– Arantzako osabak erraten du, bat hiltzen delarikan, ez dela joaten ez zerura ez infernura, bertze baten gorputzean jaiotzen dela. Akaso zuen amatxi gure anaiaren gorputzean da!
‎Harrapatzen zituen behiek marru egiten zuten, marranta gelditu arte, ito baino lehen, eta arbolek negar, kolpe latzen ondorioz adar bat puskatzen zien aldiro. Ahal zutenak eskapo joaten ziren, ibaiaren orroarekin ikaraturik, eta zubiak bakarrik gelditzen ziren, tinko, adiskide erotua nola edo hala segurtatu eta lotzeko esperantzan. Baina haietako ahulenak ere botatzen zituen, inondik inora sosegatu ezin zen erraldoiak.
‎Euskaltzaleen Batzorde Iraunkorra nire zain bildurik zen Arantzazura itzuli nintzenean –zeren, azkenik, Berlusgoñik joaten utzi baitzidan, inguruotatik desagertzeko eta Artximandritaren bahiketaz ezer ez esateko baldintzapean–, etsia, nekea eta zaputza nagusi ziren giroan. Nazkaturik gaude B, esan zidaten.
‎Mahaikideak altxatu eta beren tokietara joaten hasi ziren. Harrigarria iruditu zitzaidan ikustea ezen, mahaitik altxaturik ere, kokotsa esku ahurrean bermatzen segitzen zutela, eskua kokotsari itsatsia edukiko bailuten, edo haginetako min larria.
‎Gehiegi, agian. Milaka liburu idatzi dira bere obra interpretatzeko, bere estiloa disekzionatzeko, bere ideologia aztertzeko, bere gaiak zerrendatzeko, bere kezkak ikertzeko, bere psikoanalisia egiteko, bere filiak nabarmentzeko, bere fobiak zehazteko, bere mozkorrak deskribatzeko, zer janari zuen gustuko adierazteko, egunean zenbat aldiz joaten zen komunera zenbatzeko, bere gorozkien zenbatekoa eta nolakoa kalibratzeko, bere oinarrizko metabolismoa analizatzeko... Bai, gehiegi idatzi da Leibnizbarrutiaz.
‎ez nintzen gauza izan bideoa, ez ordenagailua, martxan behar bezala jartzeko. Bestalde, hala gertatzen zitzaidan tresna guztiekin; beti okerreko botoia sakatuta, egunak txandriotik txandriora joaten zitzaizkidan.
‎Ulertuko duzunez, gorabehera horiekin guztiekin ez nengoen oso nire onean, eta bizitza normala egiteko azken saioa egin nuen: ni bezalako batentzat gelditzen zen esparru bakarra gastronomia zela iritzi nion, eta hasi nintzen pintxoak jaten, eta sona handiko jatetxeetara joaten . Oso oroitzapen onak dauzkat nire bizitzaren aldi honetatik (hemen oroitzapenak onak zirela adierazten zuen korroskada samurra egin zuen).
‎Alegia, kontakizunean" erlojua" hitza agertuko da, edo" pioleta", baina berdin agertzen ahal zen" klepsidra" edo" makila"; agertuko da" auto" hitza, agian, edo" igogailu", baina berdin agertzen ahal zen" koadriga", edo" eskailera", edo" HKZ propultsorea", edo" zoru hegalaria"; agertuko da edo ez," Pello" izena, edo" Arrieta" deitura, baina berdin agertzen ahal zen, edo ez," Mortimer" edo" Absalon"; protagonistek patata tortilla jaten ahal dute, edo arraina gordinik, edo pilula energetikoen nahasketa. Azken hau askozaz ere hobea kolesterol maila txikiagotzeko, noski (hemen esan behar dut, maleziatsuen ahotsak isilarazteko," kolesterol maila txikiagotzeko" esaten den tokian berdin berdin joaten ahal zela, esaterako," pandemia zabal ez dadin"). Are, liburuko hizkuntza bera ere kasualitate hutsa da, munduan dauden milaka hizkuntzatako edozein izan litekeelako; hau hainbati iraingarria iruditzen bazaio ere, kasualitate hutsa da, berriz diot (bestetik, zer jende klasek bizi dezake nire aukera hau berei eginiko irain moduan?
‎eta horrela joaten ziren mezetara,
‎Ontzia igaro orduko, arineketan joaten ginen
‎Eta haren usainarekin joaten nintzen lanera.
2002
‎– Zimurtu egin zaizkin edertasunak, neska! Putetara joaten segitu dinat, bistan da!
‎Zer ikusi ote zuten. Berari eta kanpoko kazetari gehienei ez zieten frontera joaten uzten. Nahikoa zuten Bolinek eta gainontzeko ofizialek emandako informazioarekin.
‎Euzko Gudariak behar den moduan abesten ere ez zekien. Agian, horregatik ez zen Euzko Alderdi Jeltzaleak antolatu omenaldietara joaten . Caponek, ostera, bere senideak balira bezala gogoratzen zituen ikasitako izen guztiak:
‎Ametsek desitxuratu egiten dituzte oroipenik zehatzenak. Frontoira trenez joaten ziren gehienetan. Han bermeotarrei entzuten zieten berbetan.
‎Saxo jolea John Coltranen musika imitatu nahian zebilen. Emma sarri joaten bide zen hura entzutera, horregatik hartaratu ziren. Musikak berak baino gehiago, giroak erakartzen zuen.
‎Gelako koltxoian jesartzen zen. Batzuetan Donnatella kontu kontari joaten zitzaion aldamenera. Italiarrak barre egiten zuen zurrut egiteari utzi gabe.
‎eta muga honek ez dit aurrerago joaten uzten.
2003
‎Tuneletan, kobazuloetan edo leku itxi eta ilunetan baino nahiago du zerraldoan hilda. Zinemara ere beti joaten da garaiz, argiak itzali aurretik. Bestela ez da sartzen.
‎Baina zerk aztoratzen zaitu horrela, berriro Latasak. Leizera ez gara joaten ahal bizpahiru egun barrura arte. Dena antolatu beharra dago, hara joan aurretik.
‎Lehenengo eskuadrako euliak usainak hasi baino lehen agertzen dira, beraz. Batzuetan hilzorian dagoenarengana ere joaten dira, albistea emanez bezala, baina normalean intsektu guztiak ez dira horiek bezain azkarrak izaten eta heriotzaren usaina sentitu behar dute inora abiatzeko.
‎Utz iezadazu, baina, laguntzen. Utz iezadazu zurekin erietxera joaten .
‎Lehenengo erasoaren alarma adarrak eguerdi eguerdian jo zuen. Ordurako Elena joaten utzia nuen. Senarra non zuen galdetu gabe.
‎Goiza lasai joaten hasi zen mutilak kafea, ogia eta gurin apur bat ekarri ostean. Lotsa apur batez ekin nion.
‎Nire kasuan mingots egoteko motiboa Gure Gizonaren egoera zen. Harexengana joaten zitzaidan gogoa, Sollubera inguratzen ginen aldiro.
‎Halaxe ikusi nuen Elena burkide harekin joaten . Tarte baterako joana zela begitandu zitzaidan.
‎Nire barreak Donibane Lohizuneko kaleetan barna itsasoraino joaten entzun zirela uste dut. Kanpoan jai giroa zegoen arren.
‎Maiatza bere azkenetan zela. Harrezkero, senarra hilik zela pentsatzen zuenean gogoa joaten zitzaion. Eta preso zela erabakitzen zuenean, harekin urrikaldu eta gupidatu egiten zen.
‎Ez nuen neure burua goizero lanera joaten ikusten,
‎senarra astero putetara joaten dela jakiteko?
2004
‎Ama poztu eginen zitzaion seguru. Baziren bi hilabete ez zela Lekunberrin izan; amari astero hots egiten zion, baina bakanetan joaten zen amaren marmarrerako. Aita etorri zitzaion gero, anaiaren galdera bezain azkar aienarazi zuen mozkor nazkagarria hitzak baino sorrarazten ez zizkion figura haren gomuta.
‎" Begirazak" esan zion bere burua Fermini aurrez aurre begiratzera beharturik," ez gaituk hasiko bakoitzarendako Bazter zer ote zen fi eta fu. Hik ikusiko duk, baina neroni joaten saiatuko nauk, Jexus Mari ere abisatuko diat ea etorri nahi duen".
‎Esti eta Harakinekin Bazterren ostatuan elkartzen zen aldi bakanetan arreta zehatzez erreparatzen zion Estirekiko harremanari, lanari buruzko galderak egiten zizkion, konfirmaziotarako hartu zuen Harakinek lan kontuak omen zirela eta hainbat gau etxetik kanpo egin zituela esan zionean. Miren ez zuen gehiegitan ikusten, noizbehinka Altsasun erosketaren bat egitera joaten zenean, eta orduan gaztetxo bat bezala portatzen zen haren aurrean. Mirenen maitasunaren itzal sai erraldoia.
‎Omenaldi bat eginen zioten. Beste biei begiak potora nola joaten zitzaizkien ohartu zen. Sudurrak zintzatzeko beharra sentitu zuen, eta potoa asentuan utzirik saiatu zen mukizapia ateratzen.
‎Ai herrian gelditu izan banintz...! Eta une batez beste bizitza bat irudikatu zuen Lekunberri Aranazen, Bazterretxean, basoerdiak zerbitzatzen, mendira joaten , Londresera etorri zenetiko sexuarekiko nasaitasunaren ordez sugarra beti prest, baina, batez ere, gaixotasun izugarri hura barik. Bizimodu hobea.
‎" Zergatik ez gara zure herrira oporretara joaten ".
joaten zen Baztango nekazari gaztea
‎haize guzia joaten zait
‎hamar urte gehiago zituztenekin joaten ginen
‎Hantxe banuen lagun bat fabore ttikiak egiten zizkidana. Bera maiz joaten zen Goizuetara, eta lanerako tresnak eta belarra eramaten zituenez, gurdia erabiltzen zuen. Nik paketea belarrarekin ongi estaltzen nuen, eta listo.
‎Amerikanoak Guggenheimera joaten dituk diotso Arestik irribarre maltzurrez, euren sukurtsal bat baino ez garela pentsatzen ditek.
‎" Galdu... zizatara joaten diren aitonak galtzen dituk... Berak utzi egin dik."
‎" Mezak gosea ematen duela!," eta Tolok, tripa ferekatuz: " Bai, ni horregatik ez nauk joaten !"
‎Hala esaten du: joaten omen da harekin oinetara odola..."
‎" Bah; orain nobioa esaten duzu baina, ikusiko duzu ze pena gero, joaten denean..."
‎" Kontua da... Aspaldi ez omen da eskolara joaten ."
‎Badakizu, Mikaela: IMIa kendu egingo dizuete, hura eskolara joaten ez bada."
‎Bisitan joaten direnek
2005
‎Nabala distirarazten dute fite eta gureak lanjerrean dira. Jendarmerialat joaten gara, baina nahasmenduen geldiarazteko ez dira sekula aski. Kukumixak nola hiltzen dituzte banaka.
‎Bi urte pasatu zituen herrialde garratzean, John osabaren hiru mila ardiak zaintzen. Gero eta artalde handiagoen ardura ematen zioten eta jadanik bederatzi hilabeterentzat joaten zen, astoa, zaldia eta ttette zakurra lagun. Ez hain aspaldiko Dinosaur Land hartan behin rattlesnake hura kalitzera behartua izan zenean, ez zuen gehiago bakartasunaz sufritzen:
‎sei zazpi hilabete Arizonako edo Mexiko Berriko basamortuetan artzain zinpurtu eta, sosa sakelan Durangoko Basque Hotelera hurbiltzen zen, gela alokatzen zuen, jana eta arropa garbiketa segurtatzen. Behin baino gehiagotan Koshe bizkaitarrarekin Colorado zolan aurkitzen zen Plazerville hiri fantomera joaten zen, han bizi baitziren malestrukaki juntatu egurrez moldatu etxola batean, Arnalt eta Pette bi zuberotarrak.
‎Jean senar zenarekin geroarekiko eztabaida hitsak eramaten zituen, batez ere arratsaldeetan biak bakarrik loaldira joaten zirenean:
‎Han zegoen geroztik, Aturri ertzeko fabrika erraldoi batean, nahiz eta denborarekin langileak bekandatzen ari ziren. Goizero joaten zen, eguna burdin ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki klanka herotsez zapaldua bukatzeko. Hala erraten zion bederen, intentzio txarreko jende batzuek Maianari so zeharkariz bere seme kuttunaren bizimoldea arras desberdina zela ulertarazten zioten arren.
‎Maiana ez zen hiru egunez apartamentutik irten. Semea iluntzeko hamaikak aldera lanera joaten aditzen zuen eta goizaldera sartzen. Eguna lo pasatzen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
joan utzi 39 (0,26)
joan hasi 35 (0,23)
joan ez 16 (0,11)
joan ikusi 12 (0,08)
joan ahal 10 (0,07)
joan omen 5 (0,03)
joan ari 4 (0,03)
joan den 4 (0,03)
joan jarraitu 4 (0,03)
joan tematu 3 (0,02)
joan Errioxa 1 (0,01)
joan aditu 1 (0,01)
joan ahalegindu 1 (0,01)
joan alfer 1 (0,01)
joan ba 1 (0,01)
joan bagina 1 (0,01)
joan baina 1 (0,01)
joan baldin 1 (0,01)
joan behartu 1 (0,01)
joan bera 1 (0,01)
joan bide 1 (0,01)
joan entzun 1 (0,01)
joan ere 1 (0,01)
joan etxe 1 (0,01)
joan ezagutu 1 (0,01)
joan horiek 1 (0,01)
joan istripu 1 (0,01)
joan laga 1 (0,01)
joan lagundu 1 (0,01)
joan lehen 1 (0,01)
joan liburutegi 1 (0,01)
joan ni 1 (0,01)
joan ohitu 1 (0,01)
joan orde 1 (0,01)
joan saiatu 1 (0,01)
joan segitu 1 (0,01)
joan sorleku 1 (0,01)
joan sumatu 1 (0,01)
joan zin 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia