Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2000
‎Baina ez nuen oroitzen sentsazio hori, alegia, gertatuko dela jakin eta hala ere denbora joaten uztea, denborarekin jolastea. Ez nuen oroitzen, beharbada hau izan delako musuaren zain lasaitasunez itxaron dudan lehen aldia, gertatu behar zuenak ordutegi jakinik ez zuela ulertu dudan lehen aldia. Presarik gabe, gure helburuan sekula pentsatu gabe, helburua zela ere jakin gabe, gertatuko zen ziurtasunaz eta, bien bitartean, gure arteko begiradekin gozatuz.
‎Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik batean aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark bere inguruan bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— et... Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen?
‎...a geure arrazoinen aitzinatzeko, anaia eta biok eztabaidan ipintzen gintuen jaun Mar celek, erabiltzen eta manaiatzen zituela, hartarakotz, edo Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena —txirrita eta inurriarena, konparazione— eta guk harrointzat hartu behar izaiten genuena, nork bere arrazoinak defenda zitzan bertzearen aitzinean, jakinik ezen emanaldi haiek bigarren parte bat zutela, zeren lehenengoan txirrita iduri egin zuenak inurri iduri egin behar baitzuen bigarrenean, eta inurri iduri egin zuenak txirrita iduri. Baina, hartan hasi aitzin, jaun Marcelek oroitarazten zigun ezen biok anaiak ginela, eta, nork berea atxiki behar zuen arren, ez genuela koleratu behar, eta bai dibertitu... eta behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat, hala hastean nola akabatzean, adierazi nahi baligu bezala ezen gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino.
‎" Jaun Joanes, berorren aitak morroi baten bidez igorri didan abisuaren arabera, bihar bertan helduko da jauregirat", baina berri hark ez ninduen, egia erran, gehiegi hunkitu; gero, osaba Joanikot ikusi nuen, zeinak, ikusi bezain fite, galdetu baitzidan: " Zer erran du misionest ezagunak?"" Betiko kontuak", erran nion, jakinik ezen, neure zalantzen berri eman izan banio, ihardetsiko zidala: " Joanes:
‎Erraitekotan egon nintzen: " Hik irakatsi behar didak orain nolakoak diren tigrearen atzaparkadak...?", baina jakinik ezen ez nuela konbentzituko, eta jakinik, hala berean, eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe, etxerantz abiatu ginen... Eta jauregirat iritsi, eta gurasoak kanpoko jarlekuan ediren genituen, lorategiari beha, zeren eta, martxoko egun bat zen arren, eguzki baitzen eta, eta giro epela zegoen.
‎FUSILEN eta kanoien tratu biribil hark zernahi merezi zuen. Eta aitari, jakinik ezen dukea oso zezenzalea zela eta zaldi gainean ongi baino hobeki toreatzen zuela, bururatu zitzaion ezen on izan zitekeela horrelako festa berezi baten moldatzea eta prestatzea; bigarren arrazoin bat ere bazuen hartarakotz, 1660ko urte hura Urbiaingo herriaren fundazionearen hirurehungarren urteurrena zenez: estakuru bikaina zen konmemorazione hura, beraz, aitaren asmoetarako, tiro batez bi txori hiltzerat deliberatzen zela.
‎Eta, erran hura apaindu nahian, jakinik ezen ama osaba Joanikoten kontra zebilela orduko eta, ondorez, osabaren eskutik eta haren eraginetik urrun nahi ninduela, eratxiki nuen:
‎Eta osoa ez dena osoaren zati bat baizik ez da. Eta, helduko banio berriro, hatsarretik, arrazonamendu honi, jakinik ezen desordenaren erdian zati bat naizela —edo zati batzuk, harat eta honat barreiatuak— eta ez oso, ondorea izanen litzateke ezen zatiaren zati bat nintzatekeela. Eta, berriro helduko banio, zatiaren zatiaren zati bihurtuko nintzateke... eta azkenean atomo bat bihurtuko nintzateke, deus ez.
‎Eta are gehiago. Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bidetik, jakinik ezen gure egunorozko historiak berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin... ez ote zaigu, Axularrez ari garelarik ere, halako zerbait gertatzen, eta ez al zaizu zuri ere iduritzen ezen Sarako maisua luze mintzatu izan zela mintzatu behar ez zuenaz eta, aldiz, ez zela mintzatu mintzatu be har zuenaz.... Mintza zitekeen, konparazione, sorginek jasan zituzten torturez; mintza zitekeen, halaber, Migalena eta Bokal Ziburuko apezez eta Dargibel Azkainekoaz, zeinak sutan erreak izan baitziren, De Lancreren manuz; mintza zitekeen, finean, Carranza artzapezpikuaz, zeinak erraiten baitzuen ezen elizak pobreen artean banatu behar zituela bere ondasunak; edo Martin Azpil kuetakoaz — zeina Gero osoan behin aipatzen duen, munta eskaseko aipuan— eta haren teologiaz eta Nafarroari buruz zuen ikusmolde politikoaz; edo Frantzisko Vitoriakoaz —ez al zituen, bada, Erromako elizako teologo handi hark erran, bertzeak bertze:
‎hark ere asmatu eta asmatu egin zuen, epiziklo bati bertze epiziklo bat eransten ziola, konplikazioneari konplikazionea, alegia, eta maskarari maskara, eta, zertarako, eta huts egiteko, ororen buruan! Eta ongi dago asmatzea, zeren ni ere asmatzearen alde bainago, baina asmatzen duguna ere adimenduaren galbahetik iraganarazi genuke, metaforak ere bai, baina beti ere jakinik ezen, metaforarik onena, ahal den neurrian, metaforaren ausentzia dela. Zeren bertzenaz ere baitakigu zer den burugabekeria, eta gizonaren burua zinez baitago apaingarrietarat emanago eta isuriago biluztasunerat baino...
‎Ordea, aitzinago eginen dizut. Izan ere, lehen mintzatu natzaizu, konparazione, Galileoz, baita osabak hari buruz pentsatzen zuenaz ere... eta are gehiago mintza nenkizuke orain, jakinik ezen edonoiz zuela osabak italiar zientzilaria mintzagai: ordea, zer hoberik, hartarakotz, osaba Joanikotek eta biok Italiarat eta Pisarat egin genuen bidaiaz baliatzea baino, zeren eta, Pisako dorrerat igan ginelarik, solas ezin aberatsagoa izan baikenuen, Galileoren joan jinak gogoan?
‎Eta zer egin ez nekiela, zeren, alde batetik, gaitz hark ez baitzuen ez medizinarik ez sendagarririk guztiz ematu eta sendatuko zuenik, eta zeren, bertzetik, ahalke bainintzen, jakinik ezen, baldin marinelei erraiten banien, irri eginen zidatela, edo, okerrago, ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako, bizpahiru egunetan utzi nuen auzia bere kasa, ea orban narriotsu haiek kentzen eta desagertzen zitzaizkidan.
‎Guretzat Galileo zena, ordea, Fra Filippo Gentile zen bertze guztientzat, zeren osabak Frantziatik ekartzen zituèn Galileoren liburuak —gehienetan Piarres Oihartzabal kapitainaren bidez— azal aldaturik iristen baitziren, jakinik ezen Galileoren izena, artean, perilos eta arriskutsu izan zitekeela anitz tokitan, Espainian eta Nafarroan zer erranik ez, Elizak Inkisizionearen bidez bazter orotarat hedatu Index librorum prohibitorum ezagunaren zentsura bitarteko.
‎aberatsek beren aberastasunetik eta pobreek beren pobretasunetik... Eta, hala, Adorazionearen errepresentazeko moduak ere, aberatsen edo pobreen arauaz, bitarat izan daitezke... baina jakinik ezen bi modu horiek iduriz direla bi, funtsean bat direlako, spirituan bat direnez gero... eta horregatik erraiten da ezen, spirituaz denaz bezainbatean, aberatsik aberatsena ere pobrerik pobreena baino pobreagoa izan daitekeela, nola gertatzen baita zuen kasuan, jaun Martin eta andere Graziana, zein baino zein karitaterat eta obra miserikordiazkoetarat emanagoak biak, zeuen limosnekin eta zeuen ...
‎finitua infinituan urtzekoa, baina baita, aldi berean, infinitua finituaren mugetarat ekartzekoa ere? Eta, baldin amorioaren kontra ez banago, zergatik egon nuke komunionearen aurka, jakinik ezen sorburu eta iturburu bera dutela eta infinitutasun egarriak iturri hartarat garamatzala, batean bide batetik: emazteki bihurturikako jainkosa baten gorputzaren bitartez; bertzean bertzetik:
‎Eta nik orain galdeginen diat: nork bete du hobeki Jainkoaren borondatea, behatu dionak edo behatu ez dionak, jakinik ezen Jainkoak edertasuna egin zuela ez hartaz goibel gaitezen baina alegera gaitezen?" Hitz argi haiek erran zizkidaan marinel zaharrak... eta nola eskertu izan dizkiodan geroztik, zeren eta hitz haien argiak argitu baininduen!
‎Eta itzuli ginen Amsterdametik Donibane Lohizunerat... eta, handik hilabeterat, Ho lan da eta Frantziaren arteko gerla piztu aitzin, Alemaniarantz abiatu ginen —bar katuko ahal didazu, jaun André, baldin, bertze anitzetan bezala, aipatu baizik egiten ez badizkizut hango hiriak, batetik, zeren, bertzenaz, gogaikarri bihurtu arteino luzatuko bainintzateke, eta bertzetik, zeren, liburu osoan bezala, neure burua eta neure kontzientziaren joan etorriak nahi bainituzke kontakizunaren ardatz—, Hanburgoko porturat lehenik eta Lübeckekorat gero, non, ahantzirik hilabete batzuk lehenago Amsterdamen egin nuen promesa, Ama Birjinari eta saindu guztiei xuxendua —zertarat behartzen ninduen, izan ere, promesa hark, baldin ez Ama Birjinari ez sainduei ez erretauletako imajinei debozione partikularrik ez banien, eta baldin promes hura egin banien, bertzalde, ez konbentzimenduak konbentziturik, baina beharrak beharturik? —, pentsa dezakezun bidetik bideratu bainituen neure poltsako sosak eta gainezka nituen indarrak, Bako eta Venus gidari nituela berriro ere, kurkaz kurka eta haragiz haragi. Eta lagunek, jakinik ezen, geure Amsterdameko egonaldian, ez nintzela Mignonekin baizik ibili, eta hitz eman nuela eta zin egin ezen ez nintzela bertze nehorekin ibiliko hare kin baizen, ikusten zutelarik hitza guztiz jan nuela, berriro hasi zitzaizkidan zirikatzen handik eta hemendik, erraiten zidatela: " Baina ez al huen aitortzen ezen, Mignonekin heure gauzatxoak egin hituenean, zeruan sentitu hintzela, eta nekez ibili ahal izanen hintzela, hartaraz gero, bertze nehorekin, zeren eta infernua izan baitzitekeen zeru hartarik kanpoan egon zitekeen gauza bakarra?
2004
‎Alegia, hizkuntza politika espliziturik ez baldin badaukagu harako edo honako erabilera eremuetan zehazturik, ez ote zaio euskaltzale askori burutik zera pasatu: aizu, baina, erabilera eremu formal edo informal hartarako edo horretarako hizkuntza politika jakinik ez baldin badago araututa, zergatik ez dugu euskara erabiltzen euskararen alde gaudenok?
2007
‎Errekan gora, hala ere, baziren ur jauzi basati antzeko batzuk, garai batean elektrizitatea lortzeko eginak baina aspaldian erabilera jakinik ez zutenak, txalburuen bizitoki izatea ez bazen. Roberrek entzun omen zion bere anaia Juankarri, komunako garaian hara joan ohi zirela gau batzuetan, halako festatxo batzuk egiteko.
2009
‎Harry Lodes, lan jakinik ez eta zorretan izaki. Emazteak aseguru handia egina zuen, hiltzen bazen, gizonaren onetan.
‎–Amodio istorio hori amaitua dago baina, hala ere, zerbait berezik jo nau hura irakurtzean. Joandako denbora berritu nahi banu bezala, jakin ongi jakinik ez dela horrenik gertatuko, Kelly ikusteko gogoz naiz. Ulertzen al duzu?
2010
‎Eta are itxaropen gutxiagoz ari zen, ordurako, Egiguren: . Nik jarraitu nuen Arnaldorekin hitz egiten eta biltzen, baina jakinik ez zegoela zer eginik?.
2011
‎Ez nuen halakorik espero, eta iritzi jakinik ez nuenez, nire ustea eman nion.
2012
‎–aurreratu nintzen, berak niri antzeko galderaren bat bota baino lehen. Nahiz eta horretarako arrazoi jakinik ez eduki, une haietan ez neukan niri buruzko azalpenak ematen hasteko gogorik.
2013
‎Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak, kantak, poemak, jendearen lekukotasunak?, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun?
‎Ez dut betiere zorrotz jokatu narrazioak bertzela nahi zuelarik. Kaleen izenak nire gisara moldatu ditut, euskarazko aldaera jakinik ez zegoenean. Beharbada norbait harrituko zen, karrika?
2014
‎Batasuna, askotarikotasuna, ez dira elkarren ukazioak. Nola elkar ukatuko edo osatuko duten gure kasuan, behin betiko errezeta jakinik ez da. Zilegi izan bedi, halaz guztiz, tradizio katolikoko Estatuetan batik bat, eta batzuetan Eliza Katolikoaren aurkako erreakzio laizistaren forman izan daiteke?
2015
‎Joan bezala etorriko zen Jérôme. Berak lehen esan zuen modura, berarentzat gauzek amaiera jakinik ez zutelako.
‎2.4 Euzkadi: euskarari buruzko irizpide jakinik ez
‎2.4 Euzkadi: euskarari buruzko irizpide jakinik ez
‎–Vayse meu corachón de mib, esan zukeen, jakinik ezen, aspalditik dena esanda egon arren, halako zerbait esaten den aldi bakoitza lehena izan ohi dela?, ¿ ya Rab, si se me tornarad? ¡ Tan mal mio doler li l habib!; enfermo yed, ¿ cuánd sanarad?
2016
‎Nik zugatik hasi banuen ere, idaztera bultzatzen ninduten zioen artean, sakon sakonean, niri onartzea zaila zitzaidan arren, bazen nobela bat idatzi eta idazle bihurtzeko ezkutuko grina bat, jakinik ere erdipurdikoa nintzela; jakinik ez nintzela sekula gai izango zuk nirekin hain eskuzabalki partekatutako errealitateak zeukan indar bihotz urratzailea urrutitik ere zukeen fikziorik asmatzeko. Handiuste eta esker txarrekoa ni, lagun gizajo bati eta munduari karitatea egiten ari nintzaielakoan, ondo aztertuta, guztiz alderantzizkoa gertatzen ari zelarik.
2017
‎orain artekoa ahaztu eta Ainhoa Iturrirentzat eskatuko dut hemendik aurrera botoa. Ez dut lehenago ikusi seguruenik abizen eta helbide jakinik ez izatean, besteak baino motelagoa naizelako. Ez zait bestelako arrazoirik bururatzen hain garbi dagoen zerbait lehenago ikusi ez izana azaltzeko.
2018
‎«Historia egin liteke teilatupe honetan», esan nien. Eta haiek, jakinik ez naizela adierazpen hanpatuen zale, aise ulertu zuten zerbait zinez miresgarria jazotzekoa zela.
‎Horrek, jakitun zegoen, etxearen atal batzuk «maindirez estaltzea» ekarriko zuen, baina baliatuko ahal nintzen nire eskarmentu eta antze guztiaz galera horiek ahalik eta txikienak izan zitezen. Gogoan izanik behiala hamazazpiko talde bat izan nuela nire ardurapean eta jakinik ez hain aspaldi hogeita zortzi langile izan genituela hemen, Darlington Hallen, lauko talde batek etxe bera gobernatzeko lan plangintza bat prestatu beharrak dema handia zirudien, gutxienik ere. Bestela ahalegindu nintzen arren, litekeena da nire sinesgogorkeria nolabait ere azaleratu izana gure elkarrizketan, zeren Farraday jaunak orduan erantsi baitzuen, kontua argitzearren, beharrezkoa zela frogatuz gero beste langile bat kontrata zitekeela.
2019
‎hain apeta grinatsua izan zuen ziazerbak jateko, non, lasterka abiatu merkatura erostera, eta dardarka hasi baitzen ezinegonez, nola egosten zituzten begira: bere bakardadearen larrimina adierazten ari zen hala; jakinik ez zuela inoren laguntzarik izango, lehia biziz presatzen zen bere desirak asebetetzera. Abrantesko dukesak txit modu jostagarrian deskribatu du, bere Oroitzapenetan, nola ingurukoek gogotik iradokia izan zen emakume baten apeta.
2023
‎–Inon ez, eta han eta hemen. Hobe etxe jakinik ez edukitzea, badaezpada. Lagunak baditut, etxedunak, Isabela Valle eta.
‎Erredakzioko langileen artikuluak eta argazkilarien lanak ez ziren sinatzen. Bitxia zen iritzitik ere bazuten analisiek egile jakinik ez izatea. Salbuespenak baziren, ordea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia