Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 247

2008
‎Poeta askoren tentazioa izaten da halako egoerara iritsirik narratibara jauzi egin edo makurtzea nondik begiratuta. Ez da hau izan Suarezen kasua, apur bat beranduago jakin baikenuen Souvenir liburua osatzeko Joseba Jaka beka eskuratu zuela, eta udaberri honetan argitara eman delarik, jakin minez ekin diot berau irakurtzeari.
‎Hiruzpalau gauza begiratzen ditut, bestea betikoa dela badakidalako. Pilota partidekin jakin mina izaten dut, eta aurten Olaizola eta Irujoren artekoa ez dut galdu behar. Gasteizera herritik koadrilakoekin afaltzera jaitsi ko naiz soilik, 4an eta 8an ziur asko.
‎jendearen atxikimendua. Oraingoz bulegora joan diren pertsona gehienak kaletik dabiltzan paseatzaileak dira, jakin minak jota sartzen direnak, zer aurkituko duten jakin gabe. Egunkarian hautagaitzari buruz irakurri duen jendea ere azaltzen da, zertxobait gehiago jakiteko helburuarekin.
‎Badira 2014 urtea hizpide dutenak, egia da; baina eslogan komertzial gisa darabilte, benetako helburu gisa bainoago. Horrexegatik sortu dute halako jakin mina Esquerra Republicanak eta Convergencia i Uniok oraindik orain egin dituzten biltzarrek, suizidio hutsa izango bailitzateke Alderdi Sozialistari bere ametsa betetzen uztea, alegia haren hitzez esanda, «Kataluniaren etorkizuneko habe nagusia izatea». Batik bat, PSC Kataluniako Sozialisten Alderdia izanik alderdi hegemonikoa, Gaztela Mantxakoa bezain espainolista izango litzatekeelako Kataluniaren etorkizuna, nazioari dagokionez.
‎Chiara bihurtu zen bat batean Hareneko emazte printzipal haien guztien lagun kutuna. Bahitua zenez, ez zen Bizargorriren gutizietarako ehizakia, eta horrenbestez ez zuten areriotzat jotzen; aldi berean, Venezia bezalako herri urrun eta aberats bateko jauregiko alaba zenez, halako jakin min bat pizten zien, kristau herri arrotzetako ohiturei buruz: nola apaintzen ziren han damak, nola janzten eta orrazten ziren, zer zuten hango gizonezkoek gogoko...
‎Martinez Ramosek gogoan du kontu asko adostu zituztela alderdi guztiek, estradizio eta legez kanpoko erbesteratzeen inguruan, edota Espainiako Gobernua ETArekin negoziatzera eser zedin. Arazo horrek jakin mina piztu izan dio beti Martinezi: «Neure buruarekiko eta politikarekiko leial jokatu nahi dudalako, historia asko gustatzen zaidalako eta Francisco Xabier Mina euskalduna izan zelako Mexikoren independentziako heroietako bat.
‎Atzo egin zituen hitz horiek Olaziregik, Donostiako Maria Cristina hotelean. 56 ekitaldiaren azken xehetasunak, eta jakin min handiena zuen albistea eman zituen, Donostia sariak nork jasoko dituen, hain zuzen. Arrakastatsua eta erradikala izatea nahi omen duten ekitaldi honetan Meryl Streep eta Antonio Banderas aktoreak sarituko dituzte.
‎Lerro gutxitan irailaren 27an jazotako hiru gertakari laburtu ditut, eta espazio mugatua ez banu, jarraituko nuke egun osoan, jakin min asegaitza duzuen guztioi desafio eginez. Eta hori Google ri esker.
‎Horren harira, Vienako (Austria) unibertsitateko katedraduna «pozik» azaldu zen Iruñera ailegatutakoan bide seinaleak ikusteagatik. Izan ere, haren aburuz, «oso garrantzitsua da jendea hainbat hizkuntza ikustera ohituta egotea, horrek jakin mina eragiten du».
‎Asko zekien gure Gotzonek eta arlo askotan. Batez ere, eta nire harridurarako eta jakin minerako, euskara arloan eta ekonomian.
‎Hori, beharbada, Ezeolazarentzat bere egunean ez zen neurrigabekoa. Behin eta berriro lagunei, ezagunei eta jakin mina izan dutenei adierazi diedan bezala, Ion ez zen gau hartan Katos tabernan eta hori nire anaiaren lagun batek aipatu zion Ioseba Eceolazari Sartagudako festetan. Hala ere, ez du salaketa kendu, hanka sartzea onartuta eta gaueko ordu txiki horietan Katos tabernan edukitako jarrera bitxiaz azalpenak eman beharraz irrigarri geratuko zelako.
‎Adibidez, aurpegira begiratuta zein ordu den galdetzen badio, erasotzaileak antzemango dio akaso identifikatu egin duela eta bertan behera utziko du oldarra. Leku bakarti batean sua dagoela oihukatuz gero, berriz, pertsona gehiago hurbilduko dira, jakin minez.
‎Horren ostean, FBIk esango du hegazkinean ez zegoela gorputzik, baina Robincheusek badaki gizon bat behintzat hilik bazela hegazkinaren barruan eta susmatzen hasten da ezbeharra ez zela istripua izan. Orduan, jakin minak eraginda, haren polizia sena piztuko da, eta zer gertatu den ikertzen hasiko da polizia ohia. Bidean haurtzaroko lagun baten aurka egin du.
‎Halaber, aurtengo batzarraren berri emateko 200 kazetaritik gora izan dira Perthen. Agerian laga du horrek Eskozia independentziara eraman nahi duen alderdiak eragiten duen jakin mina.
‎107 min. Valek 28 urte ditu, unibertsitate ikasketak amaituak ditu, eta egoera ekonomiko ona du. Gainera, sexualitatea askatasun handiarekin bizi du, eta esperientzia berrien bila dabil, jakin minak bultzatuta. Baina bizitza horrek arazoak ekarriko dizkio inguruko gizonekin.
‎dela nabarmendu du Basek: . Bizitzarekiko jakin mina islatu eta kutsatzen du, munduaren berri jakiteko gosea eta, guztiaren gainetik, bizipoz handia?.
‎Hala eta guztiz ere, atal hori irakurtzea ez dela beharrezkoa jakinarazi du egileak. Dena dela, jakin mina duen irakurleak bitxikeria bat baino gehiago aurkituko duela ere argi utzi du idazle eta kazetari donostiarrak.
‎Barrutia ez dela zintzoa pentsatu dut, ez dagoela aurreko larunbateko El Mundoko artikulua irakurtzea besterik. Beldurra berritu zait baina baita ere desioarekin nahasi zaidan halako jakin min bat.
‎Baina zer nahi duzu nigandik? egin diot erronka, erdia jakin minak beste erdia nazkak harturik.
‎107 min. Valek 28 urte ditu, unibertsitate ikasketak amaituak ditu, eta egoera ekonomiko ona du. Gainera, sexualitatea askatasun handiarekin bizi du, eta esperientzia berrien bila dabil, jakin minak bultzatuta. Gasteiz (Abaco Boulevard), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Iruñea (Olite), Viana (Las Cañas).
‎«Betidanik interesatu izan zait animalien begirada, haien burutik zer pasatzen den jakiteak jakin mina sortzen dit. Horrez gain, haurrek animaliak ukitzeko duten zaletasun hori zergatik ote duten galdetzen diot neure buruari, eta animaliek gizakiari dioten beldurrak ere pentsarazi egiten dit», adierazi zuen Jaquetek, film hau egiteko ideia nondik sortu zen galdetu ziotenean.
‎Gainera, bai txapelketako gainontzeko partaideek eta bai publikoak ere, finalistak zertan ari diren ikusteko parada izango dute zuzen zuzenean. Hala, bakoitzaren jakin mina asetzeko aukera izango da.
‎Guk erabakitzen duguna irakurtzera behartzen ditugu, haien jakin minari erantzun beharrean. Politikoki zuzenak ez diren gaiak debekatu egiten dizkiegu.
‎Jakina da gainera, azken urteetan ziklo horietako baten amaieran geundela. Baina egia da halako kezka edo jakin min bat bazegoela ere hainbat adituren artean, beste ziklo baten hasierarik ez zelako antzematen. Baina bai, hasi da ziklo berria, 24 zikloa gizateriaren erregistroetan.
‎Zaila da etorkizuneko eboluzioa aurrez ikustea, prozesuaren barruan gaudelako. Edonola ere, jakin mina pizten du, eta Baionako jaialdiak gero eta jende gehiago erakartzen du.
‎Beraz, besteak beste, ondoko irizpideak izango ditugu kontuan jostailua aukeratu baino lehen: neskek zein mutilek erabili ahal izatea; eredu sexistak eta indarkeria ez bultzatzea; berdinen arteko harremanak eta komunikazioa sendotzen laguntzea; laguntasuna eta kooperazioa sustatzea; jolasaren edo jokoaren helburua ondo pasatzea izatea; edozein umek erabili ahal izatea, hau da, trebetasunik ez izanda ere inor baztertzeko aukerarik ez ematea; dibertigarria eta jolasteko gogoa piztea; jakin mina eta sormena garatzen laguntzea; jolasteko aukera berriak ematea, hau da, errepikakorra ez izatea; pentsatzeko ahalmena eta arazoei aurre egiteko baliabideak topatzen laguntzea.
2009
‎Ez dugu bertsolaritza ohiko eremuetara mugatu nahi, azaldu du txapelketako koordinatzaile Gontzal Agotek. Nafarroako toki askotan jakin mina badago, eta ahalegina egin behar dugu ahalik eta herri gehienetara zabaltzeko. Orobat, Nafarroako Bertsozale Elkartekoek kultur ekitaldi gisa ikusten dute txapelketa.
‎Pierre Charron eta haren Jakinduriari buruzkoa, XVII. mende osoan ezinbestekotzat hartua, Descartesen etsai dialektiko Pierre Gassendi, metafisika guztien ezintasuna frogatu uste zuena. Cyrano de Bergerac eta Spinoza ere agertzen dira, jakin min handiarekin irakurtzen den liburu honetan. Huts bat bilatzekotan, pentsalari frantsesetan gehiegi zentratu izana litzateke, aurrekoekin zein ondoren datozenekin konparatuta behintzat.
‎Maitasuna guztiaren oinarrian dagoena da. Ez naiz ari maitasun erromantikoaz; desiraren, gogoaren eta jakin minaren iturriaz baizik. Maitasunari esker egiten dugu aurrera zientzian, artean zein politikan, eta bera gabe ezerk ez du zentzurik.
‎Egunotan jakin dut Iruñeko gaztetxo batzuk Auzitegi Nazionalean izan direla deklaratzen, eta beharbada gehiago joan behar direla institutuko patioan hildako etakide batzuei omenaldia egiteagatik. Oso ekintza kontzientea eta sentitua batzuentzat eta arinkeriaz eta jakin minez beterikoa besteentzat. Madrilera joateko trantzea berdin pasatu dute batzuek eta besteek.
‎Egin nituen elkarrizketetan, gizon gehienek esan zuten Internet erabiltzen zutela sexu harremanak bilatzeko. Eta jakin mina sortu zitzaidan, Internetek zer eragin izan zezakeen praktika arriskutsuen hedatzean.
‎Burua garbi eta argi duena hobeto lehiatuko da Europan, eta alderantziz. Horregatik, Bartzelonak, Liverpoolek, Bayern Munichek, Arsenalek eta Atletico Madrilek nola erantzungo duten jakin minez gaude. Batzuek inguruan sortu diren zalantzak uxatuko dituzte; baina, talde ospetsu bat baino gehiago bide bazterrean geratuko da.
‎2007an antolatu zen erantzuna, ordea. Tafallako erregistroko langile baten jakin minak piztu zuen plataforma. Artzapezpikutzakoak San Pedroko eta Santa Mariako baselizak inmatrikulatzen ari zirela ohartu zen langile hori, eta harrituta, hainbat jenderengana jo zuen, eta orduan sortu zen Nafarroako Ondarearen Babeserako Plataforma, hain zuzen ere.
‎Bizirik irauteko elikatzetik, asmo transzendentalagoekin elikatzera igaro da gizakia, Adurizen ustez. Zentzumenak asetzeko; teknika eta osagaien inguruko jakin minagatik; sormenaren aldetik elikadura balioak aztertuz.... Elikagaiek beste esanahi bat ere izan dezakete.
‎Usarraldek harro kontatu zuen ikasleek zer nolako jakin minez hartu duten eskuetan Elurte bateko ipuinak liburua. Nor bere istorioaren bila hasi da azkar batean.
‎Izan ere, XIX. mendea bigarren zatian jaio zen itsasoari eta haren biztanleei buruzko jakin min zientifikoa. Eragileetako bat industria iraultza bera izan zen:
‎Aztergai zituzten espezieak, dena den, ez ziren interes komertzialekoak ikerketa zientifikoaren lehen aro horretan. Baina, XIX. mendearen amaieran, jakin min zientifiko hutsak baino garrantzi handiagoa hartu zuten arrantzarako baliagarriak ziren espezieek eta haiek arrantzatzeko tokiek.
‎Eguraldiari lotuta berriak behar baino dimentsio handiagoarekin ematen dira maiz hedabideetan. Horrek ikusmina eta jakin mina eragiten du.
‎Autoak etengabe pasatzen ziren lehen, eta gelditu egiten ziren batzuk. Bidean zihoazela, denda ikusi, eta jakin minak jota sartzen ziren, agian, eta bezeroak egiten ziren horrela. Noain inguruan jarri dute orain iragarkia, balizko bezero horiek mantentzeko asmoz.
‎Zientzialariak berez dira jakin nahiak euren ikerketa alorrean behintzat, baina ez dago haien jakin mina pizteko ezer hoberik espero ez zuten zerbait gertatzea baino. Edo gertatzea espero zutena ez gertatzea, jakina.
‎Edo gertatzea espero zutena ez gertatzea, jakina. Eta Eguzkiak azkenaldian duen jokaerak hura ikertzen duten astronomoak harrituta, jakin minez, dauzka. Eta zer gertatzen ari den eztabaidatzen.
‎Egigurenek, Pastorrek bezala, uste du komunikabideek aipatutako izen horiek zehazten dutela Lopezen gobernuaren nondik norakoa. Independenteen inguruan sortutako jakin minak ez duela askorik kezkatzen eta gobernua osatzeko arazorik ez dutela izango azpimarratu du.
‎Ohorezko izendapena eskertzeko eman zuen hitzalditxoan nabarmendu zuen goi mailako hezkuntzako erakundeek eskainitako prestakuntza izan dela bere bizitzaren oinarririk sendoena. AEBetako unibertsitateek piztu zuten nigan jakin mina, eta unibertsitate horiek erakutsi zidaten denona den kulturari ekarpen bat egitea posible zela.
‎Bestetik, Laboak arte eta musika estilo anitzei buruz zuen interes handia. Dela musika klasikoa, dela jazza, dela Australiako aborigenen musika, jakin min handiz segitzen zituen arte adierazpen askotarikoak.
‎Kivu aintziraren bazterrera gerturatzea debekatua zion aitak. Shabanik 15 urte baino ez zituen jakin minaren poderioz aitaren hitzak ahaztu zituenean. Aintziraren ertzean ehunka hilotz ikusi zituen.
‎Eliyahuren etorrerak, eta haren jatorriak ere jakin mina piztu dute Gasteizen. Israelek nazioartean duen izena aintzat hartuta atzerrian jokatzeak ardurarik sortzen dion galdetu zioten, baina Eliyahuk ez zuen eztabaidarako tarterik utzi.
‎Argibide taularen aurrean, eskuinera jo eta urtxintxa jauzkariak hartzen dituen parkean sartuko gara. Mantso mantso ibiliko gara, bertoko espezieak ez baitira nolanahikoak; izan ere, lorategi botaniko baten antzera atonduta dago jakin minez dabilen bisitari orok espezie bitxiei arretaz errepara diezaien. Parkean metro batzuk egin eta berehala, aintzira apurka elikatzen duen errekastoaren gainetik igaroko gara.
‎Anoetako Cheyenne' s Radikal Saloon taberna betidanik izan da askoren jakin min iturri. Far West itxurako erakinean joko du gaur Mod Time taldeak, 23:00etan.
‎Egia da liburua liburu sortu zen geroztik, irakurketa ohiturek ez dutela funtsean aldaketa handirik izan, euskarria harria, buztina, egurra, papiroa, pergaminoa edo papera izan, irakurtzeko erak berdinak izan direla aurreko mende asko hauetan zehar, eta horrek irakur zaleengan eragina handia eduki du. Paperaren erabilera hedatu zenetik, batez ere Gutenbergek XV. mendean inprenta asmatu zuenetik, paperaren ukitze fisikoa, orriak banan banan hatzez pasatzea, kapituluak bukatzea, orriak atzerantz egitea, paper berriaren usain gozoa hautematea, azalen koloreak bereiztea, azal berak ukitzea... irakurketaren balio erantsitzat hartu dugu, eskuan liburua edukitzea, orrikatzea, irudiak mirestea... jakin mina eta plazer bihurtu da, harik eta irakurleek balio horiek bereganatu arte.
‎Lauburu honek ez du muga bukaerarik, hasiera amaia baita: errotzeak gogoa berotzen baitu, eta gogotzeak jakin mina eta jakin nahia pizten baititu. Jakitearen hegalek aireratzen baitute ekintzaren ametsa, eta ekiteak indartzen baititu Herriaren erroak.
‎Masturbazioa kontua denean baita ere. Baina garrantzitsuena betiere gure desioarekin eta jakin minarekin bat etortzea da. Ez gara masturbatu behar derrigorrean sexologo batek diolako, ez alderatziz ere.
‎Gaur zazpigarren bilkura egingo dute, eta, elkarrekin bazkaltzeaz gain, esku bioniko bat osatuko dute. Bilkura irekia da, baita teknologiaz ezer ez jakin arren jakin mina dutenentzat ere.
‎Eta areto barrura sartzea lortu zuten zenbaitzuk. Gehienetan, ordea, errealitatea fikzioa baino gordinagoa izaten da, eta halaxe iruditu zitzaien jakin minak bultzatuta epaiketan sartu ziren zenbaiti. 2008ko uztailaren 7 hartan gertatutakoa gogorregia egin zitzaien.
‎belaunaldi askotako jendea erakartzen dugu, adierazi du Gorosabelek. Bira jarraitu dutenen artean nostalgia pittin bat igarri du musikariak, baita jakin mina ere. Antzinako jarraitzaileak etorri dira, eta emozio handiko kontzertuak izan dira.
‎Bereak baino ezin izan daitezkeen ateraldiak izan zituen zegamarrak (seme gizena gehiago gizendu ez zedin janariaren armairua giltzaz itxi eta giltza tarta baten barruan ezkutatuta semeari berari emango ziola esanaz kantatu zuen bertsoak, umorezko marrazki bizidunetatik ateratakoa zirudien, ideia bera, geniala), eta artxarea zer den ikasi genuen berari esker. Hobe esanda, ikasi baino, artxarea zer den ezagutzeko jakin min izugarria piztu zigun, baserrian denboraldi bat pasatzea kalteko izango ez genukeen askori. Ardiei edo behiei jana emateko sare moduko aska omen da, artxara, adarrez egina, sarritan.
‎ea zeinek lortu neska baten musua lehenago, ez baitu haietako inork plazer hori eduki oraindik. Ros (Ezekiel), Ola, Etxe eta Leon lokalean elkartzen dira; neskak eta motoak ahotan dituztela, play ean aritzen dira, hormonak dantzan, bizitzak nola saritzen dituen ikusten, bihar nor izango diren jakin minez. Konturatuta daude adin horretan bizipenek halabeharrezko aldaketak ekartzen dituztela, eta euren bizitzako gertaerak gobernatzen saiatzen dira, bakoitza bere ahalmenekin, nahiz eta batzuetan elkarrengandik urrunaraziko dituen erabakiak hartu behar.
‎Ez du erlijio dogma batekin zerikusirik, haatik, jarrera bat da. Gizakien ahalmen horiek, jakin mina tartean, dira dugun gauzarik handiena. Nola ez ditut sartuko, bada, nire artean?
‎Medikuntza ikasi zuen, eta bere mediku jardunean piztu zitzaion ikusmenaren inguruko jakin mina, baita giza ahotsarekikoa ere. Soinua aire bidez igortzen ziren uhinetan zetzala jakina zen ordurako, eta Youngek pentsatu zuen balitekeela argia ere uhinetan oinarritzea.
2010
‎Epaimahaia osatuko duten kideetako bat berretsi gabe dutela oraindik, eta erabateko baieztapena izan artean ez dutela jakinaraziko adierazi zuen Olaziregik, ohikoa duen zuhurtasunez. Julia Robertsez gain, aurtengo aldiak beste Donostia saridunik izango ote duen ere jakin mina bazen, baina oraingoz sari bakarra banatuko dute, iaz Ian McKellen ingelesarekin gertatu bezala.
‎Egia da ez dagoela Joan Carreteroren eta Joan Laportaren arteko desadostasun pertsonalik, baizik eta beste kide batzuen artekoak; ondorioak, baina, kaltegarriak dira, berdin berdin. Pentsa dezagun gizarte zibilak erakutsi duen ilusio apartekoak eta antolakuntzarako gaitasunak hango klase politikoa bera ere harri eta zur utzi baitute, gobernu espainola gaindituta eta nazioarteko komunikabideetan jakin mina piztuta ezin duela emaitza gisa ekarri independentismoak ordezkaritza sinbolikoa izatea hauteskundeetan. Ezin onartuzkoa izango litzateke, CiUra ihes egindako botoetatik eratorritakoa izango bailitzateke hirugarrengoz hiruko bat saihestearren, eta independentisten abstentzio zabaletik, honela esango bailukete:
‎Dena dela, Google Translator programaren bitartez, 40 hizkuntzatan ikus liteke. Euskararen aldeko jakin mina piztu nahi dugu. Ezin dugu euskal kultura zabaldu hizkuntza bat dugula eta hori zer den azaldu gabe.
‎Beste batean, gure jakin mina asetu aldera, Lengoaia irakasleari galdetu genion, ea zer esan nahi zuen Todo por la patria leloak. Oso hunkituta ikusi genuen egun hartan sekulako sudurpekoa zuen Francisco.
‎Iritsi da Aralarrek NaBairen etorkizuneko konpromisoak zehazte aldera beste alderdiei jarritako epemuga. Data horrek koaliziotik kanpo sortu duen jakin minaren ondorioz, Aralarrek ohar bat kaleratu du, eta azpimarratu du barne eztabaidan aurrerapausoak eman direla, alde batetik, arazoen identifikazioan eta beste alde batetik, konponbideetarako hurbilketan. Ohar horretan gaineratu du hurbilketak gertatu direla, baina etorkizunean baieztatu direla:
‎Horietakoak baliatuz garatu zuen bere afizio eta ofizioa Gabrielle Duplantier argazkilari baionesak. Aitaren tresna eskuetara erori zitzaion bakantza egun hartan aurpegiak hurbiletik hartzen hasi zen, jolas moduan, baina laster piztu zitzaion jakin mina. Laster ere erosi zion aitak argazki tresna bat, beti berea ebasten baitzion.
‎Bestaldean bestak eta tradizioak interesatu zaizkit; alde honetan bazterrak, abereak, atmosferak. Guztien arteko lotura argazkiaren tratamendu lausoa izan da, beti ere jakin minaren pizteko. Begiratzen duenak bere buruari galde diezaion zer gertatzen den hor, argazkia non hartua den...
‎Badira urte batzuk Iruña Veleiako auziak jakin mina piztu zidala; arreta handiz jarraitu ditut gertakizunak, prentsaren zein Interneteko foroen bitartez. Hasieran, ezohiko grafitoei buruzko lehen albisteak zabaldu zirenean, oso interesgarriak eta inportanteak iruditu zitzaizkidan aurkikuntza arkeologiko horiek, alderdi anitzetatik, gainera, eta kontu handiz aztertu beharrekoak zirela pentsatu nuen.
‎Azoka ireki arren, eskulangile batzuk beren postua dotore jartzen ari ziren oraindik; beste batzuk lanean hasteko prest; antolatzaileak, berriz, eskulangileen artean poltsak banatzen. Bisitariak gutxi batzuk, hala ere, artisauak bata bestearen lanei so eta jakin minez. Bitxiak zein materialekin egiten zituen galdetu zion Ziku bitxigileari beste artisau batek, eta elkarrizketa interesgarria hasi zuten bien artean; egindakoa erakusteko ez ezik, elkarrengandik ikasteko ere balioko die azokak.
‎Hala ere, denak batzen dituen ezaugarriak daude: jakin min intelektualerako irrika; egindako lanaren harrotasuna; eta anbizioa, ezagunak izateko, dirua lortzeko, aintzat hartua izateko... anbizioa, baita berak egindako zer horren arrastoa uzteko anbizioa ere. Norbaitek aurrez inork desestali gabeko zerbait aurkitzen duenean, betiko izango du poz hori; eta, beharbada, horrek erakar dezake ikerketara.
‎Hitzaldiak egitasmoa egingo dute gizartearen eta zientziaren edo zientzialarien eta herritarren arteko elkarrizketarako. Gazteengan zientzia eta pentsamendu kritikoarekiko jakin mina piztea dute helburu. Nobel saridunez gain, beste hainbat alorretako jakitunak izango dira:
‎Carlos Plazak dio jaialdia surf zaleentzat dela, baita jakin minez surfera inguratu nahi dutenentzat ere: Egongo dira batzuk, seguru asko, filmen herrialdeak erakarrita joango direnak.
‎Abiadura jaitsi eta banderaz jositako errepide bazterrari begira, adi adi, pasatzen zirenak ere baziren. Eta autoa errepide bazterrean gelditu eta euren jakin mina asetzen saiatu zenik ere izan zen. Atseden guneetan geldiunea egin zuten bisitarientzat, berriz, lau hizkuntzatan idatzitako eskuorriak zituzten prest ekimenean parte hartu zuten herritarrek.
‎Aliantza posibleen inguruko jakin min handia dago bazterretan, eta politikarien telefonoak borborrean ari dira. Udazkenean hauteskundeak badaude, ez da izango Berlusconiren kontrako oposizio seriorik, kexatu da Marzio; 60 urte ditu, eta PD Alderdi Demokratikoa oposizioko alderdirik handieneko kidea da.
2011
‎Ipuin tradizionalen eran, azaleko egitura sinple batean barne egitura konplexu bat plazaratzen du. Eta ipuin tradizionalekin gertatzen den bezala, konbinaketa honek irakurleari jakin mina, zalantza edota sentimendu kontrajarrien borroka eragiten dizkio. Pultsio hauek dosi txikian pizten diren sentimenduak dira, modu ia homeopatikoan, zeren idazlea errukior portatzen baita irakurlearekin.
‎Hiru belaunalditako bizkaitarrek bat egingo dute dokumentalean: gerra ikusi zutenek, gertatutakoa ezkutatu zitzaienek, eta jakin minez historian atzera egingo duten gazteek. Rodriguezek azaldu duenez, «sentipenen bitartez, oroimenaren lekukoa belaunaldi batzuetatik hurrengoetara pasatuko da».Oleak argi du zein den gazteei helarazi nahi dien mezua:
‎Pintura lanen azterketa pausatuago batek irudion atzean zer ote den, mezurik, logikarik, zentzurik? galdetzera garamatzan jakin mina sorrarazten digu. Eta hor dago, hain justu, Urrutiaren laneko gakoetako bat:
‎«Liburua kulparen inguruan dago osatua, eta protagonista objektiboki errudun bihurtzeak zigorraren aukera ireki dit, kulpak kulpa sentitzen duenari eskatzen dion zerbait delako zigorra. Ez da nobela poliziakoa, baina espero dut jakin mina sortuko duela Lurrek desio duen zigor hori lortzen duen edo ez jakiteak».Lurren iraganeko lagunetako asko ezker abertzalearen girokoak edo ingurukoak dira. Inplikazio politiko horrek iraganaren zama are astunagoa bihurtzen du kasu batzuetan.
‎Gehiegikeria sexualak pairatu dituztenen inguruko jakin minak eraginda egin du azken film hori Montxo Armendariz nafar zuzendariak. Ez da dokumental bat, baina ikerketa lan luze baten ondoren ailegatu da gure pantailetara.
‎Egongelako giroan tentsioa nabaritzen dudanean edota bezeroekin loturarik lortzen ez badut, platerak lurretik ibiltzen jartzen ditut». Berehala pizten zaie jakin mina eta mahai erdiko apaingarriari buruzko galderak egiten hasten dira, ea erosterik baduten, esaterako. «Ez daudela salmentan esaten diet nik, eta Oteizari buruz hitz egiten diet».
‎«Tabakoaren Legearekin horren zorrotz jokatu ondoren, bitxia da horrelako zerbait ikustea! Agian, ez da tabakoa erretzen dutena...», esan du bisitari batek, jakin min puntu batekin.Betiko zaporeak eta jantziak gustukoago dituztenek Loma Jeneralaren Plazan gastronomia eta eskulangintza azoka dute, baita Senda pasealekuko saltokiak ere.4. Kirola, ezinbestekoaForu plaza derrigor joan beharreko txokoa da jaiak egunez bizi dituztenentzat. Eguzkia joatean kontzertu handiak hartu arren, eguerdiro ikusmin aparta bereganatzen duten kirolak hartu ditu plazak azken urteetan.
‎Lehen irakurri egiten zuen. Lehen jakin mina zeukan, orain ez, orain mina dauka. Eta ez du ezagutzen telebista baino ansiolitiko merkeagorik.
‎Hizlarien artean izango da Txomin Jauregi (Donostia, 1978), Deskontu.com webgunearen sortzailea. Gaur, arratsaldeko seietan, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean arituko da; proiektu berritzaile eta arrakastatsuak ezagutzeko jakin mina duen edonorentzat da, eta bere webgunearen berri emango du.Zer da Deskontu.com, nola funtzionatzen du?Deskontu.com webgune bat da, egunero produktu edo zerbitzu baten eskaintza berri bat argitaratzen duena. Eskaintzok, baina, gutxienez %40ko beherapena dute; hau da, produktu edo zerbitzu hori dendan baino merkeago lor daiteke webgunean.
‎Pertsona batek garun bikaina jaso dezake oinordetzan gurasoengandik, neurotransmisoreen sare zabalarekin, baina, ez badu makina hori behar bezala entrenatzen, litekeena da probetxu gutxi ateratzea. Eta alderantziz, maila intelektual estandarreko pertsona batek emaitza bikainak eta puntuazio oso altuak lor ditzake, jakin minak bultzatuta irakurri, ikasi eta behar bezala prestatuz gero. Gakoa da, beraz, gure garuna trebatzea eta bere potentzialik handiena eman dezala lortzea.Gure gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeaAurrera jarraitu aurretik, komeni da adimena zer den argi eta garbi esatea.
‎Alondegiko atarian kartoizko piezekin egindako puzzle itxurako dorre bat dago. Bertatik pasatzen dena, jakin minak bultzatuta, dorrera hurreratzen bada, ikusiko du post it kolore deigarria duten pieza horiek material berrerabiliarekin eginda daudela. Ez hori bakarrik:
2012
‎Telebista asmakizun interesgarria iruditzen zitzaigun hasiera, beste gauzen artean, ematen zuelako bizitza oso ondo islatzen zuela. Leiho horren bitartez, gure jakin mina asetzen genuen. Gaur, ostera, aldare nagusian daukagu, urrezko zekorra balitz bezala, gurtzeko une oro.
‎Partido Nacional eta kitto. Edozelan ere, nire interesa, jakin mina, egonezina, euskarazko izenari zegozkion. Alderdi Jeltzale horrek ninduen listu jario, ez hainbeste gaztelerazko markak.
‎Patri Pinedok eta Unai Arrietak, Ainhoa Muruak eta Jon Unanuek, eta Eder Etxeberriak eta Joxean Olaskoagak ezin hobeto ulertzen dute elkar. Badakite zein diren bata bestearen ahuleziak eta jakin minak, ametsak eta helburuak. Kirol bera partekatzeaz gain, euren kirol egutegiek uzten dien bakoitzean, ahalik eta denbora gehien pasatzen dute elkarrekin.
‎Izaera berdina izango bagenu, aurrez aurreko gehiago egingo genuke ziur. Nik beti egiten dut aurrera, jakin min gehiago dauzkat, eta berak geldiarazten nau», dio Eder Etxeberriak (Orio, Gipuzkoa, 1980). Horregatik, ezin hobeto ulertzen dute elkar berak eta Joxean Olaskoaga Aizperrok (Orio, 1974).
‎Nola amaitu du baserritar txiro baten semeak ingurukoek lor ezineko pribilegioez gozatzen? Hirugarren pertsonan ari den narratzaile pazientziadunak ondo eusten dio irakurlearen jakin minari, batetik, pertsonaien barne gogoetetara katigatzea lortuz, eta, bestetik, semearen aitaganako distantziari kezka gisa eutsiz. Denboran saltoak eginez bisitatzen ditugu bi narrazio bideak, kapitulu bakoitzak txanda utziz besteari, orainetik iraganera.
‎Aberasgarria bientzat. «Familia berezia zen barojatarrena, eta jakin mina pizten zuen». Beste haize bat eraman omen zuten herrira.
‎Eta ez dutela zientzia fikziozko filmetako soinu banden antz handirik. Baina espazioarekin zerikusia duen edozerk bezala, nekez ezagutuko ditugun leku horien hotsak entzuteak halako jakin min eta lilura berezi bat sortzen digu. Oraindik ezezaguna, birjina eta garbia (isila?) den lekuarekiko miresmen berezi moduko bat.
‎Telebista asmakizun interesgarria iruditzen zitzaigun hasieran, besteak beste, ematen zuelako bizitza oso ondo islatzen zuela. Leiho horren bitartez, gure jakin mina asetzen genuen. Gaur, ostera, aldare nagusian daukagu, urrezko zekorra balitz bezala gurtzeko une oro.
‎Horrekin batera, erakusketari izenburu ematen dion This is not the end bideolana ikus daiteke. Ikuslearen jakin mina piztu nahi du bideoak, eta, itxuraz estatikoa den irudiari erreparatuta, publikoak denboraren igarotzeaz galdegiten dio bere buruari. Jakin mina piztu nahi dute Artiumen bildutako gainerako lanek ere.
‎Telebista asmakizun interesgarria iruditzen zitzaigun hasieran, beste gauzen artean ematen zuelako bizitza oso ondo islatzen zuela. Leiho horren bitartez gure jakin mina asetzen genuen. Gaur, ostera, aldare nagusian daukagu, urrezko zekorra balitz bezala gurtzeko une oro.
‎Baiting Metodo honek gizakiok dugun ahultasun edo bertuterik handienetako bat aprobetxatzen du: jakin mina. Erasotzaile batek, nahita, USB giltza edo CD moduko disko bat utz dezake edozein izkinatan norbaitek aurki dezan.
‎Horregatik izugarrizko gogoa nuen Bilboko Guggenheim museora ekarri duten erakusketa ikusteko. Bertan, Estatu Batuetan bizi den pintore ingelesaren azken lanak ezagutzeko aukera izango genuela iragarrita zegoen, eta horrek nire jakin mina piztu zuen. Erakusketaren izenburua Ikuspegi zabalago bat esaldia da, nahiz eta ez jakin oso ondo zeri buruz ari diren antolatzaileak ikuspegi zabalago bat diotenean.
‎Erakusketaren izenburua Ikuspegi zabalago bat esaldia da, nahiz eta ez jakin oso ondo zeri buruz ari diren antolatzaileak ikuspegi zabalago bat diotenean. Erakusketa Londresko Royal Academy of Arts erakundetik dator, eta bertan izan zuen polemikak ere, lehen aipatutako jakin mina areagotu zuen. Lan asko daude museoko hirugarren solairuan, baina gutxik harrapatu ninduten.
‎Baina, batez ere, gazteluaren zati altuenean dagoen estatua ikusten da hiritik. Estatuak jakin mina piztu, eta makina bat turista igotzen dira egunero Urgullera, mendiak atzean duen historia gertutik ezagutzera. Baina turistak soilik ez, Donostiako jendea ere ikus daiteke Urgullera bidean, txakurrak paseatuz nahiz paisaiaz gozatuz.
‎Horregatik, gaixotasun eta gaitz larriak zaintzeko ere erabili izan da. Euskal Eskola Makrobiotikoko ikastaroetara bat baino gehiago joaten da gaixotasunen bat sendatzeko; baina, orokorrean, jakin minagatik joaten da jendea. Ekialdetik mendebaldera George Ohsawa filosofo japoniarrak sortu zuen makrobiotika.
‎ibarrak, sakanak, haizpitarteak, errekak eta ibaiak, belardiak, zuhaiztiak...». Lontzoren, inoiz gelditzen ez den ibiltari gazteiztarraren kronika irakurrita, jakin mina sentitu genuen. Ezagutu nahi izan genuen izen horien atzean zer ote zegoen, eta, asmo horrekin, Perura abiatu ginen.
‎Uste dut behin bakarrik ikusi dudala Kataluniako Gobernua biltzen den aretoa. Badakizu zer jakin min eta miresmen sortzen didan Antoni Tapiesek, eta, hain zuzen, haren margolan bat daukate apaingarri. Hala, bada, han sartzeko baimena eskatu nion behin ez dakit nori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
jakin min piztu 29 (0,19)
jakin min ukan 16 (0,11)
jakin min handi 15 (0,10)
jakin min ase 9 (0,06)
jakin min bultzatu 9 (0,06)
jakin min sortu 8 (0,05)
jakin min hori 6 (0,04)
jakin min bat 5 (0,03)
jakin min egon 5 (0,03)
jakin min eragin 4 (0,03)
jakin min begiratu 3 (0,02)
jakin min ez 3 (0,02)
jakin min iturri 3 (0,02)
jakin min areagotu 2 (0,01)
jakin min berpiztu 2 (0,01)
jakin min bete 2 (0,01)
jakin min eduki 2 (0,01)
jakin min ekin 2 (0,01)
jakin min erantzun 2 (0,01)
jakin min intelektual 2 (0,01)
jakin min jo 2 (0,01)
jakin min jota 2 (0,01)
jakin min puntu 2 (0,01)
jakin min sentitu 2 (0,01)
jakin min zientifiko 2 (0,01)
jakin min aipatu 1 (0,01)
jakin min amorratu 1 (0,01)
jakin min aseezin 1 (0,01)
jakin min asegaitz 1 (0,01)
jakin min asko 1 (0,01)
jakin min atera 1 (0,01)
jakin min aurpegiera 1 (0,01)
jakin min beharbada 1 (0,01)
jakin min beste 1 (0,01)
jakin min bestelako 1 (0,01)
jakin min bide 1 (0,01)
jakin min bisitari 1 (0,01)
jakin min ere 1 (0,01)
jakin min esparru 1 (0,01)
jakin min etorri 1 (0,01)
jakin min galdetu 1 (0,01)
jakin min gehiago 1 (0,01)
jakin min global 1 (0,01)
jakin min gogoratu 1 (0,01)
jakin min harago 1 (0,01)
jakin min hartu 1 (0,01)
jakin min historia 1 (0,01)
jakin min ibili 1 (0,01)
jakin min iraunarazi 1 (0,01)
jakin min islatu 1 (0,01)
jakin min izugarri 1 (0,01)
jakin min jende 1 (0,01)
jakin min joan 1 (0,01)
jakin min konkretu 1 (0,01)
jakin min kutsatu 1 (0,01)
jakin min oholtza 1 (0,01)
jakin min ondorioz 1 (0,01)
jakin min pisu 1 (0,01)
jakin min pixka 1 (0,01)
jakin min poderioz 1 (0,01)
jakin min puxka 1 (0,01)
jakin min soil 1 (0,01)
jakin min sorrarazi 1 (0,01)
jakin min surf 1 (0,01)
jakin min tarte 1 (0,01)
jakin min topo 1 (0,01)
jakin min Txile 1 (0,01)
jakin min txorrota 1 (0,01)
jakin min zaindu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia