Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2005
‎Garazik ez zidan jakin min eza barkatu.
2007
‎Menpean sentiduten diran herriak, mespretxua ez jasoteko, euren kulturari eta hizkuntzari uko egingo deutsee. Batzuetan, baina, ez dago mespretxurik be, jakin min eza baino. Zuriek ez dabe jakin nahi nor ziran hemen bizi ziranak, edo euren odolik daukien.
2008
‎Nire ikerketarekin aurrera noala, nire jakin mina ez da hemen geldituko.
‎Filosofoen harri gisa arrakastarik izan ez bazuen ere, harri boloniarrari buruzko jakin mina ez zen desagertu. Galileok berak ere parte hartu zuen harri haren inguruko eztabaida zientifikoetan.
2009
‎Egigurenek, Pastorrek bezala, uste du komunikabideek aipatutako izen horiek zehazten dutela Lopezen gobernuaren nondik norakoa. Independenteen inguruan sortutako jakin minak ez duela askorik kezkatzen eta gobernua osatzeko arazorik ez dutela izango azpimarratu du.
2010
‎Istantean jakin nuen gizon hura atzerritarra zela, bai hizkeragatik, aita Piergggena oroitarazi zidan, zoritxarrez?, eta bai zuèn itxuragatik ere, gizon garaia zen eta ilehoria, aita Pierggg ez bezala, zorionez?; baina gizonak, batez ere? dogo bikain bat zuen, jakin mina ez ezik, nagusiarekin hitz egiteko gogoa ere piztu zidana, nahiz eta une hartan, herabetasunak hartuta edo, isildu egin nintzen, halako moldez, non, gizonari buruarekin ezetz esan eta ezpainetan irri bat marrazten nuela, aurrera egin bainuen, banku batean eseri nintzen arte, ez, haatik, edozein bankutan, txakurraren eta nagusiaren joan etorrien jarraipena egiteko posibilitatea eskaintzen zid... Txakurra, laster jakin nuen Kaiser zuela izena?
‎Barandiaranen jakin mina ez zen erraz asetzen eta Antropologia, Etnologia, Arkeologia, Paleontologia, Folklorea, hitz gutxitan esateko gizakiaren ibilera orokorra ezagutzea, Historiaurrean zein Historian, guztiz gustuko zuen. Horregatik eta irakasle urte oparo haietan Paris, Brusela, Leipzig eta Vienako Unibertsitateetan kurtsoak hartu zituen; horrez gain, Anberes, Kolonia, Berlin, Munich, Geneva, Berna, Zürich, Innsbruck, Budapest eta Pragako museoetan ere ikasketak egin zituen.
‎" Pergggdón". Istantean jakin nuen gizon hura atzerritarra zela, bai hizkeragatik —aita Piergggena oroitarazi zidan, zoritxarrez—, eta bai zuèn itxuragatik ere —gizon garaia zen eta ilehoria, aita Pierggg ez bezala, zorionez—; baina gizonak —batez ere— dogo bikain bat zuen, jakin mina ez ezik, nagusiarekin hitz egiteko gogoa ere piztu zidana, nahiz eta une hartan, herabetasunak hartuta edo, isildu egin nintzen, halako moldez, non, gizonari buruarekin ezetz esan eta ezpainetan irri bat marrazten nuela, aurrera egin bainuen, banku batean eseri nintzen arte, ez, haatik, edozein bankutan, txakurraren eta nagusiaren joan etorrien jarraipena egiteko posibilitatea eskaintzen zid... Txakurra —laster jakin nuen Kaiser zuela izena— gaztea zen eta nagusia hezte lanetan ari zitzaion.
‎Hurrengo gauetan zitara azaltzen ez zela ikusita hasi nintzen kezkatzen, zer gertatu ote zen, gaixotu edo nahigaberen bat izan ote zuen. Nire jakin minak ez zuen luzaro iraun, Don Juan Antonioren bi salatariak etorri zitzaizkidalako handik egun gutxira entzun zutena kontatzera, Raimundo komentutik iheslari harrapatu zutela perretxiko bila sartuta, gure artean erabat ezohikoak ziren irribarretxoekin lagunduta. Ziurrenik ez nuen ezkutatzerik izango sortu zidaten atsekabea zenbaterainokoa izan zen, presaka alde egin eta nire atzetik irribarretxo nazkagarri haiekin jarraitzen zutela sentitu nuelako.
2011
‎Ez nekien ezer, eta ezer ez galdetzea erabaki nuen. Ez ordurako jakin minik ez nuelako. Jakin min eza izan ezik, beste edozerk bultzatuko ninduen ezer ez galdetzera.
‎Ez ordurako jakin minik ez nuelako. Jakin min eza izan ezik, beste edozerk bultzatuko ninduen ezer ez galdetzera. Eta horrela, laguntzea deliberatu nuen.
2012
‎Mari Tere isilik geratu da. Inasek badaki ez diola besterik galdetuko, ez jakin minik ez daukalako, urteen poderioz bien artean hitzik gabe adosturiko elkarrenganako errespetu edo zuhurtasunagatik baizik. Mari Terek honezkero Jose Antonio Ezcurraren izena senarrarentzako madari kargaren batekin lotuta izango du ziurrenik.
2013
‎Isilik abiatu ginen. Arazuriko galdera ontziak deusen jakin minik ez zuen Iruñetik bueltan. Nik ere, solastatzeko gogo handirik ez.
‎Hortaz, gogaldi onean itzuli ziren Longbournera, hau da, haiek bizi ziren herrira, non bizilagun gorenak eurak ziren. Bennet jauna artean oheratu gabe aurkitu zuten, denboraren neurria kendua zion liburu bat eskutan zeukala; eta halako itxaropen bikainak sortu zituen gaua nolakoa suertatu zen jakiteko mina ez zen orduko horretan, inolaz ere, txikia. Bere andereak gazte kanpotarrarengan izandako uste guztiak ustel aterako zirelako itxaropen sendoa zuen gordea, baina entzuteko zeukan istorioa arras bestelakoa zela ikusi zuen berehala.
‎Darcy jauna etorri zen, eta orduak eman zituen osabarekin gela batean sartuta. Ni iritsi nintzenerako amaituta zegoen dena; beraz, nire jakin minak ez zuen pairatu zuk pairatu bide duzuna bezalako oinaze izugarririk. Etorri zen osabari esatera zure ahizpa eta Wickham non gordetzen ziren deskubritu zuela, eta biak ikusi eta haiekin berba eginda zegoela.
2014
‎egitura kimikoa ezagututa materiaren ezaugarriak jakin ahal izateak kateatu zuen kimikaren mundura. Geroztik, horretan dabil lanean eta ikertzen, jakin mina ez baitzaio agortu.
‎Zer sentimendu, zer izaera, zer jokabide? Alferkeria, hasteko, nor bere lekutik altxatu eta martxan jartzearen kontrako erreakzio moduko bat; horrekin batera, jakin min eza: bestearen berri ikasteko nagikeria, hurkoarekiko interesik eza eta enpatia falta; horren atzean, konformidade laxo bat, bertan goxo geratu nahi duenaren inertzia, gauza hoberik bilatzeko eta are desiratzeko ezgauza.
2017
‎Ritak ez zekien zer gertatu zen. Ez zekien Minak ez zuela denborarik izan zaldira igotzeko espainiarrek inguratu eta tiroka hasi zitzaizkienean Venaditon. Ez zekien tiro hotsek zaldi urduri hura izutu zutela eta ikarak hartuta errealisten pelotoi bati oldartu zitzaiola haien gainetik igaroaz basoan barrena galtzeko.
2018
‎Ez dakit zerk bultzatu gintuen, jakin mina ez bazen; baina gauza da une batez han jolasean aritu ondoren, lur soiletik aurrera menturatu ginela Belarri Makur eta biok, harkaitz muinoen ertzerantz. Ez ginen urruti joan.
‎–Ez nuke esango jakin minik ez dudanik, jauna. Baina ez dagokit jakin minik adieraztea halako aferei buruz.
‎–Dana dala, ez dot pentsaten gaur egungo gazte askok holako ohartxoei inolako garrantzirik emongo leuskienik. Jakin mina ez dozu galdu, behintzat. Baina aholku bat gura badozu, ez gorde zure etxean holango guztiak, leidu eta bota.
2019
‎Haurrak naturaltasunez onartzen du gizonak eta emakumeak daudela, eguzkia eta ilargia dauden bezalaxe: hitzen barrenean gordetzen diren esentzietan sinesten du, eta, hasieran, haren jakin mina ez da analitikoa. Beste neskato askorentzat, ezdeusa edo are irrigarria da mutilen hanka artean zintzilik dagoen haragi pusketa hori; berezitasun bat da, arropari, orrazkerari dagozkion berezitasunak bezalakoa; askotan, anaia txiki bat duenean konturatzen da, eta,, neskatila oso txikia denean, dio H. Deutschek?, ez dio batere zirrararik sortzen anaia txikiaren zakilak?; adibide bat aipatzen du, hemezortzi hilabeteko neskatxa batena:
‎Pentsamenduaren buelta horietako batean, Raimundo Silvari kezkak arindu zitzaizkion, bat batean gogoratu zuenean, Maria Sarak, ezta une bakar batean ere, ez duela jakin minik agertu bere harreman, bere baitan dena hartzen duen izen bat emateagatik, esan dezagun, sentimentalen nondik norakoaz ezer jakiteko. Jakin min ez horrek hisia bezalako zerbait sorrarazi zion, Zer uste du ba, zer uste du, ez nago bukatuta, ez horixe, eta ondoren konturatu zen nolabaiteko haur haserreari ematen ari zitzaiola ahotsa, halarik ere haserrea barkagarria da, gauza jakina baita gizon guztiak, guztiak baina, haur hutsak direla, orain iraindu den gizontasunak areagotu du sumin hori, Arraren harrokeria, animaliaren harrokeria, ... Egia esan, berezko diskrezioak azal lezake Maria Sararen jokabidea, badira besteren intimitateko ateak bortxatzeko inolaz ere gauza ez diren pertsonak, baina, ongi erreparatzen badiogu, ez da emakume honen kasua, emakume honek,, hasieratik, harremanaren uhalak hartu baititu, inolako beldurrik gabe.
‎batere jakin minik ez dugulako.
‎Ezer egin aurretik, tarte bat uztea pentsatu nuen gertatuaren berri Loreri emateko, baina jakin minak ez zidan hainbesteko denborarik utzi. Etxetik jaitsi, eta Vespa gorri bat aurkitu nuen arkupeetan aparkatuta.
2020
‎Ez zen harreman simetrikoa, noski. Gure jakin minak ez zuen beraiengan gure kulturan murgiltzeko batere gogorik piztu. Haien kultura" mundutarra" omen zen eta gurea, beraientzat behintzat, tokikoa bakarrik.
‎Egia esan, jakin mina ez dago gai horrekin bereziki lotuta. Orokorrean, gauzak zelan eta zergatik diren jakiteko jakin mina daukat.
‎Jose Miguelen eta haren lagunen irakurzaletasunak eta jakin minak ez omen zuen muga handirik. Iñigok gogoan du ekialdeko filosofiak ere interesatzen zitzaizkiela –batez ere Miguel Gil-i, bizitzak beste lurralde batzuetara eraman duen beste ikaskide bat–, hainbeste ze Padre Quevedo josulaguna etorri baitzen ikastaro bat ematera Iruñera, eta hirurak izan baitziren izena eman eta ikastaroa egin zuten bakarrak.
‎Ezezagunak ezarritako leku ordu haietan agertu ezean, auskalo zenbat aldiz galdetuko niokeen neure buruari zertan zetzan alegiazko dokumentuek ekartzen ahal zidaten informazioa. Giza gatazka gutxi gertatuko lirateke, jakin mina ez balitz zuhurtzia baino indartsuagoa.
2021
‎Irakastera joan zen toki horietara, baina berak jaso zituen irakaspenik handienak. Dioenez, «jende asko» joan zen kontzertuetara, Hego Amerikako herrialdeetan, «batez ere», baina, jakin mina ez ezik, entzuleetako askok partekatzeko grina ere erakutsi zuten: Euskal Herrian «ezezagunak» ziren hainbat konpositoreren berri eman zioten, Ameriketara joandakoak edo bertan jaiotakoak; euskal tradizio musikalean oinarritu ziren haien lanetarako, eta euskal ondarea beste folklore batzuekin nahastu zuten.
‎Gauza bitxia da ezagutzarekin pasatzen zaiguna. Ez dago jakin minik ez duen haurrik, dena begiratzen, aztertzen, dastatzen, ukitzen ez duenik. Heldutasunarekin, ostera, itzalita ikusten dira askorengan jakin minaren suak.
2022
‎ARGIAren proiektua nazioarteko foro batean azaldu dugun lehen aldia izan da, eta jakin mina ez ezik interes handia ere nabaritu dugu. Bitxikeria gisa, baten batek ARGIAn egiten ari garen lana hedabideen esparruan" utopia" dela aipatu zuen, gu ia lotsaraziz.
‎Han entzunez eta mintzatuz, franko, okzitano eta gaskoien erromantzeak ikasi zituen, baita hizkera germanikoak pixka batean ere. Urteen poderioz Pirinioez gaindiko ezagutza zuen eta jakin mina ez zuen ase egin. Urteak pasata, jendearen eta hizkuntzen ezagutzagatik eman zioten gaskoien erregimentuaren burutza.
‎Gauzak horrela, eta bestelako jakin minik ez zuenez, orientatzaileak erakutsitako bideari heldu, eta hark jarritako erronka zein marka guztiak apurtzeari ekin zion. Ez pentsa, hala ere, sobera motibatua zegoenik.
2023
‎Nik neuk ere, Durangon herejeak izan zirela jakin nuen orduko, gehiago jakin nahi izan nuen. Azkeneko hamarkadetan, berriz, jakin mina ez ezik, heresia, akelarre, sorginkeria eta halakoei lotutako moda ere, edo halako zer edo zer, sortu dela esango nuke, eta moda hori zenbait ideologiari eta zenbait gizarte mugimenduri lotuta dagoela ere; feminismoari gehien bat. Sorginkeriari buruzko hainbat liburu argitaratu dira, eta, askok, irakurketa jakin bat egiten dute.
‎Artearen inguruan aritzen garenok —gehienak behintzat— espezializatuta egon ohi gara arlo edo garai zehatz baten bueltan, eta, normalean, haren inguruan aritzen gara; ez soilik lanean; erakusketak ikusteko garaian ere haietatik hurbil kokatzen diren horiek izaten dira aukeratuak maizen. Hala ere, horrek ez du esan nahi, inondik ere, beste garai edo arloetako ekoizpenen inguruko zaletasun eta jakin minik ez dugunik; plazerragatik batzuetan, baina besteetan ustekabeko ekarpenak ere jasotzen direlako haietatik. Kritikak irakurtzen dituen horrek badaki normalean arte garaikidearen bueltan ibiltzen naizela; bada, ikusi dudan azken erakusketa, Emakumeak botanikan, nire ezkutuko plazeretako bati segika aukeratu nuen.
‎Normala orduan antzokiak hutsik egotea. Hezkuntzarik gabe ez dago gozamen artistikorik, ezta estetikorik ere, ez dago ez jakin min ez jakin dohainik ere.
‎Ezin dut sinetsi jakin minik ez izatea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia