Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2003
‎–Zein agindu eman zenion gizonari? –bisitaria ipuinaren azkena jakiteko minez zegoen; presa zuen.
2005
‎Hizkuntzak praktikatzeko onak ziren. Hasten zara irakurtzen eta maiz azkeneraino jakin minez egoten zara, eleberria eskutik utzi ezinik. Innsbrucken, adibidez, alemanez piloa irakurri nuen.
2009
‎Ta nik zer dakit. Zalantza eta jakin mina badago, bada aurrera egiterik?
‎Espero izatekoa zenez, dolumin eta animo adierazpenekin tartekaturik, galdera ugari egin zizkioten denek. Argi zegoen adiskide eta ahaideak jakin minez zeudela, eta Oskarrek ongi ulertzen zituen. Erantzun zuzen eta argiak eman zizkien eta, arindurik, ohartu zen denek biktimatzat hartzen zutela eta ez, bere amesgaiztoetan irudikatu bezala, hiltzailetzat.
‎Hala, bada, Domingo zain zegoen, arreba noiz iritsiko; honek hitz egin zion moduagatik, barrua askatzera zetorkiola ondoriozta zezakeen: Albertoz hitz egitera, alegia, eta hari ziòn maitasunaz, edo etxeko giroaz mintza zekiokeen, edo bere erabaki partikular batez, edo auskalo beste zertaz, baina, jakin minez zegoen arren, lasai zegoen, Albertoren heriotzak barruko korapilo guztiak askatu zizkiolakoan, hain ikusi zituen garbi, Albertoren hilotzaren aurrean, bere sentimenduen nondik norakoak, kontraesan guztiak gaindituta, sublimazioaren igitaiaz irrits gaiztoen sasiak ebaki ondoren; dudarik ez zuen, gainera, Ada ere bide garbitik zebilela: Adak Albertori kopetan eman ziòn muxua, deboziozkoa ere izan zena, ezin izan baitzitekeen beste ezer, sentimendu garbien adierazgarria baizik; Domingo, beraz, ez zen Adaren beldur, egoera nahasiagoetan egon zitekeen bezala, baizik eta hari entzuteko gogoz eta hari laguntzeko prest, ezertan lagundu ahal izatekotan, aholku on batekin edo beste zernahirekin; hasteko, baina, Ada etorri zitzaion laguntzera, itxura batean, poltsa bat eskuan zekarrela iritsi baitzen Domingoren etxera:
‎HAIZEAk telefonoa eseki eta KEVINi begiratuko dio begiak irten beharrean. KEVIN jakin minez dago.
‎Ez dugu bertsolaritza ohiko eremuetara mugatu nahi, azaldu du txapelketako koordinatzaile Gontzal Agotek. Nafarroako toki askotan jakin mina badago, eta ahalegina egin behar dugu ahalik eta herri gehienetara zabaltzeko. Orobat, Nafarroako Bertsozale Elkartekoek kultur ekitaldi gisa ikusten dute txapelketa.
‎Burua garbi eta argi duena hobeto lehiatuko da Europan, eta alderantziz. Horregatik, Bartzelonak, Liverpoolek, Bayern Munichek, Arsenalek eta Atletico Madrilek nola erantzungo duten jakin minez gaude. Batzuek inguruan sortu diren zalantzak uxatuko dituzte; baina, talde ospetsu bat baino gehiago bide bazterrean geratuko da.
‎Denboraren makinarik ez dagoen bitartean, Elkano eta Magallanesi buruz idatzitakoek, eta Indietako Konpainiako datuek kontatzen dutenarekin konformatu dugu. Jakin minez dagoenarentzat informazio ugari dago; irudimena martxan jartzea besterik ez da.
‎Agian egunen batean Ibon Amatriainek berak olatu handiren bat hartuko du Kontxan, eta nahiago genuke izen politen bat jarriko balio (adibidez, Playa Amarilla). Jakin minez gaude Gipuzkoako egunkari salduenaren titularra ikusteko.
‎Hala, bada, Domingo zain zegoen, arreba noiz iritsiko; honek hitz egin zion moduagatik, barrua askatzera zetorkiola ondoriozta zezakeen: Albertoz hitz egitera, alegia, eta hari ziòn maitasunaz, edo etxeko giroaz mintza zekiokeen, edo bere erabaki partikular batez, edo auskalo beste zertaz, baina, jakin minez zegoen arren, lasai zegoen, Albertoren heriotzak barruko korapilo guztiak askatu zizkiolakoan, hain ikusi zituen garbi, Albertoren hilotzaren aurrean, bere sentimenduen nondik norakoak, kontraesan guztiak gaindituta, sublimazioaren igitaiaz irrits gaiztoen sasiak ebaki ondoren; dudarik ez zuen, gainera, Ada ere bide garbitik zebilela: Adak Albertori kopetan eman ziòn muxua, deboziozkoa ere izan zena, ezin izan baitzitekeen beste ezer, sentimendu garbien adierazgarria baizik; Domingo, beraz, ez zen Adaren beldur, egoera nahasiagoetan egon zitekeen bezala, baizik eta hari entzuteko gogoz eta hari laguntzeko prest, ezertan lagundu ahal izatekotan, aholku on batekin edo beste zernahirekin; hasteko, baina, Ada etorri zitzaion laguntzera, itxura batean, poltsa bat eskuan zekarrela iritsi baitzen Domingoren etxera:
2010
‎Gero jakin nuen mayen profezia baten arabera, 2013ko abenduan beraien historia bukatu eta zerbait berria hasiko dela. Zer etorriko den jakin minez nago.
‎Lehenengo aldian, doña Primirekin eta bere txoferrarekin batera joan ginen, arratsaldez; zer aurkitu genuen bertaratu ginenean??; ez hotsandiko ikuskaririk, baina girotxo bat bai: errepidean. Andre Maria ustez agertu zèn lur aldapatsu baten ondoan?, automobil batzuk zeuden aparkatuta, eta jende multzo txiki bat hara eta hona, urduri, nork esango zuen handik gutxira milaka eta milaka gizon emakume ikusiko genituela??, jakin minak eraginda edo; gu ere jakin minez geunden, bistan da, baina han euskara zen nagusi eta orduantxe hasi ziren problemak, amak, ongi ulertzen zuen arren, erdipurdi hitz egiten baitzuen, ez zuen, gainera, egin nahi?; txoferrak ere ezer gutxi zekien, eta doña Primik aspaldi esan zuen, alor hartan ongi baino hobeto definitzen zuèn esaldi zorrotza, behin baino gehiagotan entzun niona: –Sé que el País Vasco no está en China, pero el vascuence me suena a chino?
‎LUKAS. Jakin minez nago.
‎Aztiker enpresako teknikari Iñaki Iurrebasok esan zigun inoiz ez zuela horrelakorik ikusi. Egia esan, euskalduna ez zen jendearen artean aldizkariari zer nolako harrera egiten zitzaion ezagutzeko jakin mina egon bazegoen, horregatik, eta hasieran zalantzak izan arren, euskaraz ez zekitenei ere egin genizkien telefono bidezko galdetegiak. Are gehiago, aldizkariarekin batera txertatu ziren galdetegi asko gazteleraz idatzita jaso genituen, jendeak barkamenarenganak eskatuz euskaraz ezin zuelako idatzi.
‎Lehenengo aldian, doña Primirekin eta bere txoferrarekin batera joan ginen, arratsaldez; zer aurkitu genuen bertaratu ginenean...?; ez hotsandiko ikuskaririk, baina girotxo bat bai: errepidean —Andre Maria ustez agertu zèn lur aldapatsu baten ondoan—, automobil batzuk zeuden aparkatuta, eta jende multzo txiki bat hara eta hona, urduri —nork esango zuen handik gutxira milaka eta milaka gizon emakume ikusiko genituela? —, jakin minak eraginda edo; gu ere jakin minez geunden, bistan da, baina han euskara zen nagusi eta orduantxe hasi ziren problemak, amak, ongi ulertzen zuen arren, erdipurdi hitz egiten baitzuen —ez zuen, gainera, egin nahi—; txoferrak ere ezer gutxi zekien, eta doña Primik aspaldi esan zuen, alor hartan ongi baino hobeto definitzen zuèn esaldi zorrotza, behin baino gehiagotan entzun niona: " Sé que el País Vasco no está en China, pero el vascuence me suena a chino"; doña Primi bere grazia zuèn emakumea zen, eta esaldi hura esaten zuenean asmo txarrik gabe esaten zuen, xalo eta tolesgabe... irri zabal bat ere egiten zuen, nik beste irri batekin ihardesten niona, haren esaldiak batere graziarik egiten ez zidan arren —euskaldunok beti hain gizalegezkoak eta hain ongi heziak, badakizu... irudikatu bestela nola erreakzionatuko lukeen espainiar batek, baldin eta euskaldun batek esango balio:
‎—Barka nazazu, santu gizona —hasi zaio—, jakin minez nago eta. Ez baitakit zer dela eta egiten duzuen kristauok eskuarekin seinalea, goiti, beheiti, eskuin eta ezker...
2011
‎Euskal sistema literarioa antolatze bidean zegoen. Jakin minez zeuden hainbat bertsolari eta poeta, noiz deialdia egingo, sariak ere bazirelako. Epaileek ere zorrotz eta kalitatea neurtzeko joera hartu zuten.
2013
‎Zerrizaina jakin minez zegoen.
‎Orain Elizabethek garbi ikusten zuen Bingley andereñoaren gaitzirizkoa jelosiatik zetorrela, eta ondo jabetzen zen, ezinbestean, andereño horren begietan bera oso ordu txarreko bisitaria izango zela Pemberleyn; hori zela eta, jakin minez zegoen ikusteko dama horrek zer nolako gizalegeaz hartuko zuen berriro ere ezaupidearen haria.
‎Zertarako irakurri informaziorik ematen ez zuen egunkari bat? Jakin mina dagoenean deus ez jakiteak frustrazioa eragin dezake, eta ondorioz egunkariek kontrako eragina lor dezakete. Gauza bat da ematen den informaziotik deus ez ziurra izatea, eta uler daiteke halako testuinguru batean informazio zehatz eta zorrotzak heltzea zaila zela, are gehiago, gauzak laster alda zitezkeela, ia mutur batetik bestera.
‎Unitate honen hasieran, DBHko 1 mailako beste gazte euskaldun batekin informazioa trukatzen arituko zarela esan genuen. Honezkero, jakin minez egongo zara: nor ote da nire truke kidea?
Jakin mina badago, ze errepresioaren ondorioz hil zirenak eta bide bazterretan edo beste toki ezezagun batzuetan lurreratu zituztenak non dauden jakin gura dute haren senitarteko edo hurbilekoek. Badira, era berean, guregana datozenak aitajauna kartzelan egon zelako baina ez dakitelako zergatik, etxean ez diotelako kontatu eta arrazoien bila dabiltzalako.
2014
Jakin minez zegoen. Pozarren zegoen.
‎Beltz bat agertu zen, olanaren azpiko argi txiki sorta bat piztu, eta zumezko mahaia afarirako prestatzen hasi zen. Behealdeko jakitoki oparotik hartutako oilasko xerra hotzak, entsalada, orburuak eta marrubi marmelada jaten zituzten bitartean, Carlyle hizketan hasi zen, zalantzati hasieran, baina gero eta gogotsuago neska jakin minez zegoela ikusita. Arditak ez zuen ia deus jan, aurpegi gazte eta beltzaran hari begira baitzegoen, aurpegi ederra, ironikoa, hutsala.
‎Neska gaztea ematen zuen, baina ez nion aurpegirik ikusten. Urrats bat eskumatara eman? jakin minez nengoen?, eta neskaren aurpegia ikusi nuen. Neskak niregana begiratu eta irribarre egin zuen.
Jakin minez nago.
‎Denok jakin minez gaude zein izango ote den.
2015
‎Ez, zer prestatzen duten eta zer gertatuko den jakin minez nago; urduri ez. Hala ere, era honetako gauza bati baiezkoa ematen diozunean, badakizu zenbait gauza egin dituzula.
‎Lehia berri honek Euskadin ere izango du ondorena; beste era batera, noski. Jakin minez nago nola planteatzen den Bildu eta Podemosen arteko lehia. Joan den igandeko datuak irakurrita, azpimarragarriak iruditzen zaizkit Podemosek Batzar Nagusi eta Nafarroako Parlamenturako atera dituen emaitzak.
‎Sylvieren begi txiki jostalarietan kateatuta gelditu da. Jakin minez dago. Sekula ez da abenturazalea izan, eta ez zaio gogaikarri egiten arauak betetzea, baina zergatik utzi behar du beste bide bat ibili gabe?
‎Hara Rayleytarren istorioa, pentsatu zuen Lilyk. Bere burua imajinatu zuen Ramsay andreari kontatzen, hura jakin minez egongo baitzen Rayleytarrak zertan ziren jakiteko. Pittin bat garaile sentituko zen bera, Ramsay andreari esaterakoan ezkontza ez zela zoriontsua izan.
‎Trikota merezi zuen lagun hura nor zen ezagutu nahi nuen. Senarra, senargaia, bizilaguna edo besterik gabeko adiskidea ote zuen jakin minez nengoen. Zeharka galdegin nion.
‎Zertarako ordea? Sofia jakin minez dago. Elbarri egongo ez balitz, ez luke herrira hurbiltzeko aukerarik galduko, baina, horren partez, asteartero datorkion supermerkatuko banatzailearen berri eskasekin konformatu beharra dauka.
‎20 Lehenago izaten nituen jakin minei dagokienez, hobeki ikusten dut neure burua, baina ez guztiz ongi, honetan ez baitut uste beti hilduratua nagoenik, batzuetan bai baina.
Jakin mina zegoen HBren greba orokorrerako deia zuzendu izana txalotu zuten alderdiek deialdi berriari eman ziezaioketen sostenguaz; azkenean, EAJ, EA zein EBk 13ko manifestazioa eta 15eko lanuztea ofizialki ez babestea erabaki zuten, ñabardurekin, hala ere: EA eta EBk askatasuna eman zieten afiliatuei nork bere iritziaren araberako erabakia har zezan; 638 EAJk zurrunago jokatu zuen eta deialdiarekiko erabateko distantzia markatu zuen, batzokien aurka izan berri ziren erasoak argudiatuta, 639 aintzat hartu gabe LABeko idazkari nagusiak haiekiko egindako gaitzespen argia.640
‎Egia esan, jakin minez nago.
‎Horrela ez zara jakin minez egongo.
‎Eta jakin minez nago.
‎Hain erakargarria! Jakin minez zeuden.
2017
‎" Sendagileek, aho batez, erabateko atsedena agindu didate, alegia, asaldura mentalik ez eta ariketa fisiko bortitzak saihestea", esan zuen Framtonek, pentsatuz, askok pentsatzen duten moduan, ezezagunek eta noizbehinkako adiskideek jakin minez egoten direla inoren oinaze eta gaixotasunen detaile txikienen berri izateko eta gaitzaren jatorria eta sendabideak ezagutzeko. " Dietari dagokionez ordea, ez datoz bat", jarraitu zuen Framtonek.
Jakin minez zegoen, eta, gauean, Xi Shangi galdetu zion.
‎Beste geletakoek ere nahi zuten bertan egon eta asko gerturatu ziren. Irakasleak harrituta eta jakin minez zeuden, zer gertatuko ote zen. Ikasleak ardura handiz ari ziren hartzen kontu hura, eta horrek esan nahi zuen nolabaiteko heldutasunarekin ari zirela jokatzen.
‎Badirudi jakin mina zegoela Donibanen etxe honen historia ezagutzeko. Dasconaguerrek baimendutako arkeologo (anonimo) batek indusketa batzuk egin zituen etxean eta frogatutzat jo zuen Mazarin kardinalak berak 1659an ostatu hartu zuen etxea zela!
‎– Zein esku-lan egingo ote digu aurten Eneritzek? Jakin minez nago –ama sasoiko ote zegoen jakin nahi nuen, jakinda, baiezkoan, nuela gelditu.
2018
‎Greba egunetan asanbladara deitu ohi zuten lehen orduan. Jakin minez nengoen, zer esango ote zuten geletako ordezkariek, albistegietan zabaldutakoaz harago. Nolanahi ere, han esango zituztenak ulergarriagoak egingo zitzaizkidan erosi berri nuen egunkariak zekarrena baino.
‎Eta zein ote, darabilten informazio iturria? Lorea jakin minez dago, eta berehala hasi da zerbitzarian informazioa arakatzen.
‎" Igandeetako ezkila hotsetara, lurretik beretik sortuak bailiren, indio anitz biltzen ziren herriko plazara, jakin minez zeudenak ea nor ziren euria zekarten" bizardunak"; aita Mendietak, xirripa baitan taldeka sareraziz, hantxe bataiatzen zituen eta bekatuetatik garbitzen.
‎Euri sasoia amaitzearekin, Siameko erregeren anaia Huncar Prabantul, hiru domingotar fraideren konpainian, Manilako errege-ordearen jauregira heldu zen; egin ere, anaiaren enbaxadore antzo, munta handiko aferaz mintzatu behar zitzaiola Antonio Ruiz de Osorio errege-ordeari: portugaldarrek aspaldidanik egiten zutela merkatalgoa Siameko portuetan, aria hartan Erregek ezagun zuela Jesu Kristen erlijioa, areago, esku zabalki permititua zuela elizak eraiki eta doktrina irakastea; eta handik, guztiz ere andre dena Maria ama birjinaz jakin minez zegoelako, bada, Manilako errege-ordeari galde egin nahi zion bietan hogei misionest Siamera igortzeko mesedea, egiazko erlijioa erresumako lau xokoetaraino heda lezaten.
2019
‎Baina, zaudete, jakin minez egongo zarete-eta, nor ote den Ez horregatik. Bada, rap bikote bat.
‎CLAUDE LÑVI STRAUSS zenaren Tristes Tropiques lana atera berri da euskaraz, aurten, pozgarriki, argitaratu diren itzulpen ugarien artean. Jakin minez nengoen Jon Alonsok nola euskaratu duen liburuko lehen esaldia: –Je hais les voyages et les explorateurs?.
‎Klara ohoratua sentitu zen, baina jakin minez zegoen western hartan zer pasatu ote zitzaion Gary Cooperri, eta honela galdetu zion:
‎Etxera itzuli ziren poliki poliki, gaua ez zela sekula bukatuko iruditzen zitzaien, ez zuten lasterka ibili behar orduak geldiarazteko, edo presaz hasteko, denborak ez du horretarako baizik baimenik ematen. Maria Sarak esan zuen, Jakin minez nagok ikusteko zer idatzi duan, agian arrazoi duk esaten duanean idazle bihurtzeko bidean hagoela, Ni serio ez hartzeko bezain zuhurra hintzela uste ninan, Ez zagok jakiterik, ez zagok jakiterik, oihalik onenek ere ez ditek zikintzeko bakarrik balio, Zuzentzaile bezala infernuko zigorretara kondenatuta banago, pentsa zein izango den nire patua idazle bezala, Infernua baino okerrago, uste di... Maria Sarak irri egin zuen, Nire gustukoa haiz, benetan, esan zuen.
‎Raimundo Silvak, ozen esandako zerbaiti erantzungo bailion, esan zuen, Ez dut uste pertsonaia dei genitzakeenik, Liburu bateko pertsonak pertsonaiak dira, erantzun zuen Maria Sarak, Kategoria ertainekoak edo ikusten ditut, gehiago, askatasun maila diferentekoak, honi dagokionez ez du zentzurik pertsonaiaren logikaz edo pertsonaren behar kontingenteaz mintzatzea, Nortzuk diren ez badidazu esaten ahal, esadazu gutxienez zer egiten duten, Gizona soldadua da, Santarem hartu zutenean han egon zen, emakumea Galizian bahitu zuten gurutzatu baten ohaide izateko, Beraz, badago maitasun historia bat, Hala deitzerik badago, Duda egiten duzu, Ez baitakit garai haietan nola maitatzen zen, hau da, agian sentimendua imajinatzeko gauza naiz, baina ez dut ideiarik, ez informaziorik, herriko emakume batek eta gizon batek sentimendua adieraziko zuten moduari buruz, hizkuntza, kasu honetan, ez zen oztopoa izango, biek hitz egiten zuten galizieraz, Asma ezazu maitasun hitzik gabeko maitasun istorio bat, sans mots d, amour, inoiz gertatuko zela halakorik uste dut, Zalantza handiak ditut, ez behintzat egiazko bizitzan, eta, dakidanaren arabera, ezinezkoa da horrelakorik gertatzea, Eta Ouroana hori, gurutzatu baten ohaidea bada, aitoren seme batena, suposatzen dut, nola elkartzen da Mogueime soldaduarekin, Munduak buelta asko ematen ditu, eta guri are gehiago emanarazten dizkigu, eta bukaeran heriotza dago, Henrique gurutzatua, Henrique baitu izena, laster hilko da, Beraz, gurutzatu hori Lisboako Setioaren Historiakoa da, beste historiakoa, alegia, Jakina, Orduan hil eta gero egin zituen mirakuluena ere kontatzeko asmoa duzu, Ez nuke aukera galdu nahiko, Bi mutuen mirakulua, Bai, baina aldaketa txiki batekin, Raimundo Silvaren erantzunarekin batera irribarre bat etorri zen. Maria Sarak eskua paratu zuen orri metatxoaren gainean, Irakurtzen ahal dut, galdetu zuen, Ez duzu orain hori guztia irakurtzen hasteko asmorik izango, gainera asko falta dut bukatzeko, historia osatu gabe dago, Ez dut gehiago itxaroteko pazientziarik, eta ez dira hainbeste orri, Mesedez, gaur ez, Jakin minez nago jakiteko nola konpondu duzun gurutzatuen ezetzaren arazoa, Bihar fotokopia bat egingo dut eta argitaletxera eramango dizut, Orduan, ezin zaitudala konbentzitu ikusirik, konforme. Altxatu egin zen, Raimundo Silva oso hurbil zegoen, Berandu da, esan zuen Maria Sarak, eta leihorantz egin zuen so, Irekitzen ahal dut, galdetu zuen, Ez zaitez kezkatu, ez dizut ezer egingo, esan zuen Raimundo Silvak, badakit bisita egitera baizik ez zarela etorri, besterik ez, Ba jakin ezazu esan duzun hori tontakeria bat dela, arnasa hartu, hiria hemendik ikusi, besterik ez dut nahi.
‎Raimundo Silvak egoera imajinatzen du, emakumea neskamea izango da, noski, telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du, gero badarama bi eskuez atxikirik, bularrean babestua, horrela imajinatzen zuen, zozoki, emakumea argi itzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko, Zer moduz, ahotsak ustekabean harrapatu zuen, Raimundo Silvak uste baitzuen neskameak zerbait gaineratuko zuela oraindik, Oraintxe pasatuko zaitut doktore andrearekin, esaterako, horrela hiruzpalau segundotako gerorapena edukiko zuen oraino, baina horrelakorik ez eta galdera zuzena, Zer moduz, egoeraren logika itzulipurdikatuz, Raimundo Silvari baitzegokion gaixoa zer moduz zegoen galdetzea, Ni ongi nago, eskerrik asko, eta gero gaineratu zuen, agudo, Zu hobeki ote zauden jakin nahi nuen, Eta nola jakin duzu gaixorik nagoela, Argitaletxean, Noiz, Atzo goizean, Orduan zer moduz nagoen jakiteko deitzea erabaki duzu, Bai, Eskerrik asko, nire gaixotasunaz arduratu den zuzentzaile bakarra zara, Tira, egoki iruditu zait, gaizki ez duzula hartuko espero dut, Ez horixe, alderantziz, eskertu egiten dizut, hobeki nago, bihar edo etzi lanera joateko moduan izango naizela uste dut, Ez zaitut gehiago nekarazi nahi, laster sendatzea opa dizut, Galdera bat eskegi baino lehen, nola jakin duzu nire telefono zenbakia, Saritak eman zidan, Besteak, Bai, telefonistak, Eta noiz eman zizun, Esan dizut ba, atzo goizean, Eta gaur arte ez didazu deitu, Gogaituko ote zintudan beldur nintzen, Baina beldurra gainditu duzu, Hala dirudi, zurekin ari naizela da horren froga garbia, Baina esango zizuten nik ere zurekin hitz egin nahi nuela. ...naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikat... Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik, Ez dakit ezer zure bizitzaz, adibidez, Adibidez ezkonduta ote nagoen, Adibidez, Edo konprometitua, behiala esaten zen bezala, Horixe, Demagun ezkonduta nagoela, edo nolabait konprometitua, horrek galaraziko al luke ni zure gustukoa izatea, Ez, Eta ni ezkonduta banengo edo beste inolako konpromisorik baneuka, uste duzu horrek galaraziko lukeela zu nire gustukoa izatea, horrek gertatu balu, Ez dakit, Orduan, esanda dago, nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Aizu Maria Sara, Esan, Raimundo, baina ezer esan baino lehen jakin behar duzu orain hiru urte dibortziatu nintzela, orain hiru hilabete eten dudala beste harreman bat, eta harrezkero ez dudala beste bat hasi, ez dudala seme alabarik, eduki nahi dudala, nire anaiaren etxean bizi naizela, telefonoa hartu duen emakumea nire koinata dela, eta zuk ez didazula azaldu behar nor den nire mandatua hartu zuen pertsona, badakidalako zure neskamea dela, eta orain bai, orain hitz egin dezakezu, zuzentzaile jauna, ez iezadazu jaramonik egin, pozez lehertzen nago, ia, Zergatik naiz zure gustukoa, esadazu, Ez dakit, baina nire gustukoa zara, Eta jakiten hasten zarenean agian zure gustukoa ez izaten hasiko ote naizen beldur ez al zara, Batzuetan hori gertatzen da, askotan, egia esan, Orduan, Orduan, ezer ez, gerokoak gero, Nire gustukoa zara, benetan, Baietz uste dut, zure gustukoa naizela, alegia, Noiz ikusiko dugu elkar, Oinazezko etzatoki honetatik jaikitzen naizen bezain agudo, Non, Toki guztietan, Orain galdetzen ahal dizut zer gaixotasun daukazun, Garrantzirik gabekoa da, edo, hobeto esanda, nire bizitzako griperik garrantzizkoena da, Zauden tokitik ezin nazakezu ikus, baina irribarrez ari naiz, Hori bai gauza handia, oraindik ez dizut sekula irribarrea ezpainetan ikusi, Maite zaitudala esaten ahal dut, Ez, esazu bakarrik zure gustukoa naizela, Hori esan dizut jada, Orduan gainerakoa gorde egia izango den egunerako, baldin eta egun hori iristen bada, Iritsiko da, Ez dezagun etorkizunaren gainean zin egin, etorkizunak ezagutzen ote gaituen ikusi arte itxaron dezagun, eta orain, sukarrak jotako emakume ahul honek atseden hartzen utz diezaioten eskatu nahi du, indarrak berreskuratu nahi ditu, ausaz inor telefonoz deitzeaz gogoratuko da gaur, Zuri deitzeaz gogoratuko, Edo zuri, esaldiaren esanahiak bi hartzaile onartzen ditu, auskalo, Anbiguotasuna ez da beti akatsa, Gero arte, Musu bat agurtzeko, uzten badidazu, Musuen garaia iristen ari da, Ni berantesten hasia nintzen, Azken galdera bat baizik ez, Esan, Hasi al zara Lisboako Setioaren Historia idazten, Bai, Eskerrak, ez dakit nire gustukoa zinatekeen ezetz esan izan bazenit, adio.
‎Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik ...naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikat...
‎Leire zutik jarri zen. Jakin minez zegoen. Nork bidali zion pakete bat azken hamabi urteetan bizi izan ez zen etxera?
‎Besaulkitxo arre ilunean kokaturik, argazkien kutxa magalean zuen Reyesek. Aurrekoan ez zituen denak ikusi, eta jakin minez zegoen. Kutxari estalkia kentzerakoan, berriz gogoratu zituen eraztuna, Karmele eta lapurreta.
Jakin minez gaude.
2020
‎Matilderi Villa Teresita aditzera eman ziotenetik, jakin minez zegoen, eta disimuluan moldatu da Blancak joateko proposamena egin diezaion. " Andre galdu eta desbideratuei laguntza ematea da gure helburua" azaldu dio bidean.
‎Baina ezta literaturara ere, fikziotik gero eta gehiago duela dirudien zientzian esperimentuak egon bai baitaude. Jakin minez bazaudete, Kevin Warwicken cyborg proiektuaz galde diezaiokezue Interneti.
2021
‎Omnium Culturalen ekitaldiaren aurretik, 9:00etan, Generalitateak lore eskaintza egin zion Rafael Casanovari, Espainiako Ondorengotza Gerran Kataluniako erresistentziaren ikur bihurtu zen politikari historikoari. Jakin mina zegoen ekitaldi horretan alderdi independentisten arteko desadostasunak azaleratuko ziren ikusteko. Izan ere, Diadaren bezperako diskurtsoan, Aragonesek Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko sortutako elkarrizketa mahaia hizpide izan zuen, eta kritikak jaso zituen horregatik; besteak beste, Junts per Catalunyako kideenak.
‎Azken egunetako informazio iturria El Pasoko Udalak sumendiaren inguruko etxeak nola dauden zaintzeko jarritako drone bat izan dela aipatu du. " Askok ez dakite beren etxea oraindik zutik dagoen ala ez, eta jakin mina dago, baita irlatik kanpo bizi diren milaka uhartetarren artean ere".
‎Hustu, hustu eta hustu. Jakin minez egongo da Jorge. Minez hura ere.
‎Hiru ordu ere ez da hilda daudela. Autopsia egitera eramango ditut, txosten toxikologikoa ikusteko jakin minez nago. Bart parrandan irten baziren, baliteke drogaren bat aurkitzea organismoan.
‎Ni tematu egin nintzen, xalotasun osoz. Jakin minez nengoen, nola zuk, inoiz kanpadendetan ibiltzekoa edo mendi ibilaldiak egitekoa izan ez zinenak, zer dela eta egiten zenituen hainbeste ibilera menditik, Nafarroan eta Iparraldean. Maitasunak tira egiten zizun itxuran.
2022
‎Harekin mahai baten inguruan biltzerik ez zegoenez —nik behintzat ez nuen lortu—, Zuberoako muinoetan, basoetan eta herri arteko bideetan elkartzen ginen tartean behin; baten eta bestearen berri ematen, zubereraz hau eta bestea nola esaten zen entzuten, eta politikari errepasoa egiten, beti jakin minez baitzegoen gauzak nola ikusten genituen mugaz bestaldeko kontaktuek.
‎Zergatik ez zara bihar afaltzera etortzen. Jakin minez nago eta Davidek ere gustura entzungo luke. Badakizu ez diogula inori esango.
‎Eragileek esan dute urtea amaitu aurretik legea indarrean nahi dutela. 1993koa da aurreko legea, eta jakin mina dago ekar ditzakeen aldaketen inguruan. Zehaztu dute, esaterako, eskolaratzea bukatzean ikasle denek euskaran B2 maila izateko planak egin dituztela eskolek.
‎Eraikin berria non eta nolakoa izango den. Jakin mina dago herrian hori jakiteko, baina zer zerbitzu eta eskaintza eman gura den zehaztu eta erabaki barik hori ezin dela jakin dio Udaleko Kultura batzordeburuak, Iñaki Olaldek: " Lehenengo, jakin behar da zer eta nola eskaini gura duen bere eskaintza musika eskolak.
‎Sugar txiki horiztak hormetan esekita zeuden kobrezko sukalde tresnak argitzen zituen: ofizial alemana jakin minez zegoen haiei begira.
‎Aurreko gorbatadunek, kazetariek, kargudunek eta irakasleek eskatzen dute mikroa, baina nire pozerako erditik atzerako ikasleen artetik ere eskuak altxatzen dira. Jakin mina dago, eztabaida dago, agoratxoa sortu da. Jasotako esku guztien galderak ahitu baino lehen bukatu behar izan da ekitaldia.
‎Aitortu behar dut jakin minez nagoela.
2023
‎Oso hunkigarria izan zen, ez dokumentalagatik bakarrik, baizik eta ikusteagatik zenbat jendek zuen Elbira gogoan eta zer jakin min zegoen haren inguruan.
‎Bai, jakin minez gaude ea Espainian nola hartzen duten formatua. Formula oso gogokoa dut, tranparik gabeko reality bat iruditzen zait, eta oso ondo egina dago.
‎Harrera denetarikoa izaten ari da, Nerea Ortiz ekoizlearen arabera. Jakin mina badago: atzean, xehatua dute edaria zer den eta nola egiten duten, eta jende askok azalpenok irakurtzen ditu, eta dudak galdetu.
‎Bi agintari gazteenak trankil antzean zeuden. Portuko nagusia, Kaio Luxe, belarrondoko bizar beltz luzeei tiraka ari zen, jakin minez zegoenetan egiten zuen bezala. Harkaitz, berriz, eltzeko esnea baino lasaiago, beso gihartsuak bularrean gurutzatuta.
‎Oihaneko biztanleei buruz ari al haiz? –Patxi jakin minez zegoen, gauza berri guztiekin gertatzen zitzaion bezala.
‎Arazo horiek sakonki aztertuak daude Henri Poincareren hausnarketetan ere. Izan ere, zientzialari eta epistemologo handiak, Zientziaren balioa izeneko saiakeran (1904), argi eta garbi bereizten ditu" jende praktiko intrantsigentea" eta" naturaren jakin minez dagoena": lehenbizikoak etekina besterik ez du buruan, eta bigarrena, berriz, gure ezagutza zabaltzeko zer nolako ikerketak egin ditzakegun jakin nahian dabil.
‎Senarra ez du irudietan ikusi. Jakin minez egon da, baina ez da agertu.
Jakin minez nago. Kosta egiten zait burua kontrolatzea.
‎Baina urtebete igaro da eta saltxitxazaleak jakin minez daude berriro.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia