Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 320

2014
‎Eta beste mundu bat, bestelako sentsibilitate eta bestelako errealitate horiek dira azkeneko urteetan guk, ereduko irakasle garenok, gure hizkuntzaz, gure ikasleei erakutsi eta irakatsi ahal dizkiegunak: Basajaunen basoetan eta Mariren haitzetan galdu, Obaba edo Kalaportun pasieran ibili , Joanes Mailurekin historiara bidaiatu, kauterekin bihurrikeriatan aritu, arrantzaleari galduriko eraztuna arrainaren tripetan aurkitu; Mattin Mottela, Irene eta Hinner ezagutu; munstroen hamaika aurpegiak identifikatu, Mikelotekin Orreagan abestu, dioramak irakurri, xake mate egin, gauaz parke batean egon, Lutxen argazkiaren peskizan ibili, gure abenturak aukeratu, magnoliei usaina hartu, txoria...
‎Eta beste mundu bat, bestelako sentsibilitate eta bestelako errealitate horiek dira azkeneko urteetan guk, ereduko irakasle garenok, gure hizkuntzaz, gure ikasleei erakutsi eta irakatsi ahal dizkiegunak: ...ta Mariren haitzetan galdu, Obaba edo Kalaportun pasieran ibili, Joanes Mailurekin historiara bidaiatu, kauterekin bihurrikeriatan aritu, arrantzaleari galduriko eraztuna arrainaren tripetan aurkitu; Mattin Mottela, Irene eta Hinner ezagutu; munstroen hamaika aurpegiak identifikatu, Mikelotekin Orreagan abestu, dioramak irakurri, xake mate egin, gauaz parke batean egon, Lutxen argazkiaren peskizan ibili , gure abenturak aukeratu, magnoliei usaina hartu, txoria maitatu, Alkasoroko bentan edozer erosi, samurai bihurtu, paper festan murgildu, piztiak otzandu, erregearen mezularia izan, krokodilo bat ohe azpian aurkitu, Patakonekin bideetan lapurtu, Ebelinarekin zirku batean bizi... eta hori guztia Sherezade, Acab, Axenario, Alice, Bernarda Alba, Migel Strogoff, Poirot… ahaztu gabe.
‎Modu horretan, larrialdi zerbitzuetako itxaronaldi luzeak saihestu nahi dituzte. Azken egunetan, Nafarroako Ospitale Gunekoan lanez gainezka ibili dira, larrialdietara joandako lagun kopuru handiaren eraginez. Morenok ere bat egin du gomendio horrekin.
‎Guardia zibilek ere parte hartzen zuten. " Nik ezagutu nuen Guardia Zibilaren teniente bat heldu bezain laster lekuz aldatzeko eskatu zuena, ez zuelako ustelkeriatan ibili nahi", ohartarazi du Esartek. Gaineratu duenez, hileroko kuotak ordaintzen zitzaizkion Guardia Zibilari.
‎[...] Facebook, beste gauza askoren moduan, oso tresna interesgarria eta erabilgarria izan ahal da, baina larregi edo pentsau barik erabilten badogu, kaltegarria izan daiteke. Kontuz ibili behar da geure buruari buruz zabaltzen dogun informazinoagaz, ez dakigulako nork irakurten dauan eta zertarako erabilten dauan.
‎" Eskalan, baina txalupa horiek berak dira. Uretan ipiniz gero, berdin mantenduko dira ur gainean; motorra ipiniz gero, ibili egingo dira".
‎Zizurkilgo taldekideak esan duenez, finaleko ariketa guztietan" oso ondo" aritu ziren: " Aurreko saioetan, agian, bat edo beste ez zen behar bezain ondo ibili ; baina ostiralekoan, hirurok ondo aritu ginen, eta uste dut ez zuela inork huts egin bere ariketetan. Oso gustura gaude egin dugun lanarekin".
‎Guda horretan parte hartu zuten gudariak asko izan ziren, baita Euskal Herritik kanpotik iritsitakoak ere. Esaterako, sasoi desberdinetan 20.000 gudari asturiar ibili ziren, euskal herritarrekaz batera, 1936ko gerran. Asteburuan, asturiar horiek izango dituzte gogoan Larrabetzun eta Arrietan, Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldi banatan.
‎Horietako gehienak Fagorreko bazkide ohiak dira. Uztailean jabe berriek adierazi zuten" lehentasuna" izango zutela kooperatibistek eta Fagorren ibili diren soldatapekoek, zein Edesakoek eta Grumalekoek. Lehen lau urteetan 840 lanpostu sortzeko konpromisoa hartu zuen azken eskaintzan.
‎Suaren gainean dantzan ibili garen aste honetan albiste batek atentzioa eman dit: " 100.000 suizidio baino gehiago eragin ditu krisiak Europar Batasunean".
‎Pirata Taskakoek musika alorrean, herri mugimenduetan, edo Bilboko gaztetxe zaharrean ibili dira urte luzez, eta, horregatik, jende asko ezagutzeko aukera izan dute denbora horretan guztian. Sanchezek uste du hor egon litekeela tabernaren arrakasta.
‎Bermeoko Zarragoiti inguruan zegoen gaztelua aurkitzeko indusketak egiten ibili da arkeologo talde bat. Hiru urteko lehen fase honetan, herria inguratzen zuen harresiaren hondarrak baino ez dituzte topatu.
‎Hiru urterako plana amaitu berri du indusketa lanen ardura izan duen Qark enpresako arkeologoen taldeak, Mikel Neiraren gidaritzapean. Harekin batera ibili den profesionalen taldeko kide da Leandro Sanchez. Sanchezek azaldu duenez, iparralderako harresi zatia berreskuratu dute.
‎Minbizia munduko gainontzeko gizarteetara zabaldu ez dadin saiatu behar gara, ostantzean, herri lez egiten ari garen urratsak ez du ezertarako balio izango. Adi ibili behar gara pistolaren ganberan geratu zaizkigun balekin. Gordeta badauzkagu ere balak baitira oraindik.
‎Horrez gain," lasai egoteko kalitatezko hainbat eremu" izango ditu. Inguru horretan tokiko ibilgailuak baino dira ibili ; hau da, auzoko ibilgailuak. Kaleko bidegurutze guztiak zebrabideen maila berean egongo dira, gainera.
‎Argi ikusi nuen ziklo baten amaiera zela hura. Udan ez naiz ibili plazarik plaza. Txapelketara etorri naiz pentsatuta 34 urte ditudala eta nire bizitza beste parametro batzuetan doala, hau hobbie bat dela, eta, ondo ateratzen bada, oso ondo, eta txarto ateratzen bada, ez dela ezer gertatzen, ez dudala ezer galtzeko.
‎Angulok ez du parte hartu. " Uste dut hobe dela bakarrean eta ondo ibili , bitan erdizka baino". Edonola ere, bere kideen borondatea txalotu du.
‎Elizbarrutiak eskatu zuen euskarazko egitarau hori osatzen, bada, hainbatek lagundu zuen. Iraolagoitia eta Gallastegigaz batera, Adolfo Arejita, Jesus Eguzkiza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren, Angel Mari Unzueta eta Sabin Barruetabeña zena ere ibili ziren. Guztiei ohorezko Lauaxeta saria emango die Bizkaiko Foru Aldundiak datorren astean, Euskararen Egunaren harira.
‎Horietatik 20 Bilbo eta Lemoa artekoak ziren. Lemoatik Durangora arteko zatiak 14,6 kilometro zituen; antzerako zatia ibili behar izaten zuen Zeanurira iristeko.
‎" Gehiegizkoa". Harrezkero, autobusez ibili dira arratiarrak. Orduko oroitzapenak, baina, gordeak dituzte oraindik.
‎Otxandategi taldeak ibilbide luzea du, eta horrek Euskal Herriko eta nazioarteko beste folklore talde batzuekin harremanak sortzeko aukera eman die partaideei. Bizkaiko kultura zabaltzeko ahaleginetan, Espainian, Polonian, Alemanian, Austrian, Holandan eta Senegalen ibili dira, batez ere. Irteera horietan, hainbat diziplina batzen dituzten ikuskizunak eskaintzeaz gain, elkar ezagutu, nazioartean elkarlana sustatu eta zenbait tokitan bizi direnen egoerekin publikoa sentsibilizatzeko abagunea eduki dute.
‎Ahizpa elbarritua sortu zen. Ama eta aita ezker eskuin ibili ziren jakin nahiz zer egin, eta mediku batek erran zien ez zutela gehiago euskaraz mintzatu behar ene ahizparekin, ez baitzen bestela sekula gizarteratuko. Ondorioz, frantsesez egiten hasi zitzaizkigun.
‎Bakoitzak hauta beza. Gehiegizko artifiziorik gabe, baina forma landuaren eta mami sakonaren arteko orekan dabiltzan liburuen bila ibili ohi naiz ni.
‎Erasoa senti zezakeen edonor mindu zezaketen hark esandakoek, ez, ordea, estatuen" ahalmen itogarria". Eta horrexen bila ibili da bizitza osoan, indarrak batzeko borrokan, handiaren aurrean jartzeko. Hark esana da hauxe:
‎Ipar Euskal Herriko Hitza sortzeko eta garatzeko ere lan handia egin zuen Renteriak, Baionako ordezkaritzako lankideekin batera. Mikel Arregi BERRIAko kudeatzailea ere ibili zen harekin atzera eta aurrera. " Txatok izan zuen harremana euskalgintzarekin eta euskal erakunde publikoekin, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eta hari bidea egiteko.
‎BERRIAren sorreratik bertan izan da. Euskal iheslari politikoen auzian ere buru belarri ibili zen, eta joan den apirilean egin zioten Bakion ongietorria (Bizkaia). Mungiara lagunekin bost bat egun igarotzera joanda zegoela eman zion bihotzekoak, joan den larunbatean.
‎Lehenbiziko ideia Seque auzoko zuen, baina erran zioten ez zirela prest oraino hein horretako egur berogailu sare baten pikoan emateko. " Europa iparreko herrialdeetan ibili naiz franko, eta errabiaturik itzultzen nintzen handik", dio Bisautak. Nolaz han egiten zena ez zitekeen hemen egin zioen orduan:
2015
‎Hiritar guztiek eta gizarte mugimenduek parte hartzeko aukera izan behar dute, eta orain arteko alderdiek ez dute halakorik eskaintzen. Bilbo Irabaziz eta Ahal Dugu, ostera, ildo horretan lanean ibili dira.
‎Batzuek kirolean hasi ziren nerabezaroan, eta sasoi hura horren inguruan antolatu zuten. Beste batzuk bertsolaritzaren bueltan ibili ginen". Aitortu zuenez, bere gaztaroko egutegian zita garrantzitsua izaten zen BBK txapelketa, eta noiz iritsiko zain egon ohi zen.
‎Harrobiaren eremuan, gainera, lehentasunezko habitatak daude. Bide hori ibili nahi dute, arlo juridikoan. Eta Iruñeko kabinete batekin hasi dira lanean," inguruko erakunde publikoekin ez baitago zer eginik".
‎Horregatik diot andreok geure tokia irabazi egin behar dugula. Nekazaritzan, sindikalismoan nahiz politikan, gure balioa frogatzen ibili behar dugu etengabe", azpimarratu du.
‎Urepelera ere joan behar izan dugu hainbat gauza eramatera. Telefonoarekin ere erne ibili behar izaten dugu etengabe. Lan handia da.
‎Harrobia ikastolak Harro ibili leloarekin ospatuko du Ibilaldia, domekan.
‎Lehenengo aldiz hartu du Lanbide Heziketako zentro batek Ibilaldia prestatzeko erantzukizuna. Harro ibili leloari eutsita," Lanbide Heziketan euskara sustatzeko helburua" du jardunaldiak. Hala azaldu du zuzendariak, Fernando Garrigosek.
‎Begirale eta itsas ornitologo gisa ibili ohi da Ocio, Atlantikoan. Ikusten dituen espezie guztien datuak biltzen ditu, animalien kontrolerako txostenak sortzeko.
‎Behin Errege magoen desfilean aritu nintzen lanean Donostian. Moroz jantzi, eta idien atzetik ibili ginen, haien kakak biltzen. Denetarik egin beharra dago!
‎Oztopoak oztopo, sare sozialen eta hedabide alternatiboen ugaritzeak erraztu egin zuen irregulartasun salaketen zabaltzea, eta horrek Urtxuegiaren ibilbide politikoaren gainbehera bizkortu zuen. " Ordura arte, PSEk gehiengo osoa zuenez, eroso ibili zen alkatea, baina 2007ko hauteskundeetan galdu zuten gehiengoa sozialistek, eta Ezker Batuarekin ituna sinatu behar izan zuten udalean. Une horretatik aurrera, Urtxuegiak ez zuen den dena kontrolatzerik izan, eta orduantxe hasi ziren lehen arrakalak.
‎Ez da normala gazte amoranteen ezkutuko lehen muxuak kameraz grabatuak egotea. Ez da normala umeak plazan baloiarekin kontuz ibili behar izatea, harresia jotzeko beldurrez. Ez da normala plazara bizikletaz joan eta hori lotzerakoan bozgorailuetatik mehatxuak jasatea.
‎Beti esan izan dut Donostia mundu guztiak ezagutu behar duela, 7 urtetatik edo. Hiruzpalau lanetan ibili izan naiz, batzuk turismoarekin zerikusirik ez dutenak. Kanpoan ere bizi izan naiz, Irlandan urte batzuk pasatu ditut, ingeles maila hobetzen.
‎Gazteek gogo ikaragarria erakutsi dute, sinadurak biltzeari ekin zioten, oso modu kuriosoan, gainera: orri handi batzuk hartu zituzten, arkatzaren marrak egin eta sinadurak biltzen ibili ziren. 400 inguru lortu zituzten".
‎Mendekotasuneko tratutik urruti, indar metaketaren alde egitera igaro ziren 1615ean Altzaga, Arama eta Itsasondo. Herri txikiak ziren orduan ere hirurak â€" 140, 80 eta 360 biztanle ingurukoak, hurrenez hurrenâ€", baina txiki askoren artean bat handiagoa egin nahi izan zuten, Ordizia handi bakarraren aldartera ibili segi baino.
‎Orain arte egin dituzte frogak saguekin, eta lortu da gaitzari aurre egitea gelditu egiten da gaixotasunaren garapena, eta batzuek lortzen dute galdutako hainbat funtzio berreskuratzea ere. Orain, umeekin hasi behar dituzte entseguak, eta horretarako ibili dira finantzaketa bila. Entsegu horiek Bilbora, Gurutzetako ospitalera ekartzeak hiru milioi euroko kostua du.
‎Sua Edizioak argitaratzen du, eta, kasu honetan, aitzakia herrietan bilatu dugu. Euskal Herria aldizkaria hamar urtez baino gehiagoz ibili da bi hilabetez behin zenbakiak argitaratzen, eta, orain dela urte eta erdi aldizkari formatua alde batera utzi bazuen ere, monografikoak ateratzen jarraitu du, hainbat gai jorratuz: basoetara joan gara, ibaietan ibili gara… Beti Euskal Herriko txokoak jendeari hurbiltzen.
‎Euskal Herria aldizkaria hamar urtez baino gehiagoz ibili da bi hilabetez behin zenbakiak argitaratzen, eta, orain dela urte eta erdi aldizkari formatua alde batera utzi bazuen ere, monografikoak ateratzen jarraitu du, hainbat gai jorratuz: basoetara joan gara, ibaietan ibili gara… Beti Euskal Herriko txokoak jendeari hurbiltzen. Kasu honetan, niri egokitu zaidan gaia, eta gustura hartu dudana, 30 herriren bitartez Euskal Herriko herrialde eta txoko guztietara hurbiltzeko aitzakia bilatu eta paperean islatzea izan da.
‎nola iritsi, zer aurki daitekeen, non dagoen turismo bulegoa, non har daitekeen ostatu, zer bisitatu behar den… Horretaz gain, ibilaldi bat deskribatzen dugu. Mendia eta natura hurbiltzeko asmotan ibili gara beti Euskal Herria aldizkarian eta Sua Edizioak argitaratzen dituen liburuetan, eta hemen ere keinu hori egin dugu, familia guztiarekin egiteko aproposak diren ibilaldiak txertatuz: 2 ordukoak, oso lasaiak, eta, oro har, seinaleak dituztenak.
‎Batetik bestera ibili zara, istorioak biltzen, argazkiak ateratzen… Zeuretzat nolako esperientzia izan da?
‎Negua oso latza izan da, eta urritik otsailera bitartean izan dut tartea liburua egiteko. Horrek esan nahi du batzuetan zailtasunekin ibili garela nahi genituen irudiak lortzeko.
‎Iñurritzan ikastolarentzako ikastetxea egiteko dirua" herri guztiak" jarri zuela diote. " Herri guztiari eskatu zitzaion dirua; etxez etxe, tabernaz taberna eta lantegiz lantegi ibili ziren diru eske", dio Arrutik. " Bazkideak eta laguntzaileak ere egin ziren.
‎Eguraldiagatik hasiera txar samarra izan zuen, baina gero izugarrizko arrakasta izan zuen; diru mordoxka atera genuen". Ikasleak ere ibili ziren urte batean edo bestean izozkiak saltzen, itsas pasealekuan.
‎Ordura arte, herriko garajeetan eta lokaletan ohituta geunden, kanpora atera eta jolasteko tokirik ez zutenetan. Baina Pilartxoenean izugarrizko tokia geneukan jolaserako, eta han oso ondo ibili ginen".
‎Arraunean ibili izana abantailatzat du bere arbitro lanerako: " Hobeto uler dezakegu epaileek nola jokatu behar duten.
‎Aurretik hainbat proiektutan jardundakoa da Galbete. Andoainen irudia eta Bilbon argazki zuzendaritza ikasketak eginak ditu, eta La Noche del Ratón filmean argazki zuzendari ibili zen. Hainbat jaialditan aurkeztu dute lana.
‎Hamar urterekin hasi zen surf egiten Iker Muñoz (Donostia, 1986), eta Irunen bizita, Hendaiako hondartzara joateko ohitura zuen. " Beraz, bizikletaren edo gurasoen menpe ibili behar izaten nuen". 25 bat urte zituela hasi zen Zurriola surf eskolako begirale gisa lanean, eta egun surf eskolako begiraleen arduraduna da.
‎Iñakik ez dio Mikeli jarraitu bere bertsolari ibilbidean, Mikelek Iñakiri pilotan adina. " Txapelketako saioak dituenean bai, herrian eta inguruan egin dituenean ere bai, baina bestela beste herri askotara joan denean, ez naiz berarekin hainbeste ibili ". Bertso saioetarako prestatzeko Iñakik ere tarteka laguntzen dio.
‎Lana. Hitz hori ere ibili zen ahotik ahora. Goierritarrek badakite eginkizun ugari dagoela ekainaren 19ra bitartean.
‎Donostiako alkate zenean, batzuetan alderdi sozialistaren lerro ofizialetik kanpora ibili izan zen bere adierazpenekin, batez ere euskal gatazkari dagozkion gaietan. Baina Espainiako Diputatuen Kongresuan ere hautsi du PSOEk ezarritako boto diziplina.
‎Geuretzat, elkarrekin prestatzeko aukera on bat izan delako. Pello Esnal eta Nikolas Zendoia maisu hartuta ibili gara Mantxi [Iñigo Mantzizidor], Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso eta laurok. Aurreneko saioa oso ona egin genuen, final laurdenetan ere gustura,. Mantxi gelditu zen kanpoan?, eta beste hirurak finalerdietan aritu gara.
‎Helburua finalerdietara iristea jarri genuen, eta ailegatu gara. Martxan jarri ezinda bezala ibili naizela esango nuke, baina erori gabe. Neurerik eman gabe, baina konforme egindakoarekin.
‎Inork ez du nabarmen koskarik atera. Jendea lotuta ibili da".
‎3" Final on bat izango dela uste dut. Orain dela lau urteko finalistek finalera iristeko helburua izango zuten, lotu samar ibili dira asko. Finalean askatuko direla uste dut.
‎Barruan gordeta duena kanpora ateratzeko aforismoak idazten ibili da Maribel Aiertza. Aukeraketa egin, eta EHUk antolatzen duen Oihenart lehiaketara aurkeztu ditu horietako batzuk.
‎" Dena eta ezer ez, gizakia". Era batera edo bestera, horrek argitzen du zertaz idazten ibili naizen.
‎Amikuzen, joan den asteburuan ibili ziren santibatekariak ostatuetan. Libertimendua, berriz, otsailaren 8an eginen dute.
‎Baina, batzuetan, ibilbide profesionalean ustekabeko birak gertatzen dira. Musika instrumentuak jotzen zekienez, hainbat taldetan ibili zen gaztetan. Musikak antzerkigintzara hurbildu zuen azkenean.
‎ELBren ikuspuntuak indar gehiago izanen du herritarrak ere interesatzen badira geroan zer janen duten, beren janaria nondik jinen zaien eta laborariak non kokatzen dituzten. Pentsatzen dut herritarrek eta laborariek elkarrekin behar dugula, preseski herri inguruetako lur eremu horietan, biziki erne ibili . Gaur egun oraino ikusten da gure herrixkak baitezpada ari direla handitzen, etxeak ari direla beti gehiago nonahi hedatzen.
‎Ez da baitezpada jakintza baten sarraraztea buruan. Kolegioan gazteak dira oraino; iduritzen zait ez direla emaitzak ikusten berehala eta ez dela behar emaitza baten bila ibili . Batzuei berantago lotuko zaiela interesa, adibidez irakurketarendako.
‎Zientzialari esploratzaile eta burges handia zen; ama irlandarra eta aita euskalduna zituen. Arlo franko ikertu du, Etiopian anitz ibili zen... Hizkuntzalaria ere bazen.
‎Soldaduskatik bueltan, Astilleros Españolesen hasi zen lanean gaur egungo Naval ontziola. Eta bertan ibili da erretiroa hartu zuen arte.
‎Laster sartu zen Xabier Itzaina eta geroxeago Andde Karrere; lehenik soinuan, eta emeki emeki taldean ari izan zena. Nelly Guilhemsans ere arrabita jotzen ibili zen.
‎Hainbat herritan ibili da Iranzu Berasaluze irakasle. DBH eta Batxilergoko gazteak ditu ikasle.
‎DBH eta Batxilergoko gazteak ditu ikasle. Gurago du nagusienekin ibili ," helduagoak direlako". Askotan irakasle lana auzitan sentitu du.
‎Geroztik," oso gustura" dabil haurrei gaztelera irakasten. Durangoko beste eskola batean ibili ostean, eskola publikoetarako zerrendetara sartu, eta Araban ibili da urteetan. Gaur egun, Bizkaira itzulita, Sestaoko institutu bateko irakaslea da.
‎Plazakoetxe auzoan zegoen Leizaolatar Karmel Euzko ikastolan egin zituen hastapenak Monika Lekunberrik. Espainiako II. Errepublika garaian kulturaren dinamizatzaile lanetan ibili zen. Euzkadi egunkarirako kolaborazioak ere idatzi ohi zituen, tarteka.
‎Cadaguako ibilgu alboan ikus zitezkeen garbiketa lanak oraindik amaitu gabe zeuden. Langile batzuk bideetako lokatza kentzen eta espaloietan bildutako adarrak batzen eta kamioietara sartzen ibili dira.
‎Uholdearen tamainak kezkatuta, Maite Etxebarria gurasoen etxean ibili da garbiketa lanetan laguntzen. " Ura etxeko garajean sartu zen, eta auzokideen artean hustu zutela entzun dut".
‎Barikuan, udalak garbiketa lanetan laguntzeko deialdia egin zuen. Asteburuan, adibidez, ehun pertsona baino gehiago ibili ziren herria bere onera itzultzen. Udaleko 33 langilek ere auzokideei laguntza eskaini diete.
‎Zapatu goizean, auzokideak batu, tresneria banatu, eta taldeka sakabanatu ziren herriko eremu guztiak atontzeko. Besteak beste, Baular auzoan ibili zen Orrantia. " Egoera kontrolpean eduki genuenean, beste toki batzuetara joan ginen laguntzera".
‎Herrian lagundu ostean, etxeko inguruak garbitzen lagundu zuen. Bere autoa garajetik garaiz aterata, gauera arte ibili zen garbiketa lanetan. " Ez dakit sekulako laguntza izan dugun edo boluntario asko egon diren auzokideak, lankideak, suhiltzaileak, baina oso arin garbitu da".
2016
‎Navarra Capitalen egon nintzen, eta, aurretik, irratian, Madrilen batez ere... Langabezia eta aldi baterako lanak uztartuz ibili naiz.
‎" Publikoak txalo zaparrada egin eta zuek egindako lanarekin pozik ez zaudetenean, orduan hasiko zarete artista izaten". Kontuz ibili behar da txaloekin, jendeak edozer txalotzen duelako.
‎Otsoen inguruko liburua aurkeztu zuen zure aitak, bidaia luzea hasi baino lehen. Kantauriar mendikatean ibili zen haien atzetik, zurekin batera. Ikusi zenuen otsoa?
‎Egin dut, baina maletarik gabe. Aurtengo sanferminetan, Iñigo Aranbarri, Alberto Barandiaran, Patxi Uharte eta laurok ibili ginen kale horietatik. Hamaiketakoa hartu genuen liburuan agertzen den ostatu batean, La Navarran.
‎Gaur taldeak ez zuen ibilbide luzerik egin talde gisa, baina nabarmena izan da kide izandako artista bakoitzaren emana eta haien lanak utzi duen arrastoa. Talde gisa ibili laburra izanagatik, garai hartan Europan sortutako mugimendu interesgarrienetako bat izan zen Gaur, eta hurrengo belaunaldiko artista askorengan eragin nabarmena izan du.
‎Duela hiru urteko hartan egoera nahasia izan zen. Txupinera izendatu zintuzten lehenengo, Aste Nagusiaren atarian ez zegoen argi zer gertatuko zen, debekua ezarri zuten azkenean, eta, suziri ofiziala bota ez arren, txupinera gisa ere ibili zinen. Nola bizi izan zenuen egoera?
‎Tira, azkenean, konpartsakideen eta kaleko jendearen txupinera izan nintzen. Askatasunez ibili nintzen txupinera gisa konpartsek antolatutako ekintzetan, baina ezin nuen parte hartu Bilboko Udalak antolatzen zituen ekitaldi ofizialetan. Oraindik kosta egiten zait hori ulertzea.
‎Pozik sumatu genituen. Topaketak egin aurretik ibili gara elkartez elkarte, hiru astez, metodologia lantzen. Emakumeei etxe bat margotu genien, eta galdetu genien zer izan lukeen etxe horrek euren gabeziak eta beharrak asetzeko.
‎Basaurira iristeko ordubete pasatxo, geldialdi mordoa egiten dituelako. Eta Basaurin beste puska batez ibili behar dut, egokituta dagoen metro geltokia apur bat urrunago dagoelako. Halere, saiatu, saiatu nintzen.
‎Bi urte barruko irailera arte, Bermeotik eta Gernikatik hiriburura doazen trenek bidaia Atxurin amaituko dutela aurreikusia du Euskotrenek. Eta tranbiaren luzapena ez da posible izango trenez doazenak Atxurin geratu ordez lur azpitik Zazpikaleetako geltoki berrira heltzen ez diren arte, trenaren bide zaharra ibili baitu tranbiaren zati berriak. Bagoi gehiago egin beharrak ere atzeratu lezake tranbia Etxebarriraino luzatzeko data.
‎Guk bagenekien, baina turistentzat, adibidez, leihatila aurkitzea ez zen erraza, aparte zegoen. Horrez gain, ez zenekien autobusa non geldituko zen, aldiro ibili behar zen batera eta bestera begira; igande iluntzeetan batik bat ikasle pila bat elkartzen ginen, maletekin, eta nahaspila izaten zen". Hori horrela, begi onez ikusi du Gipuzkoako Diputazioak igandeetako zerbitzurako iragarri duen aldaketa: 00etatik aurrera autobusak orduerdiro aterako dira aurrerantzean.
‎Bi denboraldiko esperientziarekin gustura daude herriko arrantzaleak. " Urte asko ibili gara barrutia lortzearen atzetik. Iaz Gipuzkoako Federazioak laguntza eman zigun, eta hasteko behintzat aukera eman zigun.
‎Arrantza intentsiboko barrutietan urte osoan ibili ahal izateko, federatuta egon beharra dago batetik segurua sartzen da hor, eta baimen berezi bat atera behar da bestetik. Internet bidez egin daiteke izapidea, eta 16 urtera artekoei ez diete ezer kobratzen.
‎PP aurkeztu zen udal hauteskundeetara. Mobilizazio handia sortu genuen, kolore guztietako demokrazia garaiko zinegotzi guztiak jendeari boto zuria eskatzen ibili ginen. Hamahiru boto behar zituen alderdi popularrak udaletxea hartzeko, eta hamabi lortu zituzten.
‎Saskibaloiaren historian sartuko ginatekeen denak galduta; izan ere, Emakumeen Lehen Ligan ez dago sekula partidarik irabazi ez duen talderik. Arriskuan ibili ginen, baina ez gara saskibaloiaren historia negatiboan sartu. Hori bai, historia positiboan sar gintezkeen etxeko jokalari gehien dituen taldea izateagatik.
‎" Hasierako kezka zen partidaren bat galduko ote genuen 50 puntuz baino gutxiagoz. Neurketa askotan justu ibili gara, borrokatu gara, eta horrekin ja gustura ginen. Gainera, bi partida irabazi ditugu.
‎Neskak umeak zaintzera joan ziren," oper" esaten genien au pair idatzi behar zela deskubritu genuen geroago. Eta halaxe ibili zen makina bat emakume euskaldun Ingalaterran. Edo hoteletan oheak egiten, edo pizzerietan...
‎Orain laurogei urteko kontuak. Baina orain hogeita hamar urte gure bizilagun asko ibili ziren ilegal Europan, paper gabe, laguntza sozialak kobratzen. Eta ahaztu egin zaigu.
‎Baleak eta izurdeak ikusteak ez du harritzen Gilisagasti; bai, ordea, azken urteotan ikusi izan dituen hainbat espeziek. " Azkenaldian, uda partean, hemengoak ez diren eta gure uretan inoiz ibili ez diren arrain espezieak ikusi ditut, Mediterraneokoak. Ura han gehiegi berotu delako, edo hemen lehen baino epelago dagoelako, edo ez dakit zergatik, hona etorritako arrain espezieak dira".
‎Asteasuko bertso eskolan ibili zirenak orain irakasle dabiltza, eta Mujikak herrian bosna gaztetxoz osatutako bi talde daramatza astelehen eta ostegunetan: " Gazteak zaletzea da gure asmoa, behintzat bertsoa entzuten ikas dezatela".
‎Duela hiru urte atzeman zioten gaixotasuna, eta gaur egun egonkor dago. " Gaitz honek, ordea, ez du etenik, eta gutxinaka itsu geratuko da; ez du entzungo, eta da ibili , ohean geratu arte".
‎Beizaman baino gehiago. Kuadrilla hangoa dut, eskolan han ibili izan naiz, eta lan egiten dudan enpresa ere Azpeitikoa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia