Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 393

2000
‎Beste norbait sartu zen sukaldera eta galdetu zion ea zertan zebilen bereak ez ziren poltsetan bilatzen. Txemak erantzun zion barkatzeko, ez zela konturatu plastikozko poltsa hura berea ez zenik, eta gainera bazihoala kalera eta agur.
‎Eiderrek bere mutilari inoiz aipatuko ez zion arrazoi baten erruz. Eta ez zion aipatu, ez beldur edo lotsagatik, ezpada Londresko city komertzialean eztanda egin zuen lehergailuak bere buru eta begietan ere danbada izugarria jo zuelako, eta beraz konbentzitu egin zelako esperientzia berezi hura berea eta ez beste inorena zela. 1993ko apirilak lortu zuen munduko azalpen guztiek lortuko ez zutena, alegia, Irlanda promesaz betetako gauetan ia inertziaz zerrendatutako herrialdeetako bat izatetik, Eiderren buruan aurki zitekeen herrialde bakarra izatera pasatzea.
‎—Halakoa da guti batzuetan amorioa —eta, hitz haiek erranik, halako tristura eta halako malenkonia batekin so egin zidan amak, su tipi batek, ustekabean, marmolaren bihotza hartu eta bere begi haiei lurruna balerie bezala, eta adierazi nahi izan balit bezala, halatan, ezen ez zela hura bere kasua, nahiz eta amestu behin baino gehiagotan egin izan zuen.
‎zu, ez —ihardetsi zenidan— Hitz batzuk egin nahi nituzke zurekin, axola ez bazaizu. Eta sosega zaitez, zeren erran baitit zure ikaskide batek non zauden ostataturik, eta zeren ikaskide hura bera igorri baitut zure egoitzarat, erraiteko nagusiari ezen gaur ez zaituztela bazkaltzen izanen, zeren eta nihaurk gonbidatu baitzaitut honat, ahamen baten egiterat —eta iduritu zitzaidan ezen zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua.
‎Eta erraiten zenidan: " Ez al zaizu iduritzen, Joanes, ezen erregeren egite hura bere boterea erakusteko modu bat zela, zeren erdi hilik zegoena piztu baitzen, eta zeren halatan eman behar baitzuen Jainkoaren iduria, zeina leku guztietan dagoen?"
‎Nik Joxeri behatzen nion, eta bere onetik aterea ikusten nuen... eta Jain koari eskatzen nion ezen zaint zitzala eta begira zitzala haren humoreak eta haren moko zorrotza, zeren, hura bere onetik ateraz gero, galduak egon baikintezkeen.
‎Eta, handik harat, apezak liburu hura bere egiten zuela, amak iragarri bezala joan ziren gauzak, nik uste baino hagitzez ere trankilago eta ekuruago.
‎Eta, ene laguntzarekin, sartu zen hura bere tokian, erraiten niola:
‎Eta hura bere bidetik joan zen, eta ni neuretik.
‎Eta, ohartu zenean ezen ene gogoak baretzerat egin zuela eta nigar purpuilak guztiz agortu zitzaizkidala, don Venanciok kontatu zidan ezen Nenbori pena ezin penagarriago hura sartu zitzaiola bihotzean eta ezin izan zuela pena hura bere baitarik erauz, ni preso eraman nindutenetik... eta gaixoa apetitua galtzen hasi zela eta egun osoak kantuan emaiten zituela, nitaz oroiturik, halako suertez, non egun batean buru buruan sartu baitzitzaion ezen presondegiaren inguruneraino joan behar zuela, nik kantatzen entzun niezaion... eta hartarakotz lagundu ziola bere neba Gunbek... eta biak joan zirela behin, bi aldiz eta hiru aldiz.....
‎—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: ...te zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
‎Eta ulertzekoa zen: izan ere, nola gauak luzeak izaiten diren eta bakardadeak are luzeagoak egiten dituen, honelatan bada, nola ez zituen amorioaren atseginak eta amorioaren xamurrak, modu batean edo bertzean, amaren buru bihotzak ukituko!, nahiz eta amorio haren aitzinean kulpant eta hobenduri senti zitekeen, bertzalde, amorio suerte hura bere printzipioen kontra xuxen zihoalako, baita amak hain estimu handian zuen ordenaren kontra ere, ondorez.
‎" Minutuak eta orduak luzeegiak dituk mugimendu bizkorren studiatzeko, eta egunen batean norbaitek erloju bat asmatu dik, pultsazioen neurtzeko gai ere izan daitekeena, diiin daaan, diiin daaan..." Eta denboraren neurri hari dindana deitzen hasi gintzaizkion. ...ntzian zegoen ura, baldin itxitura bat zabaltzen bazen, eskuz manaia zitekeena; eta osabak diiin daaan erraiten zuen, eta, hura erraiten zuen bitartean, hodia zabalik uzten zuen, hoditik zetorren ura bertze ontzi batean jaso ahal izaiteko; eta, horrela, nola ur isuriaren mailak emaiten baitzuen dindanaren neurria, maila hura marka batez seinalatu, eta handik goiti ontzi osoa markatzen zuen, neurri hura bere dindanen unitatetzat harturik.
‎Eta, aurkikuntza hura bere alorrerat zeramala, pertsona bakoitza numero batez ordezkatu zuen, kasu bakoitza berdin, eta serie batzuk egiten aritu zen osaba Joanikot, baita iduri geometriko batzuk ere, serie haiek zimendu harturik. Eta, egun batean, iduri haietarik batekin agertu zitzaion eta, hatzaz iduri hura seinalaturik, hala erran zion jaun Marceli:
‎...eku deserosoa izan zitekeela hura, batik bat zalantza baten aitzinean kontsultaren bat egin behar izaiten zuenean, edo koadroen batetik bertzerat garraiatzeko orduan; ikusirik, bertzetik, ezen osaba Joanikotek lehendabizikotik erakutsi zuela gaztetako lagun zaharra dorretxean hartzeko nahia eta desira, ez soilik hari lagundu nahi ziolako, baina pentsatzen zuelako ere modu ezin hobea izan zitekeela hura bere asmoen aitzinatzeko; eta ikusirik, finean, ezen Pedro Huizi bera ere akort zegoela, hatsarre hartan bai bederen, osabak pentsatzen zuenarekin; biak ala biak deliberatu ziren azkenean elkarrekin bizitzen jartzerat, osabaren dorretxean. Osabak goian zuen bere studioa orduko, eta Pedro Huizirena beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti beheiti berritu baitzuten, Pedro lanari taxuz lot ahal zekion:
‎Hark hala erraiten zuen, eta uste dut ezen, oroitzen dudan neurrian, arrazoin zuela. Baina, Pedro Huizi hala moduzko pintorea bazen ere, mundu hura bertatik ezagutzen ez zuen ni bezalako gazte batendako ezin ikusgarriagoa izaiten zen haren pintzelaren mugimenduei jarraikitzea, noiz eta, marrazkiaren ondotik, pintatzen hasten baitzen, pinturak paletan nahasten eta bir nahasten zituela, kolore egokiaren bila beti ere, hemen argiago, han ilunago. Eta, pinturen bidez koadro haiek eta mundu haiek sortzen zituela, jainko tipi bat iduritzen zitzaidan Pedro, zeren halakoak baitziren enetzat, funtsean, bere artelan haiek, Jainko Handiaren kreazioaren metafora.
‎Halarik ere, urduri nengoen, oroz gain... Eta, hala, kontzientzian gorderik nuen harra eta betiko harra entseiatzen zelarik urduritasun hura bere alde eta fabore jartzerat, berriro erran zidan ezetz eta ezetz... eta ezezko haiei buru egiteko ez nuen pitxertxoa kurka batean edatea baino erremedio hoberik ediren. Hura ikusten zuelarik, esku zartaka hasi zitzaidan neska, erraiten zidala:
2001
‎Belarretan biraka eta jostari. Inguruan bildutako lore sortak eskaintzen zizkidan Aitzolek opari gisa, eta erreta zegoen borda zahar hura bere gaztelua zela kontatzen zidan belarrira, errege boteretsu bat zela, eta itsaso guztia berea zela, bistak eman ahala zerumugaraino, baina niri emango zidala muxu baten truke.
‎" Espaloi zati hura berarena zela ez nekien. Ni etorri berria nintzen Kalkutara.
‎Izan ere ikaragarria zen zakil tente monumentala erakusten zuen gorputz biluzi bihurrikatu hura bere irribarre mindu okertuarekin, edo sudur handia baina ahorik ez zuen emakumea, edo barrikatik agertzen hasten zen aurpegia, kuku eginez, keinu erdi harritu erdi burlariarekin. Edo teilapetik zintzilik eta eskuak horman etsi etsian eutsi eta behera erorbeldurrez begira zegoena, gainera jausiko zitzaidala uste izan nuena.
‎Baina harrapatu ez, ikusi bakarrik. Eta arratoiaren atzetik erratza airean hasiko da Bobbi, eta ez du harrapatu ahal izango bidaialaguna, ontzigaineko zure aspaldiko ezagun hura bera seguru asko.
2002
‎Baina berak baietz, egia handi bat esan nahi zidala, zalantzarik izan ez nezan. Ez zuela sekretu hura berarekin eraman nahi. Hasperen eta isiluneen artean esan zidan:
2003
‎kristau mugimenduaren idazkari zintzoarentzat, politika egiazkoaren oinarria: hura baitzen eta hura baita,. Bakea Lurrean?, Pacem in Terris Joanes XXIII.a aita sainduaren gutunak lehen mailan jartzen duen giza duintasunaren errespetu absolutua, hots, 1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aldarrikatu zuen duintasun hura bera.
‎XX. mende hasieran alabaina, gure Unamunok erran omen zuen: Herri ala Gizaki, bakoitzak izan dezala, den hura bera eta ez beste bat izaiteko ahalmena, horra funtsean ene bataila!
‎Grégoire apeza izan zen lege berriari zin egin zion lehena. Loir et Cher departamenduko hautesleek Blois hiriko apezpiku hautatu zuten gero jaun hura bera, eta apezpiku lagunek apezpiku ordenatu.
‎Baina, bestalde, sortu gaituen herriari zor diogu eta atxikimendua, erromatar tradizioan burasoei eta herriari emaiten zitzaien pietas edo, pietate? hura bera.
‎Eta azkenik, Erromako alde haietan euskaldunik baldin badago entzuteko eta ihardesteko nor denik, hari berari eginen diogu iragan hilabeteko La Croix kazetan Pirinio Atlantikoetako fededun ezezagun batek egiten zuen galde hura bera: ea, noiz ote, Erromako Elizak uko eginen dion Vatikanoko Estatuaren egitura eta lotura zaharkituari.
‎jokamoldea ikusten dugu zer den: euskarari emaiten diote lehengo latinaren estatus hura bera, hots, kantu eta kantika guztiak orain euskaraz emanen dira, lehen latinez ziren bezala, baina irakurketak, iruzkinak edo predikuak, gogoetak, katiximak eta abisu guztiak erdara hutsean egiten dira. Ez da erraite beharrik nora garamatzan bide horrek.
‎Lan hura bera atseginekin onartu zidan ordea Montréalen Fides argitaletxeak, eta argitaratu Héritage et Projet bere liburu sortan, Guy Bourgeault Montréaleko Unibertsitateko irakasleak eskaini aitzin-solas laburrarekin eta solas ondo mamitsuarekin, Le droit des peuples à leur identité izenburupean.
‎Eta komentarioa egin zuen Luvinok. Eta komentarioa izan zen eredua zela liburu hura bere sasoiko anarkistentzat. Eskuliburua zen anarkistentzat fraideen historia.
‎Edo krek beharbada. Zarata hura bere eserialdiak eragin zuela pentsatu eta berehala altxatu zen, eta berehala begiratu zion bere jesarlekuari eta labezomorro lehertu bat ikusi zuen, tripak kanpoan. Zuriak ziren labezomorroaren tripak.
‎Emakumeak lagundu zion lurretik altxatzen eta, bere traje ilun ederra bi eskuekin txukuntzen zion bitartean, agenda txiki bat aurkitu omen zion poltsikoan, eta bekokian musuak ematen zizkiola, eskuarekin hartu eta bota egin omen zion kalearen bazter batera. Iraganik eta memoriarik ez zuen bitartean gizon hura berea izango zela iruditu omen zitzaion, eta ez zuen nahi egun batzuetan bederen inork ken ziezaion.
‎Baina egia zor dizut, eta esan dezadan, hasieratik beretik, aurrean duzun liburua ez dela orain hogeita hamar urte argitaratu nuèn hura bera. Ezin bainuen bere horretan publikatu.
2004
‎Ekintzaren diskurtsoa delako hori ez dakit ez ote den izango behinola Bernardo Atxagak izendatu zuen euskaldun, patetikoen? multzo hura bera. Orduko hartan, euskaldun izatearen arantza noren buru bihotzetan sartzen zen adierazi nahi izan zigun idazle bikainak izendapen bitxi horren bidez. Estatistiken zenbaki gizenduak gorabehera, ez omen gara uste izaten dugun adina sail honetakoak:
‎Joxemari Iturraldek ez bide dauka zalantzarik Mitxelenaren zorioneko edo zoritxarreko esaera hura bere egiteko. Dena dela, mezu horren zenbait erabilera modu kritikapean jarriko lituzke, euskararekiko begirune zipitzik ez duen jendearen aho lumetan betetzen duen funtzio ideologikoari kezkagarria baiteritzo.
‎Burua astindu nuen. Lelo hura bera entzuna nintzen lehenago ere. Gainera, ez nuen batere uste onik Estatu Batuetan.
‎Berak ere ez zekien. Iluntze oro, galdera hura bera egiten zion Hansek, autoan bila etortzen zitzaionean. Eta zaintzak iraun zuen bost egunetan amorru berdina agertzen zuen beti alemanak Del Valleren bihozkadei buruzko" aldrebeskeriak" entzunda.
‎Del Vallek ez zuen hartaz gehiegi pentsatu nahi, baina garbi zegoen kontu hura bere ohiko ardura eta prestutasunetik haratago joaten hasia zela. Hasieran Ipar Euskal Herriko giro lasaiegitik alde egin eta Parisko xarmaren bila joatea izan zuen pizgarri.
‎Bere semearen besoari helduta etxean sartu den emakumea ikusi duenean, Arregi jaunak lixa papera sentitu du samatik behera jaisten. Ondorioz, ez zaio hitzik atera semeak emakume hura bere neska lagun bezala aurkeztu dionean. Ezinezkoa da, ezin da bera izan, nola izango da ba bera?, pentsatu du Arregi jaunak.
‎Oherakoan, haren bidea aztertu nuen, nik ibilitakoaren ondoan... eta zein zen balantzea? Arazoak arazo, hura bere lekuan zegoela, gutxieneko oreka baten jabe; ni, aldiz, lekurik gabe nengoen, guztiz desorekaturik.
‎Etxeko koadrorik handiena genuen, marko barroko samar bat zuena eta amak biziki estimatzen zuena, pinturaz ezer gutxi ulertzen bazuen ere. Baina nola amak, bestalde, ezinikusia baitzion altzarietan, koadroetan eta argazkietan pilatzen zen hautsari, altzariak kanpotik eta barrutik garbitzen zituela, eta koadroak eta argazkiak alde batetik eta bestetik, komeriak izaten genituen koadro hura bere lekutik ateratzeko, bi lagunen artean egin behar izaten baikenuen egiteko hura: Emma eta amaren artean, normalki, baina niri ere deitzen zidaten noizean behin.
‎egun batean Egin, aitak ezkertiartzat baitzuen bere burua, eta biharamunean El Diario Vasco, amonak ezin baitzituen bi egun baino gehiago pasatu eskelarik irakurri gabe. Eta, berak prestatutako kafesnea eta kruasan bat hartzen zituela, Marca zabaldu eta goitik behera irakurtzen zuen, hura bere goizeroko brebiarioa balitz bezala.
2005
‎Baina hura bere etxea ote zen, ala eroetxea?
‎Baina hura bere etxea ote zen, ala eroetxea?
‎Anderrek azaldu zidanez, ume hura berea bezalako auzuneetan jaiotako ume guztien isla zen: ezer egin gabe zama astun batekin jaiotzen ziren; batzuek sei hilabete behar zituzten zama hori gainditzeko, urteak behar izaten zituzten beste batzuek, eta baziren sekula gainditzen ez zutenak.
‎Izen bat eskatu zionean, Gorkarena ez ziola eman behar jakiteko beste ere bazekien. Izen hura bere aitaren aurrean ahoskatzen baldin bazuen, berea eta Gorkarena bukatuta egongo zen. Eta Larraitzek ez zuen hori nahi.
‎Rosasekin endredatu, ufa! Imajinatzen nuen Miren, goizean esnatzean, munstro kiratsu tripontzi hura bere ohean... Trauma hura unibertsitateko krisialdia baino askoz ere garratzagoa izan zitekeen!
2006
‎Berrogei urte gazteago, irribarretsuago, ile gehiagorekin, eta bizar ilunago baten jabe. Baina hura bera zen.
‎Palaren xaflaz lurra zapaldu eta berdindu ondoren, orbel eskutada batzuk bota zituen lur irauliaren gainera. Behin betiko desagerrarazi nahi zuen izugarrikeria hura bere bizitzatik.
‎Hasieran Brissonek Gepperten papera antzeztu behar izateari egotzi zion aldarte aldaketa. Baina, asteak igaro ahala, ohartu zen Ane zela beste Brisson hura bere baitan aurkitu eta azaleratzen zuena.
‎Kartulina txuri bat baino ezer handiagorik margotu gabekoa nintzen ni, eta Cristinak eman behar izan zizkigun argibideak gauzak pausoz pauso nola egin behar ziren. Margotu nahi genuen irudia aukeratua genuen; gero irudi hura bera orri txuri handi batean kalkatu genuen, eta orri txuria laukiz bete, halako tarte jakinetan marrak eginez goitik behera eta ezkerretik eskuinera; ondotik, sakristiako sabaia ere laukiz josi genuen, marrak proportzio berean eginez; eta azkenik marrazkia osatu, kartulinatik sabaira laukiz lauki. Nik uste baino zientifikoagoa zen hura dena, delineantea sentitzen zinen artista baino gehiago, baina argi zegoen horrela hobeto aterako zela.
‎Marie txikiak lanak izan zituen esnatzeko, baina iratzarri zutenean kartak banatu zituen. Umeak banatutako kartekin apustua irabazi zuenean, Jean Laffitek urrezko txanpon bat eman zion umeari, eta Mariek sos hura bere eskutxoan zuela hartu zuen berriro lo. Mariek bizitza osoan gorde zuen kortsarioak emandako urrezko txanpona.
2007
‎F. Dittmann ek laburbiltzen duen moduan, Hegel-en sistema filosofikoan herri bakoitzaren izpirituak, Volksgeistak, inolako burujabetzarik ez du azken batean; izpiritu unibertsal edo mundial(. Weltgeist?) kupidagabearen erabat menpeko da, tresna behin behineko bat baizik ez581 Eduki aldetik ere, Volksgeist ezberdinek, sistemako beren lekuak irentsita, originaltasunik eta mami berekirik ez dute antza: izpiritu unibertsal bakarraren zatiak soil dira, denek hura bera adierazten dute582 Herriak eta Estatuak, dio Meinecke k halaber,, izpiritu unibertsalaren funtzionarioak, baino ez dira Hegel-en filosofian583 Hegel-en historiaren filosofia, esaten da, eta izan ere halaxe da, Estatuaren filosofia da.
‎Hala, haren izaera paradoxala da, kontzientzia (subjektibo) indibidualek eusten diotela, ekoizten ere dutela, baina menpegabea dela kontzientzia indibidualetatik. Bestalde, norbanakoa izpiritu objektiboan jaiotzen da mundura eta izpiritualki hark egina eta eratua da( hura bere bigarren natura bat bailitzan). Beraz, izpiritu objektiboa norbanakoek egina da eta norbanakoen egile.
‎Tristatu egin zen pauso gorrien artean zeuden pauso zuriei begiratu zienean. Bazekien milaka gizonezkok diru asko ordainduko zuketela tango hura bere gerritik zintzilik dantzatzeagatik, ohartu gabe berak ez zuela zintzilik geratuko zitzaion inor nahi, ohartu gabe Gretak berak zuela nonbaitetik zintzilik geratzeko beharra, hegoaldera begira dagoen terraza batean izara zuriak bezala.
2008
‎Esku ona eduki zuen zortzi atzamar eskasekoak herriko arduradun berriekin: naziei eskainitako hura bera eskaini zien frantziar askatzaileei.
‎Jarraian, markes jauna gelatik irten, geldiro irten zen, geldiro eta hotz, hoztasun hura bere aginpidearen beste aurpegietako bat balu bezala?, eta markesa anderea negar batean urtu zen.
‎Baina aita kalonjea zalantzak hartua zegoen, antza, begien eta eskuen etengabeko mugimenduek halako zerbait aditzera ematen zuten behinik behin?, eta luzaz egon zen pentsatzen? hogei segundo, hogeita hamar, berrogei; esan nahi baita aita kalonjeak jokoan ikusten zituela, beharbada, bere ospea eta izen ona, baita bere buru estimua ere, arazo hura berak eta berak bakarrik konpontzera zeramana; badirudi, bestalde, arrisku bat ere ikusi zuela afera hartan guztian, zabaldu ere, zabaldu zituen itxuragabeki begiak, halako batean, beldur ezkutu batek bat batean hartu balu bezala?: zer izango zen, izan ere, bere ospeaz eta izen onaz, baldin eta Natalia hiltzen bazen, exorzitatzen zuen bitartean?, zeren, markesa andereak eta doña Normak esan zutenez, Nataliak gaixo gaixo igaro baitzuen gaua, hilzorian ere bai, eta zeren hura ez baitzen exorzismo batek hilen bat eragiten zuèn lehenengo kasua izango, gauzak okerreko bidetik egitekotan.
‎helduleku hura, ordea, minarena zen, lagunen barre algarek eragin ziotenarena. Nola erauzi, baina, erraietan errotutako min hura bere baitatik, edo, erauzi ezean, nola apaldu eta txikiagotu gutxienez. Protesta oihu bat egin zezakeen, edo burla egin ziezaiokeen Faustiri eta, artaburua?
‎Natalia, baina, deliberaturik zegoen sakrifizio hura bere bizkar gainean kargatzera; hasi ere, halaxe hasi zuen bere ibilbidea, indartsu bezain borondatetsu; egunak aurrera egin ahala, ordea, indarrak ahituz joan zitzaizkion, ez baitago gaixo gaixoagorik zaintzaile osasuntsua gaixotu nahiko lukeena baino, eta era hartakoa baitzen Natividad, bere ahulezia indar gisa erabiltzen zuena, teorian bera baino indartsuagoa zena. Natalia osasuntsua?... ahultzeko:
‎Jarrera hark, haatik, ez zuen Regina santujale estu bihurtu, markesa anderea bihurtu ez zuen bezala: esan nahi baita Ama Birjinarenganako debozioak ez ziola jantziei ez ispiluei zièn zaletasuna eragotzi, nola, bada, Ama Birjina irudikatzen zuen bakoitzean, markesa andereak irudikatzen zuen bezala irudikatzen bazuen, otoiztegiko koadroko emakume eder jantziaren arabera!?, ezta balsa dantzatzea galarazi ere, Reginak dantza hura bere lagun neskameekin bakarrik praktikatzen zuen arren edozein tokitan, gela batean edo larrainean?, beraiek ahopeka entonaturiko konpasean sarri, bi mundu haiek, munduaren mundutasunari lotua bata eta Ama Birjinaren debozio espiritualari lotua bestea, elkarren osagarri balira bezala:
‎Beñardoren egoera negargarria zen, zinez: ezpainak dar dar zituen, besoak eta gorputz osoa ere bai; postura hura bere burua botatzera zihoàn norbaiti zegokion, inondik ere, baina Beñardok ez zuen bere burua bota; aldiz, jiratu, horma txikiari bizkar eman eta negarrari, negar luze bati, ekin zion, apurka apurka zubi gaineko lurrera egin zuen arte.
‎madarikatutzat zuena baina Gerardoren irriak, aldi berean, bedeinkatzen zuena. Eta arestian itolarrian zegoenak airea berritzen nabaritu zuen biriketan, Gerardoren irri hura bera Nataliari, bat batean, hauspo bilakatu balitzaio bezala. Baldintza haietan, irriari irriz erantzutea erabaki zuen Nataliak, ahalegin bat ere igarri zitzaion zentzu horretan, ezpainen mugimendu hautemangaitzean?, baina ezin?
‎–Ikaragarria! , esan zion laminak hura bertatik bertara ikustean, auskalo nondik zetorrèn argi mehe baten argipean.
‎Altxa zituen begiak kapitainak gizajo, eta begirada bakar bat aski izan zen ronaren eragina ezereztu eta hura bere senera etortzeko. Bere aurpegiak, gaitz larria baino gehiago, izua adierazten zuen.
‎Papera lakratua zegoen leku batzuetan, zigilu gisa titare bat erabiliz; kapitainaren poltsikoan aurkitu nuen titare hura bera, agian. Sendagileak zigiluak kontu handiz ireki, eta uharte bateko mapa erori zen kanpora, latitude eta longitudearekin, sakonerarekin, muino, badia eta itsas txokoen izenekin eta kostalde hartan itsasontzi bat ainguraleku segurura eramateko behar ziren xehetasun guztiekin.
‎Bitartean, goleta biratuz joan zen, eta berriro beste norabide batean haizea hartu, minutu batez edo martxa onean nabigatu eta mugitu ezinik gelditu zen ostera, haizeari aurrea emanda. Behin eta berriz gertatu zen hura bera. Harantz eta honantz, gora eta behera, iparralde, hegoalde, ekialde eta mendebaldera jotzen zuen Hispaniolak, ekin orduko behaztopa eginez, eta ahalegin bakoitzaren ondoren hasieran bezalaxe zegoen, belak nagi nagi zintzilik zituela.
‎Etsipenez jabetu zen hura bere azken fadoa izango zela, eta ez zuen jakin nori zuzendu azken begirada. –Amalia?
‎Gizona nahasturik zegoen, ez zuen halako erantzunik inola ere espero, eta ez zeukan argi zer egin behar zuen. Harrezkero, ez zeukan dudarik egia zioela gazte afrikarrak, baina ez zen hura berak espero zuen egia. Zer egin behar zuen hondakin ziztrin harekin?
‎Arraina garbitu eta Polikrates berehalaxe konturatu zen eraztun hura berea zela, halabeharrak bueltan ekarri zuela etxera. Eta erabaki zuen Jainkoen agindua zela hura, Jainkoek esan nahi ziotela ez zuela merezi alferrik sufritzea, bizitzak berez ekartzen dituela sufrimenduak eta zoriontsu bazen zoriontsu izaten jarraitu behar zuela.
‎Natalia, baina, deliberaturik zegoen sakrifizio hura bere bizkar gainean kargatzera; hasi ere, halaxe hasi zuen bere ibilbidea, indartsu bezain borondatetsu; egunak aurrera egin ahala, ordea, indarrak ahituz joan zitzaizkion, ez baitago gaixo gaixoagorik zaintzaile osasuntsua gaixotu nahiko lukeena baino, eta era hartakoa baitzen Natividad, bere ahulezia indar gisa erabiltzen zuena, teorian bera baino indartsuagoa zena –Natalia osasuntsua.. batean zapi busti bat eskatzen zion ahizpari, kopetan jartzeko; bestean azpil bat, oka egiteko; orain listuontzia; gero pixontzia; geroago bizkorgarria... behar zuenean beharrekoa eskatzen zuen, hutsik egin gabe, eta behar ez zuenean ere bai, zoaz baina joan ahala zatoz, zatoz baina etorri ahala zoaz... bidean harriak jartzea beste eginkizunik ez balu bezala.
‎Beñardoren egoera negargarria zen, zinez: ezpainak dar dar zituen, besoak eta gorputz osoa ere bai; postura hura bere burua botatzera zihoàn norbaiti zegokion, inondik ere, baina Beñardok ez zuen bere burua bota; aldiz, jiratu, horma txikiari bizkar eman eta negarrari –negar luze bati– ekin zion, apurka apurka zubi gaineko lurrera egin zuen arte. Gero, negarrak lasaituta edo, zutitu eta anaiaren lantegirako bidea hartu zuen.
‎Jarrera hark, haatik, ez zuen Regina santujale estu bihurtu, markesa anderea bihurtu ez zuen bezala: esan nahi baita Ama Birjinarenganako debozioak ez ziola jantziei ez ispiluei zièn zaletasuna eragotzi –nola, bada, Ama Birjina irudikatzen zuen bakoitzean, markesa andereak irudikatzen zuen bezala irudikatzen bazuen, otoiztegiko koadroko emakume eder jantziaren arabera! –, ezta balsa dantzatzea galarazi ere, Reginak dantza hura bere lagun neskameekin bakarrik praktikatzen zuen arren edozein tokitan –gela batean edo larrainean–, beraiek ahopeka entonaturiko konpasean sarri, bi mundu haiek –munduaren mundutasunari lotua bata eta Ama Birjinaren debozio espiritualari lotua bestea– elkarren osagarri balira bezala: hots, debozio hark ez zuen Regina urrundu Reginak berak amets zuèn luxuzko mundutik, are gehiago hurbildu baizik; adierazgarria izan zen, alde horretatik, Reginak –markes jauna bere krisian amildu baino hilabete lehenago– egun batean jaso zuèn gutuna, Nazariok idatzi ziona eta Regina pozez gainezka jarri zuena:
‎Gero –markesa andereak bere jarduna bukatu bezain laster–, muturra okertu zuen, keinua berehalako batean desegin bazuen ere. Baina aita kalonjea zalantzak hartua zegoen, antza –begien eta eskuen etengabeko mugimenduek halako zerbait aditzera ematen zuten behinik behin–, eta luzaz egon zen pentsatzen... hogei segundo, hogeita hamar, berrogei; esan nahi baita aita kalonjeak jokoan ikusten zituela, beharbada, bere ospea eta izen ona, baita bere buru estimua ere, arazo hura berak eta berak bakarrik konpontzera zeramana; badirudi, bestalde, arrisku bat ere ikusi zuela afera hartan guztian –zabaldu ere, zabaldu zituen itxuragabeki begiak, halako batean, beldur ezkutu batek bat batean hartu balu bezala–: zer izango zen, izan ere, bere ospeaz eta izen onaz, baldin eta Natalia hiltzen bazen, exorzitatzen zuen bitartean?, zeren, markesa andereak eta doña Normak esan zutenez, Nataliak gaixo gaixo igaro baitzuen gaua, hilzorian ere bai, eta zeren hura ez baitzen exorzismo batek hilen bat eragiten zuèn lehenengo kasua izango, gauzak okerreko bidetik egitekotan.
‎helduleku hura, ordea, minarena zen, lagunen barre algarek eragin ziotenarena. Nola erauzi, baina, erraietan errotutako min hura bere baitatik, edo, erauzi ezean, nola apaldu eta txikiagotu gutxienez. Protesta oihu bat egin zezakeen, edo burla egin ziezaiokeen Faustiri eta" artaburua" deitu, edo gauza gordinago bat," urdanga" adibidez, irainak iraina ordain.
‎Orain, haatik, bazirudien Gerardori atsegin zitzaiola orezta hura, berak –Nataliak– madarikatutzat zuena baina Gerardoren irriak, aldi berean, bedeinkatzen zuena. Eta arestian itolarrian zegoenak airea berritzen nabaritu zuen biriketan, Gerardoren irri hura bera Nataliari, bat batean, hauspo bilakatu balitzaio bezala. Baldintza haietan, irriari irriz erantzutea erabaki zuen Nataliak –ahalegin bat ere igarri zitzaion zentzu horretan, ezpainen mugimendu hautemangaitzean–, baina ezin... buruan beste pentsamendu bat sartu baitzitzaion orduan, ausaz, irria ezpainetan izoztu ziona, ohartu zenean –ohartu edo– ezen Gerardoren irriak beste esanahi bat ere izan zezakeela:
‎Jarraian, markes jauna gelatik irten –geldiro irten zen, geldiro eta hotz, hoztasun hura bere aginpidearen beste aurpegietako bat balu bezala–, eta markesa anderea negar batean urtu zen.
‎–Ikaragarria! –esan zion laminak hura bertatik bertara ikustean, auskalo nondik zetorrèn argi mehe baten argipean.
2009
‎Iragan horren bila, Gandiaga ez da joan neopaganismo baten ildotik, jainko(?) zaharrei basoihanetan aldareak ezarriz, esne eta gurin eta loreak edota odolezko hilgarriak ere haiei opaltzeko, sasiakelarre poetikoak gau festetan ospatu dituztenen bidetik are ezago. Ordea, iragan hura bere barnean egosiz, bere mentalitatean eta fede kristauan eboluzionatuz joan da, zabalduz. Hasieran nahiko hertsia baitzen, etxeko eta komentuko tradizioan.
‎Konfirmatuta, bere instintoak ez dio oraingoan ere hutsik egin, gorputz perfektua dauka emakume honek berak buruan zuen sofarako. Ziurtatze aldera, emakumearen arropak kentzen hasi da, hura bere arropekin gauza bera egiten ari den bitartean.
‎Egun osoa zer egin jakin gabe egon omen zen. Azkenean, baina, gorpu hura bere herriko hilerrira eraman behar zuela ulertu omen zuen. Bere hitzetan,, itsasoan hildakoek lurrean hartu behar dutelako atseden, beste hildakoen konpainian?.
‎Bare. Ez zen hura bere estiloa, ordea. Haizeak zalapartaka mugitzen zituen plastikozko zinten aldera luzatu zuen besoa.
‎Ez zuten inongo loturarik egingo, besterik gabe. Bakarrak behar zuen, azken lerro haiek irakurrita, begiak erne jarri eta galdera hura berari zuzendua zegoela ulertuko zuena. Ba al dakik txanpon batzuk topatu ditugula?
‎Arantxa hilda. Ezin nuen hura bere horretan irentsi. Ugarteri deika aritu nintzen ero moduan.
‎Reginak hainbestetan eta hainbestetan entzun zuen hitz hura, ama?, non ohiko bihurtu baitzitzaion, hitz hura bere eguneroko paisaia pertsonalaren osagai edo objektu arrunt bat balitz bezala, beste izen bat, azken batean, egunerokotasunak eta inertziak higatua; orain, aldiz, hitz hura entzun zuenean, lehen aldiz entzun balu bezala sentitu zen; maila batean, halaxe zen, gainera. Reginaren begiak, argitan blai?!?, seme edo alaba batek izen hartaz lehen aldiz deitu zion bakoitzean antzeko sentimenduak bereganatu baitzituen, zirrara atsegin batek sabelaren oinaze guztiak ezabatzen zizkiola eta urtzen, eta Domingo orduantxe jaio baitzen mundura bigarren aldiz, egun batzuetan hil edo bizi egon ondoren, heriotzatik hurbilago bizitzatik baino, itxuraz; horregatik, semearen ahotsak hartua eta onartua sentitu zenean, eskaini zizkion besoak bere gorputzaren gorputz izandakoari, eskaini zizkion musuak eta eskaini zizkion hitzak:
‎zabalik behar zuen: Feliperen osabak, adibidez, lur bat agindu ziezaiokeen, non harriak mintzatu eta patatak printzesa sorginduak izan baitzitezkeen, eta Gabino lur hura bere egiten ahaleginduko zen ziurrenik, baita harri eta patata bildumak osatzen ere, oina mundu hartan pausatu ahala; Feliperen osabak, baina, mapen lurra agintzen zion, eta mutila mapen amaraunean harrapaturik gelditu zen:
‎Semeak baiezko keinua egin bezain laster bereganatu zuen Reginak, antza, bere bidea hantxe amaitu zuelako sentipena, baiezko hura bere solasaldia errematatzen zuèn helmuga balitz bezala; ehun eta laurogei graduko bihurgunean sartu eta kontrako bideari ekiteko garaia zen, beraz, eta alabari erruki gutxieneko bat erakustekoa:
‎kondenatua sentitzen zenean, ihesbiderik gabe, etsi egiten zuen, erabateko etsipenez etsi ere; halakoetan, begiak ixten zituen segundo luze batzuetan, edo begirada galtzen zitzaion auskalo non, keinu ezin adierazgarriago batean, kondenaren marratik aurrera bizitza bost axola izango balitzaio bezala, inguruko hotsekiko sorgor, itxura batean; Damasok, baina, bere ahulezia hartan aurkitzen zuen bere indarra, bere begiradaren jabe egin bezain laster igartzen zitzaiona, bat bateko sorgortasunak harriaren nolakotasuna emango balio bezala, paradoxikoa badirudi ere; xake jokoan, adibidez, nabarmena zuen joera hura, unerik larrienetan, erregea belauniko jartzeko gertu? asmatzen baitzituen jokaldirik harrigarrienak, partidaren nondik norakoak itzulipurdikatzen zituztenak; bazirudien, beraz, heldulekurik gabe geratzen zenean aurkitzen zuela Damasok bere heldulekua, eta bazirudien, halaber, ezaugarri hura bere nortasunaren osagai nagusietako bat zela, anai arrebek, baita Teofilo Mariak ere, hala irizten zioten, orduantxe errespetatzen baitzuten Damaso, inoiz errespetatzekotan; Damaso, izan ere, bizitzaren eremuan kokatzen zen bakoitzean, defentsiban bezala agertzen zen, betaurreko lodien eta gorputz traketsaren mugek mugatuta; bizitza atzean geratzen zitzaionean, baina, galtzen zuten kristal lodiko betaurrekoek beren loditasuna, galtzen zuen trakeskeriak bere garrantzia:
‎esan zion? Maria Bibianarengana joan, hura bere gelara eraman, harekin elkarrizketatu?. Zuk uste duzu besoak gurutze eginik errezatu behar dela arrosarioa. Ez ote da, bada, nahikoa bihotza belauniko edukitzea?
‎izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere: hurkoari on egitea eta oin puntten gainean ibiltzea, zentroa bazterrean balu bezala, zaratatik eta zalapartatik ihesi; Ernestinak ez zituen jatorria ez sorlekua ahazten, bide bazterrekoa zela, alegia?, eta horregatik bilatzen zuen, akaso, bide bazterreko Jainkoa, bide hura bere berezkotasunarekin lotua balego bezala, etxekoen artean eta etxeko eltzeen artean, prozesioetatik eta hotsandiko manifestazio erlijiosoetatik urrun; horregatik, halaber, izeba Ernestinak ez zuen hegan egitea amesten, Domingok bezala, ezta Ama Birjinaren agerraldi batekin ere, Reginak bezala, nahiz eta, Regina bezala, oso arrosariozalea zen, hainbesteraino, non, arrosarioa errezatzeko ordua i...
‎Teofilo Mariak, azkenik, negar egin nahi izan zuen apika? negar egin nahi izan zuen ziurki, baina, aldi berean, ez zuela negarrik egin behar erabaki zuen, mutilak bere buruarekin borrokan zirudien behintzat?, hura bere buruari jarritako agindu bat balitz bezala, jauregiaren etorkizunak bere aita bezain gizon gogorrak eta ahaltsuak behar zituelako, baldintzarik zailenetan ere negar egiten ez zutenak; erabaki hura, halere, bihotza une batez bigundu zitzaiolako edo, uste baino malda gorago egin zitzaion; eta negar egitera zihoan, eta begiak ere hezatu zitzaizkion apur bat, baina, orduan, bere burua madarikatzeari ekin zion amorruz, ezpainak nabarmen mugitzen zituen behinik behin, bere buruarekin haserre zegoelako itxura emanez?:
‎jaso, bai, munstro zikin hori!?. Baina burua galtzen ari zen Nazario, eta pentsamendu bihurritu hark galtzen zuen; horregatik, pentsamendu hura bere baitatik egozteko edo, burua astindu zuen ezker eskuin hiru bider, nabariro, noiz eta bizkar gainean esku bat sentitu baitzuen, ahots bat airean:
‎Haurrari bularra bigarren aldiz eman zionean, esate baterako. Regina bere gelan zegoen ordurako, nondik haurrarekin bakarrik utz zezatela agindu baitzuen?, munstro txiki handia eskuetan hartu bezain laster nabaritu zuen Regina Aldasorok sentimendu nahasi hura, beldurrak eragindako nazka izan zitekeena, edo nazkak eragindako beldurra, bat batean haur desitxuratua komunean behera botatzeko gogoa nagusitu balitzaio bezala, haren aurkako eta bere buruaren aurkako gorrotozko sentimendu zikin garbian; ondoren, berriz, haragi puska itsusi hura titi muturretatik eseki zitzaionean. Reginak ezetz eta ezetz esaten zion buruaz bere buruari, estu eta larri?, haurrak eta haurraren itsustasunak bortxatua sentitu zen; hark, gainera, gaizki egindako haurrak?, ongi baino hobeto hartzen zion esnea, zoritxarrez, edo ongi lapurtzen zion, hobeki, lapur bat bezala sentitu baitzuen une batez, sufrimenduak eta ukoak bat egin zuten behinik behin Reginaren betartean?, hain egiten zitzaion besoetan zuèn, zer? hura bere haragian arrotz, eta hain bere lurrean atzerritar. Ataka estu hartan, nola gertatu zitzaizkion don Zoiloren hitzak?, antzeko beste kasu bat izan nuen, eta hura ez zen hiru egunetik pasatu??
‎Domingok, beraz, hutsune bat zuen, eta hutsuneak min ematen zion? horregatik ahalegintzen zen hutsune hura bere ametsekin betetzen eta mina berak asmatutako historiekin gozatzen; Benjamin Maria hil zenetik astebetera edo izan zuen, hain zuzen, beste amets bat, aurrekoaren antzekoa, hura ere, honen antzera, ez baitzen oso zehatza, halako moldez, non, buruan, forma aldakorrak eta ertzik gabeko irudiak nahastu baitzitzaizkion, berak hala kontatu zion bederen Albertori?, harik eta, halako batean, intziri ... –Benjamin Maria al zara??, baina mutila galdera egin bezain laster itzarri zen; nork esan zuen, baina, fantasmak ez zirela existitzen?; zer zen, bada, berak ametsetan ikusi zuena?
‎musikak halako ahal magikoa balu bezala, itzala baretzen eta otzantzen zuena, Orfeoren lirak piztiak bezala, halako eran, non, azkenean, itzalak bere solidotasuna galdu eta hauts bihurtzen baitzen, edo hegazti baten luma, musikaren airean? horregatik etorri zitzaion Adari, ausaz, gramofonoa noiznahi jartzeko ohitura, hainbat operatako ariak mila bider entzuteko, hura bere gaitzarentzako terapiarik onena zelakoan.
‎erori egiten zitzaizkion, hain egiten zitzaion, zinez, besoetan zuèn, zer? hura bere haragian arrotz, eta hain bere lurrean atzerritar, deabruak hartua ote zegoen, bada, Regina, eta norbaitek exorzitatu behar ote zuen, don Rafael kalonjeak Madrilen Nataliarekin egin zuen bezala, exorzismo haren ondorioa porrota izan zen arren??, Ernestinak nekaezinki animatzen bazuen ere: eutsi eta eutsi, Regina?
‎Hitzik ikaragarrienak esan zizkion Domingok berriro ere, baina, azken lauzpabost minutu haietan, gauza asko ikasi zituen izeba Ernestinak: hura bere problema zela ulertu zuen, esate baterako, eta ez Domingorena, garrantzitsuena ez baitzen, ausaz, begiek zeri begiratzen zioten, baizik eta nola begiratzen zioten, fantasmak eta munstroak ez baitziren kontzeptu negatiboak Domingorentzat, positiboak baizik, jauregi batek, benetako jauregia izateko, derrigorrez behar zituenak; zergatik ez, beraz, Domingoren begirada kutsatu gabea bere egin edo bere egiten ahalegindu??
‎behin edo behin, lanetik itzuli bezain laster: . Zer moduz dago zera???, galdera hura bere baitan isildu zuen arte; ongi oroitzen zituen, halaber, don Zoilok anai arrebei zuzendutako hitzak, haurra jaio bezain laster: –Neska mutilak:
‎–Ez!?, neskamearen magalera biltzen zen bitartean, babes bila edo; Rakelek, ordea, galdera errepikatzen zion: . Jakin nahi al duzu??; eta Adak honela erantzuten zion, magal hura bere beldur guztien tximistorratza balitz bezala: –Bai!?; eta bukaeran ere, halatsu, egun batean Ada aspertu zitzaion arte:
‎Hala egon ziren, Adak burua atzera bota zuen arte, noiz eta Domingo, Adari adatsean hiruzpalau muxu samur eman ondoren, hasperenka hasi baitzen, bere ezpainez Adaren ezpainak bilatzen zituela; ezpainek ezpainak ukitu baino lehentxeago, baina, Domingok arrebari besoetatik berriro heldu eta, hura berarengandik aldentzen zuela, honela esan zion, ezpainak artean ere dar dar:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura bera buru 15 (0,10)
hura bera bizitza 14 (0,09)
hura bera egin 14 (0,09)
hura bera aita 6 (0,04)
hura bera ere 6 (0,04)
hura bera etxe 6 (0,04)
hura bera baita 5 (0,03)
hura bera bera 5 (0,03)
hura bera egon 4 (0,03)
hura bera haragi 4 (0,03)
hura bera lagun 4 (0,03)
hura bera ez 3 (0,02)
hura bera gain 3 (0,02)
hura bera hartu 3 (0,02)
hura bera hori 3 (0,02)
hura bera kabu 3 (0,02)
hura bera leku 3 (0,02)
hura bera nortasun 3 (0,02)
hura bera aginpide 2 (0,01)
hura bera aldendu 2 (0,01)
hura bera amets 2 (0,01)
hura bera aurpegi 2 (0,01)
hura bera barn 2 (0,01)
hura bera barruko 2 (0,01)
hura bera beldur 2 (0,01)
hura bera berezko 2 (0,01)
hura bera berezkotasun 2 (0,01)
hura bera bezala 2 (0,01)
hura bera dantza 2 (0,01)
hura bera defentsa 2 (0,01)
hura bera eguneroko 2 (0,01)
hura bera entzun 2 (0,01)
hura bera esku 2 (0,01)
hura bera estilo 2 (0,01)
hura bera gaitz 2 (0,01)
hura bera gela 2 (0,01)
hura bera gorputz 2 (0,01)
hura bera inkontziente 2 (0,01)
hura bera isildu 2 (0,01)
hura bera izkina 2 (0,01)
hura bera jarri 2 (0,01)
hura bera kausa 2 (0,01)
hura bera kuadrilla 2 (0,01)
hura bera maila 2 (0,01)
hura bera memento 2 (0,01)
hura bera menpe 2 (0,01)
hura bera Natalia 2 (0,01)
hura bera neska 2 (0,01)
hura bera nolabaiteko 2 (0,01)
hura bera on 2 (0,01)
hura bera oneratu 2 (0,01)
hura bera pare 2 (0,01)
hura bera problema 2 (0,01)
hura bera seme 2 (0,01)
hura bera solasaldi 2 (0,01)
hura bera toki 2 (0,01)
hura bera ukan 2 (0,01)
hura bera urtebetetze 2 (0,01)
hura bera adierazi 1 (0,01)
hura bera adina 1 (0,01)
hura bera agertu 1 (0,01)
hura bera albo 1 (0,01)
hura bera alor 1 (0,01)
hura bera ama 1 (0,01)
hura bera amatzako 1 (0,01)
hura bera amorru 1 (0,01)
hura bera anaia 1 (0,01)
hura bera arropa 1 (0,01)
hura bera aski 1 (0,01)
hura bera asmo 1 (0,01)
hura bera atari 1 (0,01)
hura bera atseginekin 1 (0,01)
hura bera aukera 1 (0,01)
hura bera aurkako 1 (0,01)
hura bera aurkitu 1 (0,01)
hura bera auto 1 (0,01)
hura bera autohondamen 1 (0,01)
hura bera azken 1 (0,01)
hura bera babes 1 (0,01)
hura bera baitaratu 1 (0,01)
hura bera batera 1 (0,01)
hura bera begira 1 (0,01)
hura bera beha 1 (0,01)
hura bera behintzat 1 (0,01)
hura bera berreraiki 1 (0,01)
hura bera berri 1 (0,01)
hura bera beso 1 (0,01)
hura bera beste 1 (0,01)
hura bera bete 1 (0,01)
hura bera Hans 1 (0,01)
hura bera Ingalaterra 1 (0,01)
hura bera Murua 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia