Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2004
‎Zer esan behar nion? Bera ni baino nagusiagoa zen, horretan ez zegoen dudarik, baina oso ipuinzalea ere bai nire aldean. Aingeru Guardakoa zer den erakutsi duenik ez da oraindaino bitartean sortu eta, gauzak hola, nik nahiago dut ezezkoan egon.
2010
‎Guretzat behintzat, bada amorragarria pentsatzea Frantzian garai horretan ez zegoela darwinismoaren aldezlerik, eta hizkuntzalaritzaren esparruan nabarmendu zen darwinista ia bakarra, hain zuzen, Julien Vinson izatea eta, hain justu, euskara bezain hizkuntza trakets eta atzeratu bat aztertzen aritzea.
‎Zure ama bezala."" Ez dakit zer esan, Adela", aitortu nion. " Begira, David —jarraitu zuen berak— Ez dut nik murmuraziorik egin nahi inoren aurka, baina gazte horiek horretan ez ote dabiltzan, beldur hori daukat. Agian norbaitek ordaindu egin die etxeari eta pabiloiari su emateko.
‎Kasula zuri eder bat jantzita zegoen ordurako, eta aldarera eraman beharreko kaliza atontzen ari zen. " Lubis konpainia ona da, horretan ez dago zalantzarik esan zuen. Berriro ere, buruarekin lagundu zion baieztapenari— Beraz, ez duzu ariman minik.
‎Urteak pasatu dituzte esplikatzen kultura batzuen afera izan behar zela, profesionalizatu behar direla gauza guziak; jendeak ulertu du bozkatzea bezala dela. Egun horretan ez dugu gure herritartasunaren froga ematen, baina bozka salan uzten. Abdikatzen dugu lau edo bost urtetarik, arintzen gara, gure erantzukizuna kritika jomuga izanen den baten bizkar ezartzeko, gure orde, gure gauzez okupatzeko.
‎orain bide bazterreko belarrak marraskatu, orain aharrantzan pixka bat egin, lurrean etzan egitea ere ez ote du nahi! Martxa horretan ez dira berehala oraintxe diren haitzebakitik irtengo, ez dira helduko ilundu gabe hirira. Bere onetik irtenda, egin dio purrustada:
2011
‎Arte horretan ez duke galdu azpiko belarra, eta bai onduko du inguruetakoa.
‎Bistan da horrek ez dituela Imanoli gertatutakoaren alde guztiak argitzen. Baina hori posible izatekotan beste hari batzuk tenkatzen saiatuko naiz aurrerago—, badago eremu horretan ez ahaztu beharreko zerbait: gaztetan izandako, amestutako eta aldarrikatutakoaren kontra datorren erresaka antzeko bat beste muturrera eraman dezakeena —eta ez naiz soilik jarrera politikoez edo ideologiaz ari— Imanolek 90eko hamarkadatik aurrerako ibilaldian hamar urte lehenago irribarretsu eta ustekabean esandako zenbait gauzaren zama eta benetako dimentsioa heriotzaraino agerian geratu zitzaizkiolakoan nago.
‎Bigarren erresistentziari aukera bat eman behar diogu noski. Horregatik, nik lagunduko nizueke, horretan ez izan zalantzarik, Marco.
‎Bestalde, one/ ane bukaera dutenetan (azentua o edo a horretan ez dutelarik) ene egiteko joera dago: Frantxixkotxone> Frantxixke (txe) ne, Garrone> Garrene, Intxantxone> Txantxene, Juantxone> Juantxene, Laurentxone> Lantxene, Martitxone> Martitxene, Martitxonezarra> Martitxenezarra, Paulone> Paulene, Zabaletanea> Zabaltene.
2012
‎—Tiratzaile aparta da, horretan ez dago dudarik —esan zuen— Eta horrek beste abantaila bat ere badu: kartutxo gutxiago dituzue.
‎Richardsonek ez zien ondo irizten wapose ketuei. Oso goxoak ziren har haiek, horretan ez zegoen zalantzarik, baina arazoa haien itxura zen. Harrak ziren, azken batean.
‎Irakurgarritasuna (I) kontzeptu zabala eta irekia da, non sartu behar diren estiloa, argumentua eta hau aurrera eramateko segitzen den bidea. Jakina, irakurgarritasunaren arloan mota desberdinak kabitzen dira, batzuetan irakurleak lan gogorrago egin du irakurgarritasun maila horretan ez galtzeko, beste batzuetan baino nekosoago egingo zaiola, alegia. Pertsonaien karakterizazioa edo ezaugarritzea (K):
2013
‎Hor hasten da euskaltasunaren istorio hau, eta zentzu batean hor bukatzen. Hasieraren eta bukaeraren tartean gauza gehiago egon litezke, eta horretan ez daukagu zertan denok ados egonik.
2014
‎Ezin dizut poema bat eskaini poema bat jada ezin delako izan erakusleihoa edo bai beharbada, baina kasu horretan ez dut irakurriko edo bai, zergatik ez, baina irakurriz gero ez dut gozatuko inoiz ez baitut bilatu nire isla erakusleihoetan edo bai, zergatik ez nukeen gozatuko ilargi zuripean ebatsitako kotxe batean poemaren erakusleihoa erasoko bagenu.
‎Inpresio hori ematen didate batzuetan binakakoek bertsotan ere eta lanak kolore interesgarriagoa hartzen du. Escualdunac en orokorki egoerak eskatzen zuen bertsolari paper aldaketa, gai horretan ez zen borroka frentaletik komeni, senaz hartu zuten bertsolariek, nehork ez zien erraten nor ziren edo noren larruan sartu behar zuten.
‎Jartzen zen solasean eta zerbaitek sortzen zuen gaia eta bertsoa, erantzuna, bizpalau gehiago... horrek pizten zuen istorio baten kontatzeko enbeia. Arratsaldea pasatzen zen, bertsoak baziren barnean baina hizkuntza zen zentroa, kinka txarrak aipatuak ziren eta horretan ez egoteko artea zen, gaiaren uztea ofizioa da ere. Hizkuntzaren laborategi.
‎Denbora berean frogatu behar dugu ez garela itsutuki folklore eta tradizio zale, hirian ibiltzen dakigula, eta kanpokoa itsastea, arrazoi estra artistikoengatik, irekidura froga dugu. Eta tokikoak ez badu berri hori maite, horretan ez badu berea ezagutzen, ez bada heldu ikustera, ba orduan irekidura falta salatuko da. Beti funtzionatzen du.
‎Potoak ere ezin dira esplikatu txapelketaren kozina horretan ez dabiltzan jendeei. Ez zaie posible bertsolari batek saioa egitea eta 7 izatea.
‎Emazteak moxtu dituzte eta hiru egun berantago erresistentziaren medaila paporatzen zioten alemanaren ohetik jakin zituelako funtsezko errenseñamendu batzuk eta behar zenari jakinarazi. Geldi horretan ez gara hagiografian ariko, ez dugu euskaldunez erresistente populua eginen. Ez frantsesak baino gehiago ja.
‎" Paper zuria eskribiturik..." bertso sortari dagokionez, bat datoz eskuz jasotakoa eta liburuan argitaratu zena. Kasu horretan ez dago zalantzarako aukerarik. Zintak kontsultagai dauden galdetu dut.
‎Ez du zertan aldaketa sakonik ekarri; bai zalantza, ordea. Krisiak beti pizten du zalantza, aldaketa egoera horretan ez baitago jakiterik itzulgarria den edo ez, aldaketa azalekoa edo sakona izango den. Luzerako etorri ote den.
‎Gu ez ginen pobreak izango, baina izeba Maria Luisa aberatsa zen, horretan ez genuen zalantzarik. Uste dut aitak ez zuela txango horien berri izaten, baina amak ez zidan sekulan esan joan etorri haiek isildu behar genituenik.
‎Maindireak sagar gezak ematen zituen etxeko sagastiaren hasieran zabaldu genituenean, izebak esan zuen eguzkiak on egiten ziela maindireei, hark osatzen zuela garbiketa, hark zuritzen zituela benetan maindireak. Irudikatu nuen gure etxeko patioa, maindireak han zabaltzen genituelako eta ikusi nuen zulo horretan ez zegoela sekula santan eguzkirik.
2015
‎Literatura adituek sexu eszena bat dagoela deliberatu dute, suhar eta gordina. Baina kapitulu horretan ez dago sexu expliziturik, esan ohi denez. Julio Cortazarrek iradoki edo egiten du manera ezinago delikatuan, baina irakurlearen irudimenak beteko ditu esanguraz haren berba ilaun iradokorrak, halatan non irakurleak grafikoki plasmatuko baitu bere buruan egileak giglikoz adierazi diona.
‎Horretaz doa, igartzen dudanez, Elsa Artzeren nobelaren pasarte bat. Eleberriaren gehiena elkarrizketen gainean eraikia izan arren, pasarte horretan ez dago halakorik. Ezkabako jazarpenean, soldadu talde bat basoan aterpetu diren lauzpabost iheslarien bila doa.
‎Armarik eskura baldin baneuka, etxe horretan ez luke egunak argituko.
‎—Bai, tira. Nobela horretan ez dut idatziko Ezkaban gertatu zenaz bakarrik; memoria bera izanen da gaia. Kontalariak, errelatorako materialak biltzearekin batera, Ezkaban bertan bizi zituen haurtzaroaren pasadizo batzuk aipatzen ditu.
‎Egia da une batzuetan horien presioa garrantzizkoa izan dela hizkuntza batzuen estandar idatzia sortzeko, hezkuntza elebiduna sortzeko eta Konstituzioan errekonozimendua izateko. Baina azken urteotan jaso ditugun zantzu guztiek eta CONAIEkoekin tokatu zaizkigun bilerek erakusten digute diskurtsotik harago ez direla pasatzen, eta horretan ez direla kasu askotan gobernukoak baino kontzientziatuagoak. Gidari indigenak, gehienetan, gaztelaniaz ari dira beren seme alabekin, zantzu bat aipatzearren.
‎Esan ere aspaldi esan zigun Luis Razeto latinoamerikar jakitunak, ekonomia solidarioari buruzko erreferente nagusietakoa denak: kontinente horretan ez egiteko Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten duten kooperazio mota hori, proiektuen bidezko kooperazio hori.
‎Pasarte horretan ez da biolentzia ekintzarik aipatzen, bestearen ideiez zabaldutako ezinikusia baizik, eta horretan da gure bandoen arteko gatazkaren analogia benetakoa. Odolean bagenerama bezala, harreman tolesgabeetarako ezintasuna, besteen iritziak erasotzat hartzen ditugula.
‎plaza bat hutsik, non herritarrak elkartuko diren egunero, denon arazoak soluzionatu nahian. Plaza horretan ez dago Jainkorik, ez dago erregerik, ez dago bankurik, ez dago armadarik, ez hizkuntza zuzentzailerik. Jendea batzeko espazioa besterik ez da, denok parte hartzeko modukoa, eta bakoitzak nahi duena esatekoa.
‎" Etorkizun batean gizarteak ulertu du herrialdeek muga politikoak dituztela eta baita muga kultural eta etnikoak ere, eta ez dutela zertan bat egin". Gogoeta horretan ez da aintzat hartzen XXI. mendeko gizarteak printzipio demokratikoan oinarritu behar direla, eta gizarteak ulertu behar horrek beste kezka batzuei erantzuten diela. Hartara, hitzaldi guzti haiek Nafarroako elite politikoaren ideologiaren zerbitzura zeuden.
‎Reino de Don Quijote. Aisialdiaren parke erraldoi horretan ez ziren ez haize errotarik egingo ezta liburutegirik ere. Han erraldoi bakarra eraikuntza enpresaburuen negozioa zen:
‎Hala eta guztiz ere, gizarte demokratikoetan sortutako mugimendu berrien aurrean fundamentalismoak atzera egiten duela ematen duen arren, esan bezala, badira aitaren etxera itzuli nahi direnak. Eta, zehazkiago esanda, itzultze horretan ez dute denek berdin jokatzen. Badira, izan ere, fundamentalismo katolikoarengandik zein mugimendu berriengandik ihes egin nahi dutenak, baina fedea berreskuratuz; badira desertuak dakartzan etsipen eta noraezak sorrarazitako ezinegonagatik berriz ere federa itzuli direnak, baina aitaren etxera damuturik itzuli barik; hau da, Vattimok defendatu bezala, itzultze hori ez da damuturik aitaren etxera itzultzen den umearen kasua, bilatzen dena euskarria baino ez da-eta, erlijioaren beraren alde baikor eta positiboa.
‎—Damurik, egiteko horretan ez hazaket lagun, Poningo! erran zion Lichik, kadira batean eseririk, eta popular a pipatzen ari.
2016
‎—Jakina, bi aste zulo horretan ez duk broma.
‎Hurrengo egunean, Maria Teresaren afarira joan aurretik? Baina Stefanok okindegira egin nahi zuen bisita hark ere erabakigai jarraitzen zuen, eta modu horretan ez zen xamurra asteriskoen arraian akotazio berri bat egitea. Azkenean, akotazio berririk gabe, ilargi bat marraztu zuen arraiako azken asteriskoaren gainean.
‎Berak ez zuen errurik. Egia bere kontzientziaren zati txarrak kontrakoa adierazten zuela, baina adierazpen horretan ez zegoen egiarik, baizik eta bere ahulezia. Beste haurtzaro bat izatera, beste heziketa bat izatera, Arratoiak ez zukeen edukiko aditzera emateko indarrik.
‎bere lehenbiziko euskal liburuak izkiriatu eta argitara eman zituen Orexan zegoela, baina horrezaz gainera, kaleko euskaldun berriek udan euskara kolore biziagoz janzteko proiektua eraman zuen aurrera. " Orexa’ko Udarako erri Unibersidadea" bataiatu zuen horretan ez zen bakarrik izan, eta Jon Oñatibia adiskidea izan zuen lagun.
‎Egintza, ordea, konbentzionala, bukaeran moraleja duten lan horietakoa, eta irakaskintza arras kristaua: oker hasi eta zuzen bukatzen den beste istorio bat dugu, laua, ia hutsala, bere tamaina laburra kontuan harturik aldapa erpinegia gertatzen dela, eta horretan ez zuen sobera asmatu gure olerkariak; kondentsatuegia atera zitzaion, trinkoegia.
‎Santuak modan bide dira hartzara, gorantza legokeen burtsako balio berria bailitzan, eta Erromako eliza katoliko apostolikoaren nagusia jo eta su ari da azken boladan santu berriak izendatzen, orain artekoak gutxi bailituen. Ez gara gu inor Joan Paulo II.ak doneturiko guztiak ongi ala gaizki aukeratuta dauden esateko, horretan ez baikara iaioak, eta gurea ez den beste etxe bateko kontuak baitira. Alta, eta honakoxea baldin bada geroantzean nagusituko den joera, hemendik gutxira santutuen zerrendetan euskal literaturaren izar distirantak diren zenbait izen aisa erants litezke, hil orenean santurrina baitzerien; eta huraxe baliagarria baldin bada beren euskal lanak inoiz baino ozenago plazara ateratzeko, geure poza ez dugu inolaz ere ezkutatuko.
‎Berdintasun Legearekiko atxikimendu zintzoa, horretan ez baitu zerikusirik Espainiak ez deabruak.
‎Zerrenda berean egon zen, kasu horretan ez luzarorako, arropa denda bat. Dendariek txostenak islatzen duen bigarren kasuaren neskak egindakoa egin zuten arte.
2017
‎Buenos Airesko Concepcion elizaren parrokoa anitz urtez aita Brid euskalduna izan zen, ziurrenez, lehen emaztearen familiartekoa. Ameriketara iritsi eta laster, 1873an, hango lagunek behin behineko mediku lizentzia lortu zioten Tandil en jarduteko, hiri horretan ez zegoen-eta medikurik.
‎Mundu horretan denborak beste abiada bat zeroan. Mundu horretan ez zegoen lekurik Tyrannosaurus rex miresgarriarentzat.
‎Minak bitartean, Valle de Santiagotik irtenda, iparralderako bidean sigi sagan jarraitu zuen Pueblo Nuevo zeharkatuta. Guanajuatotik gero eta hurbilago zeuden insurjenteak, errealistek une horretan ez zekiten Mina non zegoen eta zer egin nahi zuen. Ibilaldi horretan Minak topatu zituen errealisten gudarostetik desertatu zuten ofizial bat, sarjentu bat eta bi soldadu.
‎" nik pairatu dut euskaldun izatea, baina gure seme alabei ez zaie gauza bera gertatuko". Beraz, familia horretan ez da" balio ez" duen mintzoa seme alabeekin erabiliko.
2018
‎Hala eta guztiz, Arana Martixak ia berrogei laguntzaile zerrendatu ditu denetara, lehen eta bigarren mailakoak bilduta. Zerrenda horretan ez duzu aurkituko emakumerik, ezta ere Etxepare medikuak salatu diguprintzeak emaztetzat hartua zuen euskalduna (geroxeago eskainiko diogu atal bat).
‎Areago, gogorarazi dit Uriarteren kasuan zerpentsatu aski eman didan desbideratzea lehenago azaldu dudana, hots, nola azkenerako Uriarteri ez bide zitzaion geratu hasierako ardura literarioaren axola izpirik ere eta nola murgildu zen zain eta muin katiximagintzan. Gainbehera hori, beharbada, ez zen izan niri iruditu bezain erabatekoa, eta, beharbada berriro, Uriarteren inplikazioa alor horretan ez zen izan printzeak nahi zuen bestekoa. Datu bat duda horren alde:
‎Bestalde, gobernadorearen aginduz atxilo hartutako presoei (hau da, behin behinean atxilotutakoei, ustezko delitu bat egiteagatik oraindik izapidetu gabeko zioaz leporatuei) mantenua emateko gastuak bere gain hartu baitzituen, Nafarroako Foru Diputazioak ere zerrenda bat osatu zuen mantenu gastu horien xede izandako pertsonekin, eta gastu horri erantzun zitzaion espetxealdiaren egunak zehaztu zituen. Zerrenda horretan ez dira atxilotzeko arrazoiak eta atxilotuen bizilekuak zehazten, eta beraz, metodologiaren ikuspegitik zuhurki erabili behar dira datu horiek iturri gisa baliatzeko garaian.215
‎Ezin da eskuz hautatu: zerrendatik hartu behar da... eta zerrenda horretan ez da agertzen Euskal Herria. Euskal Herriko erakunde eta enpresek ere badituzte horrelako formularioak, eta horiek ere ez dute uzten halako aukerarik.
‎Hala ere, motibazioa ez da soilik klimatikoa. Etxegintzaren ekonomia eredua ez da espekulatiboa, eta honela, Finlandiako sistema tradizional horretan ez dago etxe hutsik hirietan. Duela mende bat, legeak behartu egiten zuen alokairu kontratu guztiak urteko egun berean hasi eta buka zitezen, hutsik zeuden etxebizitzen errolda urtero berritu ahal izateko.
‎Ez nuke nahi ezkondu, ez eta lagun batekin bizi ere. Aitortu behar dut lanbide horretan ez naizela aberasten. Ez dakit aurrezten.
2019
‎—Nire bilash horretan ez da drogarik. Eta ni han nabilen kolegioan ere, ez dut uste.
‎—Gehiago entzun beharrik ez daukat esan zion minutu baten ondoren— Zure meatze horretan ez dabiltza Bilboko ingeniariak hil dituzten terroristak. Hala izan balira orain ez litzateke laborategirik egongo.
‎Marrubi usaina alde batera utzita, ongi egon liteke berriz beste pertsona bat ondoan izatea. Ez tortillengatik, jakina, horretan ez dut itxaropenik; ordainketa erraztu eta konpainia egiteko, bederen. Aurrekoak alde egin, eta beste inor ez hartzeko erabakia hartua nuen.
‎Nik bertan ile apaindegi bat jarriko nizuke. Eta nik une horretan ez nuen ongi jakin zer erantzun, eta hasi nintzaion nire paper kontuak, espainiar hiritartasun agiria, pasaportea eta abar. aipatzen. Eta erantzun nion:
‎Egun horretan ez zen ezer berezirik gertatu, laurok berriketan aritu ginen eta gero afaltzera joan. Baina astebete edo hamar egun pasatu ondoren, etxean Florinarekin afaltzen ari nintzela, Alonsorekin elkartu egiten zela aitortu zidan.
‎—Ba, ez. Aldi horretan ez zen tekila izan, pisco baizik. Pisco Alto del Carmen, ez zait inoiz izena ahaztu.
‎Montego Bay hiritik aireportua baino ez dut ezagutzen, bertan hegazkinez aldatu behar izan baikenuen Arendek eta biok Argentinaraino egin genuen txango zalapartatsu hartan. Beraz, teknikoki mintzatuz, esan daiteke aldi horretan ez nuela uhartea ukitu. Garai hartan Kirstin nire ama hil berria zen.
‎Existitzen zena sartzen zen unibertso txiki hartan; hori bakarrik. Beharrezkoa da konturatzea hori izan zela betetzen zuen funtzio bakarra; hortaz, garai hartan gure burua kokatu bezain fite, erran dezakegu adizki horretan ez zegoela deus ere aditz denborarekin zerikusia zuenik. Harri bat atzo, harri bera gaur. harria da, hori baitzen esperientziatik ikasi zutena.
‎Bertzalde, onartu ere onartu behar dugu eraketa horretan adizkiari igartzen zaiola euskararen baitatik sortua izan zela: eraketa horretan ez dago ezer gure hizkuntzan goiz edo berandu erabiltzen ez zenik: aditzoina, TE/ TZE hizkiak aditz izenarekin eta N inesiboarekin erabiltzen dira.
‎Hala izanez gero, garbi ikusten da deklinabidearen hasiera, euskararen historian, lehenengo garaietara joaten zaigula; baina, hala eta guztiz ere, hor adberbioaren presentziak ez ote du garbi uzten inesiboaren kontzeptua barneratu baino lehen asmatu izana denik? Hala bada, arrazoi beragatik ondorioztatu dugu hemen adberbioaren n hizkia berezkoa dela, hau da, hitz horretan ez dagoela, ez errorik, ez atzizkirik, edo berdin dena, hemen eta hor adberbio erakusleak inesiboa asmatu baino lehenago indarrean zituztela.
‎Bertzenaz, pentsatu zer egiten ahal den da oinarrizko adizkiarekin. Osaera horretan ez dago deus ere garai haietan erabilgarri ez izateko: galdetzailea eta 3 pertsonako oinarrizko adizkia baino ez, lehenengoan; eta bakarrik, intonazioaren bidez bideratuta, bigarrenean.
‎Alabaina, inguru horretan ez da gaztainondorik ezagutzen; beraz, aukera hau baztertu behar da.
‎Ihartzaundi aldean, edo Sakulu aldea ere deitzen zaio. Ospelalde horretan ez da bordarik izandu Belakutik hasita Maringonera bitartean. Puñalgiñeneko apeza, Don Juan Olaetxea zen Maringonearen nagusi, eta saldu egin zuen; borda gehiago ere bai, saldu zituen.
2020
‎Barrua hunkituta gelditu zitzaidan; sei urte besterik ez nuen, baina ondo gogoratzen naiz. Gau horretan ez genuen gehiago lorik egin.
‎Egunkariaren portadan politikariek erakutsitakoarekin ere ez zen inor hunkituko, seguru ezetz. Hala, bada, hutsune horretan ez erortzearren, mami apur bat izango zuen desio baten bila hasi nintzen. Eta hara non, ia nahi gabean, Sakanan gertatu nintzen berriro.
‎Jakin ezazue, muga bat zeharkatu duzue Greenwich meridianoa bezala zeharkatu, sentitu gabe: mural horretan ez dago Oteizaren espiriturik. Beste hemisferio batean dago Zumetaren obra, ez du loturarik ez Jainkoarekin nola Arantzazuko apostoluek, ez etnografiarekin edota herri tradizioarekin.
2021
‎Dirudienez, irletako dinosauroetan ere nahikoa arrunta izan zen nanismo intsularra, eta hari esplikatibo horretan ulertu da Lañuko Lirainosaurus astibiae titanosauroaren tamaina erlatiboki hain txikia. Gorago aipatu dugunez, sasoi horretan ez zegoen Europa izenda zitekeen kontinenterik, ezpada artxipelago zabal bat, eta ondo frogatuta dago dinosauro espezie nanoen presentzia irla horietako zenbaitzuetan. Itxura batean, artxipelago horretako dinosauroak beste kontinenteetatik iritsitako emigranteak ziren, eta bertako ingurune baldintzetara egokitu ziren.
2022
‎crudites (jaki gordinak), errekiak, frijituak, gozoak... Maiz osagaiak, inoiz prestatzeko moduak ere irakur daitezke kartan; ohiko bihurtzen ari da jaki izen bakoitzaren alboan argazkia agertzea, hizkuntza horretan ez dakien bezeroari begira.
‎• kontsumitzaileak ordaindu duen bidezko prezio horretan ez eskaintza eskariaren arauek, ez estatuen edo estatuez gaineko elkarteen diruzko edo bestelako laguntzek eraginik ez izatea. bihotzerrea sin: bihoztar; es:
‎iruzurraren aurkako neurriak eskaini behar ditu bilgarriak: ontzi horretan ez dagokion substantziarik ez sartzea, haurrei botika edo produktu toxikoak bertatik hartzen galaraztea, etab.
‎Egun, merkatu birtuala izaki, hor lehengaiak (petrolioa, mineralak, elikagaiak), nekazaritza produkzioak, finantza aktiboak, interes tasak eta beste hamaika negozia daitezke, dena ere salgaitzat hartua baitago. Merkatu horretan ez da nahitaezkoa ondasunak bertan fisikoki edukitzea (hots, ondasun edo zerbitzuen egiazko jabea izatea) negozio aukeran jartzeko. Horrelakoetan, ondasunen saltzeko edo erosteko balizko balioaz egiten dira parioak eta horrek, noski, benetako truke balioetan tentsioak sorrarazten ditu.
‎Julian Apraizen argitalpenean ezin dira inolaz ere atzeman Cervantesen liburuaren grazia eta airostasuna, bilduma horretan ez baitago euskarazko prosa eredu adosturik. Horko itzultzaileak zein bere erara aritu dira manerarik dispertsoenean, eta horrenbestez Kixoteren euskal irakurleak ez du aurkituko ahots cervantestarraren euskal ordainik, zenbait ahalegin deslotu baino, elkarrengandik guztiz dibergenteak.
‎Xinplea eta topikoa irudituko zaizula baieztatzean, ez dut uste egiatik urrun ibili naizenik, baina gauza jakina da egiati izateak ez dizula bermatzen justua zarenik aldi berean. Erran nahi baita, Eizagirre idazleak ez zeukan irakurlerik, are gehiago, euskarak berak ez zeukan irakurlegorik eta, beraz, egoera horretan ez duzu beste erremediorik xinple idaztea baino, eta, aukeran, hobeto xinple xinple egitea, erraza, fazila, aisita. Horren kausetariko bat da, esaterako, Jean Etxeparek 1934an deskribatu zigun irakurle euskalduna:
‎Ez, ez zuen barkatu, eta ez zuen barkatuko. Beatrizek horretan ez tematzeko aholkatzen zion, inoiz ezin dela jakin nola jokatuko duen pertsonak, are gutxiago itsu itsuan maite izan den gizona tartean bada. Nao, Beatriz, nao, perdoar nao.
‎Horrela, ibiliz, erabaki du biharamunean goizean goiz aterako dela etxetik, eguna argitu aurretik eta fardelak bertan jarraitzen badu, itxiturari salto eginez begiratuko duela, hurbiletik, garajean duen esku argia hartuta. Ordu horretan ez da inor ibiliko kalean, are gutxiago pinuen etxearen inguruan.
‎Normalean ordu horretan ez da oraindik inor atera pareko etxetik eta horrekin berresten du zelatariak zerbait ari dela gertatzen han. Handik gutxira ateratzen da emakumea lorategira eta hasten da lurreko hortentsia adarrak biltzen.
‎Apenas zalantzarik gabe seinalatzen du nahi duena kontratistak eskaintzen dizkion aukeren artean, berogailuak, galdara, sukaldeko etxetresnak eta gainerako altzariak. Bitarte horretan ez dira lanak gelditzen. Eguerdian, langileak bazkari legea egiten hasi dira, eta teilatua jarria dago, guztiz, ertzetako hodiak jartzen hasiak dira.
‎Egarriz behatzen ditu jendearen joan etorriak eta egiaztatzen du ilunabar horretan ez dagoela apenas zaharrik oinezkoen artean, eta ironikoa iruditzen zaio hori, bihartik aurrera begi bistan izango duen giza paisaiarekin alderatzen badu. Arropatik haratago mozorrotu da, baina horrek ez du kezkatzen.
‎Helbide bat du eta ordutegi bat, arratsaldeko 6etatik aurrera. Bitarte horretan ez du Parisen turismoa egiteko asmorik. Aztertzen du hotelaren ingurunea, jaten du ohiko croque monsieurra eta hotelera itzultzen da.
‎Hor gelditzen da, gizona lantegira sartu arte. Une horretan ez zaio eguraldia hoteletik atera denean bezain txarra iruditzen, ezta kalean ikusten dituen ibiltari gero eta ugariagoak bezperan bezain arrotz ere.
2023
‎Esku dardartiek tinko atxiki kristalezko bola horretan ez duzu segurik, izotz mendi eta izar loken artean, geroa antzemanen
‎Non zeundeten Bocanegra lanera sartu zenean? Edo nola zekien Bokak egun horretan ez zela inor egonen atean. Kasualitatez, ez al da zuen afiliatua?"
‎Itsasgizonen eta itsaslapurren zereginak? Alde batekoek zein bestekoek zeregin berberak zituzten, horretan ez zegoen alderik. Are gehiago, ofizioen arten ez zegoen muga argirik eta erraz iragan zitezkeen batetik bestera.
‎Kasurako, Perez Navarrete kapitainak ziurtatu zuenKatalina, beste izen bat zuelarik, 1608an ezagutu zuela Arauko aldean eta ordurako alfereza bazela (nekez lor zezakeen Katalinak urtebetean alferez gradua hamasei urterekin aurreko urtean komentutik ihes egin bazuen). Katalinak berak idatzi zuen 1624an Nueva Granadan Julian Kortazar artzapezpikuarekin egonzela; baina hori ezinezko zuen, Durangoko artzapezpiku hori urte horretan ez baitzegoen Nueva Granadan, urte bi geroago (1626) hara heldu baitzen eta Katalina Ameriketara itzuli baino lehen hila zen (1630). Tarte horretan Katalina erromes ibili zen Europan barna.
‎Armadorea Anton San Martin zen eta omen zeramatzan salgaien jabea Domingo Mendiola. Kostatik ibilbide labur horretan ez zen piraten arrisku handirik eta halakoetan ontziak ez ziren aseguratzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia