Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 327

2000
‎—Jauna —erran zuen aita jesuitak—, horretan ez dugu antsiarik, baina zure anaiarekin badago beti zertaz kezka eta zertaz mintza... eta hala erran diezazuket ezen ez duela, zuek kanpoan eman duzuen hilabetean, elizarekin dituen obligazinoekin konplitu, zeren, don Laureanok erran didanez, ez baita festa egun bakarrean elizarat joan... Eta haren fama gero eta gaixtoagoa da...
‎Ezagun ditugu munduan ipuinak eta historiak asmatzen dituzten skribatzaile sonatuak, nola Boccaccio edo Cervantes, baina ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen nekez ediren daitekeela Berceokoaren don Bildur hura baino asmatzaile joriagorik eta emankorragorik? Honetan eta hartan eta bertze mila gauzatan egon naiteke dudos, baina horretan ez dut dudarik. Eta uste dut ezen hala izan zela atzo, eta hala izanen dela bihar.
‎Mamu istorio baterako lekune aproposa zirudien, balaztendako zapatak eta automobilendako pieza osagarriak galdatzen dituzten labeetan gorituriko izaki beldurgarrien jabego. Herri mortu doi doi argiztatu horretan ez zen inon ere Ximurraren ibilgailu handiaren arrastorik. Hara eta hona puska batean itsu-mandoka gidatu ondotik, autoa geldiarazi nuen, burro isiletan.
‎Ikusia naiz Kristina negarrez, alkoholak erasanda. Une horretan ez nuen halakorik jasanen.
‎Abuztuko astearte gau horretan ez zen gauzak samurrago ez joateko arrazoirik. Dexenteko karga garraiatuagatik ere, neure buruaren jabe eta xutik egoteko gauza nintzen, Josureneko neure bizitegi behin behinekora azaltzean.
‎Jadanik ohitua egon behar nuen, baina aurreko bietan txundidurak baizik ez baninduen jo, oraingo aldian sentipen ernegagarri bat ernatu zen nire baitan, nire lagun ederra adarra jotzen ari ote zitzaidan. Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik. Burutapen gaiztoa berehalako batean aienatu zuen geroago eta hazitzenago zihoakidan grinak, eta behin berriz baietz erantzun nion, baietz bada, aurkituko genuela hura gelditzeko manera, zinez, baina —eta hau, hitzez barik, buruan baizik ez nuen erabili— mesedez eta faborez, ez nintzala berriz ere geldiaraz, ez nintzala, otoi, ezegitekoren bat eginen ez banuen.
‎Hango neskez, haien iheskeria —lotsa? zuhurtzia? — baizik ez dut gogoan, baina horretan ez zeuden sobera aparte neure ohiko bizilekuan ezagutzen nituenetatik. Gainerakoan, deus guti:
2001
‎Zenbat gehiago ikusi behar ote ditugu. Baina hobe horretan ez pentsatzea. Eta hasperen luze batez, beste zigarro bat piztu du.
‎Egun horretan ez da ingeleseko klasera joan. Ezin du.
‎Nola azaldu berak duela eraztun hura. Zerbait asmatu luke zuritzeko eta horretan ez da sekula oso abila izan, gezurretan.
‎Ordu erditxo horretan amak alabatxoa aldi guztian altzoan estu estu eginda izaten du. Alabatxoa denbora horretan ez da nigar egitetik gelditzen.
‎‘Hiri horretan ez da jenderik bizi ala? ’
2002
‎Ez pentsa, hala ere, kardulatza bezain zakarra denik nire arreba hori. Gauza on asko ditu, horretan ez dago inolako zalantzarik, eta ikusiko duzu nola lagunduko dizun gorgonekin duzun arazoa konpontzeko garaian.
‎Zilarbiziren istorioak entzunda, Pertseok begirune handia hartu zion, eta pertsona miresgarritzat zeukan. Gazte hark ondo ezagutzen zuen mundua, horretan ez zegoen zalantzarik, eta benetan ez dago, Pertseo bezalako gazte ausart batentzat, hori baino gauza atseginagorik: mundua ezagutzen duen norbaiten adiskide egitea, eta haren ezagutzak dastatzeko eta gozatzeko aukera edukitzea.
2003
‎hasi nahi zelarik nolazpait Espainia, estatu nazioaren lehen konstituzioa asmatu zuten Cadizeko gorteetan, 1810ean. Frantses eskolako Konstituzio horretan ez zen ordea lekurik Euskal Herriko foru eta lege za harrentzat.
‎Kanpotarra. Alemaniarra edo norvegiarra; horretan ez ziren ados jarri. Malcok esan zuen, ez bata ez bestea, hegoafrikarra zela.
‎Eskerrak eman zituen Matiasek negua zelako, eta Luvinok jertsea zeukalako jarrita. Izan ere, modu horretan ez zitzaizkion Luvinori besoetako ileak ikusten. Matiasek, Luvinoren bekainak eta betileak ikusita, Luvinoren besoetako ileak imajinatu zituen, eta okurritu zitzaion Luvinoren besoetako ileek kaosetik hur egon behar zutela derrigor, kaosaren beraren definizioa ez baziren.
‎Abereek ez dutela inoiz horren krudel jokatzen pentsatu omen zuen senarrak oharra irakurri zuenean, aldean etzanik zuen zakur leialari burua laztantzen zion bitartean. Gau horretan ez omen zuen lorik egin. Beldurra, pena edo sufrimendua baino sentimendu konplexuagoak zerabiltzan nonbait barrenean, eta goizean, lanera joan aurretik, parketik ohiko itzulia egiteko zakurrari deitu zionean honek arraro begiratzen ziola iruditu omen zitzaion, zakurra bera ere errukia edo gupida sentitzeko gai izango balitz bezala.
‎Garai batean, beren artean hobeto konpontzen zirela zirudienean, elkarrekin ateratzen omen ziren ilunabarrean, eta hondartzaren gaineko pasealekuan barrena ikusten omen zituzten bata bestearen pausoan baina elkarrekin hitzik egin gabe, eta itsasoko arragoa urdinean urtzeko zorian zegoen eguzki gorriari begira geratzen omen ziren, ikuskizun hori jarraitzeko bide ertzean propio jarriak ziruditen aulkietan eserita. Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen, txalupa geldiak ikusten dira egonean kulunkan eta horiei begira edo olatuen kontaduria egiten jarraitzen omen zuten eserita eguzkia sartu eta gero ere, herriko beste bikote heldu askok egin ohi zuten bezala, itsas brisarak eguratsa freskatzen zuen arte.
‎Ainhoarekin elkarrizketa gutxi dago, gero! Ez, zuen koadrila horretan ez da elkarrizketarentzako leku askorik geratuko. Hor, bildotsak bezala, batak agindutakoa beste guztiok egin, eta kito!
2004
‎Seguruena, bera Israelen zegoelako. Nik Palestinarako bidea hartu behar nuen eta egoera horretan ez nuen harekin enkontru bat eduki nahi. Jadanik hasita nengoen bi herrialdeen banaketa egiten; ordura arte Nathan eta niretzat ez zen existitzen Palestina, Israel baizik.
‎Hobeto horrela. Denbora behar nuen gauzak euren lekuan jartzeko, eta momentu horretan ez neukan denborarik; amonaren bila joan behar nuen, ahalik eta arinen, gainera.
‎nondik nora joan eta abar. Adila eta Intisar izebekin edo osaba Islahrekin berba egin behar nuen bidaian jarri orduko; bagenekien aurretik norekin zegoen amona, baina momentu horretan ez nekien norekin egon zitekeen.
‎Suharen ezpainetan irribarre arraro bat ikusi nuen. Momentu horretan ez nuen jakin deszifratzen, baina geroago konturatu nintzen zergatik zeukan irriño hori. Isilik hasi zen beharrezko gauzak biltzen:
‎Aldeak alde eta xehetasunak xehetasun, munduaren argazki hits horretan ez luke oso oker ikusi bere burua euskaldungoak ere. Etnozidioaren datu batzuk aski argigarriak dira:
‎–Unescok enkargatutako txosten hark dioenez, euskararen biziraupena ez dago bermaturik. Ni ziur nago belaun honetan euskararen egoera aurreko belaunean baino askoz hobea dela, horretan ez dut zalantza izpirik. Ez dut inolako zalantzarik belaun honetan ere ez dela galduko?. 166 Zentzu berean mintzatu zitzaigun Aizpurua bera beste kazeta batean ere:
‎Irudipena dut, ez da besterik, baina bada zerbait: irudipena dut, nioen, euskal herri elebidunaren aldeko iritzi horretan ez ote duen eragin handiagoa erdararen aldeko aukera ideologikoak irizpide soziolinguistikoen zerak baino. Aukera ideologiko horren esanetara makurtuago ikusten dut Salaburu teoriazko jakite alorrean baino:
‎Ikustekoa izango da mundu dinamika berri horre tan orain arteko Estatu logika hilgarri hori gainditzerik izango den. Aurre iragarpen horretan ez dago aho beteko adostasunik gure artean: batzuek, Etxezarretak berak beharbada, lokalismoaren susperraldirako abagune egokiagoa aurreikusten dutela dirudi, eta eleaniztasunaren gaia hortxe bertan koka dezakegu nahi izanez gero; 692 beste euskaldun batzuen aburuak ez du baikortasun horretarako aukera handirik antzeman, globalizazioaren fenomenoa ez duelako ikusten egungo Nazio estatuen aurka doan logika ekonomiko eta kultural gisa.
‎Ni ez naiz ordea iritzi horretakoa: hizkuntza oro, mintzabide huts izateaz gainera, kultura baten zati, kultura horren adierazpide eta are ikur ere badela sinesten dut nik, eta badakit sinesmen horretan ez naizela bakarra. Hizkuntza eta kultura lokarri sendoz estekaturik daudela uste dugunontzat, berriz, nekez hiztun talde batek bizi iraupenezko garapenik eskura dezake bere herri izatearen nondik norakoaz jabetu eta hori guztia gainerako dimentsio geo historiko eta sozio-kulturaletan itxurazko modu batean txertatu gabe?. 319
‎Ez da halakorik gertatzen ikasteko modua bigarren mintzairarena denean, orduan garatzen diren ezaugarri psikosozialak arras bestelakoak direlako. Bigarren horretan ez dago ama hizkuntzaren bizipen eta erropenik: hura bizitzaren hizkuntza izan da, giza garapenaren mintzetan estekaturik hazitako mintzoa; hau, berriz, adimen jarduera formalaren ezpalekoa, didaktika molderik komunikatiboena egokituta ere.
‎–Oraintxe iritsi gara muinera, hainbat amets pizten eta hainbat eragiten digun lekura. Hau eta hori eta bestea esango dugu, baina gure eskoletako (edo eskolatik pasatako) gazteek euskaraz egite horretan ez dugu aurrerapen handirik ikusten. Euskal eskolatik pasa diren edo hortxe ari diren gazteek ez dute, urrundik ere, orain mende laurden espero genezakeen aurrerapenik egin, euskaraz jarduteari dagokionez?. 643
‎Era berean, konturatzen zara hartua duzun jarrera temati horretan aski bakarrik zabiltzala, euskaldunak oro har ez dituela gauzak horren zorrotz hartzen, aise lerratzen dela inguruak ezarri dion hizkuntzara. Gure kontzientzia linguistikoaren indarra arras apaldua dagoela, eta bakarkako jardun zoro horretan ez daukazula zereginik, hizkuntzarena, ezer izatekotan, parametro sozialetan planteatu behar den auzia delako. Horregatik, eta beste hamaika arrazoirengatik, Xabier Gantzaraini bezala, nekeak gain hartzen dizu:
‎gizarte eredu berri baterako, giza nortasun berri bat. Tren horretan ez zeukan hitzik Estaturik gabeko herritarrak, ez bazen trena ikatzez hornitzeko. Hitzik gabe, berezko hizkuntzan eta kulturan alfabetatu gabe, ikatzaren kolorea zeukan zibilizazio berriaren iraultzak nazio zapalduetan:
‎Arraiok ez badu, hitzetik hortzera aniztasunaren eta elebitasunaren aldeko aldarriak isildu gabe dabiltzan garai hauetan, horra non zebilen otsoa ardi larruz jantzita. Gauza bat esan, baina esandako horretan ez sinetsi.
‎Hango gatazka gogorren ondoriozko emaitza aski ezaguna dugu: ez ditzagun bi hizkuntza eta kultura herrietako ikasle irakasleak unibertsitate bakar baten barrutian bildu, barruti hesi horretan ez da loratuko eta loratu behar lukeen aniztasunaren eta bizikidetasunaren lorategirik. Lurraldetasun soziolinguistikoaren aurka, pertsona irizpidean oinarritutakoa kontrajarri ohi du gizatalde nagusiaren eledunak.
‎Ez, badaude gauza batzuk esan ezin direnak egoera horretan. Ez horretan ez eta beste batzuetan ere, dena aitortzera, ze barregarri geratzeak ere baditu bere mugak.
‎Aitarekin gogoratu zen," zu italiarra zara" esaten," edozer esaten dizutela ere, italiarra". Eta erabaki zuen ezetz, bera gau horretan ez zela irtengo, dokumentu berri bat prestatu ziotela eta bost ardura ziola monasterioan beste urtebete pasatzea ere, eta ezetz, bera ez zela Emilia Romussi.
2005
‎–Dena dela, guk presionatzen jarraituko dugu. Aukeratu dugun sagua egokia da, horretan ez dago zalantzarik. Gainera, bagabiltza kontrol talde lokala aukeratzen, ezin hobea.
‎Hiria eta hizkuntza ezagutzen ez dituen bakarra, hain zuzen ere. Tokio moderno horretan ez dituzte sakelako ñimiño horiek holakoetarako erabiltzen ala. Gutxien espero zuenean Tokion topatu ostean, besteek bereizi beharra...
‎Monikak begi onez ikusten zuen hauen arteko harremana: normalean ez zuen iritzi onegia jatetxeko jendeaz, eta bera enkargatzen zen denak konturatzeaz, horretan ez zuen gaizki ulerturik nahi izaten, baina Itziar eta Mateo langileak eta isilak ziren, ez zuten Monikaren autoritatea dudatan jartzen eta eskatzen zitzaiena baino ez zuten egiten.
‎jertsearen azpian ezkutatu eta beheko aldea praketan sartu, kamisetak sartzen diren bezala. Modu horretan ez zion eskuez eutsi behar, prakek eurek eusten zioten, eta gomazko gerrikoak ere bai, eta eskuak natural mugitu zitzakeen Mateok. Liburuzainarekin hitz egiten zuenean, esate baterako.
2006
‎Ez dugu pentsatuko, Unamuno-k lerro hauek Katalunian eta Euskal Herrian pentsatu gabe idatzi dituenik. Baina horretan ez du pentsatu gura, beste bide honetatik darama bere gogoeta: " Por otra parte, el paneslavismo, el pangermanismo y el anglosajonismo no son más que movimientos basados en la lengua.
‎Aitatxik gutitan ekartzen zuen ahora. Gogoko izan zuen, horretan ez da dudarik: " Ederra zuan, baina osasun laburrekoa".
2007
‎Nik ez, eta gehiago esango dizut: sentimenduak argudiatzeko tranpa horretan ez naiz eroriko. Nik orain Josu maite dut, eta kito.
‎763 Proudhon en antifeminismoaz, ik. ANSART, P., El nacimiento del anarquismo, Buenos Aires 1973, 239, eta bertoko bibliografia. Aldiz, Proudhon en arrazismo edo antisemitismorik liburu horretan ez da aipatzen.
‎Orduan jakin nuen, ziurtasun osoz jakin ere, adarra jotzen ari zitzaidala, Irenek ziri ederra sartu nahi zidala, beste askotan egin izan zidan bezalaxe. Etxola horretan ez zegoela inor, Onofre bere imajinaziotik sortutako izen bat besterik ez zela, Ray izeneko txakurra bezala, eta inork ez zigula, azken finean, gorputz atalik eskuztatuko pizgailu ziztrin baten truke.
2008
‎geuri zegokigun, zorrak zirela eta; baina ez zuen ematen gure kapitainaren kideek, batez ere nik ikusitako bi elementu haiek, Zakur Beltzek eta eskale itsuak, beren lapur sariari gogo onez uko egingo ziotenik, zertarako eta hildakoaren zorrak ordaintzeko. Kapitainak agindu bezala segituan zaldia hartu eta Livesey doktorearen bila joan banintz, ama bakarrik eta babesik gabe geratuko zen, eta horretan ez zegoen pentsatzerik ere. Egia esan, ezinezkoa zirudien bera edo ni denbora gehiagoz etxean gelditzeak, ikatz puskak sukaldeko su burdinan erortzen edo, erlojuaren tikitakak berak asaldatu egiten baikintuzten zeharo.
‎bide hegaletako arte adarrek orain ezkutatu, orain erakutsi diharduten margo arrotz bat. Une horretan ez du bidea inorekin partekatu nahi. Aurrean doan horrekin tartea zabaldu nahian, zalantzan dago bizkorrago ekin eta aurrea hartu ala lastertasuna moteldu eta urruntzen utzi.
‎Testu honen balizko irakurleak nik baino hobeki daki abertzaletasunak, oro har behintzat, interes eta helburu politikoak dituela jomugan ezarriak, aldez aurretik begiz joak, eta, hori eta horrenbestez, jomuga horretan ez zaigula ageri herri euskaldunaren irudi zehatzik, jadanik jatorrizko euskal esanahi zehatza erauzia duen Euskal Herriaren edo Euskadiren edo Nafarroaren kontzeptu politikoa baizik. Historian barrena datorkigun euskal nazio linguistikoa eta kulturala, nazio politikoaren aldarean sakrifikatu nahi digute abertzaletasunaren bertsio nagusiek, salbuespenak egon baldin badaude ere.
‎Arrazoi guztia du hor Barandiaranek. Eta hala eta guztiz ere ikuspegi horretan ez al da hizkuntza errealitatetik at dagoen tresna mekaniko gisa definitzen aldez edo moldez. Niri behintzat hala iruditzen zait, alegia, gure eskemak nahita edo nahi gabe honelatsu funtzionatzen digula:
‎Horregatik, hedabideetan euskaraz nahiz erdaraz isurtzen diren juzguazalpen batzuk, oka eragitekoak dira eta ez dago irratia edo telebista itzali beste biderik. Abertzaleen Euskal Herri horretan ez dagoelako herri euskaldunaren erreferentziarik, euskara gaitzat hartuta edo ari ez baldin badira bederen. Orduan, mintzoaren gaia euskara dutelako edo, herri euskaldunaz oroitzen dira, euskaldun izatearen bazterkeriak salatzeko.
‎Euskal nazioaren izaera etnolinguistikoa euskal hitzaren lantegi nazionalean moldatuko balitz, lantegi horretan ez genuke hizkuntza gatazkarik izango. Gatazkak, klase borrokaren araberako gatazkak, euskal hitzaren arragoan ebatziko lirateke, munduko beste herri normalizatuetan bezalaxe.
‎–Bai, herriko agureen artean hautatu dute bat. Gero sei hileko iniziazio aldia dauka, epe horretan ez dauka ez garbitzerik ez bizarra egiterik, arropa zuria eraman behar du eta inork ezin du ukitu. Kantatu egiten du sarri hogonak.
‎–esan zuen, eskuarekin bere arroparen gainean zegoen zakutoa seinalatuz. Beharbada une horretan ez entzunarena egin eta isilik geratu izan banintz, berari bizkar emanik itsasoari begira jarri eta irakurtzen jarraitu izan banu, ohartuko zen okerraz eta gauzak bere onera itzuliko ziren. Baina hori guztia gero pentsatu nuen, une hartan ez nuen jakin gertakariei aurrea hartzen eta bere zakutotik ukendua hartu eta eman egin nion.
‎Guztiak 68ko maiatzean Parisen ibiliak ziren, eta Internazionala frantsesez abesten zuten beti. Mahaitik altxatu eta alde egin aurretik norbaitek ukabila jaso eta lehen konpasak kantatu omen zituen, baina egun horretan ez zioten jarraitu. Jatetxea izen handikoa zen nonbait, jendea zegoen eta ez zitzaien guztiz egokia iruditu.
‎Gure arteko eskasenak eta koldarrenak iritsi dira agintera. Orain, beren iragana aldatu, edertu eta berridatzi nahi dute, eta horretan ez diet inolako erraztasunik emango, esan zuen.
2009
‎Zerrendaren kontuak min egiten du, noski. Batez ere zerrenda horretan ez bazaude, ezta?
‎Laurok. Gauza askotan oso diferenteak ginen, baina moto kontuak ateratzen zirenean, horretan ez zegoen eztabaidarik. Ez neskak ez beste ezer.
‎aurka Dostoievskik. . XIX. mendeko andre gizonaren porrota?, Naturako legeen unibertsaltasunean eta arrazoimen aritmetikoan itsu fededunarena, mekanizismo absolutu horretan ez on eta ez gaizto izan daitekeena eta ez pertsona eta ez ezer, bera, garatua, delako, razionala alegia, Dostoievskiren. Sotozuloko notak?
‎Aita Txorroko donostiarra, sermolaria; Aita Maestro gasteiztarra, teologiako profesorea, autorea titulu aski esanahitsuko. Dios y España por Fernando VII. Oración panegírico gratulatoria? batena (1814); Aita Zubia oñatiarra, Tolosako komentuan, non bizi baitzen, bera antiliberala zen bezainbatean etxe horretan ez oso ondo pasa behar izan duena, etab. Gasteizko komentuan ere oso sutsu ibiliak dira alderdi biak. –Frantsesteak?
‎Existitzea zerbait izatea da, zerbaiten ahor egotea, enparaduarekiko diferentzian eta erlazioan. Jainkoa edo arima adiera horretan ez dira gauzak, ez dira, zerbait?, behaketaz egiaztatzekoak. Errigortsuki ezer ez dira, ez dira existitzen, gizon emakumeak, bere esperientzia sentsutarraren arabera, zerbait izatea edo existitzea deritzonaren esanahian.
‎British School eko ume gehienek jatorri britainiarra dute, edo guraso ezin snobagoak, edota gauza biak aldi berean (gizajoak). Eskola horretan ez da Olentzero edo Tartalo aipatzen. Umeek ez dute Pintxo Pintxo abesten.
‎Berri onak ziren horiek berarentzat, bikainak egia esanda: tarte labur horretan ez zegoen kamera saltzeko denbora askorik, are gutxiago diru hori gastatzeko. Eta gainera, Joana eskura zuen orain, berrogei metro eskasera.
‎Lankideekin? Mojen ikastetxe horretan ez omen zuen lagun handirik, azken urteko ikasle batzuekin komunean erretzen harrapatu zutenetik batez ere. Markos hura ere, ahaztuta eta lurperatuta omen zegoen, arrazoi ezezagunak zirela medio.
‎Zaragozako bezero batek opari gisa eman zizkiola, edo antzeko gezurren bat. Nahiz eta ziur nengoen Mielek ez ziola ezer sinetsi, eta hasieratik atera zuela, nik baino askoz lehenago, horretan ez zegoen zalantzarik, txanpon haien jatorriaren arrastoa.
‎Zerekin eta karroza batekin. Tenore horretan ez ziren halako anitz ibiliko Paris itzalian barna. Karrikaren mehargune batean agertu zitzaigun, hoteltxora ailegatzeko berga guti batzuk falta zirela.
‎Esan nahi dudana da ez zegoela ezertarako astirik, eta iritzi propioa ere oso gutxi genuen. Hiztegi berria sortzen ari ginen, gobernuak apologiatzat jotzen zuen horretan ez erortzeko, eta, era berean, ETAren ekintzak ez kondenatzeko. Zerbait esperimentala zen.
2010
‎Ezerezetik gatoz eta ezerezera goaz, eta bitartean, ez aspertzeko edo, antzerkia egiten dugu? baina ezerezetik ezerezerako antzerki horretan ez dago salbabiderik, kendu hori burutik, Gabino: ez dut, beraz, Kristo Jainkoaren semea denik sinesten, eta ez dut beste ezein salbatzailerengan sinesten.
‎Bestela ere, baina, ni ez nauzu Espainia haustearen alde? horretan ez naiz batere aldatu, ikusten duzu, nazionalismoa anakronikotzat jotzen bainuen gaztetan eta orain ere halatsu?: izan ere, mugak kentzearen alde nago, zeren historiaren denborak norabide hori hartu duen, inperio bati beste bat jarraitzen baitzaio, eta inperioak, kolore batekoak nahiz beste batekoak?
‎ETAk Espainiako Gobernuari su eten ondorengo egoeraz egiten zuen balantzea adierazi zion. Balantze larria egiten zuen Erakundeak, eta Gobernuaren ordezkariei adierazi zitzaien urraketa egoera horretan ez zegoela baldintzarik negoziazio gai berrietan murgiltzeko. Aldi berean, Zapatero presidentearentzat gutuna entregatu zitzaien bere ordezkariei.
‎–Arnaldok adierazi zigun aparte uzteko, horrek ez zuela oztoporik egingo prozesuan, baina jakin behar genuela beren etxe barruan urak mugitu egiten zituela. Baina gu horretan ez sartzeko. Hori esatea asko esatea zen guretzat, komunikabideetan zer oihartzun zuen kontuan hartuta?.
‎Jainkosak agertzen ziren, enperadoreren bat. Baina alua eskuineko eskuarekin estali nahi duen andrearen irudi horretan ez dakigu oso ondo Venus hori zer egiten ari den. Eta bularrak ez dira garai hartakoak?.
‎Eliseo Gilek ere hitz egin zuen bilera hartan, azaltzeko azken hilabeteetako lana batzordeko kideen eskaerei erantzutea izan zuela, eta martxan zituela hainbat ikerketa indusketetan agertutako zeramiken gainean. Bilera berean, partaide guztiek adostu zuten une horretan ez zela beharrezkoa beste lan arkeologikorik Iruña Veleiako aztarnategian. Lehentasuna txosten arkeologikoak zeukala.
‎Kutxa kontu handiz zabaldu zuen Amaiak eta Mariori ezer esan ez izanaz poztu zen segituan. Kutxa horretan ez baitzegoen ezer. Belusez forratuta zegoen, gauza hauskor bat kontu handiz gordetzeko moduan prestatuta, baina gauza hori edozer zela ere, jada ez zegoen kutxa horren barruan.
‎Kanbioen eskutokia metalezkoa nahi zuen, horretan ez zegoen dudarik:
‎Ongi hezitako, egoki makillatutako eta ezin hobeto jantzitako gonbidatugaia naiz. Kalera irten orduko, azken lurrin ukituarekin, munduari esan nahi diot festa horretan ez nengokeela tokiz kanpo, eta bataz bestekoaren azpitik nengokeela janari eta edari kontuetan. Merke, beraz.
‎Ia oharkabean, egunez zaratatsuena izaten den errementarien eremua utzi dugu atzean. Zerikusi gutxi oraingo giroarekin, gau beranduan ez baita txintik entzuten, ez zoko horretan ez ingurukoetan.
‎Une horretan ez nintzen berba egiteko gauza, korapiloa sentitzen nuen urdailetik eztarriraino, baina Japeka ez da nire egoeraz ohartu:
‎Astero egin zezakeen telefono deia ere, batari edo besteari egingo zion. Eta gutunak biei idazteko asmoa zuen, horretan ez zegoen arazorik, gogoa izanez gero.
‎aita tailerrean, izterra ebaki zion zerraren ondoan, bere indar guztiekin garrasika, ateraino arrastaka iritsi nahian, odola bere hanketatik behera eta porlanezko zoruan barreiatzen zen bitartean; eta aldi berean Nerea etxe atzean, galeperrei purra purra artalea edo pentsua edo dena delakoa botatzen, aitaren orroa entzun ezinda, edo entzun nahi ezta... Hobe zuen horretan ez pentsatu, burutazio hori gogotik uxatu...
‎Gero bere mugikorraren memoriatik ezabatuko duen mezua, hala nola ezabatuko duen bere gorputzetik baina ez gogotik topaldi honen arrasto oro. Baita autotik ere, bururatu zaio, lehengo talka hartaz oroituta, baina horretan ez pentsatzen saiatu behar du. Ez pentsatu.
‎Hala eta guztiz ateak itxita jarraitzen bazuen, ez dut esango gure borrokak zentzua galtzen zuenik, baina onuren eta galeren balantza batean argi samar geratzen zen, ez dakit bide horren alferrikakotasuna baina bai behintzat efikazia eskasa, aurpegian begiak zituen edonorentzat. Hala ikusten nuen nik eta hala ikusten zuten beste askok ere, 93 eta 94 aldean egin genituen eztabaidetan; asanbladetan ez nintzen garai batean bezain fin agertzen, baina auzi horretan ez nuen huts egin eta neure iritzia eman nuen. Hala ere, gutxiengoan gelditu ginen.
‎Ezerezetik gatoz eta ezerezera goaz, eta bitartean, ez aspertzeko edo, antzerkia egiten dugu... baina ezerezetik ezerezerako antzerki horretan ez dago salbabiderik, kendu hori burutik, Gabino: ez dut, beraz, Kristo Jainkoaren semea denik sinesten, eta ez dut beste ezein salbatzailerengan sinesten.
2011
‎Familia txirootako giroak horretan ez duela laguntzen esaten bada ere, goiz asko erakutsi nituen eskolarako dohainak. Hasiera hasieratik nabarmendu nintzen, diktadurapeko ikastetxe zurrunetan:
‎Etxera gonbidatu ninduen, baina pare bat kale lehenago aparkatu zuen autoa eta gerritik oso modu nabarmenean helduta eraman ninduen auzoan barrena. Ilunabarra zen, ez zebilen jende askorik kalean, baina ni guztiz deseroso sentitu nintzen, ez inork ezagutuko ninduelako, auzo horretan ez bainuen lagunik ezta ezagunik ere, baina bai ikuskizun merke bat ematen ari ginelako eta nik ezer gorrotatzen badut horixe delako, hizpidea jarri edo zeresana ematea. Saltokitik atera eta autora bidean begiz jo nuenean ohartu behar izango nuen minigonaren azpitik hanka zuztar gizenegiak erakusten zituela, ezpainetako gorria esajeratuegia zuela edo ilaje kardatuak urratuak eragin zitzakeela ingurukoen aurpegietan.
‎Pixka bat nahastuta atera nintzen etxe hartatik eta egunak eman nituen koadernoan ezer idatzi gabe. Emakumeei beste tankera bateko gizonezkoak gustatuko zitzaizkiela erabaki nuen, ni baino helduagoak, horretan ez nuen zalantzarik, eta doilorragoak ere bai, edo zakarxeagoak. Ni melenga, belaxka, bigunegia nintzen.
‎Eskola moduan, estetika zehatz bati, gai zehatzei, ezaugarri jakinei erantzuten dion zinema mugimendu gisa (Dogma, Italiar Neorrialismoa edota Free Cinema bezala), horrela hartuta ez du uste euskal zinemaz hitz egin daitekeenik,, ez garelako zuzendariak elkartu esateko goazen euskal zinema egitera, halako eta halako ezaugarriak izango dituena?. Ostera, euskaldunek egindako zinema dagoenik ezin da ukatu eta hein horretan ez zigilu bat, baina euskal identifikazio bat badagoela gaineratu du nafarrak. Alex de la Iglesiak egiten duen zinemak, Medemenak, Urbizurenak, Montxorenak?
‎Karmeni deitu dio, eskatzeko ostatura hurbil zedin eta han esan zezan gau horretan ez zela afaltzera azalduko.
‎–Ni izan nintzen itzuli nintzena, hasieran esango nuke gainera ez ziola graziarik egin nire temak, etsaitasunezko ezaxolan erosoago sentituko balitz bezala; neke hasperen bat sumatu niola esango nuke, bale, etorriko zela esan zidanean. Egun horretan ez genion elkarri hitzik egin; pelikula ikusi genuen nire telebista erraldoian eta joan egin zen, ziurrenik berak gonbidatu banindu nik egitea nahi lukeen eran?.
‎Hizkuntza bat galtzean kultura bat galtzen da eta kultura bat galtzean identitate bat. Hala ere, galera prozesu horretan ez omen da nazio identitatearen hainbat geruza galtzen: –Ingelesek Irlanda okupatu zutenean, irlandarrak kultura ingelesaren eraginpeko identitatea eraikitzen hasi ziren.
‎–Tenore horretan ez diat uste. Badakik, auzo berri horietan oraindik ez ditek lokal askorik.
2012
‎–Ez dakit, niri ere izugarria iruditzen zait, eta ahaleginak egiten ditut horretan ez pentsatzeko. Ez dut ezer ulertzen, egia esan, aurrean zuen aurkezleak baietz egin zion buruarekin, ulertzen zuela eta Ainhoak jarraitu egin zuen?.
‎Nire infinitua den horretan ez da inor sartzen. Gure barruan sartu zaigun ikasgai oro desikasi.
‎Baina gero, bizikleta bide bazterrean utzi eta arbola baten azpian etzaten garenean, gure hankak geldirik daude. Ez dugu pedalkadarik ematen airean, une horretan ez dugu behar eta. Behar denean soilik ematen ditugu, eta egoerak eskatzen duen neurriko energiarekin.
‎Guztia guztiaz egina dago. Horrek esan nahi du gure berezkotasun horretan ez dagoela ezer partikularrik. Hori bai, sartzen bagara arautu dugun munduan, hor dena da partikularra, ze, esaten dugu, ni naiz horren jabea, eta ez zu?,, ni naiz nagusia eta zu zerbitzaria?.
‎Destinoa aipatzen denean denboraren kontzeptua aipatzen da. Zergatik patu horretan, zergatik prozedura natural horretan ez gara lasai bizi ezin badugu hori ekidin. Eta zergatik izan behar du txarra horrek guztiak.
‎Frogarik eskuan ez badu, eskusatuak baleude bezala egiten dute. Biktimaren ezin horretan ez dute nonbait beraien salaketa bat ikusten, logika pixka batekin horixe den arren. Izan ere, biktimaren aldetik, torturarik nozitu badu, nozitu duen erabateko indefentsio egoerari berez datxekio frogarik ezin edukia.
‎Izan ere, nerabezaroan, misterioa, sufrimendua, heroitasuna konbinazioak indar handiz erakartzen du; ezberdin izateko desioak tentatu egiten du; gizarte ereduek beste edozein adinetan baino gehiago baldintzatzen dute eta informazio hitzaldiak ez dira nahiko. Adin horretan ez zaigu gustatzen inork, sermoirik botatzea?.
‎Carlos Oterminek segituan jakin du Haritzek egia esaten duela. Akojonatuta dago, izututa, eta egoera horretan ez da gezurrak asmatzen hasteko gauza.
‎Margolan eta bitxi kontuetan, Fortunato, bere herrikideak bezala, gezurti bat zen, baina zintzoa ardo zaharren auzian. Puntu horretan ez nintzen ni oso bestelakoa: neu ere trebea bainintzen italiar mahatsaldietan, eta ardoa gogotik erosten nuen aukera nuen guztietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia