Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 450

2014
‎Xede horiek biziki polliki itzulikatu dituzte denen ara egiteko gisan. Beren artean denak ados balire bezala eta denak bat gobernuaren alde, hori ez delarik arras liala... Jean Christophe Cambadélis alderdiburuak gaitzeko predikua egin du hauxe azpimarratuz besteak beste, François Hollande presidenta bi urte huntan ari dela hazi ona erein eta erein, ereintza balios horren uzta agertuko dela goitxago edo berantxago.
‎Lertsun, urtxo, ainhara eta amiamoko hegazti migratzaileak dira gisa hortan. (Migratzaile hitz hori ez omen dute denek gostukoa bainan Elhuyar hiztegiak ere aspaldian beretua du eta zendako ez litake beraz baliatu behar?). Bainan ez dira migratzaile bakarrak.
‎Oroit niz Pariseko Géode gune berezian ikusirik erreportaia koloretsu bat biziki ederra Kanadatik Mexikorat joaiten diren tximeleta batzutaz. Itzuli hori ez omen dute haatik beren bizian aldi bat baizik egiten, ez baitira urte bat baino gehiago bizitzen... Horiek hola, gero eta ikerketa gehiago ere egiten da migratzaileak, bereziki hegaztiak, noiz nundik dabiltzan.
‎Zoin den damugarri, plazaratu orduko jendeak harrapaka erosi zuen liburu hori ez baita gehiago salgai atxemaiten. Ager baledi argitaletxe bat erakaspenez betea den obra interesgarri hori berriz Euskal Herri guzira heda lezakeena!
‎Erabaki lerro bat hartua izan da hemen laburzki agertzen direnak. Lehenik Haltya jauregiaren saltzea bere parkeko lur zati batekin, ontasun hori ez baita egokia herriko beharrentzat. Jauregi hortan Herriko Etxearen emaite proiektua bazter utzia izan da garestiegi gertatuko baita herriari.
‎fama hori ez baitute ustegabetarik bildua. Bestalde, hiru egunez segidan, hiru herritako elizetan, ortziralean Urruñan, larunbatean Ziburun eta igandean Donibane Lohizunen, Pariseko organo joile eskola gorenean ikasle diren hiru gaztek musika" ofrenda" berezi batzu eskainiko dituzte denek ezagutzen dugun Thomas Ospital organo joilea sail horren kudeatzaile.
‎Badu 25 urte Alemania, Kanada, Belgika, Espainia, Frantzia eta Israel nazioarteko eskuduntza unibertsalaren jabe direla. Sei estatuetako auzitegiek ahal dituzte krima batzuk burutu dituzten hobendunak lasterkatu, nahiz krima hori ez den estatu horietako lurretan gauzatu, eta biktimak ala hobendunak ere ez estatu horretakoak izan. Zergatik horrelako gaitasun juridiko erraldoia?
‎Txinako hiru buruzagi gorenak akusatuak ziren genozidio, tortura eta gizadiaren kontrako krimak burutzeaz. Pentsa Txinak indar diplomatiko guzak agertu zituela auzipide hori ez zedin gerta. Presione horiek geldiarazteko Espainiako gobernuak lege hori aldatu du.
‎Ikus ditazke Internet sarean bainan erakustegia bera jaz zerratua dute, dena behar dutela arrunt xaharberritu eta aitzina aberastu, Baionako euskal erakustegia duela zonbait urte egin zuten bezala. Museo hori ez da beraz berriz idekiko 2018 an baizik...
‎Kasu haatik, Sarkozy hori ez omen da bost urtez president egon zen hura bera, ez eta lehenago luzaz minixtro izan zen hura. Arrunt beste bat omen da.
‎Nor ote bahitzaileak? Han nunbait jendea ikaran atxikitzen duten sasi gudari futitu batzu, aspaldian gaina hartua han gaindi, denbora batez Al Qaida delakoaren alde agertuak, gero beren gain jarriak, Al Qaida hori ez dela-eta aski bortitza! Aljeriako gobernuak deusik ezin egin naski errabiatuak dabiltzan horien kontra.
‎Aljeriako gobernuak deusik ezin egin naski errabiatuak dabiltzan horien kontra. Batzutan sinets arazi nahi berdin gauzak Kabiliako mendietan ere ez doatzila hain gaizki, hori ez delarik aparantziarik ere egia... Mendia maitez joana zen Herve Gourdel, ez bide zakien Aljerian bazirela toki batzu hoin lanjerosak.
‎barneko aldean egin dituzten makurrei buru egiten laguntzeko. Eskuineko oposizioaren arabera diru parte hori ez zen aski, 4,5 milioi baizik ez baitira kaltetuen eskuetara zuzenean itzuliko. 5,5 milioi baliatuko dira zubi eta errepideen berritzeko.
‎Batzuen beldurra, edo arrangura behin, denborarekin urak ez ote duen Kamarga guzia alde bat estaliko, eskualde hori dena desagertzeraino. Noiz nahi aipu den aro aldaketa horrekin, irrisku hori ez dela emendatuz baizik joanen eta orobat hein bat epe laburrean, mende bat edo bi barne beharbada... Adituek diote irrisku hori ezin ukatua dela bainan ez girela halere oraino hortan.
‎Gu ere gure haurren heziketan ez gaitezen uzkur izan Berrionaren gako hori badela aipatzeko, aro ez balin bada ere. Amodiozko begirada hori ez da behinere zaharkitua izanen, maitasunak baigaitu biziarazten eta askatzen.
‎horren izena, Baroncelli. Izen hori ez dute segurki arrotza Kamarga aldean! Ez baitute ahanzten, ez ahanzten ahal ere, nor izana den Falco de Baroncelli markesa, han berean denek" Lou Marques" deitzen zutena.
‎Ez gira hemen barnago sartuko liburuaren muinean, irakurleari doakio gogoetaren haztea, aberastea, Joxe Arregik proposatzen duen iturritik edanez. Liburu hori ez du idazleak berak frantseseratu bainan lagun talde batek, kapituluka: horiek ditugu Peio Ospital, Edurne Alegria, Xavier Garcia Larrache, Miren de Ynchausti Garate, François Xavier Barandiaran eta Rose Marie Barandiaran, argitalpen horren sustatzaile nagusia Tolosako Hélène Dupont anderea izanki.
‎Ez duela behinere erran holako zerbait gobernuaren xedetan dela bainan bakarrik erakusterat eman hortaz ere mintzatzen ahal litakeela ondoko egunetan, sozial maileko solasketa batzu laster beharrak eta... Ixtorio horrek giroa samindu du gisa guziz eta samindura hori ez da beharbada hain laster eztituko... Gainerat, iragan asteburu hortan, auzia aitzina minberatu baizik ez da, Emmanuel Macron minixtroak ere gisa hartako ateraldiak eginik!
‎Pasa den larunbatean iragan da XILABA xapelketaren bigarren kanporaketa Senperen,'' Larreko'' izendatua den kulturgune berrian. Molde batez eraikuntza berri hori ez bada ofizialki estreinatua ere herriaren ganik, bertan egin da saioa. Kantuan zagoen Xumai Murua-k bere hasierako agurrean azpimarratu du Senperen'' Larreko'' zena bertsularia zela eta haren izena hartzea gatik ez zagoela deus egokiagorik bertsu saio bat baino lehen estreinaldi horrentzat.
‎Anartean sokorri handiak ereman behar ukan dituzte, bixtan dena, leku hoitara. Beharrik Nepal hori ez dela lurralde ttipia, Txina eta Indiaren artean hedatua bere hogoi miliun biztanleekin.
‎• G: Prefetak egin du proposamena, eta erabakia uzten du herrien esku, baina soziabilizatze lan hori ez da egin, eta kontseiluetan ez da aipatzen. Zure ustez nola egin behar liteke gai hori barnatzeko eta proiektu hori hazteko?
‎J.Cl.I: Badakigu hortan badela problema berezi bat, pentsatzea 200 hautetsi bildu diren egitura bat, hori ez dugu sekulan bizitu. Neke da hori nola biziarazi pentsatzea.
‎EEP bezalako erakundeak orain artinoko lurralde kontratuen barnean sartzen dira. Ez baldin bada kontratu berririk izenpetzen ondoko hilabetetan, edo finantzamenduak zorrozki murriztuak baldin badira, ez baldinbadugu hor beste alternatibarik, hala nola herri elkargo bat, antola lezakeena hizkuntz politika bat euskararen alorrrean, hori ezean gibelerat joanen gira. Orduan ene ustez alternatiba bakarra hauxe da:
‎Ikastolak ere gogotik hartuko zuen tokia preseski. Eta hortakotz dio herriak leku hori ez ikastolari utzi nahi, berak behar duela delako atsedengunearentzat. Bainan hara, trabak kausitzen ditu proiektu horren gauzatzeari buruz.
‎Prentsaurreko bat muntatua izan da Durangon, Hegoaldeko jendeak ere untsa burutan har dezan zoin kezkagarria den Kaxkarotenea ikastolak jasaiten duen egoera. Bilkura hortan, Koldo Tellitu ikastola guzien elkargoaren buru denak salatu du egoera hori, azpimarratuz hori ez dela bakarrik ikastola baten kontrako erasoa bainan ba euskararen eta euskal kulturaren kontrakoa.
2015
‎Lan eskasa arrangura bide handienetarik dugula, hori ez dugu aise ahanzten ahal bixtan da, beste griña pisu batzu hor balindadira ere bestalde. Iraileko xifreak, aspaldiko partez, etziren batere txarrak.
‎Huts egiten duenak zigorra bete du. Baina hori ez da helburua, bihotz berritzearen hastapena baizik, barkamenaren samurtasuna nabaritzen baita... maitasunaren esperientzia baitago egiazko justiziaren oinarrian."
‎Bilkura hortan, bere iritzia eman behar zuen prefetaren proposamenari, Euskal Herri bateratu batentzat. Beñat Arrabit lehendakariak argiki erran du iritzi hori ez zela ohar bat baizik eta delibero finkoak helduden maiatz edo ekainean hartuko zirela. Gero eztabada asko sortu da.
‎Joan den asteburuan, 3.000 pertsonek manifestazioa egin zuten Bilbon, ATA Amnistia eta Askatasunak deituta. Kolektibo hori ez dago ados Ezker Abertzalearen ildo ofizialarekin;" ezker abertzale ofizialetik bereix" kokatu dela aitortu du ATAk," borroka" ren alde agertuz: " Amnistia defendatzen dugunean, herri batek bere burua defendatzeko eta borrokatzeko duen eskubidea ari gara defendatzen" deklaratuz.
‎ere bere gain! Gure gizona arrunt hasarre, erabaki hori ez dela batere xuxena eta gisa hortan errekaren zolan itoa ezarri dutela! Ez du beraz hortan amor eman nahi eta Pariseko auzitegi gorenerat egundainokotan dei egin du!
‎Ez du beraz hortan amor eman nahi eta Pariseko auzitegi gorenerat egundainokotan dei egin du! Horrek erran nahi du jadanik biziki luze irauten duen ixtorio hori ez dela berehala bururatzekoa!
‎Hala nola Kalahari basamortuan edo Okavango ibaiaren bazterrez bazter. Ibai hori ez da itsasorat heltzen bainan urak barreatzen zaizkio dena aintzira eta errepira den eremu zabal batean, basamortuaren hegiz hegi. Eremu hori nunbait han Euskal Herri osoaren heinekoa izanki...
‎Ikusi behar bixtan da denak hitzekoak izanen diren ala ez. Hitzemaitea erretx da batzutan bainan hitzemaite hori ez da aski! Anartean, biltzar nagusian parte hartu duten herrialde guziek onartu dute denen artean finkatu hitzarmena.
hori ez da beti hain egokia, bi mota baitira preseski, batto adar bakarrekoa eta besteak ba biga. Adarra (edo adarrak) sudurrari lotuak eta ez kopetari, hori da abere horren berezitasun aipagarrienetarik batto.
‎Horiek hola, frangoren arrangura da hauxe, zonbat hautagai izanen ote diren president bozetan, lehen igandean... Alderdi bakoitxak nahiko luke berea naski eta gisa batez hori ez da
‎Barreatuko dute beraz eta beste bat eginen baztertxago. Berriak zeren itxura ukanen duen, hori ez dute oraino salatu...
‎" Etzen goizegi!" diote aldiz beste batzuk, besta horietan badela sobera arrabots, sobera ohointza, sobera molde txar, mozkortze eta gaineratiko... Besta gaitzak izaiten direla eta ez dutela ustegabetarik bildua denetarat hedatua zaioten fama, hori ez da aise ukatzen ahal! Gauza laket eta atsegingarri ainitz izaiten dela besta denboran, kantu, dantza eta musika, pilota partida, karro apaindu, behi laster eta holako, hori ere egia!
‎Posta zerratua da ortzegun aratsaldetan eta larunbat goizetan. Ainitzen beldurra hori ez dela hastapena baizik eta polliki polliki Posta alde bat zerratuko dutela, salbu beharbada uda betean. Herriko hautetsiak sustatzaile, izen biltze bat muntatua da, jendeak argi eta garbi jakin araz dezan ez duela holako murrixterik onartzen ahal.
‎Horiek gabe anitz dokumentu eskas geldituko dela oraino gehitu du. Artxiboen irekitze hori ez ote den frantses presidentearen politiko ukaldiño bat Ruandarekin hotzenean diren harreman diplomatikoak berotzeko. Barne gerla horretan partida irabazi zuten Tutsien esku baita gaurko Ruandako gobernua, eta Frantzia akusatzen du haiek baino aitzinagoko Hutu gobernuaren alde aritzeaz urte haietan.
‎Hori ere ez da lan erretxa izan bainan behar zen denbora hartuz bururatu dute. Hola hobe denentzat, barku hori ez baitzen sobera luzaz hor uzten ahal alabainan!
‎Malvina han zagon bi semeekin, atea zabaldu zaionean, berantetsirik, aitarekin gozatzeko parada noiz ote izango zuten! Zorion hori ez da luzarako izan haatik, Saint Germain en Laye herrian asignatua izan baita lanik gabe, etxerik gabe, hotel batean astean 400 €uro gostairik. Egunero hiru aldiz komisaldegira joan behar eta gauero" couvre feu" delako hori, familia Euskal Herrian bizi delarik.
‎duma antolatzea, Nafarroako Ahal Duguren hauteskunde programan agertzen den bezala. Monterok azpimarratu du, hala ere, gaur egun gai hori ez dagoela lehentasunen artean, helburua hauteskundeetan PPri irabaztea baita, beste guziaren gainetik.
‎Lan ederra. Obra hori ez duzue haatik saltegietan aurkituko bainan bai zuzenki Kalakan hirukotearen kontzertuetan edo www.kalakan.fr webgunean telekargatuz.
‎Herritarren biltokia da bainan ez bakarrik biltokia. Arats guziz, han lo egiten dute, denek elgarrekin, hamahiru urtez goitiko mutiko guziek, eta hori ez direno esposatuak. Han etzaten dira ere arats guziz bakarrik gelditu gizon alargunak.
‎Eta hontaz ere damutzen da erakasle hiriburutarra: ikastetxeetako programetan gure hain hurbileko gai hori ez da egundaino sartua izan.
‎Norbaitek karrikan kurutzatzen baditu, bera polizakoa izanik ere, norbait horrek zertarik ezagutzen ahal du xede txarrenak gogoan ibilki ditazkeela? Horiek hola, bixtan da haatik Sirian edo han nunbait egonak diren guziak hurbil hurbiletik zainduak behar litazkeela eta orai arte hori ez dela behar bezala egin, ez segurik denetan... Eta gero, ixlamixta errabiatu horiek arrunt buruberoak dira.
‎Hemen Angelun, emagaldu mesprexatu batzuek Louis Edouard Cestac ukan zuten defendatzaile bezala. Ekintza hori ez zen denen gostukoa izan. Karitatezko obra batean engaiatu zen pobreen alde.
‎Elizatik urrundua den euskal mundu hori ez du ainitz ezagutzen. Azaldua izan zaio 1980garren urteetako egoera gogorra eta zer erantzun eman zion gizarte zibilak, nola ere Molères apezpikuak egin zuen sinodo bat, haren gomendioak idatziz bainan ez gauzatuz; aipatua izan zaio ere euskal kulturaren gaur egungo tirria, nola gazte ainitz hurbiltzen den bertsu xapelketetara eta abar...
‎Askok erraiten epeño bat behar dela" paddle" hortan doi bat trebatzeko. Denen buru, epe hori ukanen dute ezen besta hori ez da igande huntan eginen bainan helduden irailean, oraiko ustez irailaren 6 an.
‎Besta goxo eta herrikoi hori ez huts egin. Egun hortan parte hartuz Arberoa ikastola lagunduko
‎Kontratu berri bat partaide berri batekin Donibane Lohizunen, herriko kontseilua bildu da eta bilkura hortan gehienik aipatu dute igerikaleku edo pizinaren kudeantza. Herriak haste hastetik ez duena bere gain hartua, hortan berezitua den etxe bati nahiago utzi, hautu hori ez bada ere denen gostukoa. Sei urtetarik berritzen da kontratu hori.
‎Bada ere galde bat gogorat heldu dena, nehork ezin haatik erantzun xuxenik eman: gauzak nola itzulikatuko ote ziren Napoleonek guduka famatu hori ez balu galdu bainan ba irabazi?
‎Lehen aldia joanden urtarrilaz geroz... Hobekitze xuhur hori ez da seinale txarra bainan ez da ere orainokoan espantuka plantatzekorik! Ikusi behar ondoko hilabeteak nolakoak izanen diren...
‎Berriz ideki garbiketa lan batzu zalu zalua akulaturik. Duela hamabost bat urte, gero eta untzi gehiago jiten eta, hats berri bat emaitea gatik urbideari, hasi ziren gogoetak urbide hori ez ote zen zabaltzen ahal hertxixago zen 72 kilometro luzeko zati batean. Hor dira egin uda huntan bururatu obrak.
‎Lekeitioko San Antolin torneoaren final huntan, Aimar Olaizola nagusi agertu da partida guzian eta Ibai Zabalaren laguntza seriosarekin bikote hunek merezitu duen garaipena lortu du. Kontrario zituzten Joseba Ezkurdia eta David Merino; hauek borondatez beteak ziren baina hori ez zaie aski izan Aimar handiari buru egiteko.
‎Jakin beharrez, hasteko, nor ziren delako bi gizon arrotz heiek... Horiek hola, nor ere baita, zendako lekuko hori ez da lehenago agertu. Zendako hoinbeste denboraren buruan?
‎Lan hori ez zen denen gustukoa. Behin, bilkura batetan, ministeritzako ordezkariak gutun bat eman zion, izenik gabea.
‎Ondorioz, badira kanbiamendu batzu. Tenore batzu izanen dira Ur Kirolak elkarteak urririk baliatzen baititu horko muntadurak, eta hori ez da guti elkarte hori kudeatzen dutenentzat. Gutarteko nornahirentzat, mainaldia orai arte baino hamar zentimo karioago izanen da haatik bainan harpidetza bat hartuz beti izanen dira errextasun batzu merkeago heltzeko.
‎Bai eta gauzatu. Berritze hori ez da denen gostukoa izan. Frangok diote harri zaharrez behar zela, gostaia gosta, eremu guzia beztitu.
‎Alta gero eta komunikabide gehiago dira hau onartzen dutenak, erranez gainera: " Baina hori ez da tortura! Hoiek dira bortxaketa fiisiko izarizkoak!"...
‎Zerk ekarri du garapen poxi hori? Parte segurik petrola edo petrolioaren merkatzeak, hori ez da aise ukatzen ahal. Michel Sapin gobernuko diruzain nagusiak dio ere, eleketari pollita baita, Parisek kudeatzen duen politikak lagundu duela aroa doi bat onerat hola itzultzea...
‎Langabeziak doi bat gibelerat egiteko ere gauza ona bailitake. Nahiz esperten arabera lan eskasa funtsez ttipitzeko %1 hori ez litakeen hain segur aski...
‎Batzuk diote ez dela ainitz. Beste batzuk oroitarazten aldiz gisa hortako bozkatzetan, edozoin alderdiren kasuan gainerat, jendea ez dela hanbat mugitzen eta hein hori ez dela beraz hain gaizki. Dena den, Jean Christophe Cambadélis alderdiburuak irabazi du partida.
‎Batzu oldartu dira beraz Herriko Etxeari eta turismobulegoari zendako hartu den holako erabakia. Bainan erabaki hori ez du Herriko Etxeak hartu, ez eta turismo bulegoak. Etxetto heiek atxiki behar zituztenak dira lotsatu, ez irriskurik hartu nahi, ja aldi bat segurik gaitzeko galtzekin geldituak zirela aroa dudakor zen batez...
‎Zer logikan oinarritua dago idazkera hori? Lehenik," c" hori ez da euskal ortografiakoa, arrotza da. Gazteleraz, frantsesez eta ingelesez," c" horrek" e" baten aurrean" ze" egiten du ahoskatzean.
‎Ehuneko pondu erdi batez da apaldu, heldu da arrunt langabe ekarriak aitzineko hilabetean baino 18.000 gutiago direla. Apaltze hori ez da denetan berdina izan. Gure eskualdean konparazione, ainitz tokitan, lan eskasa ozka ttipiño batez emendatu da eta ez ttipitu...
‎Gauza bat azpimarratu behar dena, abertzaleak goiti ari direla. Aitzinatze hori ez bada ere baitezpada hain handia emaitzak hurbil hurbiletik aztertzen badira, hor da eta nehork ezin dezake uka. Gainerat, hamabi kantonamenduetarik bostetan abertzaleak bigarren jalgi dira eta gisa hortan ardietsi dute bigarren bozaldian barne izaitea.
‎Nagusiak katolikoak izanki eta, frailea apreziatu zuten: presoek ez zutelarik beren jauntzi bereziekin baizik jalgi behar, nagusiari iduritu zitzaion hori ez zela batere komeni mezarako; denbora haietan jauntziz aldatzen zen elizarat joaiteko. Baziren laneko jauntziak deitzen ginituenak eta igandetakoak.
‎Claude Bartolone k ahoan bilorik gabe erran baitu ez dela zenaturren behar handirik, lege nagusia kanbiatzen ahal litakeela zenaturren biltzarra bazterrerat utziz. Egia erran, eztabada hori ez da berria, aspaldian aditzen dira artetan holako solasak. Gainerat, berriketari batekin hola mintzatuz, Claude Bartolone k ez du deus berriagorik erran, bakarrik errepikatu ja aldi bat baino gehiago errana zuen gauza bera.
‎Hortan joanden astean terrorismoaren kontrako auzitegi bereziak Parisen abiatu du ikerketa bat, mehatxu hoien hurbilagotik ikertzeko. Daech hori ez da alabainan zernahi. 80.000ko bat kide omen lituzke Iraken eta Sirian, eta azkarki hedatzen ari da Al Kaedatik berexia balinbada ere, eta bere kondu islamista salafista botere bakarra finkatu nahiz ari.
‎" Jondoni" hori da hemen ohoratu lehen sainduei emana zaien izena, hamabost bat orotara. Horietan Bixintxo, eta horrek erakusten du izen hori ez dela oraikoa. Badira saindu handiagoak, hala nola Andres, Tomas, Ximun eta beste apostolu eta ebanjelistak" San" deitzen baitira eta ez" Jondoni".
‎G: Orain laborantza biologikoan ari direnek erraiten dute hek bultzatzen dutela orain modelo berri bat jende gehiago enplegatzen duena, hori ez dea sartzen nolabaiteko kontradikzionean orain artinoko laborantza moldeekin?
‎Landareak lekuan izanki (60 bat haritz, gaztainondo eta beste) hor ziren 2 gizonek landatu dituzte, bizpahiru haur lekuko. Domaia, lan balios hori ez baita aro hobearekin egin ahal izan.
‎Bainan Nafarroako auzitegiak onartu du" memoriaren eta askatasunaren" alde deitu manifestazioa. Omenaldiaren helburua" terrorismoa goratzea" zela nabarmendu zuen Carmen Albak, bainan auzitegiak dio hori ez dagoela" egiaztatuta".
‎Ziburun ere herriko kontseilua bildu da eta hor ere bilkura laburra. Mihi luze batzuk kondatu dute laburra egin dutela errugbi partida bat gaitza bazelakotz gero telebixtan bainan hori ez omen da batere egia. Dena den, bilkura hastean, omenduak izan dira biak berrikitan zenduak, Ramuntxo Mintegui eta Dominique Duhalde, biak hautetsi izanak, bat abertzalea eta bestea sozialixta.
‎Karia hortarat, eskoletako haurrek pertsona hori ezagut dezaten, heien familiek eta lagunek ere, bai eta inguruko jende guziek, antzerki bat asmatua izan da bizi izan den lekuetan. Bainan antzerki hori ez da barne batean emana izanen, baizik kanpoan, eta begiraleak dira mu^ituko, oinez edo errotadun aulkian. Bortz agerralditan emana izanen da Louis Edouard Cestac en bizia:
‎Hainbestetaraino nun askok galdetu baitute Nadine Morano ez" errepublikano" delako horien zerrendaburu izaitea bere departamenduan, abendoko lurraldebozetan, untsalaz hala beharrra zelarik... Batzuk diote haatik andere hori ez dela hola mintzatu uste gabetarik bainan eskuinburuko alderdiari boz parrasta baten kentzeko menturan... Pentsatu gabe orobat, giroa gisa hartakoa izanez, bazterrak biziki laster minberatzen direla holako ateraldiak entzutearekin...
‎Estatu Batuetan armen legea zinez aldatu beharra dela, bestela oraino holakorik gerta ditekela. Bainan Obamak badaki orain arteko lege hori ez dela hala eta hola mugitzen ahal, zeren aspalditik Amerikar hoien kulturan baita armak libre utzi behar direla. Gainera, komertzio alimale baten iturri direla ere nolazpait.
‎Erantzuna izan da ikerketa horiek jada eginak direla departamenduaren ganik eta balio gabeko erabaki bat izanen zela. Dena den, orai arte egindako estudioetan ez da bat bera segurtatua denik eta eztabaida luze baten ondotik garbiki agertzen zaiku saihesbide berri hori ez dugula gutienez hamar urtez bederen ikusiko, ikusiz partikulazki departamenduak bere obretan deraman abiadura. Hirugarren gaia, Heraitzen eskolarentzat gela berri batzuen eraikitzea eskolako erritmo berriek galdatzen duten haurren ekintzetarako.
‎Niue-ko hiri nagusiak 581 biztanle ditu, biziki ttipia da beraz, bainan ugarteko jendetzaren erditsua han kokatzen da! Alofi hori ez da haatik mundu guziko hiri nagusi ttipiena. Batto bada 560 biztanle dituena, hori da Palaos ugarteetako hiri nagusia, Melekeok.
‎Eztabaida honetan, anitzek zioten kostaldeak barnealdea janen zuela eta alderantziz. Yves BUSSIRON Gixuneko auzapeza horren kontra doa, hori ez dela egiazko galdea erranez. Uste du denak apalagotik arizan behar litzatekela.
‎Norbait ez untsa delarik, erraiten da: " Gizon hori ez duk pikoan". Tresna batentzat berdin:
‎Azken egunetan halere hegazkin horren puska batzu aurkitu dituzte bai eta 30 bat gorputz hilak ere. Bainan jakiten da ixtripu izigarria gertatu dela hegazkin hori ez delakotz, itxuraz, behar zen bidetik ibilki. Ikerketak aitzina ereman dira bainan ez errexki, zeren itsasoa biziki kexu baitzen eta itsas uhainak lau edo bost metro gorakoak, ez baitu horrek berak ikertzaleen lana errextu.
‎Hitsa baino hitsagoa! Bazter guziak harritu direla, hori jin zauku gogorat eta hori dugu idazten bainan gisa batez gertatu den hori ez da baitezpada hain harrigarria, hori ere behar dukegu burutan hartu. Badu alabainan zonbait hilabete segurik gaitzeko mehatxuak hedatzen dituztela hor gaindi, Frantziaren eta frantsesen kontra bereziki, dela Internetez dela bestalde!
‎Halere Iruñean bizi zinen, Iruñean kontestu oso zabala zenuen sozial mailan, hori ez zaizu falta?
‎Batzutan etortzen zaizkigu horrelako oihartzun batzuk. Baina hori ez da Oztibarreko izaeraren parte, nik uste jendeak halakoak garen. Nehor ez zait etorri galdegitera:
‎Diario horretan ere onartuko nuke askatasun esparrua ematen badidate, bai eta gogotik. Hori bai, baldintza ematen dutala, ni beti euskaraz ari naizela, eta hori ez da irabazia oraindik DIARIO DE NAVARRAn.
‎Ortzegun huntan, urtarrilaren 22 a izanki eta, Elizak ohoratzen du Jondoni Bixintxo, laugarren mendeko lehen urte heietan girixtinoen kontrako agintari batzuk hil arazi zutena. Jondoni Bixintxo hori ez dugu arrotza Euskal Herrian. Eta joanden igandekotzat omendua izana da aurten ere beren patroin saindua duten herrietan, hala nola Hendaian, Ziburun eta Beskoitzen.
‎Eta nork funditua? Xo, hori ez da nehori erran behar bainan Napoleonen soldadoek zituzten gaitzeko lan txarrak egin, eliza baliatu ere zalditegi bezala!
‎Akitaniako CEN erakundeak ateraldi bat antolatzen du larunbat huntan, urtarrilaren 31n, Mundarraingo intaguneak deskubritzeko eta hor bizi diren kabalak ezagutzeko. Intagune hoiek, alabaina, zaindu behar dira eta hesi bat ere eraikia izanen da toki batean kabalek gune hori ez funditzeko, aldi berean beren egarrietarako baliatuz.
‎Bardoze eta Gixune lapurtar herriak gogorik gabe Bidaxuneko kantonamenduan sartuak ziren Agaramonteko 6 herriekin. Baina egoera berri hori ez zuten batere maite bardoztarrek eta gixundarrek. Erabaki horren kontra borrokatzeko, herriko kontseiluaren bilkura berezi batetan bildu ziren 1790eko uztailaren 4an Bardozeko Herriko Etxean.
‎Ainitz gela libratu behar etsaminak hor direlakotz. Diote beraz ekain guzia, edo kasik dena, galdua bezala dela ikasleentzat eta hori ez dela batere untsa! Azen ontzeko, maiatza ere laburtua izanik" zubi" batzuen gatik!
‎Iragan astean hasia da musulmanentzat ramadan delako baruraldi luzea, hilabete bat osoa irauten duena. Frangotan aditzen da hori dela nolazpait musulmanen garizuma, nahiz konparaketa hori ez den denen gostukoa. Zernahi gisaz, gaurko egunean, eta nola Frantzian berean musulmanak badiren orotarat bospasei miliun, ramadan horrek ukaiten du ainitz aipaldi.
‎Egia da girixtinoen garizuma azkarki kanbiatua dela lehen izaiten zenaren aldetik, ez da egiten hainbeste mehe eta barur bainan elkartasun urrats frango ba haatik... Aldiz, musulmanen ramadan hori ez da aldatu. Fededuneri galdetua zaiote beraz arrunt barur egitea, deusik jan eta deusik edan gabe, goizeko lehen argi ttirrinttatik haste aratsean iguzkia arrunt sartu arte...
‎Ainitzek ez dukegu ahantzia duela hamar urte zoin itsuski trufatu ziren orduko Aita Sainduaz, Hitler zenaren aldekoa balitz bezala! Eta hori ez da etsenplu bat baizik beste frangoren artetik hartua. Zonbat politikari, edozoin alderditakoak, ez dituzte trufapean ito, ateraldi ikaragarriak eginez, irringarriak beharbada, gisa hartarat hartzen dituztenentzat, bainan den gutieneko errespeturik gabekoak...
‎Hontan izanik, erran niroke pastoral koloretsü bat eta kantore hanitxekilako bat dozena bat ikusiko düala jenteak. Taula joküetan gaüza berri zonbait badirela ohartüren dira ikusliarrak, hala nola güdüketarik batetan edo satanerietarik batan, eta hori ez da batere gaixki, gure herri antzerki zahar zaharra beti aitzina ari delako seinale beita. Hori erranik, pastoraleala joanen diren ikusliarrak berak ütziren dütüt beren abürüpenaren egitera, trajeria bat hau da pastoralaren izen zaharragoa norberak den zerbait beita.
‎2000 lagun nunbaitan, Ortzaizeko Grazi Etchebehere, Terexa Lekunberri eta Jef Mateoren bai eta ere Ortzaizen arrastatuak izan diren Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea euskal errefusiatuen sustenguz, eta orokorkiago bake prozesuaren sustenguz, hunek aitzina egin dezan eta Pariseko gobernuak lagunt dezan, Madrilgo gobernuaren itsukeriari jarraikitzeko orde. Terexa Lekunberri eta Jef Mateo ez ziren manifestaldian, Pariseko jujeak gisa hortako elgarretaratzeetan biltzeko debekua emanik, Grazi Etchebehere haatik hor zen, berak debeku hori ez ukanik, eta manifestaldi bukaeran hitzaldi suharra egin du, bake prozesuak funtsezko urratsak aitzina ematearen alde: " Bakezaleak gira, bakea nahi dugu, bainan ez edozein bakea, herri huni erabakitzeko eskubidea ekarriko dion bakea".
‎Frantses guzien arteko elkartasunaren kartsuki goraipatzeko asmatua... Bainan hori ez da beti hola izan. 1880 an sortua da besta hori.
‎24.000 euro erretreta kondu eta bestalde 12.000 euro legezain handien artean bere tokia segurtatua ukanen duelakotz. Ikerketa hori ez bide zaio batere gustatu presidentari. Berak ez du deusik erran bainan bere idazkaritzak laster zabaldu du xuxenketa gisako ageri bat.
‎Jakin da besteak beste Frantzian gaindi eskoletako jantegietan zerbitzatzen den haragi gehiena kanpotik erosten denetik dela! %80, salatu dutenaren arabera, gobernuko zerbitzuek ondotik erran badute ere 80 eko hori ez dela kondu xuxena, %70 xuxenago ditakeela... Gisa guziz, aise sobera!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia