Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 228

2007
‎Parisetik etorritako arke o lo go ak berriz joanak ditutzu, eta nehork ez du erran nahi zertako! Bitxi da hori ez?
‎Denbora hetan, errumes edo ijito famili baten karabanak, uda guziz bezala, feriakari heldu ziren eliza aintzinera eta han kokatzen. Bidetan zehar zabilen jende kasta hori ez zen lekukoetaz hainbat maitatua, bainan zaldi tratuetan ezagutuak zirenez eta gainerat komerzio ganbaran fixatuak, nehork ez zeien deus trabarik egin nahi. Egia erran, ez ziren arras beti bidetan gaindi kurritzen, bainan ingurumenetako merkatu eta feria guzitan parte hartzen zuten edozoin tratularien gisa, eta beren bizi moldea bitxia izan gatik, partikulazki beztimendu eta mintzaira mailan, herabeki onhartuak ziren zaldi edo beste kabala mota zerbait erosten zuten ber. Biziki pobreak emaiten zuten, iduriz bakarrik, zeren eta ongi kasu egiten zelarik beren ontasunak gordetzen bazituzten ere, kurritzeko kamioi eta berebilak arras dirdirant eta berriak zituzten, denbora hetako marka hoberenetako arnesen barnean agertzen zirelarik harro eta bufant.
‎Ez dut hortako gogorik, erran zuen herrenak. Baratzeko lurrik hoberena hartuko dautazu, eta hori ez da pusatzen ahal: haratago, dena harria da!
‎Gehiago zena, kasetako idazkariak aipatzen zuen ere Maddiren amari bisita bat egin ziola, bere" paperraren" bukatzeko xehetasun zonbaiten bila, iduritzen baizitzaion erahilketa harek eta ixtorio hunek lotura zerbait bazutela. ...n berririk ez zuela sekulan ukan, deusetaz ez zela jakinean, nigarrez hiltzera zoala bere malurra ezin jasainez", bainan momentu batez aitortu ziola ere" erdi irriz, erdi serios, ama bat baitzen oroz gainetik" nola, Lastagaren erahilketaren ondotik, Bizkarttoko etxe ttipi haren husteko xedez azken puskak biltzen ari zelata, Lastagaren kofre zahar hura ez zuela nihun ere aurkitu, eta hori ez zuela sekulan nehori salatu" nahiago baitzuen pentsatu bere alaba urkabian dilingo baino hobeki zitakela nunbait bizirik, desagertua bazen ere". Eta kasetalariak bururatzen zuen aitortuz susmorik baizik ez zuela aintzinatzen ahal afera hortan eta, bere ustez, ordu arte desagertu ziren guziak, bai jende, bai altxor, baita ere egia, sekulakotz hala zitazkela.
‎Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti eman zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak hartzen zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta harek dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe hartarik kanpoa zuken, eta norat joanen zen?". Gutienez, dudak baziren beraz jakiteko nor zen lan horren gomendazalea eta egilea, edo berdin biak batean.
‎Ez diat pentsatzen ere, bere ile luzeekin, atorra berde loretsu batez jauntzirik, galtzerdi zilo eta petatxatuekin, oinetan espartin zahar pare bat baizik erabiliz uda ala negu! To, erran bahaza eremita moduko zerbait zitekeela, ez diat ukatzen, baina sendagile... ez hori ez!
‎Jana Mari, nor den badakit, egun batez aitatxik erran baitzautan" hire aita beste emazte batekin juntatu duk, beste ama bat izanen duk." eta horrek ez zaitan ez bluik ez besterik egin. Baina,... Ion bere semearen partez... hori ez, ezin sinetsia dut. Baina, Ion ni naiz!
2008
‎Eta oskia zenaz gain, bestalde alperrean nindagolako, behar nizkiola horren oski paradakoak dirdiratu. Axut neretzat galdetzen zidan lan hori ez bazen hamabost minuta barne egina. Ekartzen dizkit beraz bere oineko zikinak eta badoa.
‎Manezek, kasu eginez esku mingila hori ez porroskatzeko esku tinka egitean, erraiten dio maltzurki: Ba, gure emazte harek nahi zizkidan berak pikatu, sail ederra bazuela hor, bainan nahiago izan dut, ileak ongi mozturik, betitik naizen hau ager nadien jenden aintzinera.
‎Beste entzule batek: H.B.D. saletxe haundi hori ez dut, herrian, behin ere ikusi!
‎Firrindolaka airean goiti botatzen duelarik, iduri eta pinpirin batekin dela jostatzen. Ongi behar da trebatua izan airetik berriz erhien artean sarraraziz, itzulikatzetik geldiarazi gabe, ixterren artetik pasa eta musikarekin konpontzeko.Trebadura hori ez da, halabainan, egun baten lana. Merezitua zuten bezala, ederki txalotuak izan dira gure hiru makilari gazteak.
‎Bere gaiztakeriez eta ene dohakabez jakinean zira, badakizu nola laborariaren xingar tegian, putzu hormatuan, antzara ehizen, arantxoko zepoan, eta azkenik Manta Zurien putzuziloan biziaren galtzeko arriskuan ezarri nauela. Baina, hori ez zaion aski, Otsame ene eme lagunak, erranen dizu nola, Gorrail tzar horrek topatzen duen aldi bakoitz, ele txarrez laidoztatzen duen. Gure umeak berak, ene otsokume gaixoak, ez dira haren irainen babesean.
‎Enetzat hori ez zen literatura, baizik eta ibilera izugarriak eta zoragarriak bizitzen ahal nituelako parada, Renard azeriarekin batera. Iruditzen zitzaidan istorio bakoitzean abentura berri bat abiatzen nuela nihaurek eta ez zitzaidan batere neke pertsonaia heien baitan sartzea:
2009
‎Hartzen duten forman da difentzia, eta hori ere bertzeek pentsatzen duten arabera. Sexoaren partitze hori ez nau justua iduritzen. Egia da, nolaz dire jestu batzuek laguntasunekoak, eta bertze batzuek amodiozkoak?
‎Lehen aldirako gure artean ari da zabaltzen zilo illun bat, distantzi txar bat. Baino hori ez da iraungo duena, segur naiz agudo gure laguntasunak beteko duela huts hori, eta nik nahi nuena aditu errango duela, nik egundaino aditu dituten hitz hunkigarrioekin. Ez da bertzeala pasatzen ahal.
‎Zer nahi duzue, mutillak agudo izagutu zuen, honerat bizpahiru aldiz ekarri eta, nerekin kalakan ariez. Nik ez dut nere haurren bihotz konduetan sartu nahi, hori ez, baino ikusten ditutenian gauzak ez direla behar diren bezalakoak, erraten diotet, ez diren gaizki ibilli, ez jakitiaren gatik.
‎Orduan ez zaitela inoiz hurbildu neri erranez ez dutela egin behar nuena egin, eta nere bizia ez dela xuxen eramana. Zeren eta hori ez dut aditu nahi, hortan dut nere orgullio osoa, beti bide onean segitu dutela, zein eta batzuetan aski zaila heldu zian.
‎Pantxika, beti bezala, ixillik, burua beiti bere lanari segi. Neska hori ez da harroka zahar bat baino gehiago bizi. Ez dakit zer egin behar zaion piztekoetan pittin bat. Ez dakizu nolakoak diren nagusiak ero zer?
‎Eta uste dut Beñat bera ez dela seko argi nerekin. Beti barrenean egoten gare, eta lehengo batian norbaitek atea jo du eta ez dio ideki, neri ixillik egoteko keinu eginez. Beharbada zurekin nahi zuen egon bakarrik, hori ez da horren harrigaria, ez. Ez, ez, bada bertze zerbait hor. Badut uste bertze norbait ikusten duen.
‎Orain artio pasadena izagutzen dut, hemendik aitzinerat eldu den hori ez, baino denentzat senditzen dut osotasun luze bat. Osotasun horek tartezka pisatzen nau, egia da, baino hala ere goxatzen nau bizia.
‎" Bitiñe? hori ez al da...?"
2010
‎Indar hori ez litzateke sekulan geldi ez balitz jende ahulik eta biktimarik hura irensteko.
‎Kaperan, orok arrenka eskatzen dute; hori ez da gehiago zuen bidea.
‎Ohartzen bahaiz ez haizela gai gizakia ikusteko, hori ez dun akatsa, hire begiak ez baitira oraino prest horretarako.
‎Horrelakoa haiz denetan. Baina oraingoan hori ez dakin.
‎HIHAUR SUNTSITU HAIZ. Oraintxe ere, hori ez dun ulertzen.
‎G. Ene ametsean, iduritzen zitzaidaan ekaiak garrantzia anitz bazuela, baina hori ez duk argi enetako.
‎G. Ene sentimenduak ez zezazkeiat gaindi. Orain ere, negarrak heldu zaizkidak; alta, badakiat hori ez dukala maite. Sentimendu horiek hiregandik urruntzen naiten.
‎Eta hori ez da HARENGATIK edo zuengatik, baina denboragatik.
2012
‎Vitam impendere amori keinu berezi batez Apollinaire poetak sortu lelo hori ez duguia denek besarkatzen ahal. Bizia amodioaren bila, horra fin gaixto egite guzietarik beti baztertuko gaituena!
‎Ez da hain ezberdina, biteza 130etik 110era jautsi behar. Irri egiten du, hori ez baita bere autoaren performantzetan sartzen: goxoan ehuneko hein hortan, besoa lasai atearen besoan.
‎Ez zen menturatu gizona hala ere erraitera besaulkiaren azpi hortan zerbait berdin ahantzia zuela. Beti damu zen hori ez eginik, bainan paso, ez, arratsaldearen parte aski handia jadanik galdua zuen...
‎Inoiz ez zara egon dena nahi izan zenuen baina hori ez da justua
‎lehen aldiz, ponentzia" ofizialaren" aurka beste bat ageri zela. Bigarrena, eztabaidetan barne oposizio hori ez zela oso errespetatua izan: biltzar oso" sobietarrak" izan ziren, gutxiengoa isilarazteko.
‎ARGIA. Baina hori ez dela gertatzen zerorrek ere badakizu.
‎ETAk badu historia luzetxo bat, eta Euskadi askatzeko mugimendu modernoaren protagonista nagusia da. Ondare historiko hori ez da egun batetik bestera kareletik botatzen. Garai berri hauetan, ETAk gorde nahi du izan duen zuzendaritza historikoa:
‎(9) Honek ez du esan nahi kritika hori ez dela egin behar eta, lehen esan dugunez, kritika honek pisu handia du negoziazioari ezker aldetik egiten ari zaion oposizioan.
‎Hori izan zen azken xedea. Urtea joan eta urtea etorri, ikusi dute mila eratara saiatuta ere hori ez dela gauzatu, eta are gehiago, ez dela gauzatuko. Badira urte batzuk, espetxe politika mendeku hutsagatik mantentzen dutela indarrean.
‎Mugimenduaren bilkura eta izkribuetan, asanbleismo absolutua eta edozein buruzagitzaren ukatzea kritikatzen dira, zeren baldin eta zuzendaritza identifikagarri eta arduradunik ez bada, borrokak antzemangarritasuna galtzen baitu eta garantiarik gabeko erakundeak edozein lehendakaritxoren pean erortzen ahal baitira. Bestalde, bada adostasuna erabaki guneetan sartzeko eta eragiteko, eta egiteko hori ez da ontsa akomeatzen hautetsi eta adituak oro mespretxatzeko jaidurarekin.
‎Bestalde, antimilitaristen ideiekin ados ala ez, ez ditzagun nahas militanteen biolentzia eza eta oraingo politikari eta hedabideek saltzen diguten filosofia bakezale merkea, non etengabeki errepikatzen baitigute edozein biziren errespetu absolutua dela politikaren muga gaindiezina. Baieztapen hori ez da zuzena, ez etika edo filosofia aldetik, are gutxiago historian. Gainera, ustiatzaileak biziaren errespetuaz mintzo dira beren estatuen bortizkeriaren monopolioaren gibelean ontsa gerizatuta:
‎Horrekin, jendartea iraultzeko borondate argia erakutsi zuen langileriak. Autokudeaketa hori ez zen bakarrik lantegietan agertzen: auzoetan, ekologian ere, baziren beste mugimendu erranahitsuak.
‎Humanismo iraultzaileaz mintzatu natzaizue ideia baten zehazteko. Nahiz eta batzuek biolentziaren apologia soila egin eta bortxa historiaren motor eta sortzaina dela azpimarratu, hori ez dela iraultzaileen ikusmolde nagusia. Biolentzia historiaren sortzailea, naturak emana eta berez on eta legitimoa, hori ez da iraultzaileen kontzeptua.
‎Nahiz eta batzuek biolentziaren apologia soila egin eta bortxa historiaren motor eta sortzaina dela azpimarratu, hori ez dela iraultzaileen ikusmolde nagusia. Biolentzia historiaren sortzailea, naturak emana eta berez on eta legitimoa, hori ez da iraultzaileen kontzeptua. Ikusmolde hori iraultzaileekin baino askoz aiseago lotu daiteke Nietzsche, Ernst Junger eta hain intelektual finak ez diren faxista eta nazi guztiekin.
‎Eman dezagun aberatsei inposaturiko zerga: hori ez da berez ekintza antikapitalista bat. Nagusiarentzat zama pertsonala da, baina behin pagatuta baimen osoa ematen dio langileen ustiapena jarraitzeko; are gehiago, ustiapen emankorragoa, eta diru gehiago kobratzen du mafiak.
‎Zorionez, ekintza mota hori ez da errepikatu, eta ez du ematen Euskal Herrian Korsikaren egoeran erortzeko arriskuan gaudenik; kate hori eteten ETAk erakutsi duen zuhurtzia bereganatuko lukete ahobero batzuek, zeren eta Ezker Abertzalean agertu diren ohitura batzuek parekatu baitaitezke estatu terrorismoarekin. Adibide bat, traidoreak izendatzeko eta arbuiatzeko dagoen erraztasuna.
‎Gogorra. Batzuek diote Herri Batasuneko autonomiaren aldekoek ETArekiko kritika eta independentzia erakutsiko dituztela, baina hori ez da gauza segurua. Bada beste hipotesi bat.
‎Jelkideak eta sozialistak zer diren jakinik ere, gauza izan genuke presoen eskubideen errespetatzera ekartzeko... Eta nago gaitasun falta hori ez dela soilik haien maleziaren ondorioa.
‎Saiatzen dira borrokara biltzeko izan genituen arrazoiak alde batera utz ditzagun, eta gure egoera pertsonalaren konponketa bihurtzea helburu. (...) norbera kaleratzearen prezioa barnean norberaren duintasuna uztea bada hori ez da irtenbidea izango. Zentzu berean, gatazka baten ondorioz gaude gu preso.
‎ETAk Estatua menderatu ezin, eta Estatuak ETA ezin suntsitu. Clausewitzen bidetik, oreka hori ez da indarren berdintasuna, baizik eta gerla eramateko manera desberdinen ondorioa. Estatua askoz indartsuagoa izanik ere, ETA txertatua da Euskal Herrian, eta haren suntsitzeko behar den sarraskia Europako egoera politikoak debekatzen du.
‎Hitz batez, Ipar Euskadin polizia bat garbitzekotan, ezinezkoa da errepresio basaren erantzule zuzen bati emandako zigorra bezala aurkeztea; soilik gogoeta politiko baten ondorioz, eta poliziak zapaltzen eta erailtzen gaituen sistemaren euskarriak direla baieztatuz gero, onar liteke garbiketa hori. Eta liteke, diot, zeren eta gogoeta hori ez da denentzat hain garbia. Egiaz, hemengo gehiengoak ez du holakorik onartzen, eta abertzale askok ere arbuiatzen du polizien hiltzea.
‎Beraz, gauza asko esan eta eztabaida liteke oraingo gertaerei buruz; baina iraultza egin nahi duenak jakin beza, errealitateak frogatzen digun bezalaxe, odola lagun izango duela bidean, nahiz eta bera bakezale izan, nahiz eta norberak armak gorrotatu edo ez erabili. Eta odol hori ez da" terroristek" hozki erabakitako desmasia bat, baizik eta sistemak bere defentsarako duen praktika bortitzaren ondorio logiko eta ezinbaztertutako bat. Errealitate gogor honekin bizi izan gara.
‎Kontrol sozialarekin ere badu zer ikusia hedadura handiko beste ekintzen alor bairakaskuntzan sartuz... Beraz, botere problema bat izan da gure barnean, eta nik uste hori ez dela oraindik gainditua.
‎Baina politika egiten hastean, politika boterearen problemarekin nahasten da. Eta bigarren problema hori ez dut ongi konpondu nire buruarekin, iruditzen zait ez naizela gauza boterearen inguruan degeneratu gabe ibiltzeko. Horregatik hautu bat egin nuen, duela hogeita hamar urte pasa, boteretik urrun ibiltzeko.
‎Garai hartan, Jacques Cartier, itsas gizon famatuaren gizonek ez zutela toki hau hutsa harrapatu ere. Muinoaren oinean 50 edo gehiago zur arrondazko bizitegietan bazela lehenagotik" Iroquois" deitu jendetze bat eta muino zolako auzune hori" Hochelaga" zela deitua eta Hochelaga izen hori ez zela Iroqois mintzotik.
‎Holandes gidari gaizoa harritua zagon jakinik berantegi zetorrela bere kargaren husteko: hori ez hustuz, ondoko astelehena arte hor egon du. Hogoi eta hamarontzi ditut hemen husteko, hamar minutoz egina dut. Bostak gabe hustua izanen dut!
‎Hobendunak edo erantzukizun eskasekoak izan ginelako unkipen batek harturik nindagoen. Orhoitzapen hits hori ez zaut inoiz geroztik gogotik aldatu..
2013
‎Zure emaztearekin harreman sexualak badituzu oraino. Ihardetsi behar dut. Galdegiten badizut, bai. Bizpahiru urtez geroztik ez, baina ez naiz ongi oroitzen. Niretako hori ez da garrantzitsuena maite baitut nire emaztea. Amodio platonikoa. Zer gertatu da, zerbeitek aldatu ote du bikotearen egonkortasuna. Bai.
‎Nire lantegiak lehen ahuleziak jasan zituen eta giltzak atarikoaren pean ez ezartzeko igorri gintuen, ni eta bertze lagun batzuk, Brasilera, Amazonasko oihana larrutzeko, petrolioko konpainiak sar daitezen leku garbi hartan. Ongi ulertzen duzun bezala, lan hori ez zen nire hobezineko misioa. Etxea saldu nuen, beribila ere bai eta hara abiatu nintzen. Zertako onartu zenuen Brasileko eskaintza. Ordaintzen nindutelako lan hori egiteko eta nire ofizioa zelako.
‎Ondoko jendarmeei erakutsi zien gizon bat. Gizon hori ez zen autobusean eta ez zekiten nondik atera zen. Bi jendarmeek behatu zuten gizona eta partikulazki haren begitartea eta neurriak.
2014
‎BBVAko lehendakariak ere ez du horrenbeste irabazten! Prokzenetei ematen dieten %80 hura eman ondotik ala aurretik den delako 4.500 € hori ez dugu zehaztu ahal izan.
‎Jesusek erraten baitzuen farisauetaz, berek jasaiten ahal ez zituzten zamak ezarri nahi zituztela besten bizkarrean, arraza hori ez dago itzalirik orainokoan!
‎Gehiago behar ote da? Ez dezaket erran, bainan gehiago hori ez ditake ezkontza izan non ez diogun hitz horri erran nahi berri bat eman nahi, zuria beltza deitzen bagenu bezala.
‎Oihanaren desagertze hori ez da bakarrik zuhaitzak moztu dituztenen errua: nire garaian hektarean hiruzpalau zituzten hartzen, hango oihanak ez baititu zuhaitz mota bakar batek egiten bainan asko eta askok; ekonomia interesatzen zituztenak baizik ez zitutzen mozten.
‎1 Beren herrian ez dituzten sailetan istudioak egiteko. Hauek eskukaldi zenbait ematen dute hemen, bainan ez segidako lanik, lan hori ez dadien beren istudioen kaltetan izan.
‎150 urte egin du aurten esklabotasuna aldebat debekatua izan zela Frantzian. Bigarren errepublikaren debeku hori ez zen lehena. Euskaldunei gustatzen ez zaigun Gregoire apez deputatu famatu hark debeka arazia zuen jadanik Konbentzione denboran, 1794an, gure adiskidea zen Polverel bat ere alde horretara ari zelarik.
‎Hola segituz, hemendik eta zenbait urteren buruan, Afrikan gaindi ibili du Baionako apezpikuak apez eta serora bila, orai apezpiku beltzak hemen ibiltzen diren bezala. Eta hori ez Euskaldunen faltaz bainan Elizaren faltaz, funtsgabekeriaz hiltzerat utzi dutelakotz Euskal Herriko Eliza.
‎85 Emilio Laxague, Euskara liturgian, Fededunak, 03.2002 horretaz erran dizkiedanak. Egun batez oroit araziko dizkiet." Egun hori ez dugu ezagutu.
‎Arrakasta handia izan zuen Sinodo bat bildu zen 1992an. Apezen hurritzeari buru egiteko, hirietakoak barnealderat ere joatea erabakia izan zen, herriak ez uzteko mezarik gabe.87 Hirian kontzelebratzen dute barnealdeak eman apezek, eta gomendio hori ez da aipu ere, apez horien sorherriak mezarik gabe daudelarik..
‎Lebitikaren arabera adulterioz hobendun zirenak biak hil behar ziren (Leb. 20.10) Ez da hori ez dakit nongo mahometarren historioa! Liburu sainduetakoa da.
2016
‎Nik hantxet juan behar dinat. Luzerna hori ez badugu gaur mozten, hor egonen dun. Ordian, hola denaz pundutikan, ilhargi xuritarat eginen diziu.
‎Nik harat joan behar dinat. Luzerna hori ez badugu gaur mozten, hor egonen dun.Orduan, hola denaz puntutikan, ilargi zuritarat eginen dugu. Baduna kemena?
‎Gehitzen du bi kondena horiek amaituak zirela eta elizaren barruan berrintegratu behar zirela eta beste herritarren eskubide berak izan behar zituztela. Gero ikusiko dugu, hori ez zutela berehala lortu.
‎Berak prestatu zion Marikitari Euskal Herriko historiaz irakurri zuen lehen liburua. Ikasketak egin nahiko zituen, baina hori ez zen gurasoen xedea. Sei eta hamabi urte artean bakarrik ibili zen herriko frantses esko132 lan bere adineko laborari haur gehienak bezala.
‎Horretarako prestatua zuen josteko eta sukaldaritzako aprendizgo onak egin araziz. Baina garaiak aldatuak ziren, hori ez zen gehiago burasoen hautua izaten ahal baizik eta gaztena. Zorigaitzez edo zorionez, hartzen den aldearen arabera, Xermen eta Xemartin maitemindu ziren.
‎Berantago, hemezortzi urte inguruan Miarritzeko lagunekin velosolexean arras emeki egiten genuen Baigorriko joan jina. Eta hori ez balitz aski, bentetara joateko moskatel erostera, Izpegiko lepoa pedalatuz iragaten genuen, tresna ahula lagunduz maldetan gure indar guztiz. Lo egiten genuen Ameztoiko pentzean ezartzen genuen kanpin denda batean.
‎lurrik gabeko etxe baten azterketaren egitea. Bizitoki mota hori ez da kasik sekulan aipatzen euskal etxeetaz agertu diren liburuetan, nahiz eta holako frango baziren gure herrietan. Horietan bizi ziren jende xumeak:
‎Beraz manatua zaie, izendatua ez den, beren usaiako saroira joatea edo bestenaz 30 libera ordaindu dituzte. Zergatik ez ziren beren saroian ez dakigu, baina pentsa dezakegu gune hori ez zela egokia. Behar bada gatazken erdian aurkitzen zelako, 1659an finkatua izan zen mugaren gainean.
2017
‎Bigarren mundu gerlatik landa. Eta nork erran lezake gaur egun hori ez dela garrantzizkoa?
‎kasu eman, zuhur izan. Babestuko haut eta hori ez dun erraz izanen. Sinesten ahal naun! Zer egin behar dut orduan. Lehenik jan eta lo egin.
‎Fermou komandantea aurreratu zen apur bat, ikertzaileekin buruz buru jartzeko. Gero hasi zen bere historia kondatzen. Sare hori ez zen Frantzian bakarrik, hunkitzen zituen ere bertze Europako herrialdeak. Interpolen informazioen ondotik, asmatu genuen sarearen adar bat garatzen zela Frantzia eta Espainiaren artean.
‎Kalkulu zuzena izan zen eta horrela harremanetan sartu nintzen, alegia eta deusez, sareko gizonekin. Baina hori ez nekien. Denbora gutiren ondotik, parte hartu nuen bortxakerietan.
‎Zer erran nahi du, zein da xedea? Nori baliatzen dio krimak. Niri galdegiten baduzu hori ez duzu berehala erantzuna ukanen!
‎Haatik egiari zor zaio galiar edukin etnizista hori ez dela gero agertzen frantziar ideologia ofizialean, hau erabat unibertsalista baita beti. Baina egia da halaber mintzaldi politiko moralistetan maiz erreferentzia egiten zaiola, frantziarren arteko alderdikeria, zatiketa, liskarrei etorki etniko bat emanez.
‎Lurralde hori ez zen hainbat zeltizatua. Ptolemeo greziar geografoak (100 J.K.ren ondotik) idazten du akitaniarrak hizkuntzaz eta itxura fisikoz galiarretarik baino hurbilago direla iberiarretarik, hots ene ustez aldamenean dituzten hegoaldeko baskoietarik.
‎Batzuek Frantziako Estatuaren historia 1789ko Iraultzatik hasi nahi lukete, baina hori ez zait zentzuzkoa. Aitzinetik izan ziren berrogei erregeei asko zor dio.
‎Euskal idazleenak oso txarrak dira, bakar bat ezin da, mementoko, bere lumatik bizi. Eta ofizioari osoki dedikatzea baitezpadako baldintza da nazioartean nabarmentzeko gai diren obren mailara hupatzeko, nahiz baldintza hori ez den berenez nahikoa. Aldiz Victor Hugo bere lumatik bizi ahal izan da nasaiki, eta bere ibilbide politikoak horretan laguntza handia ekarri dio.
‎Ez arras: Napoleon III.ak erbestaratu zuen, eta hori ez bide zitzaion txantxetakoa gertatu!
‎Haatik Estatua ez bada hainbat aberastu, frantziar batzuk bai egin direla, baita enpresa batzuk, eta oraino itsuski diruduntzen direla kolonia ohietako jendearen bizkar, hango bizipideak zurgatuz, hala nola petrolioa, mineralkiak, laborantzako ekoizkinak, basoak, eta abar. Lapurketa mota hori ez da kolonia ohien independentzia iristean bukatu, eta orain bai Estatu zurien onerako dabil zuzenka.
‎Ipar Euskal Herriko gizartearen gehiengoak Frantzia dauka erreferentzia, eta Hego Euskal Herriko biztanleen zati handi batek Espainiatik bereizi nahi du. Ikusten da hori ez dela oraingoa; eta oraino hein handiago batean gertatzen zela 1914an.
‎Inbidia zieat benetako eleanitzak formatzeko gai diren hezkuntza sistemei. Frantzian hori ez duk posible, baina ez duk larria ere, azken finean, frantsesak harro baitaude elebakarrak izanik. Askatasun eta buruaskitasun froga duk hori, herria nahiko ahaltsua den froga hain zuzen, bertakoek ez baitute beste hizkuntzarik ikasteko beharrik.
2018
‎Norbaitek idatzi zuen" nazien errauste labeetatik bizirik atera ziren Judutar edo Komunistentzat okerrena ez zela izango bizi izandako sufrikarioak edo galdu zituzten hurkoak, labe horiek ez zirela existitu esatea edo itxura hori egitea baizik". Horrela dela uste dut; iruditzen zait okerrena izango dela 58ko Gerla hori ez errekonozitzea, beste izen batekin agian, beste modu batean agian, edo euskaldunen aurkako Espainiaren gerla hori, beti irabazi arren inoiz eteten ez dena.
‎eun urteko bakea eta Carrillismoa 13, Plentzian egongo zinateke mantenu osoarekin. Ez da ministroak Pascual Duarteren pentsaera izatea, nahiz eta horrela izan; kontua da irabazi egin nahi duzuela, eta hori ez da onargarria.
‎Karlistak!"... esaten ziguten isilpekoen hizkuntzan, Santa Kruz apaiza aterpe eske zetorrela adierazteko. Iragan denbora hori ez da aski zerutik erortzen ziren bonbak ahazteko ere, bonbak eta errenditzeko propaganda, edo arnegariak lortzeko, Condor Legioak eta Francoren tropek setiatutako hirietan; denbora ez da iristen etxe hondakinen azpian pilatzen ziren haur edo helduen garrasiak ahazteko, edo laguntza eskatzen zutenenak, lainoetatik, ametsak
‎Frantziar lurraldean klandestino izateari utziko genion, noski; frantziar lurraldean soilik. Baina hori ez zen etxera itzultzeko. Berez ez genuen nahi klandestinitatetik irtetea, bizitza eta heriotza jokatzen ziren lekura ateak igarotzen genituenok bederen; borrokaren injinerutza modu bat zen.
‎Haren izpirituzko begitartea osasuntsua zen. Bere masaila gorriek, bere ile kizkurtuak kerubin aire bat ematen zioten eta janzten zituen oihal lodizko arropek lehen itxura hori ez zuten desegiten ahal. Niri buruz igorri zuen so adierazkor eta kuriosoak adinaren gainezko adimena iragartzen zuen.Harrigarria da zenbat laguntzen duen izpirituaren garapena euskal mintzairak, bere zain harmonikoekin, bere hitz elkartuekin, bere irudien aberastasunaz eta bere ideialtasunaren gardentasunaz miresgarriak baitira.
‎Ostia, mundu hori ez ote da posible?
2021
‎Hori zen 1993an, Sarajevoko herritarren deia Europa guziari. Baziren hiru komunitate edo Elkargo elgarrekin bizi nahi zutenak, bainan aments hori ez zen errex betetzea, zeren gauza beldurgarri batzuek zatikatzen baitzituzten jendeak. Elgarrekin bizi ziren Bosniako, Kroaziako eta Serbiako herritarrak.
‎Orduan, Occitaniako taldeak, deliberatu zuen egun guziz Sarajevorat martxa bat egitea. Bainan egitasmo hori ez zen sekula bukatu, zeren hamar edo hogoi kilometroren buruan, baziren soldado edo beste miliziako jende batzu Split herrira itzulzerat bortxatzen genituztenak. Misterio hori ez ginuen konprenditzen.
‎Bainan egitasmo hori ez zen sekula bukatu, zeren hamar edo hogoi kilometroren buruan, baziren soldado edo beste miliziako jende batzu Split herrira itzulzerat bortxatzen genituztenak. Misterio hori ez ginuen konprenditzen.
‎Yaser Arafat sartzen da eta azaltzen digu bere erresumako egoera. Sala hori ez da gehiago xutik. Bonba batek suntsitu zuen hiru egunen buruan!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia